Page 1

Travel Out atalaren lehen zenbakian Irlanda bisitatu genuen, Zumaian bizi den irlandar baten gomendioei jaramon eginez. Bigarren zenbaki honetarako iparraldeko beste herrialde bat aukeratu dugu, jakina baita udan egiten duen beroarekin ez duela gogo handirik ematen hegoaldera salto egiteak. Aukeratutako herrialdea Holanda izan da. Dike eta kanalez jositako herrialde hartan gidari bezala Willem Prinse holandarra izango dugu. Amsterdam bisitatuko dugu, baina baita guretzako hain ezagunak ez diren parajeak ere.


holanda

Nola joan Holandara Holandara joateko modurik merkeena autobusez bidaiatzea da. Eurolines izeneko autobus konpainiak sarritan egiten du bidaia iberiar penintsulatik Europako iparraldera eta Donostian ere jasotzen ditu bidaiariak. Alde txarra ere badu: oso bidaia luzea izatea eta geldialdi asko egitea. Autobus txartela lortu nahi baduzue, bidai agentzietan galde dezakezue. Trenez ere joan daiteke Holandara. Modu azkarrena TGV trena hartzea da. Hendaiatik Pariserako bidaia egiten du. Estatu frantziarreko hiriburuan geltokia aldatu behar da eta iparraldera doan beste tren azkar bat hartu. Geldialdiak egiten ditu, baina ez oso sarritan. Autobusa baino garestiagoa da, baina baita interesgarriagoa ere. Holandara joateko modu azkarrena, noski, hegazkinez bidaiatzea da. Bilbotik Amsterdamerako bidaiak sarritan ateratzen dira. Noski, garesti xamar ateratzen da horrela bidaiatzea. Denbora duenak autoa ere erabil dezake. 15-20 orduko bidea dago hemendik Amsterdamera bitartean, hori, noski, atsedenaldi batzuk hartuta. Zorte pixka bat izanez gero, autostop eginda joan zaitezkete Holanda ingurura. Hori bai, pazientziarekin hartu behar da bidaia.

Nola bidaiatu Irlandan zehar Sekulako garraio publikoak dituzte Holandan. Tren, autobus, tranbiak, etab. Oso puntualak direla aipatu behar da, eta segundo eskas batzuengatik galdu dezakezu trena edo autobusa. Herri handien artean bidaiatzeko trena da modurik egokiena. Ordu erdiro ateratzen da tren bat, eta nahiz eta nahiko garestia den, azkarra eta erosoa da. Hiri handietatik herri txikietara joateko autobusa erabili behar da. Hiri barruan mugitzeko ez dago arazorik, garraio publikoen sare bikaina baitago Holandan: autobusak, tranbiak, etab. Hala ere, dudarik gabe, Holandan zehar mugitzeko modu egokiena bizikleta da. Lurralde oso laua da eta bizikleta erabiliz herrialde guztia zeharka dezakezu. Gainera, legedi aldetik, bizikleta erabiltzen dutenek abantaila ugari dituzte. Adibidez, auto batek eta bizikleta batek istripua izanez gero, errua beti ere autoarena da. Bidegorriz josita dago Holanda. Autoz mugitzeko Holanda paradisua dela aipa daiteke. Autopista eta autobideak ugariak eta ondo diseinatuak dira. Autostop egin nahi baduzu, nahikoa erraz hartuko zaituztete. Nahikoa da autopista baten sarreran jartzea.

Ordutegiak Euskal Herrian dugun ordu berbera erabiltzen da Holandan. Hori bai, jatorduak europar erara antolatuta daude. Gosari indartsua egiten da. Bazkaria 12.30 -13.00 inguruan egiten da, eta sarritan ogitarteko batekin nahikoa izaten da. Afaria, aldiz, arratsaldeko 6-8ak aldera egiten da. Hori bai, jatetxe batera joanda, beranduxeago ere afal dezakezue.

14

2001eko ekainak 28/86.zenb.

Azalera: 41.473 km2. Bizilagunak: 17 milioi. Hiriburua: Amsterdam. Hiri garrantzitsuenak: Rotterdam, La Haya, Utrecht.

Hizkuntza: Txanpona:

Holandarra. Florina (75 pezeta inguru)

Non lo egin Holandara bidaiatzen duten ia denek Amsterdamen egingo dute geldialdia. Holandako hiriburuan lo egiteko aukera dezente daude. Alde batetik, hotel edo ostatuetan egin dezakezue lo. Ugariak dira Amsterdamen hotelak eta ez duzu lekua lortzeko arazorik izango. Hotelean gau bat pasa nahi baduzu 4.000 eta 6.000 pezeta inguru ordaindu beharko duzu. Amsterdamen lo egiteko aukera merkeagoa ostatu batean gaua pasatzea izango litzateke. Nazioarteko erakunde batek eramaten ditu gazteen ostatuak. Kanpin aldetik ez duzue arazorik izango Holandan zehar. Denetik egongo bada ere, oso kanpin onak aurki ditzakezue, bai espazio bai zerbitzu aldetik. Hala ere, diruz estu bazabiltza, zelai batean denda ezar dezakezue. Hori bai, lurraren jabeari baimena eskatu ondoren. Ez da gomendatzen baimena eskatu gabe lursail pribatuetan gaua pasatzea, agian polizia etorriko zaizue-eta. Aukera polita granja batean gela bat alokatzea izan daiteke eta horrela herritarrekin nahas zaitezkete. Informazio gehiago nahi izanez gero, Turismo Bulegoetan galdetu edota interneteko www.vvv.nl helbidean begira dezakezue.


Ohi den bezala, hiriburuan hasiko dugu gure ibilbidea. Willem Prinsek Amsterdamen ‘galtzea’ gomendatzen du. Kaleetan ibili, hiriko biztanleen artean nahastu, Amsterdameko giroan murgildu. Martxako gogoarekin bazaudete Leidseplein plazara hurbiltzea gomendatzen du. Alde batetik, Melkwegeko kulturgunea dago. Bertan diskoteka, kontzertu aretoa, coffee shopa, zinema, liburutegia eta erakusketa areto bat aurki ditzakezue. Bestetik, Paradiso kontzertu aretoa ere gomendatzen du. Museoetan ibiltzea gogoko dutenek derrigorrez bisitatu behar dute Rijksmuseuma. Rembrandt, Jan Steen eta beste hainbat holandar artistaren lanak ikus daitezke. Beste museo gomendagarriak Stedelijk Museum eta Van Gogh Museum izenekoak dira. Amsterdametik ezin zara joan Auzo Gorria delakoa ikusi gabe. Putak erakusleihoetan egoten dira bezeroen zain. Badakizu zer ikustera zoazen, baina hala ere zure harridura pizten du. Auzo honen atzean Waterlooplein izeneko azoka handia dago. Merezi du hura ere bisitatzea. Amsterdam utzi eta iparraldera egingo dugu. Hiriburutik nahiko hurbil Volendam izeneko herrixka dago. Willemek oso gogoko ez badu ere, herritarrak arropa tradizionalekin jantzita ikusi nahi badituzue, leku egokia duzue. Iparrera joanaz, Kinderdijkera helduko gara. Bertan hain famatuak diren haize errotak ikusiko ditugu. Jarraian, gizakiak

egindako ingeniaritza lan izugarrietako batekin, Afsluitdijk izeneko dike erraldoiarekin, egingo dugu topo. Dikea zeharkatu eta Friesland eskualdean sartuko gara. Kanalez jositako herrialde hezea da Friesland. Iparrera joanaz, Waddenzeeko itsasoarekin egingo dugu topo. Oso leku gomendagarria da bisitariarentzat. Uharte eder batzuk ere aurrean ditugu. Gainera, marea behean dagoenean, oinez joan gaitezke uharteetara. Sekulako hondartzekin egingo dugu topo uharte hauetan. Bizikletan ibiltzeko leku paregabea izan liteke. Frieslandetik hegoaldera joanaz, Utrecht hirira helduko gara. Holandako hiri gehienekin gertatzen den bezala, hirigune ederrak dituzte eta bisitari askorentzat gustukoa izan liteke bertako kaleetan ibiltzea. Hiriaren kanpoaldean parke nazional batekin egingo dugu topo. Barruan eskulturen erakusketa handi bat ikus daiteke. Utrecht utzi eta Rotterdamera joango gara. Arkitektonikoki interes handia du hiri handi honek. Bigarren Mundu Gerraren hasiera alemaniarrek hiria birrindu egin zuten, eta haren ondoren berreraiki egin zuten. Arkitekturak izan dituen aldaketak ikusteagatik bakarrik merezi du Rotterdametik buelta bat ematea. Hegoalderantz jarraituko dugu De Biesbosch izeneko eskualdera eta Zeelandeko penintsulara heldu arte.

Ibaiaren delta izugarria aurki dezakegu hemen. Dikeak, zubiak, presak. Baina baita turismoa erakartzen duten oso herri txiki politak ere. Hondartza handiak ere badira Zeelanden. Herriei dagokienez, bai eskualde honetan eta baita Holandako barrualdean ere, eliza ederrak dituzten herrixka txiki politak aurki daitezke. Ibilbidea orain urte batzuk oso entzutetsua izan zen Maastricht hirian amaituko dugu. Mendi txikiz inguratutako hiria da Maastricht. Orain urte batzuk ikatz meatze ugari zituen hiria zen. Horietako batzuk zabalik daude oraindik eta bisitariek ikusteko aukera izaten dute.

Egiteko

5 gauza

1. Bizikletein adi egon. 2. Amsterdam erdian eseri eta denbora batean pasatzen den jendeari begira egon. 3. Iparraldeko uharteetara joan. 4. Bizikleta alokatu eta bidaiatu. 5. Coffee shop batera joan.

Ez egiteko

5 gauza

1. Zandvoorteko hondartzara udan joan. 2. Garagardo eta ginebra holandar asko edan. 3. Auzo Gorrian nabarmen ibili. 4. Amsterdamen autoa erabili. 5. Bizikletaren gurpila tranbiaren bidean sartu.


Willem Prinse Zeeland eskualdean jaio eta Amsterdamen bizi ondoren, orain 10 bat urte estatu espainiarrera egin zuen salto. Azken bospasei urteetan dugu bizilagun Zumaian. Bi seme izan ditu eta zaila dirudi hemendik mugituko denik. Enfin, beste zumaiar bat. Nola etorri zinen Euskal Herrira? Orain 10 urte baino gehiago neskalaguna ikusteko asmoarekin Huescara joan nintzen. Han urtebete eta Lleidan beste bi pasatu nituen. Hemen pare bat akademia zituen irlandar bat ezagutu genuen eta hona etorri ginen. Kostan bizitzeko gogoa geneukan eta lehen bi urteak Zarautzen igaro ondoren Zumaiara etorri ginen.

Zer ezagutzen zenuen Euskal Herriari buruz hona etorri aurretik? Zerbait ezagutzen nuen, baina soilik indarkeriaren arazoagatik. Egia esan, etxetik kanpoko gauzek ez zuten interes handirik sortzen. Huescan eta Lleidan egon nintzenean, herrialde menditsu, berde eta garapen gutxikoaren imajina nuen buruan. Hori bai, Donostiaren berri banuen, estatu espainiarreko hiri politenaren fama baitzuen. Gero, Elgoibarren lan egiten hasi nintzen. Elgoibar eta Eibar ezagutzeak eskema guztiak apurtu zizkidan. Mendiak, baserriak‌ dena pikutara joan zen hauek oso herri itsusiak baitziren. Bestetik, garapen industrial handiko herria zela ikustea positibotzat jo nuen.

Euskal Herria lehen baino gehiago ezagutzen al da Holandan? Azken aldian asko hitz egiten da Euskal Herriari buruz, baina beti ere tonu negatiboan. Han pentsatzen dute herri erreprimitu batean bizi garela eta, indarkeria dela-eta, politika aldetik oso zaila dela hemen bizitzea. Askok galdetzen didate ea beldurrak eraginda sentitzen naizen hemen. Nik ez dut horrela ikusten.

Zer iruditzen zaizu Zumaia herri bezala? Orokorrean, oso gustura bizi naiz hemen. Umeak hezteko oso leku ona da. Umeak jolasean lasai utzi ditzaket eta hori Europako oso leku gutxitan aurki daiteke. Hala ere, baditu bere alde txarrak. Herri txikia da eta batzuetan aspergarria bihurtzen da. Apiriletik urrira bitartean leku zoragarria da, hondartzak, kaleko giroa, mendia. Baina neguak ez du zerikusirik. Beste batzuetan ezberdintasuna faltan sumatzen dut. Denok antzekoak garela uste dut, eta nahiz eta jende oso jatorra den, askotan hizketaldia edukitzea zaila egiten da.

Holandarekin konparatuta oso ezberdina da. Hura oso plurala izan daiteke, baina klase ezberdintasuna oraindik mantendu egiten da. Hemen denak nahastuta ibiltzen dira. Taberna berdinetan ibiltzen dira, zaharrak gazteekin, hori asko gustatzen zait. Bestetik, azkenaldian asko hitz egin da Holanda eta progresismoa eta tolerantziari buruz. Hori ere neurrian hartu behar da. Politikoki Holandako gizarteak oso aurrerakoia badirudi ere, kalean hau askoz ere toleranteagoa iruditzen zait. Holandan askoz ere errazago emango didate jipoi bat nire ideiengatik.

Zeren falta nabaritzen duzu? Denek bezala, familia eta lagunak. Bestetik, Holandako negu lehor eta hotzak eta izotz gainean patinatzea.

Zer gomendatuko zenioke lehen aldiz Euskal Herrira etortzen den norbaiti? Holandatik etorri, nekazal turismo batean gelditu eta Elorrixako puntara joatea, Euskal Herriko lekurik politenetakoa, nire ustez. Turismo aldetik gutxi esplotatutako lekua da hau, eta, egia esan, nahikoa dugu azpeitiarrekin.

bkto086  

Euskal Herrian dugun ordu berbera erabiltzen da Holandan.Hori bai,jatorduak europar erara antolatuta daude.Gosari indartsua egiten da.Bazkar...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you