Issuu on Google+

Gazte-mail.com

2012 IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Gazte Pastoralgintza suspertzearen inguruko esperientziak

3 zenb. 2012ko Martxoa

Ospakizuna

SICAR KAPERA ­ Espiritualtasunerako gunea María Ainara López y César Fdz. de Larrea Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzako Ordezkaritza Gasteizko Elizbarrutia Delegación Diocesana de Apostolado Seglar Barria ­ Diócesis de Bibao Plaza Nueva, 4 ­ 2º 48006 ­ BILBAO 944795613 ­ 946790080 das1@barria.net / admin1@barria.net


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna

Gazte-mail.com OSPAKIZUN ESPERIENTZIA

SICAR KAPERA ESPIRITUALTASUNERAKO GUNEA

Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzako Ordezkaritza Gasteizko Elizbarrutia

1


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna

SICAR KAPERA Espiritualtasunerako gunea Gasteizko Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzako Ordezkaritzaren gaur egungo gida, “Al encuentro con los jóvenes / Gazteokin bat eginez” Gazte Pastoraltzarako Elizbarutiko Egitasmoa da. Egitasmo honek, “Renovar evangélicamente nuestras comunidades” (2009-2014) Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egiasmoari estu lotuta, gazteakazko hezkuntza eta ebanjelizatze lana bideratu eta bultzatu nahi dau datozan urteetan. Al encuentro con los jóvenes / Gazteokin bat eginez goiburua aukeratu dogu, hasiera-hasieratik gazteei zuzendutako eliz jarduera misiolariagoaren aldeko apustua nabarmentzeko. Gazteen errealidadeari eta gure pastoral plataformei begiratu ezkero, funtsezkotzat joten dogu misiolari ebanjelizazinoari lehentasuna emotea: gazteen bila atera behar dogu, eurak dagozan lekuan egon, harrerea egin behar deutsegu eta entzun egin behar doguz, euren giza hazkundean lagun egin ahal izateko, holan gazteek Barri Ona entzutea eta barruratzea ahalbideratuko dogu. Elizbarrutiko egitasmo honen bitartez, gazteekin bat egitea bultzatu gura dogu, alkarren arteko komunikazinorako bideak zabalduz, alkarregaz hazi eta ebanjelizatu gaitezan ebanjelioak aurkezten deuskun bizitzarako proposamenaganako leialtasunean. Gazte Pastoraltzako Ordezkaritzan garatzen doguzan ekimenen artean, fedea nork bere egitea suspertzen dauan Jainko eta alkarte esperientzia zaintzen dauan baten sakondu gura dogu.

SICAR kapera (pastoral ekiturte osoan astero zabaltzen dan espiritualtasunerako gunea). Jasotzaileak: Euren espiritualtasuna landu gura daben 15 urtetik gorako gazteak. Arduradunak: Gazte Pastoraltzako Elizbarrutiko Ordezkaritza eta SICAR taldea.

2


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna MOTIBAZINOA Alberto de Mingok “Barruko bizitzaren iturrietarantz” (‘Vida Nueva’, 2.414) idazkian dinoanez, belaunaldi egartia dogu aurrez aurre. “Orain dala urte batzuk Santiago bidearen zati bat egin neban. Lehenengo etapan, Saint-JeanPied-de-Porten, neska boluntario batzuek “Erromesaren Agiria” lortzeko itaunketa beteten lagundu eusten. Hauxe zan erantzun beharreko itaunetako bat: “Zergaitik egiten diharduzu Santiago bidea?”. Lau aukera egozan erantzuteko: Lehenengo laukia, Bidea kirola egiteagaitik egiten ebenentzat zan; bigarrena, kulturagaitik egiten ebenentzat; hirugarrena arrazoi erlijiosoa eukienentzat eta laugarrena, asmoa espirituala eukienentzat. Aukera “erlijiosoaren” eta “espiritualaren” artean ze alde egoan galdetu neutsen boluntarioei. Eta zera erantzun eusten: lauki “erlijiosoa”, Bideari eliza bateko kide lez eukien konpromisoaren barruan ekiten eutsienentzat zala eta “espirituala”, sinismen baten mugen barruan sartzen ez zan bilatzeak bultzatuta egiten ebenentzat. Jarraian galdetu neban: zein da jenteak gehien markatzen dauan laukia? “Espirituala” –erantzun eusten eurek-. Hain zuzen be, neuk lez, Bidea egiten ziharduen europar herrialde desbardinetako jenteagaz (hainbeste egoan non aterpetxeetan ez egoan danontzako lekurik, nahiz eta urtez urte leku gehiago eskaini) solasean jardun neban astebetez. Nire erromes bidelagun asko eta asko benetako bilatze espiritualean murgilduta egoan, baina gehienak ez ziran elizara joan be egiten. Arrazoia –inoen-, elizetan ez ebela bilatzen ebena aurkitzen. Gure elizetan zerbaitek huts egiten ebala pentsatu neban, hain geurea dan zerbaiten eskariari erantzuteko gauza ez garalako”. Quebeceko Gotzainen Batzar Nagusian ondorengoa baieztatzen eben: “fedearen transmisinoak ibaiaren ereduari jarraitzen deutsala pentsatzen genduan, hau da bere emaria gehitzen daben eta ubidea zabaltzen daben ibaiadar desbardinen ekarriagaz apurka-apurka hazi egiten dala. Holan, fedearen transmisinoak etxeetan eukan bere iturria. Ondoren, haurtzaroan eta adoleszentzian, eskolaren eta eskolako irakaskuntza erlijiosoaren ibaiadar nagusiagaz zabaltzen zan bere bidea. Ondoren, parrokiek hartzen eben errelebua

3


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna kursoaren eta biziaren hondarrerako. Fedearen transmisinoa mailaka egiten zan, etapaz etapa kateatuz, bizitzako etenbako uhinetan, gizarte eta eliz erakundeen ohiko jardunean eroandako eta arrastatutako herentzia lez. Ibaiaren eta bere ibaiadarren irudi hau dagoeneko ez datorrela bat errealidadeagaz autortu behar dogu. Gaur egun ubide ezegonkorra dauan ibai eredu hau alde batera itzi eta beste eredu bat erabili behar dogu. Baldintza barrietan, gure gaur egungo baldintzetan, garrantzitsua da fedeak bere itxura hartzen dauan lekura igotea. Hau da, ezinbestekoa da gazteen esperientziaren bihotzera jotea. Bizitzatik sortzen dan, harritzen dauan, funtsezkoaz jaubetzen laguntzen dauan, esnatzen dauan, martxan jarten eta biziarazoten gaituan bizitzatik erneten dan esperientzia espirituala atera. Fede hezkuntza ez da, lehenengo eta behin, baliabideak batzea; iturria aurkitzea da beste ezer baino lehen”. SICARek “ur apur hori” eskaini gura dau euren iturria aurkitzeko putzuaren ondoan jarten diran bideko nekatuentzat...

SICAR KAPERA. Espiritualtasunerako gunea SICAR KAPERA (San Idelfonsoren Kristoren kapera, San Idelfonso k., 3),isiltasuna, entzutea, barrukotasuna eta otoitza lantzeko lekua da. Kapera honetan, XIV. gizaldiko eskultura gotiko bikaina dan Kristo Kurutziltzatua dago buruan. 1887an jaso zan tenplu neogotiko eder hau ordura arte, Gasteizko herritarrek eta Santiagora joiazan erromesek gurtu eien, uriko harresiaren ateetan egoan Kristo Santua hartzeko. 2005ean, Gasteizko Gotzaitegiak, Gazte Pastoraltzako Ordezkaritzaren bitartez, kapera hau aukeratu eban espiritualtasunerako gune bihurtzeko gazteentzat. Kapera hau erabilteko baldintzak hobetze aldera, berogailua, megafonia eta lurzorua barritu ziran. Gaur egungo gazteei gustatzen jaken estetikara hurreratu guran, beirateak aldatu egin ziran eta altzari eta apaingarri barriak gehitu. Leku xumea da eta, aldi berean, ederra eta, gainera, urigune

4


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna historikoan dago, asteburuetan gazteen martxa batzen dan inguruan eta, ondorioz, aparteko gunea da gazteak dagozan lekuan bertan agertzeko. Bariku guztietan zabaltzen dogu 20,00etatik 23,00etara, eta 21,00etan otoitz gidatua egiten da, beren beregi gazteentzat. Astean behin, otoitz egiteko era desbardinak proposatzen doguz: • • • • •

1.go barikua, “Lectio Divina” Hitzagaz otoitz egin. 2. Taize. 3. Dantza kontenplalaria. 4. Elizbarrutiko talde edo alkarte batek prestatuta. 5. Artetik otoitz egin.

PKT ENTERES EUKARISTIA Bakarka eta alkartean otoitz egiteko proposamen anitz honezaz ganera, hileko hirugarren domeketan, 20,00etan, “pkt enteres” eukaristia ospatzen dogu, gazteekin eta gazteentzat ospatu gura dogun Eukaristia hain zuzen be. “Prisa bako” Eukaristia da eta mezua zein mezua transmititzeko bidea gazteentzako modukoak izatea da helburua. Hil bakotxean, gazteen elizbarrutiko errealidade bati (parrokia, ikastetxea, mobimentua...) eskatzen deutsagu eukaristiaren zatiren bat prestatzeko. Holan, parte hartzera sustatzen doguz eta, garrantzitsuagoa dana, partaidetza aktiboagoa izateko aukerea emoten deutsegu. Dana dala, jakin badakigu garrantzitsuena beste hau dana: “pkt enteres” Eukaristiara datozan guztiek Jesus Hitz eta Ogi Bizi lez emoten deuskun Jaungoiko Maitasunagaz bat egin daiela. Eukaristiaren amaieran, mezu zabalgarri txiki eta esanguratsua banatzen dogu, eukaristia ospatu dogun guztiok geure egin daigun mezu hori eta gure familiari, lagunei, kideei... helarazo deiegun, gauza onak alkarbanatzeko diralako. Azkenik, giro nasaiagoan, kopau bat hartzen dogu eta, bide batez, alkarren arteko hartu-emona suspertu eta SICARetik indarbarrituta urten.

5


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna Hileko bigarren barikuetan, Taize otoitzaldiaren aurretik, 20,00etatik, 20,45etara, barnetasunerako hausnarketa eskaintzen dogu, geure barrura sartzen eta, nasaitasun eta isiltasunetik Jaungoikoa sentitzen laguntzen deuskuen bide eta espazio lez. Hausnartzea, alerta pasiboan irautea da, Jainko Maitasuna, Jesusen Jainkoa gure barru-barruraino sartu daiten. SICARek, taldeek, alkarteek, mobimentuek, ikastetxeek... antolatzen dabezan beste ekimen batzuei be eskaintzen deutse espazio hau, esate baterako: beste ordutegi batzuetan egiten diranak, hezkuntza egitasmo honegaz bat datozanak eta beste gazte batzuei, batez be gure pastoral plataformetan sartuta ez dagozanei zabaltzen jakezanak. SICARek ez dau parrokiako gune izaterik nahi; zein parrokiatakoak diran be ez dakien eta euren parrokia ez bizitza erlijiosorako eza giza arazoetarako erreferentzia lez ikusten ez daben gazteei zabalduta dago. SICARek bila diharduen, kezkatsu dabizan, bizitzara, bihotzera... gogobetetasuna ez dakarren esperientzien gose diran, nahirik sakonenak ase ezinik hara eta hona dabizan gazteen eskariari erantzun gura deutso. SICARek kalean egon gura dau, euren ordutegietan, euren hizkeretan, euren topaguneetan, euren lengoaietan, euren sentsibilitateetan, euren malgutasunean, euren gramatiketan... SICARek erreferentzia gune alternatiboa izan gura dau, estilo barria garatuz transzendentziara joteko, harrerako, datorrenari laguntzeko, isiltasuna egiteko eta euren bilatzeak errespetatzeko, otoitz eta ospakizun arloan saiatzeko... SICARek kulturara egokitu gura dau fedea, era onargarri eta ulergarrian aurkeztuz, kristinau esperientziaren funtsezko nukleoa berreskuratuz, Jesus gaurko gazteei kontatuz... SICARek elizbarrutiko espazio bihurtu gura dau, danentzako lekua izango daben lekua, sinisten hasteko edo barriro sinisteko, gugaz dagozan gazte eta ekintzaileentzat, joan ziranak eta orain etorri diranak...

6


IV. EEE – NORBEREGANATZEA Erabarritu Gaztetu

Ospakizuna SICARek aukerea emon gura deutse gazteei, sarbidea sakontasunez, era sistematiko eta pedagogikoan egin daien, bakarkako eta alkarteko otoitza garatuz... SICARek gazteekin egin gura dau alkarbanatutako hitzaren bidea; barruko otoitzaren bidea, Berbiztuaren oroipenezko ogi zatituaren bidea... SICAR bost berbatan laburtzen da: • • • • •

Sinismena. Isiltasuna. Begiespena. Harrerea. Adiskidetzea.

SICAR, orokorrean, gazte pastoraltzako arduradun eta laguntzaileek gehien baloratzen daben Ordezkaritzaren ekimenetako bat. Neurri batean, espiritualtasunerako erreferentziazko gune bihurtu da gure pastoral plataformetako gazteentzat. Kursoan zehar, gazte ugari hurreratzen da Kapera honetara, otoitz gidaturen baten edo gazteekin egiten dan eukaristian parte hartzeko. Taldeei otoitzak eta eukaristia prestatzeko ardurea emoteak SICARen gazteen partaidetza anitza izatea dakar.

Ainara López y César Fdz. de Larrea Delegación Diocesana de Pastoral con Jóvenes Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzako Ordezkaritza Plza. Desamparados 1, 3º. 01004 Vitoria-Gasteiz Tfno. 945 123 483 / 670.238.258 / Fax. 945 122 730 C.e.: delegacionjovenes@diocesisvitoria.org Web: www.gazteok.org

7


GE-Env3: Celebracion Eus