Page 6

IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua Bidezko Merkataritza ekintzan ‘Elkartasun Aukera’ taldean beste sistema sozial eta ekonomiko baten sinisten dabe; partaidetza, alkartasuna eta zuzentasuna gehiago suspertzen dituan sisteman. Askarien eta honeek Bidezko Merkataritzako produktuekin egitearen bitartez, aiten eta amen, gazteen eta umeen artean, indarrean dagoan sistema kapitalista eta kontsumistaren parean, beste aukera bat agertzera emon nahi zan. Kidendak babes teknikoa eta logistikoa emoten deutso taldeari. Batez be azken urtean baliabide eta materialak konpartitu dabez eta, apurka-apurka, esperientziak konpartitu gura dira, beste batzuentzat be lagungarri izan daitezan. Taldeak, askariez gain, txikienen artean sentiberatasuna bizteko jarduerak garatzen dabez, gehienetan Bidezko Merkataritzaren inguruko gaiekin moldatutako denpora-pasekin. Sasoi batean, aste batetik besterako galderen lehiaketa antolatu eben gaztetxoentzat; galdera egin eta hurrengo astean erantzuna bizkorren ekarrenari ‘panowski’ bat oparitze neutsen. Aitekin eta amekin, ahoz aho jarduten dabe gehiago: produktuei buruzko galderei eta jakin-minari erantzun. Aurton, txartel batzuk egiten hasi dira eta honeetan kontzeptu desbardinak azaltzen dira: “kontsumo arduratsua”, “zaharkitzapen programatua”, e.a. Banatu egiten dabez eta gauza horreei buruzko arretea erakarri gura dabe. Jakin-nahia biztu. Apurka-apurka lantzen dihardue hori eta erantzunak zelan emon aztertzen ari dira.

Taldearen esperientzia… Egia esan, oso pozik dagoz. Jarduera honek jentea eta denporea eskatzen ditu. Dana dala, gaur arte, aurrera egin ahal izan da. Emaitzak onak dira, edo

5

GE-E4nv: Servicio eusk  

Gaztemail.com: envio4 . Experiencia de Servicio euskera

GE-E4nv: Servicio eusk  

Gaztemail.com: envio4 . Experiencia de Servicio euskera