Page 5

IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua egon diran edo dagozan personak dira bertako kideak. Ahal daben neurrian, gure sistema hau aldatu gura daben personak dira. Gaur egun 21 eta 30 urte bitarteko 20 lagunez osatuta dago taldea. Hara zelan sortu zan askari solidarioen ideia: bidezko merkataritza ikastetxeko eskaut taldeetatik harago eroateko nahitik. Taldekide gehienak monitoreak izandakoak ziranez edo monitore lez jarraitzen ebenez, astean behin askariak egin eta, eskolatik urteterakoan neska-mutikoei eskaintzea bururatu jaken.

Antolaketa Taldean, 2 edo 3 lagunez osatutako batzordea dago, logistika kudeatzeko: Kidendara joan produktuak ikustera, eskaria egin, dendan produktuak jaso, eskolara eroan eta han askariak prestatu. Askariak prestatzeko, 16,30ak inguruan batzen dira, ogia erosi eta salmentarako postua atontzeko. Gero “panowskiak� (holan deitzen jake askari bero izarrei: moldeko ogia kakao kremagaz, plantxan berotuta) eta ogi eta txokolatezko bokatak egiten dabez. Postuan, gainera, txokolatinak eta galletak jarten dabez, askaltzeko eta, ondorioz, saltzeko produktuak honeek be. Normalean, salmentarako postu hau 17,45-18,00ak arte egoten da zabalik, ordurako igarota dagoalako askaltzeko ordua. Orain, gainera, eskaut taldeko neska-mutikoen (Batxilergoko 1.go eta 2. mailak) laguntza be izaten dabe, eurek taldean konpromiso lez hartu dabelako jarduera hori eta, bide batez, interesgarri egiten jakezan Bidezko Merkataritza eta aukera ekonomikoak lako gaietan hezten dira. Askariak hartzera lagun asko hurreratzen da...; eskolako ikasle diran hamaika eta hamazortzi urte bitarteko gazteak, aitak eta amak edo zaintzaileak...

4

GE-E4nv: Servicio eusk  

Gaztemail.com: envio4 . Experiencia de Servicio euskera

GE-E4nv: Servicio eusk  

Gaztemail.com: envio4 . Experiencia de Servicio euskera