Page 1

N D

F E

O

S

P

T

A S A

A K !!!

EDUKIAK 2

Udal aurrekontuak

3-4

Ekonomia, panelak, hirigintza

5

Kalderak, zaborrak, zaborrontziak

6

Goierri Bizia: hitzaldi zikloa

7

Elkarrizketa: Xabier Insausti

8

Bozka eta Eskerrona

9

Azkena: udalari eskaera

10

2014 APIRILA

Ekonomia:

Aurrekontuak:

Ona, oso ona eta hoberena

‘Urteko aurrekontuak erabakitzerakoan, neurri batean Lazkaoko etorkizuna diseinatzen ari garela barneratu beharko genuke’

‘Erakundeek ezin dute magiarik egin, baina bizi dugun egoerak udal agendako lehentasunen artean aurrena izan beharko luke’

Lazkaoko EAJ/PNVren aldizkaria

Zurekin 1

LAZKAO

07. zenbakia

O


ZUREKIN Ona, oso ona eta hoberena Gaurkoan positiboak iruditzen zaizkigun hiru gai azaldu nahi ditugu. Ezin beti ezkorrak izan! Zuen baimenarekin, hemen. ONA udal aurrekontuaren egoera Errepikatzea bada ere, udal aurrekontua sasoi onean dugula gogoratzea merezi duela uste dugu. Gure ustez, urteetako udal egitura eta aurrekontu landuaren ondorio da. Ez da inprobisazioarentzat tokirik izan. Gerora begira, gauza bera mantentzea espero dugu, eta ez zenbaki gorrietan murgildurik gertatzea.

1

2

OSO ONA Arizti Haundiko hobetze lanak Beste modu batean eskertzea izango genuke seguruena, baina era egokia izan daiteke Arizti-Haundin egin diren hobekuntza lanen bidez herritarren beharrak asebetetzeko urteetan hainbat kirol, kultur eta giza eragileek egiten duten lana txalotu, zaindu eta bultzatzea. Asko dira lanean diharduten lazkaotarrak eta honen ondorioz sortzen dira erreforma beharrak. Kasu honetan bereziki futbola eta atletismoa izan dira onuradunak, baina erraz izan daitezke baita beste batean beste kirol edo kultura jarduerak ere. Bereziki beraz, txalo bat zuentzat.

3

HOBERENA Iturgaitzagako errealojoetarako etxebizitzak Hala ere, eta aurreko puntuetan aipatutakoa baino garrantzi handiagoa izango luke guretzat une honetan Iturgaitzagako errealojoen eraikuntza lanak egiten ari direla ikusteak. 50 jabe baino gehiagoei etxebizitza bota behar zitzaiela esatea ez zen gauza erreza izan. Honek esan nahi duenaz jabeturik, ulertzekoak dira jabeen kezka eta erreakzioak. Honengatik, eta halako berria ematean nahiko sentsibilitatea azaldu ez bagenuen barkamena eskatuz, esan behar dugu izugarri pozten garela lanak aurrera doazela ikusta. Are gehiago pozten gara legealdi hasieran Bilduren zalantzak eta esanak gogoratuta. Izan ere, Udalak talde guztien oniritziz aurreko legealdietan hartutako konpromisoak bete ala ez, kolokan jarri baitzituen. 2


ZUREKIN PRESUPUESTOS 2014 Hiru hilabete pasatu dira dagoeneko 2014ko udal aurrekontua onartu zenetik. Gure aurkako botoaren oinarrian zegoen hausnarketa azaltzeko unea dela uste dugu. Izan ere, 2013ko likidazio positiboa ezagutu berri dugu. Ia bi milioi euroko soberakina dugu iaztik Lazkaoko udal aurrekontuan.

Bilduk gehiengo absolutua izanda jakitun gara gure botoak ezer gutxirako balio duela gai bat onartu edo baztertzeko. Hori ulertzea da lehenengo kontua. Dena dela, gure jokabideak gai baten inguruko botoa aldatzeko balioko ez badu ere, bizi dugun garaia aintzat hartuta, abiapuntu gisa plangintza ekonomiko egoki bat beharrezkoa dela ulertzeko balio beharko luke. Izan ere, urteko aurrekontua erabakitzerakoan, neurri batean Lazkaoko etorkizuna diseinatzen ari garela barneratu beharko genuke denok. Hala, 2014ko aurrekontuei emandako kontrako botoaren xedea ez da aurrekontuak orokorrean jasotzen dutena, jasotzen EZ dutena edo oinarrian EZ dutena baizik. Edukiari dagokionez, zenbakiak egoskorrak dira. Hau da, aurreko legealditan aurrekontu sistema jarraitu eta egiten ari diren inbertsioak lehendik kudeatu eta lortutakoak direla erakusten dute. Alferrik ari dira kudeaketa aldaketa sustatu eta eredu berriak ezarri direla esanez propaganda egin nahian ari direnak.

Oposizioak ekarpenik ez duela egiten ez du askorako balio. EZ gaude inprobisazioaren gurpilean sartzeko prest. BAI gara ordea plangintza serio bat lantzearen aldeko.

Politikatik gertu dauden taldeen ekintzak (txosnetakoak esate baterako) aurrekontuetan partidarik ez dutela izan behar uste dugu. Ez ditugu halako diru-laguntzak konpartitzen. Are gutxiago, egoera ekonomiko orokorra txarra bizi dugula eta hau aitzaki hartuta, adibidez, Sanprudentzioetan meza ondoren herritarrei ematen zitzaien hamaiketakoa kendu dutenean. Gainera, gastu arrunta gizentzen dituzte.

BAI KUDEAKETA PLAN BATI.

KRITIKA AURREKONTUAREN EDUKIARI.

Dena dela, ez da guretzat arazoa aurreikusten diren hainbat ekimen zuzenak iruditzen zaizkigula esatea. Ondo dago, esate baterako, udaletxean komun publiko berriak izateko egin den obra. Kokapena zalantzan jartzea egongo da, baina aurreikusita zegoen komun berrien beharra udaletxe parean zeudenak bota zirenetik. Gutxi gehiago dago esateko aurrekontuen inguruan. Gehixeago sakonduz, bai azpimarra dezakegu gure kezka gastu arrunta mantentzeko ikusten dugunean aparteko zeregin batzuk diru gutxiago izango dutela. Hauen arten, azpiegituren, herri-bide, hirialtzari eta beste batzuen mantentzeak. Epe ertain edota luzean, ondorioak izan dezaken erabakia da. 3

Orain arte aipatutakoak kontutan hartzekoak dira gure ustez. Egia da baita ideologia konkretu bat bultzatu nahi duenaren ahalegin bezala uler daitekeela.

Bi dira gure kezka nagusiak: inbertsioak lehenesteko asmorik ez izatea eta sarrera arruntak mantentzeko irizpide eza.

Lazkako EAJren kezka, 2012 eta 2013ko aurrekontuak onartzean ere salatu genuen bezala, legealdiko azterketa orokorra eta gastu eta sarreren aurreikuspena ez izatea da. Eta honekin batera, lehentasunen lanketa, sarrerak lortzeko plana eta honen exekuzioa. Era honetako analisia orain arten legealdi guztietan egin izan da. Oraingoan, ordea, ez dugu antzekorik. Adibide gisa, 2014ko aurrekontuak abenduaren 26an onartu ziren, Ogasun batzordean hilaren 17an aurkeztu eta segidako batzorde batean ‘eztabaidatu’ ondoren. Gutxirako balio du oposizioari iniziatibak ez aurkeztea eta tankerakoak leporatzea. EZ gaude inprobisazioaren gurpilean sartzeko prest. BAI ordea plangintza serio bat lantzearen aldeko.

Urteko aurrekontuak erabakitzerakoan, neurri batean Lazkaoko etorkizuna diseinatzen ari garela barneratu beharko genuke’


ZUREKIN 2014 AURREKONTUAK Legealdi hasieran urteetan egindako lanaren inguruko akusazioak jasan genituen hiru arloetan: 1– Udala hipotekapean eta kiebratik gertu utzi izana. 2- “Makro-proiektuei” lehentasuna eman izana. 3- Diktaduratik gertuko kudeaketa egin izana, herritarrei bizkarra emanez eta herritarren parte-hartzerik gabe herrigintzan. ‘Makroproiektuez’ ari direnak zertan ari diren jakin nahiko genuke. Areriako kultur gunea, igerileku estali-gabeak, kiroldegia, Txindoki egoitza, ikastolako haurtzaindegia, Beasainera daraman bidegorria, biribilguneak al dira? Luza gaitezke eztabaida honetan, baina aipatu besterik ez ditugu egingo oraingoan gogoan hartzeko. Lazkaotar bakoitzak egoki deritzon adjektiboa jar diezaiela. Udala irekita egon den ala ez, parte hartzeko aukerarik izan den edo ez, hori ere beste baterako utziko dugu. EAJri kezka pizten dion gaia da. EAJ-k duen arazoa da. Baita Bilduk eta beste alderdiek ere. Beste kontu bat da demagogia egitea eta ‘nik zuk baino gehiago’ eta tankerako eztabaidetan aritzea. Benetako arazoa ez du konponduko honek. Beraz, beste batean helduko diogu gai honi ere.

‘Makroproiektua’ al dira Areria kultur gunea, kiroldegia, igerileku estaligabeak, Txindoki gerontologikoa, ikastolako haurtzaindegia, Beasainerako bidegorria edo biribilguneak? Oraingoan udalaren ‘kiebra’ arriskuari buruz ariko gara. Honekin ekin genion legealdiari. Uste dugu ez zela fede txarragatik izan, baizik eta ez jakintasunagatik edo Bilduk orokorrean erakunde guztietan zabaldu zuen diskurtsoa segitzeagatik. Baina kontua da tamalez gaur egun oraindik ere inork ez duela hori zuzentzeko ezer esan. Gure aurkako

akusazioa ez zen makala izan: kudeaketa ekonomiko txarra egin eta udalean defizita eta hipoteka utzi genituela esan zen. Ondoren egin den gauza bakarra kontzeptuak eta zenbakiak nahastuz endredatu eta aurrera egitea izan da. Gure aldetik, aurreko legealdi bukaeran proiektu berri bati ekinez EAJrentzat etekin elektorala atera beharrean, Areria ordaintzeko zegoen prestamua (1,5 milioikoa) amortizatzea izan zen hartutako erabakia. Ondoren, hala ere, 2011ko likidazioa positiboa izan zen. Berdin 2012an eta orain, 2013koa bi milioirekin.

2011, 2012 eta 2013ko aurrekontuetan likidazioek udalaren kontuen egoera ona agertu dute.

1.Gastu eta sarreren legealdiko aurreikuspena: sarrera arruntak mantentzeko estrategiak eta proiektuen lehentasunak zehaztea. 2.- Lehenetsitako proiektuak prestatu eta tramiteak eginak izatea, diru iturria lortzeko aukera dagoenerako prest izateko. 3.- Herriko merkataritzaren eta industriaren egoeraren analisia egitea. Baldin eta uste badugu giza politika hoberena enplegua mantendu eta sortzea dela. Eskaera hauen inguruan jaso dugun erantzuna, ordea, EZ, EZ eta EZ izan da. 2013ko aurrekontuaren likidazioaren ondoren nabarmen ikusi dugu zein den ‘ideia’. Osoko bilkuran 2.000.000 euroko likidazioa onartu ondoren, bilkura berean kreditu berrien onarpena aurkeztu zen. 400.000 euroko balioa dute eta bi dira hauen noranzkoak: 

Kiroldegiko zerbitzuetarako gastu arrunten 65.000 euroko igoera. Ez diogu dagokiona ez dela ordaindu behar. Kutxa betea dagoenean bide errazetik jotzeko ez da oztoporik ikusten, baina igoera honek aurrekontu orokorrean izan dezaken ondorioen hausnarketa faltan bota dugu. Eta ez ditugu antzeman honen aurrean aparteko neurrien aipamenik.

180.000 euro kiroldegia larrialdietara egokitzeko. Beharra dagoenean ez dugu halako neurriak ezartzea kritikatuko. Baina ez dago egin nahi denaren inguruko planorik, edo ez dugu behintzat ikusi. Inprobisazioan oinarritutako partida onartu dela dirudi beraz.

Honek guztiak agerian jartzen du udal egitura eta aurrekontu zehatz batzuen emaitza. Urte askotako kudeaketaren ondorena, alegia. Eta honegatik eskatzen dugu hasieratik eta orain ere, behin eta berriz, Lazkaoko geroa marraztuko duen legealdiko estrategia eta lehentasunen zehaztasuna. Hori egiteak geroz eta zentzu gehiago du gainera. Azken hiru urteetan aurreko legealdiko inbertsioetako zenbakiak saltzen aritu dira. Beste erakunde batzuek finantzatutakoak. Badakigu une honetan erakunde guztien egoera ez dela hoberena. Gure helburua ez da finantzazio iturri berririk ia ez lortzea aurpegiratzea. Eskatzen duguna askoz errazagoa da eta ondoko hiru puntuotan labur daiteke:

4

Gure ustez esandako guztiak agerian uzten du Lazkaoren alde lan egiteko hiru urte galdu direla. Gauzak egiteagatik egiteak eta inprobisazioak geroaren aldeko apustua zintzilik utzi dute.


ZUREKIN Ekonomia, hirigintza, informazio-panelak

Langabetu tasa eta jarduera ekonomikoa Lazkaoko langabetu tasa martxoan %11,10ekoa zen. Eta 308 ziren langabetuak. Gipuzkoako bataz-besteko tasa % 14,2koa da eta Euskadikoa %16,2koa. Egoera hobea dugu, beraz, eta estatuko %26tik urrun gaude. Hala ere, erabat kezkatzen gaitu lanik gabe dagoen lazkaotar bakoitzaren egoerak eta jarduera ekonomiko asko itxita ikusteak. Horregatik ari gara eskatzen behin eta berriz batzorde ekonomiko berezi bat sortzeko. Eta analisi zehatz bat egiteko. Noski, badakigu udal batek edota beste edozein erakunde batek ezin duela irtenbide magikorik eskaini, baina bizi dugun egoerak udal agendako lehentasunen artean lehenengoa izan beharko luke. Une konkretu batzuetarako pertsona batzuk kontratatzeko neurriak hartuz dirua jartzeak balio dezake, baino borondate ona erakutsi eta geure kontzientziak lasaitzeaz gain, haratago joan behar da. Gaiak analisi bat behar du eta honi lotutako planifikazioa. Eta helburua ona denez, berandu ez delako, batzorde berezi bat sortzeko eskatzen dugu eta eskatzen segituko dugu.

Iturgaitzaga eta Larreategiko lanengatik poza

Iturgaitzagako eta Larreategiko garapen urbanistikoak pozten gaitu. Orain edo aurrerago etxebizitza beharrean gertatuko diren lazkaotarrei herrian geratzeko aukera emango die. Era berean, aurreko legealdietan lotutako hitzarmenei esker, Udalak ere etxebizitza dezente egiteko aukera du. Ez legoke gaizki hauen garapena aurreikusteko plangintza bat aztertu eta prestatzea.

Gainera, lanek egoera ekonomiko zailean dauden sektoreei arnasa ematen die eta udalaren diru sarrerak bermatzen ditu baimen eta abarrei esker. Hala, herriko zerbitzuak eta politika edo ekimen publikoak mantentzen laguntzen da.

INFORMAZIO PANELAK Iturgaitzagako eremua kudeatzeak dituen zailtasunez jabetzen gara. Horregatik, eta orain arte egin dugunaren gainean sinesten dugulako, garapen honetan lanean ari den udal talde tekniko politikoari, alkatea buru dela, gure babesa eta animoa eskaintzen diogu.

Udalak eta herritarrek informazioa zintzilikatzeko panelak jarriko dira. Erabaki ona da, baina orain arte ia ezinezkoa aurrera eramatekoa, urteetan pankarta eta kartel gehien edozein fatxada, farola, baranda eta herri altzarietan jartzen aritu direnen errespetu gabeko jarreragatik. 5


ZUREKIN

Kontutan izan aurreko urteetan Lazkaon efizientzia energetikoa hobetzeko egindako azterketak. Lan horiek ez mespretxatu!

eskaera

Kiroldegiko kaldera aldatzea hiru urteotan hartu den erabaki estrategikoenetakoa iruditzen zaigu, gastu finko bati eragiten diolako.

mesedez

oso ondo

Kalderak, zaborrak eta zaborrontziak

Egitasmoan San Benito ikastolako kaldera ere kontutan hartzeko eskatu dugu. Antzeko beharra duela uste dugu eta akaso gertutasunagatik kaldera batek bi eraikinen beharrak asebete ditzake.

ZABORRAK ETA ATEZ ATEKOA

Ez ditugu herritarrak gai honekin gehiago aspertu nahi eta ez dugu inongo polemikarik sortu nahi. Baina arduratsu jokatu beharrean gaude eta atez atekoa delaeta hainbat herritarren kexak entzun ondoren, eman ditugun pausoak azaldu behar ditugu.

TXAKURREN ZAKARRONTZIAK Txakurren gorotzak uzteko zakarrontzi bereziak jartzea jabeentzat neurri aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu. Baina honekin batera zaborrontzi arrunt gehiago jartzeko ere eskatzen dugu. Iaz hauetako asko kendu zirenetik, lazkaotarrak eskuan zaborra dugula ibili beharrean gertatzen gara haietako bat aurkitu arte.

Guk planteatzen lortzeko da:

dugunak

ondokoa

1– berriz ere egunean 24 orduko zerbitzua izatea. 2– Lazkaon atez atekoak ezartzeak urtean kostu aldetik duen 100.000 euroko gehikuntza ekidin.

Dena dela, eta eraginkorra izan nahian, zaborrontzien sistema berriz pentsatu beharko litzatekeela uste dugu. Bereiztuta botatzeko esfortzua egiten dugun arren, sarritan bereiztutakoak nahastuta amaitzen duela eta alferrik ari garela da geratzen den sentsazioa.

Ez gara orrialde honetan gehiago luzatuko. Norbaitek gehiago jakin nahi badu, aldizkari honetako azken orrialdeko idatzia irakur dezake. Martxoan udalean egin genuen eskaeraren kopia da. 6


ZUREKIN Hitzaldi zikloa Goierri Bizia ekimenak gonbidatuta, Juan Mari Aburto, Enplegu, Etxebizitza eta Gizarte Politikako sailburua, eta Josetxo Hernandez, ASLEko gerentea eta Euskaliteko presidentea, Lazkaon izan ziren aurreko otsailean. Hizlariek Areriako aretoa bete zuten. Giza eskubideak (etxebizitza eta enplegua) eta enpresan langileak izan behar duen parte hartzea abiapuntu hartuta, euskal gizartearen eredua azaldu zuten, beti ere euren ikuspegitik. Hitzaldi zikloak Goierrira ekarri ditu orain arte Juan Jose Ibarretxe lehendakaria (Urretxura) eta Pedro Miguel Etxenike zientzialaria (Beasainera). Ondoren azpimarratu nahi ditugu hitzaldi horietan laurek botatako esaldi batzuk.

JOSETXO HERNÁNDEZ: Partaidetza: ‘Euskadi enpresan parte hartzea lantzen duen mundu mailako erreferente izan behar du. Partehartzeak enpleguaren segurtasuna, produktibitatea eta kohesioa bermatzen ditu; kudeaketaren kalitatearen exijentzia, etekinak eta gardentasuna handitzen ditu eta enpresa kanpora eramateko tentazio ekiditen du’ Krisia: ‘Talentuaren balorea goraipatzen duen garaia da. Aukera baten aurrean gaude. Gauzak ezin dira, ezin dute, eta ez dira zertan lehen bezala izan behar’.

JUAN MARI ABURTO: Eskubideak: ‘Txanponaren alde bat dira eta beti pentsatu behar da nola finantzatu behar diren. Eta beste aldean betebeharrak daude’.

Etxebizitza: ‘Alokairu sozialaren alde egingo dugu. Ez du zentzurik etxebizitza sozial gehiago egitea, asko hutsik daudela kontutan izanda’.

Lanbide: ‘Arduradunek kalera atera behar dute, euren inguruko errealitatea ezagutzeko’.

JUAN JOSE IBARRETXE

PEDRO MIGUEL ETXENIKE

Emakumea: ‘Historiaren liburua

Laguntzak: ‘Krisi garaian, XXI. Mendean, ezin da ikerkuntza unibertsitarioa diruz laguntzen segi. Gure gizarteak behar duena balorea, aberastasuna eta lana emango dituen ikerkuntza aplikatuko proiektuak dira’. Zientzia: ‘Zientziarentzat, helburuak eta arauak ezartzea baino garrantzitsuagoa da sormena askatasunean loratzen lagunduko duen atmosfera izatea’. EHU/UPV: ‘Euskadiko ikerkuntzaeragile nagusia da. Nazioartera zabaltzen dugun %60 sortzen du’.

gizonezko eta emakumezkoen artean idazteko garaia iritsi da. Liburuetan ez du soilik gizonen ikuspegia azaldu behar’.

Baloreak eta oparotasuna: ‘Gutxi batzuen artean baliagaiak agortzen ari gara. Gureak eta gure seme-alabenak. Autokritika egiteko unea da´.

Elkartasuna: ‘Gurea herri solidarioa ez balitz izan, euskaldunak, Euskal Herria ez ginatekeela izango gogoan izan behar dugu. Garrantzitsua da hori ez ahaztea’. 7


ZUREKIN Elkarrizketa: Xabier Insausti (EGI)

‘Gure helburua alderdiaren politikan akuilu lana egitea da’ Gazteei buruz gehiago * Gazteok orokorrean zailtasun bereziak ditugu garai zail hauetan. Kalitatezko enplegu finko bat lortzea ez da lan makala, eta horrek nolabaiteko egonezina sortzen du halabeharrez. * Horrez gain, gazteak gizarteko arlo guztietan parte hartzeko gogoz ikusten ditut, baina askotan ez digute uzten edota trabak jartzen zaizkigu, eta horrek desilusioa eta desafekzioa dakar.

Argazkian, Xabier (zutik, eskuinetik lehena) EGIko hainbat kideekin.

Xabier Insausti, beasaindarra, 28 urte. Telekomunikazio ingeniaritzan doktore eta matematika aurreratuetan masterra da. Gaur egun Nafarroako Unibertsitateko TECNUN Ingeniaritza fakultateko irakaslea eta CEIT-IK4 ikerketa zentroko ikerlaria da. - zer da EGI? Euzko Gaztedi, EGI, EAJ-PNVren gazte erakundea da. Bertan 16 eta 30 urte bitarteko gazteak gabiltza, alderdikideak zein alderdikide ez direnak, baina guztiak ere euskal politikagintzan interesa dugunak. EGIren izateko arrazoia euskal politikaren diseinuan gazte ikuspegitik ekarpenak egitea da. Gazte garen heinean, gure izaeraren parte da errebelde eta kritiko izatea eta, aldi berean, jeltzale garen heinean, gure helburua da alderdiak gazteen iritzi eta behar izanak kontuan har ditzan akuilu lana ere egitea. - EGIra nolatan gerturatu zinen eta zertan aritu zara? Nire kasuan, 4 urtez izan naiz Gipuzkoako EGIren idazkaria eta balantzea ezin hobea izan dela esango nuke. Ni hasi nintzen momentuan, gure gazteria desaktibatuta zegoen, Patxi Lopezen salbuespen gobernua zela eta, ilusioa galduta eta egoera kezkagarrian azken finean. Hala ere, eguneroko lanari, formazio jardunaldiei esker, hamaika ekitaldi eta gero erakundea indarberritzen joan da aurrez ezagutu gabeko erritmo batekin. Eta ezker abertzalea Gipuzkoako erakunde gehienetan bere benetako talantea eta gaitasun eza erakusten hasi denean, orduan etorri da Gipuzkoako EGIra benetako tsunamia. Orain oso indartsu, ilusioz beterik eta lanerako gogo biziz gaude. Gure helburua, Euskadi libre bat bakean eraiki8 tzea, geroz eta gertuago ikusten baitugu.

* Hala ere, nik uste dut benetan gazteon garaia dela orain inoiz baino gehiago. Euskadi berri bat sortzen ari da, armen mehatxurik gabe, geroz eta burujabeagoa. Gurea da Euskadi bakean ezagutuko duen lehen belaunaldia, eta apustu egingo nuke, gurea izango dela baita ere Europan aske den Euskadi bat ezagutuko duen lehena. -Zer eskaini nahi dio gaur egun gazte batek EAJPNVri? EAJ alderdi abertzale, europazale eta humanista da. Pertsonak ardatz hartuta, Europan zazpi herrialdez osatutako Euskadi aske bat eraiki nahi duena. Helburu honekin bat etorri eta lanerako gogoa izanez gero, EGI da horretarako erakunde aproposa, non gazte ikuspegi batetik, herri hau etorkizunean zer eta nola izango den erabakiko duten politiken diseinuan parte hartzen baita. -Gazteak ez daude politikarekiko oso urrun? Politikarekiko desafekzioa baino, politikoenganako sumatzen dut nik. Eta ez da gutxiagorako! Egunero egunero medioetan ditugu era guztietako aldrebeskeriak. Eta horrek ematen digu, hain zuzen, aurrera jarraitzeko indarra. EGIko gazteon helburua ez da politikara dedikatzea, politikara dedikatzen diren alderdikideei bidean laguntzea baizik, gauzak barrutik aldatzen direla sinesten baitugu. Desafekzioaren aurrean "politiko guztiak berdinak dira" esatea da errazena, beste ezer egin gabe. Gu pauso bat haratago goaz, alderdi barrutik aldatu nahi ditugu gaizki dauden gauzak, baita orain arte ondo egin direnak indartu eta babestu ere. Ez gara sofan eseri eta dena gaizki dagoela esanda lasai geratzen diren horietakoak.


BOZKATU KORREOZ DATORREN MAIATZAREN 25EAN EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK IZANGO DIRA. EGUN HORRETAN LAZKAON EZ ZARELA IZANGO BADAKIZU EDO USTE BADUZU, ETA ZURE BOTO ESKUBIDEA BERMATU NAHI BADUZU, GOGORATU KORREO BIDEZ BOZKATU DAITEKEELA. HORRETARAKO LAGUNTZA EDO INFORMAZIOA BEHAR BADUZU, LAZKAOKO EAJREKIN JAR ZAITEZKE HARREMANETAN eajlazkao@gipuzko.com KORREO ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EDO TELEFONOZ DEITUZ MAIATZAREN 9a BAINO LEHEN, ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 9:00etatik 13:00etara, 943087149 ZENBAKIRA.

ESKERRIK ASKO! Gure eskerrak luzatu nahi dizuegu zuen kezka, kexa, kritika eta ekarpenak ematen diguzuen guztiei. Izan ere, Lazkaoren aldeko lana hobetzen laguntzen diguzue. Pausu hori ematea animatzen dizuegu oraindik eman ez duzuenei. Ahalik eta hobekien erantzuten saiatuko gara. Horretarako, nahi izanez gero, honako korreo elektronikora idatz dezakezue:

eajlazkao@gipuzko.com.

eajlazkao

www.lazkaopnv.com 943087149

@eajlazkao

9


GOBERNU TALDEARI EGINDAKO ESKAERA Sei hilabete pasatu dira Lazkaon Bilduko Udal gobernuak, zaborra biltzeko atez ateko sistema ipini zuenetik. Jakinak dira, sistemarekiko eta ezartze moduarekiko, EAJ-PNVko udal taldeak izan dituen jarrera eta kontrako iritziak. Oraindik ere, gauzak beste modu batean egin zitezkeela eta helburu berberak, Lazkaon martxan zen sistemarekin ere, lor zitezkeela pentsatzen dugu. Hori guztia, agian kontrakorik ulertu bada ere, gure ekintzekin eta ahalik eta daturik objetiboenetan oinarrituta azaldu eta planteatzen saiatu gara orain arte. Dena den, sarritan agertu dugun moduan, kontziente gara bakoitzari herriak ze ordezkaritza eman zigun, Udaleko eraketa zein den eta gehiengoa noren eskuetan dagoen. Hala ere, eta gure ordezkaritzak dituen mugen jakitun izanik, orain arte egiten saiatu garen moduan, gure ikuspegi eta gure iritzia herritarrengandik jasotako kezka eta eskaerekin uztartu eta planteatutako arazoen aurrean, konponbiderako proposamen eraikitzaile eta praktikoak egiteko lanean jarraitu nahi dugu. Lazkaotarren gehiengoak erakutsi du, atez ateko sistemarekin ados egon edo ez egon, birziklatzeko borondatea baduela, eta arduratsu jokatzen badakitela. Atez ateko sistema dela eta, egun konkretuetan frakzio zehatz bat atera beharrak Lazkaotarrei, eta batez ere birziklatu nahi duten Lazkaotarrei, etxeetan eta eguneroko jardunean oztopo eta arazo ugari sortzen dizkiete. Aurrez ere bide hori markatzen zuen esperientziarik bazegoen arren, oraingoan Legazpiko kasuak agerian jarri du edukiontzien bidez errefusa astean behin bereizita jasoz, atez atekoaren pareko bilketa datuak lortzea posible dela. Hala diote Sasietako datuek. Zenbait eragileei, bereziki merkatari bat baino gehiagori, bizi dugun testuinguru ekonomikoan bestela ere nahikoa arazo badituztenei, zailtasun eta buru hauste bat gehiago eragin dio. Gainera, atez ateko sistema askoz ere garestiagoa da. Lazkaoko kasuan, atez atekoarekin jasotze sistemaren kostua bikoiztu egin da. Urtean 100.000 euro inguru gehiago kostatzen da, Sasietak dionez. Aldi berean, edozein unetan birtziklagai diren materialak atera ahal ez izateak, zerbitzuaren murrizketa nabaria suposatzen du Lazkaotarrentzat. Hau guztia kontutan izanik, inongo eztabaidarik berritzeko asmorik gabe, eta garbi dugun arren, gure ustez egokiena edukiontzi sistema bidezko bilketa da. Eta kontziente gara oraingoz hori eskatzeak aurrera pausorik ez lukeela ekarriko. Beraz, ikuspuntu eraikitzaile eta praktiko batetik, eta eskatzen ditugun pausoak gure nahirako erabatekoak ez diren arren, Lazkaotarrei onura eragingo dietelakoan, zera

ESKATZEN dugu: * hondakin organikoa, papera, eta plastikoa edukiontzien bidez jasotze aldera, edukiontziak berriz ere kalean jartzeko pausoak eman daitezela. * merkataritzak edo beste eragile konkretu batzuek dituzten behar bereziak aztertu eta erraztasunak emango dizkieten neurriak har daitezela.

HONELA: - Lazkaotarrek birziklatu ahal izateko, 24 orduko zerbitzua izango dugu. - Atez ateko sistemak Lazkaotarroi eguneroko jardueran sortzen dizkigun hainbat eragozpen asko gutxituko dira. - Txikia bada ere, eragile eta bereziki merkatariei buruhausterik eragin behar ez lioken kontu batean, laguntza edo aurrera pausoa emango da. - Inbertsio berriak egin beharrik ez dago. Oraingoz, ezer kendu beharrik ez dago. - Zabor bilketa sistemaren jasotze kostua nabarmen gutxituko da.

EAJ/PNVko UDAL TALDEA 10

Zurekin lazkao7 eusk  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you