Page 1


MEREZITAKOA Bazen behin Errigoitin bizi zen baserritar bat dena berarentzako nahi zuena.Baserritar honek asto bat zuen Pakitio izenekoa. Egun batean baserritarra astoaren pentsua garesti zegoela konturatu zen eta astoa besteen landetara botatzeko plan bat pentsatu zuen.Plana hau zen.Astoari lehoi baten mozorroa jartzea eta besteen landetan ustea,eta horrela egin zuen. Beste baserritarrak ikaratuta zeuden lehoia ilusita eta inor ez zen ausartzen berengana hurbiltzen. Egun batean lehoiari aurre egiten ausartu ziren eta orduan astoa zela konturatu ziren. Gero beste baserritarrak astoari jarraitu eta jabearen baserrira iritzi ziren.Orduan baserritarrari besteen soroak berriro landatzera behartu zioten.Hasieran astoari pentsua erosi izan bazion ez zuen horren gaizki bukatuko!!!

Hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan eta irten dadila Barrutiko plazan.


KASTOREEN ABENTURA Bazen behin kastoreen familia bat. Ama aita eta hiru kumeak. Ibairen erdian egin zuten habia.Txikiena Txiki,ertainena Marroi eta nagusiena Koskor deitzen ziren. Ibaiaren erdian bizi ziren adarrez egindako habian.Egun batean euri asko eta haizea egin zuen.Ama eta aita janariaren bila joan ziren eta kumeak bakarrik gelditu ziren.Haizeak eta urak habia eraman zuten eta ez ziren konturatu. Bapatean Koskor konturatu zen urjauzi bat zegoela eta Koskorrekek esan zion Marroieri: -Egin salto alde batera!!! Orduan Koskorrek alde batera egin zuen salto.Koskor eta Txiki habian gelditu ziren eta esan zion Koskorrek Txikiri: -Igo nire bizkarrera!!! Txiki Koskorren bizkarrera igo zen eta salto egin zuten.Ama eta aita habiara bueltatu zirenean, ez zegoen inor eta kezkatuta egon ziren. Bapatean hirurak igeri egiten agertu ziren eta esan zuen amak: -Non egon zarete? Orduan abentura guztia kontatu zieten ama eta aitari.Aurrerantzean

familia poz-pozik bizi izan zen eta habia sendoagoa egin zuten Eta hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan eta irten dadila Barrutiko plazan.


BIZKOR

TXAKURRA

Bazen behin txakur familia bat.Denak beltzak ziren.Txikiena Bizkor deitzen zen.Oso arin ibiltzen zelako. Egun batean korrika eta korrika Oiz mendiraino heldu zen,punta-puntaraino.Han edurra hasi zen eta Bizkor zurizuri eginda gelditu zen. Gero etxera joan zen eta atea jo zuen.Bere aitak atea ireki eta ez zuen ezagutu zuria zelako.Bizkorrek kalean pasatu zuen gaua.Hurrengo egunean berriro atea jo zuen eta esan zion aitak: -Non ibili zara gau osoan? -Kalean egon naiz, atzo ez ninduzun ezagutu zuri-zuri etorri nintzelako. -Etorri barrura laztana, esan zion aitak. Bizkor ez zen gehiago etxetik urrundu eta harrezkero oso ondo bizi izan ziren.

Hala bazan edo ez bazan zu behintzat urrun ez joan.


MAITAGARRIEN HERRIA Bazen behin herri txiki-txiki bat.Perretxiko bat zen bertako eskola,umeak maitagarriak eta gnomoak ziren. Egun batean Maitagarri andere単oari zapata magikoa batzuk lapurtu egin zizkion gnomoa batek. Gnomoak ez zituen nahi berarentzat zapata magikoak, bere umearentzat baizik. Umeak zapatak jantzi zituenean dantza eta dantza hasi zen,ezin zuen gelditu. Ideia bat bururatu zitzaion orduan.Zergatik ez diet ume guztiei dantzan irakasten?Egun horretik aurrera oso pozik bizi izan ziren.

Hala bazan edo ez bazan sartu hankak zapatatan.


Definit agr  

2.A mailakoen ipuinak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you