Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 163. ZENBAKIA. DOHAINIK 2008ko OTSAILA

www.baleike.com

2009-07-16

Urtetako zabortegia itxi ondoren, zer egingo dugu zaborrarekin?

E U L A L I

A L B E R D I ,

F O R O N D A K O

L O R E A


AZALA g. zabaleta

BALEIKE163 herri aldizkaria Juan Belmonte, 29 behea tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Erredakzio taldea: Xabier Aizpurua, Imanol Azkue, Abelin Linazisoro, Ainara Lozano, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 1.000 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

4

baleike+

Zaborra kolkoraino

Elkarrizketak Andoni Etxaniz • Lide Amilibia

13

BALEIKE azoka

25

erretratua

EULALI ALBERDI DARAHLI: SAHARAKO HERRIAREN BESARKADA

17

29

txokorik txoko

SANTA ESKEAN

Moilaberritik UsurbiribillagaraI

22

32

MANUELA GALDONA

Haize Galarraga XIN-XING (TXINA)

argazkitan

bertsoak

ibili munduan

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A




BALEIKE+

Zaborra kolkoraino TESTUA ETA ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

2009ko uztailaren 16an Gipuzkoako zabortegi guztiak itxiko dira, eta oraindik ez da adostu ondoren zer egingo den gure zaborrekin. Errauskailua proposatu dute batzuek; beste eredu batzuk posible direla diote besteek. Bitartean, 2008an %126 garestitu da zaborren kudeaketa, eta Udalak %50 igo ditu tasak –hobari sistema batekin–. Zer dela eta hau guztia? Urola Kosta Udal Elkarteko presidente Lide Amilibia eta Zumaiako Udal Gobernuko kide Andoni Etxanizekin hitz egin du Baleikek, argibideak eskatzeko eta bakoitzaren ikuspuntua jasotzeko.


Udal Gobernuko kidea

BALEIKE+

Andoni Etxaniz

“Errauskailua oso garestia da, eta zabortegia ixteko lanak ere bai” Errauskailuaren aurrean, zaborrak kudeatzeko beste eredu alternatibo batzuk daudela dio, atez ateko bilketa, esate baterako. 2009ko uztailaren 16an zabortegia itxi egingo da. Zergatik? Europatik etorri den araudi batek zenbait baldintza jar­tzen ditu zabortegiek irekita jarraitzeko, eta gure kasuan bost milioi inguruko inbertsioa egin beharko litzateke. Aldundiak egin duen apustuarekin –errauskailuaren aldekoa–, bestela ere zabortegiek egunak kontatuta zituzten. Duela hiru urte edo, Urola Kostako Udal Elkartean erabaki zen Urtetako zabortegia handitzea; lauzpabost urte gelditzen zitzaizkion orduan eta urte askorako luzatzea lortu zen. Bazirudien urte batzuetarako irtenbidea bagenuela, baina Europako araudiarekin eta Aldundiak errauskailuaren alde egindako apustuarekin itxi beharrean gaude.

aukera ikusten delako eta beste kudeaketa eredu batzuk ari dira aztertzen. Bartzelonan eta Mallorkan izan dira hango esperientziak ikusten. San Markosen eta Debagoienan ANV eta EB daude orain. Espero ez zuten indar aldaketa gertatu zen azken hauteskundeetan, eta orain Aldundia ere negoziatzen ari da ANVrekin eta EBrekin beste kudeaketa eredu batzuk aurrera eramateko. Beraz, gaiari helduta, tasen igoera azpiegitura horiek ordaintzeko al dira? Zabortegian egin beharreko lanak ordaindu eta errauskailua aurrera eramateko. Partzuergo bat eratu da errauskailua aurrera eramateko, udal elkarte guztiek hor sartzea erabaki dutelako. Gure ustez, erabaki hori udalek hartu behar zuten, ez udal elkarteek. Herriek dute zaborrak kudeatzeko eskumena eta ez mankomunitateek. Aldundian bazekiten herrietan galdetuz gero ez zituztela gustuko erantzunak jasoko, baina bai mankomunitateetan. Aurreko legealdiko ‘apartheid’ politikoa aprobetxatu zuten proiektua mankomunitateetatik aurrera eramateko. Gaizki egin zuten eta salaketa jarrita dago. Errauskailuaren aldeko apustuan sartu gintuzten udal elkarteek eta oso garestia da.

“Ordaintzeko kontuan hartzen gaituzte, baina zaborren kudeaketa erabakitzeko ez”

Horrek eragin al du zaborren kudeaketa hainbeste garestitzea? Zabortegia ixteaz gain, azpiegitura berriak egin beharko dira, oso garestiak, eta horiek guztion artean ordaindu beharko ditugu. Ordaintzeko kontuan hartzen gaituzte, baina zaborren kudeaketa erabakitzeko ez. Errauskailua oso garestia da, baina zabortegia ixteko egin behar diren lanak ere bai. Aurreko legealdian aurreikuspen batzuk egin zituzten, inguruko beste zabortegi batzuetan egindako zigilatze lanak kontuan hartuta, eta hiru milioi euro ingurukoa zen aurrekontua. Ixteko data hurbildu denean azterketa serio bat egin dute eta ezustekoa izan dugu: lehengo hiru milioi euroak 4,5 milioi dira orain. San Markosi leporatzen diote errua, hitzartutako zaborra ez dela ekartzen eta horrekin diru sarrera bat galtzen dela, baina horrek dakarren kopuruak ez du zerikusirik beraien aurreikuspen faltarekin. Zer gertatu da San Markosko Udal Elkartean aurreikusita zegoen zabor kopurua ez ekartzeko? San Markosko zabortegiaren bizitza luzatu egin dute,

Errauskailuaren proiektua aurrera doala dirudi. Beste aukerarik ba al dago? Nik uste dut errauskailua martxan jarriko dela, baina beste eredu batzuk ere bai, eta alderatzeko aukera izango dugula. Errauskailuak ahalbidetzen duena da gaur egun daramagun bizi mailari eustea, kontsumitu-suntsitu gurpil eroarekin jarraitzea, eta horren atzean interes ekonomiko handiak daude. Plastikoak egiten dituen enpresak errauskailua behar du egindakoa erre eta berria produzitzeko. Gaur egun B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A




ZABORRAREN TASAK 2008ko zaborraren tasak %50 igo ditu Zumaiako Udalak, gastuei aurre egin ahal izateko. Diru sarrera urriagoak dituzten familientzat hobariak aurreikusi ditu, gutxiago duenak gutxiago ordain dezan. Alboan dituzue aurtengo tasak eta hobariak kalkulatzeko taula.

TASAK ATALKA

euro

• Etxebizitza 83,22 € • Jarduerik gabeko lokalak 19,35 € • Taberna,kafetegi edo antzekoak 538,24 € • Hotel, ostatu, egoitza, jatetxe... 740,25 € • Lok.merka.elikad.saila (6 lan.) 538,24 € • Lok.merka.elikad.saila (+ 6 “ ) 849,36 € • Sail desberdineko dendak 219,78 € • Banketxe, aurrezki kutxa... 454,11 € Industriarako lokalak • 15 langile arte 538,24 € • 15etik 50 langile arte 849,36 € • 50etik 100 langile arte 1.076,97 € • 100etik 500 langile arte 1.419,40 € • 500etik gora langile 1.696,24 €

BALEIKE+

iturria: zumaiako udala

bizi garen bezala bizitzea ez da bideragarria, eredua aldatu egin behar da. Hori ez egiteko bide egokiena errauskailua da. Baina errauskailuak ere behar ditu bere zabortegiak, txikiagoak, mantsoago beteko dira, baina hemendik 200 urtera oso toxikoak diren materialez betetako zabortegiak izango ditugu. Guretzat soluzioa da, baina ondorengoentzat gaur dugun arazoa huskeria izango da beraiek izango dutenaren aldean. Gainera, airea ere kutsatzen du. Europako herririk aurreratuenek egin dute errauskailuaren bidea eta orain a­tzera ari dira egiten. Guk beste irtenbide batzuk nahi ditugu, ez hain mekanikoak. Atez ateko zabor bilketa, esate baterako. Etxeetan zaborrak behar bezala kudeatzen direla ziurtatuko duten zabor biltzaileak. Organikoa bakarrik jasoko lukete. Uste dugu hori aurrera eramateko aukera dugula. Beira, papera eta besteentzat edukiontziak egongo dira, eta organikoa atez ate jasoko genuke. Bizitzeko moduan aldaketa batzuk egin beharko ditugu, baina guk proposatzen dugun eredua bideragarria da denboran. Katalunian eta Mallorkan aplikatzen da. Organikoen bilketa astean bizpahiru alditan egiten da eta birziklatzea intentsiboa izango litzateke. Geldituko litzatekeenarekin zer? Ehuneko minimo horrentzat beste irtenbide bat bilatu beharko litzateke, baina duela urte batzuk zaborra zena orain lehengaia da. Ikerketarekin arazoak soluzio bihur daitezke. 2008an Zumaiako zaborren plana egingo dugu. Kudeaketa eredu bakoitzak eskatzen dituen azpiegiturak eta aurrekontuak aztertuko dira eta hor ikusiko da zer den posible. Zestoan ere egin behar dute. Agian, bien arteko elkarlana egin



B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

daiteke azpiegiturak konpartitzeko. Baina azterketaren ondoren hartuko dira erabakiak. Herrian kontsulta egingo dugu eta ea zer ateratzen den. Edozein bide hartuta, 2009ko uztaila gainean dago. Ondoren zer egingo dugu gure zaborrekin? 2009ko uztailaren 16an zabortegiak ixten direnean, Aldundiko kudeatzaileek aurreikusten dute bizpahiru urtean Gipuzkoak ez duela izango zaborrak non bota. Beraien ideia edo plana da, elkartasun printzipioan oinarrituta, zaborrak Bizkaian, Araban edota Nafarroan hartuko dituztela. Hori da beraien aurreikuspena. Bizkaian gaur egungo errauskailuak gainezka daude, baina sinesten dute Gipuzkoakoak ere erraustuko dituztela… Kanpora eramango den zabor kilo bakoitzarengatik ordaindu egin beharko da. Eta hori ez dago itxita, ez dago adostuta. Errauskailua egin bitartean, bizpahiru urte horietan, zaborrekin zer egin nahi duten badakite, baina ez dakite zer egingo duten. Beste eredu batzuk martxan jartzeko ez da hainbeste denbora behar, sinpleagoak direlako. Eskulana delako gehiago, ekintza zuzenagoak eta herritarren inplikazio handiagoa eskatzen dute. Errauskailuarekin, birziklapenaren muga %40koa da. 2016an, %40 birziklatu beharko da, Europan ezarritako gutxieneko helburua. Zergatik? Hortik gora birziklatuz gero arazo bat duzu errauskailuarekin. Gehiegi birziklatzen baduzu materia organikoa ez da erretzen, “erregailua” behar duzu: egurra, papera, plastikoa… Orduan, birziklatu bai, baina gehiegi ere ez. Guk %90 birziklatu nahi dugu, eta, ahal bada, %100. Horretarako beste eredu batzuk jarri behar dira martxan. Kudeaketa egokia egiten duen herritarrak hobariak izango ditu eta desegokia


Familiako kide eta diru sarreren arabera, ondorengo hobari hauek ezarriko dira:

PGS edo <

PGS + %10

PGS + %20

PGS + %30

PGS + %40

PGS + %50

PGS + %60

1â&#x20AC;&#x201C;2

% 90

% 75

% 50

% 25

-

-

-

3

% 90

% 90

% 75

% 50

% 25

-

-

4

% 95

% 90

% 90

% 75

% 50

% 25

-

5

% 95

% 90

% 90

% 90

% 75

% 50

% 25

6

% 95

% 90

% 90

% 90

% 90

% 75

% 50

7 ...

% 95

% 90

% 90

% 90

% 90

% 90

% 75

egiten duena zigorrak. Zaborra oso gai serioa baita. Beti oso merke izan da, ez zaio garrantzirik eman. Zaborrak ez badira ondo kudeatzen ondorioak larriak dira. Zaborrak sortzea ezin da ebitatu, baina sortutakoa ondo kudeatu behar dela, herritarraren ardura ere badela barneratu behar dugu. Autoa ezin da edozein moduz gidatu.

Partzuergoak bultzatutako planak (PIGRUP) kostu batzuk dakartza. Heren bat Aldundiak ordainduko du, San Markosek beste heren bat eta beste udal elkarteek beste herena. Azken finean, herritarrek. Errauskailuaren faktura oso garestia da, beste erabaki batzuk hartu direlako: zabortegiak ixtea. Lehen zabortegi bat genuen beste 14 urterako. Orduan kalkulatu genuen 14 urte barru hura ixteko eta hurrengo 30 urteetan egin beharreko mantentze lanak pixkanaka ordaintzen joatea, urtez urte. Orain, hipoteka ordaintzeko epea 14 urtetik urte eta erdira jaitsi digute, eta gainera ordaindu beharrekoa gehiago da. Kontuak atera eta iaz baino %126 gehiago kostatuko zaigu aurten zaborren kudeaketa. Gure lehen proposamena izan zen %33 igotzea tasak eta beste guztia Udalaren aurrekontuetatik bideratzea. Beste alderdiek kostuaren pareko igoera eskatu zuten, %126. Ondoren, progresibitatearen printzipioa proposatu zen eta Aralar-EBk jarrera aldatu zuen eta egoki ikusi zuen. %50 igotzea planteatu zen, besteei %33 gutxi iruditzen zitzaielako, baina diru gutxiago dutenentzat hobariak eskainiz. Tasak igotzea ez zaio inori gustatzen, guri ere ez, baina guri tokatu zaigu beste batzuen aurreikuspen okerraren kudeaketa. Normala da herritarrei inolako graziarik ez egitea, baina kontuan hartu behar da nondik datorren hau guztia.

â&#x20AC;&#x153;Guk beste irtenbide batzuk nahi ditugu, ez hain mekanikoak. Atez ateko zabor bilketa, esate baterakoâ&#x20AC;?

Birziklatzeaz asko hitz egiten da, murrizteaz ez hainbeste. Tolosako teila batzuk erosi nituen aurreko batean, gozoki kaxa eder bat. Hura zabaldu eta lau teilako bi ontzitxo zeuden barruan. Kaxan begiratu eta 125 gramo teila zeudela jartzen zuen. Kaxa, plastikoak eta bestelakoak pisatu eta 450 gramo. Horrek ez du ez hankarik ez bururik. Gaur egun jakiak biltzeko eta kontserbatzeko modu egokiagoak daude. Suitzan, esate baterako, edozein gozoki dendara joan eta koka kola makinaren ondoan beste makina bat dago lata hutsak botatzeko. Han sartu, makinak zanpatu eta dirua itzultzen dizu. Lehen hemen esnearen edo ardoaren botila itzultzeko ohitura zegoen. Atzera egitea dela irudituko zaie batzuei, baina hori da bidea. Udaletik kontzientziazio kanpainak egin daitezke, baina hor eragiteko beste batzuek dute eskumena. Zumaiarrok %50 gehiago ordaindu beharko dugu aurten zaborrengatik.

BALEIKE+

PGS: Profesioarteko Gutxieneko Soldata (2008an, 600 euro)

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A




BALEIKE+

Zabortegira bisitan “Zabortegira jaitsi nahi baduzu, katiuska batzuk utziko dizkizut, dena lokaztuta dago eta”. Hiru urte daramatza lanean Garbiñe Unanuek Urtetako zabortegian. Sartzen diren kamioien kontrola darama atarian. “Kamioi asko dabil azkenaldian, zabortegia prestatzeko lanak egiten ari dira eta”. Azalpenarekin jarraitu du. “Gaur egun, Urola Kostako zaborrez gain, Txingudikoak, Lasartekoak, Usurbilgoak eta San Markosekoak jasotzen ditugu. San Markostik, oraingoz, tona gutxi sartzen dira egunean, baina aurrerago gehiago izango dira. Oso azkar ari da betetzen zabortegia”. 2006ko argazki batzuk atera ditu, froga gisa. Zarauzko Abendañotik ateratzen da Urtetako zabortegirako errepidea, bi baserriren arteko aldapa tentean gora. Kilometro bateko bidean, zoragarria da paisaia. Mendian gora, bizkarrean Zarautz eta itsasoa. Usaina da bisitariak espero duen lehen arrastoa, baina zeruan marraztutako kaioen aztoramenak esango dio zabortegira iritsi dela. Harrera gunearen ondoko begiralekutik ederki suma daiteke zabor piloaren sakonera: milaka eta milaka tona zabor, garai bateko erreka zuloa ia erabat betetzeraino. Zabortegia inguratzen, txakolinetarako mahastiak eta aldameneko baserri bateko ardiak larre berdeetan. “Katiuska batzuk beharko ditut, bai; behera jaitsiko naiz”. Zabor piloaren tamainaz jabetzeko leku egokia da begiralekua, baina zaborra bera ez da sumatzen, lurra bota eta makinekin zanpatzen baitute. Behera jaitsita, ikuspuntua zeharo aldatzen da. Orain bai, orain sabeleraino sartzen da zaborraren usain ustela. Oinetakoak, plastikozko eskularruak, lixiba poteak, panpina baten hanka, egurrekin egindako tontorra (birziklatzera eramateko zain)… Harrera gunera bueltan, zaborrez betetako kamioi baten datuak osatzen ari da Garbiñe. Katiuskak erantzi bitartean, azalpen gehiago eman dizkigu. “2009ko uztailaren 16an zabortegia itxi egin behar da. Ez da zabortegirik geldituko Gipuzkoan. Urtetan transferentzia gune bat jarriko da, zaborrak hemendik Bilboraedo eramateko”.



B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

Garbiñe Unanue, Urtetako zabortegiaren atariko bulegoan.


Lide Amilibia

Urola Kosta Udal Elkarteko presidentea

BALEIKE+

“Zabortegia itxi ondorengo mantenimendu lanak tasen bidez ordaindu behar dira” Ahalik eta gehien birziklatzea da bere helburua, baina “beti gelditzen den zati horri” irtenbidea emateko errauskailua ikusten du, gaur egun, aukera posible bakarra. Aurten izugarri garestitu da zaborren kudeaketa. Zer gertatu da %126 igotzeko? 2007an Gipuzkoako zabortegien egoera larria ikusirik, Aldundia, udal elkarte guztiak eta Donostiako Udalaren artean hitzarmen bat sinatu zen. Horren arabera, 2009ko uztailaren 16an, Gipuzkoako zabortegi guztiak itxiko ziren, eta horren ondorioz zaborren kudeaketari aurre egiteko plan berriak eta azpiegitura berriak egiten hasi beharra zegoen. Zabortegi bat ixten denean, legeak horrela eskatuta, gutxi gora behera 30 urteetan, zigilatzeko obrak eta mantenimendua egin behar da bertan, segurtasun neurri haundiak izan behar dituzte, ku­ tsatuta dauden lurrak saneatu egin behar dira, sortzen diren lixibiatu eta gasak ondo bideratu eta hau guztia ondo egitea garestia da. Gastu honi aurre egiteko tasen bidez osatutako fondo bat eratu behar da eta aurreikuspena egin gastu guztiek estaltzeko. Gipuzkoa mailan sinatutako hitzarmenaren arabera, 2007ko maiatzetik aurrera Urtetako zabortegira San Markos mankomunitatetik bere zaborraren zati bat zetorren. Urtean 45.000 tona jasotzea zegokigun guri. Hori guretzat diru sarrera bat zen geroko obra eta mantenimendu lanei aurre egiten laguntzeko. Zer gertatu da? Hauteskundeak egon ziren, San Markosen gauzak aldatu egiten dira: ANV eta EB-ek lortu dute gidaritza eta, ezaguna denez, orain arte ez dituzte konpromisoak bete eta San Markosetik ez dira etorri hitzartutako kantitateak –40-45 tona iristen dira egunean–. Baina ixteko fetxa mantendu egiten da eta hor desoreka bat sortzen da. Iaz tona bakoitzeko 62 euro tasa kobratzen genuen, kopuru hori diru sarrerak eta kostoak kontuan hartuta kalkulatzen da. Gure diru sarrera prebisioak iaz ez ziren bete San Markosetik ez delako hitzartuta zegoen zabor guztia iritsi eta egoera horren ondorioz , aurten 81 euroko tasa atera zaigu. Hori da gure igoeraren zergatia. Baina Zumaiako %126ko igoera hortan gure tasaren igoeraz aparte badauka zer ikusi zuzena Zumaiako Udalaren zabor bilketarako kontratuak izan berri duen igoerak. Izan ere %126aren igoera Zumaian gertatu da, baina Urola Kostako beste herrietan ez da horrelako igoerarik egon. Igoera kolpean egin beharrean, ezin al da 30 urte horietan zehar banatu?

Guk zabor tona bakoitzeko kobratzen dugu, eta 2009ko uztaila bitartean jasoko dugu zaborra. Hori da gure diru iturria. Zabortegia itxi ostean, ez da diru iturririk izango, baina bai gastu ugari. Gastu horiei nola aurre egin? Itxi aurretik lortutako diru sarrerekin. Zabortegiak arautzen dituen 1481/2001 Errege Dekretuak dio zabortegia itxi eta gutxienez ondorengo 30 urtetako kostuak zabortegiko isurketa tasa bidez kobratu behar direla. San Markosetik ez datorren zaborrak zenbaterainoko zuloa eragin du zuen aurreikuspenetan? Horrek justifikatzen al du kostoaren aurreikuspenean egon den jauzia –3 milioi eurotik 4,5 milioi eurora–? Zati bat bai, baina guk ez diogu konkretuki hori leporatzen San Markosi. Fondo bat eratu behar da aipatu ditudan lan horiek guztiak aurrera eramateko. Lanak ikaragarriak dira. Dena zigilatu behar da, ingurunea berreskuratzeko neurriak hartu behar dira gutxi gora behera 30 urtean zehar. Pentsa ezazu urtebeteko inflazioa kalkulatzean akatsak egiten badira, 30 urtean zer gertatu daiteken. Interesekin berdin. Guk kalkulatu dugu zenbat diru jasoko dugun tasa hauek aplikatuz, baina gero horri zer interes aplikatuko diogu, zer inflazio? benetan zaila. Hau lantzen hasi ginenean beste zabortegietara jo genuen beraien aurreikuspenak kontsultatzeko, nahiz eta argi eduki batetik bestera kostoak asko alda zitezkeela. Haiek esan ziguten 3 milioi inguruko fondoa aurreikusten zutela. Seguruago jokatzeko ingenieritza bati eskatu genion azterketa hori egiteko. Bitartean, hasi ginen tasa kalkulatzeko lehen bilerak egiten, udalek jakin beharra zutelako. Lehen bilera haietan, beste zabortegiek aipatutakoarekin egin genituen kalkuluak, garbi utziz azterketa baten zain geundela. Hirugarren bilerarako bagenuen azterketa, eta jakinarazi genuen hiru milioi baino gehiago izango zela. 4,5 milloi inguruan ibiliko zela adierazi ziguten eta kopuru hau hartu genuen erreferente bezala. Horrelako kopuru bat emateak dituen zailtasunekin kontziente izan behar gara, adituak ere ez dira ausartzen. Hemendik urte eta erdira zabortegi guztiak itxiko dira. Orduan zer? Horretarako iaz eratu zen Gipuzkoako hondakinen patzuerB A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A




2006 2007 2005

iturria: UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA

2005 Zumaiar bakoitzak egunean

1,28 kilo Zumaiak urtean

Zumaiar bakoitzak egunean

1,35 kilo Zumaiak urtean

Zumaiar bakoitzak egunean

1,31 kilo Zumaiak urtean

4.370.775 kilo

4.370.344 kilo

Birziklatze indizea

Birziklatze indizea

Birziklatze indizea

%23,86

goa eta hori beraien eskumena da. Beraiek erabaki behar dute zaborrarekin zer egin. Patzuergo horretan %4ko ordezkaritza du Urola Kostak. Bileratan eta erabakietan parte hartzen dugu baino gure indarra ez da haundia. Gipuzkoan konponbidea eduki arte, beste herrialdetako zabortegiekin negoziatu beharko du Partzuergoak. Zaborrak kudeatzeko eskumena norena da, udalena, udal elkarteena, patzuergoarena…? Gipuzkoako zabortegi guztiak ixten direnean Hondakinen Partzuergoari eman zaio zaborrak kudeatzeko ardura, berak hartu behar ditu erabakiak. Bitarte honetan, Udal Elkarteko estatutuen 16. atalean esaten da udalek Udal Elkartearen esku uzten dutela hiri hondakin solidoen tratamendu eta ezabapenerako zerbitzuak eskaintzea, eta horrela egiten dugu: Udal bakoitzak jasotzen ditu bere etxeetako zaborrak eta zabortegira ekartzen ditu, hortik aurrera gurea da eskumena. Gaikako bilketan berriz gurea da eskumena hasieratik, guk jasotzen ditugu herri desberdinetan eta birziklatzeko plantetara eraman. Aurten konpostajea martxan jarriko da Udal elkarteko zenbait herrietan eta hortarako bostgarren edukiontzi mota bat edukiko dugu gure kaleetan, hau ere Partzuergoaren bidez kudeatuko da. Horrelako gai konplexuan, ezin da Udal bakoitza bere aldetik ibili, arazoa lurralde osoarena da eta irtenbideak ere denontzat balio behar dute. Eta zergatik iritsi gara puntu honetara? Urte eta erdi barru zabortegiak itxiko dira eta ez dakigu ondoren zer gertatuko den. Egia da borroka handia egon dela. Azkenean lortu zen hi­ tzarmen bat denen artean sinatzea. Baina hauteskundeen ondoren hitzarmenak ez dira betetzen ari eta atzerapenak etorri

10

2007

4.108.946 kilo %19,53

BALEIKE+

2006

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

%28,68

32.448 29.385

2005

2006 2007 2005

Hiru ataletan daude banaturik zaborrak. Batetik, hiri hondakinak daude, zuzenean zabortegira doazenak. 3.161.430 Bestetik, gaikako bilketa dago, birziklatzeko jasotzen 3.258.340 direnak –kartoiaren datuak batazbestekoa eginez lortu ditugu–. Azkenik, Beduako garbiguneko datuak 3.173.460 daude. Beheko hiru poltsetan datu orokorrak daude: zumaiar bakoitzak egunean zenbat zabor sortzen duen, guztira Zumaian zenbat zabor sortzen den HIRI HONDAKINAK urtean eta birziklatze indizea.

2006 2007

GAIKAKO BILKETA

28.499

ARROPA

304.719 298.129 275.284

BEIRA

GARBIGUNEA

2006 2007

ZABORTEGIRA

2005

ZABORRAREN DATUAK

246.634 173.653 108.410

EGURRA

dira. Eta denborarik ez daukagu. Erabakiak hartuta daude, bete egin behar dira. Borroka edo eztabaida horren erdian errausketa dago. Udal Elkarteak aztertu al du beste alternatibarik? Gure helburua beti izan da zaborra murriztea. Gure eskumenen barruan kontzientziazio kanpainak egin ditugu –poltsena, esate baterako–. Birziklatzea eta berrerabiltzea guretzat lan ildo nagusiak izan dira beti eta aurrera eramaten ditugu. Hor daude, denen eskuragarri, azken urtetan lortu ditugun berziklapen mailak, Europako batez bestekotik oso gora... Komentatu dudan bezala, konpostaje plantak ere, Azpeitikoa guri dagokigunez, aurrera doa... Oraindik gehiago egin daitekeela eta egin behar dela, badakigu, baina nahiz eta emai­ tzak hobetzen joan, zati bat beti egongo da birziklatu ezina eta erabaki egin behar da horrekin zer egin. Zabortegiak beteta daude, ez dago lekurik. Denboraz ere larri gabiltza. Erabakiak hartu eta soluzioak eman behar dira. Bai zabortegira eta bai errauskailura ahalik eta zabor gutxien bota behar dela? Erabat ados. Gehiago birziklatu behar dela eta bide berriak bilatu behar direla? Ados hor ere. Baina horrekin bakarrik ez da arazoa konpontzen. Errauskailua al da ikusten den soluzio bakarra? Irtenbide bat da. Oraingoz behintzat nik ez dut ezagutzen zaborrak tratatu ondoren gelditzen den azken hondakin horri ere soluzio ematen dion beste irtenbiderik. Aurkeztu ditzatela beste planteamendu batzuk non posible den azken hondakin hauek kudeatzea. Nahi dutena esango dute, baina Europako herrialde eta hiri aurreratuenetan aukera egina dute. Bartzelona eta Mallorka aldean izan dira beste esperientzia batzuk aztertzen.


6.140

12.758 6.546

ALTZARIAK

Bai, joan dira. Ikuspuntu ezberdinak daude. Esango dute bikaina dela, eta niri berriz iruditzen zait arazoa bere osotasunean ez dutela konpontzen. Hasteko, oso konplikatua da kudeatzen; baina, hala izanda ere, behintzat eraginkorra balitz, konforme. Etxez etxeko zabor bilketa hori, ona izan daiteke teorian behitzat birziklapena areagotzeko, baino prest al gaude gure portalak edo kaleak zabor ontziz gainezka ikusteko?. Eta gainera dena ez da birziklagarria. Horrekin zer egiten dugu? Zumaian zabortegia, Zarautzen zabortegia, Orion zabortegia… Ez da inondik inora arazoaren benetako konponbidea ekarriko lukeen sistema.

Zabor organikoak biltzeko eta birziklatzeko esperientzia pilotoak iragarri ziren joan den urterako –458 zumaiarrek eman dute izena–. Zumaia zen aukeratutako lekuetako bat, baina ez da ezer egin. Bai, egia da. Guk egin genuen publiko baina Aldundiaren ekimena da. Iazko martxoan hasi ziren izenak hartzen… Hauteskundeak baino lehen asmoa abian jarri zutenean ez

PAPERA

33.043 29.822 20.380

TXATARRA

2006 2007 2005

788 1.125

PILAK

2.020 6.100 -

LOREZAINTZA

zituztela denborak oso ondo neurtu iruditzen zait. Lapatxeko konposta egiteko planta, behin lurraren jabetza lortuta eta lehiaketak eginda, obrak aurrera doaz, baina atzerapenak egon dira, eta bai, orduan izena emandako jendea galdezka dabil, izenak aspaldi eman ziren eta gehiegi ari da luzatzen. Azken bileran hitz egin da maiatzerako plantako obrak bukatuko direla eta probak egiteko prest egongo dela. Zumaian %50 igo dira zaborren tasak, eta ‘progresibitate printzipioa’ aplikatuta. Zer iruditzen zaizu? Badakit familia askorentzat %50 igotzea zaborren tasa gogorra dela, eta Udalak horri aurre egiteko neurriak hartzen baditu, ondo iruditzen zait. Baina ez edozein modukoak, benetan familia horiei mesede egingo dioten neurriak behar dira. Horretarako azterketak egin behar dira, jakin behar da zenbat familiei eragiten dien horrelako erabaki batek, zuzen jokatzeko jarraipen bat egiteko baliabideak behar dira. Hori da gutxienekoa neurri bat eraginkorra izan dadin. Kasu honetan, azterketa hori ez dago eginda, gobernuko kideak esan dutenez. Ez dakigu zenbat familiei eragingo dien hobarien sistema honek. Eta jarraipena egitea badakigu oso zaila dela gaur egungo baliabideekin. Agintzen zaudenean horrelako ideia asko etortzen zaizkizu burura, eta martxan jarri nahiko zenituzke baina zailak dira modu egoki eta zuzenean praktikara eramaten. Ideia ondo dago, baina ez du ideiak bakarrik balio, Zumaiako Udal gobernuak aurkeztutako hobarien kuadroak akats nabariak ditu. Ezin dituzu gauzak saldu ez badituzu aurretik behar diren ikerketak egin, emaitzak baloratu eta baliabide egokiak jarri .

“Dena ez da birziklagarria. Horrekin zer egiten dugu?”

Egia al da errauskailuari “erregai” kopuru minimo bat bermatu behar zaiola funtzionatzeko eta horregatik ez dela komenigarria %40 baino gehiago birziklatzea? Nik datu horien berri ez daukat. Errauskailura ahalik eta zabor gutxien eraman behar da, eta beste irtenbiderik ez dagoenean; eta birziklatzeko eta berrerabiltzeko kanpainak indar guztiekin bultzatu behar dira. Nire apustua da, behin bide guztiak agortuta zabor horrekin ezin bada ezer egin, orduan eramatea errauskailura. Izan gaitezen serioak eta praktikoak: gelditzen den hondakin horrekin zer egin behar dugu?

2006 2007 2005

2006 2007 2005

2006 2007

KARTOIA

15.715

269.806

2006 2007

38.379

ONTZI ARINAK

2006 2007

56.675

64.656

269.004

1.086

BALEIKE+

H. ARRISKUTSUAK

OLIO BEGETALA

73.611

239.488

2005

2.094

2.830

84.712

2005

2.379

3.170

2006 2007

2.214

3.160

2005

2005

2006 2007

KARTOIA

2005

149.716

2006 2007

175.000

2005

2006 2007 2005

187.000

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

11


BALEIKE+ BALEIKE+ BALEIKE+

PUBLIZITATEA

12

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


BALEIKE AZOKA

Darahli: Saharako herriaren besarkada Otsailaren 15erako buru-belarri ari dira lanean Darahli elkarteko kideak. Egun horretan sortu berri duten elkartearen berri emango diote herriari. Ez hori bakarrik: asteburu horretan bertan, Baleikek antolatzen duen bigarren eskuko liburu azokan ere lanean izango dira, hortik ateratzen den dirua erbestean bizi den Saharako herriarentzat izango da eta. JUAN LUIS ROMATET Herri Eskolako irakasle gelan elkartu da Darahli elkarteko ba­ tzordea. Ikasleek, irakasleek eta sendagile batek osatzen dute batzordea. Aurkezpen ekitaldirako prestatutako power poin­ teko artxibo batez ari dira eztabaidan. “Erabili duzuen argazki bat, emakumearena, ez zait batere gustatu”, dio Ines Asegi­ nolaza sendagileak. “Lasai, aldatuko dugu”, ziurtatu dio Ibon Ibarguren irakasleak. 2006ko apirilean Zumaiako 80 ikaslek Tindoufera egindako bidaiarekin eman zen ezagutzera Darahli proiektua. “Aurretik, ordea, urtebeteko lana egin zen Herri Eskolan eta Maria eta Jose ikastetxean”, dio elkarteko kide Ibon Ibargurenek. “Sen­ tsibilizazio lan handia egin zen herri mailan eta horren ondo­ rioz posible izan zen gu bertara joatea”. Irakaslearen esanetan, ikasle hauek bizitako esperientziaren ondoren, “sahararren enbaxadore” bihurtu ziren.

Behin Zumaian bueltan, galdera bati erantzun behar izan zioten, ordea: “Bidaia honekin nahikoa da edo jarraipena egin behar da? Bigarren aukera nagusitu zen”, azaltzen du Ibargu­ renek. “Ondorioz, talde bat osatu genuen eta jada lehenengo fruituak ematen hasi da: “Oporrak bakean” programaren bi­ tartez zazpi haur ekarri genituen pasa den udan eta Sahararen aldeko Euskal Karabanan ere partaide izan gara. Orain beste pauso bat eman dugu eta elkartea ofizialki osatu dugu. Elkartea bera eta bultzatzen dugun proiektua da jendaurrean aurkez­ tuko duguna”. Hasiera batean prestatuta zuten elkarkidetza proiektua alda­ tu dela gogoratzen du Darahli Elkarteko koordinatzaile Samuel Ruizek. “Gure asmoa kultur etxe bat eraikitzea eta Zug he­ rriko anbulatorio edo kontsultategiko egoera hobetzea ziren”. Abenduaren hasieran Auserd eskualdera egindako bidaiaren

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

13


ondoren, helburuak erabat aldatu ziren, ordea: “Bertako or­ dezkariek adierazi ziguten beraien beharrak ez zirela haiek, eta familia ba­tzuk nahikoa egoera larrian zeudela aipatu ziguten. Ikusi genuen lana non egin bagenuela”.

Lanbide heziketa bultzatuaz Debarra jaiotzaz, Koldo Anta Zumaian bizi da azken urteetan. Azkoitiko lanbide heziketa eskolako irakaslea, Darahli elkartean sartu berri da. “Lehen pausoak ematen ari naiz”. “Koldoren laguntza ezinbestekoa izan da eguzki plakak muntatzeko”, dio Ibon Ibargurenek. 2001. urtean, Euskal Autonomi Erkidegoko bultzadarekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, lanbide heziketa eskola bat zabaldu zen Tindoufeko kanpamenduan. “Bertako gazteek lanbide bat ikastea zen egitasmo haren helburua. Baina hori testuinguru batean jarri behar da, desertuan zaila baita lana egitea”. Eskola sortu zenean informatika, metala, elektrizitatea, egurra, automozioa eta soldadura ikasgaiak ematen ziren. “Apustu sendoa egin zen, baina hor geratu zen; zuzendaritza aldatu zen eta eskola bertan behera geratu zen”. 2006an lehen aldiz Saharara bidaiatu bertako eskola bisitatu ondoren, 2007an materiala bidali zuten urte hartako Karabanaren bitartez eskola berpizteko. “Enpresetara joan eta sobran edo katalogotik kanpo dituzten material eskatzen dizkiegu. Enpresei faborea egiten diegu, behar ez dituzten gaiez libratzeaz gain, urte fiskalaren amaieran desgrabazioak izaten dituzte eta material hori emateagatik. Azkenean, denontzat da mesedegarria”. Proiektuko kideak otsailean dira joatekoak, “errebisio bat egitera”. Bidaia horretan sindikatu bateko arduradun bat izango dute bidaiari. “Sindikatu batek zer eskaintzen duen esatera doa Tindoufera. Guretzat garrantzitsua da maila honetako sindikatu bat gai honetaz arduratzen dela ikustea”. Saharako Artisauen Elkartea sortzen ere lagundu dute. “Eurek produzitzen dutena borondatezko lankideen bitartez ekarriko dugu hona eta hemen salduta ateratzen dugun diruarekin, lan hori egiteko beharrezkoak diren materialak erosi eta bidaliko ditugu, dirua hara bidaltzeak ez baitu inongo zentzurik”. 14

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

Bost ildo nagusi Darahli elkartearen jarduera bost ildo nagusitan banatzen dela azpimarratzen dute: “Elkartasuna, familia, kultura, hezkuntza eta osasuna. Elkartasunaren barruan gazteek egin duten lana sar­ tzen da”, dio Ibon Ibargurenek. Familiari dagokionez, 60 eguzki plaka bidaliko dituzte datozen hiru urteetan, “eta horretaz gain, senidetza kanpaina bat ere jarriko dugu abian”. Hezkuntzaren ildoan, eskolako materiala bidaliko dute Euskal Karabanarekin. “600 ikaslerentzako zerbitzua ematen duen Zugeko madrassa oso egoera txarrean zegoela ikusi genuen, zikin-zikina eta ia argitasunik gabe. Material aldetik liburu gutxi batzuk zituzten. Horixe zen guztia; arkatzik eta klarionik ere ez zuten”. Hara bidaltzeko zenbait entziklopedia eta liburu bildu dituzte; beste materiala, berriz, erosi egin behar izan dute. “Kanpaina bat egi­ teko denborarik ez dugu izan”, dio Samuel Ruizek. Elkartekoek gutxienez hiru urte iraungo duten elkarkide­tza proiektuak bultzatzeko konpromisoa hartu dute. “Bertako kontseiluaren kexua da jendea joaten dela zerbait egitera, bai­ na bukatzen dutenean ospa egiten dutela eta gehiago ez direla arduratzen”, gaineratzen du Ruizek. “Hiru urteko proiektuen harian, aurten hogei eguzki plaka bidaliko ditugu eta hurrengo bi urteetan beste berrogei”.


BALEIKE AZOKA

Senidetze kanpaina Senidetzarena izango da elkartetik bultzatuko den hurrengo egitasmoa. “Saharako hogei familiari eguzki plakak bidaliko di­ zkiegu, baina beste hogei familiari hemengo beste hogei familia aurkitu behar diegu beraien artean elkartu eta senidetzeko”. Senidetzearekin laguntza ekonomikoa jasoko lukete sahararrek –“hemengo familia bakoitzak ehun euro ordainduko lituzke urtean”–, baina horretaz gain, Ibon Ibargurenen esanetan, ha­ rreman gizatiarra dago: “Iruditzen zait Saharako eta Zumaiako familiak senidetzea gauza handia dela, elkar ezagutzea baitakar. Benetan interesgarria da errefuxiatuta dagoen familia bati gure elkartasuna adieraztea, euskaldunok ere errefuxiatuak izan baikara”. Otsailaren 23an eta 24an egingo den erakusketarekin ba­ tera emango dute kanpaina honen berri. Samuel Ruizen esa­ netan, “Erakusketa bertan banatuko dugu informazioa eta nahi duenak izena emateko aukera izango du. Gure asmoa apirilerako Zumaiako hogei familia lortzea eta horien lehen gutunak eta argazkia bidaltzea da”. “Ezin duzu imajinatu ere egin argazki batek zenbat egiten duen”, gaineratu du Ibargu­ renek. “Familia batera joan ginenean opari batzuk eraman genituen, baina eskatu ziguten lehen gauza argazkia izan. Beraien eguneroko bizitza monotonoa erabat aldatzen du. Jakitea hemen beraiekin bat egiten duen familia bat dago­ ela haientzat gauza handia da. Harreman humano hori da beraiei gehien axola zaiena; harreman pertsonal hori beraien­ tzat ezinbestekoa da”.

Osasunaren alde lanean “Nire ideia erabat aldatu da”, esanaz hasi da hizketan Ines Aseginolaza pediatra. Bertako kontsultategia osatzeko asmoarekin bidaiatu zuen sendagileak Sahararantz, “hango kontsultategia eta hemengo anbulatorioa hantzeko zerbait izan zitezkeela”. Baina han errealitate gordinarekin topo egin zuen. “Kontsultategietan ez dago ez sendagilerik, ez erizainik. Hori dena ospitaleetatik eramaten da”. Ospitaleek, ordea, ez dute behar adinako zerbitzurik eskaintzen: “Ospitalean bi sendagile besterik ez daude Auserdeko ‘wilaya’ (eskualde) osorako”. Eskualde horrek 30.000 bizilagun inguru ditu. Elkarkidetza lanean aritzen den talde batekin topo egin zuenean beste asmoak aldatu zituela gaineratzen du. “Sendagile, erizain eta emaginez osatuko talde bat da, Bizkaikoa. Batzuk aspalditik dabiltza Tindoufeko ospitale baten lanean eta handik egunero joaten dira ‘daira’ bateko kontsultategira. Haiek laguntzen hasi naiz, bakarkako lan bat egiteari ez baitiot zentzu handirik bilatzen”. Kontsultategietarako material bilketa egingo du orain talde honek. “Uste dut gauza dezente bilduko dugula”. B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

15


PUBLIZITATEA

16

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


ARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

Usadioa galdu ez dadin, aurten ere baserriz baserri kopla kantari ibili dira bi talde: Oikian bata, Askizun eta San Martin inguruan bestea. Azken hauekin egin zuen Baleikek egun pasa atsegina. Hemen duzue egunak eman zuena, argazkitan â&#x20AC;&#x201C;argazki gehiago www.baleike.com-enâ&#x20AC;&#x201C;.

ARGAZKITAN

SANTA ESKEAN

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

17


Baserriz baserri. Goiz partean, Askizu, San Prudentzio eta Getariako baserri eta txakolindegietan ibili ziren. Arratsaldean berriz, Xarrondoazpikoan hasi, Pikoteraino joan eta Agerren amaitu zuten. Gauean, Zumaiako kaleetan jarraitu zuten kopla kantari. Beheko erretratuan, Xarrondoko amona Juanitarekin.

18

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


Txakolina lagun. Txakolina bezalakorik ez dago goizean goizetik kopla kantari gogotsu hasteko. Baxakarte, Jon Maia eta Josu Manzisidor aritu ziren bertsotan.

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

19


Egun luzea. Eguna luze joan arren, hurrengo urtean ere baserriz baserri ibiliko dira, usadio zaharrari hauspoa emanez.

20

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


PUBLIZITATEA

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

21


BERTSOAK 22

Manuela Galdona ILUSTRAZIOA: ANDER HORMAZURI

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


Neguko arratsalde hauetan aspaldiko liburu zaharrei hautsa

Bi hauek transkribatuta, gelditu egin nahi izan nuelarik,

kentzen nabilela, gure herriari dagokion honako berri hau

entzun baitnion hamahiru zirela, hark esan zidan nahitaez

topatu dut, R.I.E.V. aldizkarian, eta iruditu zait agian zuetako

idatzi beharko nuela beste bat, oso ederra.

norbaiti jakingarri gerta dakiokeela. Erderaz idatzita datorrena, euskeratu egin dut. Bertso idazkera, berriz, bere horretan ekarri dut, hitzik trukatu gabe. Humboldt G. alemiar filologo eta politikari jakintsuak, gure hizkuntzak erakarrita, bi bidaia egin zituen Euskalerrira

Quartuac ateraito indiano berriak Zarautic cariatzen pilar´co arriac eztet icusi baña dedanes arritu erassaro diruac empleatu dita

1880-81 urteko udaberrietan, eta idatzita utzi zizkigun bere bizipenak. Hasi Baionatik, eta itsasertzean zehar, Bizkaia-

Bertso hauekin Zarautzen ohorea gordetzeaz batera, barre

runtz doala, kontatzen digu, ¨nola egin duen topo bidean

egiten dio marinelak indiano berriari, D. Manuel Agoteri.

Zumaiako bi emakumezkorekin; izeba Itziarko Amabirjinari

Franzisko Etxabe omen zen aurreko indiano famatua, baina

egindako promesa betetzera doa maiatzaren 3an bere

hilda da dagoeneko¨.

iloba gaztearekin. ¨ Manuela Galdona du izena honek; neska polita, gorputzez ez handi eta ez txiki, liraina, baina

RIEV 13 eta 15. liburukietatik jaso dizut, irakurle, aspaldiko

ez oso argala, aurpegi luzexka estu antzekoa, azal zuri eta

pasarte xume hau. Bertsoak oso osorik ulertzea ez da erra-

hortz zoragarriak. Kanta bat eskatu diot, eta duela hilabete

za, baina traza hartzen zaio horratik nondik nora doazen

batzuk marinel zarauztar batek egindakoak kantatu dizkit.

bertsolariaren asmoak. Halaxe beharko zuen, baina hauxe

Marinel horrek ez omen daki idazten, ezta erderarik ere.

beste kanturik ez zuen jaso alemaniarrak gure lurrean egindako bidaia osoan. Zumaiarrak bakarrik ageri zaizki-

Elkano ez zela Getariakoa dio kantuak, zarauztarra baizik,

gula kantuan, alegia. Hiru bertso hauek ditugu gaurkoz, nik

Getarian ez baita bizi inor abizen horretakorik, baina bai

uste, zumaiarron ahotik jasotako ale zaharrenak. Ez legoke

horratik Zarautzen bat baino gehiago. Ederki deskuidatuta

gaizki, gure Manuela Galdona gazte haren arrasto genealo-

dago Agote indiano aberatsa, 1800 urtean Elkanori monu-

gikoa norbaitek argitara baleza.

mentua jaso diona, 22.000 erreal ordainduta... Zumaiako lagun koadrila bat itsasoz Getariara joan, eta han kantatzen

J. Dorronsoro

aritu omen ziren aurreko batean. Bai azkar asko alkate jaunak debekatu ere, zigortu egingo zituela esanez. Gure neska gazte bizkorrak hala erantzun omen zion alkate jaunari; kantua kantatzeko da. Ahal nuen moduan idatzi nituen belarriz entzundako bertso hauek; Bertzo di parazia Aitzendat orizala darocat buruan chigizon guapua dibertizeco cerbait oriek dihuenes biardego neguan Guetariacoa dibertitzaco becala arrisko pigura cabitiza larrian oile notunete Cano Getariara oidira nequez da etorri da Inian crupiten munduari gire hira cauca B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

23


PUBLIZITATEA

24

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


Kultur etxeko zaindari ohia

ERRETRATUA

Eulali Alberdi

Forondako lorea Eulaliri buruzko hainbat aipamen irakurri ditugu duela gutxi Aitor Manterolak Berria egunkarian duen atalean hari buruz idatzi ondoren. Batek baino gehiagok emakume hau nor den galdetu digu, baina beste askori, lankide eta herriko kultur talde gehientsuenoi, zenbat oroitzapen gozo ekarri dizkigun! MIRIAM ROMATET

Gozoak esatean, benetan goxoak esan nahi dugu. Azkenaldian hain ahotan dabiltzan kroketez gain, Eulalik Fo­ rondan “agintzen” eman zituen urteen oroitzapenak bere jaki goxo-goxoekin lotzen ditugu: patata tortilla eta bu­ ñueluak, inauteri garaiko torrada eta letxefritak, Santomasetako txorixomuturrak, Sufle Alaska, noiznahi ma­ gia eginaz mahai gainean jartzen zuen bonboien kaxa gorria eta, nire kasuan, gustukoena, espinaka eta kremazko hojaldrea! Itziartarra jaiotzez, 1970eko hamar­ kada erdian etorri zen Eulali Zumaiara bizitzera. “1976ko Errege bezperan etorri ginen, urte hasieratik Fermin, nire senarrari, Zumaiako Udalak en­

terradore lana eskaini ziotelako. Lau ume txiki hartuta, San Jose kalera eto­ rri ginen bizitzera”. Bost bat urtean etxe honetan bizi ondoren, Foronda Kultur Etxeko etxebizitzara joate­ ko aukera izan zuen familiak: “Garai hartan, Kastor Agirrezabalaga zegoen alkate eta Foronda itxita zegoen. Fer­ mini han bizitzeko aukera eskaini zio­ ten, bertako guarda izatearen truke. Hala, ni guardaren emazte bezala sartu nintzen Forondara”. Urte askotan itxita izan zen eraikina­ ri berriro bizitza emateak hainbat lan ekarri zizkion familia osoari: “Hasie­ ran, txukuntze lanetan nahiko lan egin genituen. Lehenengo lana etxe buelta itxuratzea izan zen, bazegoen eta zer

BI HITZETAN Jaio: 1937ko abenduaren 6an, Itziarren. Zumaiara etorri: 1976ko urtarrilaren 5ean. Foronda zaintzen: 16 urtez. Urte gehienak kultur etxe bertan igaro zituen.

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

25


ERRETRATUA 26

konpondu”. Barruko obrak egin aurre­ tik, ordea, Foronda lehen erabiltzaileak hartzen hasi zen: “Lanak bukatu gabe zeudela Musika Banda eta Beti Gazte dantza taldeko umeak etortzen hasi ziren, bertan egiten baitzituzten entse­ guak. Haiek izan ziren Kultur Etxeko lehen erabiltzaileak”. Erronka handi bati egin behar izan zion aurre Forondako “etxekoandre” bezala, Kultur Etxea izan baitzen Zumaiako Musikaldiaren egoitza le­ hen urteetan. “Bai, 1985ean izan zen lehendabiziko Musika Jaialdia. Lehe­ nengo urteetan hamabost egunekoa izaten zen eta ikasle gehienak italiarrak izaten ziren. Oso egun bereziak izaten ziren. Alde batetik, urteko gogorrenak izan ziren, baina baita pozgarrienak ere. Ana Marik, alabak, asko laguntzen zidan egun haietan. Gogoan dut nola lehenengo urte hartan aulkiak ganba­ ratik jaitsi eta kontzertu eta ikastaroe­ tarako ahalik eta txukunen jarri ge­ nuen”. Musika jaialdia zela eta, ez zuen ordutegi finkorik: “Goizean goiz hasi eta gaueko kontzertuen ondoren ent­ seguak egitera itzultzen ziren musikari batzuk”. Musikaldiaren inguruan bizi­ takoak oraindik gogoan ditu Eulalik: “Oso jende berezia ezagutu nuen urte haietan. Goi mailako maisuak, musika­ ri oso onak, sarritan babes bila hurbil­ tzen zitzaizkidan ikasle gazteak… Gu haiek goxatzen ibiltzen ginen. Loreak jarri, ikasleentzat ura limoiarekin pres­ tatu, antolatzaile eta irakasleentzat ka­ fetxoa…”. Bitartean, Kultur Etxea itxuratzen hasi ziren. Obra sakonak izan ziren; langile berriak sartu ziren; kultur tal­ deek bilerak egiten zituzten bertan; 1990ean liburutegia ere zabaldu zen… “Izugarrizko aldaketak bizi izan geni­ tuen. Lana urte osora zabaldu zen; na­ hiz eta Udaleko langilea ez izan, gero eta ardura gehiago nituen. Zaintzailea, lorazaina, garbitzailea eta telefonista izatea tokatu zitzaidan. Lana ez zen inoiz amaitzen, eta nahiz eta alde po­ B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

"Oraindik ere kalean agurtzen nautenean poz handia ematen dit, batik bat txiki-txikitatik Forondan bueltaka ibilitako umeek, orain koxkortuta eta oraindik gogoratzen nautenak" litak ere bazituen, lotura handia suma­ tu nuen. Eskerrak eman behar dizkiet seme-alabei, tarte horretan asko lagun­ du zidaten eta”. Etengabeko jarduera zegoen garai hartan Foronda kultur etxean: “Li­ burutegia eta kultur bulegoez gain, ikastaroak, AEKren euskara klaseak, Itzurun irratia, ezkontzak eta maki­ na bat ekitaldi eta erakusketa zeuden. Ahal nuen guztia laguntzen saiatzen nintzen eta oraindik ere kalean agur­ tzen nautenean poz handia ematen dit, batik bat txiki-txikitatik Forondan bue­ ltaka ibilitako umeek, orain koxkortuta eta oraindik gogoratzen nautenak. Ba­ tzuetan bizitzan ez da hainbeste behar zoriontsu izateko”. Aldaketak Odietan Forondako zenbait zerbitzu, liburu­ tegia, adibidez, Alondegira eramatea begi onez ikusten du: “Foronda urruti dagoela dio jendeak, baina ez da hala. Kontua da aldapa gora gelditzen dela. Zerbitzu batzuk Alondegira eramatea oso ideia ona iruditzen zait, oso pasa­ rako dago eta. Forondan beste gauza batzuk jar daitezke, ikastaroentzat eta lanerako leku egokia baita”. Jubilatu zela hamar bar urte igaro badira ere, Eulali ez da geldirik egoten den emakumea. “Besterik ez denean, jaiki eta goizeko 07:20rako igerileku­ ra joaten naiz, egunero, ordu betetxo

baterako. Etxeko bueltaren ondoren, erosketak egiten ditut eta arratsaldee­ tan bueltatxo bat eman edo etxeko bi­ zikletan pixka bat ibiltzen naiz. Toka­ tzen denean familiako edo hurbilekoei laguntzen diet, baina lehenengo gauza etxekoak gozatzea da”.


Forondako lana utzi zuenetik, San Jose kalera itzuli zen Eulali. Odieta zaharra desmuntatu zutenetik, argi ge­ hiago sartzen da auzoan eta oso gus­ tuko du Eulalik: “Oso ondo gelditu da; horrelaxe gelditu behar luke, pla­

za bistan!”. Frontoia kenduta, ordea, aterperik ez dago eta horren beharra “izugarria” dela uste du. “Baina ea ora­ in egitekoa eta etxe berrien eraikuntza ondo zaintzen duten eta auzo eder ba­ tekin gelditzen garen. Seguru baietz!”.

"Oso jende berezia ezagutu nuen Musikaldian. Gu haiek goxatzen ibiltzen ginen" B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

27


PUBLIZITATEA

28

OZ T STA AILA B A L E I K E 2 0 0 78 U


12. ibilbidea

Moilaberritik Usurbiribillagara Aspalditik, gizakiak terrenoa jan dio ibaiari, nekazaritzarako lurrak behar zituela eta, eta Zumaian ere betelana da nagusi Urola ibaiaren ertzetan, Basustatik hasita Kanterara, Basustagañaren oinetan. Lur horiei “erribera” izena ematen zaie leku askotan, baina Zumaian basadiak (edo lubakiak) ere esaten zaie Zumaiako basadietan bi zati nagusi daude, tartean,

muga, Estaziobidea dela: Estaziobidetik Basusta aldera, Basadizarra da; Estaziobidetik Kantera aldera, berriz, Basadiberria. Gaurkoan, Urola ibaiaren ertzetik ibiliko gara, lehen trenbide izandako eta gaur egun pasealeku luze bihurtutako bidetik, Moilaberritik Usurbiriribillagara. Hiru zubi iragango ditugu, baina bitxia bada ere, hirurak ere azpitik.

Gaur egun anbulatorioa den ra, eta ondoan etxeak eraikitzen 1 eta garai batean Urolako tren­ hasiak ziren, batez ere ibaiaren ‑geltokia izan zenaren aurrealde­ aldera, tartean bi hotel ere bai: tik abiatuko gara, Gernika par­ Uranga eta Central (edo San ketik. Eraikin honen aurrealdean Martin). Azken hori zen, hain dago, hain zuzen ere, Gernikako zuzen ere, Zubiaundia pasa eta le­ haritzaren adaxka, parkeari izena hen etxea, eskuinaldean, eta Gerra ematen diona. Zibilaren ondorenean, karabine­ Parke ederra da, Zumaiako he­ roen koartela ere izan zen, baita rriguneko nagusia, eta zaila zaigu gerora Guardia Zibilena ere. Gaur imajinatzea beste garai bateko egun itxura polita dauka parkeak, itxura: itsasontziak moilan lotuta, ondo zainduarena, baina garai ba­ 1. Portuko geltokia. Urolako tren- geltokia anbulatorioa tren­‑bagoiak atzera­‑aurrera, gara­ tean kexu ziren; hauxe da 1943ko izan da urte askotan, baina laster beste erabileraren bat biak karga-deskargan, lantegietan zita bat: “Teniendo en cuenta las izango du. Aurrealdean, Gernikako haritzaren adaxka. lanean (Otto Holke, Yeregui...)... repetidas quejas que llegan a este Zumaiarrek Moilaberria deitzen ayuntamiento sobre el mal estado zioten eta paperetan “Muelle de y olores que se desprenden de las la Diputación” ageri da, batez zanjas y estancamiento de aguas ere Aldundia arduratu zelako eraikitzeaz. Hauxe da 1922ko por falta de limpieza o mal estado de las compuertas de los idatzi bat, asmoen berri ematen zuena: “La construcción de solares y partes no edificadas del lado izquierdo de la calle de un muelle, que partiendo del muelle sobre el río Urola, lle­ Echezarreta en dirección a la estación del F.C. Vascongado ve la dirección del malecón allí existente, hasta su unión con desde el Puente pequeño al actual cuartel de Carabineros”. el muelle denominado Corta, al objeto de que por el mis­ Zubiaundi parera iritsita, itsas kiroldegia ikusiko dugu, mo transcurra el ferro-carril del Urola y sirva de cargaderos y eta inguru horretan, lehen, Estaziobideko alberga izan zen, descargaderos de barcos y construcción de almacenes”. Or­ Zumaian egin zen azkena, 1915ean; egin eta gutxira, 1919an, durako, errepidea etorrita zegoen, Zubiaunditik Zubitxiki­ kexu zen Udala: “se hizo presente del abandono en que se

TXOKORIK TXOKO

XABIER ETA IMANOL AZKUE

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

29


2

30

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

3

4

5

6

7

8

9

2. Gernika parkea. Gaur egun Gernika parkea dena lehen Moilaberria zen 3. Itsas kiroldegia. Zumaiako trainerua bere garai onenean ibili zenean hartu zuten eraikitzeko erabakia. Lehen, pare honetan, Estaziobideko alberga zegoen. 4. Zubiaundi. Burdinazkoa da, eta horregatik, hasieran, â&#x20AC;&#x153;puente de hierroâ&#x20AC;? deitzen zioten. 5. Zubi berria. Gero eta auto gehiago zebilenez, zubi hau eraiki zuten 1970eko hamarkadan. 6.Trenbide pasealekua. Ibaiaren ondo-ondotik zihoan trenbidea, gaur egun bidea doan toki beretik. 7.Trenzubia. Burdinazkoa da, Bizkaiko Talleres Miravallesen egina. 8. Basadizarra. Artaditik Basadizarrari begiratuta, ondo nabarmena da industria nagusitu zaiola nekazaritzari. 9. Usurbiribillagako zuloa. Bideak ibaiaren eskuinaldetik jarraitzen du, eta hor hartzen du buelta Basusta aldera.


TXOKORIK TXOKO

1 2 3

4

5 6

7

8 9

encuentra el lavadero existente junto al camino de la Esta­ ción”. Itsas kiroldegiaren ondoan Zubiaundi daukagu. Kostako errepidearekin batera eraiki zuten zubia, 1884an, eta hasieran “puente de hierro” deitzen zioten, orduan Zubitxikiak ere ez baitzeukan gaur egun daukan garrantzirik edo izaerarik. Erai­ ki aurretik, errepiderik ez zegoenean, Getaria aldetik etorri eta Zumaiara pasatzeko, txalupa hartu beharra zegoen, Santia­ gon. Zubia eraiki behar zutela eta, Zumaiako Udalak eskaera egin zuen “solicitando se dispusiera que uno de los arcos del puente proyectado sobre el río Urola fuera giratorio”, baina ez zioten kasurik egin. Zubiak eragin handia izan zuen, asko errazten zuelako herrirako sarbidea, baina kolpe handia eman zion Beduako lonjari, moztu egin baitzitzaien itsasontziei ha­ rako bidea. Zubiaren azpitik pasa eta aurrera egingo dugu. Zubiandiaren ondoan, Zubi berria, 1973an egina, errepi­ deko trafiko­‑hazkundeari erantzuteko propio eraikia. Bitxike­ ria gisa, errepidearen peraltea ez zuten behar bezalakoa egin, oso errebuelta itxia jarri zioten, eta istripu ugari izan ziren zubia inauguratu eta segituan. Zubi berria dagoen pare horre­ tan Ameskilleneko tronpa edo ur­‑atea zegoen, basadietara ura eramateko.

Galdera: Ibilaldian, hiru zubiren azpialdetik pasa gara. Hiruretatik, zein da zaharrena?

Aurreko zenbakiko erantzuna: Antekera Irabazlea: Agustin Zumeaga Zorionak!

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu. Erantzunak elkartea@baleike.com helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Bi zubi horien azpitik igarota, bidea Trenbide paseale­ kutik doa, ibaiaren ertzetik; eskuinaldean, industrialdea, lehen nekazaritza lurrak ziren lekuetan. Bidetik jarraituta, hirugarren zubiaren azpialdera iritsiko gara: Trenzubira. Trena ekartze­ ko lanak 1898an hasi ziren, eta ordukoa da zubia. 1941ean, gertaera lazgarri bat ikustea egokitu zitzaion: trena erori egin zen eta 18 lagun hil ziren. Zubitik aurrera doa bidea, eta gaur egun araztegia dagoen pare horretan eskuinaldera eta gora hartzen zuen lehen tre­ nak, Estazio aldera, bide asfaltatua amaitzen den lekuan. Geu ere hemen geratuko gara, edo nahi izanez gero, bidetik aurre­ ra jarraituko dugu, Usurbiribillagako zulora. Baina horra bueltatuko gara hurrengoan. B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

31


IBILI MUNDUAN

Haize Galarraga Xin-xing (Txina) Ba ni hemen nago, Txinako Hebei probintzian, Pekindik 400 bat kilometro hegoaldera dagoen enpresa batean. Gu fabrika haundi batean gaude (Xin-xing pipes); fabrikak 10.000 batlangile omen dauzka eta dena (fabrika, eskolak, etxeak, hotela, azoka) batera dago. Denera 20.000 bat biz­ tanle ditu, lantegiko langileak, zerbitzuak ematen dituztenak (dendariak, etab..) eta familiak sartuta. Xin-xing-dik gertuen dagoen hiria (80 bat km) Handan da, 10 bat miloi biztanle ome dauzka. Gu Xin-xing-en, OHL Andaluziako enpresantzako ins­ pektore lanak egiten ari gara. OHL-k 1,6 metroko diame­ troko fundiziozko hodiak erosi dizkio Xin-xing-i eta txina­ tar hauek nahikoa txapuzeruak direnez, guk onak bakarrik aukeratzen ditugu harantz bidaltzeko. Egunean 8 ordu egiten dugu lan, hiru errelebotan. Txi­ natarrek berriz 12 orduko bi errelebo egiten dituzte: 7:307:30. Lantegia nolakoa den konturatzeko, lantegiko sarrera hoteletik 100 bat metrora dago eta gure laborategia pare bat kilometrora. Bizikletaz joaten gara lanera txinatarrak bezala, zero azpitik gradu batzutara. Hemengo zaharrek ibiltzen di­ tuzten arropak erosi behar izan ditut (hanketainoko txama­ rra militarra eta txapel errusiar hoietako bat). Xin-xing-en pare bat azoka daude, bat hoteleko sarreran. Han goizero azoka tipikoa dago eta egun osoan zehar fi­ deuak eta pintxoak jateko txokoak. Denda txiki pilo bat dau­ de (txina osoan zehar) eta danetik saltzen dute. Pentsatzen jarrita konturatu naiz Pekindik etorri ginenetik ez dudala, hemen gauden laurez aparte, mendebaldeko beste inor ikusi. Ondoko herrian (Wuan) jende guztia begira geratzen da kaletik eta gurekin argazkiak nahi dituzte atera, sartu izan garen tabernatxotan (jatetxeak) esan digute sartzen garen au­ rrenengo okzidentalak garela. Handanen berdin, dendatako andreak umeak abisatzen gu ikustera etortzeko. En fin. Fotolog-ian argazki gehiago dauzkat. www.fotolog.com/haizman

32

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A


Enpresa hiri. Xin-xing pipes enpresak 10.000 langile ditu eta inguruan eskola, dendak, eta bestelako zerbitzu guztiak ditu. Guztira, 20.000 lagun bizi dira enpresaren inguruan.

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

33


AGENDA

otsaila-martxoa

Deialdiak - SANTELMOAK: Bilera irekia: otsailaren 8an, ostirala, 19:00etan udaletxean. - BALEIKEREN BIGARREN ESKUKO LIBURU ETA DISKO AZOKA: Otsailaren 15etik 17ra, Alondegian. - MENDI ASTEA 2008: Martxoan, Forondan, Mendiko ikusentzunezkoak (ikusi egitaraua)

- IRTEERA MUSIKALA: Martxoaren 15ean Victoria Eugenia antzokira, “High School Musical” ikuskizuna ikustera. Sarrerak salgai Forondan otsailaren 19tik aurrera. 943861056 foronda@zumaia.net - SAHARARI BURUZKO ERAKUSKETA: Otsailaren 23 eta 24an Alondegia aretoan.

Irteerak TURISMO BULEGOAK ANTOLATUTA (943-143396) - Otsailaren 23an: Zuloaga Museoa ezagutuz.

34

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

- Martxoaren 15ean: Fitero eta Tulebras Monasterioak

Ikastaroak Ikasturtean zehar matrikula zabalik: Informazioa 943-861056 - BI ARRI: Eskulanak, Tifany, Patchwork eta josteko lan txikiak - PINTURA TAILERRA: Astelehenetik ostegunera. - YOGA: astearte eta ostegunetan 18:30ean - SABEL DANTZA: Ikastaro berria otsailetik maiatzera. Izen ematea otsailaren 18a bitartean. Matrikula: 30 euro. - KZ Gunea: ikastaro eta mintegiak: Firma elektronikoa, Etxearen bila, IT txartela,.. 943-862866 - KUTXA GELAK (902 540040): Tai chi chuan I , Tai chi chuan II, Golfa ezagutzen, Windows eta Word, Oinarrizko Photoshop eta Punto smock nido de abeja.

Otsaila Larunbata, 16 11:00etan Baleikeren Liburu eta Disko azoka, Alondegian. Osteguna, 21 17:30ean Ipuin kontaketa haur Liburutegian Rosa Maria Martinezenekin 3 urtetik 8 urte arteko haurrentzat. 22:15ean zine forum: “The haunting” (klasikoa) Ostirala, 22 22:00etan antzerkia: “Esker eskuma” Ostirala ,29 22:00etan Aita Mari aretoan “GU TA GUTARRAK” kontzertuan, bere diskoa aurkezteko.

Martxoa Igandea, 2 Zumaiako Herri Lasterketa, 09:30etik-10:30era haurrak. 11:00etan helduak. Asteazkena, 5 17:30ean Haur liburutegian, Miriam Mendozaren eskutik ipuin

Irakurketa emakumearen eguna dela eta Osteguna, 6 22:15ean zine forum: “Caótica Ana” Larunbata, 8 18:30ean Forondan Emakumearen eguna dela eta, Kontzertua Igandea, 9 12:00etan haur antzerkia “HANDITAN” Ostirala, 14 22:00etan Aita Marin, Emakumearen eguna dela eta antzerkia “EGUNEKO MENUA” Larunbata, 15 “ZUHAITZ EGUNA” (Ikusi egitaraua)

Osteguna, 27 22:15ean zine forum: “Naturaleza muerta” 28tik aurrera: SANTELMO JAIAK 2008 (Ikusi egitaraua) Ostirala, 28 22:30ean, bertso-saioa Aita Mari zineman.


B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

35


163 (2008ko otsaila)  

[Zaborrak kolkoraino] [Darahli: Saharako herriaren besarkada] [Santa Eskean argazkitan] [Bertsoak: Manuela Galdona] [Erretratua: Eulali Albe...

Advertisement