Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 180. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko IRAILA

www.baleike.com

1984an irabazi zuen Telmo Deunek lehen Kontxako Bandera. Protagonistekin gogoratu ditugu egun haiek

25 urte joan dira M A R I N A

P R O T S ,

T X E R N O B I L G O

H A U R R A


BALEIKE180 AZALA j. carballo

baleike+

Amets gorria 25

erretratua

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com

marina prots

4

Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano

erreportajea

Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio eta Gorka Zabaleta

Frontoiaren korapiloa askatzeko bidean

Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 800 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594

8

19

argazkitan

Postalaren ifrentzua

31

zumaiegi

PUNTANOETA eta ELORRIAGA

34

olarro eguna

Zortzi errodun festa

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

3


Frontoiaren korapiloa askatzeko bidean testua: GORKA ZABALETA

4

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


Ia bi urte joan dira Odietako pilotalekua eraitsi zenetik. Agindutako pilotaleku berriaren arrastorik ez, eta, denborak aurrera egin ahala, kezka areagotu da herritarren artean. Puntista profesionalen lorpenak bezain ohikoak bihurtu dira azkenaldian frontoiaren aldeko aldarrikapenak. Ez da gutxiagorako, hainbeste harribitxi eman duen harrobia arriskuan ikusten baitute. Duela urte batzuk Udalak agindutako pilotaleku luzea bete ezin izan den hitzarmen urbanistiko batean korapilatuta gelditu da. Badirudi, ordea, auzia konpontzeko bidean izan daitekeela.

Salbidek ezin duenez bere garaian frontoia eraikitzeko hartutako konpromisoa bete, lur eremu bat emango dio Udalari frontoiaren kostuaren ordainetan. Mamitzen ari den akordio horri esker, Ardantzabiden eraikitako etxebizitza blokeen lehen erabilera baimena lortuko luke Salbidek, eta frontoia eraikitzen hasteko modua izango luke Udalak lur eremu horren balioari esker.

2003ko otsailaren 19ko hitzarmen urbanistikoa Frontoiaren auzia ulertzeko ezinbestekoa da Salbide etxebizitza sustatzaileak eta Udalak 2003an sinatutako hitzarmen urbanistikora jotzea. Gogoan hartu behar da oparotasunaren garaiak zirela, eskaria izugarria zela eta sustatzaileek inolako arazorik gabe saltzen zituztela etxebizitzak eraikitzen hasi aurretik, erosleek prezioari ia erreparatu gabe ere. Testuinguru horretan, Udalak eta Salbidek hitzarmen bat sinatu zuten Ardantzabiden 234 etxebizitza eraikitzeko. Hasieran aurreikusitakoak baino 35 etxebizitza libre gehiago eraikitzeko baimena eman zuen Udalak, eta trukean Salbidek hainbat lan urbanistiko gauzatzeko konpromisoa hartu zuen. Tartean, Udaletxe atzeko plaza, igogailua eta frontoi berria. Urte haietan hirigintzak bizi zuen loraldiari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu zen Udala, eta etxebizitzen sustatzaileak ez zuen zama arazorik ikusi horiei aurre egiteko. Hitzarmenean ezartzen dira epe eta berme batzuk frontoia eraikitzeko. Frontoiak egina beharko luke Ardantzabiden eraikitako lehen etxebizitza blokeak erabilera baimena jaso eta sei hilabeteko epean gehienez. Eta ezingo balu epea bete, egiteko gelditzen zenaren balioa bermatu beharko zukeen abal baten bidez, lanak amaitu ahal izateko. Frontoiaren kostua ere zehaztu zen bere garaian: hiru milioi euro inguru, gehi urteroko KPIa. Gaur egun 3,6 milioi euro inguru lirateke. Frontoiaren arrastorik ez Ardantzabideko lehen lau etxebizitza blokeak eraiki ditu jadanik Salbidek: babes ofizialeko 30 etxebizitza eta merkatu libreko 45. Horrez gain, inguruko urbazinazio lanen zati handi bat egina du jadanik, baita Udaletxe B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

5


Bistan da Salbidek ezingo dituela bete hitzarmenean jasotzen diren epeak. Egoera horren aurrean, Udalak ezin dizkio eman eraikitako etxebizitzen lehen erabilera baimenak

Branka eta Otezuri arteko orubean eraiki nahi da frontoia.

atzeko plaza ere. Baina frontoiaren arrastorik ez. Bistan da Salbidek hitzarmenean jasotako epeak ezingo dituela bete. Egoera horren aurrean, Udalak ezin dizkio eraikitako etxebizitzen lehen erabilera baimenak eman. Arazoaren zergatiak Oparotasunaren garaiak joan dira, eta orduko parametroekin egindako hitzarmena zama astunegia bilakatu zaio gaur egungo krisialdian enpresari. Lehen 400 lagun bazituen Ardantzabiden etxebizitza bat erosteko zain; gaur egun, berriz, zailtasun handiak ditu saltzeko. Duela sei urte egindako kalkuluek orain ez dute balio. Eraiki dituen merkatu libreko 45

etxebizitza horiekin ezin die aurre egin hartutako konpromiso guztiei, eta frontoia paperean gelditu da. Frontoia hitzarmenak zehazten dituen epeetan eraiki ezinik, abal baten bidez bermatu beharko luke. Baina hori ere ezin du, finantza entitateek ukatu egiten baitiote, arrisku maila handiegia omen delako. Beraz, ez frontoirik, ezta abalik ere. Bestalde, Udaleko Hirigintza Sailean uste dute 2003ko hitzarmenean berme zorrotzagoak eska zitezkeela frontoiari dagokionez, beste edozein zama urbanistikori bezalaxe –hitzarmenak frontoia hala definitzen du–, frontoia ere hasieratik abalatzeko eskatu beharko litzaiokeela enpresari. Baina ez zen hala egin, obra guztia abalatzeak kostu izugarria zekarrelako, eta gero eraikitzeko behar zen finantziazioa lortzeko arazoak sor zitezkeelako. Orduan pentsatu zen nahikoa zela a posteriori ezarritako bermea. Errealitateak, ordea, kontrakoa dio. Atakatik nola irten? Garbi dago enpresak ezin duela 2003ko hitzarmena bete, ezin duelako eraiki frontoia ezarritako epeetan, eta abala aurkezteko modurik ere ez duelako. Korapilo hori askatu arte, gainera, Udalak ez dio emango eraikita dituen etxebizitzen lehen erabilera baimena. Zer egin arazoa konpontzeko? Enpresak diru abala lortzen ez zuenez, bere ondasunekin bermatzeko modua aztertu dute bi aldeek. Azkenean, badirudi enpresak Ardantzabiden dituen lur sailetako bat izan daitekeela konponbidea. Hasieran, Salbidek proposatu zuen bera arduratuko zela frontoia eraikitzeaz, lur horiek abal bezala jarrita. Lanak hasteko eta amaitzeko epe batzuk jarriko zirela –2011an amaituta–. Trukean eskatzen zuen eginda dituen

Ardantzabideko lehen lau etxebizitza blokeak amaituta daude jadanik, baina oraindik ez dute lehen erabilera baimenik.


ERREPORTAJEA Herriko pilotari gazteak dira frontoi falta gehien sufritzen ari direnak.

etxebizitzen lehen erabilera baimena ematea, etxebizitza berriak eraikitzen hasteko. Gaia Udaleko Hirigintza Batzordean alderdien artean aztertu ondoren, proposamena baztertu egin zen, egoera txarrenean jarrita ez zuelako ziurtatzen Salbidek frontoia amaituko zuenik. Enpresa aurrera egin ezinik geldituz gero, dena erdizka gelditzeko arriskua ikusi zuten. Azkenean akordioa Gauzak horrela, sinpleagoa izan da Udalak enpresari proposatutako tratua: lurrak frontoia eraikitzearen truke. Frontoia eraikitzeko konpromisotik aske geldituko litzateke Salbide, eta Udalak hartuko luke ekimena lur horiek baliatuta. Bi aldeak akordioaren nondik norakoak negoziatzen ari ziren erredakzioa ixteko orduan: lur saila zehaztu, tasatu... Horrek bermatzen al du frontoia eraikiko dela? Akordio horrekin Udalak herriaren ondasun bat bermatuko luke, frontoiaren kostuaren pareko lur batzuk eskuratuko lituzke. Gaur egun bizi dugun krisi egoeran, ordea, Udalak lur horri epe motzean etekina ateratzeko modurik izango ote duen zalantza sortzen da, behintzat. Udaleko Hirigintza Batzordeko buru Andoni Etxaniz baikor ageri da. “Guk pentsatzen dugu lur horiek merkatura ateraz gero salduko liratekeela arazo handirik gabe. Lur sail horrek exekuzio lizentzia guztiak izango ditu, hau da, tramite guztiak eginda lituzke eta eraikitzen hasteko prest. Badakigu enpresa eraikitzaile batzuk lur bila dabiltzala. Txarrenean jarrita, salduko ez balira, pentsatzen dugu finantza entitateekin tratu bat egiteko moduan izango ginatekeela, Udalaren zorpetze mugen barne. Gure

Akordioarekin frontoia eraikitzeko konpromisotik aske geldituko litzateke Salbide, eta Udalak hartuko luke ekimena lur horiek baliatuta iritziz, puntu honetara iritsita, hauxe da gelditzen zaigun irtenbide garbiena lehenbailehen arazoa desblokeatu eta frontoia behingoz eraikitzen hasteko. Bestela, akordiorik gabe, gehiago korapila daiteke arazoa, epaitegietan gehiegi luzatuko litzateke�. Behin Salbiderekin akordioa lortuta, Udaleko osoko batzarrak onartu beharko luke. Ondoren, litekeena da beste etxebizitza sustatzaile batek hartzea frontoia eraikitzeko ardura, lurren truke. Salbidek ez bezala, sustatzaile berriak hasieratik aurkeztu beharko luke abala. Frontoia noizko? Aipatutako akordioa gauzatuko balitz ere, bistan da frontoi bat ezin dela egun batetik bestera eraiki. Etxanizek dio legealdi hau bukatu baino lehen frontoia eraikitzen hasita egon daitezkeela. Beraz, pilota eskolako haurrek oraindik makina bat buelta egin beharko dituzte errepidean inguruko herrietako frontoietara, behingoz herri honek merezi duen pilotalekua benetan bukatuta egon arte. B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

7


AMETS GORRIA 1984ko irailaren 9a egun historikoa da Zumaian. Aurrenekoz, Kontxako Bandera irabazi zuen Telmo Deunek. Erabateko nagusitasunez. Denboraldi hartan, jokatutako bandera guztiak irabazi zituzten arraunlariek. Donostiakoa, ordea, ez zen bat gehiago izan. Zumaia arraunaren historian sartu zuelako duela 25 urteko garaipenak. testua: AITOR MANTEROLA 8

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


ARGAZKIA: JAVIER CARBALLO

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

9


ARGAZKIAK: JAVIER CARBALLO

Igandea zen 1984ko irailaren 9a. Aurreko igande guztietan bezala, zumaiarrek bazekiten zer egin behar zuten arratsaldeiluntze partean. Arraunlariei ongietorria egitera joan. ‘Rezibimientua’ zegoen. Baina ez zen bat gehiago. Egun hartakoa apartekoa zen. Berezia. Historikoa. Eguerdian, Donostian, Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariek. Aurreneko aldiz. Arraunaren historian sartu zen orduko Aita Mari Arraun Elkartea, eta balentria hura lortu zutenei egindako harrerak ere kutsu historikoa izan zuen. Ez zen ezustea izan Kontxa irabaztea. Lehen igandean sekulako aldea lortu zutelako, batetik, eta, denboraldi osoan nagusi izan zirelako, bestetik. Bandera guztiak irabazi zituzten. Arraun mundua jakitun zen huraxe zela zumaiarren urtea. Orduan irabaziko zutela lehenbizikoz Kontxako Bandera. Eta halaxe izan zen. Arraun munduan ere bazekiten aise irabaziko zutela zumaiarrek. Eta halaxe izan zen. Duela 25 urte, egunkariek zumaiarren garaipena nola jaso zuten oinarri hartuta, gogora dezagun gertakari historiko hura. ‘Lehen igandean, erabakita’ Horixe izan zen Egin egunkariko izenburuetako bat. Kronikan, estropadaren kontakizunari bidea zabaltzeko izenburu txikian, ‘Zumaia, puntu eta aparte’ idatzi zuen kazetariak.

10

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

Lehen txandan jardun zuten Luxiaren arraunlariek. Orio, San Juan eta Donostiarekin. Pasaitarren txanpa harritzekoa izan zen, eta muturra hartu zuen. Baina zumaiarrak ez zeuden ezer barkatzeko. Portuaren parera heltzerako estropadaren buruan jarri zirela kontatzen du kazetariak. Bi segundo aurretik. Lau Oriori, eta zortzi Donostiari. Itsaso zabalean sartu orduko, erakustaldia aipatzen du. Klaudio Etxeberria Gorria patroiak gidatutako arraunlariena. Puntetatik bakar-bakarrik igaro zen Telmo Deun. Oriotar zaleen desilusioa ere aipatzen du kronikan, zumaiarren parean ibiltzeko itxaropena zutelako. Ziabogara heldu ziren, eta Zumaiak hamahiru segundo kendu zizkion San Juani, hemezortzi Oriori, eta hogeita lau Donostiari. Zumaiarrak ‘ukiezinak’ zirela esanez azaltzen du nagusitasun hura. Bigarren luzean, aldeak handitu zituen Telmo Deunek. Olatu txikiak oso ondo baliatu zituztela kontatzen du kazetariak. Berriz ere Puntetatik igarotzean, hogeita bat segundo kentzen zizkieten oriotarrei, hogeita zazpi San Juani, eta berrogeita zortzi Donostiari. Badia barruko azaltzean, ‘ikuskizuna’ hitza erabiltzen du. Aldea gehiago handitu zutelako. Arraunean bikain eginez. Lan bikainari esker, hogeita bi segundo atera zizkion Zumaiak Oriori, hogeita zazpi San Juani, eta berrogeita hamar Donostiari.


Ez zen ezustea izan Kontxa irabaztea. Lehen igandean sekulako aldea lortu zutelako, batetik, eta, denboraldi osoan nagusi izan zirelako, bestetik Argazkietan garbi ikus daiteke bi igandetan alde handiz izan zela nagusi Telmo Deun –goian lehen igandekoak, behean bigarrenekoak–.

Bigarren txandan Santurtzi, Ur Kirolak, Castro eta Santoña lehiatu ziren, eta zumaiarren denboratik oso aparte jardun zuten. Santurtzik hamazazpi segundo txarragoa egin zuen, eta hurrengo igandeko ohorezko txandan sartzea lortu zuen. Horrenbestez, Zumaiak, Santurtzik, Oriok eta San Juanek jokatuko zuten astebete geroago txanda nagusia.

Javier Lauzirika ‘Estrobo’

Historiako talde onena Arrauna ikaragarri maite dut, eta orduan lanbide nuenez estropadak jarraitzea, asko gozatu izan dut estropadak ikusten. Zer esanik ez duela 25 urteko Zumaia harekin! Gaindiezina izan zen. Ez zuen parekorik. Estropada denak irabazi zituen traineruan, eta marka handia da hori. Uste dut inor ez dela gai izango berriz halako zerbait lortzeko. Asko hitz egin da talde haren ezaugarriez. Nire ustez, denetik zeukan: kalitatea nahi beste, eta indarra, oraindik eta gehiago. Kontxa aise irabazi zuen, Gorria patroi zuela, eta hori egiteko behar da bai, indarra sobran. Bigarren igandean, Santurtzik aurretik zeukan errekorra hankaz gora bota zuen. Koadrila hartan, lehorreko jendea ere bazen: azpeitiarrak, zestoarrak, debarrak... Oso indartsuak ziren denak, bai. Arrakasta hark arduradun nagusia izan zuen: Luxia. Garai hartako teknikak ondoen berak barneratu zituen; abilena izan zen. Talde hark etsita zeuzkan beste aurkari guztiak. Orio zuen aurkari nagusia, baina ezin izan zuen zumaiarrekin. Konplexuz bete zituen beste guztiak. Ezin ziotelako irabazi. Gogoan daukat urte hartan zein izaten zen estropadetan jokoa ematen zuena: zein izango zen bigarren. Zumaiak irabaziko zuela jakina zelako. Egia esateko, kazetari bezala, aspergarri samarra ere bazen beti berdinak irabaztea, baina zumaiarrok ez zineten aspertuko... Ezta gutxiagorik ere! Kontxa lehen aldiz irabazi izanak indarra eman zion Aita Mari Arraun Elkarteari. Behar zuen halako bultzada. Baina berriz ere Luxia aipatuz, uste dut Zumaiak bi aro izan dituela klub bezala. Eta mugarria ez zuen Kontxa irabazteak jarri. Mugarria Luxia da. Bi aroak hauek dira: bera etorri aurrekoa, eta bera etorri zenekoa. Aurretik ez zen teknika aldetik taxuzko lanik egin, eta Luxiak aldatu zuen hori. Asko estimatzen dut, eta oraindik ere badut harremana berarekin. Baita Goikorekin ere. Hauek oroitzapenak hauek Zumaia harekin. Kostako da besteren batek halako nagusitasuna azaltzea. Historiako talde onena izan zen 1984ko Zumaia hura.

“Kontxako Bandera Zumaiara etorriko da” Lehen igandeko lana aztertzeko garaia izan zen bigarrena heldu bitarteko astebetea. Zumaiako arraunlarien entrenamendu bat ikusi eta gero, haien erreakzioak bildu zituen El Diario Vascok. Inaxio Egaña Lokatza aurrekoak erabateko konfiantza zeukan: “Ez dut uste arazorik izango dugunik bandera irabazteko. Aldea handia da, eta ezbehar batek gertatu beharko luke ez irabazteko”. Imanol Etxabek bandera irabazteko gogoa aipatzen zuen: “Lau urtean nago bandera irabazteko zain, eta orain, gure indarra eta atera dugun aldea kontuan hartuta, ez badugu irabazten, uste dut inoiz ez du-

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

11


BALEIKE+

gula irabaziko”. Matxinbentako Etxeberria anaiak ez zeuden erabateko konfiantzaz. Patxi eta Xabierren ustez, “oraindik estropada jokatu egin behar” zuten. Patroiak, Gorriak, irmo hitz egin zuen, lehen igandeko lanak bukatu berritan: “Gauzak oso ondo atera zaizkigu, eta pozik nago. Banderak ezin digu ihes egin. Alde handia ateratzen diegu aurkariei. Estropada erabakita dagoela uste dut”. Luxia ere baikor zebilen: “Egia esan behar badizut, uste dut ezin digula ihes egin. Handia litzateke estropada garrantzitsuenean hutsen bat egitea. Alde handia daukagu, eta bandera Zumaiara ekarriko dugu”. Bigarren iganderako estrategia ere aurreratu zuen: “Ahalik eta azkarren aurrea hartzera aterako gara, aurretik inor ez jartzeko. Gero, gure erritmoa hartuko dugu, eta ahal dugun tartea ateratzera joango gara”. “Zumaia txapeldun” Horrela izendatu zuen egunkari batek baino gehiagok zumaiarren balentria. Argazki bildumarekin batzuek. Arraunlariak eta zaleak bat eginda. “Zumaia historian da orain”, zabaldu zuen beste batek. Eremuko marka berria jarri zuela ere nabarmendu zuen kazetariak. Aurretik Santurtzik zuen, baina duela 25 urte, hankaz gora bota zuen Zumaiak egindako 20.03ko denbora hark. Kazetariak bandera irabazteko aurreko urteetan egindako ahaleginarekin ematen dio hasiera kronikari, eta “bere bizitzako ametsik handiena” bezala azaltzen du bandera irabazi izana. Estropadaren kontakizunarekin jarraitzen du gero. Oriok aurre egingo ziola uste zuenik bazela gogoratu ostean, zumaiarren lana goraipatzen du. Hasieratik txikitzera atera zirela kontatzen du. Badiatik atera bitartean, nolabait eutsi omen zioten Telmo Deuni Oriok, Santurtzik eta San Juanek. Hortik aurrera, akabo. Erraz alde egin ziela kontatzen du. Kanpoko balizetan, bost segundora zeukan, hala ere, Orio. Hamabostera Santurtzi, eta hogeira San Juan. Ziaboga eman eta gero, aldeak gehiago handitu zituela aipatzen du gero. Zale gorrien babesarekin sartu zen badian, eta horrela helmugaratu zen. Orio hogeita bat segundora sartu zen, San Juan hogeita hirura, eta Santurtzi hogeita laura. “Kantauriko estropada garrantzitsuenaren urrezko liburuan bere izena jarri du Zumaiak”, bukatzen du kronikaren lehen zatia. Azken zatian, Gorriak bandera preziatua jaso zuela esaten du.

Narrondoko Gure Ametsa elkartean biltzen ziren maiz orduan ere mahai baten bueltan garaipenak ospatzeko..

“Bazen ordua Kontxa irabaztekoa!” Duela 25 urteko arraunlari multzo hartan lagunarte ederra zegoen. Orain ere eusten diote. Joseba eta Imanol Etxabe anaiak, Jose Luis Amilibia, Jesus Mari Lazkano eta Xanti Osa dira Kontxa lehen aldiz irabazi zuen talde hartako kide batzuk. Antonio Arrizabalaga dute lagun, Zumaian arraunlari izana, baina 84an ez zegoena. Arraunera berehala bideratzen dute beren arteko solasaldia. Egungoaz ari dira, baina gustura asko oroitu dituzte duela 25 urtekoak. Bazen garaia”, bota du Amilibiak, isil antzean, baina barrubarrutik aterata. “Bai, bazen ordua”, gaineratu dio Imanol Etxabek. “Urte hartan atera beharra geneukan”, gehitu du Osak. “Zenbat egin ote genuen arraunean hura lortzeko”, azaldu du Joseba Etxabek. “Ondo kostatakoa izan zen”, bukatu du beste Etxabek. Oraindik ere barruan daukate nolako arantza atera zuten duela 25 urte. Oso talde ona zen, eta aurreko urteetan ere gertu izan zuen garaipena. Baina gauza bategatik edo besteagatik, ezin bandera preziatua Zumaiara ekarri. 1981ekoA oroitu du Imanol Etxabek: “Kaikuk irabazi zigun”. Osak zehaztu du ordukoa: “Lehen igandean 3 segundo kendu zizkiguten, eta bigarrenean, txikitzera atera ginen. Ziabogan 10 segundo aurretik ginen, baina buelta txarra egin genuen, eta bandera galdu”. 1983koa ekarri du gogora Imanol Etxabek, boikoteko urtea: “Orio ez zen sailkatu, ia minutua galdu zuen, baina epaileek barruan sartu zuten. Indar handia zeukan traineru barruan, baina kanpoan handiagoa. Guk boikota egin genuen, onenak ginela jakin arren. Bandera oparitu genion”. Aurreko urteko gertakari hura gogoan jokatu zen 1984koa. Irailean izaten zen orduan ere Kontxako Bandera, eta ordura arteko beste estropada guztiak zumaiarrek irabazi zituztela kontuan hartuta, faborito argiak ziren. “Baina ez genuen aparteko presiorik”, azaldu du Imanol Etxabek. “Hasierako nerbioak bai, baina normala da, ustekabekoren bat edozein unetan gerta daitekeelako, arraunen bat hautsi edo...”. Honela oroitzen dute lehen igandekoa bere anaiak: “Txikitzera atera ginen, ahalik eta alde gehiena ateratzera. Ez genuen ezer laga nahi bigarren iganderako, itsasoan edozer gauza gerta daitekeelako”. Esana zintzo bete zuten. Oriori 21 segundo atera zizkioten, aurkari nagusiari. “Bentaja ikaragarria zen”, gogoratu du


Josebak. “Beti genuen Orioren kontra irabazteko gogoa”, gaineratu dio anaiak. Banderaren zati handi bat Zumaiarako bidean zen. Bigarren igandea falta zen. Zertara atera ziren kontatu du Josebak: “Hasieratik atera ginen txikitzera, eta eremuko errekorra hobetu genezakeela oihukatzen hasi zen Luxia. Lortu genuen hori ere”. Luxiaren oihuak gogora ekarri orduko,egungo garaiak eta haiek alderatu dituzte denek: “Orduan ez zegoen GPSrik eta erreferentziarik. Baina Gorriak ederki entzuten zituen Luxiaren oihuak; bazuen halako sena horretarako”. Hantxe bota zuten Kontxako eremuko marka. Baita beste batzuk ere urte hartan. Joseba Etxaberen ustez “gehiago ere botako genituen, trainerua hain baldarra eta astuna eduki ez bagenu”. “240 bat kilo pisatzen zuen”, zehaztu du datua anaiak. Historian lehen aldiz Zumaiarena zen Kontxa. Helmugako baliza zeharkatu orduko, poza zabaldu zen Telmo Deunen barruan. Bazela garaia, ondo kostatakoa zela, bazela ordua... duela 25 urte ere pentsatu zituzten. Bandera ontzian zela, arranplan sartu zen Telmo Deun. “Dena gorria zen”, gogoratu dute denek. Ikusgarria izan zen hura. Ospakizuna hasita zituzten arraunlariek. “Normalean baino gehiago edan genuen”, kontatu du Imanol Etxabek. Egun hartako bitxikeriaren berri eman dute Osak eta Lazkanok berehala: “Orion bazkaldu genuen, bandera eta guzti. Olidenenean gelditu ginen. Aurretik enkargatuta zegoen”. Imanol Etxabe sartu da tartean: “Oriotarrei adarra jotzeko egin genuen”. Bere anaiak berehala zuzendu dio: “Hura ez da Orio.Ortzaika da, Luxiaren lurraldea”. Kontuak kontu, hantxe bazkaldu zuten, eta handik etorri ziren Zumaiara. Ongietorria zuten zain. Estropada zegoen aurreko igande guztietan bezala. Baina hura apartekoa zen. Herriarentzat ere oso berezia izan zelako Kontxa irabaztea. Zumaia osoa kalera atera zen arraunlariei harrera egitera. “Ikaragarria izan zen”, deskribatu du Joseba Etxabek. Txarangaz oroitu da Osa: “Meritua zeukaten, jaiero-jaiero han egoten ziren”. Umorez jarraitu dio Imanol Etxabek: “Zumaiako txarangakoek urte hartan uste dut piloa ikasi zutela jotzen”. “Beti berdina jotzen, normala”, Amilibiaren erantzuna. Serio jarrita, hauxe kontatu du Imanolek zaleez: “Beti egoten zen jendea zain, edozein ordutan etorrita ere. Hemen gertu bagenuen estropada, normala zen jendea egotea, baina Galizian jokatzen genuenetan ere, handik bueltan jendea ateratzen zen kalera, berandu izan arren”. Herritarren babesa ikusgarria izan zen garai hartan. Ondo gogoan daukate bai: “Alde guztietara jarraitzen gintuzten. Orain konturatzen naiz zenbateko balioa zuen horrek”, azaldu du Imanolek. Denboraren joanak ekartzen die lehengo egoerei benetako balioa, eta orduko garaipen historiko hari ere denborak eman dio berea: “Gerora konturatu ginen zer lortu genuen”, zehaztu du Osak. Lorpen hartan funtsezkotzat jotzen dute Luxia. “Huraxe bakarrik ezagutu genuen guk entrenatzaile bezala, eta guretzat ona izan zen”, esan du Imanolek. “Uste dut bera gabe ez genuela lortu genuena lortuko”, gaineratu dio Lazkanok. “Oso gizaseme zuzena zen, zentzu guztietan”; horixe Osaren definizioa. Patroia ere ekarri dute gogora: Gorria. Kontxa irabazi eta hurrengo estropadan erakutsi zuen jenio biziaz oroitu dira: “Santoñan zen, aste barruan, ospakizunetatik egun pare

batera. Haiek komeriak”, akordatu da Joseba Etxabe. “Han zen p... seme hotsa!”, Imanol anaiak: “Gogoan dut Gorria oihuka, ‘Ardantza Abarketa botako diat, mekauen...”. Baina ajeak aje, hura ere irabazi egin zuten: “Hirugarren luzean atzetik ginen, baina gero guk irabazi genuen”. Orduan ez zioten garrantzi handirik eman bandera hari, baina denborarekin bai: “Garrantzia zeukan Santoñako hark ere, denboraldiko estropada denak irabazi eta gero, hura ere irabazi egin behar zelako”, kontatu du Imanolek.

“Zumaiako txarangakoek urte hartan piloa ikasi zuten jotzen”

Sekretua: urte asko elkarrekin Jokatu zituzten estropada guztiak irabazteko eta Kontxa lortzeko, bazen oinarri bat: taldea. Hala diote beraiek: “Urteanurtean blokea egiten joan zen, eta onena orduan eman zuen”, azaldu du Josebak. Aurkarien maila aipatu du Lazkanok orduan: “Agian beste batzuk apalago ibiliko ziren, baina guk geurea ederki egin genuen”. Aurkarien kontu horrekin ez dator bat Osa: “1984an errekor asko puskatu genituen, eta hor ez dauka eraginik besteak apalago egoteak”. Taldearen indarra. Horixe eskatu zien Luxiak arraunlariak entrenatzeko ardura hartu zuenean: “Eskatu zigun batera ibiltzeko, lagunak izateko, eta gu horretan ederki moldatzen ginen”, kontatu du Imanolek. Anaiak ere arraunlarien arteko giroa nabarmen du: “Gu izugarri ondo konpontzen ginen elkarrekin, eta traineruan ere bloke bat ginen”. Zortzi bat urtez iraun zuen talde historiko hark. Makina bat bandera irabazi zituzten. Preziatuena eta historikoena 1984ko Kontxako hura. Handik hiru urtera, talde hartako batzuk oraindik barruan zirela eta berri batzuekin, bigarrengo aldiz irabazi zuen Donostiako bandera zuri preziatua Zumaiak

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

13


14

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


‘TURBO-DEUN’

Inaxio Egaña 1958-05-24 ZESTOA

Luis Mari Aizpurua 1961-12-22 ZUMAIA

Joseba Etxabe 1962-05-06 ZUMAIA

Jose L. Amilibia 1961-09-09 ZUMAIA

Joakin Eizagirre 1958-09-12 ZESTOA

Imanol Etxabe

Jose Luis Aizpurua

1958-02-02 ZUMAIA

1955-01-31 ZUMAIA

Patxi Etxeberria 1959-07-09 AZPEITIA

Sabino Eizagirre

Placido Aranburu

ARGAZKIA: JAVIER CARBALLO

Martin Etxeberria

1958-08-23 AZPEITIA

1958-10-30 ZESTOA

1955-10-07 AZPEITIA

Jose A. Uzkudun 1959-01-05 AZPEITIA

Jexux Mari Lazkano 1961-06-25 DEBA

Klaudio Etxeberria 1935-11-02 ORIO

Angel Paredes

1957-05-28

ZUMAIA

Jose Luis Ezama

1959-08-28

ERREZIL

Tomas Lopez

1960-08-05

ZESTOA

Julian Ibarzabal

1963-02-19

AZPEITIA

Xanti Osa

1961-12-01

ZUMAIA

1966-1-31

ZUMAIA

Aser Martin patroiAK

1984ko KONTXAKO BANDERA Sailkapena lehen igandean 1. TXANDA POSTUA 1. ZUMAIA 2. ORIO 3. SAN JUAN 4. DONOSTIA

10.47 10.42 10.36 10.47

20.42,41 21.04,81 21.09,40 21.32,74

1. 3. 4. 7.

2. TXANDA 1. SANTURTZI 2. UR-KIROLAK 3. CASTRO 4. SANTOÑA

10.34 10.40 10.41 10.45

20.59,10 21.15,70 21.16,47 21.36,71

2. 5. 6. 8.

AZKEN SAILKAPENA 1. ZUMAIA 2. SANTURTZI 3. ORIO 4. SAN JUAN 5. UR-KIROLAK 6. CASTRO 7. DONOSTIA 8. SANTOÑA

40.45,55 41.26,10 41.28,85 41.35,83 41.43,94 41.51,69 42.12,38 43.39,82

Joseba Aristi

1959-01-06

ZUMAIA

Edu Aristi

1963-05-24

ZUMAIA

ENTRENATZAILEAK Luis Mari Olasagasti ‘Luxia’ Tito Manzilla PRESIDENTEA Luis Mari Goikoetxea

Sailkapena 2. Igandean 1. TXANDA POSTUA 1. UR-KIROLAK 2. CASTRO 3. DONOSTIA 4. SANTOÑA

10.14 10.12 10.16 10.15

20.28,24 20.35,22 20.39,64 21.03,11

5. 6. 7. 8.

9.54 9.58 10.09 10.14

20.03,14 20.24,04 20.27,50 20.26,43

1. 2. 4. 3.

2. TXANDA 1. ZUMAIA 2. ORIO 3. SANTURTZI 4. SAN JUAN

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

15


BALEIKE+

Luis Mari Olasagasti ‘Luxia’

Entrenatzailea

“Orduko talde hura goiko muturrean ibiliko litzateke orain ere” Errekorra ere bai bigarren igandean... Gaurko denboretatik urruti dago 20:03ko hura, eta tokitan daude errekor haiek. Materiala aldatu egin da orain, eta uste dut horregatik egiten direla oraingo denbora ikusgarri horiek. Garai hartako Telmo Deun astuna zela esaten dute arraunlariek, eta horregatik ez balitz, marka gehiago egingo omen zituzten. Iritzi berekoa al zara?

Kontxako Bandera hura arraunlariek irabazi zuten, baina maisurik onena zeukaten alboan. Garai hartako oroitzapenak gogora ekarri ditu oraindik ere entrenatzaile izaten jarraitzen duen orduko entrenatzaileak. Kontxako Bandera hura berezia izan zen denontzat, zuretzat ere bai, entrenatzaile bezala aurrenekoa izan zenuelako. Bai, halaxe izan zen. Aurreko urte batzuetan ibili ginen banderaren atzetik, baina ez genuen irabaztea lortu. 1981ean hiru segundogatik galdu genuen, aurretik denbora askoan joan eta gero. 1983an, istiluen urtekoa izan zen, boikotarena. Eta 1984an irabaztea ilusioa egin zigun. Niretzat aurrenekoa zen entrenatzaile bezala, eta Zumaiarentzat ere bai. 25 urte igaro eta gero, nola gogoratzen duzu garaipen hura? Orain aldatuta dago arraun mundua. Herrikoiagoa zen. Bertako jendea gehiago izaten zen, eta herriarentzat ilusio gehiago sortzen zuen. Erakargarriagoa zen. Hain erraz irabaztea espero al zenuten? Denboraldian nagusi izan ginen, eta Kontxa genuen begiz jota. Bagenekien gehiago ginela, eta bi estropada handi egin genituen.

16

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

Bueno, egurrezko traineruak ziren, baita arraunak ere. Orain, fibrazko ontziekin eta arraunekin hobetu egin da gauza. Prestakuntza ere ondu egin da, baina uste dut materialak eragin handiagoa izan duela. Zer zeukan arraunlari multzo hark hain onak izateko? Zumaiara heldu nintzenean 1981ean, aurretik elkarrekin zebilen arraunlari taldea hartu nuen. Bazebiltzan bateletan eta trainerilletan, jubeniletan... Hura izan zen oinarria. Eta gero, mendi aldetik etorri ziren besteak. Egindako mutilak ziren, eta indarra sobera zutenez eta teknika ere azkar hartu zutenez, koadrila hura osatu zen. Gaur kostako da banaka-banaka halakoak aurkitzea, baina orduan denak batera tokatu zitzaizkigun. Orduko arazoa zen arraunlariek azkar uzten zutela arrauna. Gu 1981etik 1987ra garai bat markatu genuen, baina ez zen izan jende zahartu egin zelako. Orain gehiago jarraitzen dute arraunlariek. Orduan 30 urtetik gorakorik ez zen ibiltzen. Zergatik uzten zuten hain erraz?

“Giro ederra zeukaten arraunlarien artean”

Orain dirua sartuta dago. Orduan bidaiak ere bakoitzak bere patrikatik ordaintzen zituen, eta dirua sarien bidez soilik irabazten zen. Lan aldetik ere komeria gehiago zeuden. Ezkondu ondoren ere utzi egiten zuten gehienek. Orain, ezkondutako arraunlari asko ikusten da; orduan ia bat ere ez. Zure lanaren eragina famatzen dute denek. Zer aldatu zenuen? Ni Oriotik nentorren, eta han teknika eta entrenamenduak asko lantzen ziren. Dena elkar moldatu zenean, fruituak eman zituen koadrila hark. Arraunaren historiako talde onena al da hura?


Ia ezinezkoa da. Estropada gehiago daude, eta maila ere hobea da. Orduan ez zen estropada asko izaten. Guk bospasei ordezko onak geneuzkan, eta aldaketak ez ziren igartzen. Horregatik irabazi genituen bi estropada egun berean. Orduan tokatu zen, eta kontatzeko modukoa da. Taldea batuta zegoen orduko hura. Zuk hori eskatu zenien aurreneko egunetik, ezta? Bai. Etorri nintzenean esan nien taldea izan behar genuela. Taldearen barruan taldetxoak ikusten banituen, uzten aurrenekoa ni izango nintzela esan nien. Bueno, horretan ez genuen arazorik izan. Giro ederra zeukaten elkarren artean, eta emaitza onek ere lagundu zuten horretan. Beren artean ez zegoen sekula haserrerik. 1981ean etorri zinen, 26 urterekin. Zergatik hasi zinen hain gazte entrenatzaile lanetan? Ez dakit. Tito Mancilla etorri zen eskaintza egitera. Nirekin arraunean ibilia zen Orion. 1981ean Orion ez zegoen talde onik... ez dakit trainerua atera zuten ere. Probatzera etorri nintzen, eta ezuste handia hartu nuen taldea ikusita: gazteak ziren, lan asko egiteko modukoa eta gogoarekin. Ikusi genuenean bateletan eta trainerilletan emaitzak onak zirela, indar asko ema zigun aurrera jarraitzeko.

Harrera zirraragarria egin zitzaien arraunlariei herrira itzuli zirenean.

Etxeak hutsik gelditu ziren irailaren 9ko arratsalde-iluntze hartan. Kaleak gorriz jantzi ziren herrian Beste izenburu batzuetan honelakoak idatzi zituzten: “Zumaia, 105 urte apoteosia bizitzeko”. Edota beste hau: “Zumaia, irabazlearen loria”. “Zumaiak sekulako harrera egin zien arraunlariei” Estropada bukatu orduko hasi ziren ospakizunak. Luxiak salto egin zuen Telmo Deun barrura. Arraunlariek elkar besarkatu zuten. Gorriak banan-banan zoriondu zituen. Bat edo beste etzan ere egin zen. Aurretik egindako lan eskergak sari potoloa izan zuen. Potoloena. Arranplatik autobusera, autobusean Oriora, bazkaltzera, eta Oriotik Zumaiara. Hantxe zituzten zain herritarrak. Haietako asko ere Donostian izanak ordu batzuk lehenago. Etxeak hutsik gelditu ziren irailaren 9ko arratsaldeiluntze hartan. Kaleak gorriz jantzi ziren herrian. Ez da harritzekoa egunkari batek hurrengo egunean jarri zuen izenburua: “Sekulako harrera egin die herriak”. Argazkiak alboan dituela nabarmentzen da izenburu hori. Argazkietan kalejira azaltzen da. Baita Udaletxeko balkoia ere, denboraldi hartako bandera guztiak zintzilik direla. Udaletxeko plaza jendez lepo azaltzen da. Balkoietan ere herritarrak. Denak ere txaloka arraunlariei. Ametsa gauzatu zutelako. Herri baten ametsa. Klub baten ametsa. Arraunlarien beraien ametsa. Handik astebetera, hurrengo igandean, aurreko asteko oihartzunak erabat itzali gabe zeuden. Igandetako gehigarrietako batean, egunkari batek “Zumaia historian sartu zen”, izenburupean erreportaje zabala argitaratu zuen. Hitzak eta argazkiak. Estropadakoak, harrerakoak, eta Luxiarenak. Euskal Herriko portu nagusien artean, Kontxarik gabe zegoen herri bakarretakoa zela eta osatu zuten erreportajea. Txapeldunen liburu historikoan sartu zela nabarmentzen du. Aita Mari ere aipatzen da: “Bekain iluna argitu egin zitzaion bere arraunlarien balentria ikustean”. Milaka zumaiar Donostian zirela esan ondoren, Zumaiako festa ordu txikietara arte luzatu zela esaten du. Erreportajearen amaieran, arraunlarien izenak daude jarrita. Ametsa gauzatu zuten haiena.

BALEIKE+

Zaila da esatea. Orain ere talde onak daude. Orduko talde hura garai honetan tokatu izan balitz, aurreko muturrean ibiliko litzateke. Denboraldiko bandera denak irabaziko al ditu traineru batek berriz, zuek egin zenuten bezala?


BALEIKE+

PUBLIZITATEA


Postalaren ifrentzua Algorritik Pikoteazpirainoko harraldean pilatutako zaborra biltzen aritu ziren 13 gazte uztaileko bigarren hamabostaldian, Kutxak Aldundiaren eta Udalaren laguntzarekin antolatutako auzolandegian. Zabor guztia abuztuaren 10ean atera zuten helikopteroz Urtetako zabortegira eramateko.

TESTUA ETA ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

19


Biotopo babestuari aurpegia garbitzen “Harraldean ez dago alfonbra azpirik zaborra eskutatzeko”. Mari Bernalek ederki daki zertaz ari den, 13 gaztez osaturiko koadrilaren ardura izan baitzuen Estela Ruiz de Azuarekin batera. Bi astez gogor egin zuten lan Algorritik Pikoteazpira doan zatian, itsasoak bueltan itzulitako zaborra biltzen. Batez ere, plastikoak. “Harri bat altza eta bat, bi edo hiru plastikozko botila agertzen dira kateaturik”, azaldu du Estelak. “Botilez gain, sareak, sokak, kaxak, buiak, zapatilak, txankletak modelo guztietakoak, jostailuak, hildako animaliak…”. Denetarik aurkitu dute. Auzolandegian parte hartu duten gazteetako bi dira Nere eta Unai, tolosarra eta donostiarra, hurrenez hurren. Algorri ezagutzen zuten eskolatik egindako bisitalditik, baina harraldearen zegoen zaborraren berri ez zuten. “Lekua ezagutzen genuen, baina harraldera jaitsi gabe. Ez genuen espero halakorik. Zikinkeria asko dago”.

Bideoak www.baleike.com-en

Webgunean ikus ditzakezue zabor bilketaren eta helikopteroak egindako lanaren bideo bana..

20

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


ERREPORTAJEA B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

21


22

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


Helikoptero bat zaborra jasotzeko Bi astean bildutako zaborra ordu eta erdian atera zuen helikopteroak harraldetik, abuztuaren 10ean. Pirinioetan lan egiten duen enpresa bat kontratatu zuen Aldundiak, Jon Zulaika mendi teknikariak azaldu zigunez. Aralarren zenbait lan egin ahal izateko erabili izan dute. Alokairuaren prezioa ere galdetu genion: “1.300 euro inguru orduko. Askotan bi aldiz pentsatu behar duzu, baina bestela nola atera zabor hori hortik?�. 1.500 litroko 57 zaku bete zabor atera zituzten denera, Pikoazpitik eta Inpernupetik. Galarretako aisialdi gunean kamioian kargatu eta Urtetako zabortegira eramateko. Zabor asko jaso den arren, oraindik asko gelditu da harraldean. Aurrerantzean garbiketa lanekin segitzeko konpromisoa hartu du Aldundiak.

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

23


BALEIKE+

PUBLIZITATEA

24

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


Marina Prots Jaio: Ivankiven (Ukraina), duela 11 urte. Txernobilgo haurra: Laugarren urtez uda Zumaian egin du Justo Osa eta Maria Felisa Aizpururi esker.

Artean jaio gabe zegoen arren, Marina Protsen bizitza errotik aldatu zen 1986ko apirilaren 26an. Txernobilgo erreaktore nuklearrak eztanda egin eta sekulako hondamendia eragin zuen, Hiroshimako bonbak baino 500 aldiz erradioaktibitate gehiago zabalduz. Sobietar Batasuneko gobernuak ingurua hustu eta hesiekin itxi zuen. Istripua gertatu eta hiru urtera jaio zen Marina, Ivankiven, heriotzaren eremutik gertuen dagoen herrian. Ordutik, erradioaktibitatearen kontrako borroka etengabea izan da bere bizitza.

Ez dago maitasunaren erradiazioa bezalakorik TESTUA ETA ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

2006ko otsailean bizitza aldatuko zien erabakia hartu zuten Justo Osak eta Maria Felisa Aizpuruk. “Nire lagun batek Txernobilgo haur bat ekartzen zuen urtero uda pasatzera, eta hari komentatu nion neuk ere ekarriko nukeela, baina ama artean bizirik nuela eta ezin nuela. Ama abuztuan hil zitzaigun eta otsailean lagunaren deia jaso nuen. Umea ekarri nahi banuen orduan zela paperak egiteko garaia. Horrelaxe hasi ginen�. Handik bost hilabetera, uztail hasieran, etxean zuten zortzi urteko neskato ile hori bat. Marina zuen izena. Lehen arazoa, komunikazioa. “Lehen egun hartan gauez iritsi zen. Etxea erakutsi genion eta segituan ohera. Hurrengo egunean etxera deitu zuen. Marinak behin eta berriro hitz bat esaten zuen eta nik beti baietz erantzun, B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

25


Lagun koadrila ederra egin du Marinak Zumaian.

ezer ulertu ez arren. Egunero kontu berberarekin eta nik baietz. Halako batean konturatu ginen amari deitu nahi ziola eskatzen zigula etengabe, eta ni denbora guztian baietz eta baietz… Egutegi bat eskuan hartu eta esan genion jaietan izango zuela etxera deitzeko eguna. Ez zitzaion batera gustatu. Haserretu eta negar egin zuen ordubetez”. Hasierako estualdiaren ondoren, Marinak azkar ikasi zituen hemengo ohitu26

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

rak. “Lehen egunetan, bazkalordutan, lehen platera jan eta alde egiten zuen mahaitik. Ukrainan jateko guztia aldi berean ateratzen dute mahaira. Hemen bi plater eta postrea jaten ditugula erakutsi behar izan genion. Bai azkar ikasi ere! Laster hasi zen ‘hau ez zait gustatzen eta bigarrena zer dago?’ galdetzen… Beste gauza askorekin ere harritu egiten gintuen. Esate baterako, semaforoak ez zituen ezagutzen eta berdin-berdin

pasatzen zituen berde edo gorri egon. Edota komunera joan eta bonbari ez ziola eragiten ohartu ginen. Gero jakin genuen Ivankiveko komunak ez direla hemengoak bezalakoak…”. Izan ere, 2007an Ivankiv eta Txernobilgo inguruak ezagutzeko aukera izan zuten Justok eta Felik. “Talde bat joan ginen inguru haiek ezagutzera. Laupabost egun egin genituen. Hango bizimoduaz jabetzeko nahikoa”. Kievetik 60 bat ki-


lometrora dago Ivankiv, Ukraina iparraldean. Ingurune laua da erabat eta negua nahi baino luzeagoa izaten da. “Ivankiven, pare bat etxebizitza bloke kenduta, komunismoaren garaiko etxe solteak dira gehien-gehienak. Lehen familia bakoitzak bere etxetxoa zuen orduan, baina orain etxebizitza premia dagoenez, bakarra zen lekuan hiru etxebizitza moldatu dituzte. Teilatuak, uralitazkoa”. Marinaren etxea ezagutzeko aukera izan zuten. “Marina-

ren etxea erdikoa da. Korridore luze bat du, eta segidan sukaldetxo bat, gela bat eta egongela bat. Egongela lotarako erabiltzen dute. Gelak banatzeko kortinak erabiltzen dituzte, ateak irekitzeko lekurik ez dagoelako. Komuna kanpoaldean dute. Lurrean egindako zulo bat baino ez da, azken finean. Eta noski, han ez dago bonbarik…”. Guraso gazteak ditu Marinak, 33-34 urte inguru dituzte, eta 15 urteko anaia ere bai. “Esan genezake Marinak zortea duela duen familiarekin. Aitak Txernobilen egiten du lan, itxita dagoen eremuko lehenengo muga zaintzen. Batzuetan zentralera joan behar izaten du, berak esplikatu zigunez. Eta amak ospitalean egiten du lan, iristen diren gaixoak garbitzen-eta”. Haurrak aurrera aterako badira eskolak paper handia jokatzen du. “Eskola nahikoa ondo antolatua dute. 8:30ean sartzen dira eta han ematen diete gosaria. Tea bat-edo, es pentsa. Bazkaldu ere bertan egiten dute. Gero, arratsaldeko 4:30ean irteten dira, eta orduan egiten dute etxeko otordua. Patata asko jaten dute, oilaskoa batzutan… Barazkiak apenas. Erremolatxaz-edo egindako zopa bat prestatzen dute askotan, eta hari nahasten dizkiote baba batzuk…”. Izan ere, jatekoarekin dute arazo handienetako bat Txernobil inguruan bizi diren herrietan. Hango baratzerako barazkiak erabat kutsatuta daude, erradioaktibitatea lurrazalean pilatuta baitago, eta gutxi batzuk baino ez dute kanpotik ekarritako barazki eta fruitu garbiak erosteko dirua. Animaliekin ere berdin gertatzen da. Horrek guztiak osasun arazo larriak eragiten dizkie hango biztanleei. Asko minbiziak jota hiltzen dira. “Haur hauek uda partean hona bidaltzen dituzte indartzera, janari eta aire sanoa har ditzaten. Hemen egiten dituzten bi hilabete horiek mesede handia egiten diete. Marina neska ederra da, baina etortzen denean begi zuloekin

eta makal samar sumatzen dugu. Zortzigarren egunerako hasten da berpizten eta indarberritzen. Saiatzen gara frutak eta barazkiak ahal den gehien ematen, batere gustatzen ez zaizkion arren”. “Patata frijituak” gustatzen zaizkiola dio Marinak. Etorri zen lehen egunetik euskaraz egin zioten etxean, eta orain ederki moldatzen da. Lagun koadrila ere egin du. Lehen urtean komunikazio arazoak gaindituta, bigarrenean udalekuetara joango zela erabaki zuten. Orduan hasi zen lagunak egiten.“Hasieran neska lotsati samarra iruditu zitzaigun, baina Marina oso naturala da, jatorra, oso lagun ona eta oso guapa gainera!” . Bistan da lagun minak egin dituela. Naiara, Ainhoa, Leire, Eider, Amaia, Maria, Alba, Laida, Aroa, Laiene, Maddi, Garazi… Denek parte hartu nahi izan dute elkarrizketan. “Asko gustatzen zaio zubi haunditik salto egitea, arranplan bainatzia. Jatekoen artean, Magnum zuria gustatzen zaio, eta coca cola zaporeko calipoa”. “Lehen Errioxara joaten ginen egun batzuk pasatzera, baina orain gustura dabil lagun koadrilarekin batera eta bestera. Aurten piraguan ere ibili dira. Eta gauetan ere hasi dira afalondoren irteten, batzutan erlojua etxean ahazten zaien arren”, dio Felik, neskato koadrilari begira. Laugarren urtea du Marinak Zumaian, eta 18 urteak bete arte urtero etortzen segitu nahiko luke. Baita Justok eta Felik. Harreman estua sortu da beraien artean. “Alaba bat ere ez da, baina bai laguntza berezia behar duen iloba bat bezalakoa. Hemen bi hilabete egin ondoren Ukrainara bueltatzen denean hutsune handia sumatzen dugu etxean”. Dena den, harremanari eusten diote neguan zehar. “Hamabost egunetik behin telefonoz hitz egiten dugu, elkarren berri izateko. Eta urtean zehar pare bat pakete ere bidaltzen dizkiot, bat Gabonetan eta bestea martxo aldera”. Iraila aurrera doa, eta Marina Ivankiven da berriro. Justok, Felik, bere familiak eta lagunek bi hilabetez emandako maitasunarekin pilak kargatuta izango ditu negu gorriari aurre egiteko. Hurrengo uda noiz iritsiko zain, ziur ametsetan behin eta berriro egiten duela salto zubi handitik, eskutan Magnum txuri erraldoi bat duela.

ERRETRATUA

"Haur hauek uda partean etortzen dira indartzera, janari eta aire sanoa har ditzaten"

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

27


PUBLIZITATEA


Goian ezkerrean, Marina, Justo Argoitia eta Maria Felisa Aizpururekin; alboan, Ivankiveko falimiarekin, Justok eta Felisak egindako bisitan. Behean,Txernobilgo irudi batzuk.

Txernobilera bisitan 2007an Ivankivera egin zuten bisitaldia aprobetxatu zuten Justok eta Felik Txernobilgo inguruak ere ezagutzeko. Zentrala kanpoaldetik ikusi ahal izan zuten, eta baita istripuaren ondoren hustutako Pripiateko hiria. “Zentrala eta inguruak ikusteko gobernuaren baimena behar da eta hango zaintzaile batekin joan behar da. Eremu itxian kontuz ibili behar da zer ukitzen duzun. Bidea dagoen lekuetan likidoren bat botatzen omen dute erradioaktibitatea jaisteko, baina bestela esan ziguten gauzak ez ukitzeko, arriskutsua zela. Animaliak ere ikusten dira. Asko ugaritu dira abandonatutako eremuan, baina arazo bat ere bihurtu dira eremu itxitik irteten direlako askotan basurdea-eta, eta erradioaktibitate oso altua dute�.

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

29


PUBLIZITATEA

30

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


ZUMAIEGI

Puntanoeta

TESTUA: XABIER AZKUE Argazkiak: Gorka Zabaleta eta Imanol Azkue

Puntanoetako etxeak eta parkea, Otezuri zentrotik. Auzune gero eta biziagoa.

Zer da? Auzunea eta parkea. Non dago? Gaur egun Alai eta Aitzuri kaleak dauden

inguruan, Narruondo alderako ertzean (GKN enpresaren eta trenbidearen artean). Mapa toponimikoan F3 koadrantean dago. Nola idatzi izan da? Puntanoeta mahastia (1775),

punta denominada Anueta (1935), punto denominado Punta Anueta (1935) eta Puntanoeta (1935). Nola esaten da? Puntánuèta. Lotutako izenak Zumaian: Puntako haitza (Talaipe

jatetxearen ondoan), Punta (Talaimendi) eta Puntarroia (Kanterako aldapan). Antzekoak beste herrietan: Anoeta udalerria, Anoe-

ta auzoa (Donostia), Ibanoeta landa (Oñati), Arranoetako harrobia (Leitza), Kristianoeta (Baztan) eta Olanoeta (Betelu).

Azalpenak: izenaren oinarrian Anoeta izena daukagu, Donostiako auzoaren eta Tolosaldeko udalerriaren izen bera. Izen horren jatorriak ez du azalpen garbirik, Koldo Mitxelenaren iritziz. Beste batzuen ustez, latineko annona hitzetik dator ano edo anu, eta “ganaduaren­tzako jana” esan nahiko luke; gaur egun anoa “errazio” edo “probisioak” adierazteko erabiltzen da. Caro Barojak dioenez, -ETA atzizkiak zenbaitetan ugaritasuna edo lekua adierazten du (Elorrieta, Astigarreta), eta beste batzuetan batez ere lekua (Zubieta). Badirudi gaztelaniaz “punta Anoeta” behin eta berriz erabiltzeak ihartu eta finkatu duela Puntanoeta forma hori. Ahoz –O- hori ireki eta –U- ahoskatzen dugun arren (“sanpedruak” edo “olarrua” bezalaxe), idatziz Puntanoeta erabili beharko genuke. Bizilagun asko dituen auzunea bihurtu da, parkean gero eta mugimendu handiagoa sumatzen da eta dagoeneko hasiak dira jai giroan ibiltzen ere. Ea denon artean izena egoki erabiltzea lortzen dugun.

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

31


ZUMAIEGI

Elorriaga

Bidali oharrak helbide honetara: zumaiegi@baleike.com Hurrengo izenak: ALGORRI eta LUBAKI

Muino batean dago Elorriaga. Aurrean Etxeberri eta Polion baserriak ikus daitezke.

Zer da? Auzoa (Itziar, Deba). Non dago? Zumaiatik Debarako bidean, itsasertzetik

nahiko gertu (mapa toponimikoan C3 eta C4 koadranteetan). Zumaiatik hara oinez joateko bide nagusiak Jadarretik eta Arridokietatik abiatzen dira, baina Algorri aldetik joateko aukera ere badago. Zumaian joera handia dago batez ere asteburuetan hara joateko. Nola idatzi izan da? “Commo va el camino de Elorria-

ga a Çumaya” (1391), Elariaga (1634, Pedro Texeiraren mapan), Barriada de Ilorriaga (1885) eta Barrio de Lorriaga (1942). Nola esaten da? Elórrixa, Elórridxa, Elorriya. Batzuek

Elorrixo edo Elorriyo ere deitzen diote, baina Elorrio Bizkaian dago. Lotutako izenak Zumaian: Elorriagatorre etxea eta

Elorriaganeko denda. Antzekoak beste herrietan: Elorriaga auzoa (Zeberio, Lemoa, Kortezubi eta Gasteiz), Elorriaga baserria (Antzuola, Azpeitia, Larraun, Oñati, Urnieta, Abadiño eta beste askotan), Elorriagabasterra baserria (Marki-

32

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

na-Xemein), Elorriagaerrota (Abadiño), Elorriate pinudia (Elorrio), Elorrio udalerria, Elorribai erreka (Zeanuri), Elorrieta baserria (Asteasu, Bakio, Gernika, Ezkaroze eta abar), Elorrilepo bidea (Oiartzun), Elorribakarra (Abaurreagaina), Elorrimotxeta (Ultzama), Elorrixilo (Luzaide), Elorrixuri (Baztan), Elgorriaga udalerria (Baztan) eta Elgorriaga baserria (Berastegi). Azalpenak: esanahi aldetik oso argia da izen hau, eta elorri (Crataegus Monogyma) landarea dagoen lekua adierazten du, Elorrieta izenak bezalaxe. Mitxelenak uste du esanahi berekoa dela Elgorriaga ere. Batzuen ustez, -AGA atzizkiak ugaritasuna adierazten du, baina beste askok tokia besterik ez duela esan nahi diote. Abizen bezala ere erabiltzen da, eta Zumaian Zunbilo kaleko dorretxe handi batek izen hori zuen, gero okindegia egongo zen lekuan kokatuta. Izena idazterakoan osorik idatzi beharko genuke, hau da, Elorriaga, nahiz eta gero ahoz “Elorrixa” edo antzera esan daitekeen, hizlariaren hizkeraren arabera. Itziar aldean, esaterako, -IXA soinua oso ohizkoa da, Ixixa aldizkaria horren lekuko. Elorrixo edo Elorriyo deitzearena, Bizkaiko herriaren izenarekin nahasteak eragin duela dirudi.


PUBLIZITATEA

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

33


Zortzi errodun festa Urduritasunarekin eta festa bat nola antolatzen den ideia gutxiekin ekin zioten lanari orain sei urte. Emaitza onak, baina, hasieratik jaso zituzten eta gaur egun Olarro Eguna herriko jaien egitarauan sustraiak ondo errotuta dituen festa eguna da. Seigarren Olarro Eguna ospatuko da hemendik gutxira. Bezperan, festa herrikoi hau sortzeko ideia izan zuen lagun taldearekin hitz egin nahi izan dugu. TESTUA: J.uan luis romatet argazkiak: arnaitz rubio aprea juan luis romatet

34

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A


OLARRO EGUNA

“Guk Olarro Eguna egingo genuen; izan ere, zer da geureagoa olagarroa baino”

Gastronomiak tarte berezia duen festa eguna izanik, sukalde baten inguruan elkartu ditugu argazkia ateratzeko. Kamera aurrean jartzeko ohitura gutxi dutelako edo, serio dago laukotea. Nahikoa da, baina, bromatan hastea Joxe Mari Elustondo, Agustin Larrañaga, Inaxio Oliden eta Ibon Urangaren ahotan irribarrea ateratzeko. Bata baratzetik jaso berriak dituen tomate batzuekin eta dozena bat arrautzarekin etorri da; beste bat, berriz, ogi barra batzuekin. Ohikoa den bezala, eta lagun artea izanik, afari batekin amaituko dute hizketaldi hau. “Askotan gertatzen den bezala, afalosteko hizketaldi luze baten ondoren atera genuen festa hau antolatzeko ideia”, dio Inaxio Olidenek. “Lagun artean sarritan hitz eginak ginen festen inguruan edota kaleko giroaz. Ohiko egun edo asteburu batean ez da inongo girorik izaten herriko kaleetan eta betiko jaiez gain, beste festa egun bat antolatzearen aldekoak ginen. Festa egun hau, baina, beste modu batetara antolatu beharko litzatekeela pentsatzen genuen: beharrezkoa zen herritarrek eta oro har arlo desberdinetan mugitzen diren herriko elkarteek parte hartzea hura antolatzen festa egun hau indartu nahi bazen”. Ideiak eduki, bazeuzkaten. Baina nola gauzatu? Hor zegoen koska. “Garbi geneukan zer nahi genuen, baina ez genekien nola egin, gutako inork ez baikenuen inoiz honelako zerbait antolatu. Azkenean, erronkaka hasi ginen: ‘Ez ziok potrorik!’ eta halako pare bat bota eta animatu ginen. Ibonek sukaldaritza munduko hainbat lagun ezagutzen ditu, Joxe Marik herrian inork ez bezala dominatzen du zerbitzuen mundua eta Agustin eta neu taldeak antolatzen ohituta gaude. Ondorioz, proposamena idatziz aurkeztu genuen Udalean, eta onartu egin ziguten”. Lehen Olarro Eguna 2004an egin bazen ere, festaren haziak urtebete lehenago landatu ziren. “Urte hartan, Erdi Aroko lehen festa edo azoka egin zen eta guk Goiko plazan postu bat jarri genuen. Tela batzuekin dekoratu genuen eta geu ere fraidez mozorrotu ginen. Kanpai zahar bat ere konpondu eta postu ondoan jarri genuen haren hotsarekin jendea erakartzeko. Jateko, zerbait merkea eta egiteko erraza prestatu behar zenez, txistorra pintxoak saltzea erabaki genuen, ondutako ardoarekin hartzeko, dena prezio herrikoietan. Txistorra frijitzeko zartagin zahar bat ere ekarri nuen Llanesetik –hango sukaldaritza eskolan egiten nuen lan garai hartan–”, du gogoan Ibon Urangak. Gero etorriko zen parte hartzeko festa mota eta jai herrikoiaren lehen pausotzat jo daiteke hura. “Telak Tena etxeak emandakoak ziren; ardoa, berriz, Alfontso Iraundegiren ardandegikoa. Alfontsok, gure ideiaren berri ematean, galdetu zigun ea ardoaren eta txistorraren salmentarekin gastu guztiak estaliko genituen, prezioak herrikoiak ziren eta. Ez genekiela esan genionean, hark erantzun zigun lasai egoteko, generoa ordaintzeko di-

rurik gabe geratzen baginen, ardoa doan emango zigula”, gaineratzen du Inaxiok, eta oso detaile polita izan zela gogoratzen du. Arlo desberdinak Erdi Aroko azokako postuarekin izandako erantzun onarekin animatuta, beste festa mota bat antolatzeko gogoa berpiztu zitzaien. “Garai hartan Erdi Aroko azoka ugari antolatzen hasi ziren beste herri askotan. Inguruko herrietan, berriz, gastronomia inguruko hainbat festa egun antolatzen hasi ziren: Bisigu Eguna egiten dute Orion, berdelarena Mutrikun, antxoarena Ondarroan eta Txakolin Eguna Getarian eta Zarautzen. Guk Olarro Eguna egingo genuen; izan ere, zer da geureagoa olagarroa baino. Hori bai, garbi geneukan ez genuela galiziar erako festa bat egin nahi”. Arlo desberdinak jorratzeko asmoa zutela adierazten dute: historia, kultura eta, noski, gastronomia, herritarren partaidetzarekin: “Galiziar erako festengatik urrutiratu nahi genuen, baina eskaintzarekin zalantzak genituen. Lehen urte hartan olagarroarekin egindako brotxetak saldu ziren, baita enpanada ere. Azken horrek ez zuen arrakasta handirik izan. Ondorioz, hurrengo urteetan txosnetan brotxetak eta olagarro zopa soilik ematea erabaki genuen”. Urtetik urtera festa handitzen joan dela nabari da. “Lehen Olarro Egunean postu edo txosna bakarra izan zen. Aurten, B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

35


Batelen estropadak urtetik urtera arrakasta handiagoa du. Brotxetak eta olagarro zopa ere agortu egiten da egun honetan.

berriz, bost txosna izango dira”. Salduko diren brotxeta kopuruak ere gora egin du. “Lehenengo urteko 4.000 brotxetatik hasita, iaz 10.000 saldu ziren eta aurten 12.000 egingo dira. 600 bat kilo olagarro egosi erabiliko dira brotxetak egiteko; 60 bat kilo olagarro fresko lehiaketa gastronomikora bideratuko ditugu eta lau bat kilo olagarro lehor zopa egiteko. Kopuruak gora egin du, baina muga dagoeneko aurrean ikusten dugu; ez dugu uste gehiago haziko denik aurrekontua mugatua dugulako eta gastronomiaz aparte, gero eta ekintza gehiago sartzen ari garelako egitarauan”. Aurreko urteetan bezala, salmenta postu edo txosna hauek eraman edo kudeatzen herriko kirol, kultur edota gizarte mailan aritzen diren elkarteetako kideak izango dira. Zazpi izango dira aurtengoan Olarro Eguneko postuetan eta bazkari herrikoian lanean izango diren elkarteak. “Beraien urteroko jarduerak aurrera eramateko diru kopuru bat jasotzen dute zopa eta brotxeten salmentatik, baina horretarako lana egin behar izaten dute. Lan asko, gainera. Arlo edota ildo desberdinetako talde horien parte hartzearekin eta gainontzeko ekintzetan antolaketan aritzen diren pertsonen laguntzarekin festa eguna indartzen doa da eta bide-batez, hasierako helburuetako bat betetzen da: festa herrikoiagoa izatea. Horretaz gain, elkarteko barruko kideen arteko talde harremanak ere sendotzen direlakoan gaude”. Herritarren parte hartzea, beraz, ez da postuetan lan egitera mugatzen: “Hasiera-hasieratik elkarte gastronomikoen parte hartzea izan dugu lehiaketa gastronomikoan. Lehenengo urteetan Zaharren egoitzakoek beren su txikiak ere utzi izan dizkigute lehiaketan erabiltzeko. Lagun talde batek batelen estropada antolatzen du; ItxasGainekoek, berriz, iaz umeentzako uretako jolasak prestatu zituzten. Hor ikusten da herriak erantzun egiten duela. Benetan pozgarria da”. Bazkari herrikoiak ere izango du aurtengoan berezitasun edo xarma berezia: “Beheko Plazan jarriko den karpa batean egingo da. Zumaiako eta Pola de Sierotik ekarritako herriko abesbatzak eta kaleak girotzen arituko den The McKensy’s Band taldea ere bazkarian izango dira. Oholtza txiki bat ere izango da eta norbaitek abestu, dantzatu, txisteak bota edota beste zerbait egin nahi badu han izango du aukera”. 36

B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

Liburua laster Festa egun hau ez dute gastronomiara soilik mugatu nahi izan. “Gure helburua historia eta kultura ere lantzea izan da hasieratik. Lehen urte hartan olagarrozale zaharren argazki erakusketa jarri genuen Alondegian. Gilermo Urbieta, Jon Gutierrez eta Javier Carballoren argazki haiek ikusita, asko hunkitu egin ziren. Inaxio Manterolak eta Aitor Leizak egindako dokumental bat ikusteko aukera ere izan zen eta arrain ontzi batean olagarro biziak ere erakutsi ziren Alberto Vicenteren laguntza paregabearekin. Bestalde, Zumaia eta olagarroari buruzko ikerketa lana burutzeko, Udaletxearen eskutik beka deialdia atera genuen. Bederatzi hilabetez, Xabier Alberdi, Oihana Artetxe, Inaxio Manterola, Javier Carballo eta Imanol Azkuek osatutako taldeak lan mardula egin du eta, guztia bide onetik joanez gero, datorren urtean liburu eder batean gauzatuko da”. Ildo horretatik jarraituta, urtetik urtera ekitaldi kopurua areagotzen joan da. “Hasieratik lehiaketa gastronomikoa egin izan da eta bigarren urtetik hona argazki rallya antolatu da. Azken hiru urteetan batelen estropada egin da, sekulako arrakastarekin. Iaz bosgarren urtea zela eta, zerbait berezia


“Eguna biribiltzeko kontzertu handi bat antolatu beharko litzateke. Beste ekitaldiak antolatzeko herriko taldeen laguntza jasotzen dugun bezalaxe, horretarako tabernarien parte hartzea beharrezkoa izango litzateke” egin nahi izan genuen eta irrati eta telebistara jo genuen. Zenbait programatan atera ginen eta Internet bitartez ikus daitekeen telebista saio bat ere prestatu genuen (www.traveleuskadi.tv helbidean ikus daiteke). Aurten danborrada izango da berrikuntzen artean eta datorren urtean, lehenago aipatu bezala, dena ondo ateratzen bada, olagarroari buruzko liburua aterako da”. Ziur aski ez da izango argitaratuko den liburu bakarra, hemendik urte batzuetara lehiaketa gastronomikoan parte hartu dutenen errezeta liburua ateratzeko asmoa ere badago eta. “Errezeta liburu asko daude, baina bat bera ere ez Zumaiako jendeak proposatutako errezetekin egindakoa. Sukaldari beraientzat ere polita izan daiteke beraien izenak eta platerak liburu batean ikustea”. Festa eguna oso arrakastatsua bada ere, antolatzaileek hutsune bat nabari dute. “Eguna biribiltzeko kontzertu handi bat antolatu beharko litzateke. Horrekin, bertakoez gain, bisitariak ere oraindik Zumaian denbora gehiagoan geratuko lirateke. Baina horretarako diru kopuru dezentea behar da eta gure sosek ez dute hainbesterako ematen. Beste ekitaldiak antolatzeko herriko taldeen laguntza jasotzen dugun bezalaxe, horretarako tabernarien parte hartzea beharrezkoa izango litzateke”. “Festek berrikuntzak izan behar dituzte, bestela hil egiten dira”, dio Ibon Urangak. Ibilbide labur baina arrakastatsu honetan egindako aldaketekin eta etorkizunean etorriko direnekin, ez dirudi Olarro Egunaren osasuna arriskuan dagoenik. “Festa ondo errotuta eta sendo dagoela esango nuke, partaidetza zabalarekin. Esate baterako, orain bertan guk antolaketa lana utziko bagenu, seguru nago festak aurrera jarraituko lukeela”, gaineratzen du Inaxiok. Oraingoz, baina, ez dute ardura hau uzteko asmo handirik. Aurtengo festa eguna heltzeko egun batzuk falta diren honetan, esan daiteke dagoeneko 2010. urteko Olarro Egunera begira dituztela begiak. “Festa amaitu ondoren, hobetu daitezkeen gauzen zerrenda bat egiten dugu, hurrengo urterako akats horiek konpontzeko, berrikuntzak sartzeko, etab.”, dio zerrenda eskutan duela. “Oraindik ere badago zer hobetua”. Horretaz hitz egiteko aukera izango dute beste bilera batean. Hizketaldia amaitu da eta aizto zorrotzarekin tomatea xerratan mozteari ekin dio Ibonek. Afaltzeko ordua da.

Olagarro zopatik harantzago Olagarroarekin egindako zopa edo patatak jatera ohituta dago hemen jendea. Baita galiziar erara ere, piper berdeekin. Baina hortik harantzago ere badago mundua. “Olagarroa era desberdinetan prestatu daiteke. Noski baietz”, dio Ibon Uranga sukaldariak. “Horren adibide dira emandako bi errezetak. Hemen zopan edo patatekin jaten dugu, baina hemendik kanpo, Asturiasen adibidez, lapikokoan jaten dute. Noski, olagarroa nahiko jaki garestia da eta lapikoko batean sartzeak beldur ematen digu. Baina babarrun batzuekin eginda primerako platera da. Bestalde, piperrekin jatera ohituta gaude, galiziar erara. Zergatik ez kalabazin batzuekin sartu pisto batean? Garaiko janaria da, gainera”. Olarro Egunaren baitan antolatzen den lehiaketa gastronomikoak izandako aldaketak direla medio, imajinazioa lantzeko aukera izaten dute sukaldariek. “Hasiera batean olagarro patatetara mugatzen zen lehiaketa, baina gero beste era bateko jakiak egiteko aukera eman genuen, betiere, olagarroa osagai nagusia izanda. Nik ez dut parte hartzen lehiaketako epaimahaian, baina han izan direnek behin baino gehiagotan esan didate janari finak egiten direla. Zalantzarik gabe, imajinazioa lantzeko aukera ematen du olagarroak”. Askorentzat jaki preziatua da olagarroa; batzuk, baina, olagarro zopa usaintzearekin bakarrik zorabiatzen gara. Horientzat gomendioren bat? “Erraza. Txakolin batzuk hartu eta bizi-bizi zaudetenean, aurrera!” TOLOSAKO BABARRUNAK OLAGARROAREKIN 4 lagunentzat

PISTOA OLAGARROAREKIN 4 lagunentzat

Tolosako babarrunak 1 kg Olagarroa, 300-400 gr. Tipula, 1 Porrua, 2 Baratxuria, 2 ale Oliba olioa, 2 dl Gatza

Olagarroa, Tipula, Piper gorria, Tomatea, Berenjena, Kalabazina, Oliba olioa

Nola egin: 1. Errezeta hau egiteko, lehenengo babarrunak ur hotzetan jarri behar dira beratzen, zortzi orduan, gutxienez. 2. Olagarroa egosten jarriko dugu. Horretarako, urez betetako ontzi bat jarriko dugu sutan, berotzen, batere gatzik gabe. Ura irakiten hasten denean, olagarroa sartu eta aterako dugu uretatik hiru aldiz, eta ondoren uretan utziko dugu, egosten, 25-40 minutu artean (tamainaren eta jatorriaren arabera). 3. Olagarroa egositakoan, uretatik aterako dugu, eta ura gorde egingo dugu, gero babarrunak ur horretan egosteko. 4. Beratzen geneuzkan babarrunei ura kendu, eta jarri irakiten olagarroa egosteko erabilitako uretan, eta bota gainetik olio errea, tipula, porru eta baratxuriarekin egindakoa. 5. Babarrunak samurtuta daudenean, gehitu olagarroa txikituta. 6. Olagarroa gehitutakoan, ez egosi gehiago, bestela olagarroa gogortu egingo da-eta. Amaitzeko, begiratu ea nahikoa gatz badaukan.

Nola egin: 1. Txikitu tipula eta piperra kubo erregularretan eta erdi egosi oliba oliotan 2. Gehitu tomateak (zurituta eta haziak kenduta) 3. Gehitu berenjena eta kalabazina kubotan moztuta eta dena batera erdi egosi 10 minutuan 4. Gehitu olagarroa txikituta (aurretik egosita, noski), eta irakinaldia eman 5. Bota gatza, behar badu

500 gr. 3 ale 2 ale 3 ale 1 ale 1 ale


OLARRO EGUNA PUBLIZITATEA

38

Irailaren 18an, iluntzeko 20:00etan, Komentuan, kontzertua: BEHEKO PLAZA ABESBATZA eta gonbidatuak Pola de Sieroko CORO DE VETERANOS “ANTONIO MARTINEZ” IV. ARGAZKI RALLYAREN ERAKUSKETA, irailaren 18tik urriaren 17ra arte FORONDA Kultur Etxean, iazko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien lanak ikusgai. Urriaren 2an V. Argazki Rallyko sariak banatuko dira.

OLARRO EGUNA, irailak 19 • 09:00etan DIANA txistulariekin. • Goiz partean V. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era. Sari-banaketa urriaren 2an (ostirala) izango da Forondan. • 10:00etatik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean. • 11:00etatik 12:30era Gernika parkean HAUR ETA GAZTETXOENTZAT ANTZINAKO JOLASAK (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea...), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta. • 11:00etatik 14:00etara Gernika parkean, ELIKAGAIEN AZOKATXOA. • 11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko. • 11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat. • 11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, batel-estropadan parte hartuko duten arraunlari guztiei dortsalak banatuko zaizkie. Jarraian MCKENSY´S BAND eskoziar taldeak lagunduta arraunlari guztiekin KALEJIRAN estropada eremura abiatzea. 12:30ean Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO III. BANDERA. • 12:00etan Zumaiako HELDUEN DANBORRADA, Itsas kiroldegitik irten, Amaiako plazatik pasa eta Erribera kaletik Eusebio Gurrutxaga plazan bukatu. • 12:30ean BEHEKO PLAZA ABESBATZAren eta Pola de Sieroko (Asturias) KORUAREN SAIOAK herrian zehar. • 13.00etan LEHIAKETA GASTRONOMIKOko epaia eta sari-banaketa. Epaian, besteak beste, ARZAK jatetxeko taldekideek hartuko du parte. • 13:30ean OLAGARRO-ZOPA txosnetan. • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan. • 17:00etan Txomin Agirre kaian koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO III. BANDERA. Irabazleek helmugan bertan jasoko dute bandera. • 17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, ARRAINEN BENTA ARETOA ikusteko. • 18:00etatik aurrera Arbustaingo arranplan, GAZTETXOENTZAT URETAKO JOLASAK (kukainak, zinta harrapatzea kamara gainean…), Itxas-Gain Elkarteak antolatuta. • 18:00etatik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta sagardoa. Ordu berean Ordiziako LAGUNTASUNA RONDALLAren kalejira. • 22:00etan Harribil dantza taldearen “Urratsen oihartzuna” ikuskizuna, Aita Mari aretoan. • 23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan DANTZALDIA, DJ JON disko-jartzailearen eskutik. B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

Foronda kultur etxea. 943-861056 Agenda zure e-postan jaso nahi baduzu, eskatu helbide honetara. “agenda etxera” foronda@zumaia.net


B A L EI K E 2 0 0 9 IRAI L A

39


180 (2009ko iraila)  

[Zumaia Kontxan: 25 urte joan dira] [Frontoiaren korapiloa askatzeko bidean] [Postalaren ifrentzua] [erretratua: Marina Prots] [Zumaiegi: Pu...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you