1.IKUSI MENDIZALEAK
Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak, mendi tontor gainera igo behar dugu.
Ez nekeak, ez da bide txarra; gora, gora, neska-mutilak, a, a, a, Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak.
Hemen mendi tontorrean, euskaldunen artean, begiak zabaldurik, bihotza erretan.
Hain ederra, hain polita da ta, gora, gora Euskal Herria, a, a, a, Gu euskaldunal gara, Euskal Herrikoak. (bis)
2.IXIL-IXILIK lxil ixilik dago, kaia barrenian untzi xuri polit bat uraren gainean. (bis) Goizeko ordu bietan esnatutzen gira arrantzaliarekin joateko urrutira. Pasatzen nintzanean zure leihopetik negarrak irteten dit begi bietatik (bis)
Zergaitik (5 aldiz) negar egin? Zeruan izarrak dagoz itsaso aldetik. (bis)
3. MARITXU NORA ZOAZ Maritxu nora zoaz Eder galant ori? Iturrira Bartolo Nahi baduzu etorri Iturrian zer dago? Ardotxo zuria Biok edango dugu Nahi dugun guztia Tra-la-ra-la-ra-la-la-ra-la …
4. ALDAPEKO Aldapeko sagarraren adarraren puntan puntaren puntan txoria zegoen kantari. Xiru-liruli, xiru-liruri, nork dantzatuko ote du soinutxo hori?
Zubiburu zelaieko oihanaren zolan, zolaren zolan, lili bat bada beilari. Xiru-liruli, xiru-liruri, nork bilduko ote du lili xarmant hori?
Mende huntan jasan dudan bihotzeko pena, penaren pena, nola behar dut ekarri? Xiru-liruli, xiru-liruri, zuk maitea hartzazu ene pena hori!
5. BAGARE Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi ta Nafarran. Guziok gara eskualdun guziok anaiak gara Nahiz eta hitz ezberdinez Bat bera dugu hizkera. Bagare, bagera Bagire, bagara euskera askatzeko oraintxe dugu aukera Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi ta Nafarran. Herri bat dugu osatzen eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen. Bagare, bagera, bagire, bagara Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.
6. TXANTXIBIRI Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian Elorrioko kalian, hamalau atso tronpeta jotzen zazpi astoren gainian. Astoak ziren txiki-txikiak, atsoak, berriz, kristonak! Nola demontre konpontzen ziran zazpi astoren gainian (bis). Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak, Está muy bien! esaten du konfiteroak (bis). Cuando vamos a Otxandiano karnabal egunian, me cagüen la mar, comeremos chocolate sonbreruaren gainian.
7. BAKARRIK-BENGO Bakarrik, ah, ah Bakarrik, eh, eh Hemendikan bakarrik nozelako (bis)
Goizeko zortziyak ta ni hemen Portalin bakarrik zure deia itxoiten Beste egun bat nozela zu gabe Egun argi edo grixei bakarrik abesten (bis)
Bakarrik, ah, ah…
Esan ezetz, norbaitekin Nozenian ta ez bakarrik Ta esan zeba hausten den dena segundu baten, Sayak zeba, eh
Ta biyek san genula ezetz Hau ez dela betirako bidia (bis)
Goizeko zortziyak ta ni hemen Portalin bakarrik zure deia itxoiten Beste egun bat nozela zugabe Egun argi edo grixei bakarrik abesten
Bakarrik, ah, ah…
Ta zure deia mobilan Ta ni hartu gabe Zalantzak burun Ta zuregatik dena beltza Milaka zalantza ta ni hemen zu gabe
Bakarrik, ah, ah…
8. ZUREKIN BATERA-ETS
Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua Egunak hobeak baitira zurekin batera
Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak Egunak hobeak baitira zurekin batera
Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna
Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera
Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala Egunak hobeak baitira zurekin batera