Issuu on Google+

Argazkia: Joxe Mari Llavori

Zumaiako fauna

Vanessa Izen zientifikoa: Vanessa Cardui Izen arrunta: Kardoetako Vanessa

Nifalidoen familiako tximeleta da, egunez hegan egiten duena eta 56 cm-koa. Kolore desberdinak ditu (okrea, arrosa, beltza eta zuria). Klimaren arabera, gutxienez bi belaunaldi izaten ditu, Asunak eta kardoak dauden lekuan bizi izaten da. Udaberria eta uda artean egiten du hegan. Azkar egiten du hegan, batez ere norbaitek molestatzen duenean, baina abiapuntura itzuli ohi da. Erraz ikusten da Zumaia inguruan, batez ere kardoak eta asunak hazten diren lekuetan.


6.

OTOIO

Otoio, ilunabarraren talaia

Testuak eta argazkiak:

Itzurun hondartzatik ikus dezakegu Lekeitioko kostaldea eta nola Antzoritz muturreko itsasargiak keinu egiten digun gainera. Bizkaiko itsasertzaren erreferentzia nabarmena izan da beti Zumaiako arrantzaleentzat eta orain herri arrantzale horretara hurbilduko gara txango erraz eta interesgarria egitera. Giro garbiarekin ikuspegi apartaz gozatzeko aukera izango dugu.

Xabier Aranguren Mapa:

Baleike

Otoio

Lekeitioko herrian hasi eta Santa Katalinako itsasargira doan etorbidea hartuko dugu. Bertara heldu baino 30 bat metro lehenago, ‘Egurtegiaren’ parean, ezkerretik doan bidea hartu behar dugu Lekeitio-Gernika errepidea aurkitu arte. Gure eskuinaldean ‘Otoio mendira’ dioen kartel bat aurkituko dugu. Zementuzko bide batera eramango gaitu, goraka malda gogorrak gaindituz. Horrela, hainbat hegaztiren haztegi batera helduko gara, eta iturri batera

14

2001eko ekainak 15/85.zenb.

zementuaren bukaerarekin batera. Aurrera segituz Talaiaren etxetxora helduko gara. Ikuspegiak politak dira: itsasoa, amildegia, hegaztiak… Ondoren, Talaia gainetik, mendi hegaletik segituko dugu eta, sakon txiki bat pasatu eta gero, tontorrera helduko gara intxaurrondo eta haritz amerikarrez inguratutako bide aldapatsutik. Antena batek xarma kentzen dio inguruneari, baina, hala ere, lurraren zatitxo

honen edertasunaz ‘mozkortzeko’ parada ez dugu galduko. Jaisteko, antenaren pistatik segituko dugu 250 metro gutxi gorabehera. Ezkerrera bidezidor batek Zatika eta Artika baserrietara eramango gaitu. Hemen bi aukera ditugu abiapuntura heltzeko: batetik, errepideraino jaitsi eta bertatik Lekeitiora joan, edo bestetik, Artikatik Bizkaiko biraren markak segitu bidetxo polit batetik lehengo iturrira, eta gero zuzenean beheraino.


Ezaugarriak Iraupena: 3 ordu Luzeera: 7 km. Igo beharrekoa: 400 metro. Oharra: Bizkaiko birak aukera emango digu Izpazter herrira hurbiltzeko eta Ogellako hondartza bisitatzeko.

Erreferentziak Lekeitio: Talaia: Otoio: Zatika: Lekeitio:

0 km. 3 km. 4,5 km. 5 km. 7 km.

Natur eremu aparta Kareharrizko tontorra da Otoio eta uraren bideak haitzuloak, osinak, dolinak eta iturburuak sortu ditu. Ia zatirik gehiena artadi kantauriarrez beteta dago ereinotz, zuhaixkak, arkasatza bezalako aihen belarra, txilar eta otearen ondoan aurkitu dezakegu. Leku eguzkitsu eta lur gutxiko ekosistema da. Labarretan, huntz tartean, armeria eta itsasoko arpin eta miluak hazten dira. Bertoko faunaren artean, zapelatza, belatz gorria, belatz erromesa, azkonarra, katajineta, orkatza eta azeria daude. Paradisuak ere badu bere alde txarra eta pinudiak, antena eta pistak desitxuratzen dituzte lurralde hauek.

2001eko ekainak 15/85.zenb.

15


ingurugiroa

Argazkia: Aitor Leiza

Itsas dortoka bat gure artean Aurtengo Santelmotan Natur Taldekoek dei bat jaso genuen, LarraĂąagatar arrantzaleak itsasoan dortoka bat bilatu zuela esanez. Bertan azaldu eta itsas dortoka bat zela baieztatu genuen Caretta caretta espeziekoa, argazkiak ikus dezakezuen bezala. Dortoka hau ‘oldiz’ (algaz) zeharo estalita zegoen eta nolabaiteko gaixotasun bat zuela nabarmena zen. Donostiako Aquariumera bidali genuen eta azken albisteen arabera, arnas aparatuaren gaixotasuna zeukan eta sendatu ondoren, orain oso ondo dago eta laster askatuko omen dute itsasoan. Gure eskerrak ekarri zutenei, espezie hau desagertzeko zorian dagoen animalia delako eta bizirik irauteko aukera eman diotelako. Horrelako kasurik gertatzen denean, Natur Taldeko edozeinekin hitz egitea eskertuko genizueke.

Itsas dortokak Itsas dortokak ederki egokituta daude ur bizitzara, uretan bizi baitira beti hondartzetako harean egiten duten errutaldia bitartean izan ezik. Aurrealdeko hankak igeriketarako gaituak ditu. Erdi Aroko armadura bat bailitzan bere arerioengandik babesten duen oskolak defentsa bikaina ematen dio eta horri egotzi behar diogu higitzeko hain dorpea den animalia honek milioika urtetan barrena iraun ahal izatea. Animalia hauek berez tropikokoak dira eta noizbehinka iristen dira gure uretara, itsas trikuak, karramarroak eta moluskuak bezalako ornogabe bentonikoak edota algak ere jaten dituen Caretta caretta espezie kosmopolita, adibidez; edota Chelonia midas edo dor toka berde deritzona, tropiko uretan ohikoa, eta haragi oso preziatua duenez jazarpen etengabearen biktima dena.


bkbb085