Issuu on Google+

Zumaiako L U D OT E K Are n ezinbesteko laguntzarekin egina.

Aste Santuko irteera Aste Santu hauetan inor ez da gelditu herrian, eta gu ez gara gutxiago izan. Bi irteera egin ditugu. Lehenengoa Txuri-Urdi単era eta bigarrena TxikiParkera. Hemen lakasitos erraldoiak jaten agertzen gara


Popliten agerpena Eguerdia zen Ander esnatu zenerako. 10 urte bete berri zituen mutiko ilegorri bihurria zen Ander. Ohetik irten, etxeko zapatilak jantzi eta komunera joan ondoren, egarria zuenez, sukaldera joan zen. ‘Esne fresko pixka bat hartuko nuke’, pentsatu zuen Anderrek. Frigorifikoko atea ireki eta esne botila hartu behar zuen momentuan, zur eta lur, harrituta gelditu zen Ander. –Aiba! –oihukatu zuen Anderrek. Harridura horren arrazoia frigorifikoan zegoen zerbaitek sortu zuen, bertan, aurreko eguneko bazkarian sobratutako oilaskoa jaten ari baizen gorri kolore eta maltzur itxurako demonio txiki bat. Ander demonio txikiari begira geratu zen; demonioa, aldiz, ahoa oilaskoz beteta Anderri iseka egiten hasi zitzaion. –Nor zara zu? –galdetu zion Anderrek demonio gorriari. –Bubilibu gugliglo –erantzun zion demonioak. Anderrek ezer ulertzen ez zuenez, Cola Caoren kilo erdiko potearekin erregalatzen zuten hiztegi txikia hartu eta han hasi zen bisitariak esandakoa bilatzen. Bilaka ibili ondoren, azkenean ulertu zuen Anderrek demonio txikiak esandakoa: ‘Gose naiz’. Anderrek keinuen bidez jaten jarraitzeko esan zion demonio txikiari. Honek oilaskoaren sobra guztiak jan eta frigorifikoaren barruan geratu zen tripa bete-betea zuela. –Ni Ander naiz, nor zara zu? –galdetu zion Anderrek demonio txikiari. –Poplit –erantzun zion demonioak asko pentsatu ondoren. –Eta zertan ari zara nire etxeko frigorifikoan –galdetu zion Anderrek. –Ez dakit. Atzo goizean mendira joan nintzen. Zuhaitz batera igo nintzen txiza egitera, eta jakin gabe zure etxeko frigorifikoan agertu naiz. Hemen nengoen prexko-prexko oilaskoa jaten zu agertu zaren arte. –Eta non bizi zara? –galdetu zuen Anderrek. –Hemendik aurrera, nahi ez baduzu ere, zure etxean –erantzun zion irribarrez Poplitek. Ander pentsatzen geratu zen. ‘Non gordeko dut Poplit? Zer esango du amak? Gaiztoa al da? Kosk egingo al dit?’. –Beno, nirekin geratu nahi baduzu, badut ohe azpian lekua. Han egingo duzu lo, eta janariaz… beno beti egoten dira sobrak. Gainera nik gorroto ditudan berdurak zuretzako izango dira. –Aaargh! Berdurak! Nahiago gosez hil –oihukatu zuen Poplitek. Eta horrela, inork ezagutzen ez zuen demonio txikia, Poplit izenekoa, Anderren etxera joan zen bizitzera. Anderren ohe azpia txukundu eta bertara eraman zituen bereak ziren gauza guztiak: komikiak, gozokiak, etab. Anderrek bihurrikeriak egiteko lagun berri bat izango zuen.


eskulana Gaztelua

bertsoak

Koloretako kartulina batean gaztelu bat marraztu behar da. Leiho eta ateak ez ahaztu bestela inork ezin izango du barrura sartu!

1

Doinua: Betroiarena Gaia: San Telmoak

1 San Telmoak jun dira Agur martxa dana Jai hauek pasa zaizkit Azkar, ai ama!!! Barraketara joan Partidatxo bana Hantxe gastatu nuen Neukan diru dana Hau ez da ez plana Nekeak narama Gauaren aparra Parrandarem zama Orain ajea kentzen hau da hau lana

Marraztutako gaztelua kanpotik moztu. Leiho eta ateei ezkerreko aldea moztu gabe utzi, bestela erori egingo dira-eta.

2

2 Primeran pasatzea Guztion helburu San Telmo patroia da Jai hauen buru Danborrada entzuten Han izan gera gu Udaberria baino Ematen zun negu Inportik etzaigu Ondo pasa degu Ordubik inguru Ilundu egin du Ondo pasa degun dudik ez daukagu

Maialen Velarde eta M a d d i G a l l a s t e g i . 12 urte

3

Kartulina txuri baten gainean itsatsi gaztelua. Ate eta leihoen atzean errege, erregina eta familia guztia marraztu itzazu.

4

Ate eta leiho guztiak ireki eta monarkiaren bizitza eroa ezagutuko duzu


zeri buruz ari dira lagun hauek? Lierni Martinez. 9 urte. Gabetan pasiau iten deu, tabernata jun eta kokakola ean. Parranda iten deu ordubatak arte ta kohetiak etortzen dianian ikustea jun. Batzutan txandarrakin jazten naiz eta beste batzutan gonakin. Geo, Santua ikustea’re juten gea. Bizarra daka, korona bezelako txapel bat, eta gorriz jantzita juten da.

lehiaketa Asmatzen duzuenon artean TXAPARTEGI gozotegiak emandako tarta eder eta goxo zozketatuko dugu. Parte hartzeko nahikoa duzu erantzuna, Baleikeren lokalean, Taosa eta Aizpurua liburudendetan uztea, maiatzaren 22a baino lehen. Zorte on!!

Aurreko lehiaketako irabazlea Izar Zubieta izan da, erantzuna aita zela asmatzeagatik. Zorionak!

Elene Santamaria. 8 urte. Parrandak iten ttut, tiobibotan ibilli, ta nunbaitea juten gea bazkaltzea. Diru asko ez det gastatzen. Haundiek parranda haundiaua iten due. Mozkortu, gauzak lurrea bota, toro mekanikon ibilli eta gauza asko iten dittuzte. Nik ez det iñoiz ingo horrelakoik, baña igual aurten lagunakin bakarrik ateako naiz. Amak uzten badit. Maialen Antia. 7 urte. JJai eukitzen deu. Tanborra jotzen det, goxokiak erosi eta kantau. “...arraun onenetan Telmo Deun, itsaso zabaletan Telmo Deun...”. Afaria’re iten deu. Olarrua ez det probau, baña ez zat gustatzen. Itxura txarra daka. Gustatzen zat eatia mosto azeituna batekin.

Maitane Urizabarrena. 7 urte. Gehiena gustatzen zat tiobibotan ibiltzia eta txutxeri asko jatia. Tanborra’re jotzen deu, baña aurten ez naiz apuntau aspergarria dalako.


bkpp082