Page 1

basque ecodesign center

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen


Š Ihobe SA, 2013ko azaroa Argitaratzailea Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua 48011 Bilbo Tel.: 900 15 08 64 Liburuxka hau % 100 paper birziklatuan inprimatu da Liburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Aintzatespena – Ez-komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0 Unported, Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES).


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Aurkibidea Agurra 1. Sarrera 2. Hornidura-katearen garrantzia 3. Ingurumena bultzatzeko konpromiso-mailak 4. Ingurumena bultzatzeko ereduaren jarduera-eremuen etapak 5. Bultzada, jardueraren ingurumen-kudeaketan Lege-betekizunak eta ingurumen-izapideak Ingurumen-kudeaketarako sistemak 6. Bultzada, produktuaren hornidura-katean Produktuaren ingurumen-informazioa Osagaien ekodiseinua Ekodiseinua kudeatzeko barneko sistematika Ingurumen-aitorpenerako kanpo-sistemak 7. Bultzada, hornidura eta zerbitzuen erosketa eta kontratazioan Ingurumen-informazioa Erosketa pribatu berdea 8. Ondorioak

basque ecodesign center

5 7 13 19 23 25 26 28 31 32 34 36 38 41 42 44 47

3


4

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

5

Agurra Basque Ecodesign Center erakundea, hornidura-katean ingurumena bultzatzeko foro gisa Gizartea gero eta gehiago kezkatzen da ingurumenarekin eta planetaren jasangarritasunarekin lotutako alderdiez. Kezka horretan, beharra ez ezik, lehiakideetatik bereizteko aukera bat ere ikusten dute enpresek. Jakin, badakite ingurumena babesten dutenak hobeto saltzen direla, eta arlo horretan hobetzeko eginiko ahaleginek isla izaten dutela emaitzen kontuan. Bide horretan aurrera egiteko, ezinbestekoa da lana taldean egitea, indarrak batzea eta banako lorpenak biderkatzen dituzten lankidetza-esparruak finkatzea. Hartarako, konfiantza, gardentasuna eta begirunea bultzatu behar dira, eta elkarrizketa, lankidetza eta ikaskuntza sustatuko dituen giroa sortu. Basque Ecodesign Center, Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako zortzi bere barruan hartuta, oso tresna egokia da baterako lanaren eredua praktikan jartzeko, elkarteko enpresen hornidura-katea osatzen duten eragileak ere erantsita. Merkaturatutako produktu eta zerbitzuen ingurumen-hobekuntzan hornidura-katea aintzat hartzea da, hain zuzen ere, sortu zenez geroztik duen lau helburuetako bat. Ildo horretan, 2012an ekin genion lanari, baina 2013an abiarazi dugu hornidura-katean ingurumena bultzatzeko programa espezifiko bat. Dokumentu honek jarduteko estrategia berriaren oinarriak finkatzen ditu, eta, berebat, programaren esparruan abiaraziko diren ekintzetan beste enpresa batzuk ere parte hartzera bultzatu nahi ditu.

Javier Agirre Orcajo Ihobeko zuzendari nagusia

basque ecodesign center


6

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Produktuak/ Zerbitzuak (negozioa) Jardueraren ingurumenkudeaketa

Zerbitzu korporatiboen kontratazioa

Ekoizlearen erantzukizun zabaldua

Bizi-zikloa

Nahasitako

eragileak Konpromiso

-maila

Hornidurakatean ingurumena bultzatzeko estrategia

ď‚­ Dokumentu honek hornidura-katean ingurumena bultzatzeko proposatzen duen eredua

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

7

1. Sarrera Ingurumen-bultzada, produktuarekin lotuta Hornitzaileei ingurumen-bultzada eskatzea, urte askotan, enpresek legea egoki betetzeko zuten kezkarekin lotuta egon da, eta gauza bera esan liteke ingurumen-kudeaketari buruzko oinarrizko alderdiak enpresa hornitzaileetan ezartzeari dagokionez. Dokumentu honetan jasotako ikuspegia, ordea, harago doa; izan ere, hornitzaileen bultzadara mugatu beharrean, hornidura-kate osoarena azaltzen du. Gainera, ez ditu enpresa baten kudeaketaren alderdi orokorrak bakarrik kontuan hartzen, enpresen arteko merkataritza- eta negozio-akordioen ingurumen-alderdietan esku hartzen duten osagai guztiak baizik: 

Jardueraren ingurumen-kudeaketa, ingurumen-legedia betetzearekin eta ingurumen-kudeaketako sistemen aplikazioarekin lotuta.



Enpresaren negozioaren berezko produktuekin eta/edo zerbitzuekin lotutako ingurumen-alderdiak; bizi-zikloaren printzipioa aplikatuz enpresa bultzatzailearen produktu edo zerbitzuen diseinutik haien bizi-amaieraren kudeaketara arte.



Hornidura eta zerbitzu korporatiboak erostea eta kontratatzea; enpresa bultzatzaileak merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuekin lotuta ez daudenak, baina haien funtzionamendu normala laguntzen dutenak.

Hartarako, hornidura-katean ingurumena bultzatzeko pixkanaka eman beharreko hainbat urrats proposatzen dizkizuegu. Estrategia hori lortzeko bidean, bi alderdi osagarri aztertuko ditugu: 

Parte hartzen duten eragileak identifikatzea, bai eta haien artean hornidura-kate osoan dauden harremanak ere.



Eragile horietako bakoitzarekin lortu nahi den bultzadaren konpromiso-maila, 3 jardun-maila eta 6 hedapen-estrategia dituen eredu batean oinarriturik.

Prozesu osoa oinarrizko bi printzipiotan oinarritzen da: ekoizlearen erantzukizun zabaldua eta enpresaren jardueraren bizi-ziklo osoa aintzat hartzea. Azkenik, hornidura-katean ingurumena nola bultza daitekeen ikusteko, dokumentuak hainbat etapa zehazten ditu identifikatutako hiru jardun-eremuetan, eta horietako bakoitzarentzat eskuragarri dauden baliabideak azaltzen ditu; horrez gain, Basque Ecodesign Centerreko kide diren enpresek estrategia hori ezartzean izandako adibideak eta kasu praktikoak dauzkazue.

basque ecodesign center


8

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Ekoizlearen erantzukizun zabaldua «Ekoizlearen erantzukizun zabaldua» esapidea, ingelesez Extended Producer Responsibility (EPR), 1990ean aipatu zen lehen aldiz. Thomas Lindhqvist irakasleak erabili zuen, Suediako Ingurumen eta Natura Baliabide Ministerioarentzat eginiko txosten batean, eta honela definitu zuen:

«Ekoizlearen erantzukizun zabaldua ingurumena babesteko estrategia bat da, produktu baten ingurumen-inpaktua murriztea duena helburu. Estrategia horren arabera, produktuaren fabrikatzaileak produktuaren bizi-ziklo osoaren gainean du ardura, eta hari dagokio produktua biltzea, birziklatzea eta zikloa amaitu ondoren produktuarekin zer egin erabakitzea. Ekoizlearen erantzukizun zabaldua administrazio-, ekonomia- eta informaziotresnetan jasotzen da. Tresna horietan zehazten da ekoizlearen erantzukizun zabaldua noraino hedatzen den». Erantzukizun zabalduak, beraz, fabrikatzaileari itzultzen dio bizi-amaierara heldu den produktua kudeatzeko konpromisoa. Erantzukizun horrek fabrikatzaileari ekartzen dizkion betebeharrak askoz txikiagoak izango dira ingurumen-alderdiak hornidura-kate osoan jaso baditu. Ekoizlearen erantzukizun zabalduaren kontzeptua oinarrizko hiru kontzeptu hauetan oinarritzen da: «kutsadura prebenitzea», «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» eta «bizi-zikloa». Ingurumen-politika horren arabera, ekoizle baten erantzukizuna ez da mugatzen produktuaren fabrikazio-fasera; aitzitik, produktuaren bizi-zikloaren beste fase batzuetara ere zabaltzen da. Izan ere, ekoizleari eskatzen zaizkion ohiko erantzukizunak ez dira nahikoak ingurumena behar den moduan babes dadin bermatzeko. «Kutsadura prebenitzea» aldarrikatzen duen printzipioak jarduera industrial nagusiak kontrolatzeko esparru orokor bat ezartzen du, isurpen industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak). Printzipio horrek iturrian bertan esku hartzeari ematen dio lehentasuna, baliabide naturalak zuhurtziaz kudea daitezela bermatuz eta, behar den guztietan, jarduera industriala garatzen den tokiaren espezifikotasun lokalak eta egoera sozioekonomikoa kontuan hartuz. «Kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioa, berriz, jarduera ekonomikoek eragindako ingurumen-kostuei aurre egitean datza. Horren arabera, kutsaduraren kostuak kutsatzaileari egotzi behar zaizkio. Kutsatzailea honela defini daiteke: zuzenbide pribatu edo publikoaren mende dagoen pertsona fisiko edo juridikoa, zuzenean edo zeharka ingurumena hondatzen duten edo honda dezaketen baldintzak sortu dituena. Pertsona horrek bere gain hartu behar ditu bai kutsadura prebenitzeko neurriak, bai kutsadurak eragin litzakeen kalteak. Eta, printzipioz, konpentsatzeko finantza-laguntzarik jaso gabe.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

9

Ekoizlearen erantzukizun zabalduaren ereduaren barruan, lau erantzukizun mota bereiz ditzakegu. Hurrengo irudian dituzue, laburbilduta:

LEGE ERANTZUKIZUNA

ERANTZUKIZUN

EKONOMIKOA

JABETZA

ERANTZUKIZUN

FÍSIKOA

INFORMATZEKO ERANTZUKIZUNA

 Ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eredua (Lindhqvist, 1992)

Hona erantzukizun mota horien ezaugarri nagusiak: 

Lege-erantzukizuna: produktu jakin batek ingurumenari eragindako kalteengatik araudiak ekoizleari egozten dion erantzukizuna; betiere, kaltea gertatu dela frogatu bada. Legediak zehazten duen lege-erantzukizunak produktuaren bizitza erabilgarriaren zikloaren etapa guztiak har ditzake barnean, baita produktuaren erabilera eta bizi-zikloa amaitu osteko aldia ere.



Erantzukizun ekonomikoa: ekoizleak produktuarekin lotutako kostu guztiak edo batzuk ordaindu beharko ditu; adibidez, fabrikatzen dituen produktuak biltzea, birziklatzea eta deuseztatzea. Kostu horiek zuzenean ordain ditzake ekoizleak, edota tarifa berezi baten bidez.



Erantzukizun fisikoa: fabrikatzaileak produktuen edo haien efektuen erabilera fisikoan modu aktiboan parte hartzeko sistemak ezaugarritzeko erabiltzen da.



Informatzeko erantzukizuna: erantzukizun mota honek zabaldu egiten du ekoizlearen erantzukizuna, ekoizleari fabrikatzen dituen produktuen ingurumenezaugarriei buruzko informazioa hornidura-kateko eragileei emateko eskatzen baitio – horien artean, eta bereziki, bizi-amaierako kudeatzaileei–.

basque ecodesign center


10

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Produktuaren bizi-zikloa Dokumentu honen bidez hornidura-katean ingurumena bultzatzeko proposatzen ari garen ereduan, oinarrizkoa dugu bizi-zikloa ere. Bizi-zikloa hauxe da: produktu bat ekoizteko sisteman diren ondoz ondoko eta elkarrekin erlazionatutako etapak (zehaztutako eginkizun bat edo gehiago egiten dituzten material eta energetikoki lotutako aleko prozesuen multzoa, UNE 150050); lehengaiak eskuratzen direnetik edo natura-baliabideak erabiliz sortzen denetik, suntsitu arte. Produktu mota bakoitzak ingurumen-kargak bere bizi-zikloan zehar banatzeko eredu zehatz bati erantzuten dio. Ingurumen-bultzadan, bizi-zikloa aintzat hartzeak zera esan nahi du: ekoizleak, uneoro, eskaintzen duen produktu edo zerbitzuaren ingurumen-alderdi guztiak izango dituela kontuan, bizi-zikloaren etapa edozein dela ere.

ď‚­ Produktu edo zerbitzu baten bizi-zikloak dituen etapen adierazpen tipikoa

Bizi-zikloaren azterketa izeneko metodologiaren bidez, produktu edo zerbitzuaren ingurumen-alderdi guztiak ebaluatzen dira, haren bizi-zikloan zehar. ISO 14040 arauaren arabera, bizi-zikloaren azterketa produktu baten ingurumen-alderdiak eta inpaktu potentzialak zehazteko teknika da. Teknika horretan, sistemaren sarrera eta irteera nagusien inbentarioa egiten da, sarrera eta irteera horiei lotutako ingurumen-inpaktu potentzialak ebaluatzen dira, eta, azterlanaren helburuekin lotuta, inbentarioko zein inpaktuko faseen emaitzak interpretatzen dira. Bizi-zikloak lotura estua du bai ekoizlearen erantzukizun zabalduaren kontzeptuarekin, bai hurrengo atalean aztertuko dugun hornidura-katearen definizioarekin.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 11

Dokumentu honen helburuak Dokumentu honek pizgarria izan nahi du Basque Ecodesign Center erakundeko kide diren enpresen hornidura-katea osatzen dutenentzat, esparru honetan garatzen ari diren jardueretan parte har dezaten eta, aldi berean, hori Euskadiko beste enpresa bultzatzaile handi batzuentzat eredugarri izan dadin. Xede hori lortzeko, funtsezkoa da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila egiten ari den lana, bai Ihoberen bidez, bai enpresak laguntzeko ildoen bitartez. Dokumentuak baditu beste helburu batzuk ere: 

Hornidura-katean dauden ingurumen-alderdiak kudeatzeko eredu bat aurkeztea, bertan zein elementu dauden azaltzea, aplikatu beharreko irispenak jakinaraztea, eta Ihobek arlo horrekin lotuta prestatu dituen laguntza-materialak gogoraraztea.



Basque Ecodesign Center erakundeak eta bertako kide diren enpresek hornidurakateetan ingurumena bultzatzeko duten konpromisoa zertan datzan zehaztea.



Basque Ecodesign Centerreko kide diren enpresetan aplikatzeko moduko kasu praktikoak azaltzea, eredua errazago ulertzeko eta haren aplikazioa beste enpresa batzuetara zabaltzeko.

basque ecodesign center


12

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

LEHENGAIEN FABRIKATZAILEAK

HORNITZAILEAK

Fluxu ekonomikoa eta kutxakoa

EKOIZLEA

KONTSUMITZAILEA

BANATZAILEAK

Materialen eta zerbitzuen fluxua

XEHEKARIAK

BIZIAMAIERAKO KUDEATZAILEAK

Informaziorako eta lankidetzarako fluxua

ď‚­ Enpresa baten hornidura-kate tipikoa; bizi-zikloaren kontzeptua, esku hartzen duten eragileak eta haien arteko harreman-fluxua biltzen dituena.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 13

2. Hornidura-katearen garrantzia Hornitzaileen bultzadatik hornidura-katearen bultzadara Hornidura-kateak bezero edo kontsumitzaile baten eskaerari zuzenean edo zeharka erantzuteko prozesuan parte hartzen duten alderdi guztiei egiten die erreferentzia. «Hornidura-katea» esapidea (ingelesez, Supply Chain) Booz Allen Hamilton enpresako Keith Oliver aholkulariak erabili zuen jendaurrean lehen aldiz, Financial Times egunkariari 1982an eskainiko elkarrizketa batean. Esapideak denbora behar izan zuen finkatzen joateko eta negozioen hiztegian barneratzeko, baina, 1990eko hamarkadaren erdialdean, gaiari buruzko argitalpen ugari agertu ziren, eta enpresa-kudeaketan ohikoa bilakatu zen.

Supply Chain Council erakundeak honela definitzen du hornidura-katea: produktu edo zerbitzu bat ekoizteko edo hornitzeko egiten diren ahaleginak, hala hornitzailearenak nola bezeroarenak, lehentasuna eraginkortasunean, hornitzaileen kostuetan eta fluxu materialetan jarrita. Hornidura-katean, «hornitzaileak» esatean, ekoizlearen «gainetik» dauden bi eragileri egiten zaie erreferentzia: lehengaien fabrikatzaileei eta hornitzaileei. Horregatik, hornitzaileen bultzada hornidura-katearen bultzadaren zati txiki bat baino ez da, eta, horrenbestez, ez du ikuspegi osoa ematen. Azken batean, parte hartzen duten eragile guztiak hartu behar dira kontuan produktuaren erantzukizun zabalduaren esparruko hornidura-katearen ingurumen-bultzadan, ekoizlea baino goragokoak zein beheragokoak; hauek barne hartuta, beraz: 

Gero ekoizleak eskuratuko eta prozesatuko dituen lehengaien fabrikatzaileak.



Dagoeneko landuta dauden eta produktuaren parte izango diren osagai guztien hornitzaileak, bai eta zerbitzuen hornitzaileak ere.



Enpresa bultzatzailearen zerbitzura dauden banatzaileak.



Xehekariak eta produktuen edo zerbitzuen azken merkataritza-eragileak.



Bezeroa edo kontsumitzailea, negozio-ereduaren azken arrazoia eta hornidura-kate orotako funtsezko atala. Hornidura-katearen xedea bezeroaren beharrak gogobetetzea da, hain zuzen ere. Bezero industriala izan daiteke (B2B edo Business to Business delakoa), edota bezero herritarra (B2C edo Business to Consumer).



Bizi-amaierako kudeatzaileak: horien barruan, produktuari balio-bizitza amaitzean emango zaion kudeaketaz arduratzen diren eragile asko sartzen dira (biltzaileak, kudeatzaileak, kudeaketa-sistema integratuak, lehengaien birziklatzaileak...).

basque ecodesign center


14

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Eragile ugari azaldu ditugu, baina hornidura-katean ez dute beti zertan guztiek parte hartu. Hornidura-katearen diseinu egokia bezeroaren beharren eta etapa bakoitzeko eginkizunen araberakoa izango da.

Hornidura-kateak dinamikoak dira, eta informazio, produktu, zerbitzu eta funts ekonomikoen etengabeko fluxua izaten da bertan, eragileen artean. Fluxu horiek hirutan bil daitezke: 

Materialen eta zerbitzuen fluxua: lehengaien fabrikatzaileetatik hasita, beherantz abiatzen da, hornidura-katean zehar. Produktuen eta zerbitzuen prestazioan datza. Produktu eta zerbitzu horiek gero eta landuagoak izango dira, merkaturatutako produktu bihurtu arte. Bezero edo kontsumitzaileak horiek eskuratu ondoren, bizizikloaren amaiera iristen direnean, bizi-amaierako kudeatzaileen eskuetan bukatuko dute, azken kudeaketa egokia egiteko.



Fluxu ekonomikoa edo kutxakoa: alderantzizko noranzkoan joaten da, eta materialen eta zerbitzuen fluxuari lotutako ordainketan datza.



Informazioaren eta lankidetzaren fluxua: goranzkoa zein beheranzkoa izan daiteke, eta behar-beharrezkoa da, hornidura-kateak behar bezala funtziona dezan.

Hornidura-katearen eta balio-katearen arteko erlazioa M. Porter irakasleak zabaldu zuen balio-katearen kontzeptuak bezeroari balioa ematen dion enpresa baten jardueren konbinazioa ezartzen du, ardatz nagusitzat bezeroa hartuta. Bezero batek bere itxaropena gogobetetzen duen produktu edo zerbitzu baten entregari buruz duen balio-pertzepzio subjektiboa hartzen du kontuan balio-kateak, testuinguru jakin batean.

Sortutako balioa kontuan hartzean, ez da gauza bera bezeroa enpresa bat (B2B) edo azken kontsumitzailea (B2C) izatea. Lehen kasuan, hiru balio-forma ezberdin bereiz daitezke: teknikoa edo produktuaren/zerbitzuaren berezkoa; erakundekoa edo ospeari edo markari lotuta (fidagarritasuna, haren etika...); eta pertsonala, banako harremanetatik eratorria. Bigarren kasuan, faktore psikologikoek eta bestelakoek ere esku hartzen dute.

Horrenbestez, balio- eta hornidura-kateak enpresa baten eta haren prozesu zabalduen bi ikuspegi osagarri dira; horien bitartez, batetik, saldutako produktuen eta emandako zerbitzuen fluxua, eta bestetik, emandako balioa, kudea daitezke, eta azken hori bezeroaren eskariaren gogobetetze-mailan eta sarrera ekonomikoetan islatzen da. Azken batean, hornidura-katea enpresak bezeroari zuzentzen dion ondasunaren edo zerbitzuaren fluxua da, arreta kostuen murrizketan eta bikaintasun operatiboan jartzen duena. Kontrako noranzkoan, bezeroari sortutako balioa enpresarantz mugitzen da, eta enpresak berrikuntzan, produktuaren garapenean eta marketinean jartzen du arreta.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 15

Etorkizuneko balio-kateek funtsezko piezak identifikatzen dituzte, hala nola jasangarritasuna, lankidetza, teknologia eta bizi-kalitatea. Datozen urteetako ekoizpen- eta banaketa-estrategietan, kontuan hartu beharko dira pieza horiek. Hornidura-kateak halako testuinguru dinamikoan ahalik eta baliorik handiena sor dezan, bezeroen hornidura- eta balio-fluxuak ondo sinkronizatu behar dira. Beraz, produktuaren diseinua ekoizpen-ahalmenarekin, logistikarekin eta bezeroaren eskariaren informazioarekin integratzea eskatzen du hornidura-katearen kudeaketak. Produktu edo zerbitzuaren bizi-zikloaren ikuspegi integratua kudeatuz lor daiteke hori.

Ingurumen-jarduerako esparruen eta hornidura-kateko eragileen arteko erlazioa Ingurumen-jarduerako eremuen eta hornidura-katea osatzen duten eragileen artean dagoen erlazioari begiratzen badiogu, ikusiko dugu negozio-elementuei (produktuak eta zerbitzuak) lotutako bultzadak soilik hartzen dituela barnean hornidura-kateko eragile guztiak. Jardueraren kudeaketaren alderdiak bultzatzeak, eta hornidura nahiz zerbitzu korporatiboen kontratazioari eta erosketari lotutako bultzadak, aldiz, ekoizlea baino «goragoko» mailetan baino ez du balio. Horiek bat datoz «hornitzaileen bultzada»ren ikuspegi tradizionalarekin.

EKOIZLEA

LEHENGAIEN FABRIKATZAILEAK

HORNITZAILEAK

Jardueraren ingurumenkudeaketa

 

Zerbitzu korporatiboen kontratazioa

 

Produktuak/ Zerbitzuak (negozioa)

 

BANATZAILEAK

XEHEKARIAK

KONTSUMITZAILEA

    

 Bultzadako ingurumen-esparruen eta eragileen arteko erlazioa que intervienen a lo largo de la cadena de suministro

basque ecodesign center

BIZIAMAIERAKO KUDEATZAILEAK


16

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Horrela, honidura-katearen eta ekoizleentzako negozio-balioaren artean lotura dagoela ikusten da.

Hornidura-katea ondo kudeatzeak dituen abantailak Hornidura-katea ondo kudeatzeak abantaila handiak ematen ditu: 

Negoziazio eraginkorragoak lortzen dira, informazioaren teknologiek (IKT) eragileekiko informazio-trukean ematen dituzten aukerei esker.



Ingurumen-kontrol handiagoa dago kudeaketan. Hornitzaile potentzialen informazio ugari eta eskaintza gehiago azkar, erraz eta modu automatizatuan kudea daitezke.



Kostu operatiboak murriztu egiten dira; azterlan batzuek esaten dutenaren arabera, % 20-30 artean.



Hornitzeko behar den denbora laburtu egiten da, hornitzaileekin denbora errealean gauzatzen baita komunikazioa.



Inbentarioak hobeto kudeatzen dira. Biltegietako horniduren lineako informazioari esker, ekoizpen-premiak aurreikusi egin daitezke, eta izakinen kudeaketa optimizatu.



Hornidurak emateko datak, ekoizpen-epeak eta ontziratzeko datak jarraitzeko aukera dago, eta horrek merkatuko aldaketen aurrean hobeto erantzutea bermatzen du.

Hornidura-katearen konplexutasuna Hornidura-kate osoa kontuan hartu beharrak zaildu egiten du esku hartzen duten eragileen arteko harremanen sistema; izan ere, enpresa batek hainbat rol bete ditzake aldi berean, bereziki hornitzaileak bultzatzeko programa bat badu, eta, aldi berean, beste eragile A Empresa

Be ze ro a

ea

a ro ze e B ea ail itz n r Ho

Be z e roa Horn itzail ea

dea iaki

a il ea

C Empresa

Leh iak id

roa Beze a aile

nitz Hor

it z

hi ak id or ea ni tz Be a ile ze a ro a

Bezeroa

Hornitzailea Ho rn

Le h

Hor nitz aile a Bez ero a

er oa

Be z

B Empresa

a aile nitz eroa Bez

rn Ho

a le ai itz

Le

H

Hor

Le

ak hi

id

ea

Hornitzailea

D Empresa

Bezeroa

E Empresa

Lehiakidea

 Hornidura-katea osatzen duten enpresen arteko harremanen koadroa

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 17

batzuk bultzatzeko programetan murgilduta badago, haien hornidura-kateen parte ere izanik. Horregatik guztiagatik, hornidura-katea kudeatzean, oinarrizko bi printzipio bete behar dira: 

Gardentasuna, erabakiak hartzean eta horiek ezagutaraztean.



Lankidetza, esku hartzen duten eragileekin.

Hornidura-katearen ingurumen-garrantzia Ingurumenaren ikuspegitik, hornidura-kate osoa kontuan hartuz gero, produktuari edo zerbitzuari bizi-ziklo osoan zehar loturiko ingurumen-alderdi guztiak kontrola daitezke, eta ez ekoizleari/fabrikatzaileari dagozkionak bakarrik. Ekoizlearen zuzeneko ingurumen-alderdiak, batez beste, ingurumen-inpaktu osoaren % 40 baino ez direla jotzen da. Beste modu batera esanda, produktuak bizi-zikloan zehar duen ingurumen-inpaktuaren % 60 inguru enpresaren hornidura-katearen esku dago. Horiek batez besteko balioak dira, jakina, eta proportzioa aldatu egiten da sektore batetik bestera; hala, lehengaiak modu intentsiboan kontsumitzen dituzten sektoreetan (oinarrizko sektore ekonomikoak, adibidez), zuzeneko inpaktuak izaten dira nagusi, baina zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten beste sektore batzuetan (banku-jarduera, finantzazerbitzuak, telekomunikazioak...), % 80tik gorakoak izaten dira hornidura-katearen inpaktuak. Hurrengo grafikoan, ingurumen-inpaktu horiek sektorez sektore banatuta ikus ditzakezue. 100%

80%

Hornidura-katearen inpaktuak 60%

40%

20%

Zuzeneko inpaktuak ak

k

ai

u

Le

he

ng

tik ge er

en

et a Ze

rb

it z

as G

oa

a lio

a

t ro pe

m

a

Ki er

Se

k la ia

ko

M

at

er

kt

a et

a si

iko

nt o

er

O

et

ai

sa

ku

su

ld

ia

na

za

k ua as a

ze a et Ai

k

t ia

itz

io rb

oz m

to Au na su da

on

a et

r ia

oa In

du

st

m su nt Et

xe

ko

ko

a

ak

k

ko tri ek

el

tre et

M

er

xe

ka

gi

ta

sn

ri t

a

za

As

se

eg

kt

ur

or

ua

ea

ia

ea ol

kt

kn Te

se en

ez

in

og

or

ak zio

ea

ik a

or

un

le

ko

m Hi

Te

uk nk

Ba

u it z rb

kt o

an fin

a et k ia Ze

ga ika El

se

tz

ed

ar

ar

io

ia

k

ak

0

 Zuzeneko ingurumen-inpaktuen eta hornidura-kateari lotutako inpaktuen arteko erlazioa, enpresa bultzatzailearen jarduera-sektorearen arabera (State of GreenBusiness 2013 - GreenBiz Group Inc)

basque ecodesign center


18

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

BULTZATZEKO metodoa:

KONTSULTATZEA:

- Inkestak - Focus group izenekoak - Bilerak eragileekin - Foro publikoak - Laguntza-batzordeak

ESKATZEA:

- Materialen zerrenda beltzak - Hornitzaileentzako eskakizunak mailen arabera

NEGOZIATZEA:

- Alde biko akordioak lortu beharreko helburuez /prezioaz...

ESKU HARTZEA:

- Diseinu korporatiboko tresnak eskura izatea -Lineako feed backeko sistemak -Diseinuari buruzko bilerak

LANKIDETZA:

- Baterako proiektuak - Joint venture izenekoak - Diseinu-tresna komunak lantzea

SENDOTZEA:

- Kanpoko eragileak integratzea produktu/zerbitzu berrien definizioan, bai eta negozio-estrategian ere

ALTUA

ERTAINA

BAXUA

KONPROMISO maila:

ď‚­ Hornidura-katean ingurumena bultzatzeko dauden konpromiso-mailak

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 19

3. Ingurumena bultzatzeko konpromiso-mailak Tradizionalki esan izan da hornitzaileen bultzada enpresa bultzatzaileak bultzatzen dituen enpresei informazio mota jakin bat eskatzeko edo kudeaketa-baldintza jakin batzuk eskatzeko baliatzen duen prozesua dela. Hornidura-katearen bultzadan, ordea, esku hartzen duen eragile bakoitzak bete dezakeen eginkizuna baloratzen da, eta, horregatik, beste batzuk dira erlazionatzeko moduak eta egiten zaizkien eskaerak. Hornidura-katean esku hartzeko hainbat maila daude: oinarrizko mailatik hasi (informazio-kontsulta eta oinarri-oinarrizko alderdiak), eta maila aurreratura bitartekoa (nahasita dauden eragile guztien arteko erlazioak sendotzeko). Kontsulta egitea eta gutxieneko eskakizunak zuzentzea (maila BAXUA) Maila hau informazio-trukean dago oinarriturik, dela fabrikazioan erabilitako moduen gaineko kontsulta hutsa egiteko, dela jardunean bete beharreko eskakizun batzuk adierazteko. Enpresa bultzatzailearen eraginpean dauden enpresa txikiei aplikatzen zaie, oro har, eta «hornitzaileen kudeaketa»ko eredu tradizionalari erantzuten dio. Maila horren barruan, bi estrategia bereiz daitezke: 

Kontsulta egitea eta informazio jakin bat biltzea, hornidura-katean esku hartzen duten eragileen egoera ezagutzeko.



Portaera jakin batzuk eskatzea edo mugatzea (kontratuetako klausuletan, zerrenda beltzetan, bultzada-programako eskakizunetan...).

Hornidura-katean inplikatzea (maila ERTAINA) Aldebiko erlazio batean oinarritzen da. Enpresa bultzatzaileak zehazten du zenbateraino inplikatu nahi dituen bultzatzen dituen enpresak. Enpresa txiki aurreratuekin edo tamaina ertaineko enpresekin gertatu ohi da, baina ez horrelakoekin bakarrik. Maila horren barruan, bi estrategia bereiz daitezke: 

Eragileekin negoziatzea, aldeen artean borondatezko akordioak lortzeko, ingurumen-helburu jakin batzuk erdiestearren.



Enpresa bultzatzailearen kudeaketaren alderdi batzuetan parte hartzen duten eragile jakin batzuetan esku hartzea, nahiz eta eragileek eta enpresa bultzatzaileak bereiz jarduten duten.

Hornidura-katean elkarlanean aritzea (maila ALTUA) Elkarren onura lortzera bideratutako elkarlanean oinarritzen da; hots, enpresa bultzatzailearena zein bultzatuarena. Bultzatzaileak bultzatuen trebetasunak aitortzen ditu, haien jakintza-arloetan, eta, haien irizpidea kontuan hartzeaz gain, batzuetan haien esku ere uzten du erabakiak hartzea. Maila horren barruan, bi estrategia bereiz daitezke:

basque ecodesign center


20

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen



Eragileekin lankidetzan aritzea. Kontua ez da esku hartzea soilik, baizik eta batera jardutea eta erabakiak ere elkarrekin hartzea.



Erlazioak sendotzea. Erlazio-maila gorena da honako hau. Eragileengan duten konfiantzan oinarrituz, erlazio batzuk haien esku uzten dituzte, eta eginkizun autonomoa betetzen dute enpresa bultzatzailearen gobernu-erabakietan.

Logikoa denez, eragile guztiek ezin dute egon litezkeen maila guztietan parte hartu; ez lukete hala egin behar, gainera. Enpresa bakoitzeko hornidura-katearen ingurumena bultzatzeko programa espezifikoa diseinatzeko orduan, kontu handiz aztertu beharko da zer maila lortu nahi den eragile bakoitzarekin. Hemen azaldutako hainbat maila ere konbina daitezke, noski.

Hornidura-kateko eragileen eta bultzadaren konpromiso-mailaren arteko erlazioa Hurrengo irudian ikus dezakezuenez, eskakizun-maila kenduta (gehienbat ekoizlearengandik gertu dauden eragileentzat baita), azaldutako bultzadako gainerako konpromiso-mailak hornidura-kateko eragile guztiei aplika dakizkieke.

EKOIZLEA

ALTUA

ERTAINA

BAXUA

LEHENGAIEN FABRIKATZAILEAK

KONTSULTA:

ESKAKIZUNA:

NEGOZIAZIOA:

ESKU HARTZEA:

LANKIDETZA:

SENDOTZEA:

     

BIZIAMAIERAKO KUDEATZAILEAK

HORNITZAILEAK

BANATZAILEAK

XEHEKARIAK

KONTSUMITZAILEA

     

     

*

   

* * * *

   

*.- B2Bren kasuetan soilik  Hornidura-kateko eragileen eta garatu ahal diren konpromiso-mailen artean dagoen erlazioa

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 21

Bezeroaren edo kontsumitzailearen figura bereziki nabarmentzekoa da. Hori bultzatu ahal izango da berau enpresa motakoa den kasuetan (hots, B2B), kontsumitzailearen/ herritarraren bultzada kudeatzea zailtasunez betea baitago. Horrek ez du esan nahi haren eskaerak aintzat hartu ezin direnik –hartu behar dira, nahitaez gainera, negozio bat arrakastatsu izango bada–, baizik eta ez dela horretarako berariazko eredu bat egongo.

Ingurumen-jarduerako esparruen eta bultzatzeko konpromiso-mailaren arteko erlazioa Era berean, ingurumen-jarduerako esparruen eta bultzatzeko hartutako konpromiso-mailen arteko erlazioari begiratzen badiogu, ikusiko dugu negozio-elementuei (produktuak eta zerbitzuak) lotutako bultzadak baino ez duela ematen bultzadan konpromiso-maila guztiak garatzeko aukera; bereziki, balio erantsi handienekoak (maila ALTUKOAK). Aurreko puntuan ikusi dugun moduan, jarduera kudeatzeko alderdiak bultzatzeak eta hornidura zein zerbitzu korporatiboak kontratatzea eta erostea bultzatzeak harremana daukate «hornitzaileen bultzada»ren kontzeptuarekin. Eta, bultzada horretan, kontsulta, eskaera eta negoziazioko mailarik oinarrizkoenak baino ezin dira aplikatu.

ALTUA

ERATAINA

BAXUA

Jardueraren ingurumenkudeaketa

KONTSULTA:

ESKAKIZUNA:

NEGOZIAZIOA:

ESKU HARTZEA:

LANKIDETZA:

SENDOTZEA:

  

Zerbitzu korporatiboen kontratazioa

  

Produktuak/ Zerbitzuak (negozioa)

     

 Bultzadaren ingurumen-esparruen eta garatu ahal diren konpromiso-mailen artean dagoen erlazioa

basque ecodesign center


22

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

ď‚­ Proposatutako hornidura-katean ingurumena bultzatzeko ereduaren eskema orokorra

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 23

4. Ingurumena bultzatzeko ereduaren jardueraeremuen etapak Aurretik ere azaldu dugunez, Basque Ecodesign Centerrek hornidura-katean ingurumenalderdiak bultzatzeko proposatzen duen eredua argi eta garbi bereizitako hiru jardueraesparrutan oinarritzen da. Esparru horietako bakoitza, halaber, hainbat etapatan bereizten da, erantsitako irudian ikus dezakezuen bezala.

Jardueraren ingurumen-kudeaketa: Jasangarritasuneranzko lehen urratsa da honako hau. Oinarri sendo bat lortzea da xedea; hortaz, ingurumen-legediaren arloan eta ingurumen-kudeaketarako sistemetan lan egitea proposatzen da. Arlo horretan, batez ere hornitzaileek hartuko dute parte. Prozesu horri ekin aurretik, enpresak oinarrizko eskakizunak estalita eduki behar ditu (ingurumen-legedia beteta, adibidez). Hortik aurrera, kudeaketa-sistemak eransteko, enpresak bere burua gainditzeko asmoa eduki behar du, etengabeko hobekuntzaren eta jarduera-plangintzaren bitartez, eta ingurumen-hobekuntzarako helburuak ezarrita. Oinarri hori sendotutakoan, hornitzaileen bultzadarekin bi ikuspegi ezberdinen bidez (produktu-negozioa eta hornidura-zerbitzu korporatiboak) jarraitzea proposatzen dugu.

Produktuaren hornidura-katea: Bigarren lan-esparru horrek hornidura-kateko eragile guztiak hartu nahi ditu barnean. Enpresa bultzatzailearen negozioaren oinarrizko produktuari edo zerbitzuari aplikatu beharreko ekarpen eta ingurumen-hobekuntza guztiak sartuko dira esparruan. Lan-ildo horretan, eraginkorra da ÂŤbizi-zikloaÂťren kontzeptua, eta produktuaren bizizikloaren etapa guzti-guztietan esku har daiteke, sakontasun-maila ezberdinetan.

Hornidura eta zerbitzu korporatiboak erostea eta kontratatzea: Azken lan-esparru horretan, ingurumen-klausulak sar daitezke enpresaren erosketa eta kontratazio orokorretan. Klausula horiek, erakundearen funtzionamendurako beharrezkoak badira ere, ez dira negozioaren parte, eta, beraz, ez dute eragiten enpresaren produktu/zerbitzuen gainean.

basque ecodesign center


24

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

basque ecodesign center

Osagaien ekodiseinua

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 25

5. Bultzada, jardueraren ingurumen-kudeaketan Dagoeneko azaldu dugun moduan, lan-ildo horrek gutxieneko abiapuntu bat segurtatu nahi du, ondorengo etapetan arrakasta lortu ahal izateko. Bultzatutako enpresen jardueraren barne-kudeaketari heltzen zaio, eta, hedaduraz, bultzatutako enpresaren eta enpresa bultzatzailearen arteko negozio komunaren bizi-ziklo osoaren zerbitzu ona eta hobekuntza bultatzen dira. Jarduera horiek zuzenean eragiten dute zerbitzuaren kalitatean eta bultzatutako enpresaren lehiakortasunean; horrelakoak, beraz, gainerako bezeroei ere zabal dakizkieke, eta ez jarduna enpresarekin batera garatzen ari den bezeroari soilik. Ildo horren lehen etapan, ingurumen-esparruko legezko eskakizun guztiak, bai eta horri lotutako administrazio-izapide guztiak ere, betetzen direla ziurtatu beharra dago. Lehenik eta behin, hornitzaileek eskakizun horiek zein diren ezagutzea da helburua, beren burua ebaluatzea, horiei dagokienez zein egoeran dauden jakiteko, eta ekintza-plan bat ezartzea, aplikatu behar zaizkien legezko eskakizunetara egokitzeko. Enpresek administrazio-izapideak jadanik egunean dituztenean, lan-ildo horretan aurrera egiteko bigarren urratsa lana hornitzaileekin egitea da, ingurumen-kudeaketako sistemaren bat ezarriz, enpresaren barneko ingurumen-kudeaketa sistematizaturik egon dadin. Jarduera horrek, zehazki, erakundeari etengabeko hobekuntza-dinamika bermatzen dio ingurumen-kudeaketari dagokionez, bere kudeaketa-sistema azkenean hirugarrenek ziurtatzea alde batera utzita. Ingurumen-legediak etengabe aldaketak izaten dituela kontuan hartuta, gainera, ezarritako kudeaketa-sistema horrek ingurumen-arloko legedia betetzea ere errazten du. Helburua hauxe da: Basque Ecodesign Centerreko kide diren enpresen hornitzaileek ingurumen-kudeaketarako sistema bat zer den jakitea, zer mota dauden, eta haien arteko aldeak zein diren; guztia ere, hornitzaileek beren egoerara hoberen egokitzen dena hauta dezaten. Gaur egun, bi esparru horiek (administrazio-izapideak eta ingurumen-kudeaketarako sistemak) nahikoa garatuta daude. Horregatik, enpresa bultzatzaileek gutxieneko ingurumen-eskakizun batzuk lortzera animatu beharko lituzkete beren hornitzaileak, bi lanildo horietan arrakastaz aurrera egiteko gaur egun merkatuan dauden tresnetan oinarriturik.

basque ecodesign center


26

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Lege-betekizunak eta ingurumen-izapideak JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Oinarrizko erosketa berdea

Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Legedira zuzen egokitzeko etapak:

Jarduera jakin bati aplikatu beharreko lege-betekizunak behar bezala betetzeko jarraitu beharreko oinarrizko etapak emango ditugu jarraian:

 Aplikagarri zaion legedia IDENTIFIKATZEA

 Identifikatutako lege-betekizunen betetze-maila EBALUATZEA

 Epeak, bitartekoak eta arduradunak finkatzeko LEGEETARAKO EGOKITZEKO PLAN bat zehaztea.

Lan-etapa honetan, hauxe da azken helburua: Basque Ecodesign Centerreko kide diren enpresen hornitzaile guztiek ingurumenaren arloko lege-betekizunak betetzea, eta dagozkien administrazio-izapideak eguneratuta izatea. Betekizunek ingurumen-arlo hauei helduko diete: jarduera industriala, atmosfera, urak, substantzia arriskutsuak, hondakinak, lurzoruak, produktuak bete beharreko baldintzak eta zarata. Ingurumen-legediak askotan izaten dituenez aldaketak, aldizka eguneratzeak eta dokumentu berriak prestatu behar izaten dira. Ez da nahikoa, beraz, aplikagarri zaiguna ezagutzea, etorkizun hurbilean aplikagarri izango zaiguna ere ezagutu beharra baitago. Eta, hori guztia, hainbat esparru geografikotan: Europan (erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak), Espainian (legeak, errege-dekretuak eta aginduak), autonomia-erkidegoan (legeak, dekretuak eta aginduak) eta udalerrian (ordenantzak). Erakunde gehienentzat, lan nekeza izaten da ingurumenarloko zer lege-betekizun dauzkaten jakitea eta horiek identifikatzea, betekizun horiek asko direlako, eta, sarritan, konplexua izaten delako ingurumen-legedia erabiltzea. Nolanahi ere, euren jarduera ingurumena zainduz kudeatu nahi duten erakunde guztientzat funtsezkoa da legediak haien jarduerei eta instalazioei ezartzen dizkien ingurumenbaldintzak identifikatzea eta betetzea. Gainera, legezko ingurumen-betekizunak identifikatzeko eta ebaluatzeko prozesu hau oinarrizkoa da ingurumenkudeaketarako sistemak ezartzeko eta egiaztatzeko (Ekoscan, ISO 14001 eta EMAS).

Laguntzeko gidak eta tresnak: LEGESCAN

Excel formatuko LEGESCAN tresna oso erabilerraza da. Haren bidez, erakundeek aplikatu beharreko ingurumenlegedia IDENTIFIKA dezakete, betetze-maila EBALUATU, eta, modu horretan, LEGEETARA EGOKITZEKO PLAN BAT zehaztu, horretan betekizun horiek guztiz betetzea lortzeko zehazten diren epeak, bitartekoak eta arduradunak finkatuta.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 27

Hornidura-kateko mikroenpresei eta enpresa txikiei laguntzea ingurumen-legediari dagokionez

Vicinay Cadenas enpresak oraindik atxiki nahi duen espiritu familiarrarekin bat etorrita, mikroenpresak eta enpresa txikiak dira bere hornidura-kateko erakunde asko, eta antolamenduaren kudeaketa jasangarrira bideratu ahal izateko barneko baliabide nahikorik ez dute izaten, batzuetan. Hornitzaile nagusiekin lehen lan-bilera bat egin da enpresa horiei laguntzeko eta ingurumenaren arloko legediaren eta izapideen oinarrizko kontzeptuak helarazteko, baita antolamenduetan ezar litzaketen ingurumen-kudeaketaren beraren gaineko oinarrizko kontzeptuak helarazteko ere. Honako enpresa hauek parte hartu zuten bileran: Mecanizado Cigor, Mecanizados San Miguel, Talleres Sopuerta, EISSEN, EIT Getxo, EBI, RAZYA. Ihobek ere parte hartu zuen bilera hartan 2014 Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programan erabilgarri dauden laguntza-tresna guztiak jarri ziren enpresen esku.

Ingurumen-kudeaketarako sistemak Ormazabal enpresaren esperientzia

Ingurumenarekiko duen kezkak bultzatuta, Ormazabal enpresak hainbat erakunderen eskutik jaso du UNE-EN ISO 14001 ziurtagiria, urtez urte.

Guztiz borondatezkoa den ziurtagiri hori eskuratzean, enpresak garbi adierazi du ingurumenaren arloko lege-betekizunak gainditzeko eta bikaintasun-mailak erdiesteko duen nahia. Etorkizunari begira ere, berretsi egin du konpromiso hori, orain del gutxi berrikusi egin baitu kalitatearen, ingurumenaren eta arrisku-prebentzioaren VELATIA politika.

basque ecodesign center


28

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Ingurumen-kudeaketarako sistemak JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Produktuaren ingurumeninformazioa

LegeLegeBetekizunak betekizunak etaingurumeningurumeneta izapideak izapideak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Lehengaien fabrikatzaileak eta hornitzaileak bultzatzeko bigarren etaparen helburua hauxe da: enpresek ingurumenkudeaketarako sistema bat (IKS) ezartzea.

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Osagaien ekodiseinua

Oinarrizko erosketa berdea

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Erosketa berde aurreratua

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Ingurumenkudeaketarako sistema nagusiak: Erakundeen ingurumenkudeaketarako sistema nagusiak hauek dira:

EKOSCAN:

IKSak kudeaketarako sistema antolatuak dira, etengabeko hobekuntzan oinarritzen direnak, eta erakundearen kudeaketa orokorreko jarduerarekin integratuta daudenak. Ingurumenean eragiten duten alderdi guztiak jasotzen dira horrelakoetan. IKS bat ezartzeak hau guztia ahalbidetu behar dio enpresari: 

Ingurumenaren arloko lege-betekizunak betetzea.



Ingurumenari eragindako kalteak kontrolatzea.



Bere ingurumen-portaera hobetzea.

Jardueraren kudeaketa orokorrean ingurumenaren zaintza sartzeak onura hauek ematen ditu, besteak beste: 

Lehiakorragoa bihurtzea



Kostuak murriztea



Legedia betetzea



Komunikazioa hobetzea



Istripuak prebenitzea

ISO 14001:

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diru-laguntzak ematen dizkie enpresei, ingurumena babesteko inbertsioak egin ditzaten. Prozedura sinplifikatuko lerroaren bitartez, besteak beste ingurumenaren arloko kanpoko aholkularitzako zerbitzuen kostuak laguntzen dira diruz; horien artean dago EMAS erregistroan izena ematea.

EMAS:

Laguntzeko gidak eta tresnak: Gaiarekin lotutako argitalpenak

Ingurumen-kudeaketarako sistemaren bat ezarri nahi duten enpresentzat oso interesgarriak izan daitezkeen bi argitalpen hauek kaleratu ditu Ihobek:



Ekoscan arauaren baldintzak. Lantegiaren gida



ISO 14001. Zure enpresarentzako aukera

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 29

Gamesaren esperientzia enpresek ingurumen-kudeaketarako sistemekin Gamesak ingurumen-arloko konpromiso aktiboa eskatzen die bere hornitzaileei, hornidura-kate osoan ingurumen-politikak ezartzea bermatzeko. Horren barruan sartzen da ISO 14001 arauaren edo baliokide baten araberako ingurumen-kudeaketarako sistema bat ezartzea eta horrekin bat egitea:

 Hornitzaileak bermatzea produktu berrietan erabilera mugatuko gairik ez duela erabiltzen.

 Azpikontratei parke eolikoak kudeatzeko ingurumen-sentsibilizazio planak zabaltzea.

 Ingurumen-ikuskapenak.. Egun, hornidura-kateari berotegi-efektuko gasen isurien informazioa zabaltzeko prozesuan dago, eta hainbat ekintza ere abiarazi ditu ISO 14064ren araberako III irismeneko karbono-aztarnaren kalkuluan aurrera egiteko.

Ingurumen-kudeaketarako sistemak CIE Automotive enpresan

CIE Automotivek, enpresa gisa 2002an sortu zenetik, ingurumen-kudeaketaren eta pertsonen segurtasunaren aldeko apustua egin du. Enpresaren misioan, ikuspegian eta balioetan beraietan jasotzen da hori. Operatiboki, kudeatzeko barneko prozedurek lege-betekizunen identifikazioa eta ebaluazioa hartzen dituzte barnean, baita ingurumen-kudeaketaren mapa egitea ere. Enpresak ziurtagiri hirukoitzaren konpromisoa hartu zuen; egun, % 100eko konpromiso-maila du kalitatean, % 96koa ingurumenean, eta % 82koa prebentzioan.

basque ecodesign center


30

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA) JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

basque ecodesign center

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Ingurumenaitorpenerako

kanpoko sistemak


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 31

6. Bultzada, produktuaren hornidura-katean Hornidura-kateko lan-bloke horrek enpresaren negozioaren oinarri den produktuarekin/ zerbitzuarekin lotutako hornitzaileak bultzatu nahi ditu. Horrela bada, asmoa ez da hornitzaileak barneko lan-moduan laguntzea, baizik eta enpresa bultzatzailearen edo bezeroaren negozioarekin zuzenean lotutako hornidurei edo zerbitzuei ingurumen-ikuspegitik heltzea edo horiek hobetzea. Horrenbestez, Basque Ecodesign Centerreko kideen ekodiseinu-proiektuetan zuzenean parte hartzera bultzatzea da xedea, haien produktuen beraien bizi-zikloaren etapa guztietan eragiteko ahalmen handiagoa izan dezaten. Aurreko lan-bloketik hona dagoen filosofia-aldaketa hauxe da: utzi egiten zaio barneko antolamendu-esparruan lan egiteari, eta, zuzenean, lan egiteko modua jorratzen da, eta, batzuetan, produktua bera ere bai, enpresa hornitzailearen beraren negozioa ere badena. Ibilbide hori pixkanaka egiteko, eta bultzatutako enpresa askorentzat filosofia-aldaketa erradikala izan ez dadin, bultzada hori arian-arian egingo da, ondoz ondoko etapa hauek jarraituta: 

Produktuaren ingurumen-informazioa: Lehen etapa horren helburua kalitateko ingurumen-datuak lortzea baino ez da, haien trazabilitatea ziurtatzeko, enpresa bultzatzaileak erabiltzen dituenean.



Osagaien ekodiseinua: Bigarren etapa horretan, ekintzara pasatu behar da. Ihoberen ekodiseinuko metodologia erabiliko da produktuetan ingurumenhobekuntza lortzen saiatzeko eta, ondorioz, berau hornitzailearen produktu guztietara zabaldu ahal izateko.



Ekodiseinua kudeatzeko barneko sistematika: Etapa horretan, enpresek lan egiteko modu hori barneratuta eduki behar dute, eta ekodiseinua kudeatzeko sistema bat ezarrita. Horrela, metodologia erakundearen eguneroko lan-moduan txertatuta egongo da, eta ez da unean uneko jarduera solte bat izango.



Ingurumen-aitorpenerako barneko sistemak: Azken etapa horretan, bultzatutako erakundeek egindako ahalegina eta ekodiseinua eranstean egunerokoan lortutako ingurumen-onurak nabarmentzen dira. Erakunde bakoitzak bere negozioari eta bere bezeroei gehien egokitzen zaien aitorpen-sistema aukeratuko du.

basque ecodesign center


32

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Produktuaren ingurumen-informazioa PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA) JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Produktuaren

ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako

kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Lan-ildo honen bidez, asmoa da enpresa hornitzaileak enpresa bultzatzaileari ematen dizkion ingurumen-datuak edo informazioak fidagarriak eta kalitatezkoak izatea, bai eta trazabilitatea izatea ere, datuen gainean ondoren eginiko tratamenduarekin.

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Kalitatezko ingurumendatuak edukitzearen garrantzia: Ingurumen-datuei dagokienez (igorpenak, isuriak, lehengaien kontsumoa), hainbat kalitate mota daude. Oro har, bi multzo handitan taldeka ditzakegu:

 LEHEN MAILAKO datuak: sortzen diren gunean bertan zuzenean neurtuz lortutako ingurumen-datuak dira; fidagarrienak, beraz.  BIGARREN MAILAKO datuak: zuzenekoak ez diren datuak; datubaseetako batez bestekoen bidez lortutakoak edo modu teorikoan kalkulatutakoak, alegia.

Ingurumena nabarmen errespetatzen duten produktuekin merkatuetan kokatu nahi duten erakundeek gardentasunez erakutsi behar dute kokapen hori, ahalik eta modurik kuantitatiboenean.

Nolanahi ere, askotan, kalitatezko datuak biltzea gogaikarria izan daiteke, eta oztopo ere bai; batez ere, informazio kuantitatibo jakin bat jendaurrean jakinarazi nahi bada.

Erakunde guztiek, horrenbestez, hornitzaileen beharra dute, datuak zorrotz jasotzeko. Datu horiek biltzea errazagoa eta fidagarriagoa izango da informazioa beti zuzenean hornitzaileak berak ematen badio.

Azkenik, ez dugu ahaztu behar ahalegin hori hornitzaileentzat ere oso baliagarria dela, horrela areagotu egiten dutelako beren produktuen edo zerbitzuen gainean lehendik duten ezagutza zabala.

Aplikazio askok azterlan edo analisi jakin batzuetan lehen mailako datuak erabiltzera behartzen dute.

Laguntzeko gidak eta tresnak: Karbono-aztarna eta bizi-zikloaren azterketa

Karbono-aztarnaren eta bizi-zikloaren azterketaren metodologia-printzipioak deskribatzen ditu, argitalpen honek produktu baten ingurumen-portaeraren neurketari eta ebaluazioari aplikaturik. Bi kontzeptu horientzat barnean hartzen dituen alderdien artean hauek dira: haien ezaugarri nagusiak, arautzen dituen arau-esparrua, horiek aplikatzeko etapak eta merkatuan dauden eta horiek aplikatzea ahalbidetzen duten tresnen eta datu-baseen zerrenda bat.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 33

Internetera jotzeko zerbitzu baten bizi-zikloaren azterketa ebaluatzeko ingurumen-informazioaren kudeaketa

Kontsumitzaileek gero eta interes handiagoa dute beren jardueren ingurumen-inplikazioen gainean; horregatik, eragin hori ezagutzeko eta neurtzeko beharra sortzen da, hala eskuratu dituzten produktu eta zerbitzuetan nola horiek hornitzen dizkieten enpresei begira. Euskaltelek erakunde gisa duen karbonoaztarna neurtzeko sistematika ezarritakoan, hornitutako zerbitzu/produktuen ingurumeninpaktua ezagutzea ahalbidetzen ari den proiektu bati heldu zaio (hasteko, Interneteko erabilera, zuntz optikozko sarearen erabilera eta mantentzearen inpaktua barne hartuta, baita erabilitako ekipoen fabrikazioa, erabilera eta bizi-amaiera ere), era horretan inpaktu horrek klima-aldaketa eragiteko duen potentziala estimatuta. Kalkulu hori egiteko, hainbat eragileren informazioa bildu behar izan da (barnekoa, ekipoen hornitzaileena eta beste erakunde batzuena), kontzeptu-esparru bat zehaztuta kalkulu, irismen, baldintza, muga, unitate funtzional eta abarrentzat.

Ekodiseinuaren metodologia aplikatzea erditentsioko (36 kV) energia elektrikoaren lehen mailako banaketako gelaxkatan Ormazabal enpresak Boroako instalazioetan fabrikaturiko CPG.0 motako lehen mailako banaketagelaxketan ekodiseinua aplikatzeko proiektu bat egin zuen 2012an. Lehen fase batean, honelako datuak bildu ziren hainbat CPG.0 gelaxka-motatarako (sareko hainbat funtzio): erabilitako materialekin lotutako datuak, fabrikatzeko eta muntatzeko prozesuen kontsumoak eta igorpenak, erabilera-faseko kontsumoak eta igorpenak, eta haien bizi-amaierarekin lotutakoak. SimaPro tresna erabili zen azterketa egiteko; hala, banaketa-gelaxkak osatzen dituzten osagai guztiak banan-banan eta bereiz aztertu zituen. Inpaktu gehienen zergatiak identifikatu zituen, era horretan. Ondoren, hainbat hobekuntza zehaztu zituen diseinuan zein fabrikazio-prozesuetan, eta, guztiak aztertu ondoren, bideragarriak zirenak aukeratu zituen.

basque ecodesign center


34

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Osagaien ekodiseinua PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA) JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako

kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

EKODISEINUaren definizioa : Ekodiseinua hau da: bizitza osoan zehar produktuek ahalik eta ingurumeninpakturik txikiena sor dezaten, haiek diseinatzeko etapa guztietan ingurumenirizpideak txertatzea. Ekodiseinuan, produktuak garatzeko prozesuan erabakiak hartzeko orduan, oso kontuan hartzen da ingurumena.

Produktuak diseinatzeko eta garatzeko prozesuan ekodiseinua erabiltzen duten enpresa gehienek bizizikloaren azterketa erabiltzen dute beren produktuek bizietapa guztietan eragiten dituzten ingurumen-inpaktu nagusiak identifikatuta edukitzeko. Ezinbestekoa da hori produktuen diseinuan hobekuntzak proposatzeko, produktuaren bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu handienak dituzten arloak lehenetsita.

Nolanahi ere, enpresa bultzatzaileak neurri bateraino bakarrik eragin dezake produktuaren bizi-etapa guztietan, eta ingurumen-hobekuntza global mugatu bat lor dezake. Produktu edo zerbitzu jakin baten bizitza osoan ingurumen-hobekuntza lortzeko aukera, hala ere, nabarmen handitzen da hornidura-kateko guztiak edo batzuk horretan nahasten edo partaide egiten baditugu.

Jarduera horiek benetako ingurumen-onura dakarkiote enpresa bultzatzaileari, banaka lortutako ingurumenhobekuntzak batzea lortzen baitu.

Parte hartzen duten hornidura-kateko kideentzat ere ikuspegi aski ezberdin eta aberasgarria da beren produktu eta zerbitzuen gainean dutenarekin alderatuta; izan ere, beren proposamenen inplikazioak ikusten dituzte produktu nagusiaren bizi-ziklo osoaren globaltasunaren aldean.

Laguntzeko gidak eta tresnak: Ekodiseinuari buruzko sektoreetako eskuliburua eta gidak

Ekodiseinuari buruzko sektoreetako giden helburua enpresei laguntzeko tresnak ematea da produktua diseinatzeko prozesuetan ingurumen-hobekuntza sar dezaten. Gida horiek hainbat jarduerasektoretako produktuen ingurumen-hobekuntzako zehaztapen teknikoak biltzen dituzte, bizi-zikloaren azterketaren azterlan orokorrei zein Ihobek aurrez garatutako esperientziei esker. Metodologia aplikatzeko esperientzia praktikoak deskribatzen dira aztertutako jarduera-sektore bakoitzarentzat.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 35

Azpiestazio elektriko baten eta osatzen duten osagai guztien ekodiseinua

Iberdrolak «Ordiziako azpiestazio elektrikoaren ekodiseinua» proiektua abiarazi zuen 2012an. Proiektua maila handikoa da. Baditu tarteko beste bi fase ere, prestakuntzako faseez gain, eta, haietan, zuzenean lan egingo da azpiestazioa osatzen duten elementuen hornitzaileekin. Hornitzaileekiko lan horretan, Ormazabal ez ezik, honako enpresa hauek ere ariko dira: Incoesa, Adhorna, ABB, Arteche, Ingeteam Power Technology eta ZIV Aplicaciones y Tecnología. Hornitzaile horiek beren osagaien simulazioa egin zuten bizi-zikloaren azterketaren hainbat software-tresnatan ingurumeninpaktu nagusiak identifikatzeko eta, ondoren, osagai horietako bakoitzean hobekuntza-jarduerak proposatzeko. Iberdrolak informazio guztia bildu zuen azpiestazioaren ikuspegi global bat lortuz proposamenen aurretik eta ondoren.

Ekodiseinuaren bidez EROSKIk milioi bat euro eta 2.100 tona CO2 baliokide baino gehiago aurrezten ditu Ingurumenarekiko konpromisoa zintzo betez eta plan estrategikoari jarraituz –prozesuen eraginkortasunaren bidez ingurumen-jasangarritasuna lortzeko helburua du plan horrek–, produktuen ontziek eta bilgarriek ingurumenean duten inpaktua murrizten du EROSKIk. Ekodiseinuko tresna propio baten bidez hainbat ontzi-formaturen eragina konpara daiteke, hala bizi-ziklo osoko ingurumen-eragin global eta BEG isurpenei nola eratorritako kostuei dagokienez (materialak, ekoizpen-prozesua, garraioa, azken kudeaketa). Horri esker, jasangarritasun-irizpideak sar daitezke produktu baterako ontzi-formaturik egokiena aukeratzeko garaian. Lehentasunezko helburua hauxe da: merkaturatutako ontzien eta bilgarrien ingurumen-inpaktua murriztea edo txikiagotzea.

basque ecodesign center


36

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Ekodiseinua kudeatzeko barneko sistematika PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA) JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako

kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

UNE-EN ISO 14006 ekodiseinu-araua UNE-EN ISO 14006 nazioarteko araua. Ingurumen-kudeaketarako sistemak. Ekodiseinua eransteko zuzentarauak; kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemen antzeko egitura batekin garatu zen (ISO 9001 eta ISO 14001), modu horretan kudeatzeko hiru sistemak integratzea erraztuta.

Etapa honetan, ekodiseinua erakundeen lan-moduan barneratutako metodologia izatea da asmoa, eta, horrenbestez, unean-uneko jarduera solte bat ez izatea. Hala bada, ekodiseinua produktuak diseinatzeko eta garatzeko prozesuan modu sistematizatu eta egituratu batez finkatu nahi da, ekodiseinuaren kudeaketarako sistema baten bidez. Gainerako kudeaketa-sistemen antzera, etengabeko hobekuntzan oinarrituta dago, eta erakundearen kudeaketa orokorrean integraturik. 

Legedia betetzea



Komunikazioa hobetzea



Istripuak prebenitzea

Ekodiseinua barneratuta, enpresa bultzatzaileak bere hornitzaileen konpromisoa ziurtatzen du, eta berea ere finkatzen du, hortaz. Esparru honetan hornitzailebultzatzaile erlazioa denboran finkatuta gelditzea bermatzen du jarduera horrek, eta ez osagai edo produktu jakin bati heltzeko unean bakarrik. Gaur egun, enpresa bultzatzailearentzat zein bultzatutako enpresarentzat, lehiakortasuna handitzea ekar dezake, baita lehiakideetatik bereizteko puntu bat ere.

Laguntzeko gidak eta tresnak: Produktuaren Ingurumen Alderdiak Ebaluatzeko Gida

Gida hau lagungarria da ekodiseinua kudeatzeko sistema bat ezartzeko; esaterako, UNE 150301 zaharra eta UNEEN ISO 14006 nazioarteko araua.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 37

GAMESAren ekodiseinuaren kudeaketarako sistemaren betekizunak Gamesako diseinuaren kudeaketarako sistemak, ÂŤBezeroentzako irtenbideak sortzeko sistemaÂť deitutakoak, gutxienez arau hauen betekizunak jasotzen ditu: ISO 9001, ISO 14001, ISO 14006 eta OHSAS 18001.

Irtenbideak diseinatzeko prozesuak arreta berezia jartzen du ingurumen-inpaktuak produktuaren bizi-zikloaren etapa guztietan gutxiagotzeko.

Iberdrolaren ingurumen-kudeaketarako eredua Iberdrolaren ingurumenkudeaketarako ereduak bi ardatz ditu: ingurumenarriskuak kudeatzea eta jarduerak ingurumenean duen eragina etengabe murrizten joatea. Erantsitako irudian, sistema horren funtzionamenduaren eskema ikus dezakezue. Lan horri esker, eta Dow Jones Sustainability Index (DJSI) indizearen arabera, ingurumenkudeaketan liderra da Iberdrola. Ingurumena funtsezko aldagai bihurtu da enpresak jasangarritasunaren kontzeptuan oinarrituta garatu duen estrategian.

basque ecodesign center


38

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Ingurumen-aitorpenerako kanpo-sistemak PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA) JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako

kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak Ingurumeninformazioa

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Produktuen aitorpenerako sistemak Produktuen aitorpenerako sistema nagusiak hauek dira:

 

I. motako etiketak: Ekoetiketak II. motako etiketak: Autoadierazpenak



III. motako etiketak: Produktuaren ingurumen-adierazpena



I. erdimotako etiketak

UNE-EN ISO 14006 araua produktuaren aitorpenerako sistema bat ez bada ere, kudeaketa-sistema bat baizik, nabarmendu beharra dago ziurtagiriek eranskin bat dutela, non kudeaketasistema horren arabera diseinatutako produktuak zehazten diren.

Etapa honen aurretik, bultzatutako enpresei barneko hobekuntza ekarri dieten jarduerak abiarazi ditugu; horiek, halaber, ingurumen-hobekuntza zehatzak ere ekarri dituzte Basque Ecodesign Centerreko bazkideek garatzen dituzten produktu/zerbitzuetan. Etapa honetan ez dugu ingurumen-hobekuntza lortzeko lan egingo, baina bai abiarazitako jarduerak eta lortutako emaitzak jakinarazteko eta horien balioa nabarmentzeko. Gaur egun, ingurumen-aitorpenerako hainbat sistema daude: batetik, erakundea bera edo horren barneko kudeaketa aintzatesten duten sistemak; bestetik, produktuak aintzatestekoak. Etapa honetan, egungo aitorpen-sistema guztietan erakundearentzat egokiena zein den aztertuko da, bai eta sistema horiek hornidura-katearekin lan egiten nola optimizatu ere. Hau baloratu beharko da aitorpen-sistema jakin baten alde egiteko, beste irizpide batzuen artean: 

Enpresa edo produktu jakin bat aintzatetsi nahi den.



Aitorpen mota hori nori zuzentzen zaion (bezeroa-B2B edo kontsumitzailea-B2C).



Aitorpenaren esparru geografikoa.



Baldintza jakin batzuk betetzea eskatzen den.



Hirugarrenek egiaztatzea edo ziurtatzea dakarren.



Kostua

Laguntzeko gidak eta tresnak: Produktuen ingurumen-etiketak

Ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko merkatuan dauden sistemen bilduma; gida honek lagungarri izan nahi du negozioaren eta sektorearen arabera zer sistema aukeratu erabakitzeko, bai eta azkenean hautatutako sistemaren ezaugarri teknikoak ezagutzeko ere.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 39

EROSKIk produktu jasangarrien kontsumoa sustatzen du ingurumen-arloko ziurtagirien bitartez

Kontsumo jasangarriarekiko konpromisoa indartzen du EROSKIk produktuetan ingurumen-arloko bermeak sartuz. Horixe gertatzen da FSC zur jasangarrizko produktuekin (Forest Stewardship Council); FSC International Partner Award saria jaso zuen 2010ean FSC produktuak saltzeko eta hedatzeko konpromisoagatik. Horrelako produktuek baso-baliabideen erabilera arduratsua bermatzen dute. Ildo horretakoak ere badira MSC arrantza jasangarriko produktuak (Marine Stewardship Council) edo kotoi organikoa. WWF World Wildlife Fund elkartearen Arrantza Jasangarriko Ekimenarekin bat egin zuen EROSKIk 2010ean MSC ziurtagiria eskuratzeko; helburua hauxe zen: bere arrain- eta itsaski-iturriak jasangarriak izatea eta horrelakoek ingurumena errespetatzea. Freskoen sekzioko arrandegiko erakusmahaian MSC ekoetiketa duten produktuak sartu dituen Espainiako lehen banaketaenpresa izan da. Gaur egun, MSC ekoetiketa duten itsasoko produktuen hamar erreferentzia ditu EROSKIk; horien barruan Norvegia iparraldeko skrei bakailaoa, Hegoafrikako legatza eta Alaskako abadira daude, besteak beste.

Hornitzaileen bultzada produktuko ingurumen-adierazpenen inguruan Bere produktuaren ingurumen-hobekuntza lortzeko bidean, Vicinay Cadenas enpresak 2008an egiaztatu zuen produktuen ingurumen-adierazpenak (III motako EPDa) oso garrantzitsuak direla hornidura-kate osoan ingurumeninpaktuak kontrolatzeko eta kudeatzeko, baita haren interestaldeentzako komunikazio-tresna gisa ere. Informazio hori hirugarren alde independente batek argitaratu eta egiaztatu du. Gaur egun, produktuko ingurumen-adierazpen berriak garatzen ari da erakundea hornitzaile nagusiekin batera (altzairugilea, tratamentista...) hornidura-kate osoan ingurumen-inpaktu horiek murrizteko ekintzak hobetzeko eta ezartzeko, horien artean hornitzaile kualifikatuen produktuko ingurumen-adierazpenak ere barne hartuta.

basque ecodesign center


40

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak

Ingurumeninformazioa

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 41

7. Bultzada, hornidura eta zerbitzuen erosketa eta kontratazioan Hornidura-katean ingurumena bultzatzeko hirugarren bloke modura, erakundearen negozioan eragiten ez duten baina jasangarritasuna lortzeko bidean lagun dezaketen produktuei heltzea proposatzen dugu. Bloke horren helburu nagusia ingurumen-hobekuntza lortzea da, aurrekoetan bezala, baina, oraingoan, Basque Ecodesign Center erakundea osatzen duten enpresen erosketa eta kontratazio orokorrean ingurumen-irizpideak sartuz. Kasu honetan, kontratazio orokortzat joko da negozioaren parte ez diren –eta, ondorioz, ezta fabrikatzen dituen produktu/zerbitzuena ere– produktu/zerbitzu lagungarrien erosketa edo kontratazioa. Hortaz, ingurumen-ezaugarri hobeak dituzten produktuak eta zerbitzuak eskuratzea edo kontratatzea da asmoa. Hornitzaileekin harremanetan izan behar da horretarako, alde biko informazioa eta komunikazioa erraztearren eta, modu horretan, kalitate - ingurumen prezio erlaziorik onena lor dadin beharrezko ingurumen-irizpideak ontzen joan ahal izateko. Jarduera horrekin batera, orobat, komunikazio- eta kontzientziatze-jarduerak ere egin behar dira barnean, erakundeko langileentzako jardunbide operatibo egokietarako ildoak ezarrita. Era horretako jarduerek kudeaketa eta aitorpenerako sistemak aberasten dituzte ingurumen-hobekuntza lortzeaz eta hornitzaileekiko erlazioa hobetzeaz gain; Basque Ecodesign Centerreko kideen antzera bikaintasun-maila handia duten enpresetan izaten dira horrelako sistemak antolamenduan. Ihobe 2005etik aurrera euskal administrazioan erosketa eta kontratazio publiko berdea sustatzeko egiten ari den lanari ahalik eta etekin handiena atera nahi die lan-ildo horrek. Hedapen horren mugarrietako bat Ihoberen Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eskuliburuaren lehen argitalpena izan zen (2008). Eskuliburu horrek 18 produktu- eta zerbitzu-talde aztertzen ditu egun; horientzat ingurumen-irizpideak eta lotutako materiala garatu dira sentsibilizazio eta komunikazio ona lortzeko, barnean zein kanpoan.

basque ecodesign center


42

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Ingurumen-informazioa JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Lan-ildo horren helburua, nagusiki, hauxe da: hornitzaileei erakundean hedatu nahi den jarduera-ildoa helaraztea.

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak

Ingurumeninformazioa

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Komunikazioa eta konfiantza Jarduera horien arrakasta, sarritan, hornitzaileekin komunikazioa eta konfiantza izatean datza. Emaitzak askoz ere bikainagoak izaten dira besteak beste ondokoak eginez gero:

 Lortu nahi duguna gardentasunez adierazi.

 Beren proposamenak aurkezteko aukera eman.

 Administrazioak eskain diezazkiekeen laguntzen berri eman.

Hornitzaileek asmo horren berri daukatenean, heldu beharreko produktuak/zerbitzuak zehaztu beharko zaizkie, bai eta enpresak baloratu edo eskatu beharreko ingurumen-irizpide nagusiak ere.

Hornitzaileek, dena delako produktu/zerbitzu horien fabrikatzaileak edo banatzaileak izan, inork baino hobeto ezagutzen dute beren produktua. Horrela bada, gure intereseko ingurumen-irizpideak argi eta gardentasunez helarazten badizkiegu, beren produktuetatik eskakizun horiek hobekien betetzen dituztenak eskaini ahal izango dizkiote enpresari.

Horretaz gain, lan-ildo hori produktua eskuratzeari bakarrik ez dagokiola ere helarazi behar zaie, eta, nahi dugun ingurumen-hobekuntza optimizatzeko, erakundean jardunbide egokiak hedatzen jarraitu beharra dagoela. Maiz, hornitzaileek beraiek jardunbide egokiak ezagutzen dituzte, edo barnean jardunbide egokiak hedatzen lagun dezaketen tresnak dituzte.

Eskaintzaren eta eskariaren arteko koordinazioa

Produktu/zerbitzu talde bakoitzerako ingurumen-irizpideak garatzeko orduan, parte hartzen duten eragile guztien arteko koordinazioa eta elkarrizketa baloratu dira gehien, besteak beste. Europako Batzordeak finkatutako oinarrizko irizpideak zehaztutakoan, Ihobek egokitu egin zituen, eta berarekin lan egiten zuten herri-administrazioei zein produktu zehatz hori ekoitzi edo banatzen zuten euskal enpresei aurkeztu zizkien. Era horretan, enpresei joera horien berri eman nahi izan zaie, Eusko Jaurlaritzak berak finkatutako estrategien partaide egin, eta, azkenik, merkatuaren errealitatera egokitutako ingurumen-irizpideak lortu.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 43

Erosketa berdea Euskalteleko horniduretan eta zerbitzu korporatiboetan Euskaltelek, jarduerak hasi zituenetik, jardueraren ingurumenkudeaketarako sistema bat ezarri du; hartarako, hornitzaileekin batera lan egin du ingurumenaren eta erosketa berdearen arloko politiken berri emateko. Horrela bada, hainbat esparrutan erositako ondasunei eta zerbitzuei aplikatu beharreko irizpideak landu dira hornitzaileekin:

 Lege-betekizunak eta ingurumen-izapideak identifikatzea  Euskaltelen zerbitzuarekin estuen lotuta dauden hornitzaileen kudeaketa-sistemak –ISO 14001– (obra-kontratuak, Euskalteleko instalazioetan zerbitzuak ematen dituzten enpresak...).  Eskainitako zerbitzuekin hain lotuta ez dauden baina gizartearen aurreko irudiari begira asko ikusten diren produktuak eta zerbitzuak (publizitate-agentziak, inprimategiak, ekitaldiak antolatzeko enpresak, norbera babesteko ekipamenduak, cateringa eta bulegoko materiala). Euskaltelek sistema bat ezarri zuen hornidura-kateko eskakizunak helarazteko; hala, hornitzaile bakoitzarentzat bultzadako fitxa batzuk erabiltzen dira, kontuan hartu beharreko eskakizunak jasota. Fitxa horiek hornitzaileei helarazten zaizkie, eta ezarritako irizpideak betetzeko konpromiso bat eskatzen zaie haiei.

Heldu beharreko produktuak eta zerbitzuak :                

basque ecodesign center

Papera Ekipo informatikoak, inprimagailuak Ekipo informatikoak, ordenagailuak Bulegoko altzariak Eraikinak garbitzea Ibilgailuak Ekitaldiak Lorezaintza Elikadura (jantokiak, vendinga eta cateringa) Mezularitza Argitalpenak Ehungintza: lan-arropa, oinetakoak eta osagarriak Bidaiak Aholkularitza-zerbitzuak Bulegoko materiala Argiztapena


44

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Erosketa pribatu berdea JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

PRODUKTUAREN HORNIDURA KATEA (NEGOZIOA)

Produktuaren ingurumeninformazioa

Legebetekizunak eta ingurumenizapideak

Osagaien ekodiseinua

Ekodiseinua Kudeatzeko barneko sistematika

Lan-ildo horretan, hornitzaileak inplikatutakoan, erakundeek ingurumena gero eta gehiago errespetatzen duten produktuak edo zerbitzuak erostea edo kontratatzea da asmoa.

Ingurumenaitorpenerako kanpoko sistemak

IngurumenKudeaketarako sistemak

Ingurumeninformazioa

Oinarrizko erosketa berdea

Erosketa berde aurreratua

Erosketa berde bikaina

Jarduera-ildo hori arrakastatsua izan dadin, hona gomendio batzuk:

JARDUERAREN INGURUMEN KUDEAKETA

HORNIDURA ETA ZERBITZU KORPORATIBOEN EROSKETA ETA KONTRATAZIOA

Erakundearen kudeaketarako politika eta sistemetan integratzea Abiarazitako jarduera horiek oso ongi integratu ahal izango dira politika korporatiboetan edo erakundeen kudeaketarako sistemetan; hala nola, ondoko hauetan:

Gizarte-erantzukizun korporatiboa (GEK) Ingurumen-kudeaketarako sistema (IKS) Global Reporting Initiative (GRI) Horri esker, jarduketa erakundearen jardueran integratuta geldituko dela bermatzen dugu, eta, halaber, politika horiei eta kudeaketarako sistemei balioa emango die, eta aberastu egingo ditu.

1.

Heldu beharreko produktuak/zerbitzuak lehenetsi.

2.

Baloratutako ingurumen-alderdien eskakizun-mailan aurrera egitea ahalbidetzen duen estrategia bat finkatu.

3.

Produktuaren/zerbitzuaren balizko aldaketa ekonomikoki baloratu, eta horren gainean erabaki.

4.

Erakundearen barnean, jardunbide operatibo egokiak abiarazi. Horren bitartez, batetik, barneko langileak informatu eta sentsibilizatuko ditugu, eta, bestetik, lortutako ingurumen-emaitzak optimizatu.

5.

Lortutako emaitza ekonomikoak zein ingurumenarlokoak neurtu.

6.

Egindako jarduerak eta haien emaitzak kanpoan zein barnean jakinarazi.

Era horretako jarduerak hedatzearekin eta abiaraztearekin batera, hainbat aldaketa ere izaten dira langileen eguneroko lanean. Horregatik, langileei argi eta garbi adierazi behar zaizkie bai jarduera osoaren xehetasunak, bai izango diren aldaketa zehatzak, bai aldaketok ekarriko dituzten abantaila guztiak, harrera ona egin diezaieten.

Erosketa publikoaren eta pribatuaren arteko aldea Erosketa pribatuaren eta publikoaren arteko alde nagusia hauxe da: erosketa publikoan, administrazio guztiek bete beharreko Europako zein Estatuko kontratazio publikoari buruzko erregulazioa dagoela. Administrazioek erosketak eta kontratazioak nola egin behar dituzten finkatzen du legedi horrek, bai eta, besteak beste, ingurumen-klausulak nola sartu ere. Kontratazio pribatuan ez dago horrelako erregulaziorik; horrenbestez, askatasun handiagoa dago zer eta nola erosi erabakitzeko, eta ingurumen-arloko zer alderdi hartu behar den kontuan zehazteko. Erakunde pribatu batzuek, dena den, gardentasuna eta berdintasuna bultzatzen dituzten politikak dituzte, eta, horregatik, erosketa publikoaren antzekoa izaten da haien kontratazio-prozedura.

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 45

Eskakizun-mailak: Azaldu dugun moduan, bultzatzailearen eta hornitzailearen arteko elkarrizketa-harremana finkatutakoan, ingurumen-irizpideak eskatzeko I. mailan pixkanaka aurrera egiten joatea da xedea. Hala bada, hiru eskaera-maila hauek proposatzen ditugu: 

OINARRIZKO maila: Oinarrizko alderdietan ingurumen-hobekuntzak bermatzen dituzten irizpideak modu sinple eta eraginkor batez jasotzen dira. Ohiko hornitzaile gehienek arazorik gabe bete ditzaketen produktutaldekako ingurumen-alderdiei buruzkoak dira irizpide horiek.



Maila AURRERATUA: Beharrezko ingurumen-irizpideak zabaltzen dira, muga-balio zorrotzagoak eskatuz eta kontuan hartzen diren ingurumen-alderdi kopurua handituz.



Maila BIKAINA: Ingurumenean ahalik eta inpakturik txikiena duten produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko irizpideak finkatzen dira, eta modu horretan merkatuan dauden produktu edo zerbitzu onenen segmentura mugatzen da erosketa. Maila honetan aurretiko azterlanak edo oraingo sistemak aldatzea edo ordezkatzea behar dituzten irtenbide berritzaileak ere jaso litezke.

Laguntzeko gidaliburuak eta tresnak: Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eskuliburua Ihobek euskal administrazioari erosketa eta kontratazioetan ingurumen-klausulak sartzen laguntzearren prestatu zuen Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eskuliburua. Eskuliburuan, 18 produktu- eta zerbitzu-taldeetarako ingurumenirizpideak aztertzen dira, eta informazio hau ere jasotzen da:

 Esparru politiko eta legala (ez enpresa pribatuari aplikatzekoa)  Erakunde baten arloan estrategia bat hedatzeko eredua  Euskadiko administrazioen jardunbide egokiak Beste alderdi hauek ere lantzen ditu, produktu- eta zerbitzu-talde bakoitzarentzat:

 Kontuan hartutako alderdi teknikoen eta ingurumen-arlokoen alderdi orokorrak, oraingo egoerari buruzko azalpenak, eta lotutako ingurumen-ziurtagiriak zehazten dituen kapitulua.

 Laburpen-fitxak, sentsibilizatzeko eta informatzeko erabil daitezen.

 Hiru eskaera-mailetako ingurumen-irizpideak .

basque ecodesign center


46

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

Ihoberen hornitzaileen homologazioa

Ihobek bere horniduren esleipen publiko guztietan sartzen ditu ingurumen-baldintzak. 2005ean hasi zen hori egiten; hots, erosketa eta kontratazio publiko berdearen esparruan lanean hasi zen urte berean. Ihobek ondorengo produktu hauetan sartzen ditu ingurumenbaldintzak:



Resma papera eta bulegoko paperezko beste materialak



Bulegoko materiala



Inprimategiko lanak eta argitalpenak



Informatikako ekipoak eta osagaiak



Kopisteria eta azaleztapeneko lanak

Lan hau, adibidez, hornitzaileen homologazioan oinarrituta egina dago; horretarako, beharrezko alderdi tekniko eta ekonomikoez gain, ingurumen-arloko alderdiak ere erabili zituen. Gaur egun, gainera, ekitaldietarako kontratatzen dituen catering-zerbitzuetan ere sartzen ditu Ihobek ingurumenbaldintzak eta gizarte-baldintzak .

basque ecodesign center


Hornidura-katean ingurumena bultzatzen 47

8. Ondorioak



Hornidura-katea ondo kudeatzea jardunbide egokienetako bat da, zalantzarik gabe, ingurumen-hobekuntza produktuaren bizitzaren etapa guztietan optimizatzeko. Zergatik? Alde batetik, parte hartzen duten eragileek egindako hobekuntzak jasotzen dituelako; eta, bestetik, produktuaren bizi-ziklo osoari buruzko ikuspegi globala eskaintzen duenez, karga negatiboak etapa batetik bestera igarotzea saihesten duelako.



Ingurumenaren arloan egindako lan horrek, ingurumen-hobekuntza bultzatzeaz gain, sendotu egiten ditu gero taldean egin beharreko lanetarako harremanak, izan ingurumen-arlokoak edo beste edozer arlokoak.



Eragile guztiak ingurumenaren arloan aurrera egiteko bateratzeak funtsezko elementuak ematen dizkie Basque Ecodesign Centerreko enpresei zein haien hornidura-katea osatzen dutenei, esparru global berri eta konplexu honetan hobeto lehiatzeko.



Basque Ecodesign Centerreko kide diren enpresek eskarmentu handia dute hornitzaileak eta hornidura-katea bultzatzen. Dokumentu honetan, Basque Ecodesign Centerrek prestatutako eredu xume, zabal eta moldagarri bat duzue, hornidura-katean ingurumen-hobekuntza bultzatzen jarraitzeko. Eredu horri, nolanahi ere, egoki diren aldaketak egin dakizkioke.



Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihoberen bitartez, ingurumen-hobekuntza, lehiakortasuna eta hedapena bultzatzeko garatu diren laguntzarako tresna guztiak jartzen ditu Euskadiko ETEen esku.

basque ecodesign center


48

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen

basque ecodesign center

Hornidura-katean ingurumena bultzatzen