Issuu on Google+


LAGUNEN ABENTURA Lagun gure txakurra da. Txikia eta marroia da. Bere buztana txikia da, jaio zenean ebaki ziotelako. Belarriak txikiak ditu eta batzuetan tente jartzen ditu. Begiak marroiak ditu ileak bezalakoak . Puzgarriekin eta petardoekin beldurtu egiten da. Tripako minak dituenean belarra jaten du. Etxetik goazenean triste jartzen da eta gatozenean pozik jartzen da saltoak eginez .Neguan elurra egin zuen egun batean, katu baten atzetik joan zen korrikan. Katua tubo batean sartu zen eta Lagun atzetik joan zen tubo barrura.. lagun ezin zen irten tubotik eta lau egun egon zen barruan sartuta. Bitartean gu Lagun aurkitu ezinik ibili ginen. Goiz batean nire aita Lagun aurkitzera irten zen, desagertu zen lekura joan eta tuboaren irteeran ikusi zuen mugitu ezinik. Aitak lagundu zion irtetzen eta etxera ekarri zuen. Eskolatik etorri ginenean aitak esan zigun sorpresa bat zuela, oso pozik jarri ginen Lagun ikusi genuenean.


LAURA ETA BASERRIA Bazen behin neskatila bat Laura deitzen zena , Barrutian bizi zen , bere ametsa baserrian bizitzea zen . Baserrian animali ugari zituen: txakurra, katua, untxiak eta zaldia‌Txakurra Lagun deitzen zen, katua Mixina , untxia Papitos eta zaldia Rubia ‌Baserri inguruan lorategi bat zegoen, bertan lore oso politak eta koloretsuak zeuden eta baita igerileku handi bat ere. Laura udan ia-ia egun guztia bertan bainatzen pasatzen zuen eta izugarri gustatzen zitzaion zaldi gainean ibiltzea ere. Goizero eskolara joateko Lagun txakurrak musuka esnatzen zuen‌

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Barrutiako plazan.


MARIGORRINGOAREN AMETSA Behin batean, Marigorringo bat bizi zen hosto baten gainean, lo asko eta amets asko egiten zuena. Bere ametsik maitagarriena gaztelu eder baten sartzea zen. Gaztelu barruan lagun asko zituen eta gau guztietan jolastu egiten zuen, karreratara, ume txikietara ‌goizean izartu zenean konturatu zen amets bat zela. Hau bai amets polita! Egin amets!


UMEAK JATEN ZITUEN SOFA Behin batean Ikerrek, telebistako mandoa galdu zuen. Sofan bila hasi zen eta tartean eskua sartu zuen. Bapatean sofa-tarte horretan jausi zen eta harrapatuta gelditu zen. Bere inguruan ikusi zituen aspaldi galdutako gauzak : arkatza, pultserak, paperak‌ez zekien nola irten eta esku bat ikusi zuen. Eskuari heldu eta tiratzeko esan zion, eskuak tira egin zuen eta irtetea lortu zuen, pozik jarri ziren. Eta hala bazan edo ez bazan begi bien artean susurra.



Definit jaione