Page 1

IKASTETXE TALDE ANTOLATUETARAKO 2017 / 2018


Ikusi ezagutzeko, ezagutu begirunea izateko. Gure helburua haurrak, ikasketa esanguratsu baten bidez eta aurkikuntzaren bidez, naturak gure bizitzan daukan garrantziaz jabearaztea da, eta nola aldaketa txikien bidez lan handia egin daitekeen erakutsi. Lantegietan parte hartze aktiboa lortzeko asmoz, talde txikiagoetan banatzen gara, horrela animalia eta landareekin sortzen den elkareragina zuzena izatea ziurtatu dezakegu.

2


Ezagutzak elkartuz. 2017-2018 ikasturterako material didaktikoak prestatu ditugu, horrela, gu bisitatu aurretik, bisitan bertan egingo ditugun ekintzak aurrez lantzeko aukera izango duzue: animaliak, baratza, espezie exotiko inbaditzaileak... Honi esker, bisitari etekinik handiena aterako diogu. ARRAUTZAREN ZIKLOA Ikasturte honetan arrautzaren zikloaren proiektuarekin jarraituko dugu; liburuak eta inkubagailuak utziko dizkizuegu prozesu osoa ikusi, txiten jaiotza lehenengo pertsonan bizi eta gure baserrira egingo duzuen bisitan dena kontatu dezazuten.

3


Erreskate zentroa. Basaberen kontserbazio plan bat daukagu, zeinarekin sentsibilizatzea eta hezitzea bilatzen dugun, espezie exotikoak maskota gisa edukitzeak izan ditzaken ondorioak uler ditzagun. Bereziki gure ekosistementzat arriskutsuak izan daitezkeen espezieenak, inbaditzaile gisa katalogatuta daudenak, hain zuzen. Halaber, garai batean maskota izan ziren eta arrazoi ezberdinengatik hauek zaindu ezin zituzten animaliei ostatua eskaintzen diegu.

4


Hezkuntza plana. Basabere ez da baserri eskola arrunt bat, izan ere, bisitan zehar baserriko animaliez, baratzaz... dena ezagutzeaz gain, espezie exotiko inbaditzaileei arreta berezia eskainiko baitiegu. Eta arazoaz jabetzeko adibiderik onena gure erreskate zentroko animaliak dira.

5


Bisoi europarra. Basaberetik gure fauna autoktonoa kontserbatzen ere lagundu nahi dugu, horregatik, aurten talde guztiekin gure ibaietan bizi den ezezagun bat landuko dugu, bisoi europarra; lintze iberiarrarekin batera europako ugaztun haragijale mehatxatuena, hain zuzen. Horrela, espezie exotiko inbaditzaileek ingurugiroaren orekan sortzen duten kaltearen adibide argia izango dugu.

6


Bisita pertsonalizatuak. Gure azpiegiturak eta ekintzak mota guztietako bisitarienzat prestatuta daude (haur hezkuntzako lehenengo zikloa, behar berezien hezkuntza zentroak, ikastetxeak, asoziazioak, zahar-egoitzak...). Bisitak talde bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak kontuan hartuta egiten dira, horregatik, interes eta nahi ezberdinak asetzeko proposamen pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Ekintzak eta lantegiak.

Baserrira egiten den bisitan ekintza ugari burutu ditzakegu, elikagaien eraldaketa lantegiak, sendabelar lantegiak eta xaboi ekologikoak egitea adibidez, baita baratzaren mundu ikusgarria ezagutzea ere. Argi dago Basaberera egiten den bisitan protagonista nagusienak animaliak direla, bai baserriko animaliak bai animalia basatiak, zeintzuekin modu aktibo batean ikasiko dugun. Gainera, beste ekintza batzuk eskura izango ditugu: hegazti harraparien erakustaldia, nepali zubidun abentura parkea, tirolina, arku tiroa, mendi ibilaldiak bertako fauna eta flora ezagutuz, gymkhana taldeka, narrastien erakustaldia, eta abar. 7


Bisita gaitzazu. Bisita egiteko bi aukera daude; egun erdikoa (13:30ak arte) edo egun osokoa (16:30ak arte), beti ere talde bakoitzaren ordutegira egokituz.

INFORMAZIO GEHIAGO 677 157 605 / 948 542 076 info@basabere.com Azkonarako errepidea z/g, 31177 Lezaun [Nafarroa]

www.basabere.com

Dossier colegios basabere eus 2017 issuu  

2017-2018ko Basabere baserri eskolako ikastetxe eta talde antolatuetarako lantegiak eta hezkuntza plana.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you