Issuu on Google+

Gazte-mail.com

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak

3 zenb. 2012ko Martxoa

Zerbitzua

LAN KANPAMENTUA URKIOLAN Fede eta zerbitzuzko nahitaezko esperientzia gure gazteentzat

Ainhara Urkiolako lan kanpamenturako taldea

Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria ­ Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 ­ 2º 48006 ­ BILBAO 944795613 ­ 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net

IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua

Gazte-mail.com ZERBITZU ESPERIENTZIA

"LAN KANPAMENTUA URKIOLAN" Fede eta zerbitzuzko nahitaezko esperientzia gure gazteentzat Urkiolako Santutegian

Ainhara Urkiolako lan kanpamenturako taldea

1

IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua

"LAN KANPAMENTUA URKIOLAN" Fede eta zerbitzuzko nahitaezko esperientzia gure gazteentzat Urkiolako Santutegian

Euskalerrriko Eskautak mobimentuak eta Misinoetarako Bilboko Elizbarrutiko Ordezkaritzak Lan Kanpamentua antolatzen dabe Urkiolan, Euskal Autonomia Alkartearen bihotzean dagoan paradisu txiki honetan. Iaztik aurrera, Urkiolako Santutegiak eta bertako alkarteak harrerea egiten deutsie 16 eta 19 urte bitarteko gazteei, fede, zerbitzu eta bizikidetzazko esperientzia bizi daien, garapenerako lankidetza eta Iparralde-Hegoaldea aldeak landuz, euskal kulturea eta lanbiderik zaharrenak bizirik jarraitzen daben ingurugiro apartan.

Zelan sortzen da Urkiolako lan kanpamentuaren egitasmoa? Zortzi eta hemeretzi urte bitarteko neska-mutilen kristinau hezkuntza ez formalean dogun esperientzia apaletik, gure heziketa ibilbidearen amaieran, bakarka zein taldean, fede esperientzia esanguratsuak eskaintzea ezinbestekoa zala ikusi genduan. Horrexegaitik, orain dala urte bi, Euskalerriko Eskautak mobimentuak eta Euskal Misinoetarako Ordezkaritzak lanari ekin geuntsan, lan kanpamentua garatzeko eskaintza aurrera aterateko. Egitasmo handia zan eta era askotakoak bertan jasoten ziran edukinak. Eskaintza honen bitartez, fedea bizitzeko eta garapenerako lankidetza lantzeko aukerea emoten deutsegu, apartekoa dan eta hainbat gauzatarako aukerea emoten dauan inguruan: hausnarketarako egokia, gure ondasunik bikainena, hau da Izadia, zaintzea ahalbideratzen dauana, bestearen aldeko zerbitzuan, nork bere burua baliagarritzat jotea dakarrena eta, zergaitik ez, gure Euskal Autonomia Alkarteko kulturaren funts eta aberastasunaz bustitzeko aproposa. Eta, non garatu eitekean egitasmo hau?

2

IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua

Ba, ez jakun Anbotoko magalean dagoan Urkiolako Santutegia baino leku egokiagorik bururatu. Gainera, Antonio Santuen Komunidadeko kideekin batzar bakarra egin behar izan genduan euren babes osoa jasoteko, azpiegiturari zein giza baliabideei jagokenez. Eta hantxe aurkitu genduzan fede esperientzien eredu bizi diran, lan kanpamentuaren antolaketan funtsezkoak izan diran eta kanpamentuko gazte partaideentzat erreferente bihurtu diran personak.

Urkiolako lehen lan kanpamentua martxan jartea 2011.eko uztailaren 11n hasi zan Urkiolako lehen lan kanpamentua 17 partaidegaz. IruĂąeko Primera Estrella eta V. Tropa taldeetakok ideak eta TamarĂĄn Loyola Las Palmas Kanaria Handiko beste eskaut talde batekoak ziran. Lehenengo zazpi egunetan, partaideek Urkiolako Santutegiko aterpetxean hartu eben ostatu eta, ondoren, lau eguneko ibilaldia egin eben. Santutegian igaro ebezan egunetan, Komunidadeari lagundu eutsen hainbat egitekotan, esate baterako, goizetan, ermita eta kanpantorrea garbituz, Santutegiko atea margotuz, egurtegia antolatuz... Arratsaldez eta gauez beste era bateko jardueretan murgiltzen ziran: euren burua hobeto ezagutu, herrialde txirotuetako egoereaz jaubetu eta Jaungoiko Aitagana hurreratu, gai honeetan adituak diran personen eta Komunidadekoen, esate baterako Joseba eta/edo Peli Santutegiko mosaikoaren egilearen laguntzagaz. Gainera, txangoak eta dinamikak be egin ziran, ingurua eta euskal kulturea, Durango eta bere udala eta inguruak ezagutzeko. Baserriko bizitza zertan datzan ikusteko aukerea izan eben eta, azkenik, inguruko mitologiaren ingurukoa zalpenak entzun ebezan. Esperientzia atsegin honi amaierea emoteko eta Santutegiaren inguruko aberastasuna aprobetxatuz, neska-mutilek lau eguneko ibilaldia ebin eben, Arabar Errioxako herri eta paisajeez gozatu ebelarik. Urkiolako lan kanpamentuan, neska-mutikoek alkarbanatzeko eta bizikidetza lantzeko aukerea izan dabe; esperientzia eredugarria izan dala esan

3

IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Zerbitzua

daiteke eta eurak be komunidade txiki bat osatu ebela. Beste erakunde batzuetatik eskaintzen diran lan kanpamentuekin alderatuz, kasu honetan ez ziran bakarka joan, taldean eta monitore batek lagunduta baino eta horregaitik, han sortutako batasunaren emaitza lez bizipen ederrak izan ebezan. Ondorengo paella hau da guzti horren erakusleetako bat;-)

“‘Akuri’ lez sentitu ginan Urkiolako lan kanpamentuaren lehen ekitaldian parte hartzean. Gure itxaropen guztiak gainditu ebazan eta beste batzuk bertan parte hartzera suspertzeaz gainera, gu geu barriro joango gintzatekez” Iruñeko Primera Estrella Eskaut taldeko kideen ebaluazioa.

Bideari ekin baino ez deutsagu egin... Partaideek, komunidadeak zein antolatzaileok positibotzat jo dogun lehen esperientzia honen ostean, 2012. urte honetan, Urkiolako lan kanpamentuak erronka honi aurre egin gura deutso: txanda bi egin eta Santutegian bertan egun gehiago igaro, 10 hain zuzen be. Txanda bi horreek uztailaren 11tik 21era eta 21etik 31ra izango dira eta 20 neska-mutikok parte hartu ahal izango dabe.

Urkiolako lan kanpamenturako taldea

4


GE-Env3: Servicio Eusk