Issuu on Google+


“Lan honetan erabilitako irudien eskubideen jabetza dagokion pertsona edo erakundearenak dira�


MARKAGAILUA

3.MAILA

UNITATEA

1.LANA: Burura etortzen zaigun oporretako irudi bat.

1. UNITATEA : Konposizioa

2.LANA: Erritmo motei alderatuz, interesgarria iruditu zaidan irudia.

2. UNITATEA: Erritmoak

3.LANA: Gimp-en egindako irudia.

3. UNITATEA: Koloreak

4.LANA: 1.ebaluaketako froga.

5. UNITATEA: Erretratuak

5.LANA: Kaleko irudirako espazioaren argazkia 6.LANA: Argazkiaren moldaketa 7.LANA:Gustuko izandako garaia 8.LANA: Lerro kronologikoa 9.LANA: Bideoa 10.LANA: BH-KLIP 11.LANA: Erretratua 12.LANA: Nire argazkia 13.LANA: Nire erretratua 14.LANA: Mobilekin egindako argazkiak 15.LANA: Kartela 16.LANA: Nik eginiko erretratua


3. DBH


1.LANA: BURURA ETORTZEN ZAIGUN OPORRETAKO IRUDI BAT Lan hau, artiskikako lehengoko lana izanik, burura etortzen zitzaigun oporretako irudi bat marraztu behar genuen, irudi honetkin hainbat lan eta kontzeptu ikertzeko. Adibidez, konposizio eskemak, erritmoak,....


1. UNITATEA: Konposizioa (liburuko 7.gaia 112.orrialdea) Gaia gelan irakurri. 7.Gaia: Konposizioa

KONPOSIZIOA 1 (etxean egitekoa) Aukeratu gustuko dituzun bi irudi eta markatu beraien gainean oinarrizko konposizio eskema. Zintzilikatu zuon koadernoan. 1. IRUDIA : Hiruki formako eskema

KONPOSIZIOA 2

2.IRUDIA: L formako eskema


Formatua eta Konposizio eskema: Aukeratu adierazi nahi duzun zerbait. â—? Sentimendu, sentsazio hori izango da lanaren izenburua. Egin berau irudikatuko duen irudiaren zirriborroa. Irudia docsen zintzilikatu.

Zirriborroa abiapuntu, irudia berregingo duzu, lanerako, hasiera baten, lerroa baino ez duzularik erabiliko. Lerroek bakarrik osatutako irudia:


â—?

Bilatu egokia izango den formatu bat. Docs-en aukeraketaren zergatiak azalduz (etxerako).

FORMATU DESBERDINAK:


AUKERATUTAKO FORMATUA: Nik formatu guzti hauetatik, triangelu formako formatua duen irudia aukeratu dut. Guztiok dakigun bezala, formatu mota horrek ez die irudiei goiko aldean zabaltzen usten, eta nolabaiteko egonkortasuna ematen die irudiei beheko aldean. Nire ustez, irudia modu ordenatu baten antolatzeko balio duen formatua da, horregatik aukeratu dut formatu hau, ordena jakin, txukun eta modu sinple batean azaltzen da irudia. Horretaz aparte bertan irudikatutako irudiak sakontasun sentsazioa ematen du, argazkian ikus dezakegun bezala. Lehenengo irudiaren zirriborroaren eta oraingo irudiaren artean erlazio bat dagoela esan dezaket. Momentu desberdinetan kokatutako komiki bateko binetak direla esan daiteke, hau da, orain egin dudan irudian zuhaitzez beteriko basoa goitik edo basoaren hasiera ikusten duela esan daiteke, zirriborroan berriz, basoa horretan murgildu dela aipatu daiteke.


Berantolatu irudia konposizio eskema sinple bati erantzunez. Lehenengo, bilatu eskema zure lanean. Egokia izan daitekeen zerbait dago? Hala bada, saiatu indartzen. Planteamendua desegokia ikusten baldin baduzu aldaketa erabatekoa izan daiteke. Egin orri berri baten eskema eta berregin irudia eskemari erantzunez. HASIERAKO, HAU DA, ZIRRIBORROAREN KONPOZISIO ESKEMA: Nire irudiak nahiko konposizio eskema konplexua dauka, hau da, konposatua, argazkian ageri den bezala. Konposatua denez, triangelu formakoa, obalatua eta diagonal eskemak azaltzen dira.

Nire irudi hau ere, konposizio eskema sinple batez adierazten badugu, S formako eskema edukiko du, nire ustez.


BUKAERAKO, HAU DA, FORMATU BERRIKO KONPOSIZIO-ESKEMA:

FORMATU BERRIKO IRUDIAREN ERRITMOA:

Irudi honetan ikusten dugun bezala, bertan dauden elementuek erritmo batzuk adierazten dute. Esate baterako, Irudiaren behealdean dauden zuhaitzek edo dagoen basoak erritmo kurbatu eta aldi berean izurtua sortzen du, hau da, bertan erritmo kubatuek, mugimendu leuna sortzen duten bitartean, mugimendu efektua handitzen doala esan daiteke. Goialdean aldiz, hau da, zeru osatzeko erabili ditudan lerroek, erritmo zuzena dute, hots, seriotasun eta ordena zuzena sortzen dutenak.


Goya-Txakurra (1819-1823) _

Hausnarketa. Docs-en burutzeko.

HASIERAKO IRUDIA:

BUKAERAKO IRUDIA:


Zergatik aukeratu duzu gai hori? Nik gai hau aukeratu dut, udan egin dudan eta edozein motatakoa ez den ekintza bat izan delako. Esan beharra daukat ekintza hori, hainbat lagunen artean burutu dudala, horiekin momentu, oso onak, pasatu baititut eta gainera, gustora egon naizelako, horiekin. Ekintza honek lasaitasun sentsazioa trasmititzen dit, eta horrekin batera, udan gertaturiko hainbat ekintza bergogoratzen didalako. Nola erantzuten dio zure lanak egindako planteamentuari? Nire ustez nahiko ondo erantzuten dio lanak, hori delako, nik sortu nahi nuen sentsazio eta efektua. Badirudi, ordena edo konposizio eta formatu horrekin nire helburua bete dela. Hasierako planteamendua hobetu dut? Egia esanda bai. Zertan? Hasierako irudia, burura etortzen zitzaidan elementuez osaturik dago, konposizio eskema, erritmo eta ordena jakinik gabe, horrek ez du esan nahi , lehenengo irudia txarto dagoenik. Bigarren irudia aldiz, formatu zehatz batean oinarritu naizela aipatu beharra daukat, lehenago hainbat formatu probatu ondoren. Formatua aldatuz, bertako elementuak, ere aldatu direla aipatu beharra daukat, forma sinpleago, txukunago eta ordenatu batean. Hau esanda, ez dut esan nahi, bietako bat ondo eta bestea txarto dagoenik, baizik eta bi irudi horiek nahiko desberdinak direla, gai berdinean eta elementu berdinetan oinarrituz, eta irudi batetik beste batera hobekuntza bat nabaritu dela. Bi irudiak konparatzeko orduan esan dezakegu, komiki, ipuin edo istorio bateko irudien jarraipenak direla. Gaiak aportatu dizun gauza bat azpimarrratu. Gai honek, sakontasuna eta handitasuna aportazen dit. Berrikusi hasieran aukeratutako irudiak. Zer duzu esateko orain irudiaren gaia eta konposizio/formatu arteko harremanean? Aurrez ikusi ez duzun zerbait dago? Azken batean, irudiaren gaia eta konposizio/formatuen artean harreman jakin bat dagoela aipatu beharra daukat. Azken finean, nik argazki honekin sakontasuna edo handitasun hori lortu nahi nuen. Hori lortzeko nik aukeratu dudan hiruki formako formatua aukeratu dut. Bertan ikusten den bezala, mendi handi eta garaiak eta pertsona txikiaren arteko kontrasteak efektu horiek sortzen ditu. _


2.LANA: ERRITMO MOTEI ALDERATUZ, INTERESGARRIA IRUDITU ZAIDAN IRUDIA. Irudi arloan bakoitzak diseinatu duen irudi bat da, eta erritmoei alderatuz interesgarria dela iruditu zait.

1

2.UNITATEA: Erritmoak 1

Irudi hau UNDER WATSER delako artistaren ideiak hartuta nik sortutako irudi bat da.


Zara-Shuiten Peeters

1. Irakurri erritmoen atala. Irakurrita 2. 1. unitatean aukeratutako bi irudien gainean, zehaztu zeintzuk diren erritmo nagusiak. KONPOSIZIO-ERRITMOAK 1.IRUDIA: Irudi hau begiratuz eta erritmoen adierazkortasunari alderatuz, irudia erritmo zuzenek osatzen dutela aipatu dezaket, seriotasun eta ordena efektua sortzen baitute. Hori esateko, pareta osatzen duen paraleloetan , horretan dauden puntuetan, eta instrumentuak eta neskatoa kokatzeko eran oinarritu naiz.

2. IRUDIA: ( Ezin izan dut, L formako eskema ezabatu).


Irudi honi alderatuz, erritmoa erritmo kurbatuek osatzen dutela esan naiteke, horiek mugimendu leunaren efektua sustatzen dutelarik. Hori esateko, arzgazkian azaltzen diren irudien ( Umea eta katiluak) ertzei erreparatu diet. Ondo fijatzen bagara, irudi horien ertzak borobil edo kurbatu itxura dute. Horrez gain irudi honek erritmo gorakorra baduela ere aipatu dezaket. Bertan sakontasun efektu bat badagoela, edo nolabaiteko sentsazioa sortzen duela gugan esan daiteke.

Aztertu, sentimendu baten inguruan egin zenuen irudia. Egin eta zintzilikatu genuen azken irudiak lerroa baino, aztertu orain zeintzuk izan daitezkeen erritmoak eta osatu irudia. Bukatuta dagoenean koadernoan zintzilikatu. IRUDIA SOILIK LERROEKIN MARRAZTUA (HASIERAKO IRUDIA): ERRITMORIK GABE, SOILIK LERROAK:

ERRITMOAREKIN:


Ikusten dugun bezala, bi irudi hauek hasieran egin nituen irudiak dira, lehenengoa lerroz soilik osatua eta bigarrena aldiz, ezaugarri gehiagorekin. Ezaugarri horietako bat, erritmoa izan daiteke, eta ikusten dugun bezala, bigarren irudian hori nabarmena da, nahiz eta lehenengo irudian ere egon. Lehenengo irudiko errimoa, hautsia eta izurtua dela aipa dezakegu, horren lekulo dira basoa osatzeko egin ditudan lerroak, horrek, mugimendu-efektua handitzen duelarik eta urduritasun, dinamismo eta oldarkotasun puntu bat ematen diotelarik irudiari. Bigarren irudian aldiz, mugimendu hori leunagoa izatera pasatzen da, bertan erabili dudan erritmoa gutxi gorabehera, kurbatua eta aldi berean izurtua delako.

IRUDIA BUKATUTA (BUKAERAKO IRUDIA): Bi irudiak ezarri ditut, bata bestearekin, dauden sentsazio desberdinak adierazteko. ERRITMOAREKIN:

ERRITMO GABE, SOILIK LERROAK:

Irudi honetan (erritmodun irudian) ikusten dugun bezala, bertan dauden elementuek erritmo batzuk adierazten dute. Esate baterako, irudiaren behealdean dauden zuhaitzek edo dagoen basoak erritmo kurbatu eta aldi berean izurtua sortzen du, hau da, bertan erritmo kubatuek, mugimendu leuna sortzen duten bitartean, mugimendu efektua handitzen doala esan daiteke. Goialdean aldiz, hau da, zerua osatzeko erabili ditudan lerroek, erritmo zuzena dute, hots, seriotasun eta ordena zuzena sortzen dutenak. Bi irudi horiei erreparatzen badiegu,sentsazio desberdinak sortzen direla aipatu beharra daukat. Bigarren irudiak, hau da, erritmo gabeko irudiak, lehenengoak baina seriotasun eta orden gutxiago dagoela esan daiteke.

4. Hausnarketa:


â–  Nola laguntzen dio planteatutako erritmoak adierazi nahi zenuenari? Egia esanda, nik nahi nuena lortu dut. Azken batean, konposizioen atalean aipatu dudan bezala, irudi honekin adierazi nahi nuena sentsazioa hori baitzen, hau da, sakontasuna eta handitasunarekin eta mugimenduaren sentsazioarekin batera, mugimendu leunarena. Hasieran, erritmorik gabeko irudietan,konosizioa nabarmena zen irudietan ez zen oso garbi ikusten baina, nire ustez bukaerako irudiari alderatuz, nahiko nabarmena da. â–  Hasierako irudiarekin alderatuz hobetu da irudia? nola? Hasieran egindako irudia, normalean hainbat ezaugarri kontutan hartu gabe egin nuen irudi bat izan zen. Poliki-poliki eta aurrera egiten nuen bitartean, ezaugarri horiek nire irudian konpontzen edo pixka bat kontutan hartzen saiatu naiz. Esate baterako, konposizioaren atalean, ikusi dugun bezala, hainbat aldaketa izan ditu irudiak, bai konposizioari eta bai formatuari alderatuz. Bigarren atalean ere, hau da, erritmoan ere aldaketa batzuk jasan dituela ohartu gara, hau da, azkenean lortutako irudian, erritmorekin, konposizioarekin eta formatuarekin lan egin duela ikus daiteke. Erritmoari erreparatuz, hasierako irudian oraindik nire helburua lortzen ez dela ikus daiteke, hau da, irudi horrek ez du nik nahi dudan erritmoa, bertan erritmoari erreparatu ez diodalako. Baina azkenengo irudian aldiz, beste sentsazio bat sortzen dela nabarmena da, hau da, bertan erritmoarekin, nire helburua lortzeko erabilitako erritmoarekin, lan egin dudala ikus daiteke, irudia landuagoa dago. â–  Hasieran aukeratutako bi irudietan, Nola laguntzen dio erritmoak adierazi nahi denari? Hasieran aukeratutako, bi irudietan, hau da, neskatoaren irudian eta mutil beltzaranaren irudian erritmoak era desberdinetan laguntzen dio irudiak adierazi nahi duenari. Neskatoaren irudian, erritmo zuzenek osatzen dutela nabarmena da, horrek orden edo seriotasun sentsazio bat ematen diolako irudiari. Seriotasun hori ere, koloreetan ikus daiteke, bertan azaltzen diren koloreak hotzak baitira eta horrek ere erritmo horrek adierazi nahi duenari laguntzen dio. Mutiko beltzaranaren kasuan, erritmoa erritmo kurbatuek adierazten dutela aipatu beharra dago, horrek irudiari mugimendu leun sentsazio bat sortzen diotelarik. Azken batean irudi honen helburua mutikoa nabarmentzea izan daiteke, eta horretarako, erritmo kurbatuaz gain, erritmo gorakorra erabili duela aipa daiteke, horrek sakontasun sentsazio puntua bat ematen duelarik.


â– 

Egin zuon irudiaren iruzkina aurreko urteko planteamendua eta gai berriak kontutan hartuta.

IRUZKINA:

Nire irudiaren ikusefektuei erreparatuz aipa daiteke, bertan nabarmentzea dela efektu aipagarriena, bertan nabermendu nahi dena batez ere atzeko planoko mendiak direlako, irudian ikus daiteken bezala. Horrekin batera esan daiteke, irudi honen helburua, nahiko estetikoa dela, nahiz eta kolore gabekoa izan, batzueri sentimenduak adieraz diezaioke.Esan daiteke ere, komiki baten bineta izan daitekela, lehenengoko irudia eta irudi hau alderatuz, hau da, heburu entretenigarria duela. Osagai plastikoei erreparatuz, lerroa erabili duela aipa daiteke, nahiz eta planoa ere agertu. Lerroen inguruan, lerro konposatu eta aldi berean sinpleak erabili dituela aipagarria da. Lerro konposatuak adibidez, era guztietako lerro konposatuak erabili ditugu; hautsiak esate baterako, mendien puntan elurra bezala dagoela adierazteko lagundu dit; izurrak aldiz, basoeren barnealdea egiteko erabili ditut eta mistoak berriz, basoaren ertza egiteko.Lerro sinpleetan oinarrituz, lerro zuzenak nabarmentzen direla aipatu beharra daukat, erritmoa zehazteko eta eguzkiaren izpiak egiteko erabili ditudanak. Okerrak aldiz, nahiz eta gutxi egon, eguziaren ertza egiteko erabili ditudala aipa beharra dago. Lerroek bertan sortzen duten sentsazioa, dinamismo edo mgimendua da, baretasun puntu batekin batera. Planoa deituriko beste osagai plastikoan oinarrituz esan daiteke, nahiko gutxi erabili dela. Hau, irudiaren behealdean dagoen pertsona txikia egiteko erabili dut, forma organikoak erabiliz, eta honek sakontasun sentsazio txiki bat ematen diolarik irudiari. Osagai plastikoak alde batera utzita, formai erreparatzen badiegu, forma organikoak eta aldi beran lauak, hau da, 2 dimentzioetakoak direla aipa daiteke, hauek ingerada bezala irudikatuta daudelarik. Forma hauek itxiak dira, horrek sortzen baitio irudiari orden edo txukuntasun sentsazioa. Espazio harremanak kontutan hartuz, neurria txikitzearekin batera formen arteko kontrastea ere aipatzekoa da. Bertan sakontasun sentsazioa lortzeko erbili ditu. Irudi honetan desitxuraketa da nabarmen, benetako proportzioetatik urrundu egiten baita, horrekin batera eta horren inguruan, nahiko ikonizitate baxua du. Formen kontu hau alde batera utziz, konposizioaren gaia sartuko gara. Formaturen inguruan, hiruki formatua duela nabarmena da, honek egonkortasun sentsazioaematen diolarik, oinarrian.


Konposizio eskemaren inguruan, nahiko eskema arraroa duela esan beharra dago, “M� itxurako eskema. Iruzkinarekin bukatzeko, erritmoen gaia ere ez zaigu ahaztu behar. Bertan den erritmoa, erritmo kurbatua eta izurtua baita. Hori garbi eta argi adierazten duen objetua basoa da, honek egiten baitio irudiari, mugimendu leunaren sentsazioa. IRITZIA: Nik egindako irudi hau, oporretako irudi bat da, beraz irudi honek adierazten didan sentsazioa mugimenduarekin batera, mugimendu leunaren eta baretasunaren sentsazioa da. Aipatu daiteke, 1. eta 2.irudiak erreparatuz, komiki bateko bi bineta izan daitezkeela, irudi sekuentzia moduko bat ikusten delako.

_


3. UNITATEA: Kolorea

Jack Vetrianomad dogs


Zuon 2. unitateko irudia koloreztatu beharko duzue gimp programa erabiliz. 1. Saioa: Gimp oinarrizko azalpenak. Hau da gutxi gora behera, guk Gimp programarekin egin duguna: http://www.youtube.com/watch?v=sv8aTVeXum4 Etxerako. Zuon irudia koloreztatzen hasi. Gimp eskuratzeko: 3 kapa, fondoa, multiplikatu eta argitu edo ilundu. JPG formatuan, docs-era igo eta xcf formatua neri bidali. JPG formatuan:

2. Saioa: Gimpen lan egiteko denbora. 3. Saioa: Kolorearen teoria. Klasean hartutako apunteak koadernora igo.


Apunteak: KOLOREA; Gorputz batek islatutako argi errainuek begi erretinan eragiten duten sentsazioari deitzen zaio kolorea.

Kolorearen teoria: Argia: Kristalezko prima bat igarotzerakoan, espektoaren 7 koloretan banatu. Gauzak ez duet berezko kolorerik, bideoan ikus daitekeen bezala. Bertan azaltzen duena honako hauxe da: Objetuek ez dute berezko kolorerik, beraz nola ikusten dugu, beraien kolorea? Gauza da, eguzkiaren argi izpi batek, objetua jotzerakoan, islatzen duen kolorea ikusten dugula, besteak xurgatuak izan direlako. Horregatik gorria den objetu bat, izpi gorria isladatu duelako ikusten dugu horrela. Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=p27LyZcXfCM&feature=endscreen&NR=1

Nahasketa kengarria eta gehigarria: Nahasketa kengarria edo materia nahasketa: ● CMYK izenez ere ezagutzen da, kolore hauek osatzen baitute : Cian, Magenta eta Yellow. ● Horien arteko nahasketa edo pigmentua, beltza izango da beti, horregatik deitzen zaio, nahasketa kengarria, koloreak gutxitzean dazalako. ● Hau batez ere, inprentetan erabiltzen da edota, oleo pinturetan, tenperetan edo tintetan. Nahasketa gehigarria edo argi nahasketa: ● RGB izenez ere, ezagutzen da, bertako kolore nagusiak, Gorria, Berdea eta Urdinmorea direlako. ● Horien arteko nahasketa eginez gero, bertan azalduok den kolorea zuria izando da beti. Izenak esaten duen bezala, argi nahasketa baita. ● Mota honetako pigmentua, telebista edo ordenagailuako pantailetan ageri da batik bat.

Lehenengo nahasketa, nahasketa kengarria dela ikus daiteke, bertako kolore nagusiak, CMY direlako, eta horren ondorioa beltza delako. Bigarrenean aldiz, nahasketa gehigarria azaltzen da, bertako kolore nagusiak, RGB direlako eta horien arteko nahasketa zuria delako.


Efektuak: â—? â—? â—?

Era adierazlea: Gauzak objetiboki ikusten dira bertan, errealitatean bezalaxe. Konotagarria: Sentipenak edo sentsazioak lortzeko erabiltzen diren koloreak dira. Seinaletikoa: Seinaleztapenerako erabiltzen diren koloreak dira hauek, informazioa emateko gehienbat.

KOLOREEN ESANAHIA

Ezereza, araztasuna, argiztapena, perfekzioa.

Heriotza, muga pertsonala, misterioa, berpizkundea, ezjakintzasuna.

Neutraltasuna, jakinduria, eraberritzea.

Maskulinoa, sentsualitatea, maitasuna, irmotasuna, irrika.

Lasaitasuna, bakea, zoriontasuna, gogobetetasuna, poztasuna.

Eguzkia, argia, gaztetasuna, begikotasuna, harmena.

Energia, dinamismoa, anbizioa, samurtasuna, adorea.

Emakumezkoen eta haurren ezaugarriak, gozotasuna, altruismoa.

Lagun hurkoarenganako maitasuna, idealismoa, jakituria.


Natura, oreka, hazkundea, itxaropena.

Musika, magia, espiritualtasuna, transformazioa, inspirazioa.

Zentzumenez kanpoko gaitasunak, emozio gorabeheratsuak,ongizatea.

Jakinduria, argitasuna, buruargitasuna, bizitasuna.

Kolorea kulturaraen arabera: â—?

Herrialde garatuak = Kolore grisak

â—?

Herrialde primitiboak + umeak = Kolore asetuak


Koloreen gamak: ● Gama hotzak: Tristezia, lasaitasuna,... ● Gama beroak: Indarra, agresibitatea, adorea,...

Koloreen ezaugarriak: ● Tonua: Koloreari ematen zaion izena. ● Balioa: Argiluna. ● Asetasuna: Bizitasuna.

Koloreen adierazlea: ● Lekukoa, hau da, objetiboa. Ikusten dutena adieraziz ematen da, naturako koloreak errespetatuz. ● Sentipen kolorea, hau da, subjetiboa. Bakoitzaren iritziarekin oinarrituz ematen dena. . Marrazketa desberdinak: ● Antzinako marrazketa ( Prehistoria) Garai hortan ez zeukaten gaur egun ditugun tenperak edo horrelako pinturak, beraz pertsona haiek, odola, harriekin egindako hautsa, lokatza,... erabiltzen ziztuzten. Bertako irudietan adierazten den gama beti beroa da. Bi mota daude: - Lebantekoa: Bertan silueta eta ingerada erabiltzen dira, batez ere. Marrazketan hau, Europan kokatzen da, Espainia eta Fratzia hegoaldean, Italiako mendebaldea hartuz.


- Kantabriarra: Hemen aldiz, barrua lantzen da gehiago. Hau, batez ere, Espainia eta Frantzia Iparralde inguruan kokatzen da. Horren adibideak, Altamirako kobetan ditugu.

â—?

Egiptoko marrazketa: - Gaia: Geihenbat, jainkoak izaten ziren edo Faraoia, hau da, garai horretako eguneroko elementuak irudikatzen ziztuzten. - Kolore lauak erabiltzen ziztuzten. - Ingerada azaltzen zen nagusiki. - Testurarik ez zen ageri. - Beste gama batzuk erabiltzen ziztuzten, garai hartan gamak asko zabaldu ziren.


â—?

Greziako marrazketa: - Gaia: Joko olinpikoak, jainkoak,... - Irudi lauak alde batera utziz bolumena asko nagusitzen da. - Irudia errealitateagoa da. - Eskulturak kolore biziak zeuzkaten, nahiz eta hauek zuriak izan. - Kanona, hau da, irudia buru kopuruaren araberakoa da. - Hieeratismoa ere azaltzen da.

â—?

Erromako marrazketa: - Greziako pinturaren edo marrzketaren ezaugarriei jarraitzen dio. - Marrazketa estiko honetan testura sakondu egiten da. - Bertako pintura freskoa dela esaten dugu.


â—?

Estilo Romanikoa: - Zentzu balorista erabiltzen du, irudietan bolumena lortzeko. - Estilo honek atzera pauso bat ematen du, hau da, irudia errealitateagoa egin beharrean desitxuratu egiten du. - Gehienbat gai erlijiosoak ageri dira.

â—?

Estilo, Gotikoa: - Bertan testura asko lantzen duela esan daiteke. - Bolumen handiagoa duten irudiak nabarmentzen dira estilo honetan. - Figura errealistago batean oinarritzen da. - Koloreen erabilera balorista mantentzen da, bolumena lortzeko edo emateko.

â—?

Renazimendua:


- Berriro ere, Greziako estilora bueltzatzen dira, irudi hauek. Hortik dator izena, renazimendua, Jesus jaio zanetik, hau da, berriro ere, 0tik hasten dira. - Ez dago ingeradarik. - Zentzu balorista erabiltzen dute.

â—? Romantizismoa: - Bertan gehienbat, gaia aldetzen da. Irudi hauetan, herriko jendea, nekazariak, edota garai hortako egungo egoerak azaltzen dira.

â—?

Barrokoa:


- Pintura estilo hauetan, teknika sakondu egiten da. - Horrekin lotuta, obrak konplexuagoak direla, esan daiteke, errealismo gehiagorekin. - Bertan aipatzekoa da, kaxa beltza deritzoguna. Hau, kaxa beltza honetan oinarritzen da: Kaxa beltz bat da, zulo txiki bat duena, zulo horretakik begiratuz, parean ikusten dena, alderantziz islatuko da. Argazkian ikus daitekeen bezala kaxa hau da:

â—?

Puntillistak:


- Kolorea modu bitxian erabiltzen dute.

â—?

â—?

Impresionistak ( XX.mendean )

- Aurrekuntza teknologiko handiak. - Helburua: Errealitatearen inpresioa sortzea. - Irudi kromatikoak dira. - Koloreen erabilera aldaketak. - Lanak, behaketa sakonaren emaitzak. Neoimpresionistak:

- Puntillismo teknika - Paletan ez da kolorerik nahastuko. - Efektu optikoa ( koloreak gure begietan nahastu)

â—?

Post impresionistak:


- Koloreen sentsazioak ikusi efektu sikologikoen bitartez. - Irudiak era subjetiboan. - Artista famatuak: - Gaugin, Vicent Van Gogh,.. (beraietan nabrmenak dira pintzalkadak eta nabardurak. ●

Fauvistak ( 1905-1907)

- Paris - Kolore biziak, pintzelkadak. - Kolore osagarriak. - Formaren gainetik kolorea. - Aurrelariak: - Van Gogh, Gaugin “Nabi-ak”... - Artista nagusiak: - Matisse, Rou ault, Derain,...

Espresiorismoa:


- Era subjetiboan irudiakatuta. - Koloreak sortzen dituen sentsazioak adierazi, ez errealitatearekin antzekotasuna lortzeko. - Garaia erakusten dute, eta horrekin batera giza bizitza adierazten dute. - Norberaren esperientziak azaltzen dira. - Inguratzen dituen inguruak ere nabarmenak dira irudietan. - Pintzelkada lodiak azaltzen dira. - Pertsonen aurpekiak ere, sarri agertzen dira. 1.- ZUBIA ( Die Bruicke ) 1905.urtean. 2.- ZALDUN URDINA ( Der Blaue Reiter, 1911-1912) - Aurrelariak : - Munich, Gezanne,... - Artistak: - Kandinsky,... -Hauetan guztietan oso nabarmetan da Abstrakzioa.

â—‹

ABSTRAKZIOA


- Gutxinaka formak desagertu egiten dira. - Gaia: Koloreak + Formak - xx.mendeko arte eskolen sortzailea - Koloreek sortarazten duten erreakzioekin jolasten dute. - Aipatzekoak dira: ■

ESPIRITUALA, KANDINSKY 1910.URTEAN

MONDRIAN: FORMA+KOLOREA

SUPREMATISMOA: Malevich, formak galdu

■ ■ ■

ESPRESIORISMO ABSTRAKTUA:


â– 

- Formak desagertu - Koloreak sortzen dituen sentsazioak adierazi. MATERIKOAK: - Kalera irten, naturako gauzak,...

Jack Vetriano-the singing butler

3.LANA: GIMP-EN EGINDAKO IRUDIA.


HAUSNARKETA TXIKI BAT IRUDIARI BURUZ: Aipatu beharra dago, nik sortutako irudiak ez dituela efektu berdinak sortzen koloreekin edo kolorerik gabe, hori da zehazki adierazi nahi dudan hausnarkea honekin: Nire ustez paisai bat irudikatzen duen irudi honek indar berez bat hartu du, hainbat kolore desberdin ezarriz. Gehien nabarmetzen den kolorea fondoari begiratuz, laranja da, energia, dinamismoa, anbizioa, samurtasuna, eta aldi berean adorea aderazten dituena. Horrez gain, eta hirui forma duen, formatuari begiratuz, koloreak hoztdoazela esan daiteke, hainbat, tonu berdek eta urdinek laguntzen duten bezala, sentsazio desberdinak sortuz. Alde batatetik, natura, oreka, hazkundea, edo itxaropena. Eta, bestetik aldiz, lasaitasuna, bakea, zoriontasuna, gogobetetasuna, edo poztasuna. Esan beharra dago, irudiari soilik erreparatuz, goiko aldean dauden eguzki argi horrek nolabaiteko argitasuna eta indarra ematen diela, bertako objetu, irudi batez ere koloreei, bertan hainbat argilun sortuz irudien artean.

4.LANA: 1.EBALUAKETAKO FROGA.


Nik lehenengoko irudia aukeratu dut. Irudi honetan ikus daitekeen bezala honen helburua nahiko argia dela esan daiteke. Marrazki bizidunetako pertsonaia batzuen irudia da, beraz honen helburua edergarria, hau da, entretenitzea dela aipa daiteke. Horrez gain eta osagai plastikoei alderatuz, hainbat osagai nabarmentzen direla esan beharra dago.Esate baterako: Puntua, lerroa, planoa, kolorea (nahiz eta txuri beltzean egon) eta testura. Hasteko, puntua osagai plastiko bezala, oso gutxi azaltzen da irudian. Azaltzen diren puntuak edo puntuak ematen dutenak behintzat, irudian azaltzen den morroi handiaren abdominaletako ilea adierazteko erabiltzen da, horrek egiten du errealitateagoa irudia. Lerroa ere, oso aipagarria dela irudian esan beharra dago, asko nabarmentzen den edo nabarmena den osagaia baita. Bertan mota guztietako lerroak azaltzen dira; sinpleetatik hasita konposatuetara. Esate baterako esan beharra dago egurraren testura lerro zuzenekin osatu dituela eta abdominalak egiteko lerro okerrak erabili dituela. Konposatuetan, hautsiak morroiaren eskua harria edo arroka dela adierazteko, erabili ditu. Mistoak aldiz, irudi guztietan. Adibidez, egur zatiaren ertzak, edo morroiaren jakaren ertzak adierazteko edo bereizteko. Bertan planoa ere, azaltzen da, batzuetan geometriko eta beste batzuetan organiko dena. Plano geometrikoa , gizon edo munstro horrek bekokian dituen zirkuluetan aurki ditzakegu eta organikoak aldiz, egur zati txikietan. Irudi hau nahiz eta, txiri beltzean egon kolorea ere dagoela aipatu dezakegu, argilunarekin baliatuz. Gama akromatikoko irudi bat dela esan beharra dago. Egia da, txuri beltzeko irudi hau, txuri beltzean egonda, bere balioa edo indarra galtzen duela, baina 2 kolore hauek ere, tristura edo gogortasuna, guztia geldi egongo balitz bezala, adierazten dute. Testurari erreparatuz nahiko testura lakarra, pikorduna eta aldi berean hotza dela. Horren lekuko dira, egur zatiak, arroka edo harrizko zatiak,.... Formen atalari erreparatuz, formak nahiko organikoak, irudi guztietan orokorrean, eta aldi berean, bolumetrikoak direla aipatu beharra dago, horren lekuko dira horiek egiten duten itzalak. Esan beharra dago, forma horiek guztiak itxiak direla, eta horrek seriotasun edo orden efektua ematen diela irudiari. Horrez gain, badaude zati batzuk, zein nahiko irekiak diren, bizkortasuna adieraziz. Esate baterako, egur zati handienetako ertzeetan,... Forma horien espazio harremanari erreparatuz, bertan gainjartzea adierrazten dela, nabarmena da. Horrek sakontasun efektu bat ematen dio irudiari. Estilo artistikoei begiratuz honek, honek ikonizidade-maila erdizka duela ikusten da. Irudi figuratibo bat da, kolorerik gabekoa. Horrek asko galtzen du, ikonizidade mailari erreparatuz.


Formak alde batera utziz, konposizioaren kontuari begiratuz, honek, formatu bat, konposizo eskema bat eta erritmo berezi bat duela aipatu beharra dago. Formatuari erreparatuz, honek formatu irregularra duela esan daiteke, hau da, marrazki bizidunetako irudi bat denez, dinamismo edo askatasun sentsazioa edo efektua adierazten du. Konposizo eskemaren inguruan hainbat arrazoi edo hainbat aipamen egin ditzakegu. Alde batetik, konposizo sinpleari alderatuz, honek gurutzearen edo triangeluaren konposizioak adierazten duela esan beharra dago, bakoitzak irudia nola ikusten duen arabera. Konposizio konposatua hartuz gero, hau, triangeluz eta hainbat diagonalez konposatuata dagoela esan beharra dago. Azkenik eta erritmoa ikusita, nire ustez, irudi honek, formen antolaketa ikusiz nahiko erritmo hautsia eta izurtua duela aipatu beharra dago. Urduritasun, dinamismo eta oldarkotasunarekin batera, mugimendu efektua sortzen baitu. Forma horiek espazioan nola kokatuta dauden arabera, nire ustez nahiko jarraituak ( egur zatietan ), eta batzuetan gorakorrak(abdominaletan) direla ipatu daiteke. Beraz, nahiko efektu monotonoak, eta aldi berea sakontasun efektua sortzen du. IRITZIA: Niri ustez, irudi hau fikziozko irudi bat da, formak, erritmo,... eta hainbat ezaugarriri erreparatuz, dinamismo edo mugimendua sortzen baitute. Horrekin batera, horiek nolabaiteko agrisibitatea, erakusten dute, garaile dela edo borroka batean dagoela adierazteko helburuarekin.

5.LANA: KALEKO IRUDIRAKO ESPAZIOAREN ARGAZKIA Hau egiteko kontutan hartu dugu, Streetart utopia delako irudiak.


6.LANA: ARGAZKIAREN MOLDAKETA

7. LANA: GUSTUKO IZANDAKO GARAIA


FAUVISTAK (1905-1907) Fauvismoa XX.mendeko hasieran sortu eta biziraupen laburra izan zuen margolaritza modernoko mugimendua izan zen. Izena frantsezekiko Fauve hitzetik dator, hots, piztiak. Margolari talde honen arabera, artelanaren ezaugarri piktorikoak bereziki nabarmendu behar ziren eta, inpresionismoan ez bezala, kolorearen indarra aldarrikatzen zuen irudikapenaren gainetik. Pintura-mugimendu gisa, 1900aren inguruan hasi zen eta bere azkenak 1910tik aurrera ere kausi ahal izan arren, berez 3 urte besterik ez zituen iraun (1905-1907) eta hiru erakusketa baino ez zituen izan. Estilo honen buru Henri Matisse eta AndrĂŠ Derain izan ziren.

Neri gehien gustatu zaindan estiloa, fauvisten estiloa izan da, erabiltzen dituen kolore biziengatik bereziki. Gustuko izandako irudia: Gustatu zaindan irudia hau da, La Alegria devivir deiturikoa, Matissek egina. Matissek artelan hau 1906.urtean egin zuen. Matisse artelan hau osatu zuen, Barnesen delako fundazioa lapurtu ziotelako.

8.LANA: LERRO KRONOLOGIKOA http://www.dipity.com/Nereabg/ARTEAREN-HISTORIA/


http://www.dipity.com/Nereabg/ARTEAREN-HISTORIA/#timeline

9.LANA: BIDEOA Aspertuta nengoen etxean eta bideo hau egin dut. Irudi arloarekin lotura berezia dauka, baina artistikarekin lotuta ere interesgarria dela iruditzen zait. https://docs.google.com/a/arizmendikide.net/leaf? id=0BwPPfPB6nX2ubDJiR1FzMlpSaDZkWk9fdTdUd09iUQ

10.LANA:BH-KLIP


Taldean, Maider Bastardo, Ione Uriarte eta Nerea Bastardo gara. Gure bideoak euskararekin lotura berezia dauka. Zehazki esanda, gure BH-klip-a gure hizkuntza den euskararen bilakaerari erreparatzen dio. Horreratako eta horrekin batera ibilbide luze hori zehazteko, bizizkleta erabili dugu. Zati batzuetanedo grabaketa batzuetan, esate baterako, bizikleta horren hainbat zati agertzen dira, kataia. Baina zergatik? Guztiok dakigun bezala, gaur egun euskara aurrera ateratzen ari da, nahiz eta asko kostatu eta hori lortzeko ahalegin bereziak egin. Guk , gertakari hori kataiarekin lotu dugu, bideoan ikusten den bazala, bizikletan doan pertsona ere, aurrera doa, indar berezi bat eginez, indar hori kataian ikusten delarik. Horrekin lotuta bideo labur horretan bizikletaren martxa aldatzeko kanbioak ere grabatu ditugu, horrekin ere, indarra egiten ari dela atzeman ahal izateko. Irudien beste planoari erreparatuz, sepia delako kolorea erabili dugu, horrekin batera antzinako irudiak direla efektua sortzeko. Hori dela eta, soinuan txalaparta eta txorien soisua sartu dugu. Txalaparta, bizikletaren erritmoa eramateko eta antzinako egoera bat simulatzeko erabili dugu. Txorien soinua aldiz, bertako egoera girotzeko, ikus dezakegun bezala, menditxua den zonalde batean grabatuta dago.Hona hemen, esteka: www.youtube.com/watch?v=8Mt08ZjkQMs

5. Unitatea: Erretratua. Abstrakzioa, figurazioa eta errealismoa. Dakizuen eran, marrazterako orduan ikonizitate mailaren arabera, gauzak oso era ezberdinean, irudika ditzakegu. Oinarrian, ondorengo hirurak aipatzen zaizkigu. Abstrakzioan figurazioa eta errealismoa. Ondoren bakoitzaren hiru eredu aurkezten zaizkizu. Abstrakzioaren maila ez dugu limitera eramango, ea noraino eraman dezakezuen desitsuraketa, irudikapenaren esentzia galdu gabe. Garbi daukazu zein multzotan legokeen bakoitza?


Honako irudi hau, errealismoko irudi bat da.

Lucien Freud: Autorretratua

Irudi honek ikonozitate maila oso baxua du, esan daiteke, irudi abstraktua dela. Irudi hau berriz, figuratiboa da.

Picasso: Autoerretratua

Unitate honetan ondokoa egingo duzue. Zuok zuon buruari ateratako argazki batetik abiatuta, 2 autoerretratu egin beharko dituzue. Bata errealista izan beharko da eta bestea, figurazioaren barruan, desitxuraketa maila zuok zehaztuta.


Ondoren, hainbat eredu jartzen dizkizuet. Irudiak edo testuan klik eginda irudia tamaina handiann ikusteko aukera izango duzue.

*

*

Chuck Close

Chuck Close

Rembrandt

Dali

*

*

*

*

Egon Schiele

*

Francis Bacon

Van gogh

*

*


Delacroix

Frida

* Grunsky

Ducusin

* Seiler

Honela ba, bukaerarako, argazkia eta bi irudiak zintzilikatu beharko dituzue, lanen defentsarako testuarekin, hots, azalpena. Prozesuan egindako zirriborroak ez dira derrigorrezkoak izango, hala ere baloratuko dut zintzilikatzea. Pintzelekin lanean. http://www.youtube.com/watch?v=82nadDeL2us&feature=related

11.LANA: ERRETRATUA Aurrekoan, klasean gure lankidearen erretratua egin genuen, hona hemen nik egin dudana. Hau, Aroaren erretratua da:


12.LANA: NIRE ARGAZKIA


Argazki hau, argi-ilunean baliatuz atera dut. Ikus daitekeen bezala, aurpegiaren erdia ilunagoa dago beste erdia baino. Hona hemen argazkiak nola atera proposatzen duen link-a: Argazkia ataratzerakoan zenbait gomendio. http://www.dzoom.org.es/noticia-1736.html. Proportzioak ikusteko bideo bat. http://www.youtube.com/watch?v=1618qH7KojU&feature=related

13.LANA: NIRE ERRETRATUA Margoa etzanda erabiliz, nik nire erretratua egin dut, aurreko argazkia erreferentziatzat hartuz. Hona hemen erretratua:

14.LANA:MOBILEKIN EGINDAKO ARGAZKIAK Hona hemenmobilekin ateratako argazkiak: (https://sites.google.com/site/iphoneographyfored/ )

. 15.LANA: KARTELA Interesgarria iruditu zait, irudi arloan egin dudan kartela eta horregatik hona igo dot:


Nire kartela egiteko, alde batetik, ordenagailua eta, bestetik, digitalak ez diren baliabideak erabili ditut, hau da, oinarria irudian ikus daitekeen bezala kartulinaz eginda dago, letra batzuk egunkari zatiekin eta artilearekin eginda dauden bezalaxe ( irudian ez da oso ondo ikusten ). Gainerakoa, argazkiak eta “jaiak� deritzogun letrak ordenagailuz eginda daude. Aipatu beharra dago, nire kartela egiteko oinarri ilun bat aukeratu dudala, bertan ezarri ditudan argazki edo elementuak nabarmendu ahal izateko, bertan dauden koloreak ikus daitekeenez oso biziak dira. Ikus daitekeen bezala, letrak argazkiak baino gehiago nabarmentzen dira, hots, argazkiak borroso egongo balira bezala ikusten dira, baina zergatik? Kasu honetan argazkiei garrantzi guztia eman beharrean letrei eman diet, herritarrak edo kartela ikusten duenak San Pedro jaiei buruzko kartela dela errazago ikusteko. Garrantzitsua da aipatzeko, honek duen egitura. Konturatzen baldin bagara, honen egitura nahiko geometrikoa da, aldi berean geometriko itxura hori argazkien kokapenek apurtzen dutelarik, desorden sentsazioa sortuz. Ahaztu baino lehen esan beharra daukat, egunkari zatiekin eginiko letrak bolumen sentsazioa ematen dutela. Nire lanaren prozesuan, hainbat proba egin ditut, hainbat efektu erabiliz, batez ere, letrak nabarmentzeko. Horietako bat, warholl efektua izan da, nire kartelean froga egiteko aplikatu dudana. Ez zaidanez asko gustau nire kartelaren egiturarako edo nire kartela adierazten duenarentzako ez dut aplikatu. Koloreei alderatuz esan daiteke, erabili ditudan koloreak nahiko biziak direla, egia esanda, zirkulu kromatikoan ageri diren kolore ia guztiak erabili ditut, horrek jaia giroa adierazten duelarik ( koloreen aniztasunak, poza adierazten dit). Kartelari ondo behatuz, trangelu formako egitura asko daudela konturatuko gara. Hori jaietan dauden banderinak adierazteko jarri ditut.

16.LANA: Nik eginiko erretratua.


Artistikako arloarekin bukatzeko egin dugun azken lana hau izan da, gure erretratu errealista. Horretarako aurrez, 12.Lana bezala igo dudan argazkian baliatu naiz. Ikus daitekeen bezala, irudi honetan nahiko ondo daude argi ilunak zainduta, nire ustez, garbi ikusten baita, non dagoen iluntasuna eta non argia. Aipatzekoa da, hau harkatzez egin dugula, zehaztazuna markatzeko, aurrekoa margoz egin baigenuen, margoa entzanda erabiliz, puntu figuratibo bat lortzeko helburuarekin.


PIH Bastardo, Nerea DBH3A