Page 1

pik txa

trapagarango gazte hilabetekaria

>2008ko apirila> >17.ZBK>

basetxesarea.blogspot.com

EZ NAIZ" SAGARDOTEGI "NAIZENA SPEKTAKULUA GAZTEGUNERA>4. GAUPASA LONJERO EGUNA. DJ BULL ETA MIX6T>5. BERTSO BAZKARIA ORTUELLAN>8. BESTE ISTRIPU BAT EDO HERIOTZ ZIGORRA? ERREPRESALIATUAK ETXERA!!>9. MASTURBAZIOA LIBURUETAN>11

>>

a L a Az


>>Iritzia

2

gazte topagunea'08:

LOKATZA, LOKATZA ETA LOKATZA

Martxoak hogeita batean Lezoko herrira abiatu ginen Meatzaldeko hainbat gaz­ te, aurtengo Topagunea bertan ospatzen zelako. Nahiz eta eguraldia gure kontra izan gogoz pasatu genituen lau egun horiek. Heltzerakoan presaka montatu genituen dendak eta bukatzen ari ginenean euria hasi zen.Dena ondo prestatu ondoren herrira jaitsi ginen, bertan ikusten zen giroa (nahiz eta egural­ diak ez lagundu) oso ona zen, edozein gauza egiteko aukera zegoen: akeita, jan­ tokia, eskola gunea, gazte­ txe gunea, herri gu­ nea,...Dena gaztez beteta zegoen Euskal Herriko edo­ zein partetik etorritakoak, gehienak helburu berare­ kin: lau egunetan zehar in­ dependentzian bizitzea. Baina eguraldiak berriro ere gu izorratzeko helburua

bete zuen, horregatik goi­ zean bidea zena gero gauean lokatzeko ibai bi­ hurtu zen, denda asko erori ziren; jendeak alde egiten zuen, … Baina guk ez, ora­ indik lan eta jai asko gera­ tzen zen egiteko, gainera, orain ikusita, dibertigarria izan zen esperientzia hori: siku mantentzeko desafioa genuen. Eta horrela izan zen, lau egunetan zehar tinko man­ tendu ginen akanpalekuan. Ez euria, ez txingorra, ez elurra, ez ekaitza, ez haizea ,ez zituzten gure ametsak oztopatuko, horregatik, Lezoko kaleetan barrena euskal gazteriaren etorki­ zuna independentzia eta sozialismoa dela argi ikusi zen.


mili MIERDA... ETa gu HARRESIAREN BETIKO ALDEAN "Mili mierda!, al ejercito di que no Mili mierda! al ejercito insumisión…" oihukatzen genuen institutuko mani­ fetan. Larunbatetako li­ troen ondorengo gaupa­ setan. Insumisión, insumisión!! Anti autoritarismoa, anti militarismoa, desobedien­ tzia, desordena maite ge­ nuen!! Eta derrigorrezko soldaduska garaitu ge­ nuen!! Militarrek ordea beren kuarteletan segitu zuten haien gerra, zapalkuntza eta inposaketekin… Eta guk, guk kalean jarrai­ tu genuen gure baratza landatzen, herrigintzan, sorkuntzan, festagintzan, ametsgintzan… Garai horiek heldu zaizkit burura gaurko egunkaria irakurtzen ari nintzela. Izan ere OTANeko bost militarrek garrantzitsuk

"Badaezpadako mundu batentzako estrategia handi baterantz" izene­

ko txostena idatzi dute. Bertan etorkizuneko OTANen estrategia pro­ posatzen dute. Mendebaldearen (USA+Kanada+Europa) gailentasun politiko eta kulturala mantentzea da

helburua. Gaurko mundu desorekatuko desorekak mantentzea. Gure bizi maila 3.munduko herrie­ tako aberastasunen bi­ zkar mantentzea. Energi iturrien jabetza mende­ baldearen eskuetan man­ tentzea. Arrazoi horiek izango dira etorkizuneko gerren abia­ puntu, betikoen interesak babestea. Betiko jaun­ txoek beren poltsikoak betez munduaren sakeoan jarrai dezaten. Eta star wars honetan non kokatzen gara euskaldu­ nak?? Harresiaren betiko aldean, herri txikiekin, nazio zapal­ duekin, indigenekin, emakumeekin, emigran­ teekin, gazteekin, ikaslee­ kin… Ez ditu ez, OTANek gure interesak defendatuko. Gure interesak geuk soilik defendatuko ditugu. …82an esan genuen beza­ la, beti OTAN EZ! Militarrak beren zulo belt­ zera, eta gu berriz harre­ siaren betiko aldera: kale­ ra, berritzera, amestera, ekitera, biharko mundua balore berrietan sortzera! GEROA GEUREA DA!!

ITSASMENDI

3


4

>>GAZTHeRRIA

"NAIZENA "NAIZEN A EZ NAIZ" NAIZ" spektakulua GAZTEGUNERA

Dantza sorkuntza berria Hiriburutik gure mendebalde txokora.

ERROBI ! TRAPAGARAN

25 gazte: dantzari, txaranga, musikari…

Kalea, musika eta dantza uztartzen dituen sorkuntza berritzailea da Naizena ez naiz. Hiriburuko (Lapurdi) Leinua dantza taldeko partaide diren 25 gaztek osatzen dute Nai­ zena ez naiz. Baina ez dira dantza tradizio­ nalak izango emango dituztenak. Beraz, dantza tradizionalei hats berria eman nahian Hiriburuko gazteriak dantza ikusgarri berritzaile bat sortu du. Bizi garen mundu globalizatuko plastikozko kulturaren aurrean bertakotasuna eta eus­ kal tradizioen garrantzia azpimarratu nahi dute. Elkartasunaren garrantzia azaldu gau­ rko gizarte indibidualistaren aurrean. Beraz, Trapagaranen gaztEgunaren baitako poteoan Naizena ez naiz ikusterik izango da. Herri sorkuntza eta berrikuntza baita gure kultura biziaren adierazgarri. BIZI GARA!!

"Naizena ez naizen mundu batean, gizarteak pentsatzen duena naizelako, gizarteak nahi duena naizelako." INFO+ http://www.myspace.com/naizenaeznaiz

GaztEguna aurrera

Poliki bada ere, guztion lanez, eztabaidaz, izerdiz, umorez eta indarrez, badoa gaztEguna aurrera. Badoa eta bagoaz, herria aurrera!! Orain da momentua!! Ideia berriak badituzula? Lagunek musika taldea dutela eta jo nahi? Animatu etorri!!

Hurrengo hitzorduak:

>>Apirilaren 6an Arratsaldeko 19:00Etan Basetxen >>Apirilaren 20an Arratsaldeko 19:00Etan Basetxen Harriz harri, zutabez zutabe… TRAPAGARAN BERRIA EGITERA GOAZ!!


>>GAZTHeRRIA

5

LONJERO EGUNA LONJERO EGUNA AURRERA!! AURRERA!! Mix6T eta DJ Bull Mix6T eta DJ Bull izango dira. Baina antolakuntzak aurrera darrai. Maiatzaren 24an, San Gabrielgo jaietan Markatu zuen agendan, maiatzak 24 LONJERO EGUNA!! BIDEGAIN ! TRAPAGARAN

MIX 6T (Hip hop Funk Reggae)

Hendaiatik dator talde hau. Rapeatu egiten du, hip hop musika eman, funk doinua eta Reggae musika egin. Mix 6T: mix cit辿, la ciudad mixta, hiri mixtoa. Mestijaia!! +INFO: http://www.mix6t.com/

Playeroz jantzita.

Prestatu bermudak, garbitu sandaliak eta txankletak!! Playeroz jantzita joateko pro足 posamena egin da!! Gaztetxea hondartzako txiringitoa bihur足 tuko dugu eta San Gabrielgo txosna hondar足 tzako olatu!! DJ bullek bigilanteen talaiatik pintxatuko du. Ikustekoa!!

Antolakuntzan aurrera

Guztia antolatzeko beste bilera bat egingo da. Animatu eta igon

Apirilak 4 ostirala 20:00etan Basetxe Gaztetxean

EgITARAU PROPOSAMENA Lonjen arteko bilkura izan ondoren, lonjero

eguneko egitarau proposamen bat definitua izan da. Baina oraindik proposamenetarako tartea irekia da. 10:30tan Futbito txapelketa San Gabrielen 17:30etan Futbito finala 18:30etan Lonjero argazkia 18:45an LONJA POTEOA + ELEKTROTXARANGA 22:30tan MIX6T kontzertua gaztetxean 24:00tan kontzertua San Gabrielen 01:30tan DJ BULL San Gabrielgo txosnan.


>>AzaLa

SAGARDOTEGI AFARIA + GAUPASA LESAKAN IKATZ ! TRAPAGARAN

Apirilaren 19an Lesakako Gazte Egunean joko dute: MOSKAS TRONPETERAS, LASHA, ETSAIAK eta HESIAN taldeek. Bertara joateko autobusa antolatu du Trapagarango gaztetxeak.

Autobusa antolatua da.

Apirilaren 19an arratsaldeko 17:00tan aterako da autobusa Trapagarango autobus geltokitik. Lesakan The txortains taldearekin poteoan aritu ondoren Lesakako Lindurren Borda sagardotegian afaria izango da. Ondoren Lesakako frontoi atzean kontzertuak eta gaupasa. MOSKAS TRONPETERAS + LASHA + ETSAIAK + HESIAN Eta itzulera igandean, apirilak 20 goizeko 8:00etan. Lesakako plazatik.

45€ izena emateko ondoko tokietara jo MAITE taberna (trapagaran) ILARGI taberna (trapagaran) LA TERRAZA taberna (trapagaran) GAZTE LOKALA-OGA (ortuella) ORTZE taberna (muskiz)

basetxega@hotmail.com pikotxa@gaztesarea.net meatzaldea.blogspot.com meatzaldea@aek.org


Oztibarreko gazteekin (Baxe Nafarroa) afaria Oztibarreko (Baxe Nafa­ rroa) Bota gaztetxeko gaz­ teek ere autobusa antolatu dute egun horretarako. Sagardotegi afaria elkarre­ kin egingo dugu. Horrela muga guztiak hautsiz elkar harremanak egin, afaldu eta jaian ero murgiltzeko

aukera izango da. Eta nork daki! muga guztiak hautsiz ligatzekoa ere, ahal duenak... Guztiak balio baitu gure herria banatzen duten mugak birrintzeko, bakoitza bere teknikekin, guztiok elkarrekin…

BIDEGAIN ! TRAPAGARAN

GAZTERI ALAITSU ETA KEMENTSU SASI MUGEN GAINETIK AURRERA!!

OZTIBARRE

Oztibarre Baxe Nafarroako haran bat da. 9 herrik osatzen dute; eta 1800 biztanle ingu­ ru bizi dira bertan. Dena dela azken hamar­ kadetan biztanleria beti apalduz eta txikia­ gotuz joan dela esan daiteke. Lartzabale da herririk handiena 395 biztan­ leekin eta Hozta aldiz txikiena 84 biztanlee­ kin. Laborantza (nekazaritza) da bertako jarduera nagusia. Orain arte eskualde euskalduna izan da Oz­ tibarre, nahiz eta euskararen aitortza ezak eta ofizialtasun gabeziak egoera azken ha­ markadetan larritu duen. Hala ere badira euskarak bizirik jarrai dezan lanean ari direnak eta horien lanaren erakus­ garri Lartzabalen irekia izan BaxeNafarroa eta Xiberuako ikastola - kolegio berria. Pa­ gatxa ikastola, haurrek euskaraz ikas deza­ ten.

>>AzaLa BOTA GAZTETXEA

7

Orain dela 3 urte Oztibarreko gazteak eskualdearen gainbe­ hera ikusirik kultur eta gazte dinamika bat piztu nahirik elkartzen hasi ziren. Oztibarren dinamika horiek aurrera erama­ teko gaztetxe bat behar zen eta horren beharra azaldu zieten herritar eta hautetsiei. Lekurik ez zela ikusirik, Oztiba­ rreko gazteek gaztetxe ibiltari bat muntatu zuten. Karabana rulotte bat zen. Herriko plazan plantatu eta kultur , eztabaida zein aisialdi eskaintzak egiten jardun zuten urte batez. Oztiba­ rren barna herriz herri. Gaztetxearen beharra alda­ rrikatuz, herritarrak inarrosiz, gaztetxearen gaineko eztabaida piztuz. Horrela orain 2 urte gaztetxea lortu zuten Donaixtin. Oztiba­ rreko Bota gaztetxea. Aste­ bururo jarduten dira ekintzak antolatuz, bestak, txapelketak, mendi irteerak… Oztibarreko in­ auteriak ere, haiek berreskura­ tuak dituzte. Gazte dinamika bat piztua da Oztibarren. Ametsak badaude, kultura badago, festa badago, jendeen elkartasuna badago… Bota gaztetxeak hats berria ekarri dio, poliki poliki hiltzen ari zen haranari.

ETA DUDARIK EZ… GAZTE INDARRA BADAGO, HERRIA BIZIKO DA!


>>HeRRia

8

BERTSO BER TSO BAZKARIA BAZKARIA ORTUELLAN OR TUELLAN

Meatzaldeko Berbalagunek bertso bazkaria antolatu du Ortuellan hurrengo apirilaren 12an. Bertsolari gazteak izango ditugu gure artean. Gazte eta berde deritzon esapidea iraultzeko prest etorriko dira meatzaldera. Beraz, animatu zahar eta berri berbetan baikabiz!!!!!

UXUE ALBERDI

AMETS ARZALLUS

2005. urteko Txapelketa Nagusian finalista geratutako mutil hau Hen­ daian bizi da. Etxean bertso giroa zegoenez, txikitatik hasi zen kan­ tuan. Hegoaldearekin oso lotua egon arren, Iparraldekoa sentitzen da bere bidea kazetaritzara bidera­ tzen hasi den mutil hau.

MENDI BERBATALDEA

Aurreko mendi irteeran Aiako harrira joatekoak ginen… Joatekoak esaten dut bidean geratu baiki­ nen. Zapatuan kontzertua egon zen Trapagarango Gaztetxeak eta horrek ba­ ja bat sortu zuen (kalimo­ txoarekin egin zuen berak hitzordua…). Besteak be­ netako bajan eta hobe etxean geratzea. Bestea asteburu pasa joanda… Hiru geratu ginen azke­ nean. Hiru eta euria!!! Se­ kulako txaparradarekin

BERBAIDE ! ORTUELLA

Elgoibarreko neska hau bertsolaria izan arren, batez ere idazle ezagutzen dugu. Kazetari honek 20 urte zituela Suediara joan zen Eramus bekarekin. Han ipuin bil­ duma bat idatzi eta Igartza bekara aur­ keztu eta gero Aulki bat elurretan liburua osatu zuen (apirilaren 29an Ortuellako Kriseilu euskaltegian hizpide izango du­ guna).

NOIZ: Apirilaren 12an, zapatua. Bazkaldu aurretik poteoa egingo dugu!!!! NON: Ortuellako Gorbeia Aretoan SARRERAK: 15 euro (aldez aurretik erosi behar dira) Informazio gehiago: meatzaldea@aek.org /meatzaldea.blogspot.com

atera ginen Trapagarane­ tik. Oiartzunen geratuak ginen Lesakako lagun ba­ tekin beraz, nahiz eta he­ mendik euritan atera, abiatu ginen. Hara iritsi­ takoan argi genuen plan aldaketa egin beharko ge­ nuela. Pintxo bat jan eta Arditurritik, meategien ondotik dagoen ibilbidetik, osteratxo bat egitea era­ baki genuen. Baina handik urrutitik ekaitza zeto­ rren... Lesakara joan ginen or­

duan. Han bapo bapo ba­ zkaldu eta gero Meatzal­ dera bueltatu ginen. Kontua da bikain bazkaldu genuenez, Mendi Berba­ Taldea izatetik ziurrenik Dastaketa BerbaTaldea izatera pasako garela!!!!! Kar-kar. Ah! Hurrengo hitzordua apirilaren 6an izango da, domekan. Helburua: Pa­ goeta (baina agian ger­ tuko taberna batean amaituko dugu...)


>>EtxeRA!

9

BESTE "ISTRIPU" BA BAT EDO HERIOTZ ZIGORRA?

Pasa den Martxoaren 22an ezbehar biziki larria izan genuen errrepidean, heriotza bide bazterrean zabal zezakeen ezbeharra, baina zorionez "istripu" ta amorru hitzez baino haratago joan ez zena.

OIHU ! TRAPAGARAN

Trapagarango auzokide den Cristina Uriarte (Zigor Blanco preso politikoaren neskalaguna) auto "istripu" bat izan zuen bere mutilagun Zigor Galiziako Curtis espetxean bisitatzetik zetorrenean, astero Zigorren senitarteko zein lagunek bete­ tzen dituzten 1200 kilometro madarikatu hoietatik bueltan zetorrela. Istripua igandean izan zen 17:30ak aldera Aviles ingu­ ruan, iltze batek kotxeko gur­ pila zulatu eta lehertu egin zuen kontrola galduaraziz. Ondorioz eta kotxea kontro­ latu ezinik hainbat buelta eman zituzten autopistan, albo batean zegoen hesiak gelditu zituen arte, kotxea autopistan aurrez zetozkio­ nei begira geratu zen edozein momentutan beste ezbehar handiago bat izateko arris­ kuan. Cristina ta berarekin zihoan Berriozarreko preso baten neskalaguna kotxetik atera ziren biziki izuturik, zauririk ez zeukatela ikusi eta minutu gutxira atzetik zetozen beste preso polítiko batzuen seni­

deen laguntza jaso zuten aseguro etxera deitu zuten arte, ondoren eta aseguro etxeak taxirik jartzen ez zie­ nez inguruko tailer batera joan behar izan zuten garabi baten laguntzaz, bertan eta kotxea nahiko kaltetuta izan arren txikituta zegoen gurpila aldatu eta oraindik arima uzkurturik zeukatela etxe­ rako bideari ekin behar izan zioten, gobernu espainolak eta PNV-k bedeinkatzen du­ ten eta dispertsio edo saka­ banaketa izentzat duen go­ rroto, mendeku ta heriotz zaparradapean. Cristinak beste hainbat pre­ soen senide ta lagunek beza­ la 1200 kilometro egiten ditu astero 45 minutuko komu­ nikazio bat aurrera eramate­ ko eta ehundaka gara bera bezala estatu espainol zein frantzeseko errepideetan barrena gure bizitza arriska­ tzen dugunok, 45 minutu­ rako asteburu osoak erabilt­ zen ditugunok, ehundaka euro gastatzen ditugunok… 700 dik gora preso politiko ditugu bi estatuetan disper­ tsaturik, hauen zigorra seni­

de eta lagunei erantsi nahi diete, espetxe politika dis­ pertsioz,bakartzez eta urruntzez hornitzen dutenek eta nola ez politika honekin amaitzeko urratsik ere eman nahi ez dutenek. Etxean eta bizirik, eskubide guztien jabe nahi ditugu eus­ kal preso politikoak baina baita astero milaka kilometro egin behar dituzten senide zein lagunak ere. Zigor erantsirik gabe behar ditugu duintasunez norbere senide/lagunarekin oztopo­ rik gabe egon daite­ zen.Dispertsioak amaitu be­ har du eta orain! Orain ere badator hileko azken ostirala,herritarrok senideekin bat egin eta gure beroa emanaz dagoeneko 17 pertsona eraman dituen Es­ petxe politika hiltzailearekin bukatzeko exigitzeko parada, guztion konpromezua kalera ateratzeko parada, Apirilaren 25ean La Caixan 20:00etan.

DISPERTSIOA HILTZAILEA, JO TA KE EUSKAL ERREPRESALIATUAK ETXERATU ARTE!!


>>MOTZEAN!

APIRILAK 26-27: NAFARROAREN EGUNA BAIGORRIN Nafarroaren eguna, Baxe Nafarroa eta Nafarroa garaia mendi eta bortuez gaindi elkartzen dituen festa eguna da. Euskal Herria sasi-mugen gainetik han eta hemen existitzen dela esateko eguna.

APIRILAK 12: LISABÖ GAZTETXEAN Apirilaren 12an "wonbatbooking concerts organization"ek antolaturik kontzertuak izango dira gaztetxean. LISABÖ (Irun) VISION TUNEL (Zaragoza) INTERLUDE (Zaragoza) CORDURA (Trapagaran)

Lisabök ohi bezala 2 bateriarekin joko du, horretarako lanak hasiak dira gaztetxean, eszenatokia handitzeko bidean da.

ORDUA: 20:00etan PREZIOA: 6 euro

INFO+: www.myspace.com/wombatbooking

>>AGeNdA

GAZTE ASANBLADA astelehenero 20etan

A04>OSTIRALA LONJERO EGUNERAKO BILERA 20:00ETAN BASETXEN A04>OSTIRALA ANJE DUHALDE 20:00ETAN SOPUERTAKO ATERPE TABERNAN A06>IGANDEA GAZTEGUNEKO BILERA 19:00ETAN BASETXEN A06>IGANDEA MENDI IRTEERA PAGOETARA> info+ meatzaldea.blogspot.com A12>LARUNBATA BERTSO BAZKARIA ORTUELLAKO GORBEA ARETOAN> info+ meatzaldea.blogspot.com A17>OSTEGUNA GOSE, KONTZERTUA 19:00ETAN MUSKIZKO GAZTE GUNEAN A19>SAGARDOTEGIRA! LESAKARA> info+ basetxesarea.blogspot.com

Nafarroaren eguna esan eta gauza asko heltzen dira burura: Festa, dantza, bazkari eta kantu. Irri, oihu, ulu, harreman bero eta ero… Baina ororen gainetik karrikan nabaritu daitekeen sentimendu bat. Herria espontaneoki bizitzeko eguna. FESTA BAINO GEHIAGO. GINENA, GARENA ETA IZANGO GARENA!

EUSKAL HERRIA: 3+1+3 = 1!!

Gaztetxeak irteera antolatu du Nafarroaren Egunera. Aterpetxea hartuko dugu Baigorrin. Izena emateko apuntatu Gaztetxean dagoen zerrendan astelehenetan edo bidali zure izenarekin e-mail bat ondoko helbideetara: basetxega@hotmail.com pikotxa@gaztesarea.net A20>IGANDEA GAZTEGUNEKO BILERA 19:00ETAN BASETXEN A25>OSTIRALA BERTSO AFARIA LAS CARRERASKO ANGULO TABERNAN A26>LARUNBATA RUPER ORDORIKA 20:00ETAN MUSKIZEKO MEATZARI ARETOAN


>>Ze!XuA "EL INFORME HITE SOBRE SEXUALI­ DAD FEMENINA" liburua Shere Hitek idatzi zuen 1978.urtean. Shere Hite historialari, ikertzaile famatua da. Bere idatziak "El informe Hite sobre la sexualidad femenina" eta "El in­ forme Hite sobre la sexualidad mas­ culina" Ameriketako biztanleen sexu harremanak agerian jarri zituen. Idatzitako lehenengo txostenean 14 eta 70 urte bitarteko 3000 emaku­ me estatubatuar ezberdinen bizipen jaso zituen. Emakumeen egitekoa, sexualitateari buruzko galdera ez­ berdinak planteatzen zituen galdesorta bat erantzutea izan zen. Gai hauek jorratzen zituen: masturba­ zioa, exzitazioa, orgasmoa, koitoa, lesbianismoa, morrontza sexuala, matxinada edo iraultza sexuala, sexua, emozioak, jaiotzen kontrola, emakume adinduak. Liburua atal ez­ berdinetan banatua dago. Liburua oso interesgarria da, informazio as­ ko ematen duena. Oraingoan masturbazioaren kapitu­ luan oinarrituko gara. Gaur egun ere, oraindik, beldurra eta mito ugari da­ go masturbazioaren inguruan. Elizak masturbazioa bekatutzat zuen... Onartua zegoen praktika bakarra er­ naltzeko koitoa zen. Elizak debekatu eta gaitzesten zuen masturbazioa eta beldurra baino ez zitzaien sart­ zen herritarrei. XVII mendearen bukaeran eta XIX mendearen hasie­ ran zientzialari batzuk elizarekin bat egin zuten masturbazioa gaixotasun bat zela esanez (Tissot eta Acton). XX. mendearen hasieran Havelock Ellis ikerlari eta zientzialariak, bere gaueko poluzioak zirela eta gaixo ze­ goela pentsatzen zuen. Ikerlaria egoera latza ikusita bere sintomen jarraipen bat egitea erabaki zuen eta modu horretan ez zegoela gaixorik deskubritu zuen. Egoerak lagunduta jendartearen sexualitatea ikertzeko interesa piztu zitzaion, mitoak erauzteko. Gaur egun ere garai bateko ideia ho­ riek presente jarraitzen dute. Orain­ dik ere nerabeek masturbatzea txa­ rra den, garauak ateratzen zaizkizun

MASTURBAZIOA LIBURUETAN

edo itsu gelditzen zaren galdetzen dute. Tabua jarraitzen du izaten. Li­ buru hau idatzi zen garaian mastur­ bazioa ez zen praktika onartua eta are gutxiago emakumeen kasuan. Horrek eragin zuen liburu hau hain polemikoa izatea. Agerian uzten da emakume guztiak ez garela modu berdinean masturbatzen eta magi­ nan zerbait barneratzea ez delako praktikarik ohikoena. Idazleak berak garrantzi berezia ematen dio liburuko kapitulu honi emaitzak aztertu ondoren ondorio batera iritsi baitzen: masturbazioa emakumearen sexualitatearen ezinbesteko klabea da. Liburuak datu estatistiko ezberdinak ematen ditu: haien artean, galdetegia erantzun zuten emakumeen %85ak mastur­ batzen zirela baieztatu zuten eta hauetatik %95ak orgasmoa nahi zu­ tenean, erraz eta maiztasunarekin lortu zezaketela aipatu ere. Idazleak datu interesgarri bat ematen du: emakumeak masturbazioaren bi­ tartez orgasmora heltzeko errazta­ suna dagoela argi ikusten da horrek esan nahi du kontraesanak agertzen direla emakumearen sexualitatea­ ren sinesmen orokorrekin "Betida­ nik pentsatu izan da emakumeak exzitatzeko motelak direla, denbora dexente behar dutela exzitazioa lor­ tzeko eta orgasmoa modu irregular batez sentitzeko gai direla". Gaur egun sinesmenen esanetan emaku­ me bat orgasmoa lortzeko astiro joan behar da eta "los preliminares" beharrezkoak dira emakumea behar bezala exzitatzeko,…." Harrigarria da 30 urte ondoren berdin jarraitzen dugula. Emakume hauen bizipenak jaso on­ doren idazleak masturbatzeko mo­ du ezberdinak, sei ataletan sailkatu zituen. Gehiengoa klitorisaren esti­ mulazioaren bitartez masturbatzen ziren, batzutan maginako edota uz­ kiko penetrazioa emanda. Datu dei­ garria da emakumeen %1,5ak baiez­ tatu zuen masturbatzeko modua maginako ohiko penetrazioaren bi­ tartez zela. Emakume bakoitza modu ezberdin

11

batean lortzen du plazerra; batzuk atzamarrekin ukitzen dira, bi atza­ marrekin, esku osoarekin, buruz go­ ra, buruz behera, penetrazioaren la­ guntzarekin edo laguntzarik gabe, igurtziz, ferekatuz,…. Bide ezberdi­ nak bilatzen ditugu helburu berdina lortzeko: MASTURBAZIOA. Badakigu masturbazioak orgas­ moaz bestelako helburuak dituela; baina benetan azpimarratu behar dena zera da, liburua argitaratutako kontestua, emandako datu esangu­ ratsuak eta izandako eragina emakumeen sexualitatearen bi­ lakaeran. Azkenean, emakumeek sentitzen zutena adieraztea lortu zuten, haien bizipenak, sentimen­ duak, nahiak, beraien sexualitatea nolakoa zen kontatu zuten, alegia. Masturbazioa plazerrerako iturria da, orgasmoarekin edo orgasmorik gabe. Gure gorputza ezagutzeko modurik hoberena. Norberak bere sexualitateaz ikasteko balio digu. Mina leuntzeko, erlaxatzeko, lo egi­ teko,…. modua da eta bakoitzak jakin behar du noiz, zenbatero eta nola nahi duen burutu. Lehen masturba­ tzea pekatua zen, zikina, txarra osasunerako. Lehen debekatuta ba­ zegoen, orain esparru batzuetan de­ rrigorrezkoa da. Lehen emakumeak ez zeukan sexualitaterik, ez zuen disfrutatzen bere erotikaz, ez zeukan orgasmorik; orain multior­ gasmikak izan behar gara. Ez nago batere ados azkenengo ideietan planteatzen denarekin bakoitzak masturbatzeko eskubidea dauka, nahi duen beste, nahi duen moduan, nahi duen momentuan, bai neska zein mutila izanda.

EMAKUMEAK ERE MASTURBATZEN GARA EMAKUMEAK ORGASMOAZ GOZATZEN BADAKIGU!!! P.D: liburua deskatalogatuta dago baina interneten mugitzen bazarete lortu dezakezue. KIXKUR


pik txa

pikotxa@gaztesarea.net BASETXE GAZTETXEA Salcedillo estarta 12bis - TRAPAGARAN

!Z na azKe

Welcome

enEKO BARBERENA

"Herriak ez du barkatuko" jartzen zuen paretan zegoen kartel xumean "7etan Seberon" pintada batean "Deabruak kaska gorria dauka" esaten dio amak umeari "ez sartu istilutan" aitak gazteari. Baina istiluak hor daude, ez ditugu guk aukeratzen.

Gogoratzen dut Eneko Barberenari zergatik idazten duen poesia galdetu ziotenean agian "Iraultza bat pizteko. Famatua egiteko" zela pentsatzen zuten horiek aho bete hortz geratu zirela. Enekok, gero berak irakurtzeko idazten du. Eta Lurrunak ez du oraindik kristalik estali euskal literaturako liburu bat ez dela esan zigun Manex Agirrek. Liburu hau ogitarteko bat dela. Goxoa ez, baina jateko. Zaborretara ez botatzeko.

Pilota partida hasi da, gomazko modalitatean. Batzuek demokrazia daukate ahoetan, besteek demokraziaren izenean jotzen dute. Dena da zalaparta, dena da istilua. Korrika hasi gara, atariak itxita daude, ihesbiderik ez. "Bienvenidos a Mondragon" jartzen zuen herri sarreran, norbaitek, aerosolez, "Bienvenidos" borratu arte.

Arrasateko atentatua gertatu eta gero gogoratu nintzen Enekorekin. Poesia gozo, ezti eta garratza maite dut. 2004an ez nuen liburua bota. Berriro irakurri eta zer pentsarazi sortu zidan "Ez al duzue ulertu, kale poeta eta margolariak ezin direla isildu? Ez al

duzue ulertu, horma zuriak maite dituzuenok, ez dela horma zuririk existitzen?" horrek. "Bienvenidos" borratze horrek.

tzaile bat da, parte har足 PIKOTXA Trapagaranen zabaltzen den boletin kritiko eta partehartu nahi duenak bere aportazioa goian agertzen den helbide elektronikora bidaltzea besterik ez du... Trapagarango

basetxePRoDUKTIONS-08

basetxeKT basetxesarea.blogspot.com

komunikazi taldea

basetxegaztetxea

17PIKOTXA.API08  

Pikotxa. Trapagarango Gazte Aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you