Issuu on Google+

Argazkia: Luis Llavori

Jateko APARTA. Oso bilatua eta preziatua Euskal Herrian. Udan hazten da, San Pedroetatik irailaren amaiera aldera arte, baso hostogalkorretan, batik bat hariztietan eta gaztainadietan.

Zumaiako flora

Gibelurdin Izen zientifikoa: Russula Virescens Izen arrunta: Gibelurdin

Txapela 4-10 cm diametrokoa izaten da, berde-moreska matea, edo berde horizta, batzuetan oso zurbila. Haragitsua, gotorra, hasieran hemisferio itxurakoa, gero laua-konbexua, barrualdera sartua erdialdean. Kutikula ezkatatsua, zarrakatua eta orban gardenekin hondo zuriaren gainean. Ale zaharrek orban arre-horiztak izaten dituzte. Orri oso estutuak, hauskorrak, askeak, batzuk urkilatuak, zuriak edo zuri krema kolorekoak, batzuetan orban arre edo gorrixkekin. Oin sendoa, zuria, zilindro itxurakoa, gaztetan betea eta zaharra denean hanpatua edo zuloduna. Haragia zuria eta trinkoa da, zapore gozokoa eta usain atseginekoa. AMANITA PHALLOIDESekin (HILTZAILE BERDEArekin) nahasiz gero, heriotza eragin dezake. Biak bereizteko onena oinari begiratzea da: A. Phalloidesa haritsua da hautsitakoan, oinarrian eraztun handia eta bolba dauzka; gibelurdina, berriz, klariona bezala hausten da eta oinarrian ez dauka ez eraztunik, ezta bolbarik ere.


9.

Z U M A I A - G E TA R I A

Getariara kostako bidetik

Testuak eta argazkiak:

Xabier Aranguren

UEgunerokotasunaren presak alde batera utziz, "Getariara joatea" ibilaldi atsegingarri bihur dezakegu. Horretarako, ezohiko bideak erabiliko ditugu, gure jarrera eta pentsamoldearekin bat egin eta lehentasuna emango diegu ikuspegi paisajistikoari, antzinako galtzada zaharrari eta aberastasun naturalari.

Mapa:

Baleike

Zumaia - Getaria

Herritik atera eta Santixoko hondartzarantz abiatuko gara, bertako paduran pausatuz gure begiak, garai hobea ezagutu zuen edertasunaren malenkoniaz. Laia museoaren ondotik doan porlanezko pista hartuko dugu, Larramendi baserrira heltzeko. Iturrian ura hartu eta aurrera segituko dugu, laster eskuinera doan bidea hartzeko. Aldapa gogortu egiten da mendian gora goazela. Horrela helduko gara Zumaiagainako

14

2001eko azaroak 2/93.zenb.

lautadatxora. Zabaldutako bidetik Askizura jarraituko dugu. Arano baserrira heldu eta berehala Askizun izango gara. San Martineko elizak merezi du begiradatxo bat. Aipatu Askizuk izugarrizko aldaketa jasan duela azken urteotan. Baserritar giroko auzo bat izatetik txalet moduko bizimoldera pasa da, jatorrizko baserriak lurreratuz eta itxuraldatuz. Errepidea ere sekulako inpaktua izan zen orain dela urte gutxi

horra heldu zenean. Errepide zaharra elizatik jaisten zen zuzenean San Prudentziorantz. Errepide berria erabiliz Alikante baserrira hurbilduko gara, ezkerretik Kamineroetara jaisteko. Lehenago Talaiara igo gaitezke. Bertatik ikuspegia oso zabala da, Matxitxakotik Lapurdirainokoa, itsasoa gure oinpean. Aurrera segituz, mendi lepo batera helduko gara, Kamineroen etxe gainean. Orain


Ezaugarriak Iraupena: 1,5 ordu. Luzeera: 5,5 km. Igo beharrekoa: 250 m. Oharra: Mendiko bizikletaz joanez gero, galtzadan haize apur bat kendu gurpilei bidearen irregulartasuna arintzeko.

Erreferentziak Zumaia: Askizu: San Prudentzio: Mendatako hondartza:

0 km. 2,5 km. 4,2 km. 5,5 km.

Xacobeo Azken urte hauetan propaganda kanpainak direla-eta, Xacobeo-Txakurreo bidea egiteko beharrean aurkitzen garela dirudi eta horretarako penintsularen iparraldean asmatu den bide sarearen zati bat gure kostaldetik pasatzen omen da. Eta guk galdetzen dugu: zer da garrantzitsuagoa, prefabrikatutako ibilbideak antolatu edo bidearen zentzua berreskuratu, ematen duen askatasuna eta aberastasuna dastatzeko?

Antzinako kostaldeko bide-sarearen aztarnak ikusiko ditugu. Nabarmenenak Alikante baserritik Kaminerosera eta Loidi baserritik Getariarakoak dira. Larramendi baserritik Askizura zihoan zatia orain eskuinera joko dugu, artadirantz. Artadi interesgarri horretatik Bizkarraga baserrira aterako gara. Ikuspegia polita da, Getaria eta San Anton mendia, balea eta sagua. Orain, mahastien artean, errepideak San Prudentziora bideratuko gaitu, Etxetxo baserria zenaren etxe berrituaren ondotik. San Prudentziora ailegatuko gara, Gaineta menditxoaren gainean. Merezi du san Prudentzioren eliza xumea bisitatzea. Aurrera berriro ere, eta Getariarantz abiatuko gara errepidetik. Bidetik aterata, eskuinera, itxuraldatu gabe gelditzen den baserri gutxi horietako bat aurkituko dugu, Santuru.

urte batzuk galdu genuen, beste hainbat bezala, antzinako harlauzak eskabadorak eta kultura gutxiko herri batek ezabatuak. Sarritan aurkitu izan ditugu teilak, azulejoak, adreiluak eta beste hainbat zakar bidean botata.

Aldapan behera, bihurgune batean, eskuinera, Loidi baserrira aterako gara. Hemendik Getariara galtzadak ia bere osotasunean irauten du. Beste aldapa bat igo eta Gaintza baserria pasa eta gero, Getariara sartuko gara Garateko mendatetik datorren errepidetik. 2001eko azaroak 2/93.zenb.

15


ingurugiroa

Perretxikoen asteburua urriak 26, ostirala Hitzaldi batek eman zion hasiera aurtengo Asteburu Mikologikoari. Gaia mikorrizazioa izan zen eta hizlaria Inaxio Manterola. Bere hitzei adi-adi hamabost bat lagun. Gaia interesgarria baina lerro hauetan xehetasunak emateko konplexuegia. Hiru hitz: zuhaitzak, perretxikoak eta sinbiosia. Hurrengo batetan gehiago. Jarraian pintxo dastaketa izan zen. Miraria: jendea hirukoiztu egin zen pintxoak usaindu hala. Herriko tabernariek prestatutako pintxoak jan ziren. Partehartzaileak: Lagun Artea, Zumaia Hotela, Lubaki Jatetxea, Juaristi, Zaharretxea, Batzokia, Trapaia, Metro eta Kalari. 20 minututan mahai gainean jarri zen janari tona desagertu zen.

urriak 27, larunbata Goizean goizetik perretxiko preziatuaren bila abiatu dira. Batzuk Bizkaia alderantz (Altube eta Urkiola) joan dira, beste batzuk Gipuzkoa menditsura (Urbia); talde batek nahiago izan du Nafarroako basoak ikusi (Elizondo), eta azken batzuk Landetara joan dira (Capbreton). Toki denetara deitu dute Natur Taldekoek. Ea euria egin duen, ea perretxikoak atera diren, etab. Hueska ingurutik ere ekarri dituzte zenbait perretxiko. Hemen ere atzerritarrak. Hau da hau komedia! Arratsalde guztian zehar goizean jasotako espezieak sailkatzeari ekin zaio. Onddoak, kuletoak, robelloiak... Aranzadi Elkarteko Mikologia Saileko jendea, urtero bezala, laguntzen ari da. Arratsaldea aurrera doa, eta tortilla pintxoez lagunduta, Odieta pilotalekua erakusgela handi baten itxura hartzen ari da. Perretxikoak mahai gainean, perretxikoak pilotalekuko harmailetan. Perretxikoen gune bihurtu zaigu Odieta zaharra.

urriak 28, igandea Eguerdia. Pilotalekuko ateak ireki dira eta mezatik ateratako jendea mahai luzea begiratzen hasten da. “Begira, onddoa”, dio batek. “Nik lau kilo hartu nituen pasa den igandean”, erantzuten dio besteak. Zumaiako dunak gordetzeko eskaera egiten duten panelak ikus daitezke. Pilotalekuko atzeko horman diapositiba antzeko irudiak ikus daitezke. Airean musika nekagarri eta amaigabea. Txikiteoan dabilen jendeak kuriositate handia agertzen du. Zein dira onak? Zein pozointsuak? Bazkalordua heldu da eta ateak ixteko unea da. Arratsaldea. Ateak ireki eta berehala ikusi daiteke aurtengoan jende gutxiago dabilela. Ez da inor ikusten kalean. AEK Eguna Zestoan, eguraldi beroa, beste zerbait egiteko gogoa. Hala ere arratsaldea aurrera doan hala jendea berriro sartzen hasten da. 8ak dira, ixteko ordua. Amaitu da Asteburu Mikologikoa. Orain beste zerbaitetan pentsatu behar. Izango dute zer egina Natur Taldekoek. Horren dudarik ez dago.


bkbb093