Page 1

GARUNARI BURUZKO INFORMAZIOA Garuna edo burmuina burezurraren barruan babestuta dago. Ordenadore baten disko gogorraren antzeko dela esan genezake, gorputzak egiten duen guztia kontrolatzen baitu. Garuna etengabe lanean ari diren “neurona� izeneko milioika zelulez osatuta dago.


GARUNAREN ZEREGINAK Garunaren zereginak ikasteko panpinak erabili ditugu eta panpinei txanoa jarri genien. Txanoari zuloak egin genizkion eta pipak garbitzeko erabiltzen diren eskuila gorriak jarri genituen. Kartoi batzuetan garunaren bederatzi zereginak marraztu genituen eta pipa garbitzeko eskuiletan izenak jarri genituen. Hori egiteko material hau erabili genuen: • Igeri egiteko txano zahar bat. • Kartulina zuria. • Pipa garbitzeko eskuilak


ZENTZUMENAK Zentzumenak 5 dira: dastamena, usaimena, entzumena, ukimena, ikusmena DASTAMENA Mihiaren goiko aldean dastamen-papila izeneko pikor txikiz beterik dago. Pikor horiek jakien zaporea eta tenperaturaren informazioa bidaltzen diote garunari

ENTZUMENA

Soinuak belarri zuloetatik sartzen dira eta tunel baten bukaeran tinpano izeneko horma dago eta horma hori jotzean dardararazi egiten dute. Tinpanoa dardaratzean, belarri barruan dauden hiru hezurtxoak mugiarazten ditu. Hezur txiki hauek kokleari bidaltzen dizkiote soinuak. Tutu hori nerbio batzuei lotuta dago eta soinuak garunera bidaltzen ditu nerbio horien bidez.


UKIMENA

Ukitzen duguna nolakoa den igartzeko, ukimen-detektagailuak ditugu gorputz guztian. Detektagailu horiek oso txikiak dira eta larruazalaren azpian daude.

IKUSMENA

Ikusteko begiak erabiltzen ditugu. Argazki-kamera baten modura jarduten dute begiek: lenteak elkartu egiten ditu argi-izpiak ate begiaren barnean irudi txiki bat islatzen du.


USAIMENA Usaimena lantzeko diagrama horizontala erabili dugu.


ZENTZUMENAK LANTZEKO JOKUAK

Dastamena eta usaimena lantzeko jokuak egin genituen. Limoia, olibak, patatak, txokolatea eta gominolak jan genituen. Garratza, gazia eta gozoa zaporeak bereiztu genituen. Bufarekin begiak estaliak genituen eta zaporeak asmatu behar genituen. Limoia dastatzean batzuk oihu egin genuen eta oso ongi pasa genuen.


NERBIO-SISTEMARI BURUZKO INFORMAZIOA Nerbio-sistema nerbio zelulaz osatuta dago. Nerbio-zelula horiek, hari finen antzera gorputz guztira zabaltzen dira eta denek batera lan eginez, gorputzeko atal guztitik etengabe iristen zaizkien mezu edo seinaleak garraiatzen dituzte mezulariak balira bezala, seinaleak hartuz eta bidaliz. GORPUTZAREN IRUDIAK Nerbio-sistema hobeto ulertzeko gorputzeko irudiak egin genituen. Materiala: • Gauzak biltzeko paper zati handi bat. • Arkatza • Guraizeak • Koloredun artilea • Zeloa Nola egin: Taldeko behatazilea paperan etzan eta bere silueta marraztu genuen. Ondoren artile zatiak moztu genituen eta nerbio-sistema eta garuna osatu genituen. Txiokako lagunak laguntzera etorri ziren. Haien izenak Aimar, Oier eta Isaac dira.


ARGAZKI GEHIAGO


GARUNA ETA NERBIO-SISTEMA  

TESTUAK, KONTZEPTU-MAPA, ARGAZKIAK

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you