Page 1

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 153. ZENBAKIA. DOHAINIK 2007ko MARTXOA

www.baleike.com

ERRIBERAKO ONTZIOLAK Egurrezko ontziak berreskuratu nahian

E U S K A R A R E N

E R A B I L E R A

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA



H E R R I A N


ZUMAIA

ZUMAIA - Alde zaharra

Luxuzko apartamentua, bistak kirol portura dituena. Urte betekoa. 288.485 e - 48.000.000 pta

Erabat berritutako pisua, 2 logela, egongela, sukaldea, komuna. Sartzeko. Bistekin. 270.455 e - 45.000.000 pta.

ZUMAIA - Jadarre

Erabat berrituatko pisua, 60 m2-koa, 2 logela, egongela, sukaldea, komuna. Dena kanpoaldera. Sartzeko. 252.425 e - 42.000.000 pta.

ZUMAIA

Erdialdean dagoen pisua, 2 logela, egongela, sukaldea, komuna. Dena kanpoaldera. Bista onak. 300.506 e - 50.000.000 pta

ZESTOA - Iraeta

Pisu eraiki berria. 3 logela, 2 komun, egongela, sukaldea, trastelekua. Garajea eta igerilekua. 348.587 e - 58.000.000 pta.

ZUMAIA - Jadarre

Erdi berritutako pisua, 2 logela, egongela, sukaldea eta komuna. Dena kanpoaldera. Trastelekuarekin. 246.414 e - 41.000.000 pta.

ZUMAIA

ZUMAIA - Erdialdea

Duplex eraiki berria. 125 m2-koa, 4 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 2 terraza. Dena kanpoaldera. Garaje itxia.

Duplex eraiki berria, 3 logela,

ZUMAIA - Basadi Pisua, egoera onean, dena kanpoaldera, egongela, 3 logela, sukaldea, komuna. 348.587 e - 58.000.000 pta.

egongela, sukaldea, 2 komun. 360.607 e - 60.000.000 pta.

ITZIAR

ZESTOA - Iraeta

Duplex eraiki berria. 110 m2-koa, 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun. Garajea. 360.607 e - 60.000.000 pta.

Txalet eraiki berria, 4 solairu, 2 lorategi, 3 terraza, egongela handia. 4 logela, 3 komun, garajea eta txokoa.

ZUMAIA - Amaiako plaza

96 etxebizitza, 2, 3, 4 eta 5 logelakoak. Kalitate handiko materialekin eginak. Ezin hobeak. Informazio gehiago: 666 111

AIZARNA

AIZARNA

AIZARNAZABAL

Eraiki berria. 3 logela, 2 komun,

Etxe-txaleta eraiki berria. Lursailarekin. Bista onak.

600 eta 1200 m2-ko pabilioiak. Zubi-garabia eta bulegoak. Oso egoera onean. Prezio egokian Tlf. 666 111 999

egongela, sukaldea.

Informazio gehiago: 630 335 561

252.425 e - 42.000.000 pta.

450.759 e - 75.000.000 pta

AZPEITIA

AZKOITIA

AZKOITIA

GETARIA

Bi apartamentu eraiki berriak. Zuzenean eraikitzailearengandik. Kalitate handiko materialak. 186.313 e - 31.000.000 pta.

Bi logeletako duplexa, egongela, sukaldea, komuna eta ikasgela. Dena kanpoaldera. 261.440 e - 43.500.000 pta.

Apartamentu dotorea, logela 1, egongela, sukaldea, komuna. Dena kanpoaldera. Trastelekua. 99.166 e - 16.500.000 pta.

93 m2-koa, 2 logela, egongela, sukaldea, 2 komun. Dena kanpoaldera. Bistak kirol portura. Estreinatzeko.

ORIO

LASARTE-ORIA

BASERRIAK ETA BORDAK

ORIO

Tlf. 630 335 561

Hondartza aldean, 80 m2-koa, 2 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 2 terraza. Dena kanpoaldera. Garaje itxia. Estreinatzeko.

LASARTE-ORIA

ORIO

Mendaron, Elosuan, Azkoitian...

TXALETAK. LEKU ETA PREZIO DESBERDINETAN. Tlf: 666 111 999

DIRUEZARLEAK ERNE. ERAIKUNTZ-LAN BERRIA DONOSTIAN. INFORMAZIO PERTSONALA ARANO 40 m2-ko oinplanoa duen borda. 40 m2-ko ganbara 5 ohekin. Eraberritua, ur eta argiarekin. Sarbide ona.

Txaleta eraiki berria. Hondartza aurrean.

AIETE

Pisu ederra, 4 logela, 2 komun, egongela bikoitza eta sukaldea. 432.728 e - 72.000.000 pta.

LARRAUL

Eskaintza handia etxebizitzetan. KONTSULTATU

Aテ前RGA-ERREKALDE

Estreinatzeko txaleta. 210 m2 eraikiak eta 140 m2-ko lorategia. KONTSULTATU

3 logeletako etxebizitza handia, sukaldea, egongela, komuna. Dena kanpoaldera. Altzariekin. Aukera ederra. 273.460 e - 45.500.000 pta.

MENDARO

Etxebizitzak, eraiki berriak.

Zoragarria. 105 m2-ko erabilgarriak, 3 logela, egongela bikoitza, sukaldea, 2 komun, terrraza handia. Sartzeko prest. Itsasora bistak.

Eraikitzen, azken bi etxebizitzak: 105 m2-koak. Egongela, 3 logela, sukaldea, 2 komun, dena kanpoaldera, garajea eta trastelekua (aukeran).

252.425 e - 42.000.000 pta.

KONTSULTATU

ZUMAIA - ARROA

TORREVIEJA - COSTA BLANCA PISU ERAIKI BERRIAK

ERNE! EDOZEIN KREDITU MOTA GESTIONATZEN DUGU: GAZTEENTZAT, ETORKINENTZAT ETA ABARRENTZAT.

Industria pabilioia, autopistako sarrera ondoan. 845 m2, 1.700 m2, 3.700m2-koak. 11 m-ko altuera eta kalitate ona. Tlf. 666 111 999

Tlf. 627 904 406

ALTZOLA ETA ELGOIBARREN

Erosi, berritu, biziberritu, eta eraiki egiten ditugu etxebizitzak, eraikinak, baserriak, txaletak, lursailak, merkataritzako lokalak... Prezio onak, eta aurrekontuak konpromisorik gabe. PATXITA ETXEZARRETA, 4 BEHEA - ZUMAIA



B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

tel.: 685 781 613 - 666 111 999 inmozumaia@yahoo.es www.inmozumaia.com


AZALA g. zabaleta

BALEIKE153 herri aldizkaria Juan Belmonte, 29 behea tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Koordinatzailea: Juan Luis Romatet, Gorka Zabaleta; Kazetariak: Itsaso Ibarra, Maitane Urbieta, Itziar Garate, Izaskun Urbieta, Maitane Agirre, Iure Alzibar, Abelin Linazisoro, Haize Galarraga, Mikel Olasagasti, Joseba Alkorta Kolaboratzaileak: Xebas Leiza, Miriam Romatet, Dani Carballo, Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro, Eneko Dorronsoro, Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua, Ibon Aizpurua, Jon Maia, Natur Taldea, Ander Hormazuri, Aitor Manterola Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 1.000 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594

4

15

IGOR ALBIZU

GOIKO KALEAN

6

18

librean

baleike+

txokorik txoko

izpiak eta hizkiak

LUIS LLAVORI JOSU WALIテ前

Beduola, erriberako 21 erretratua ontziolen MADALENA LOPETEGI itzulera 24 EUSKARAREN ERABILERA ZUMAIAN

29

gure zumai zarra

IRENE YEREGI SALEGI

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA




IRITZIA

TXOKO LATEA Igor Albizu

Alai

eta orain ulertzen dut zergatik definitu gintuzten auzo bezala. Auzo batean etxeak nahi bezala egin daitezke, hemen bi, hor beste bi, han lauzpabost... eta berdin da portalen ordena ez bada oso logikoa. Dena libre, azken finean ez da kale bat, auzo bat da. Joko polita izan daiteke turistentzat, turismo bulegoan eskain daiteke herria ezagut dezaten: ‘Bilatu Alai auzategiaren 19. portala ordena jarraituz’. Bat, bi, hiru, sei... Eta lau eta bost? Bilatu, bilatu... Sei, zazpi, zortzi...



- Kalea? - Alai Auzategia - Alai Auzategia kalea. Herria? - Zumaia Alai auzategikoa naiz ni. Edo Alai kalekoa. Edo Alai Auzategia kalekoa. Ez dakit egia esan. Auzategi nahiko hitz berezia iruditu zait beti. Ez dakit beste inon ikusi dudan. Google bilatzailean ‘auzategia’ idatziz gero Zumaiako

pasa beste aldera... bederatzi, Eroski, hamaika, hamabi,

auzategiak agertzen dira lehen postuetan. Hiztegian ere

tean amaitzen da. Bukaerarik ba al du gure auzoak? Martxa

begiratu dut. Ez dut ‘auzategi’ aurkitu baina bai ‘auzotegi’.

honetan Zestoako auzo bihurtuko gara.

Auzotegia auzoa omen da, kaletik bereizitako etxe multzoa.

Bukatzeko, pare bat hitz izenaren jatorriari buruz. Esaten

Beraz, auzo batean bizi izan naiz urte hauetan guztietan.

dute hirigintzaz arduratzen zenaren zakurra zela Alai, asko

Orduan, zergatik ez dugu geure patroiaren festarik? Narron-

maite zuela eta bere omenez jarri zutela izena. Niri oso ondo

do edo Artadi auzokoek badute. Baita Estazio kalekoek ere.

iruditzen zait. Gustatuko litzaidake Alai zakurra ezagutu iza-

Basadikoek ere izan zuten. Guk ez.

na, bere bizitza eta obra, baina bueno, nork irakurri du Orte-

Txikia nintzenean bost portal bakarrik zeuden gure auzoan.

ga y Gasset? Eta Txomin Agirre edo Axular?

Nahiko gutxi auzo bat izateko, ezta? Urte batzuk pasatu dira

Udaberri alaia izan dezagula.

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

hotel bat, hamalau... Bukatu al da auzoa? Ez, ez da bukatu, segi bilatzen... Aita Mari eta Basadin ere egin daiteke jokoa, baina erne, jokalari profesionalentzat bakarrik. Franco hil zenean gure auzoa Patxita Etxezarretan hasten zen eta obra-hondakin artean amaitzen zen. Errealak kopa irabazi zuenean gure auzoa Patxita Etxezarretan hasten zen eta obra-hondakin artean amaitzen zen. Gaur egun gure auzoa Patxita Etxezarretan hasten da eta obra-hondakin ar-


GUTUNA

Kultura baztertuta Aspaldi kultura zinegotziari egindako galderarekin emango

erabilita, gainera. Psikologia merkea erabilita, esan daiteke

diot hasiera artikulu honi.

gaur egungo alkateak Estokolmoko sindromeak jota, borre-

Zein kontrol arkeologikorekin egin dira Parrokiko berritze la-

roaren jarrera errepikatzen ari dela legegintzaldiko bi kultura

nak eta Torreberrin ludoteka eraikitzeko lanak?

kontzejalekin. Zalantzarik ez dut ez dituela erabili Rikardo

Erantzunik gabeko galdera da oraingoz, behintzat. Batere

Pe単aren errespetu faltak eta presio izugarriak, baina beste

kontrolik gabe egin direla pentsatu behar dut? Hala bada,

arma batzuen bidez antzeko gauza egiten ari da, Kultura

zergatik? Zergatik aprobetxatu ziren Getariako parrokian be-

Komisioari ez ikusiarena egin edo egongo ez balitz bezala

rogailu sistema berritzeko lanak argigarriak eta harrigarriak

jokatu.

izan ziren ikerketak egiteko? Zergatik azaldu dira aztarna

Zumaian serio aztertu behar dugu zer gertatzen den Hiri-

ugari Zarauzko Parrokiko berogailu sistema berritzeko lane-

gintza Komisioan. Zergatik irteten duten hainbeste gauza

tan? Zumaia is different!

Hirigintza Komisiotik, Oxford bezalako

Hala ere, adibide puntual horren guz-

proiektu kulturalak izan behar zutenak

tiaren azpian arazo sakonagoa dagoela

barne, Kultura Komisioak beharrak eta

iruditzen zait. Zumaian Kultura Komi-

txostenak egin gabe. Kultura Komisio-

sioak ez duela ezertarako balio onartu

ko norbaitek ba al daki mojaxarrekin

beharko dugu, Hirigintza Komisioaren

zer gertatuko den? Zergatik hirigin-

aurrean, behintzat.

tzako teknikariek aztarna arkeologikoak

Azken 25 urteetan kultura bigarren mai-

estaltzen dituzten inork ikusi baino

lakoa izan da Udala kudeatu dutenen-

lehen eta zergatik eraikitzen diren

tzat eta ikusi besterik ez dago azken

hirigintzan garrantzia duten espazio-

legegintzaldian gertatu dena. Maria

ak (Pulpo aurrekoa, adibidez) behar

Eugenia Arrizabalaga kultura zinegotzia izan zen alkate izan

bezalako proiektu arkitektonikorik gabe, eta norbaiten etxea

baino lehen, baina alkatetzara iritsi bezain laster Hirigintza

berritzerako orduan, berriz, xehetasunez betetako proiektuak

Komisioaren buru izatera pasa zen. Zergatik? Kultura Ko-

eskatzen dizkiguten.

misioa ez al da alkatearen mailako kategoria duen postua?

Psikologia merkera jo dut, arrazoi ekonomikoak ez dituda-

Aurretik Kultura Komisioan lan egindako pertsona izanda,

lako bilatu nahi Hirigintza Komisioaren erabakietan. Beldur

logikoena bertan lan egiten jarraitzea izango zen, esperien-

handia ematen dit Marbella asko daudela pentsatze hutsak

tziak hala aginduta. Gai baten inguruan lau urte edo gehiago

eta nahiago dut egoera psikologiko bati errua botatzea.

egon ondoren alde batera lagatzeak beste zerbaitetan has-

Norbaitek esplika diezadake zergatik den Hirigintza Kultura

teko ez du gehiegizko fundamenturik.

baino inportanteagoa? Zergatik oinarritzen da herri baten

Baina okerrena edo harrigarriena izan da Maria Eugenia

etorkizuna hirigintza proiektu handietan eta ez kultura proiek-

kultura kontzejala izandako garaietako jarrerak errepikatzea.

tuetan edo gai sozialetan?

Guztiok ezagutu genituen Rikardo Pe単ak, aurreko alkateak,

Erantzunik gabeko galdera gehiegi, edo hobeto esanda,

kultura kontzejalari egindako mesprezu, umilazio eta aginte

ekintzen bidez erantzunda dauden galdera gehiegi.

gehiegikeriak (negarra eta amorrua eragin arte askotan), seguru asko gizona izateak ematen zion ustezko boterea

Ismael Manterola B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA




BALEIKE+

Beduola, erriberako ontziolen ITZULERA Makina bat egurrezko txalupa, batel eta bapore aurki ditzakegu Urola eta Narrondo ibaien ertzetan, euri eta haizearen erasoaren menpe, norbaitek berriro erabiltzeko zain. Egoera kaxkar horretan dauden ontziak Zumaiaren iragan industrial oparoaren oinordekoak dira, erriberako ontziolenak. Beduako ontziolaren zaharberritzeak ekarriko al diete ontzi hauei bigarren bizitza?

JUAN LUIS ROMATET

Inaxio Manterola irakaslea eta Beduola Elkarteko kidearen esanetan, “ontzigintza eta burdina, porlana eta ikatzaren merkataritza izan ziren hainbat mendetan Zumaiako ekonomiaren motorra”. Izan ere, XVI. eta XVII. mendeetan hamar ontziola baino gehiago aurki zitezkeen Zumaian. Eskazabel, Gorostiaga, Zubiaurre eta beste batzuek herriko ehunka lagunei ematen zieten lana. XX. mendean, burdinazko ontziak egiten hasi ziren eta ontziola bakarra geratu zaigu Zumaian: Astilleros Balenciaga. Arrantza ontzi eta zamaontzietan bezala, aro modernoa bapore txikietara ere heldu zen. Azken hamarkadetan zuntzezko ontziak nagusitu dira kostaldeko herrietan eta, horren ondorioz, egurrezko hainbat txalupa eta bapore ahaztuta geratu dira ibai bazterretan. Egurrezko ontziak berpiztu egingo lirateke, ordea, herrian eratutako Beduola Elkartearen asmoak gauzatuko balira. Izan ere, elkarte honetako kideen helburu nagusia da Beduako on-

tziola zaharra zaharberritzea eta egurrezko ontzien kultura berreskuratzea. Inaxio Manterola eta Ricar Torre Beduolako bi kide dira. Elkartearen helburua garbia da: Zumaiako ondare industriala berreskuratzea. “Herriko historiaren alderdi garrantzitsu hau galtzen ari da. Zumaiako industriarekin zerikusia daukaten eraikin eta tresnak pixkanaka desagertzen joan dira: Beduako porlan fabrika, Balenziagaren eraikina, Arranplako garabia… Pasaia eta Oriorekin batera, Zumaia Gipuzkoako gune garrantzitsuena izan da ontzi industriari dagokionez. Zumaian bapore eta belaontzi asko egin ziren, eta armadarako nao ugari ere bai. Gure historiaren alderdi honen berri izan nahi badugu, derrigorrez berreskuratu behar dugu”, dio Inaxio Manterolak. Atzerrira begiratu eta beste errealitate batekin egin dute topo. Bretainiako Brest eta Douanenez hirietan egiten diren egurrezko ontzien kontzentrazioetan ibiliak, biek ikusi dute Eskubiko argazkia: PEIO ROMATET



B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA


B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA




BALEIKE+

Europan eta Amerikan zeinen ondo zaintzen duten beraien ondarea eta zer nolako kultura dagoen egurrezko ontzien inguruan. “Zenbait lekutan guk baino errespetu handiago erakutsi diote beraien ondareari. Ikusi besterik ez dago Irlandan nola zaintzen dituzten beraien ontzi tradizionalak. Frantzia, Alemania, Britainia Handia eta Europako beste zenbait herritan kultura handia dago egurrezko ontzien inguruan eta zaletasun hori Estatu Batuetan eta Kanadan are handiagoa da. Euskaldunek Ternuan erabilitako traineru zaharrak Kanadako museotan daude gordeta. Hemen, ordea, ontziak txatartegietan desegin,

Azken hamarkadetan zuntzezko ontziak nagusitu dira eta, horren ondorioz, egurrezko hainbat txalakupa ahaztuta geratu dira ibai bazterretan Beduak jarduera handia zuen porlan fabrika eta ontziolari esker Kanporatu zumaiarrak autobusetatik eta kamioietatik jaitsi zituzten, eta oinez ibiltzen hasi ziren.

zuzenean itsasoan hondoratu edo ibaien ertzean uzten ditugu”. Egoera txarra bada ere, bientzat ere Zumaia salbuespena da: “Getarian bi besterik ez daude; Deban batzuk badaude, baina gutxi; Mutrikun denak dira plastikozkoak”. Hainbat jarduera

Egurrezko ontziak berreskuratzeko lehen pausoa Beduako ontziolaren zaharberritzea izango litzateke. Bedua aukeratu dute ontziolen aztarnak dauzkan leku bakarra delako, beste guztia urbanoa bihurtu baita. Beduola proiektuaren xedea tailerra eta museoa elkartuko lituzkeen espazioa sortzea da. “Beduako ontziola zaharraren itxura errespetatuko lukeen leku batean, hainbat jarduera elkartzea da egitasmo honen xedea”, dio Manterolak. Zaharberritzea ahalik eta zehatzena izateko, garai bateko planoak eskuratu dituzte. Ontziolako harmailara igotako bapore handi bat izango litzateke museoaren muina. “Ontzia goitik behera ireki eta garai batean obra guztia nola egiten zen eta ontziaren zati bakoitzerako zein motatako egurrak erabiltzen ziren erakutsiko genuke”. Baporeaz gain, ontzioletan zein erreminta erabiltzen ziren ere

JAVIER CARBALLOren artxiboko argazkia


Ontzigintza, herriko ekonomiaren motorra XVI. eta XVII. mendeetan Gipuzkoako garrantzitsuenetakoak izan ziren Zumaiako ontziolak Garai bateko agirietan azaltzen denez, Zumaia herria zituzten: ontzia egiteko materiala erraz garraiatzea hara eta sortu zenean (1347. urtean) ontziak egiten ziren gure he- botadurarako toki aproposa izatea. rrian, eta XV. mendearen amaierarako martxan zegoen ontzigintzaren industria. Lehen urte haietan produkzioa ez zen Beduako ontziola oso handia izan, baina 1540. urtetik aurrera, gero eta ontzi Beste ontziolak ez bezala, Beduakoa jabego pribatuko gehiago egiten ziren eta mendearen amaierarako herriko lursail batean kokatzen zen. Ontzi bat enkargatzeko naindustriarik oparoenetakoa zen. hikoa izaten zen egilearekin eta lurren ados jartzea. Lekurik XVII. mende amaiera arte, sektoreak gorantz egin zuen, onenetako batean zegoen kokatuta, baina portukoekin al1680ko hamarkadan krisialdian sartu zen arte. Krisialdi ho- deratuta, ontzi gutxi egiten ziren. M. Barkham historialariarren arrazoietatik, bi azpimarratu behar dira bereziki: Espai- ren esanetan, 1546 eta 1593. urteen artean bost itsasontzi niako Koroak egindako ontzien bahitura eta Ameriketako besterik ez ziren egin ontziola honetan. kolonien merkataritzan Sevilla hiBeduako ontziolak XX. menriak zuen monopolioa. “Armada dean hartu zuen indarra GalaInvencible� famatuaren deskalarraga eta Urbietaren enpresa bruak ere izan omen zuen bere bertara mugitu zenean. Enpresa ondorioa, zorigaiztoko kixotehau Jose Maria Lasquibar izekeria hark Espainiako ekonomia narekin ezagutzen zen hasieran hondamendira eraman baitzuen. eta tren estazioaren inguruan zeGeldialdiak XX. mendearen hagoen. Lehen urteak ez ziren oso siera arte iraun zuen. Mendeko oparoak izan eta arrantzarako lehen hamarkada haietan jarduebapore txikiak besterik ez zituzrak berriz gora egin eta herriko ten egin. ekonomian indarra hartu zuen. 1936ko gerra amaituta, GalaRICAR TORRE Pasaiako portuko eta Oria rraga eta Urbieta Beduan hasi Beduako garabi zaharra, iragan oparo baten aztarna. ibaiko herrietako ontziolekin baziren lanean. Produkzioa nahiko tera, Gipuzkoako garrantzitsueurria izan zen lehen urteetan, netakoak ziren Zumaiakoak XVI. baina nahiko ezagunak egin zieta XVII. mendeetan. Zumaiako ren bertan egindako egurrezko ontziolek fama handia zuten garai hartan, kabotajerako on- arrantza ontziei esker. 1947. urtetik aurrera, salmentek tziak eta burdin minerala eta burdinoletako materiala era- gora egin zuten eta lortutako etekinekin azpiegituran zenmateko erabiltzen ziren egurrezko ontzi txikiak egitera es- bait hobekuntza egin zituzten, estalpe berria, besteak bespezializatu baitziren. Bestalde, marinelen esanetan, hemen te. Goranzko joera horrek ondorengo hamarkadetan ere egindako ontziak itsasoan ibiltzeko oso egokiak ziren. jarraitu zuen eta 1970eko hamarkadan, Zumaiako beste XVI. mendean hamar ontziola ziren Zumaian. Urolaren ontziolei ere pasatzen zien lana, enkargu guztiak ezin ziibai bazterrean Oikia, Eskazabel, Gorostiaga, Bedua eta tuztelako bete. Ontzien egituran metala eta egurra elkarGoyburu ontziolak aurkitzen ziren. Portuaren inguruan, be- tzen hasi ziren garai honetan. Aldaketa horiei esker, arranrriz, Ontziola Handia, Ribera, Arranoleta edo Arrangoleta, tza industriaren eskaerei erantzun ahal izan zien. Beduako Santiago eta Zubiaurre. ontziolen famak Euskal Herriko muga ere gainditu zuen: Garai hartako ontziolek ez zuten leku handirik behar eta bezeroen artean Kantabria, Asturias eta Galiziako armaez zituzten oraingo ontziolek dituzten azpiegitura handiak. doreak zeuden. Batzuetan (Bedua eta Gorostiaga ontziola pribatuetan, Beduako ontziolak 1974. urtea arte iraun zuen zabalik, adibidez) maila batzuk eta materiala gordetzeko estalpeak Manuel Galarragak erretiroa hartu zuen arte. Garabi zahabesterik ez ziren. Leku egokietan kokatzen ziren ontziolak. rra eta poste batzuk izan ezik, une honetan Beduan apenas Aukeratutako lekuek bi baldintza nagusi bete behar izaten geratzen den ontziola zaharraren arrastorik. B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA




PUBLIZITATEA

Zuloaga plaza, 1 Tel. 943862309

Erribera kalea, 6 Tel. 861155

Zumbillo, 4

Kale nagusia, 2

10

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

Tel. 943 861521

Tel. 943 861407


Beduako ontziolak XX. mendean hartu zuen indarra, nahiz eta 1540ko hamarkadan marxan zen

erakutsiko litzateke, guztiak gordeta baitaude. Inaxio Manterolaren ustetan, “hauek bakarrik museo bat osatzen dute”. Euskaldunek ontziak egiteko erabiltzen zuten sistema besteekin alderatuta erabat desberdina zen. Horren adibidea zuhaitzak landatzeko era bitxia zen. “Hazten zirenean, zuhaitz hauek hartzen zituzten formekin itsasontziaren branka egiten zuten eta gainean forrua eta kroskoaren kostilak gehitzen zizkioten. Itsasontziak egiteko modu hori Zumaian erabiltzen zen eta gure asmoa hori ere erakustea izango litzateke”. Hezkuntzak eta tailerrak Beduolaren eskaintza osatuko lukete. “Aroztegi lanak erakusteko primerako lekua izango litzateke”. Oraindik goizegi da jakiteko zer nolako hezkuntza maila emango lukeen, baina jada Urola Kostako Udal Elkartea eta Azkoitiko egur institutuarekin harremanetan jarri direla adierazi dute. Egurraren xarma

Beduako ontziolak beste jarduera bat ere izango luke, tailerrarena, hain zuzen ere. “Zumaiako eta inguruko herrietako egurrezko txalupak konpondu, edota ontzi berriak egiteko aukera ez dugu baztertzen”, dio Inaxio Manterolak. “Hasteko, arotz

JAVIER CARBALLOren artxiboko argazkia

Albaola Beduolaren proiektuak badu Gipuzkoan aitzindaria, Pasaiako Albaola Elkarteak Oarsoaldeko Udal Elkartearen laguntzarekin gestionatzen duen ontziola, hain zuzen ere. Elkarte honetako kideek antzinako sei ontzi berregin dituzte dagoeneko, garai batekoak bezalako materialak erabiliz. Horretaz gain, ontzi tradizionalen irteerak eta estropadak ere antolatzen dituzte. Ricar Torreren esanetan, “gure elkartearen asmoen artean, Albaolarekin harreman zuzena izan eta federazio txiki bat osatzea dago, irteerak eta estropadak antolatzeko. Harremana badugu beraiekin eta hemen inguruan beste elkarte bat izatea beharrezkotzat jotzen dute beraiek ere”.

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

11


BALEIKE+

“Itsasoa benetan maite duena egurrera itzultzen da, ontzi hauek erromantikoagoak direlako”

Beduola Elkarteko Inaxio Manterola eta Ricar Torre

Rafael del Pilar

Diseinatzailea

Arrangoletako ontziolen inguruko oroitzapenak XX. mendean, Zumaian guztira 22 ontziola izan ziren. Zaharrena, Astilleros Alberdi izenekoa (1908-1910), Arrangoletako zabalgunean egon zen. Nik neuk ondorengo lau ontziola hauek ezagutu ditut lanean, denak ere gaur egun desagertuak: Segundo Querejeta (1924-1947) eta Jose Mª Egaña Epelde (1939-1969), biak ere Arrangoletan; Arrizabalaga y Olasagasti (1925-1967), N-634 errepideko zubiaren ondoan; eta Lasquibar, Urbieta eta Galarragaren ontziolak (1933-1974), Beduan. Guztiak ere erriberako ontziolak ziren, egurrezko itsasontziak egiten zituztenak. Nire haurtzaroko Arrangoleta hari loturik, oroitzapen bereziki onak dauzkat “Arrapax” ontziolarenak, hau da, Jose Mª Egañarenak. Haritzezko enborrak, gero itsasontziko kostilak egiteko erabiliko zirenak, ontziolaren kanpoaldean pilatzen eta lehortzen ziren, noiz erabiliko zain. Garai hartan, egur- enborrak iristen ziren bakoitzean, gogoan daukat, trintxa eta mailua hartuta joaten ginela hara, enborrei azala kentzera, ezpalak sutarako aprobetxatzeko, garai hartako sukalde “ekonomiko”-etarako oso egokiak ziren eta. Nola

12

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

baten eskutik formazioa jaso nahiko genuke. Horretaz baliatuko ginateke batelak edota txalupa txikiak zaharberritzeko. Ondoren, planoak erabilita eta ausardiarekin, egurrezko ontziak egitera pasatuko ginateke”, gehitu du Ricar Torrek. Jada egurrezko txalupa bat berriztatu dutela ere aipatu du: “Ez zuen lan handirik. Ohol batzuk aldatu genizkion eta berriro pintatu. Oso polita geratu zen eta poz handia eman zigun”. Izan ere, gogobetetze hori da egurrezko ontziekin lortzen dutena. “Orain yatearen ‘sukarra’ ari gara bizitzen eta gero eta jende gehiagok erosten ditu poliesterrezko ontziak”, azaldu du Inaxiok. “Baina itsasoa benetan maite duena egurrera itzultzen da, ontzi mota hauek erromantikoagoak eta politagoak direlako. Egurrezkoa krosko bat egitea edo orain dela makina bat urte Zumaian egin zen belaontzi bat berreskuratzea zerbait sakonagoa da. Maitasunarekin egiten duzu”. Xanti Osa arotza hartzen dute adibidetzat. “Zuntzezko ontziak egiten hasi, gerora egurrera pasa zen eta azkenean garai bateko ontzi bat berregin du. Zumaian dagoen ontzirik politena

edo hala, etxean lagundu beharra zegoen. Botadurak ikuskizun ederrak ziren, bakarrak eta atseginak: itsasontziak lehenengo 70 metro egin behar zituen lehorrean, ibaira iristeko, burdin bideen gainean zihoan metalezko karro baten gainean jarrita. Itsasontzia mugitzeko, polipasto erreduktore bat erabiltzen zuten, eta hari eragiteko jende mordoa behar izaten zen, estatxa batetik tiraka. Arrangoletako Ikastetxeko ikasleok behin baino gehiagotan hartu genuen parte botaduretan laguntzen, jolas bat balitz bezala. Itsasontzia botadurarako prest jarritakoan, dena ondo eta bere lekuan zegoela ziurtatuta, ibaira botatzeko atea zabaltzen zen, eta itsasgoraren zain egon beharra zegoen. Orduan, branka aldean jarritako katu mekaniko batekin, bultzatu egiten zioten kroskoari, gidari koipeztatuetatik irristatu arte. Estatxa mordo bat zegoen jarrita errenkadan, pixkanaka jaisteko ibaira eta kroskoak ez jotzeko ibaiko eskoilera. Botadura egindakoan, ontziola hutsik geratzen zen, triste..., alde egin berri zuen itsasontziak lagatako hutsunea beste baten eraikuntzak noiz beteko deseatzen balego bezala. Querejeta ontziola gaur egun Julio Beobide ibilbideko 15, 17 eta 19. zenbakiak daudeneko horretan zegoen. Bi nabe handi ziren, elkarren ondoan. Ontziolako hegoalde-


da berea, inongo zalantzarik gabe”. Ricarren ustetan, poliesterrezko yateen jabeek autoa bezala erabiltzen dute itsasontzia, “itsasoarekiko inongo errespeturik gabe. Egurrezko ontzi bat izateak, ordea, beste ardura bat dakar. Urtero lehorrera eraman behar da, algak kendu, margotu… Beste maitasun batekin egiten duzu lana. Bitartean, itsasoaren kultura ere berreskuratzen da”. Beduako ontziolaren proiektua “aurrefase” batean dagoela diote, baina dagoeneko instituzioekin harremanetan jarri dira. Hiru maila daude: Zumaiako eta Zestoako udalak, Urola Kostako Udal Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Proiektua gorpuztuko balitz, uste dute Eusko Jaurlaritza ere sartuko litza-

tekeela. “Orain bertan dugunarekin, ordea, ezin dugu jende gehiegi inplikatu. Uste dugu, uda honetan, hauteskundeen ondoren, emango dugula lehen pausoa”. Inaxio eta Ricar itxaropentsu agertzen dira etorkizunari begira: “Badakigu proiektua gauzatu egingo dela, orain edo hemendik hamar urtera. Hori bai: pena izango litzateke gauzak atzeratzea, zenbat eta denbora gehiago pasa, zailagoa eta garestiagoa izango bailitzateke ibai ertzetan dauden ontziak berreskuratzea. Orain gauzatu nahi dugun hau orain dela hamar urte egin izan balitz, San Prudencio ontzia, Beduako ontziolan egin zen azken itsasontzia, oraindik hemen egongo litzateke. Edo Glorioso San Telmo bera ere bai. Hala ere, urgentea dela uste dugu. Argi dugu lehenbailehen egin behar dela, egurrezko ontzi hauek guztiak desagertzen ari baitira”.

ZUMAIA OROITUZ liburuko argazkia

ko eguteran, estalpe handi bat zegoen, eta haren azpian babesten ziren erriberako arotzak euria egiten zuenean. Estalpe horretan, Querejetak itsasontziak egiten zituen, itsasontziaren gila porlanezko ostikoen gainean jarrita, ibaira begira, beherako angelu eta guzti, gero botadura errazte aldera. 1940an, eskoilera egiteko lanetan, ontziraleku berezia egin zen eta botaduran itsasontziak haren gainetik pasatzen ziren, ia ukitu ere egiten zutela. Ibaiaren gaineko horman hutsunea utzita zegoen eta hortik pasatzen zen itsasontzia. Gero, botadura egindakoan, ohol bikeztatuak jartzen ziren zuloa tapatzeko, kalearen arrasean geratzeko. Pasabide edo hutsune horiek, eta ontziralekua (garabi eta guzti) 1950 inguruan kendu zituzten. Oker ez banago, Querejeta ontzioletan egin zen azken itsasontzia Tauro zamaontzi txikia izan zen. Itxuraz, Zumaian hain ezaguna zen Emma baporearen oso antzekoa zen. Tauro itsasontziak ez zuen zorte handirik izan. Balenciaga, S.A.k muntatu eta segituan, Asturias aldera egin zuen lehenengo bidaia, porlanarekin. Bueltan ikatzarekin Zumaiara zetorrela, olatu kolpe batek Santiagoko hondartzara eraman zuen eta hondoa jota geratu zen. Gogoan dut jende asko joaten zela hondartzara, ikatza jasotzera, eta itsasontzia pixkanaka, itsaso haserrearen erasoaldi bakoitzean, gero eta gehiago puskatzen zela…

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

13


PUBLIZITATEA

Erloju eta bitxidenda E. Gurrutxaga plazan

Auto-konponketak

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

14

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA


Goiko kalean Ibiltzen hasi aurretik, atzera egingo dugu denboran, 100-150 urte, eta orduko Zumaia imajinatuko dugu. Han daude Oikia, Artadi eta Narrondo, urruti, eta Zumaiako herrigune edo kaskoa oso-oso txikia da gaur egungoarekin alderatuta: Estazioa eta trenbideak egin gabe daude; Zubiaundia ez dagoenez, errepiderik ere ez dago; basadietan eta lubakietan (oraingo Poligonoa, Alai...) etxerik ez; Jadarren eta Arroakalean,

baserri batzuk besterik ez; portuan lanak egin gabe daude, eta gaur egungo Erriberan etxerik ez; Amaiako plaza den horretan ura sartzen da ia Ardantzaraino; Arrangoletan eta Paolaldean betelanak egin gabe daude... Herrigunean 4 auzo nagusi (edo “arrabal”) daude: San Jose, Eizagirre, Zubiaurre eta Odieta. Zumaiako biztanle gehienak horietan bizi dira, eta batez ere “Goiko 1 kalean”. Gaurkoan hor egingo dugu ibilaldia.

TXOKORIK TXOKO

2. ibilbidea

XABIER ETA IMANOL AZKUE

Eleizataritik irtengo gara, baina ignoramos por qué, la que forma gaurkoan Harategia kale aldera. la calle Mayor con la plaza, en la Ezkerraldera, Zumaia jauregia casa que hace también esquina a edo Jauregia etxea daukagu, oso la calle Secretario”. Kale Naguantzinakoa (XV. Mendeko aipasian dauzkagu, besteak beste, Almenak ere badaude), Ganboatar pingoa (1850etik aurrera aipatua batzuena izana. Eskuinaldean, bedokumentuetan) eta Arlabetakoa rriz, Albergako eskailera estuak (edo Tuntuxenekoa, 1700etik audauzkagu. Eskaileren azpialdean rrera azaltzen dena). Azken horri Beheko Alberga zegoen lehen: dagokionez, garai batean aurrezki­ Sanjuaniturrian txorrotatik ate‑kutxa ere izan zen, eta txapeloratzen zen ura berriz ere bildu eta kerren kuartela ere bai, duela ez 1. Konfiterozarreneko etxea, Kale Nagusiaren eta alberga horretara bideratzen zen, hainbeste. Zunbillo kalearen artean eta eskaileren goialdean dago ura Kale Nagusiaren eta Harategia biltzeko depositua, ezkutuan. Deikalearen artean, Zunbillo kalea garria da, halaber, Zumaian arrodaukagu. Kale laburra, baina izena pa garbitzeko tokiei horrela deitzea, gaztelaniazko “alberca”­ dela eta soka luzea ekarri duena; besteak beste, honela ezagu‑tik eratorria. tu izan da: Joan Bilo, Arezokalea, Erdikale, Apallukoa. IzenaHarategi kaleak San Juan plazara edo Plaza Txikira era- ren jatorria dela eta, hauxe dio Martínez Kleiserrek: “(...) es el mango gaitu, bide edo kale askoren elkargunera. Plazatxoaren caso que su absurda etimología parece claramente explicada erdian, Sanjuaniturria, 1888an egina, gaur egun lehortua. en ese nombre de Juan Bilo, consignado en el censo del siglo Bere garaian, oso estimatua zen hango ura, eta Karakas XVI, (...) y como la palabra Juan se escribía en abreviaturas fáingurutik ekartzen zuten, tutuak Santiagoko paduratik pasa cilmente confundibles hoy, en vez de Juan Billo leyeron Zum eta ibaia zeharkatuta. Iturriaren ondoan, Olazabal jauregia Billo”. Agian bereziki nabarmentzekoa da Konfiterozarreedo Palazioaundia, Juan Olazabalek (Felipe IV.a erregearen neko etxea, Azarola musikagile ospetsuaren jaiotetxea. idazkariak) eraikiarazia, “Olazabal idazkaria” kalearen haZunbilloren hurrengoa Harategia kalea da, eta izenaren sieran. Kale honen eta Harategia kalearen artean, beste bi jatorria nahikoa argia da: gaur egun Udaletxea egiten ari dikale daude: Kale Nagusia eta Zunbillo. San Juan plazan, ren horretan hiltegia edo mataderia zegoen garai hartan. Kale Aingerukoa etxea eta izkina dauzkagu. Hauxe dio Martínez honetan, Torrebarrungoa etxea aipatzen da behin eta berriz, Kleiserrek, hitzez hitz: “En ella se llamaba esquina del Angel, baina ez da erraza gaur egun kokatzea. B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

15


4

2

5

3 2. Eleizatarik irtenda, Harategi kalearen hasieran, Zumaia jauregi ikusgarria. 3. Albergako eskailerak, estuak eta pikeak, Ardantzabidera jaisteko. 4.Olazabal jauregiaren aurrealdean, Sanjuaniturria. 5. Kale Nagusiko etxeek hitz egingo balute‌

Galdera Noiz egin zuten Sanjuaniturria? Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu. Erantzunak elkartea@baleike. com helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Beheko Ospitalean edo Lonjakoan Irabazlea: Ioseba Urbieta Zorionak! 16

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA


6 2 Beheko alberga

3

Zumaia jauregia

Albergako eskailera Olazabal jauregia

Sanjuaniturri

le

Na

al

id

az

ka

ria

7

ng oa

Ka

ab

gu

si

a

Arlabetakoa

Zunb

Ha ra te gi a ka le a

Intxaurtxuetako eskailerak

5

az

Al pi

Ol

4 1

illo

Goiko plaza

6

Harategiko kalestua

Udaletxea

7

Ikurrek argazkiak norantz aterata dauden adierazten dute.

Harategia kalearen eta Zunbilloren perpendikular, atzealdean, Harategiko kalestua doa, Goiko Alberga zenetik Goiko plazara. Goiko Albergatik behera, Intxaurtxuetako eskailerak zihoazen Ardantzabidera, zuzen eta piko­‑pikoan. Kalestuaren ondoan Udaletxea berritzen eta handitzen ari dira. Garai bateko Udaletxea ezin esan ikusgarria eta handinahia zenik: ez harlandu ederrik, ez apaindura ikusgarririk, ez handikeriarik, soiltasuna nagusi. 1867an ere, orduko zinegotziek, gaurkoen zalantza berbera izan zuten: Udaletxea berritu edo berria egin, eta lehenengo aukerari heldu zioten. Goiko plazari dagokionez, esan beharra dago garai batean hor zegoela harresien muga eta herrigunera sartzeko ate nagusia, eta XIX. mendean hartu zuela gaur egungoaren itxura; adibidez, plazaren erdian horma zahar batzuk zeuden (mojaxarrenak) eta kendu egin zituzten; 1880 inguruan arkupea

6. Arlabetakoa (Tuntuxenekoa). Garai batean aurrezki kutxa ere egon zen, eta txapelokerren kuartela, eta… 7. Zumaiako Udaletxea, berritze lanak hasi aurretik. Eskuinaldean, Bonifazionekoa.

egin zuten; pilotaleku bat ere bazegoen... Izen ofiziala, berriz, “Foruen enparantza” (“Plaza de los Fueros” paperetan) 1913an ageri da lehen aldiz, eta harrigarria badirudi ere, Gerra Zibilaren ondoren ere ez zuten aldatu, nahiz eta batzuk saiatu. Hara zer jartzen duen 1937ko udal-akta batean: “A continuación, se acuerda averiguar, por orden de quien se ha dado el nombre de Plaza de 18 de Julio a la de los Fueros, ya que en este Ayuntamiento de contribuir con algo al homenaje no se ha tomado acuerdo alguno en este sentido”, eta ondorengo urteetan ere “Plaza de los Fueros” azaltzen da behin baino gehiagotan. Goiko plazatik, gora egitea daukagu, Arridokieta aldera, edo San Jose kaletik Odietara. Baina duela 100-150 urte horiek beste auzo batzuk ziren, eta behar bezalako arreta merezi dute. Joango gara horietara hurrengo batean...

Testuan azaldutakoari buruzko ohar, iradokizun, zuzenketa edota abarrekorik bazenute, idatzi helbide hauetakoren batera: Baleike (Txokorik txoko), Juan Belmonte 29, 20750 Zumaia • zumaiegi@baleike.com

TXOKORIK TXOKO

Goiko alberga

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

17


Olatuek garbitzen dute hondartzako ispilua

Olatuek garbitzen dute hondartzako ispilua. Behin eta berriz leuntzen dute, laztan gozoekin atzera aurrera distiraraziz. Etengabeko garbitze lanean, egunak utzitako oinatzak itsasora bueltan eramaten dituzte, eta haiekin, itsas barrenera bidean joaten dira ibiltarien ametsak. Atzera, aurrera, San Telmo parera iritsi eta berriz buelta piszinaraino,


Izpiak eta hizkiak

argazkia

Itzurun Luis Llavori testua

Olatuek... Josu Wali単o hura agurtu, honekin hitz batzuk egin, eta berriz buelta itsasoaren ferekak oinetan sentituz. Eta eguna amaitzean, hondartzaren bakardadean, olatuek garbitzen dituzte ibiltariek alderik alde hondartzan zabaldutako islak. Amets, hitz eta gogoen islak zeru gorri bilakatzen ditu itsasoak hondartzaren ispilu leunean.


PUBLIZITATEA

Era guztietako instalazioak etxebizitza, pabiloi eta herriko argietan Amaiako plaza z/g

Tel. 943 860959

Alai auzategia, 2 Tel. 943 14 33 24

Urumea kalea z/g Tel. 943 143058

20

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

San Telmo, 12 Tel. 943 860760


Esnezalea

Bizitza esne partitzen 33 urte daramatza Madalena Lopetegi oikiarrak Iparragirre baserriko behi esnea kalez kale partitzen

ERRETRATUA

Madalena Lopetegi

Gorka Zabaleta

Ohiko maniobra egin eta kafetegiaren aurrean utzi du land roverra, ateak giltzaz itxi gabe. Oraingoan ez du bozinarik jo, ez baitu bezerorik espero. Eguerdia laster da gainean, baina dagoeneko egina du poligono inguruko buelta. Atseden hartzeko une aproposa. Igandean gertatutako lapurreta baten inguruan ari dira kafetegiko bezeroak eta zerbitzaria. Izenez agurtu ditu denak, eta segituan sartu da berriketaldian. Egunero bezala, basoka bat ur eskatu du; eta kafea, esnearekin. 33 urte pasa dira esne-partitzen hasi zenetik, baina ondo gogoan du oraindik Madalena Lopetegik lehen egun hura: 1974ko ekainaren 15a. Egunez hilabete gutxiko haurra zaindu behar, eta iluntzez hasi zen lanean, “4L urdin batekin”. 15 litro saldu zituen, 15 pezetan. “Orduan gauza arrrunta zen baserritarrek esnea kalean saltzea, ez baitzegoen ez Eroskirik ez halakorik. Ni hasi nintzenean ez dakit zenbat izango ginen, baina asko. Gurelesak ematen ziguna baino pixka bat gehixeago ateratzekotan hasi nintzen, eta hemen nago oraindik”. Lehen eguneko 15 litro haiek anekdota hutsa dira gero-

ra saldu dituen kopuruekin, 500 litrotik gora ere ibili baita. “Urte askoan bi aldiz ere etorri izan naiz esnearekin, goizez eta iluntzez, eta jai egunetan ere bai”. Baina gizartea asko aldatu da ordutik, eta orain ohiturak bestelakoak dira. “Gaur egun erosketak beste modu batera egiten dira. Eroskira-edo joan eta aste osorako erosten du jendeak, eta esnea ere hilabete osorako hartzen da. Baserriko esnea egunero jaso behar da eta gero egosi… Gazteek ez dute lan hori hartu nahi”. Zumaian, Eroski jarri zutenean hasi omen zen gainbehera. Gaur egun, 80-100 litro inguru saltzen ditu. Urte mordoxka badaramatza goizez bakarrik etortzen, eta jaietan jai egiten. “Gazte bat edo beste etorri zait, baserriko esnea nahi duela, etxean ere hala ohitu delako, baina bi hilabetera utzi egiten dute, bestea erosoagoa delakoedo”. Betiko bezeroekin segitzen du aurrera, baina horiekin ere erraztasunik ez. “Osasun arazoekin hasten direnean, kolesterola dela eta ez dela, esne gaingabetua hartzeko esaten diete medikuek eta akabo. Horrela galdu ditut betidanik bezero nituen asko”.

BI HITZETAN Jaio: Oikian, 1946an. Esne partitzen: 1974ko ekainaren 15ean hasi zen. 15 litro saldu zituen lehen egunean, 500dik gora saltzera iritsi da, eta gaur egun 80-100 inguru saltzen ditu. Ahal duen arte segitzeko asmoa du, lagatzen duen egunean inork ez duelako ofizioarekin jarraituko. B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

21


ERRETRATUA

Udan, turista batek baino gehiagok eskatu dio argazkiren bat marmita artean, ofizioari eustea bitxikeria irudituta. Baina gorputzak indarrik duen neurrian, segitzeko asmoa du. “Pena handia ematen dit lagatzeak. Zumaian bi esnezale gelditzen gara, Xarrondokoa eta ni, eta guk lagatzen dugun egunean, akabo. Gaur egun, saltzen dudan litro kopuruarekin, ez da negozioa, baina jarraitu egingo dut, urte asko izango ez badira ere”. Baita tinko segi ere. Baserriko eguneroko lanari eusteko indarrik ez zaio falta oraindik. “Orain, zazpiak laurden gutxitan jaikitzen naiz. Ardiekin izaten dut lehen lana, eta gero ukuiluko lanarekin hasten naiz. Ganaduari pentsua eman, eta gero txahalak gobernatzen ditut. Esnea ematen diet, biberoiarekin. Hilabete egin arte, behi esnea ematen diet, eta gero, hiru hilabete egin arte, hauts-esnea”. Gaur egun, makina batek jezten ditu behiak. Iparragirre baserrian 50 inguru dituzte. “Eskuz egin behar zenean ez genituen hainbeste…”. Esne gehiena kooperatibak erosten die, 2.600 litro inguru, bi egunean behin. Litroa zenbat ordaintzen dieten ez du gogoan, baina 2005ean 0,30 euroan ordaintzen zuen Iparlatek. Kalean, berriz, 0,70ean saltzen du litroa. “Batzuk esango dute esnea garestia dela, baina pentsa dezatela saltokietan erositako esne litro horretatik zenbat gauza ateratzen dituzten enpresek. Gainera, erositako prezioan baino merkeago ere saltzen dute askotan, jendea erakartzeko”. Bozina hotsa Ukuiluko lanak eginda, esne partitzeko prestatzen da. Lan roverraren atzealdean, hiru esne marmita eta litro eta erdiko insalus botila huts mordoxka, bezeroek behar izanez gero. Salbuespenak salbuespen, ibilbidea beti berbera izaten du. Poligono aldean entzuten dira lehen bozina hotsak. “Nik hala erakutsi diet nire bezeroei. Lehen, esnezale gehiago genbiltzanean, askok esnea etxeraino igotzeko ohitura zuten. Nik sekula ere ez. Pixka bat merkeagoa saltzen nuen litroa, eta

22

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

“Urte askoan bi aldiz ere etorri izan naiz esnearekin, goizez eta iluntzez, eta jai egunetan ere bai” horrela denontzat mesede. Nik etxeetara igo beharrik ez, eta bezeroak esnea merkeago. Normalean, orduarekin ez dut gorabehera handirik izaten, eta bezeroak badaki iristear nagoela, baina beti jotzen det bozina”. Land roverraren bozina. Zumaiako ezagunena izango da Madalenaren land roverra. “Bai, 4L-aren ondoren 124 familiar hori batekin etortzen nintzen, baina geroztik land roverrarekin beti. Hau bigarrena dut”. Esnea partitzen duen bitartean, solasean aritzen da batarekin eta bestearekin, denbora alferrik galdu gabe, baina bezeroak goxatuz. Eta bezero ez dituenak ere agurtzen ditu; denak ezagutzen baititu, denek ezagutzen baitute. Baita Dia aurrean eskean dagoen emakumeak ere… 33 urte ez baitira alferrik pasa. “Eta urte guzti horietan gutxitan egin dut nik kale. Gaixo egonda ere etorri naiz esne partitzera. Bi hilabete ere ez dira izango falta izan naizen egun guztiak batuta”.Eta bitxia da, baina bezero gehienak erdaldunak dira. “Eta hala izan ditut beti. Betidanik gehiago estimatu dutelako baserriko esnea-edo, baina hala izan da beti”. Igandeko lapurretak ez du gehiagorako ematen, eta seme-alaben kontura jarraitu dute kafetegiko solasaldia. Madalena gustura dago, baina kafesnea hustu du eta erlojuak gainditu du eguerdiko marra. Lanean segitzeko garaia da. Urari tragoa eman eta “bihar arte” agurtu ditu solaskideak. Estazio aldera joango da orain; gero, zubi txikitik herrira, eta San Telmori ere joko dio bozina. Gaurkoz, ordubete inguruko lana gelditzen zaio, esne-partitzen. Iparragirre baserrian zain ditu ardi, behi eta txahalak.


B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

23


Euskararen erabilera Zumaiako kaleetan Iazko urriaren 18an eta 21ean euskararen kale erabilera neurtu zen Zumaian, Zumaiako Udalak eskatuta eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzapean. Behaketa zuzenaren bidez entzundako elkarrizketen artetik euskaraz zenbat izan ziren neurtu zuten eta emaitzek diote Zumaiako kaleetan euskararen erabilera indizea %58koa izan zela, 2000. urtean baino %2,2 puntu gehiago, hain zuzen.

XABIER AZKUE eta ITSASO IBARRA

Datu nagusiak Neurtutako hiztun kopurua

2.773

Euskaraz

1.607

Gaztelaniaz

1.127

Bestelakoak

39

Euskaraz %

57,95

Adin talde bakoitzaren erabilera datuak

Euskaraz Erdaraz

Bestel. Euskaraz %

Haurrak (0-14 urte)

614

146

6

Gazteak (15-24 urte)

148

78

2

80,16 64,91

Helduak (25-64 urte)

673

749

31

46,32

Adinekoak (>65 urte)

172

154

0

52,76

Datu eta grafiko guztiak biltzen dituen aurkezpena honako helbidean eskura daiteke: http://www.zumaia.net/euskera/images-noti/zumaia_aurkezpena_06.ppt

24

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

Haurren artean euskara gehien Datuak adin-taldeka bildu direnez, (ikus 1. grafikoa) jakin daiteke haurrak direla euskara gehien erabiltzen dutenak (%80) eta ondoren gazteak, 15 puntu gutxiagorekin (%65). Gutxien, berriz, helduek egiten dute (%46), adinekoek baino 7 puntu gutxiago (%53). Azken 6 urteotan adin-taldeek izan duten bilakaera aintzat hartuz gero, haurrek eta gazteek orain euskara gehiago erabiltzen dute: 8 puntu egin dute gora haurrek; gazteek, berriz, 12,5 puntu. Helduen eta adinekoen erabilerak, gutxi bada ere, behera egin du; 3 puntu eta puntu bat, hurrenez hurren. Haurrak presente diren elkarrizketetan helduen artean euskararen erabilera nabarmen igotzen dela erakutsi du azterketak. Haurrak tartean direnetan erabilera maila %76 izan da; tartean izan ez direnetan, berriz, 35 puntu gutxiago, %41. Euskara gehien Parolbidean eta Larretxon Herria zonaldetan zatitu eta hiru ibilbide egin zituzten neurtzaileek. Parolbidean eta Larretxo inguruan jaso da erabilera


Haurrak dira euskararen ezagutza handiena dutenak.

altuena (%64); herriko erdialdean erabilera pixka bat baxuagoa izan da (%59,5). Gutxien, berriz, alderdi berrian jaso zen, Zubitxikiaz bestaldera (%52). Siadecok 2000n egindako neurketan, ostera, herriaren erdialdean jaso zen erabilera indize altuena. Eskualdean datu hobeak Inguruko herrietan ezagutza-datuak handiagoak direnez, erabilera ere handiagoa jaso da Urola Kostako herri gehienetan (ikus 2. grafikoa). Zarautzen antzeko jakite-maila izan arren, ordea, erabilera ia 9 puntu handiagoa da Zumaian. Txillardegik badu eredu matematiko bat “espero daitekeen erabilera� kalkulatzeko eta Zumaiari dagokionez ehuneko hori %45,2koa da. Benetako erabilerak erraz gainditzen du erabilera hori, beraz. Hurrengo neurketa orokorra 2011n izango da, errolda egingo den urte berean, baina aukera badago tartean beste neurketa bereziren bat egiteko.

NEURKETAREN EZAUGARRIAK Kalean zenbat euskara erabiltzen den neurtzen du Leku itxiak (tabernak, dendak, kiroldegiak, etxeak, lantegiak, garraioak...), neurketatik kanpo geratzen dira. Neurketa, ez inkesta Jendeari ez zaio galdetzen normalean zein hizkuntza hitz egiten duen, entzun egiten da eta taulan jaso behaketa zuzena Ibilbidea aurrez erabakita Neurketa egiteko ibilbide jakin bat egoten da finkaturik aldez aurretik. . Neurtzaile bakoitza bere ibilbidean paseatzen ibiltzen da. Datuak jasotzeko taula bat Fitxan lau datu hartzen dira kontuan: erabiltzen den hizkuntza, adin-taldea, taldearen osaera eta mintzakideen sexua. Euskal Herri osoko datuak Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa Orokorra 1989. urtean egin zen lehen aldiz eta geroztik 1993an, 1997an, 2001ean eta 2006an ere egin da.

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

25


Emaitzei buruzko balorazioak

Xebas Leitza EHEko kidea

Uxoa Sorazu Irakaslea

Josune Herrarte

Bilakaera, haur eta gazteei dagokienez, itxaropena pizteko modukoa iruditzen zait (lehen Ikastolan, eta orain eskoletan egindako lanari esker), baina helduei eta adinekoei dagokienez, kezkagarria iruditzen zait. Helduen eta adinekoei dagokienez, neurketa hauei erreparatuz betiere, erabilerak hurrenez hurren bi puntu eta erdi eta puntu bat egin du behera azkeneko sei urteetan. Indar gutxi egin dela uste dut helduak euskaldundu eta alfabetatzeko garaian (sentsibilizazioa, euskaltegia indartu...).

Uste dut gauza asko eta interesgarriei buruz hitz egiteko beta ematen duela erabileraren neurketa honek: ezagutzak eta erabilerak izan duen joera, haurrak aurrealdean egoteak daukan eraginaren bilakaera, prospekzioaren inguruan, etab. Euskara gure ondorengoei utz diezaiekegun kultur ondarerik garrantzitsuena dela uste dut, eta hizkuntz politika eraginkorrak beharrezkoak dira, baina baita euskararekiko herritarron konpromisoa ere!!

Azkenengo kale neurketaren ondorioak irakurri nituenean, lehenengo irakurketan, behintzat, pozik sentitu nintzen, euskararen erabileraren indizea orain dela sei urte baino apurtxo bat handiagoa zelako. Baina, neu aurkitzen naizen adin tarteari erreparatuz gero –gainera, emakumea izanik– egia gordinarekin egin nuen topo. Neure adin tartekoak gara euskara gutxien erabiltzen dugunok herrian. Amak esaten duen bezala: �egia berdaderoa�.

Gainera, zenbakiak dantzan egiten dute ezagutza eta erabilera alderatzen ditugunean. Zumaia herri euskalduna izanik, ezagutzaren alorrean behintzat, nolako aldea erabileraren eta ezagutzaren artean? Zenbaki hutsak diren hauek utz ditzagun alde batera eta lan egin dezagun herrian euskararen erabilerak gorantz egin dezan, geuk hezten ditugun umeek eta hezi ditugun gazteek daramaten bideari jarraikiz, euskaldun herri bat osatzeko.

Herrian haurrak ditugu eredu, beraiek direlako euskara gehien erabiltzen dutenak; helduok badugu haiengandik zer ikasia. Gainera, umeak aurrean direnean ere euskara gehiago egiten da eta aztertu beharko dugu horrekin zein mezu ari garen transmititzen; euskara umeen kontua dela, akaso? Helduak kontzientziatu beharra da ondorio nagusia, beheranzko joera erakusten duelako erabilera-

ren bilakaerak. Ezagutza baino dezente baxuagoa da erabilera eta eskualdearekin konparatuta ere batez bestekoa baino gutxiago egiten da Zumaian. Udaleko Euskara Zerbitzuak datu hauek guztiak ondo aztertu eta oso kontuan hartuko ditu hemendik aurrera euskara sustatzeko jarduerak planifikatzeko orduan.

Zer moduz Zumaian euskara kontuan? Zer esango dugu, bada: inguruko beste herrien an-tzera gabiltzala, ez da hala? Badirudi Urola Kosta bailara hau zertxobait goraka goazela, eta hori poztekoa da, jakina, baina etxafuegoak bota-tzen ezin hasiko gara gaurkoz. Ikusi baititugu hor, kezkatzeko moduko laino beltzak ere: zergatik ote doa beheraka ume eta gazteen ezagutza, 1996. urtetik hona? Zergatik ote zarete emakumezkoak gizonezkook baino gutxiago gai honetan? Zer dela-eta ote doa beheraka jende edadekoen erabilera? Ez da dena arrosa gure baratzean. Herri txiki garenez, ezin dugu, beraz, lo hartu, ez dakit nork jasoko digulakoan. Hala ere, nik atera dudan ondorio nagusia zera da, euskaldunok animatu egin behar dugula geure

burua, aurrera segi dezagun gure ahaleginean, herri hau euskaldun izan dadin, beti izan den moduan. Guraso, gazte nahiz edadeko zumaiarrok, jarraitu harro euskaldun bizitzen, herritarron esku baitago etorkizuna, jarraitu euskal kulturaz gozatzen. Hor dauzkagu Baleike, Hitza, Berria, EITB; hor daukagu AEK euskalduntze eta alfabetatzeko, Bertso Eskola, musika eta kanturako banda nahiz koruak; hor dauzkagu gure liburu eta aldizkariak. Eta batez ere eskura dauzkagu etxeko eta lagunarteko solasaldi eta hitz aspertu gozagarriak; ez dago hori bezalako kultur sendabiderik. Eta azkenik, zuri egin nahi dizut dei, euskaltzale alfabetatu eta esnatu horri, jarrai dezazun lanean, zu baitzara belaontzi honen haize bultzatzaile ezinbestekoa.

Udaleko euskara teknikaria

Joanito Dorronsoro

Bertso Eskolako kidea

26

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA


ZUMAIAKO BEREZITASUNAK

Erabileraren bilakaera adin-taldeka, Zumaian 100

Kale Neurketa 2006ko urrian egin zen, bi egunetan:. • Urriak 18, asteazkena, 18:00-20:00 • Urriak 21, larunbata, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00

2000

80

2006

%80,2 %72,4 %64,9

60 %52,4

%48,9

40

%54 %52,8

%46,3

Hiru gune nagusitan egin zen neurketa, oinarritzat 2000. urtean SIADECOk egindako neurketa hartuta eta kale eta ingurune berriak gehituta. 1. Erdialdea: Mari kalea, San Pedro, Olazabal idazkaria, Harategiko kalea, Kale Nagusia, Goiko

20 0

Haurrak

Gazteak

Helduak

Adinekoak

Ezagutza, espero daitekeen erabilera, eta erabilera erreala Ezagutza 2001ean Espero daitekeen erabilera

Getaria

Zarautz

Azpeitia

% 79

% 87,9

Azkoitia

% 71,7

% 67,3

% 80 % 56,5

% 80,6

% 87,8

% 71,5

% 49,3

% 71,4 % 42,7

% 75,4

% 91 % 58

% 73,1

Zumaia

% 78,3

Erabilera erreala

% 45,2

100 90 80 70 60 50 40 30 20 10 0

Neurtzaileak: Kale neurketa hauek egiten Soziolinguistika Klusterreko lau neurtzaile profesional ibili ziren eta Zumaiako sei laguntzaile izan zituzten ondoan. Zumaiarren erabilera baino Zumaiako kaleetakoa: Ezin da erabateko ziurtasunez esan neurketa honetan jasotakoa Zumaiako biztanleen erabilera denik. Horren ordez, zuzenagoa da esatea Zumaiako kaleetan jasotako erabilera dela.

Zestoa

Zumaiako biztanleen ama-hizkuntza eta etxean hitz egiten den hizkuntza 2001 Guztira: 8.527 Ama-hizkuntza Etxean erabiltzen den hizkuntza

Euskara 5.137 4.189

Erdara 2.940 2.984

Zumaiako ezagutza 2001ean Euskaldunak Erdaldunak

1.032 % 12,4

6.035 % 73,1

Ezagutzari buruzko zenbait datu Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua. 2001

Beste bat 102 48

Haurrak

Adin-taldekako ezagutzaren bilakaera Zumaian Ia euskaldunak

1.197 % 14,4

Biak 348 1.306

plaza, San Jose, Odieta, Beheko plaza, Bonifazio Etxegarai, Axular Ibiltokia, Bonbillogoikoa, Bonbillobekoa, Bidezarreta, Ignacio Zuloaga plaza, Txomin Agirre kaia, Erribera eta Upela plaza. 2. Amaiako Plazatik Parolera: Amaiako plaza, Juan Belmonte kalea, Julio Beobide Ibiltokia, Baltasar Etxabe, Ortega y Gasset, Itzurun zuhaizbiudea, Larretxo eta San Telmo kalea. 3. Zubiaz bestaldekoa: Mendaro marinela, Basadi, Aita Mari, Arranaitz, Aizkorri, Izaga, Victoriano Arrate, Alai, Patxita Etxezarreta, Gernika pasealekua, eta Kantauri plaza.

Gazteak Helduak Adinekoak

100 % 91,1

80 60 40

% 80

0

% 84,4

% 84,8

% 74,1 % 69,9 % 66,4

20

% 90,7

% 63,6

1986

% 69,7

% 68,1

% 68,6 % 62,7

1991

% 65,4

1996

% 67,3 % 67

2001

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

27


PUBLIZITATEA

amaiako plaza, 2 Tel. 943 143278

Amaiako plaza

Jose MÂŞ Korta Industrigunea A1 - 4. Pabilioia tel.: 943 86 50 68 fax: 943 86 13 45 e-mail: denda@ostolaza.com www.ostolaza.com

28

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA


(2) ABELIN LINAZISORO

Gerra garaian eta ondoren jateko kontuarekin zer moduz ibili zineten? Gu ondo. Amaren baserritik, EpiolaAzpitik, babaa-eta ekartzen giñun. Ia jateko dana Oikitik ekartzen giñun. Gero, hamalau urtekin, lanian hasi nitzan. Non? Yereginean, langile bezela. Makinetan. Zerran eta fresadoran. Pintxe bezela hasi eta hantxe bertan ikasi nun lanian. Eta nerekin batea Maria Luisa Bixi ibili zan. Bi emakume tailerrean.

Hor jardinian daon erloju hori gure aittonak eindakoa da. Hamen ein zitun inguruko erluju danak: San Miel, Aizarnazabal, Azpeiti… toki askotako.

ere bai. Gure aittona-eta erlujeruak zian Betelun. Gero, Aittona Betelutik Agiñaga etorri zan eta hamen ere erlujuak eiten hasi zian. Herreruak eta erlojeruak zian eta guriari Larburun aittonak laguntzen zixon. Han Betelun anaiak apartatu ein zian eta guria Agiñaga etorri eta hamen ein zitun inguruko erloju danak. San Miel, Aizarnazabal, Azpeiti… Toki askotako.

Aurrena zerran eta gero fresadoran? Estrenengo ni zerran eta Maria Luisa fresadoran. Gero, Maria Luisak erten zunian, fresadoran hasi nitzan. Eta askotan igual biak batera. Ni osaba Ladisei laguntzen ibiltzen nitzan.

Nondik nora etorri zen zuen aittona Betelutik alde honetara? Gure aittona Agiñagako baserritar batekin ezkondu zalako etorri zan alde honeta. Hura han geatu zan, Agiñagan. Gure aittonaren seme zaharrena etorri zan Zumaira itsasoko motor txikiak eitera. Seme hau bere kuñauakin etorri eta Yeregi y Cía. tailer txikia ireki zuten. Otto Holkeneko horretan kuñau hauetako batek bere anaiak ekarriz zitun, baina orduan arazoak hasi eta apartatu ein zian eta Ottok tailerra jarri zuen aldameneko terrenua Zelaiari alkilerrian hartu eta tailer berria ireki zuten. Gure aitta ordurako Conde Plasentziaren txofer zebilen.

Yeregitarrek erlojuak egiten zituzten. Akordatzen al zera nola zen hori? Hor jardinian daon erloju hori gure aittonak eindakoa da. Santa Engrazikua

Han Betelun zuen aittatta bakarrik al zan erlojeroa? Ez. Yeregitarrak erlojeruak zian. Bat Iruñara jun zala ere badakit.

Gizonak bezala orduan. Zortzi ordu egunean. Bai, zortzi ordu egunero. Sapatuetan ere lana eiten giñun. Zortzi ordu baino gehixo ez giñun eiten. Guk ez behintzat. Gizonezkoak presako lana zanian-eta tailerrean geatzen zian, baina gu kalera.

GURE ZUMAI ZARRA

Irene Yeregi Salegi

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

29


GURE ZUMAI ZARRA

Zuen aitta Zumaiara etorri eta txofer zuzenean hasi al zen ala lehenbizi tailerrean jardun zuen? Nik uste tailerrean anai danak hasi ziala, eta gero, ez dakit nola, gure aitta Conde Plazentziaren txofer hasi zan. Han ezagutu zun gure ama. Hura Conde Plasentziaren neskame zeolako. Bueno, neskamia ez. Hura etxekoandriaren “señorita de compañía” zan. Conde Plasentzianeko lanari esker ezagutu ziren orduan. Bai, baina, Yeregi y Cía.tik Yeregi Hnos. era pasa bitartian ibili zan gure aitta txofer. Tailerra haunditu behar zutenian Conde Plasentziak bere torrean, badakizu palazioa non zeukan, hor Talaimendian, ba, Condeak bere torrean torno bat omen zekan eta hura gure aittari prestatu omen zion tailer berrixan hasteko. Eta zu hamalau urtetik aurrera jo eta su lanean. Bai. Hemeretzi urte ein arte. Baina lanian hamahiru urtekin ere ibilitakoa nax, e? Lanean non? Getaira juten giñan antxoai burua kendu eta salazoian jartzea. Orlandonea juten giñan lanera. Getaian aldapa nola dago eskubita juteko? Oain dana itxia dao. Ba, hara juten giñan lanera. Orlandonea. Goizeko seiretako aubobusian juten giñan eta han pasatzen giñun egun osoa. Bazkaria etxetik eamaten giñun eta eguerdian udaletxeko onduan aldapa behera juten taberna bat zeon eta hantxe bazkaltzen giñun. Etxeko jatekoa berotu eta jan. Hantxe bertan arrautzak prejitzen zigutela ere akordatzen nax. Denboraldi bat bakarrik egin zenuen Getariara joaten orduan. Bai, hamahiru urtekin. Akordatzen nax behin, jaia zan, eta goizeko seiretako autobusa galdu ein nun eta nik bitan pentsatu gabe oinez presaka-presaka

30

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

Getairaino jun nitzan. Nerekin batea lana eiten zutenak orduantxe ai zian mezetatik ertetzen eta danakin batera hasi nitzan lanean. Jaian ere lan egiten al zenuten, ba? Ez, normalian ez. Baina, badakizu, presako lana daonian, ba, lehenbailehen bukatu behar.

Akordatzen nax behin, jaia zan, eta goizeko seiretako autobusa galdu ein nun eta nik bitan pentsatu gabe oinez presaka-presaka Getairaino jun nitzan. Mutilak azkeneko pieza jo zai eoten zian eta dantza bukatzen zanian gurena etortzen zian. Neska-laguntza eiten zuten.

Egunero joaten al zineten? Bai, ia egunero. Gertatu izan zan lanea Getaira jun, han lanik ez, eta bueltatu egin beharra, baina normalian nahiko lan izaten zan. Antxoa salmueretan eukitzen zuten eta hura atea eiten giñun. Batzuetan antxoari burua kentzen, besteetan salmueretik ateratzen eta horrela. Lana izaten giñun, bai. Eta kobratu? Ostialetan kobratzen giñun. Ostialetan

lanik ez zeonian ere jun eiten giñan. Kobratzera. Akordatzen nax nola jun giñan behin Getaira kobratzera eta bueltan mendiz mendi etorri giñan Zumairaino. Pozik. Oso gaztetatik ezagutu zenuen Getaria orduan. Bai. Eta Getaiko festetan ere, neska gaztiak giñanian, hara juten giñan. Oinez koadrilan. Orduan ez zan automobilik ibili ere eiten eta bide erditik lasai asko juten giñan. Bidia oaingo aldian estua zan eta errebueltak askoz ere itxiagoak. Akordatzen nax Orruatik Kamiño Etxeko tarte horretan bide ertzian nola eiten zan erreka txiki bat bezelakoa menditik behera txintxilika belar puntetatik ur tantunak eroitzen zialako metro erdi baten alturatik-edo, eta luzean lau-bost metro izango zittun. Oso politta zan. Ba, Getaiko festeta jun giñan batian, dantzan ibili giñan, neskaak-neskaakin, eta halako batian berandatu zalakoanedo, irten giñun Getaitik Zumai aldera, baina aldapa behera hasi ordurako iluntzen hasita zegola ikusi eta, ene! gu bakarrik ilunpean nola jungo gaittun, ba, Zumairaino? Ene! Hau den bildurra! Goazen mutil bila!, alkarri esan eta berriro plazara jun giñan laguntza eske. Andoni Uranga eta Josu Arrizabalagari esan eta haiek lagunduaz ailegatu giñan Zumaira. Neskaak neskaakin esan dezu. Ez al zenuten mutilekin dantzan egiten, ba? Bueno! Ezta pentsatu ere! Makala zan, ba, gure izeko Faustiña! Hijas de Mariako presidenta zan eta ondo jakiten zitun hark kontuak! Nork norekin dantzan ein zun eta horrelako kontuak. Dantza ein ezkeo, gainea, Hijas de Mariako kongregaziotik bialtzen zizuten eta hori gure familiako lotsa zan. Beste neska askori ez zitzaien inporta izaten Hijas de Mariatik bialdu edo ez, eta dantzan igual eiten zuten. Baina guk txintxo-txintxo ibili behar izaten giñun. Gure ama gai-


B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

31


PUBLIZITATEA

Trenbide kalea, 1

Tel. 943143505

Basadi, 12 behea

32

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

Tel. 943 861018


nea, ez zan dantza zalia, sueltoan bai, baina agarraua ez. Lehen esan dezu Goiko Plazatik etxeraino mutilak lagunduaz juten ziñatela, askotan. Orduan ere mutilekin dantzan egin gabe, beraz. Bai. Gure artian asko eiten giñun, baina mutilekin ez. Mutilak azkeneko pieza jo zai eoten zian eta dantza bukatzen zanian gurena etortzen zian. Andoni Uranga eta Josu Arrizabalaga askotan. Haiek neska-laguntza eiten zuten. Ez ziren oso urrutira joaten! Ez! Bertatik berta. Goiko Plazatik gure etxeko entrada. Baina gu gustura. Lana dela eta ez dela Getariraino joan gara, baina gerra ondorenera joan nahi nuke. Gerra bukatu zenean zuk hamabost urte izango zenituen eta… Bai, hamabost urte, baina akordatzen nax errepublika garaian, nik zenbat urte eukiko nittun, ba, orduan?, zazpi-edo, eta badakizu errepublika garaian Euskal Herriaren independentzia nahi zala, ezta?, ba, Mirentxu eta bixok eskutik helduta eta buruan zinta nazionalista giñula, hiru koloretakua, Patxineko (orain Pulpo) horta jun giñala akordatzen nax. Patxineko itxian errepublikanuak lokala zuten eta gu hara jun giñan ikusmiran. Zuria, gorria eta berdea koloriekin. Beti ere zuek ikusmiran. Bai. Errepublika garaian moimento haundia ibili zan Zumaian eta han ibiltzen giñan batea eta bestea. Garai hartan gure aitta nazionalista gogorra zan. Ene! Hura gerra garaian bizi izan balitz, aurrera jungo zan, frentera, eta gu, ama

eta senide danok, herritik kanpora bialduak izango giñan. Batzokixa fundatu zanean ere hantxe zan bera primera filan. Bere anaixak ez zian hainbeste nabarmendu, baina guria oso gogorra zan. Beste nazionalista gogorra gure izeko zan. Julian, Kristina eta hauen ama. Guriak automobila zekan eta izeko eta biak batera eta bestera ibiltzen zian, abertzaleen botoak bila eta behar zana eitera. Beti listo. Gero… belaxe hil zan eta… Gerra ondorenean goserik ez zenutela pasa esan duzu. Errazionamentuko kartilak eta horrekin akordatzen al zara?

Garai hartan gure aitta nazionalista gogorra zan. Ene! Hura gerra garaian bizi izan balitz, aurrera jungo zan, frentera, eta gu, ama eta senide danok, herritik kanpora bialduak izango giñan.

Bai. Orduan asko jaten zana ere boniatoa zan. Boniatoa nei asko gustatzen zikan. Gure amak labean erretzen zitun eta Mirentxu eta biok amorratuak giñan jaten. Azala kendu eta oso gozoa zan. Patata bezelakua. Baina guk ez giñun goseik pasa. Lehen esan dizut jatekoa Oikitik ekartzen giñula, baina akordatzen nax nola eoten zian hauek Zubi Txikixan eta baserritarrei sagarra-eta, aza-eta kentzen zikuen. Goiko Plazan bertan ere bai. Behin batean hauetako emakume batek esnerik gabe laga zitun baserritar baten bezeruak esnia beak behar zula-ta. Kontrol gogorra orduan. Ui! Kontuz ibili beharra zeon. Gu sagar bila-eta Bitarteko baserrira berta juten giñan. Baserrian bertan erosi eta bale. Bai, ba, Bitartekuak Goiko Plazara ekartzen hasi ezkeo, edo Plaza bertan edo Zubi Txikixan kendu eiten zixkoen. Estraperlua ere haundixa izan zan garai hartan. Guk tailerra gendukan eta gure osaba bat zestuar baten oso laguna zan eta hark ekartzen zixkon gauza asko. Jatekua ere bai. Eta gero, ekarritakoa danon artean partitzen zun. Obreroentzat ere ekartzen zun, e? Behar zen guzti hori nola ekartzen zuen? Ez nax ondo akordatzen, baina seguruena tailerreko automobilean ekarriko zun. Gose garaian ondo samar orduan. Bai. Gu bai. Ogia ere Bixinekuak trenez ekartzen ziun. Hark ekarri eta gu bere etxera juten giñan bila. Baina errazionamentuko tortak ere jaten giñun, e? Jarraituko du. B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

33


AGENDA

martxoa-apirila

Ikastaroak Ikasturtean zehar matrikula zabalik: Informazioa 943-861056 - BI ARRI: Eskulanak, Tifany, Patchwork eta josteko lan txikiak - PINTURA TAILERRA: Astelehenetik ostegunera. - YOGA: astearte eta ostegunetan 18:30ean - KZ Gunea: ikastaro eta mintegiak. 943-862866. Internet Kzgunea (20 ordu); martxoaren 19tik 30era, 11:00etatik 13:00etara; eta apirilaren 17tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara.

Deialdiak KORRIKA 15 Martxoak 16, ostirala, 22:00etan Alondegian, Xabier Amurizaren “Bertso berriak eta kopla zaharrak”

Martxoak 23, ostirala, Korrika txikia. Martxoak 24, larunbata. 18:30ean, kale antzerkia: Aproja taldearen “Txi-kago klub”. 21:00etan, Odietan afaria. Txartelak salgai Metron, Inpernupen, Foto Mertxen eta euskaltegian,

34

B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

martxoaren 19a arte. 00:20an, Korrika Zumaian. MENDI ASTEA 2007: Martxoaren 19tik 23ra, Forondan, Mendiko Ikus-entzunezkoak. 19:30ean.

Txangoa: Apirilak 21: Balmaseda – Sodupe - Turtzioz Izen-emate azken eguna: apirilak 19. Bisita gidatuak: Kulturala+ txalupa: martxoak 17. Irteera turismo bulegotik, 16:30ean Geologikoa + txalupa: martxoak 24. Irteera Algorri Naturaren Ezagutza etxetik, 10:00etan Itsaslabarrak – marearteko zabalgunea: martxoak 18. Irteera: Algorri Naturaren Ezagutza etxetik, 10:00etan

Apirila Igandea, 1 12:00tan, Aita Marin, haur antzerkia: Pantharey-ren “Alaia”. Osteguna, 12 22:15ean, Aita Marin, zine forum saioa: “Hijos de los hombres”. Ostirala 13tik aurrera, Santelmoak. Osteguna 26 22:15ean, Aita Marin, zine forum saioa: “Azuloscurocasinegro”. Ostirala 27 22:00etan, Aita Marin, antzerkia: Patxi Santamariaren “Erredakzio itxia”.

Martxoa - 20, asteartea, Aritza Monasterioren “Noches de juerga”: Siula Grande Huayhuash 2001. - 21, asteazkena, Iñaki Caboren “Fuenfria: film de escalada de hielo en el valle de ChistauPirineo”. - 22, osteguna : Marimendiren “Euskal Herriko 19 emakume Mont Blanc-en” - 23, ostirala: Patxi Lasarteren “Escaladas En Chamonix- Esencia Alpina” IRAKURKETA ASTEA: Apirilaren 23tik 27ra.

Irteerak TURISMO BULEGOAK ANTOLATUTA (943-143396)

Asteazkena 21 17:30ean Haur liburutegian, ipuin kontaketa Miriam Mendozarekin. Osteguna, 22 22:15ean zine forum saioa “Matar a un ruiseñor ”

Ostirala, 23 22:00etan Aita Marin, Ruper Ordorikaren kontzertua “Memoriaren mapa” disko berria aurkezteko.

Gaztetxolako txokoa Martxoak 17 "Playstation" topaketa

Martxoak 23 Zentzumen tailerra Martxoak 31 zine forum saioa.


B A L E I K E 2 0 0 7 M A RT X OA

35


153 (2007ko martxoa)  

[Beduola, erriberako ontziolen itzulera] [Txokorik txoko: Goiko kalean] [izpiak eta hizkiak: Luis Llavori eta Josu Waliño] [Erretratua: Mada...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you