Issuu on Google+

Argazkia: Luis Llavori

Zumaiako flora

Kuletoa, Gorringoa Izen zientifikoa: Amanita Caesarea Izen arrunta: Kuletoa

Jateko BIKAINA, askorentzat perretxikorik onena. Perretxiko zaleak etengabe ibiltzen dira bila, baina ale gutxi batzuk baino ez dira jasotzen. Udan eta udazkenean hazten da, intxaurrondo, haritz edo pagoen basoetan. Txapela 20 cm bitarteko diametrokoa izan daiteke eta haragitsua. Hasieran hemisferio itxurakoa, gero konbexua eta azkenean zapala. Kutikula laranja edo gorri-laranja kolorekoa da, gutxi batzuetan bolbaren arrastoez beteta. Orriak horiak--urre kolorekoak dira, askeak, eta estu-estu jarrita. Hanka urre kolorekoa, 8-15 cm garai eta 2 cm lodi, haragitsua, kotoi itxurako batez betea. Eraztun zabala, hauskorra, hankaren kolore berekoa. Bolba zabala, gotorra, altua, zuria. AMANITA MUSCARIA edo KULETO FALTSUArekin eta AUREOLArekin nahas daiteke (guztiak ere pozoitsuak), nahiz eta bi horietan txapela gorri kolorekoa izan, bolbako ezkatatxo zuriekin. Pozoitsuen orriak eta hanka erabat zuriak dira; AMANITA CAESAREAn (KULETOA), berriz, hori--urre kolorekoak dira.


8.

D E B A - M E N D ATA

Trenbide zaharretik kostalderantz

Testuak eta argazkiak:

Xabier Aranguren Mapa:

Urriko egun gardenak aprobetxatuz kostalderantz abiatuko gara, Deba eta Zumaia artean kokatzen diren lurmutur eta harrizko hondartza basatien bila. Nahiz eta hara hurbiltzeko bide anitz egon, alternatiba interesgarri bat proposatzen dizuegu: duela urte batzuk trenbideak erabiltzen zuen bidea erabiliko dugu. Trenaren ibilbidearen zati bat desbideratu egin behar izan zuten lur mugimenduak eta itsasoak tunela eta bidean eragindako kalteak zirela-eta. Horrela, trenak zuen kostaldeko ikuspegi ederrenak galdu ziren trenbidea barnealdean kokatu zenean. Txango honen bidez ikuspegi eta sentipen haiek berreskuratuko ditugu Euskal Herriko kostaldeak duen paisaia ederrenetarikoan.

Baleike

Deba - Mendata

Debatik aterako gara, errepidetik, Itziar aldera. Itziarko amaren behalekura helduko gara, kostaldeko ikuspegia dastatzeko leku aproposa. Laster bide bat topatuko dugu errepide alboan, ezkerrean, marka txuri-gorriz seinalatuta. Aldapan behera ur araztegira helduko gara. Aurrerago, trenbidearen tunel zaharrean sartuko gara. Tunel honetan lurraren mugimenduak eragindako hondamendia ikusi daiteke, paretak pixkanaka beherantz baitoaz. Tunela pasatu eta bidea bidegorri paregabea bihurtu zaigu, landarediak inguratzen gaituela. Ibilera lasaia da,

14

2001eko urriak 5/91.zenb.

garai batean lurrean iltzekatutako burdinbiderik gabe. Aitzuri mendia aurrean dugula, ibiltzen segituko dugu. Ibilbidea laua da eta baratzeak eta tunelak atzean utzita, itsasoaren orroak animali basati bat gogoratzen digu. Aitzuri parera heltzen ari garenean, Aitzuriko hondartzara jaisteko aukera daukagu, ezkerretik jaisten den bidetxo batetik. Harri leun eta biribilez betetako hondarrik gabeko hondartza honetan itsasoak dakartzan hondakinak miatuz edo Aitzuri mendiaren oinean aurkitzen diren kobak ikertzen pasa dezakegu

minutuak edo orduak, norberaren gogoaren arabera. Aitzuri mendia zeharkatzen duen tunela pasatu eta trenbide berriarekin topatuko gara eta hor amaituko da bidegorria. Ondoren, berriz, itsasorantz jaitsiko gara Mendata errekatxoaren albotik. Horrela, itsas amildegira helduko gara, Mendatatxikiko kala eta Sakonetako hondartzaren ikuspegiak begi bistan ditugula. Badago soka bat hondartzara jaisteko eta itsasbeheran labarretan ibiltzeko aukera daukagu, eta, nola ez, eguraldia lagun izanez gero, bainatzeko.


Ezaugarriak Luzeera: 4 km. Igo beharrekoa: 80 metro Amabirgi単abistara igotzen, gero, laua. Oharra: Gomendagarria da ura eramatea, bidean ez baitago iturririk

Erreferentziak Deba (geltokia): Amabirgi単abista: Aitzuri: Mendatako hondartza:

0 km. 2 km. 3,5 km. 4 km.

Nuklearrik ez! "Deba ez" lemapean Zentral Nuklearraren kontrako aldarrikapena, gogora dakarkigu paraje hauek jasan izan duten mehatxurik larriena, duela hogei bat urte. Garai hartan Estatuko plan energetikoan aurreikusten zen proiektuan, Mendata, Ea-Ipazter eta Basordas-Lemoizen zentral nuklearrak eraikitzeko asmoak herria altxarazi zuen. Mobilizazioak lortu zuten Mendata eta Ipazterretik energi nuklearraren mamua aldegitea. Lemoizen zoria ezberdina suertatu zen eta, nahiz eta zentrala inoiz ez den funtzionamenduan jarri, Basordaseko Kala betiko galdu egin da. Geroago, Diputazioak Mendata, Sakoneta eta Elorriagan hainbat terreno erosi zituen, eremu babestua bilakatzeko asmoan, berde eta ekologikoaz aurkeztu nahian bere burua. Zoritxarrez, ekologia hitzan bakarrik gelditzen denean ez du ezertarako balio. Sasi babes horrek ez ditu Mendata edo Sakoneta Itziarko poligono industrialaren urisurkin toxikoez babesten edo gehiegizko giza ustiapena murrizten.

2001eko urriak 5/91.zenb.

15


ingurugiroa

Argazkia: Joxe Mari Llavori

Txirritxo txikia Zumaian "Kulixka txiki" hauek Afrikatik etortzen dira. Afrikako bero eta janari ezarengatik iheska iparraldera etortzen dira. Janari ugari dagoen tokietara eta beraien umaldia aurrera eramateko garai hau aprobetxatzeen dute. Zumaian hegazti bisitari izateagatik aparte, hemen umatzen dutelako dira ezagunak. Lurrean umatzen dutenez, zenbait tokitan kontu handiarekin ibili behar da, zapaltzea erraza baita. Beraien habia lurrean egiten dute, konkabitate txikietan. Harrak habi batzuk egiten ditu eta gero emeak bat aukeratzen du. Bere lehenengo umaldian lau arrautza jartzen ditu. Normalean, bigarren umaldian hiru arrautza jartzen ditu. Umaldi bakoitzean, arazorik ez bada, hegan bik bakarrik egiten dute. Nidifugoak dira, hau da, jaio eta segituan korrikan hasten dira. Gurasoen jokaera ez da berdina izaten arrautzak dituztenean edo umeak dituztenean: - Arrautzak dituztenean, bat inkubatzen egoten da eta bestea erne arrisku guztiei so. Arriskua dagoenean, erne dagoena mugitu egingo da. Habitik urrundu egingo da. Inkubatzen dagoenak momentu hori aprobetxatuko du alde egiteko. Hori dena kantatu gabe egiten da. - Jaiota daudenean, atentzioa deitzeko, ez dira isilduko, eta beharra izanez gero, zaurituarena egingo du. Hori gertatzen denean, ume txikia lehenengo ezkutalekuan sartu eta geldi--geldirik egoten da beraien gurasoek deitu arte.

Gipuzkoan oso gutxik umatzen dutenez, babestutako hegaztia da, eta baita beraien habitata ere. Horregatik, Zumaian hegazti honek garrantzi berezia du. Umatzeko ez da oso exigentea, baina hartxintxar, harri txiki asko, landaretza gutxiko guneak eta uretatik oso gertu egotea behar du. Beduan, Ayra Durexen atzean, Egurko eta aurten lehenengo aldiz Santixon umatu dute, hondartzako parking bezala erabiltzen den gunean. Horretaz konturatu ginenean, Zumaiako Natur Taldeko kideak mugitu egin ginen umaldi hori salbatzeko. Horretarako, Udalari eskaera egin genion. Santixoko bikoteak oraindik arrautzak zituen. Parkinga irekitzeko eskaera egin behar zenean jaio ziren umeak. Udala prest agertu zen hesi batzuk alokatu eta kanaberazko pantaila bat egiteko. Pantaila hori jartzean tarte batzuk utzi genituen azpitik umeak pasatzeko. Horrela kotxeren bat sumatuz gero, beste aldera pasatzen ziren. Lehenengo umaldia aurrera eraman zuten, baina bigarrena ez zuten egin. Bazen garaia Zumaiako Udalak zerbait egiteko izadiaren alde. Oso pozik gaude, zeren hau lehenengo aldia izan baita, eta kasu zehatz hau adibide gisa hartuta, animatzen dugu ekintza gehiago egitera. Oraindik lan handia gelditzen da, Udalak ateratako babesteko plan hura aurrera eramatea (Artadia, duna, Santixo eta Beduako padura, Algorri‌). Hau da benetako erronka udal batentzako. Animo!!


bkbb091