Page 1

basque ecodesign center

Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena

2013

Maiatza—Iraila


Š Ihobe SA, 2013ko urria Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011 Bilbo Tel.: 900 150 864 Argitalpen hau paper % 100 birziklatuz egina dago. Liburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Errekonozimendua - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0 Unported de Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES).


Maiatza—Iraila 2013

Aurkibidea Zuzendaritza Batzordea eta 2013ko Kudeaketa Plana onartzea Eroski Basque Ecodesign Centerren kide bihurtu da Ekodiseinua itsas sektorean Ingurumen-zaintzako eta -lehiakortasuneko sektoreko lehen txostena «Ekodiseinua itsas sektorean» jardunaldia Ideien Laborategiaren jarduera Basque Ecodesign Centerraren mahai-inguruak martxan jartzea Etxetresna elektrikoen sektorea IRAUNKORTASUNAren erronkaren aurrean Hornikuntza katea babestea Ekodiseinu proiektuak Euskaltelen internet zerbitzua eskuratzeko BZA Ekitaldietan parte hartzea «Europa bikaina. Berrikuntza eta ikerkuntza» jardunaldia Mugikortasunaren eta Logistikaren Clusterraren III. LOGISTIKA Jardunaldia Ekodiseinua - enpresa-jardunaldia Argitalpenak Basque Ecodesign Centerraren 2012ko jardueren memoria Produktuaren ingurumen diseinua eta berrikuntza. Ekodiseinu ikasgela 2013 Agenda Prentsa-dosierra Bisitariak

basque ecodesign center

4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 13 14 14 15 16 16

3


4

Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Zuzendaritza Batzordea eta 2013ko Kudeaketa Plana onartzea Iragan uztailaren 5ean bildu zen aurrenekoz 2013an Basque Ecodesign Centerreko Zuzendaritza Batzordea, gobernu-talde osatu berriarekin. Bileran, besteak beste, 2013ko Kudeaketa Plana onartu zen, urte hasieratik gauzatutako jardueretako asko barne hartzen zituena. Egungo egoera ekonomiko zaila dela eta, Basque Ecodesign Centerrek 2012an baino aurrekontu txikiagoa izango du, baina lan-ildo nagusiei eutsiko die, ETEtara eta enpresen hornikuntza katera zuzendutakoei bereziki.

ď‚­ Basque Ecodesign Centerraren jarduera-ardatz nagusiak 2013an.

basque ecodesign center


Maiatza—Iraila 2013

Eroski Basque Ecodesign Centerren kide bihurtu da Aho batez erabaki du zuzendaritza batzordeak 44.000 langile eta 2.200 saltokirekin Euskal Herriko banaketa enpresa nagusietakoa den Eroski, Basque Ecodesign Center erakundeko kide bihurtu da. Uztailaren 5ean ofizialdu zen, Ihobeko zuzendari nagusi Javier Aguirre buru zen eta gainerako kideek parte hartu zuten Basque Ecodesign Centerraren Zuzendaritza Batzordearen bileran. Horrenbestez, erakundeak orain arte zituen beste zortzi kideekin bat egin du: Cie Automotive, Euskaltel, Fagor Etxetresna Elektrikoak, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal, Vicinay Cadenas eta Ihobe bera. Eroski eta Ihoberen arteko elkarlana aspalditik dator, elkarrekin Ekodiseinu arloko hainbat proiektu ere garatu dituztelarik. Horren erakusle, 2008an jada, Eroskik Ontzi eta bilgarrien sektorearentzako ekodiseinu gida sektoriala egiteko lanetan parte hartu zuen. Ostean, 2010ean, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programarekin bat egin zuen Eroskik, eta, 2011tik, European Retail Forum plataformako partaide aktiboa da. Plataforma hori, hain zuen ere, Europako banaketa sektoreko eragileek elkarren artean jasangarritasun arloko praktika onenak trukatzeko aukera izan zezaten sortu zen. Orain Basque Ecodesign Centerreko kide bihurtuz, Eroskik orain arteko lan ildoari eutsi nahi dio eta Eroski markako produktuetan ekodiseinua bultzatu nahi du, baita saltoki berrietan jasangarritasun irizpideak txertatu ere OĂąatin sortutako isuririk gabeko dendaren eredua jarraituz. Hori horrela, etorkizunean ere proiektu metodologiko berrietan parte hartuko du Eroskik eta bere 4.500 hornitzaile baino gehiagorekin elkarlanean arituko da. Sarean egingo du lana, Basque Ecodesign Centerraren gainerako kideekin elkarlanean, alegia.

basque ecodesign center

5


6

Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Ekodiseinua itsas sektorean Ingurumen-zaintzako eta -lehiakortasuneko sektoreko lehen txostena Euskadiko itsas sektoreko Ingurumen-zaintzako eta lehiakortasuneko lehen txostenak sektorearen ingurumen-datu eta -joera nagusiak jaso ditu. Esaterako, 2009an, sektorearen CO2 igorpenak kopuru osoaren % 3,3 ziren, baina, aurreikuspenen arabera, nabarmen handituko da etorkizunean (2050ean % 15era iritsiko da). Hori dela eta, sektorearen gaineko ingurumen-legedia nabarmen garatzen ari da. 2013ko urtarrilaren 1ean, hainbat nahitaezko betebehar jarri ziren indarrean itsasontzien energia-eraginkortasunari buruz, MARPOL nazioarteko hitzarmenaren IV. eranskinean jasotakoak. Gainera, Europar Batasunak neurri osagarriak proposatuko ditu gutxi barru CO2 isurien gainean. Jarduera-esparru horrek guztiak, hala nola ekodiseinuak sektoreari dakarzkion aukerak, jasota geratu dira Basque Ecodesign Centerraren Ideien Laborategiaren laguntzarekin egindako 47 orrialdeko txosten horretan.

Ekodiseinu-estrategiak itsasontzi baten bizi-zikloan.

basque ecodesign center

Iturria: Geuk egina


Maiatza—Iraila 2013

«Ekodiseinua itsas sektorean» jardunaldia Iragan ekainaren 24ean, Ihoberen egoitzan, itsas sektoreko enpresei zuzendutako jardunaldi tekniko bat egin zen; ekodiseinuak sektorean bereizteko faktore gisa eskaintzen dituen lehiarako aukerak aurkeztu ziren bertan. Euskal Herriko Itsas Foroak eta Eusko Jaurlaritzako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietateak batera antolatutako jardunaldian «Ekodiseinua itsas sektorean» zaintza-txostena aurkeztu zen. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren mendeko Ihobe sozietate publikoak eta Basque Ecodesign Centerrek osatutako lan horretan, itsas sektoreak ingurumen-hobekuntzarako dituen aukerak eta joerak aztertu dira. 50 parte-hartzailetik gora bildu ziren jardunaldian ekodiseinuari eta karbono aztarnari buruzko hainbat txosten ere aurkeztu ziren, baita jardueren hainbat kasu praktiko ere (Vicinay Cadenasena, esaterako) ekodiseinuaren eta erakundeetan karbono-aztarna ezartzearen arloan. Orobat, ingurumen hobekuntzako lantalde bat osatzeko proiektu pilotu bat abiarazi zuen Euskal Herriko Itsas Foroak.

 Jardunaldiaren irekiera Ihobe sozietate publikoaren zuzendari Javier Aguirreren eta Euskal Herriko Itsas Foroaren zuzendari kudeatzaile Javier López de Lacalleren eskutik, eta jardunaldiaren kartela 

basque ecodesign center

7


8

Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Ideien Laborategiaren jarduera Basque Ecodesign Centerraren mahai-inguruak martxan jartzea Ad hoc txosten teknikoak egiteaz eta ideien aholkularitzako zerbitzuaz gain, mahai-inguruak egingo dira. Hiru tresna horiek eskainiko dizkie Basque Ecodesign Centerrek enpresa kideei, beren produktuen ingurumen hobekuntzarako jardueren ezagutzan eta diseinuan eta negozio-eredu berrietan aurrerapausoak emateko. Mahai-inguruak baterako lan-saioak dira; gai bati buruz ikuspegi desberdinak aurkezten eta eztabaidatzen dira, enpresen jardunean ikuspegi horiek dituzten eraginak balioesteaz eta etorkizuneko balizko ekintzak hauteman eta lehenesteaz gain. Saioa amaitzeko, txosten tekniko bat osatzen da, hizpide izandako ikuspegi nagusiak eta eztabaidaren ondorio garrantzitsuenak biltzen dituena. Edukiak beti dira enpresaren eta kasuan kasuko industria-sektorearen araberakoak.

Ideien Laborategiaren hiru funtzio nagusien eta euren arteko harremanen grafiko eskematikoa.

basque ecodesign center


Maiatza—Iraila 2013

Etxetresna elektrikoen sektorea IRAUNKORTASUNAren erronkaren aurrean Iragan uztailaren 19an egin zen Basque Ecodesign Centerraren Ideien Laborategiak gidatutako lehen mahai-ingurua. Fagor ElectrodomĂŠsticos sozietate kooperatiboan egin zen, hizpide nagusi etxetresna elektrikoen iraunkortasuna zela. Enpresako Ingurumeneko, Kalitateko eta Berrikuntzako zuzendariak bertan zirela, saioan produktuen iraunkortasuna handitzera zuzendutako lege-joera berrien alderdiak aztertu ziren, hala nola produktuen zaharkitzapen programatuak eta hautemandako zaharkitzapenak eragindako kezka eta kontsumitzaile-erabiltzaileen, talde ekologisten eta gizarte-mugimenduen papera. Saioa amaitzeko, alderdi horiek guztiek Fagor ElectrodomĂŠsticos sozietate kooperatiboaren negozio-ereduan izan zitzaketen ondorioen baterako analisia egin zen, etorkizunera begirako balizko lan-plana osatzeaz gain.

basque ecodesign center

9


10 Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Hornikuntza katea babestea Vicinay Cadenasek trebakuntza eskaini die mikroenpresei eta enpresa txikiei ingurumen-legediari buruz Vicinay Cadenas enpresak oraindik atxiki nahi duen espiritu familiarrarekin bat etorrita, mikroenpresak eta enpresa txikiak dira bere hornidura-kateko erakunde asko, eta antolamenduaren kudeaketa jasangarrira bideratu ahal izateko barneko baliabide nahikorik ez dute izaten, batzuetan. Enpresa horiei laguntzeko eta ingurumenaren arloko legediaren eta izapideen oinarrizko kontzeptuak helarazteko, baita antolamenduetan ezar litzaketen ingurumen-kudeaketaren beraren gaineko oinarrizko kontzeptuak helarazteko ere, iragan irailaren 18an egin zen lehen lan-bilera hornitzaile nagusiekin. Honako enpresa hauek parte hartu zuten bileran: Mecanizado Cigor, Mecanizados San Miguel, Talleres Sopuerta, EISSEN, EIT Getxo, EBI, RAZYA. Ihobek ere parte hartu zuen bilera hartan 2014 Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programan erabilgarri dauden laguntza-tresna guztiak jarri ziren enpresen esku.

basque ecodesign center


Maiatza—Iraila 2013 11

Ekodiseinu proiektuak Euskaltelen internet zerbitzua eskuratzeko BZA Kontsumitzaileak gero eta arduratuago daudenez beren jardueren ingurumen-eraginei buruz, inpaktu hori ezagutzeko eta neurtzeko premia dago, bai erosi dituzten produktuei eta zerbitzuei dagokienez, bai enpresa-hornitzaileei dagokienez.

Euskaltelen karbono-aztarna neurtzeko sistema ezarrita, eskainitako produktuen/zerbitzuen ingurumeninpaktua ezagutzea ahalbidetuko duen proiektua jarri da abian (esaterako, interneten erabilera; zuntz optikoko sarea erabiltzearen eta mantentzearen eta erabilitako ekipoen ekoizpenaren, erabileraren eta bizi-amaieraren inpaktua), inpaktu horrek klima aldaketari zer-nolako ekarpena egiten dion zenbatetsiz.

Kalkulu hori egiteko, hainbat eragileren informazioa bildu behar izan da (barnekoa, ekipoen hornitzaileena eta beste erakunde batzuena), kontzeptu-esparru bat zehaztuta kalkulu, irismen, baldintza, muga, unitate funtzional eta abarrentzat.

basque ecodesign center


12 Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Ekitaldietan parte hartzea «Europa bikaina. Berrikuntza eta ikerkuntza» jardunaldia

Iragan irailaren 19an, Europako Batzordearen Madrileko egoitzan, «Europa bikaina. Berrikuntza eta Ikerkuntza» jardunaldia egin zen. Europa en suma elkarteak antolatutako jardunaldiaren helburua ikerkuntza eta berrikuntza alorretako jardunbide egokiak aurkeztea izan zen.

Jardunaldirako hautatutako jardunbide egokien artean zegoen Basque Ecodesign Center bera, Espainiako lankidetza publiko-pribatuko ekimen onenetako bat gisa izendatu zutena. Halaber, Iberdrolak parte hartu zuen, Berrikuntza eta Ingurumen esparruan egiten duen lana aurkezteko.

Kanpo arazoetarako eta Lankidetza Ministerioko Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzaren babesa jaso zuen jardunaldiak, hala nola Europako Batzordearena eta Finlandiak Madrilen duen enbaxadarena.

basque ecodesign center


Maiatza—Iraila 2013 13

Mugikortasunaren eta Logistikaren Clusterraren III. LOGISTIKA Jardunaldia

Iragan uztailaren 4ean izan zen Mugikortasunaren eta Logistikaren Euskadiko Clusterraren III. LOGISTIKA jardunaldia, Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Transporeon logistika-enpresaren lankidetzarekin. Euskadiko Logistika Jardunaldien helburua hornikuntza kateetan eta logistikan aplikatutako kudeaketa-eredu berriak eta teknologiak ezagutaraztea eta lehia-hobekuntzarako tresna direla jakinaraztea da. Basque Ecodesign Center gonbidatu zuten hornikuntza-kateen arloko joera berriak eta lankidetza publiko-pribatuak eskaintzen dituen aukerak azaltzeko.

Ekodiseinua - enpresa-jardunaldia Aplikazio-gidak, Europako legedia eta proiektuen finantzaketa Iragan irailaren 17an, Gasteizko Udaleko Sustapen Ekonomikorako sailak antolatua, industria eta eraikuntza sektoreetako profesionalei zuzendutako jardunaldia eskaini zen. Ekodiseinua ingurumen eraginei aurre hartzeko oso bitarteko ahaltsua dela azaldu zen, enpresei ingurumenarekiko errespetuz jokatzen duten produktuak garatzea ahalbidetzen baitie. Baina ez da bakar-bakarrik ingurumena babesteko bitarteko bat, ekodiseinuan aritzen diren enpresei onura garrantzitsuak ere eragiten baitiete, adibidez energia aurreztea, lehengai gutxiago kontsumitzea, merkatu berrietara sarbidea izatea edo lehiakideek baino posizionamendu hobea lortzea.

basque ecodesign center


14 Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Argitalpenak Basque Ecodesign Centerraren 2012ko jardueren memoria

Basque Ecodesign Centerraren 2012ko jardueren memorian jaso dira ekimenak bere lehen urtean izan dituen lorpen eta abian jarritako jarduera nagusiak.

48 orrialdeko agirian Basque Ecodesign Centerraren lau jarduera-ardatzen bidez gauzatutako ekintzak laburbiltzen dira. Hauek dira ardatzok: proiektu teknikoak garatzea, negozio-aukera berriak, Euskadiko ETEei laguntzea eta barne nahiz kanpo komunikazioa.

Produktuaren ingurumen diseinua eta berrikuntza. Ekodiseinu ikasgela 2012-2013 Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolako Ekodiseinu ikasgelaren 2012-2013 ikasturteko emaitzak azaltzen dituen dibulgaziozko txostena. 10 ikaslek hartu dute parte. Hezkuntza-zikloa 2012ko urriaren 15ean hasi eta ia lau hilabete geroago amaitu zen, 2013ko urtarrilaren 31n, alegia. Ikasturtea amaitutakoan, ikasleek proiektuak garatzeari ekin zieten, eta horiek izango dituzte ikasketa amaierako proiektuak. Aurtengo ikasturtean izan dugun eskaria dela-eta, proiektu gehienak EAEko enpresetan egindako lankidetza proiektuak izan dira.

basque ecodesign center


Maiatza—Iraila 2013 15

Agenda Jarraian, Basque Ecodesign Centerrentzat interesa duten gertaerak eta deialdiak jasotzen ditugu, ordena kronologikoan:

2013 URRIA Produktuaren eta erakundearen ingurumen-aztarnaren jarraipena egiteko Europako proiektuaren Batzorde Teknikoaren lehen bilera

Urriak 21

Brusela

Ekodiseinu ikasgelaren ikasturtearen hasiera. 2013/2014 ikasturtea

Urriak 25

Bilbo

ECOARGITALPENAK proiektua: ingurumen-irizpideak argitalpenetan

Urriak 30

Madril

Ekosteguna: ErP produktuen ekodiseinuari buruzko Zuzentaraua: Nahitaezko betekizun berriak EAEn ekoitzitako produktuentzat eta ekipoentzat

Urriak 31

Bilbo

Azaroak 4 eta 5

Berlín

Hornidura-katean ingurumena bultzatzeko konpromisoaren jardunaldia

Azaroak 15

Derio

Habitataren, Zuraren, Bulegoaren eta Contractaren (HABIC) sektoreko jasangarritasunaren jardunaldia

Azaroak 22

Bilbo

Ekosteguna: Life Cycle Costing (LCC): kostu ekonomikoak balioestea produkturen bizi-zikloaren analisian

Azaroak 28

Bilbo

Ekodiseinuko Europako zentroen sarearen jardunaldia

Azaroak 28

Brusela

14 enero

Bilbao

2013 AZAROA Workstudio: Collaboration for Sustasinable Lifestyles through Business and social innovations”

URTARRILA 2014 Produktuaren ingurumen diseinua eta berrikuntza. Ekodiseinu Ikasgelan egindako lanak aurkeztea. 2012-2013 ikasturte akademikoa.

basque ecodesign center


16 Lau hilean behingo 2. jarraipen-txostena 2013

Prentsa-dosierra

 Zamorako La Opinión albistarian agertutako albisteen estraktuak Basque Ecodesign Centerraren esparruan Iberdrolak egindako Biovalora proiektuari buruz.

Bisitariak….

Iragan irailaren 4an, Txileko Unibertsitateko Alejandro Chacón irakasleak Ihoberen instalazioak bisitatu zituen Euskadiko Ekodiseinueredua sakonago ezagutzeko asmoz, ekodiseinu ikasgelatik lankidetza publiko-pribatuaren adibide den Basque Ecodesign Centerrera. Alejandro Chacón produktuen garapeneko ingeniaria, ekodiseinuko sustatzailea eta Ecodiseño.cl-ren zuzendaria da.

Informazio gehiago: www.basqueecodesigncenter.net

basque ecodesign center

Basque Ecodesign Center. Lau hilean behingo 2. jarraipen txostena  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you