Issuu on Google+

pik txa

trapagarango gazte hilabetekaria

>2008ko ABUZTUA> >20.ZBK>

www.basetxegaztetxea.tk

O 4 g N a r a g a aP aK! r ? T i Nun da K a A J I Popo!? O K i R 2 9 R HERRI KIROLA 25 urte Iparretarrak erakundeko militantea desagertu zela

HE IXA ET REM TA PILO AFIOA DES

7

Jane Doe

MAKETA LEHIAKETAKO IRABAZLEA

>>

txaku rrak errepi 8 dean


>>GaztEguna

2

HERRI KIROL REMIXA ETA PILOTA DESAFIOA !! LATZ ! TRAPAGARAN

adator b 7 2 k a il a Ir ADI GAZTE!eskas besterik ez dira o.

Bi hilabete rango gaztEgunerak ga ar falta Trapa poliki poliki, gazte ind ia t Eta bai! guz mets eta ekinez… ,a eta izerdiz ri da. a k, muntatzen usikariak, trikitilaria m Txarangak, elektrobandak, , txistulariak musika taldeak, k, bertsolaria ntzariak, kuadrilak… da EA gaiteroak, MARTXAN!! GEROA GEUR IK HERRIA BIZIR BAITA!


>>GaztEguna

3

HERRI KIROL DESAFIO IKUSGARRIA:

PILOTA DESAFIOA: GALDAMES vs TRAPAGARAN

8 zulo harrizulatzen + 32 jasoaldi lasto altxatzen + 40 altxaldi ha­ rriari + 120 kolpe ingudeari + 30 lokotx biltzeko + 4 plaza txinge­ kin + 250m zaku garraioan. Horiek guztiak ikusiko dira Arko­ txa plazan eguerdiko 13:00ean. Jokalariak erreleboka arituko di­ ra, batere gelditu gabe. Irabazlea lana azkarren egiten duen taldea izango da. Bi talde arituko dira lehian, biak gure eskualdeko gazteek osatuak. Aupa meatzal­ deko gazte indarra!!

13:30etan aldiz pilota desafioa izango da Escontrilla eskolako frontoian. GALDAMESeko Arostegi eta Humaran arituko dira TRAPAGARANgo Mugarra anaien aurka. Honez gain Trapagarango pelotazaleen arteko beste desafio bat ere jokatuko da.

Kiroletan, dantzan, ligatzen, desfasean… festa eredu partehartzaile eta berritzailea, harremanak egiteko beste modu bat, espontaneoa, goxoa, freskoa, herrikoia, euskalduna, ekologista, alternatiboa, berdinzalea, bizia, herriaren aldekoa… Amesten duguna, sortuko duguna!

Lotu antolakuntzari!! Hurrengo koordinaketa: Abuztuak 24, 20:00etan Basetxean

TRAPAGARAN BERRIA!! EUSKALDUNA ETA GORRIA!! SORTU, AMESTU ETA ERAIKI!!


> > H er ria

4

k a i a J o g n a r a g Trapaurteetako aldarrikapen nagusia Jai Batzorordedea.aHaizlaanerdae,. Jaietako azken an badugu batz go en rt au , an te os n Horrenbeste urtere k al dira? HONA BI IRITZI: festak herrikoiagoa

goRA tRAPAgARANgO jaIAK!!! Uda amaitzear dago, bai­ na ez kezkatu...badatoz jaiak!!! Batzuen ustez, udako egunik onenak. Ur­ tero bezala eta udan ze­ har, beste herretako jaie­ tan egindako beroketa eta rodajea antzematen da gure herriko jaietan. Honekin ez dugu esan na­ hi jaietan adituenak gare­ nik (nahiz eta batzuk ho­ rrela uste), baina nahiko profesionalak bai. Batzuentzat aurtengo jaiak ez dira desberdinak izango, beti bezala koadrilarekin aterako di­ ra (uniformea eta guzti, txukun-txukun), litroak, mozkortu, barrakak eta noizean behin ligatu ere. Baina herriko gazte (eta ez hain gazte) askorent­ zat aurtengo jaiak be­ reziak izango dira: 8 urtez Jai Batzorderik gabe egon ostean, aurten Jai Batzor­ dea osatzeko aukera be­ rreskuratu genuen uda­

letxean. Otsailean hasi gi­ nen biltzen herriko eragi­ le asko (arlo ezberdine­ takoak: politika, kultura, kirola, euskara...) eta guztion artean jai egita­ raua osatzen hasi ginen. Hasiera batean ez zen hain erraza izan, gure ar­ tean ere egon ziren des­ adostasunak, hase­ rreak...baina pazientzia apur batekin (eta Udalak jartzen zituen oztopo­ txoak gaindituz) lortu ge­ nuen gure ustez Trapa­ garandar guztion gustokoa izango den egi­ tarauari forma ematea. Txosnak jartzen ditugun elkarteontzat ere 2008ko jaiak desberdi­ nak izango dira: aurten Udalak erreztasun gehia­ go eman dizkigu txosne­ roei (mila urtez eskatzen egon eta gero, noski!), esate baterako komunak, bai! Lasai egon txosneta­ ra hurbilduko zareten txi­

+

zati eta kakatiok, aurten ez duzue bronkarik izan­ go auzokideekin etxeen artean sartzen zarete­ lako edo ez duzue ibaira erortzeko arriskurik izango (eskerrak!). Hau guztia kontutan har­ tuta, zer gehiago eskatu ahal zaie Trapagarango jaiei? Bada, alde batetik, gure herritik urrun dau­ denak ere jaietan eta gu­ rekin egotea, haien ar­ tean gure gaztetxekideak diren Zigor, Oskar eta Ne­ rea; eta beste­ tik...gazteok presente egotea jaietan, aurtengo eskaintza oso zabala da eta: tortila-jana pregoia­ ren osteko jeitsiera, rallypoteoa, koadrilen arteko olinpiadak eta abar luze bat. Beraz, badakizue, abuztuaren 28an koadri­ lako kamiseta jantzi eta...GORA TRAPAGA­ RANGO JAIAK!!!


5

TRAPAGARANGO JAIAK: JAI BATZORDEA ETA ZER? Aurten izan saltsarik gure herrian, jai bat­ zordea dela medio. Egia da jai batzordea izan dugunez herriko kolektibo eta elkar­ teek jaien antolakunt­ zan parte hartzeko aukera izan dutela. Noski hori aurrera­ pauso bat da de­ mokrazia ikuspegitik. Baina egon al da jaien antolakuntzan al­ daketarik? Egia esan ez da jai modeloan aldaketa handirik ikusten. Azkenean jai batzor­ dearen jarduna kont­ zertu eta jaietako ekintzak hautatzera soilik mugatu da. Ko­ lektiboak ez gara he­ rrikoitasuna eta herritarren partehar­ tzea bultzatuko duten jaiak sortzeko saiake­ rarik egin. Izan ere azken urteotan izuga­ rri aldatu da Trapaga­ rango jaien modeloa. Non gelditu dira le­ hengo kuadrilen jait­

sierak? Non daude gure herriko bereiz­ garri ziren goitiberak? Non kuadrilen kami­ setak? Azken urteotako uda­ letxeko dinamikak jaiak komertzializatu egin ditu, jaia gaueko kontzertuetara nagu­ siki mugatuz. Herria jendez betetzea bult­ zatuz eta jaien arrakasta jende masi­ fikazioari lotuz. Jaia aldiz hori baino gehiago da, jaiak izan behar du herritarrak elkartzeko unea, he­ rria elkartzeko unea, zahar eta gazte, har­ gin eta mediku, irakasle eta ikasle… Jaiak herriarenak izan behar dira eta udal zein jai batzordetik herritarren partehar­ tzea bultzatzeko neu­ rriak adostu behar li­ rateke. Olinpiadak, lehiaketa gastrono­ mikoak, adin ezberdi­ neko jendea elkartze­

-

ko ekintzak, egunean zeharreko animazioa, bazkari herrikoia, txosnei protagonis­ moa eman... Honek ez du zertan kontzertu handien dinamikaren aurka joan behar, bai­ na bai jaia beste era batean bultzatzeko aukera eman. Bestela orain daukagun zabo­ rra besterik ez zaigu geldituko. Mamirik gabeko azala. Peña Toro, gauetako des­ fasea eta nortasunik gabeko jai komertzia­ lak, berdin Laredo, Hamburgo, Santa Pola edo Seattle. Eta horretarako me­ rezi al du jai batzordea egoterik? Hausnartu, eraiki eta elkarrekin borrokatu!! JAIAK HERRIARENAK!


1.LEHENENGO MAKETA LEHIAKETA trap

agar

ango

mak

eta

Bigarren GaztEgunerako iazko abentura diskografikoa aldatu behar genuela erabaki genuen (izan ere, iazko Gaz­ tEguna heldu baino lehen bagenekien!), kantu lehiaketaren ideia oso ona zen eta baita kantu hoiekin CD bat egitea lehia ere, baina aurten errepikatzea ezi­ keta nezkoa bihurtu zen. Beraz, formatoa aldatzeko zer eta maketa lehiaketa bat! GaztEgunaren kanta alde ba­ tera utzita, taldeek haien kanta batzuk bidali beharko zuten eta irabazleari 5 kanten grabazioa lortuko genuen eta nola ez GaztEgunean jotzeko aukera!

Badugu irabazlea:

Jane Doe

www.myspace.com/janedoebilbao

2.GRABAKETA ESTUDIOA ETA MARKETING KANPAINA

Proiektua martxan zegoen eta berehala estudio bat lortu genuen: Ortuellako Groove estudioa. Iaz ere bere laguntza izan genuen eta aurten ere irabazleak bertan grabatuko ditu bost kantak. Baina lehiaketa ezagutarazteko publizitate kanpaina indartsua diseinatu behar genuen; eta prozesu horretan gure aurrean teknologia berri bat agertu zen: Myspace. - Bai, bai. Gaur egun talde guztiek myspace bat dute. - Egia da, eta hortik bidaltzen dute ezdakitzenbat gauzak eta berriak... - Myspace egin behar dugu jendea enteratzeko, oso erraza da hori. OZEN ! TRAPAGARAN

Ondo, de puta madre ideia bai. Baina norbaitek al daki nola egiten den myspace bat? Baina ez erregistratzea bakarrik myspacen, ez; myspace txukun bat egitea, II. Gaz­ tEgunaren diseinuarekin, eta gure logoak jartzen (internazionala bihurtuko den neskatxo hori adibidez). EZ! Inor ez zekien. Berandu gindoazen eta nola ez myspace bat egiteak (hobeto esanda, myspace nola dabilen aztertzea eta diseinatzea) dena atzeratu zuen. Baina zorionez gaztetxean ditugun diseinadore grafiko trebeek (Ba­ setxe Design®) myspace bat egitea lortu zuten eta hortik mundura atera zen gure maketa lehiaketa BurdinMusik izenarekin.


>>GAZTHeRRIA 3.LEHIAKETA; TRAPAGARANETIK EUSKAL HERRIRA! Berehala talde batzuen interesa lortu ge­ nuen eta gure myspacen sartu ziren par­ tehartzeko asmoarekin, nahiz eta make­ tak bidaltzeko denbora tartea nahiko laburra izan denak epean heldu ziren (bi izan ezik, baina onartu genituen ez pentsa!). Euskal Herri osorako zabaldu genuen lehiaketa baina badirudi bakarrik Bi­ zkaian eta Gipuzkoan enteratu direla! Za­ rautz, Donostia, Villabo­ na, Gernika, Etxebarri, Duran­ go... hurrengorako saiatuko gara urrunago heltzen. Maketak izanda, aukeratutako lau epai­ leen artean banatu genituen maketak: Zaunka, Eutanasia, Skasti, Niketz, Xau, Infux... guztira hamairu talde. Eta guztien artean bakarrik irabazle bat: (redo­ ble...) Jane Doe

4.JANE DOE TRAPAGARANGO GAZTEGUNEAN Bilbokoak dira eta musika oso ona egiten dute, musikari adituak dira, beste talde batzuetan ibilitakoak, diska autoeditatua dute kalean eta haien musika bere myspacen aurkitu dezakegu entzungai (myspace.com/janedoebilbao). Nahiz eta musika oso kañeroa ez izan zuzeneko indartsua dute, eta hori frogatzeko aukera hoberena Irailak 27an, Trapagarango II. GaztEgunean. Beraz, kontzertu on bat ikusi nahi baduzu etorri zaitez GaztEgunera, baina etorri goizez, egun osoa jaia dela! eta iluntzean badakizu; kalitatezko kont­ zertu bat: BurdinMusik lehiaketaren irabazlea: Jane Doe.

7


EUSKARA DA GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA ERROBI ! TRAPAGARAN

Asteburu ataria, plana eginda 4 gazte elkartu, irri, buila eta txiste, motxilak eta lo zakuak, Baxe Nafarroara abiatu gara. Larunbata, mendi itzulia egin dugu Adiren magalean. Sekula mugarik ezagutu ez duten kontrabandisten basoetan. Arratsaldean herrira jaitsi, zikiroa eta festa!

Dantzaldia, garagardoak eta Ricard tragoak. Kantuak, irriak, humorea, elkar ezagutza, festa, herria. Orduak aurrera doaz eta eguzkiak poliki bada ere argitzen hasi du zerua. Igandea heldu da eta Bi­ zkaira itzultzeko momen­ tua heldu zaigu. Lagunak agurtu ondoan, autoa hartu dugu eta mendebalderantz hasi gara. Berriz ere inpo­ satutako muga pa­ satu eta guk ez dugu aldaketarik ikusi "Non da Espainia? Non da Frantzia? Mugaren bi aldee­ tan da Euskal Herria!!" Kilometroak aurrera eta puta!!

Berdeen kontrola! "Aparquen el vehiculo a la derecha", "salgan coche", "abra el male­ tero", "tiene un mechero de gestoras", "me tocas los cojones con esa camiseta", "De donde vienes?", "a donde vas?" "me encan­ taria reventar la puerta de tu casa una no­ che", eta noski "hablad en español". Inpo­ saketa eta umilazioa.

Pikoleto: ez zara enteratu herri bat garela? Euskal Herrian indar okupatzaile armatu bat baino ez zarela? Pikoleto: Ez dakizu guret­ zat ez dela ez Frantzia, ez Espainia, euskal­ dun baizik ez garela? Pikoleto: Jakin berdin sentitzen garela Lapurdi, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa edo Xiberuan. Jakin hau gure herria dela, zuen txuleria, intimidazio, inposaketa eta arma guztien gainetik.Gerra egitera etorri zarete. Egun batean zuen etxera itzuli beharko duzue. Guk ordea he­ men iraungo dugu. Zutik eta aske. Zuen te­ rrorismotik aske. Bitartean Espainia eta Frantziak inposatu diguten kartzela handi honetako sasimugen gainetik iraungo dugu. Harreman berriak sortuz, mantenduz eta biziaraziz. Milaka aldiz muga hautsiz. Zuekin to­ patu arren inork ez digu gure herrian aske ibiltzea galaraziko, gu jada libre baikara. Izan ere aspaldian Sarrik idatzi zuen , "Eus­ kara da gure territorio libre baka­ rra".

Alde Hemendik!! Hemendik!! iros pa Españ España


>>ehHERRIA 8,9 25 urte desagertua. NUN DA POPO? Jean-Louis "Popo" Larre 1962an jaio zen Heletan (Baxe Nafarroa). Popo kultur arloan oso inplikatua zen gazte bat zen; dantza taldean, kantari, antzerkigintzan... Mendiarekiko zaletasun berezia zuen. Herriarekiko konpromezuak, Ipa­ rretarrak erakundeko militantea izatera eraman zuen. 1983ko abuztuaren 7an Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren baso batean barneratu zen ihe­ sean, ordutik inoiz ez da haren be­ rri gehiago izan. Bere lagun eta kideek asko aztertu ondoan uste dute poliziak atxilotu eta hil ondo­ ren desagertarazi egin zuela. Or­ dutik Pariseko gobernuarentzat galdera bat besterik ez dago: Nun da POPO? HERRIAK EZ ZAITU AHAZTEN!

ZINKA ! TRAPAGARAN

Liburu gomendatua:

IPARRETARRAK; erakunde politiko armatu baten historia (idazlea: eneko bidegain; argitaletxea: gatuzain)

INFO+: http://nundapopo.hautetfort.com/


>>Ze!XuA

10

KONTZEPTUAK ARGITZEN GIZA IZATE SEXUALARI BURUZ II

Aurreko atalean giza izate sexualaren eredu kontzeptualak azaldu nituen: sexua, sexualitatea, erotika, desioa eta amatoria. Prozesu hau eta bertan ematen diren aldaketak, bizipenak bereziak egiten gaituzte baina hauek guztiak plano orokorrean ematen dira. Oraingoan banakako planoan arituko gara, hauek ere are bereziagoak egiten gaituztelarik.

MODUAK:

Norberaren sexualitatea jaiotzen garenetik edo lehenago hasten da. Ezaugarri biologiko batzuk zera adieraziko dute arra edo emea jaioko garela. Emakume edo gizon jaiotzeak jarrera, sent­ sazio, bizipen ezberdinak edukiko ditugula suposatzen du; nola biziko dugun gure gorputza, nola sentituko dugun gure gorputza, nola harremanduko garen sexu berdineko pertsonekin eta beste sexuko pertsonekin…Honi bereziki lotua dago jendartean erro­ tuta dauden rol eta estereotipo ezberdinak, sexu bakoitzari hertsiki lotuak daudenak. Rol eta estereotipo hauekin apurtu behar dugu norberak nahi duen moduan izateko. Gizon edo emakume izatea jendartean egoteko moduak dira; eta pertsona bakoitzak izango du emakume edo gizon izateko bere modua, guztiak ezberdinak.

Ze!Xua ataleko zalantza eta iradokizunen postontzia >>Ze!XuA

A > > Ze ! X u sentsazioenmundua@hotmail.com

bota galdera Kixkurri!


>>Ze!XuA

ÑABARDURAK:

Gure praktika sexualak harreman heterosexualak edo homosexualak izaten dira. Bakoitzak homosexual edo heterosexual bezala sentitzen dugu gure burua, gure izatea bizitzeko era bat da; ñabardura bata edo bestea izan sexu bereko pertsonekin edo beste sexuko pertso­ nekin izan ditzakegu harremanak. Heterosexuala izatea edo homosexuala izatea sentitzen duguna da, bizi du­ guna, eta ez egiten dugun praktika bat. Moduak eta ñabardurei buruz hitz egiten dugunean, ez gaude bakarrik bi aukerei buruz aritzen, aukera ezberdin ugariz ari gara. Ez dugu zertan gure desioak ñabardura batean edo bestean kokatu behar, aukerak ugari dire­ lako, eta norberak bereak dituelako eta modu ezberdi­ netan bizi eta sentitzen dituelako.

BEREZITASUNAK:

Berezitasunei buruz hitz egiten dugu­ nean norberak bere fantasiak, desioak, nahiak, sentimenduak, sentsazioak, irudimena adierazteko dituen era, mo­ du ezberdinak izango dira. Gure bizitzan izan ditugun praktika sexualetan praktikara eraman ditugun jarduerak bai banaka, binaka, hirunaka zein talde handian dira. Guzti honek prozesu biografiko bat osatzen du, gugan erabateko eragina duena. Ernalketa ematen denetik, hau­ rdunaldi garaian, jaio eta hazi arte bizi­ pen ezberdinak barneratzen ditugu in­ gurune ezberdinek eragin izugarria dutelarik. Guzti honek norberaren giza izate sexuala osatzen du bakoitzak mo­ duak, ñabardurak eta berezitasunak bere modura biziz.

norberak nahi duen moduan izateko, bizitzeko, sentitzeko eskubidea dauka!

kixkur

11


pik txa

pikotxa@gaztesarea.net BASETXE GAZTETXEA Salcedillo estarta 12bis - TRAPAGARAN

!Z na azKe

SEX-40

PADDY REKALDE

Zigarroari kalada luze pare bat eman, irribarre egin eta, ero baten moduan, arineketan hasi da jirasol soro amaigabean barrena. Zeru ezin zabalago honen urdina eta milaka lore potoloren horia. Nahasketa ederra, benetan, are ederrago Uxue, arineketan jirasolen artetik, prakak zelan eranzten dituen ikustean, eta nikia, ditizorroa eta kuleroak... eta kanposantu ondoko belardian, erreka babesten duten makalen alboan, etzan egin da, hamaika mila mitxoletak inguratuta. Izerditan nator, eguzkiak gogotik jotzen du, aizue, baina, hala ere, xarma zoragarria dauka

bere azal gazi-gozoa miazkatzeak, etengabe miazk... Eguzkia itzali, zerua erabat ilundu eta itzarri egin naiz, kagoendios! itzarri egin naiz. Blai eginda esnatu naiz; izerditan esan nahi nuen, baina... Atzoko parrandan ZU egon zinen. Zu b erriz ere. Eta ni, b erriz ere, zugana hurbiltzen saiatu nintzen. Alkohola zainetan, jakina. Bestela badakit ezin dizudala ezta hitzerditxo bat ere esan. Hurbildu bai, hurbildu nintzen (horren guapa zeunden zapia buruan) baina zure inguruan b este neska bat (= lagunmina). Eta mutil guapo bi (= bizkarzainak). Betikoa. Ez dakit zertarako obsesionatzen naizen zurekin. Ez dakit, benetan. Jakin badakit, ordea, Paddy Rekalderen ametsetan bezala, ZU nireetan n-i-r-e-a izango zarela. Buelta eman dut eta mutila b esarkatu dut. Gauzak ez dira beti horren errazak...

tzaile bat da, parte har足 PIKOTXA Trapagaranen zabaltzen den boletin kritiko eta partehartu nahi duenak bere aportazioa goian agertzen den helbide elektronikora bidaltzea besterik ez du... Trapagarango

basetxePRoDUKTIONS-08

basetxeKT

komunikazi taldea

www.basetxegaztetxea.tk

basetxegaztetxea


20PIKOTXA.ABZ08