Issuu on Google+

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE 152. ZENBAKIA. DOHAINIK 2007ko OTSAILA

www.baleike.com

Aldizkariaren aro berria

KOLORETAN 36ko Gerrako kanporatuak K R U D E L K E R I A

B A T E N

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A



U R T E U R R E N A




B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


BALEIKE152 AZALA g. zabaleta

15

herri aldizkaria Juan Belmonte, 29 behea tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Xabier Azkue, Gurenda Serrano Koordinatzailea: Juan Luis Romatet, Gorka Zabaleta; Kazetariak: Itsaso Ibarra, Maitane Urbieta, Itziar Garate, Izaskun Urbieta, Maitane Agirre, Iure Alzibar, Abelin Linazisoro, Haize Galarraga, Mikel Olasagasti, Joseba Alkorta Kolaboratzaileak: Xebas Leiza, Miriam Romatet, Dani Carballo, Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro, Eneko Dorronsoro, Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua, Ibon Aizpurua, Jon Maia, Natur Taldea, Ander Hormazuri, Aitor Manterola Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 gurenda@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 1.000 ale Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594

erretratua

EUSTAKIO ADURRIAGA

18

izpiak eta hizkiak

4

librean

JON MAIA miriam romatet

6

baleike+

PEIO ROMATET ISMAEL MANTEROLA

21

txokorik txoko

PARROKIARI BUELTA

24

KARMEN BALENTZIAGA: BIDEGILEA

Krudelkeria 27 baten gure zumai zarra urteurrena IRENE YEREGI SALEGI

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A




IRITZIA

TXOKO LATEA JON MAIA

Zer dugu esateko?

Fenomeno normaltzat jo dezakegu. Udal gehienetan gauza hauek gertatzea normala izango da. Izan ere, udaletxe gehienetan, berdinek agintzen dute. Zenbaitetan, ia 30 urtetan. Hori bai, iruditzen zait herritarrek ere zer esana izango dutela egiten diren eta egiten ez diren gauzei buruz. Pentsatzen det, hauteskundetik hauteskunderako lau urteko edo 1.460

Pentsatzen det Zumaian bezala, herri gehienetan gertatuko dela. Ez dakit Zumaiako Udalak bere berripaper informatiboetan zenbat gastatzen duen, baina asko izango dela iruditzen zait. Zer egiten ari diren, nola egitera doazen, noiz, zertarako.... koloretako eta paper lodiko orri informatiboak aldiro-aldiro ditugu buzoietan. Ia-ia, gure babes ofizialeko etxeetako pasilloetan zintzilikatzeko moduko obrak dirudite zenbaitzuek. Pentsatzen det herri gehienetan, udalek ondo saldu nahi izango dutela egiten duten guztia,



eguneko tarteetan, noiz edo noiz, puntualki eta proiektu jakinen gainean bere iritzia adierazteko gogoa izan dezakeela jendeak. Jendeak ere izan dezakeela informazioa bere herrikideei esateko. Jendeak izan dezakeela, Udalak bezelaxe, besteei informazio eta gauza interesgarriak esateko gogoa, noiz edo noiz. Kultur taldeek, kirolariek, etorkinek, gure aitonaamonek, gazteek, herri mugimenduek, edonork... asko dugu esateko, kontatzeko, konpartitzeko. Kezkak, proiektuak, asmoak, beharrak, arazoak, salaketak, istorioak... Hori jasotzeko eta plazaratzeko udalek izaten duten interesa eta inbertsioa, ordea, ez da berea propioa jaso eta plazaratzeko izaten dutenaren parekoa.

eta informazioa beren lehentasunetakoa izango dela.

Horregatik dute, nire ustez, herri aldizkariek izateko arrazoia.

Pentsatzen det, baita ere, kasualitate multilaterala izango

Baleike berrituari nik horixe eskatuko nioke, baita zumaiarrei

dela, hauteskundeak hurbildu ahala, beti, herri guztietan

ere, noiz edo noiz zerbait esateko edo kontatzeko dugunean,

proiektuak eta horien exekuzioak pilatzea eta bizkortzea.

baleikela. Osasungarria da eta, gainera, ondo pasako degu.

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


NIRE PARTEZ MIRIAM ROMATET

Hitz gutxitan, Yogak, arnasketa karratuak hartzera eta postura xelebreak moldatzera behartzen gaituen bezala, bizitzarekiko eta geure buruarekiko jarrerak ere lantzen ditu, eta hala, aipatzen zaigu bizitza, unea, errealitatea bizi behar dugula,

Ilusioz beteta, edo

jarrera baikorra baina errealitateari lotua, orekatua bultza nahi du gugan (gutxi gorabehera). Eta, ilusioa baztertu nahi du: ilusioa desilusioaren jatorri gisa. Ilusioak, ametsetan ibiltzeak ihes egiteko dira, eta kaltegarria da, antza. Ilusioetan murgildurik ez dugu errealitateaz behar bezala gozatzen. Baliteke, baina, nola bizi ilusio eta ametsik gabeko errealitatea? Zer da bizitza erreala? Iratzargailua, fakturak, ontzi zikinak, erosketa zerrendak, umeekin borrokak eta aldizkako txikitoak? Bizitza serio, puntual eta taxuzkoa?

Baleike-koen enkargua sasoi txarrean iritsi zait: beranduegi urte berriko asmoez jarduteko (gutxi edan eta asko irakurri, bikini dieta eta sasoian jartzea...), eta goizegi udaberria iritsi dela eta, beti lez, bat bera bete ez dudala aitortzeko (sasoia eta bikinia!!). Baina aldian behin yogako klaseetara joaten naiz (ze urruti dagoen kiroldegia!) eta irakurri, pittin bat irakurtzen dut; ondo, argitu

Amoreak ere bai desamorea sarritan, baina merezi du dena

behar dut nire irakurketa ohiturak ez direla onenak (gauero,

den, ez?

soffing bete-betean, eta telebistako anuntzioen tarteetan

Eta orain noa liburura, zeren bertan, makina bat zozokeria-

gehienetan), eta gainera liburu gehienetan amaiera aurrez

ren artean, honelako zerbait baitio: “gaur eguneko mantrak

irakurtzen dudala, pazientziak ez dit ematen gehiagorako

dio, ‘ez hitz egin, ez amestu; ekin’. Baina amets egitea, pla-

eta... desastria!

nak egitea da onena, hor sumatzen ditugu gure nahiak erarik

Tira, ba, lerro hauetan biak lotu nahi ditut, yogako iluntze

indartsuenean, posibilitateak amaiezinak direnean eta gure

batean izan genuen “eztabaida” bat eta irakurri dudan azken

ametsek ez dutenean errealitatearen eta praktikotasunaren

liburuetako bat, “Elogio de la Pereza”.

muga eta oztoporik”.

Ni ez behintzat! Niretzat, ametsak, ilusioak, ezinbestekoak dira bizitzeko: ilusioak edo planak, opor batzuetatik itzuli orduko hurrengoak amesten eta antolatzen hastera eramaten zaituztenak, eguneroko martxatik pittin bat ateratzeko balio duten aitzakiak asmatzea, eta, zergatik ez, baita errealitatearekin inolako loturarik gabeko ilusioak ere (George Clooneyrekin erdibana marianito bat edatea...) Ez da errealitatea ukatzea edo ihesa, egunerokoari gominola batzuk gehitzea baizik; eta desilusioa ekar dezakeela?

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A




BALEIKE+

Krudelkeria baten urteurrena Duela 70 urte, 1937ko otsailaren 13an eta 14an, frankistek 200dik gora zumaiar bidali zituzten herritik 1937ko otsailaren 13a. Goizeko zazpiak. Zubitxikin, jende asko ari da pilatzen. Gehienak haurrak, emakumeak eta adinekoak dira. Denera, ia 200 zumaiar. Kamioiak eta autobusak daude beraien zain. Bertan sartu dituzte Espainiako Gerra Zibila eragin zuten frankistek, eta badoaz, baina ez dakite nora. Izan ere, ez doaz beren borondatez. Derrigortuta doaz, 1936ko altxamendu militarraren aldekoek behartuta. Zumaiarrak izan arren, Zumaiatik bidali egin dituzte. Gerrako kanporatuak dira.

AITOR MANTEROLA

Hurrengo egunean ere gauza bera gertatu zen, eta beste 50en bat zumaiar bidali zituzten Francoren aldeko soldaduek eta agintariek. “Orduan herriko alkate zena eta militarren aldekoa bera ere, leihoren batetik begira zegoen�, oroitu du kanporatuetako batek. Denera, 250etik gora kanporatu, gehienak emakumeak, haurrak eta adinekoak. Autobusetan umeak eta adinekoak sartu zituzten, eta kamioietan, emakumeak eta 12 urtetik gorakoak. Herria tristuran murgildu zuen gertakari hark, familiak hautsi zituen eta sekula itxiko ez den zauria ireki zuen. Izan ere, hainbat herritar izan ziren herrikideak bidali zituztenak, eta hori ez da sekula ahazten. Beraiek jakin ez arren, kanporatuek Bizkaia zuten helmuga. Bertako kostaldea, zehatzago esateko. Aurreneko geldialdia Ondarroan egin zuten. Gerra Zibila Euskal Herria bete-betean astintzen ari zen, eta fronteak nonahi zeuden. Baita Ondarroan ere. Kanporatu zumaiarrak autobusetatik eta kamioietatik jaitsi zituzten, eta oinez ibiltzen hasi ziren. Frontea izanik, errepideak

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

eta bonbardatuta zeuden, eta oso zaila zitzaien ibiltzea. Laguntza izan zuten, ordea. Izan ere, hainbat gudari gerturatu zitzaien, eta bide zail haietan barrena joaten lagundu zieten. Hala, bidez bide eta oztopoz oztopo, Lekeitiora eramango zituzten autobusak eta autoak zeuden lekuraino iritsi ziren. Bizkaiko herri hartan ongietorria egin zieten, baita jateko pixka bat eman ere. “Oso harrera ona egin ziguten, eta jateko errazionamendua indarrean izan arren, ahalegin handia egin zuten gu elikatzeko�, gogoratu du zumaiar batek. Kanporatzearen zergatiak

Lekeitiotik Kortezubiko bainuetxera joan ziren, eta egoeraren gordinean bazuten itxaropen izpi bat: gerran zituzten senideekin bilduko zirela uste zuten. Gehienen kasuan, ordea, usteak erdia ustel. Ondorioz, ahal zutena egin behar izan zuten, eta bakoitzak erabaki zuen zer egin. Norabide asko hartu zituzten: Zornotza, Forua, Bilbo, Plentzia, Gorliz... Baserriak, komentuak... Edozerk


B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A




BALEIKE+ Sabina Romatet Kanporatuen senidea

“Gogorra izan zen amarik gabe gelditzea� Ama eta bi ahizpa gazteak kanporatuak izan ziren, baina bera herrian gelditu zen amonak zaintzen. Kanporatzeen beste alderdia herrian gelditu zirenena da. Horietako bat da Sabina Romatet, eta min handiz oroitzen ditu gertakari hura bera eta hark sortutako ondorioak. Nola oroitzen dituzu kanporatzeen egun haiek? Ia hamar urte neuzkan. Militarrak irailean sartu ziren Zumaian, aurreko urtean. Orduan, aita Urolako treneko nagusia zen, eta Bilbora joan zen, ihes. Amarekin lau ahizpa gelditu ginen. Aita han, gu hemen, eta dirurik ez... Otsailean bidali zituzten. Ama bi gazteekin joan zen, eta gu amonekin gelditu ginen. Gogoan al duzu amak eta bi ahizpak alde egin zuten egun hura? Asko ez naiz oroitzen. Iluntzean amonarenera bidali gintuzten. Hala ere, joan behar zutela bagenekien. Oso tristea izan zen. Gogorra izan zen amarik gabe gelditzea. Gainera, ez genuen elkarren berririk izan itzuli ziren momentua arte. Nora joan ziren? Lehenengo Ea eta inguru horretara; pixkanaka aurrerago, eta azkenik, Zallara. Aita ere han zen, Bilbon, Sotatarren etxe handian, eta denek bat egin zuten. Zenbat denbora egin zuten kanpoan?

Hilabete batzuk egin zituzten. Urtea bukatzerako etxean ziren. Ama, gainera, haurdun itzuli zen. Nolako egoera zegoen hemen gurasoak itzultzean? Gogorra. Aitari ez zioten utzi herritik irteten urtebetean, lana ere kendu zioten... Azkenik, Elgoibarren hasi zen lanean. Amak ere lan asko egin behar izan zuen. Gu ere lanera joaten ginen udako oporretan. Tristea zen hemengoa. Gerrak ez zuen ezer onik ekarri. Senide bat gerran hil zitzaigun, eta atera kontuak, gerran hildakoen aldeko hiletak egiten ere ez zuten uzten. Zergatik kanporatu zituzten? Politikagatik. Aita eta ama Batzokian ibiltzen ziren, eta aitak alde egin zuenez... Gorrotoa zen nagusi. Hala ere, batzuei utzi zieten hemen gelditzen, etxekoren bat zahartuta zutelako. Zer sentitzen duzu 70 urte igaro eta gero? Zenbait politikari komunikabideetan entzuten ditudanean, berotu egiten naiz. Guk pasatu behar izan genituenak zer izan ziren, ba? Eraman ezina egiten zait. Sufritu era askotara sufritzen da, eta horiek uste dute beraiek bakarrik sufritzen dutela. Orduko umeak ditut gogoan: herritik kanporatuak kamioi zaharretan sartuta, ganadua balira bezala.


balio zuen bizilekutzat hartzeko, eta horrela moldatu behar izan zuten. Atzerrira joan zenik ere izan zen. Nola edo hala gerrari ihes egitea zen helburua, gerraren ondorioak bete-betean jasaten ari baitziren. Izan ere, Zumaiatik kanporatzeko zergatiak gerra zuen oinarri: kanporatuen senideren bat aurkakoa (abertzalea, sozialista...) izateagatik bidali zituzten frankistek. “Gure aitak trenean egin zuen ihes hilabete batzuk lehenago”, dio batek; “Guk bi anaia genituen frontean”, gaineratu du beste batek. Nahikoa arrazoi, nonbait, frankisten ustez, Zumaiak inoiz bizi izan duen krudelkeria handienetakoa egiteko. Zumaian ere, zailtasun ugari

Herritik kanpo izan ziren hilabete luze batzuetan, ahal zuten moduan moldatu behar izan zuten. Batzuek besteek baino aukera eta baliabide gehiago aurkitu zituzten, baina guztientzat hilabete gogorrak izan ziren. Gerrak bazter guztiak zapaldu zituen, frankistek mugak zaintzen zituzten laguntzak oztopatzeko, eta egoera beldurgarria zen. Gainera, Zumaian gelditu ziren senideekin ezin zuten inolako harremanik izan; batetik, oso baliabide gutxi zelako orduan, eta bestetik, frankisten atzapar luzeek galarazten zutelako komunikazioa.

Gerran zituzten senideekin bilduko zirela uste zuten. Gehienen kasuan, ordea, usteak erdia ustel

Zumaia: kanporatu kopuru handiena izan zuen herria “Euskal Autonomia Erkidegoko herrietatik, Zumaia izan zen gerrak gehien zigortu zuen herrietako bat”, dio garai hura zehatz-mehatz aztertzen ari den Joseba Esnalek. Horren adierazle bat kanporatu kopurua da: “Gure datuen arabera, 256 lagun bota zituzten herritik”; gaineratu duenez, “EAEko herrietatik, biztanleko kaleratu gehien izan zuen herria gara”. Beste hainbat errepresio mota ere aipatu ditu: “Fusilamenduak izan ziren, herritarrei lurrak eta etxeak kendu zizkieten, lana ere bai...”. Esnalen ustez, frankistek Zumaia hain gogor jipoitu izana ez da kasualitatea; hainbat datu eman ditu: “Batetik, Errepublikan parte hartze handia izan zuen, batez ere, Lizarrako Estatutua finkatzeko orduan. Bigarrenik, Zumaia frankistek bereganatu baino 11 egun lehenago (1936ko irailaren 21ean hartu zuten), Junta de Defensa delakoa bildu zen, gerora Eusko Jaurlaritzaren sorburu izan zena, hain zuzen. Hirugarrenik, UGTk Zumaian zuen indar handia aipatu behar da, miliziano ugari baitzen herrian”.

Kanporatu zumaiarrak autobusetatik eta kamioietatik jaitsi zituzten, eta oinez ibiltzen hasi ziren.

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A




PUBLIZITATEA

zuloaga plaza, 1 Tel. 943862309

erribera kalea, 6 Tel. 861155

zumbillo, 4

kale nagusia, 2

10

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

Tel. 943 861521

Tel. 943 861407


Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Lekeition kanporatuei ongietorria egin zieten. Kostaldeko bidea oztopoz josita zegoen. Errepublikako gudariak trintxera batean. Hainbat gudari gerturatu ziren kanporatuei laguntzera. Italiako faxistak Zumaiako hilerrian. Emakume eta haurrek osatu zuten kanporatuen gehiengoa.

Erbesteratuen historia kontatzen duen ipuina Zumaiak jasan behar izan duen krudelkeria handienetakoa da kanporatuena. Herriaren historian leku berezia dauka, baina gerra irabazleek kontatu ohi dutenez, hainbat gertakari ez dira behar bezala kontatzen, edo kontatu ere ez dira egiten. Gertakari larri harekin gauza bera gerta ez dadin, egitasmo berezia prestatzen ari da Joseba Esnal: kaleratuen historia kontatzen duen ipuina. Berak idatzi du, eta marrazkiak Olatz Goiburu zumarragarrak egin ditu. 13, 14 eta 15 urtekoentzat izango da, batez ere, eta ikastetxeetan banatzeko asmoa du Esnalek, “adin horretakoek ere gure historian aparteko lekua duen gertakari larria ezagutzeko�. Noiz argitaratuko den ez daki, baina aurten izango dela ziurtatu du egileak. B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

11


BALEIKE+

Gerrak eraman eta gerrak ekarri. Horixe izan zen kanporatu zumaiarren historia. Izan ere, Euskal Herrian gerra amaitzean hasi ziren kanporatuak herrira itzultzen, 1937ko amaiera aldera. Ez ziren denak batera itzuli, baina. Gainera, zailtasun ugari izan zuten herrian sartzeko: “Ez ziguten utzi itzultzen, eta Orioko familiaren etxean egon behar izan genuen bizpahiru hilabetez”, gogoratu du batek. Itzultzean aurkitu zuten egoera ez zen gozoa. Herria frankisten eskuetan zegoen, eta dena zuten kontrolpean. Kanporatzeak sufritzeaz gain, beste hainbat bidegabekeria ere jasan izan behar zuten: lurrak eta etxeak kendu zizkieten, lanik gabe utzi, herritik urtebetez irteteko debekua ezarri eta abar. “Haiek berehala kendu ziguten senideak berriz elkar ikusteak eragindako poza”, dio kanporatuetako batek. Oraindik ere beldurrez

70 urte pasatu dira ordutik. Gertakari haiek bizi izan zituztenetako asko hilda daude orain, baina krudelkeria hura bizirik dago. Kanporatuetako batzuk bizi dira, eta haien testigantzei esker dakigu zer egoera gogorra jasan behar izan zuten. Barru-

Jexux Etxabe

Kanporatua

“Nora eraman behar gintuzten arrastorik ere ez geneukan” 11 urte zituen kanporatu zutenean. Gurasoekin eta arreba batekin bidali zuten herritik.

12

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

Gerrak bazter guztiak zapaldu zituen, frankistek mugak zaintzen zituzten laguntzak ostopatzeko, eta egoera beldurgarria zen.

barruan daukate garai hura, eta urteak pasatu arren, beldurrez bizi dira oraindik. Jakin badakite nork bidali zituen herritik, haien izen-abizenak ederki dakizkite, ondo gogoan dute beraiek bezala zumaiarrak zirela, baina izenik aipatzerik ez dute nahi. “Orduko alkate hura... Izenik ez dut esango, badaezpada ere” eta antzeko esaldiak ohikoak dira kanporatuen ahoetan. Beldurrez bizi dira oraindik. Beldurrez bizi dute oraindik 70 urte bete dituen krudelkeria hura.

Bertatik bertara bizi izan zituen kanporatzeak, bera ere tartean baitzen. Oso garai gogorrak izan ziren Jexux Etxaberentzat, eta urteak igaro diren arren, ez dauzka ahaztuta. Testigantza bizibizia eman digu gertakari hartaz eta haren ondorioez. Nola oroitzen duzu kanporatu zintuzteneko egun hura? Otsailaren 13a zen, eta 07:00etarako, Zubitxikira joateko agindu ziguten. Alkatea leihotik begira zen. Kamioiak eta autobusak etorri ziren, eta martxa. Zenbat lagun zineten? 200 baino gehiago. Baina uste dut bi egunetan alde egin genuela. Familiako zeinekin zinen zu? Gurasoekin eta arreba batekin. Anaia eta arreba bana, txikienak, hemen utzi genituen, eta haiek zaintzeko Orioko amona ekarri genuen. Nola bizi izan zenuten egoera hura etxean? Egun batzuk lehenago esan ziguten kanporatzearena. Amona segituan ekarri behar izan genuen, eta dena prestatzen aritu ginen. Ba al zenekiten nora eraman behar zintuzteten? Arrastorik ere ez genuen. Nora joan zineten? Lehenbiziko geldialdia Ondarroan egin genuen. Frontea zegoen orduan Ondarroan eta Lekeition. Lurrean laga gintuzten, eta hor konpon: “Ahal duzuena egin”. Kaminoz kamino Lekeitiora heldu ginen. Bideak-eta puskatuta zeuden bonbardaketen eraginez, eta zulo haietan gaizki ibiltzen ginen. Lekeitioko fronteko gudariek lagundu ziguten bide haietan. Haiek gainditu ondoren, Lekeitiora jaitsi ginen, eta Batzokian bazkari antzekoa eman ziguten, jateko ez baitzegoen ezer; ordurako errazionamenduak hasita zeuden han, eta nik, esaterako, ogi beltza jan nuen. Lekeition oso denbora gutxi egin zenuten, ezta? Bai. Gau hartan bertan Foruara eraman gintuzten, autobu-


Une gogorrak bizi izan zituzten kanporatuek Bizkairako bidean.

sez. Frantziskotarren komentuan sartu gintuzten, eta han egon ginen zortzi bat egunez. Zumaiar asko geunden bertan. Handik bakoitzak ahal zuen lekura jo behar zuen, eta gu Ibarrangelura joan ginen, hutsik zegoen baserri zahar batera. Lo geundela, aitak estaka izaten zuen eskuan, lurrean kolpeak joz, arratoiak uxatzeko. Pare bat hilabete egon ginen han, Gernika erori zen arte. Orduan, Elantxobera jaitsi ginen, eta itsasoz, Bermeora joan ginen. Gerra bertatik bertara bizi izan zenuten, ezta? Bai. Bermeon sekulako borrokak ikusi genituen, eta handik Bilbora joan ginen. Ibarrangelun geundela, berriz, Gernikako bonbardaketa ikusi genuen. 17 abioik egin zuten. Lehendabizi batek egin zuen buelta, behe-behetik, eta gero beste guztiak. Gure gainetik pasatu ziren, eta kostaldetik barrena Gernikan sartu ziren. Azoka eguna zen, eta gu askotan joaten ginen, baina egun hartan ez ginen joan. Sekulako triskantza egin zuten. Sua behetik gora igotzen zen. Jendea ihesean, nora joan arrastorik gabe... Gauez, gure aita eta Erramun iloba Gernikara joan ziren, laguntzera eta beste anaia gudaria aurkitzera (Saseta batailoikoa zen, eta han zeukan kuartela). Dena puskatuta zegoen; beldurgarria zen. Beldurra eguneroko kontua izango zen, ezta? Bai. Bada sekula ahaztuko ez zaidan gertakari bat. Uste dut Bermeon izan zela. Gudariak, anaia tartean, arropak garbitzera beste etxe batera joaten ziren, eta bertakoek guri eskaini egin ziguten etxe berri batera lotara joateko. Larunbat batean joan ginen, baina ezin atea ireki, eta zaharrera bueltatu ginen. Hurrengo egunean, ama-eta, elizatik bueltan etxe berrira joan ziren, eta atea ireki zuten. Ohearen gainean obus bat zegoen sartuta. Hara joan izan bagina, ni gaur ez nintzen hemen egongo. Nola egin zenuten itzulera? Bilbon geundela etxera itzultzeko erabakia hartu genuen.

Dena galduta zegoenez, itzultzeko esan ziguten. Bermeora joan ginen lehendabizi, eta itsasoz, Elantxobera, gero. Beste ontzi batean Ondarroara heldu ginen, eta handik etxera. Baina ez ziguten sartzen utzi. Orion egon behar izan genuen hiru bat hilabetez. Ezaguna genuen komandante nazional batek egin zigun etxera itzultzeko modua. Hura bera hobea izan zen hemen bertako jendea baino! Izan ere, herrira itzuli berritan, alkatearekin topo egin, eta honelaxe esan zion gure aitari: “JoĂąo, Xendua, etorri al zarete? Hau segituan konponduko dugu. Etorri bihar Udaletxeraâ€?. Gure aita joan zen, eta alkateak mila errealeko isuna jarri zion berriz herrira itzultzeagatik. Berak bidali, eta etortzeagatik, isuna. Nola ordaindu zenuten isuna? Dirurik ez genuen, baina eskatuz eta ahal zen bezala bildu genuen dirua. Nola zegoen Zumaia zuek itzultzean? Beldurra zen nagusi. Gure etxean, esaterako, ez zuten nahi esatea nork bonbardatu zuen Gernika. Beldur handia zuten, eta gu gazteak izanik, beldur ziren ez ote genuen kontatutako. Zer sentitzen duzu bidali zizuten haienganako? Zer sentituko dut, ba! Gogorra izango zen Zumaia bezalako herri txiki batean, ezta? Hutsik gelditu zen, esate baterako. Orduan oso gutxi bizi ginen-eta. Zergatik kanporatu zintuzteten zu eta zure senideak? 16 urteko anaia gerrara alde egina zelako beste anaia batekin. Bietako bat, gainera, frontean hil zuten. Julio Baxakarte zumaiarrak eman zigun albistea Foruan. Arreba eta hura hizketan ari ziren, ea zumaiarrik bazen hildakoen artean, eta irten egin zitzaion anaia hil zutela. Anaia Itxarkundia batailoikoa zen. Arreba oihuka hasi zen, eta oso une gogorrak izan ziren.

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

13


14

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


Txapeldunen irakaslea Hamabost urte daramatza Eustakio Adurriagak Zumaian zesta puntako entrenatzaile. Bere eskuetatik pasa dira, besteak beste, Enbil eta Goikoetxea munduko txapeldunak.

ERRETRATUA

Eustakio Adurriaga Zesta puntako entrenatzailea

GORKA ZABALETA

“Mutil koxkor ginela eskuz jokatzen genuen beti. Halako batean, Tolosan, gizon bat gerturatu eta esan zidan ea zergatik ez nuen zestarekin probatzen. Hura zer zen ere ez nekien nik. Egun batean, probatzera joan nintzen. Zesta jantzi eta gaur arte”. Bizitza osoa, bost hitzetan. Jakinminak bultzatuta Tolosako frontoi hartara bildu zen gaztetxo hark ez zuen etorkizunaz gehiegi pentsatzeko astirik izan. “Hasi eta bi urtera etorri zitzaizkigun jendea behar zutela Kanariar Uharteetan. ‘Kanarietara nola joango naiz ni?’ pentsatu nuen. Beste batzuk, berriz, Madrilera. Hara joatea erabaki nuen nik”. Hamabost urterekin. Berehala hasi ziren partidak jokatzen, kontratupean. “Fronton Madriden jokatzen genuen guk, palakoekin batera. Baina haren aurretik izan zen beste pilotaleku ospetsu bat, Recoletos kalean. Nik ezagutzeko aukera izan nuen, baina bota egin zuten. Gaur egun ez da ezer gelditzen”. Pare bat urte egin zituen Adurriagak Madrilen. Handik, Bartzelonara. “Na-

hikoa gose pasa genuen han! Gastu guztiak gure patrikatik ordaindu behar izaten genituen, baina, gazteak ginen, eta, diru pixka bat izan orduko…”. Bartzelonan ere pare bat denboraldi egin zituen. Maila oneko aurrelaria zen nonbait, Ameriketara joateko aukera sortu zitzaion eta. “Garai hartan zailagoa zen nabarmentzea, jende asko eta joko handiarekin baitzegoen”. Ameriketan, ordea, ez zituen garai onenak ezagutu. Bera iritsi zenerako, gainbehera hasita zegoen zesta punta. “Urte asko daramatza krisian, eta ni iritsi nintzenean ere izan zen greba bat edo beste”. Han etorkizun handirik ikusi ez, eta munduaren bestaldean aurkitu zuen bere lekua. “Macaura joan nintzen, Txinara. Portugalen kolonia zen orduan”. Bere kirol ibilbideko zatirik handiena han egin zuen. Emaztea ere han topatu zuen. Harrezkero, Macau eta Milan artean egin zituen bere

BI HITZETAN Jaio: Leaburuko Txarama auzoan, 1954an Jokalari: 15 urterekin hasi zen zesta puntan, aurrelari. Madrilen, Bartzelonan, AEBetan, Macaun eta Milanen jokatu zuen, 36 urterekin erretiroa hartu zuen arte. Entrenatzaile: 1991n hasi zen Zumaian entrenatzaile. Enbil eta Goikoetxea munduko txapeldunen entrenatzailea izan da, baita beste hamaika pilotari profesionalena ere. B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

15


ERRETRATUA 16

azken urteak, 36 urte zituela aski zela erabaki zuen arte. “Familiarekin batera eta bestera ibiltzea ez zen bizimodua”. Leaburu, Tolosa, Madril, Bartzelona, AEB, Macau, Milan… Leaburu eta Zumaia. “Etxera bueltatu eta lanean hasi nintzen, arrebarekin, Leaburuko ostatuan. Gero, handik gutxira, Lasarteko lagun batek, Garmendiak, esan zidan Zumaian norbait behar zutela. Haren bitartez iritsi nintzen hona, duela 15 bat urte”. Eta sekulako harrobiarekin egin zuen topo. “Ni etorri nintzenerako izugarrizko afizioa zegoen hemen. Sebastian Ulazia ibili zen entrenatzaile, eta aurretik Mugertza. Camilo Nogales ere tarte batean ibili zela uste dut”. 60 haur ingururekin hasi zen lanean, tartean, Gotzon Enbil eta Iñaki Osa Goikoetxea. “Gotzonek ordurako 14-15 bat urte izango zituen. Nik hasieratik ikusi nuen han bazirela etorkizuneko pilotari bat baino gehiago”. Orduan mutil koxkorrak zirenak profesionaletako pilotari onenak dira gaur egun. Eta zerrenda luzea da. “Ameriketako frontoi guztietan daude zumaiarrak: Danian, Enbil, Korta eta Lopez, esate baterako; Miamin, berriz, Osa anaiak, Ruben Gonzalez, Zinkunegi… Zumaian sekulako harrobia dago; gaur egun, hemendik ateratzen dira zestako jokalari gehienak”. Etxekoen arrakastak, ordea, ez du zestaren krisia estaltzen. “Gipuzkoan, Zumaia alde batera utzita, Tolosan eta Donostian ari dira lanean. Eta Bizkaian betikoak daude: Bakio, Lekeitio, Gernika…Telebistak ere ez du laguntzen. Esku pilotako edozein partida ematen dute, edozein ordutan. Eta pilotaleku gehiago behar dira”. Pilotaleku luzeak, zesta puntarako egokiak, gutxi daude. Pozik dago, Zumaian laster izango duelako bat, baina, aldi berean, pena ematen dio Odieta zaharrari agur esatea. “Horrelako pilotalekua eduki eta bota behar izatea… Eta berria egin bitartean nola edo hala moldatu behar. Herri Eskolan 30 metroko pilotalekua egingo dute, bedera-

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

tzi koadrokoa, eta hori nahikoa izan daiteke txikienentzat, baina besteak Mutrikura eta Azpeitira joango dira entrenatzera. Eta txapelketak ere kanpoan jokatu behar”.

Aurten 40 bat ikasle ditu bere esku, zazpi urtekoak gazteenak, 24koak zaharrenak. Neskato bat ere bai, tartean. Astearte, ostegun eta larunbatetan dituzte


entrenamendu saioak. Leaburuko gaztetxo hark ez bezala, Zumaiako haurrek badute zestaren berri, herriko pilotariek lortutako arrakastari esker. Baina ez

dago harrokeriarik. “Hemengo umeak oso jatorrak dira, eta gehienek sekulako afizioa dute. Entrenamendu guztietara etortzen dira, eta badira zortzi bat haur

edonora joateko prest daudenak. Batzuek orduak eta orduak egiten dituzte frontoian. Horiek izango dira etorkizuneko pilotariak�.

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

17


Tobi

Lasai, txukun eta polita azaltzen da Mari kalea gaueko argazkian. Baina gu txikiak ginenean sakristiako eskailerak pasatzea muga beldurgarria pasatzea bezalako esperientzia zen. Beldur horren zergatia eskailera aurreko entradan bizi zen Tobi izeneko txakur beltza zen. Gure amamen etxeko sarrerak zaintzaile saiatua zuen eta

kalean etzanda zelatatzen zituen kaleko mugimendu guzti-guztiak. Beltza, ondak egiten zizkion ilea, belarri luzekoa eta begi bat galduta zuela zirudien. Tobi ez zen txakur gaiztoa, baina guri beldur handia ematen zigun ia gu baino handiagoa zen garaietan eta koskortu ondoren animalien mundua gehiegi maite ez genuenoi. Gainera, edozein aitzakia zela medio zaunka egiten zuen eta horrek berehala jartzen zizkigun nerbioak dantzan. Kale estutik pasa edo ez pasa


Izpiak eta hizkiak

argazkia

Mari kalea Peio Romatet testua

Tobi Ismael Manterola hortxe geratzen ginen zer egin jakin ezinik eta nola moldatu antzaz gu baino buru gutxiago duen izakiaren aurrean. Gaur egunetik begiratuta Tobik bizitza luzea izan zuela iruditzen zait. Nik txikitatik ezagutzen nuen eta berandura arte hor bertan etzanda egon zela iruditzen zait, ni gazte adinean sartu ondoren ere. Baina ez dakit hala izan zen edo gure buruak ematen digun umetako denboraren pertzepzioaren eragina den.

Orain dela gutxi arte ere Mari kaletik pasatzen nintzen bakoitzean Tobiren itzal beltza amamaren etxeko entradatik irtengo zitzaidala irudikatzen nuen. Baina txikitako amesgaiztoa eta heldutasuneko haluzinazioa amamaren etxea bota eta berria eraiki ondoren desagertu da. Entradako atea tokiz aldatu eta gero ez dut berriz ere sakristiako eskaileretako muga beldurgarri hura gogoratuko.


PUBLIZITATEA

Erloju eta bitxidenda e. Gurrutxaga plazan

Auto-konponketak

estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

20

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


Asmo onak ditugu, baina seguruenik zerbait oker adieraziko dugu, edo izango da zer osatu, zuzendu, aldatu… Horregatik, eskertuko ditugu irakurleon ohar eta iradokizunak. Helbide hauetakoren batera idatz dezakezue: Baleike (Txokorik txoko) Juan Belmonte 29 20750 Zumaia zumaiaegi@baleike.com

1. ibilbidea

Parrokiari buelta

TXOKORIK TXOKO

Baleike berriarekin batera, atal hau ere sortu zaigu, “Zumaiako txokoak”-en antzekoa, eta neurri batean, haren helburu berbera duena: Zumaiako lekuen bitxikeriak eta berezitasunak ezagutaraztea. Horretarako, ibilbideak antolatu ditugu, oinez eta patxadaz egitekoak, Zumaian dauzkagun altxor txiki eta handiez gozatzeko. Ibilbide hauetan datuak eman eta bitxikeriak kontatuko ditugu, han-hemen jasoak edo entzunak, eta batzuetan historian atzera ere egingo dugu.

XABIER ETA IMANOL AZKUE

Gauza gutxi egongo dira zumaiarrok ikusi orduko hain erraz identifikatuko ditugunak, Parrokia baino: kanpoaldeko biluztasunarengatik eta apaindurarik ezarengatik, forma zuzenengatik, harri­ ‑kolore bereziarengatik… Gaurkoan, Parrokiari buelta osoa ematea proposatzen dizuegu, inguruko bazterrei begiratuz. Mariko eskailerak Parrokiako Eleizatarian jarriko gara. Plazatxoa 1758an egina da, eta merezi du hemendik elizaren dorreari begiratzea: behetik gora harro eta tente, gure dorrea. Eleizatariko harrizko gurutze artetik Ardantzabide aldera begiratuta, azpialdean garai batean Beheko Alberga zegoen, eta Mareaerrota, Mareapresa… Baina horiei helduko diegu hurrengo batean. Oraingoan, Mari kale aldera hartuko dugu. Lehen kale honi Kaleberria ere deitzen zioten. Kalearen eskuinaldera, parrokiako hormen sendotasun eta gotortasuna, eta kon-

trahormen artean, Iparreko atea, 1708an zabaldua. Ezkerraldean, berriz, etxeak nahikoa baxuak ikusten dira, baina Amaiako plazatik begiratuta ikusiko genuke berez nahikoa altuak direla, 5 solairukoak. Kaleko lehen etxea Sorartekoa da, gaur egun Madariagakoarekin bat eginda; horien atzetik segidan, hor daude dozena erditik gora etxe, besteak beste, Xarrenekoa, Amaiako plaza aldetik izen bereko taberna izan zuena, 1945 ingurukoa; edo, ia­‑ia amaieran, Sasiolakoa, XVI. mendean eraikia, Parrokiako Sasiola kapera eraiki zuen jaun berberak. Kaleak Mariko plaza txikira eramango gaitu. Garai batean, hor inguruan gotorlekua zegoen (dokumentuetan “fortín” azaltzen da), gaur egun Alondegia dagoen horren inguruan. Lehen, alondegiak lokal publikoak ziren, jakiak eta edariak gorde, saldu eta erosteko, eta eraikin hau beste izen batzuekin B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

21


TXOKORIK TXOKO 22

1

2

3

4

1. Parrokiaren dorrea: behetik gora harro eta tente, gure dorrea. 2. Iparreko atea: ez dauka sarrera nagusiaren handitasuna, baina bere xarma badauka. 3. Mariko plaza Parrokiatik: ez da oso ohiko ikuspegia. Mariko plaza eta inguruko etxeak Parrokiako teilatutik aterata. 4. Parrokiari buelta: lasai, ez da eta kartzelako atea! Garai batean, Parrokiari buelta osoa ematea zegoen hemendik.

ere ezagutzen da, etxe honek izan zituen funtzioen arabera: luistarren lokala, Eskola Profesionala (eta hortik Oxfor)… Alondegiaren bi alboetan, eskailerak dauzkagu. Eskuinaldekoak, Mariko eskailerak, oso pikeak dira eta Kofradia aldera ematen dute, zuzenean. Eskailera hauen eskuinaldean, Parrokia aldera, “Ganboenekoa” etxea (1625eko aipamenak ere badaude eta Ganboatar batzuena zen), eta eskuinera jarraituta, fijatu al zarete inoiz burdinazko atearen atzealdean zer dagoen? Garai batean, ba omen zegoen Parrokiari buelta osoa ematea, hormatik asko urrundu gabe. Berriz ere Alondegi aurrera bueltatuko gara, ezkerraldeko eskaileretara. Otsangoko eskailera du izena, eta behera jaitsita Mariren irudiaren ondora iritsiko gara. Eskailera hauek 1883koak dira, baina asko aldatu zituzten Alondegia eraiki zutenean. Behean, Zumaiako bi izkina ezagunenak aurkituko ditugu: Errotako izkina eta Mariko izkina. “Errotako” izenaren jatorria lehen hemen egondako taberna da (“ErroB A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

takoa”), gaur egun estankoa dagoen lekuan. Beste izkinari, berriz, Mariren eskulturak ematen dio izena, eta horren azpialdetik, Erribera kalera hartuko dugu. Gaur egun kale osoa da Erribera, baina garai batean zati hau, lehenengo ehun metroak, gutxi gorabehera, Portu kalea zen. Kalearen hasieran, ezkerraldeko etxeei begiratuko diegu lehenengo: hor daude gaur egun Pulpo elkartearena den etxea, garai batean beste izen batzuekin ezagunagoa: Paustoenekoa (Fausto Zarauz zelako Casino Liberala eramaten zuena), Bar Alaya, Casino Liberal, Patxiren taberna… Ondoan, Kofradiako plaza, eta Kofradia bera, azpialdean Estalapea aterpea duela. Ezkerraldeko segida bukatzeko, Eusebio Mundo Ieregiren etxea, bere garaian polemika eragin zuena, atzealdeko etxekoei ibaiaren ikuspegia galarazi zielako. Mariko izkinatik berriz ere, eskuinaldean etxe segida daukagu: Alondegia (ate gaineko plakan ageri denez, 1892an eraikia), Mariko eskailera, Ganboenekoa eta beste bi etxe: Prebostekoa eta


5

5 Otsangoko Mariko eskailerak izkina Errotako izkina

Alondegia

Sasiolakoa

Kofradiako plaza Estalapea

Mariko eskailerak Mariko Ganboenekoa plaza

4 a Mari kale

Kofradia

Prebostekoa

3

2

Eusebio Ieregiren etxea

6

Lonjakoa

6

Iparreko atea

PARROKIA Madariagakoa Sorartekoa

Zimitorioa San Pedro kalea

Xarrenekoa

Paustoenekoa

1 Eleizetaria

Ikurrek argazkiak norantz aterata dauden adierazten dute.

Beheko ospitalea (edo Lonjakoa, lonja egon zelako ospitalearen ondoren). Ibaia zeharkatu behar zuen jendeak Beheko ospitalean hartzen zuen ostatu eta hortxe zegoen, hain zuzen, ibaia pasatzeko erabiltzen zen txalupa hartzeko tokia. Etxe horien segida bukatzen den tokian, gaur egun tunel antzeko bat den lekutik, eskailerak igo eta berriz ere Parrokia aldera hartuko dugu. San Pedro kalean gaude. Garai batean, Eleizkale, Txirrio edo Txirrixo kalea ere deitzen zitzaion: Parrokian goitik beherako tutuak jarri aurretik, euria egiten zuenean, kareharrizko gargoletatik ura “txirrioan� erortzen zelako. Hemen, fijatu al zarete inoiz lurreko harlauzetan? Bereziak eta ederrak dira, garai batekoak. Eskaileretatik gora egingo dugu, Parrokia aldera, Zimitoriotik. Garai batean, kanposantua hemen zegoen, elizaren inguruan. Berriz ere Eleizatariko plazatxora bueltatu gara. Elizari buelta osoa eman diogu, eta Zumaiaren historiari ere bai, neurri batean. Hurrengoan gehiago.

5. Mariko izkina eta Erribera: Mariren azpialdetik hasita, lehen Portu kalea zena, gaur egun Erribera. 6. San Pedro kalea: parrokiari ez ezik, begiratu lurrera ere, nolako harlauza ederrak dauden.

Galdera Garai batean, zubiak egin aurretik, Urola ibaia zeharkatzeko txalupa erabiltzen zuen jendeak. Non hartzen zen txalupa? Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu. Erantzunak elkartea@baleike.com helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Mantzisidorko zubia Irabazlea: Jone LarraĂąaga Zorionak! B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

23


Karmen Balentziagaren biografia idatzi du Aitor Manterolak ITSASO IBARRA

Karmen Balentziaga (1922-2000, Zumaia), aktore zumaiarraren bizitza jaso du Aitor Manterolak liburu batean. Bidegileak bildumako biografia honetan, besteak beste, Balentziagaren bizitzako datu garrantzitsuak, haurtzaro nahiz gaztaroko kontuak eta antzerki munduan sartu zeneko garaiak irakur daitezke.

24

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


30

RIK

AR E BAK

Karmen Balentziagaren bizitzaren berri jasotzerakoan, haren anaiaren, gizonaren eta alabaren laguntza izan du Manterolak: “Hasieratik sekulako laguntza eta babesa eman didate”. Liburuko lehendabiziko zatian haur eta gazte denborak jaso ditu. Bigarren zatian, berriz, bere gizona ezagutu zueneko garaiak dakartza gogora: “Harreman politta bezain gogorra izan zuen. Gizona, Enrique Vazquez, Zamorakoa da eta garai hartan gizona kanpokoa izatea ez zuen ondo hartu Karmenen familiak”, azaldu du Manterolak. Aktore lanei ekin aurretik denda bateko ardura izan zuen Karmenek. Garai batean, aitak lokal bat erosi zuen alabak bertan denda jarri zezan. Aurretik bertan egondako dendek porrot egin ondoren, beldurra zuten gurasoek dendak aurrera egingo ote zuen, baina Karmenek aurrera egin eta denda zabaldu zuen. Manterolak aipatzen duen moduan, “Pertsona alaia, aurrerakoia eta bere garairako mentalitate irekikoa zen. Erabaki bat hartu behar zenean beti aurrera ematen zuen pausoa. Alabak berak ere esaten du bere bizitzan lortu dituen denak edo eman dituen pausoak amari esker izan direla, berak animatu zuelako beti”. Antzerkia beti izan zuen gustuko Karmenek, eta oporretan askotan joan izan zen alabarekin edo ahizparekin

antzezlanak ikustera Valladolid, Logroño eta Madrilera. Erretiroa hartzerakoan, berriz, Hogarreko taldean hasi zen aktore lanetan. Bertan lauzpabost antzezlanetan parte hartu zuen eta Euskal Telebistatik erreportaje bat egitera etorri zirenean eman zuen saltoa pantaila txikira: “Telebistakoak elkarrizketa egin zioten eta liluratuta utzi zituen. Hala hasi zen telebistan lanean”. Besteak beste, 64, Jaun ta Jabe eta Benta Berri telesailetan ikusi ahal izan dugu zumaiarra. Telesailez gain, iragarki, film labur nahiz telebistako mahai inguruetan ere parte hartu izan zuen. Telebistari esker egin zen famatu Karmen Balentziaga. Irudiak

Liburuxka honetan, gainera, Karmenek egindako telesailen hainbat irudi ere ikus daitezke. Horiekin batera, gaztetako argazkiak ere badira. Aitor Manterolak idatziriko lehendabiziko liburua da hau, baina ez du baztertzen besteren bat idaztea: “Buruan badarabilt zerbait, Saharako bidaiari buruzko ipuin luzeren bat, futbolari buruzko zerbait…, baina ez daukat garbi”, dio Manterolak. B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

25


PUBLIZITATEA

Era guztietako instalazioak etxebizitza, pabiloi eta herriko argietan amaiako plaza z/g

alai auzategia, 2 Tel. 943 14 33 24

itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

26

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

San Telmo, 12 Tel. 943 860760

Tel. 943 860959

Urumea kalea z/g Tel. 943 143058


GURE ZUMAI ZARRA Irene Yeregi Salegi (1) ABELIN LINAZISORO

Elkarrizketa hauetan Yeregitarren izena behin baino gehiagotan azaldu da. Torreko Emili eta Jexux Baxakarteri egiterakoan, hain zuzen, eta Yeregitar bat elkarrizketatzeko ordua bazela pentsatu dugu. Elkarrizketa denen errepasoa ematen badugu, konturatuko gara gizonezkoak gehiago direla emakumezkoak baino. Oraingoan, beraz, emakumezko bati egin diot eta ea bide honetatik jarraitzen dugun. Ez dut uste Yeregitarrek aurkezpen beharrik dutenik, Zumaiako

Mutilekin mando-mandoka ibiltzen ginan, baina neskak alkarrekin hobeto konpontzen ginan. Mutilak astokilote xamarrak zian-da.

familia zabalduenetako eta ezagunenetakoa da-eta. Zein urtetan jaioa zera? Ni hogeita laukua naiz. 1924ko martxoaren 29an. Lehenbiziko jaunartzea baino lehenagoko konturik akordatzen al zera? Non bizi zineten? Gu, San Pedro kalian. Han jaio ginan. Maria Elorriaga, Jenara, Mari Teresa B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

27


GURE ZUMAI ZARRA

Astigarraga eta hauen bizi zian entrada bertan. San Pedro kalian Txortenenetik eleiza aldea sartu eta aurrenengo entrada eskubita. Gu entresueluan bizi ginan. Han bost jaio ginan: Mirentxu zaharrena, Josu, Edurne, Iñaki eta ni. Eta geo Zunbilo kalera, Urruzunoneko etxera, Abel jaiotzeko jun ginala uste det. Etxe hau haundiagoa zan, gu ja lagun asko ginan-da. Han gorago izeko Xebera bizi zan. Hauek ere pila haundia zian.

Zenbat etxetako ganbeta jun ote ginan ixkutatzera! Izan e, orduan dana libre zeon. Entradetako atiak ez zian ixten

San Pedro kalean bizi zineten konturik akordatzen al zera? Ene! Ni orduan oso txikia nitzan. Akordatzen nax terraza bat zekala, loriakin-eta. Hara irteteko ate bat zekan eta han ibiliko nitzan jolasian-edo. Neskamia gendula akordatzen nax, baina gehio ez. Geo, Goiko Plazako kontuak bai. Han ibiltzen ginan batea eta bestera. Urruzunoneko etxera joan zinetenean zenbat urte izango zenituen? Abel jaio baino leheno baldin bazan, ba… zenbat urte eukiko nittun, ba? Bost urte-edo. Gu oso segiduak gea. Senidiak urtebete pasatxoko aldia dakau. Nik martxoan 83 egingo dittut eta Iñakik azaroan 82. Eta senide danok horrelako tartia izango deu. Urruzunonekoan bizi zinetenean, jolasean Goiko Plazan ibiliko zineten, ezta? Bai, bai. Goiko Plazan trenadioska, sokasaltuan, kanikaka, azakaponakin… Baina neskaak eta mutilak alkarrekin baino gehixo, neskaak neskaakin (1) ibiltzen ginan. Mutilakin apenas. Sokasaltoan ere ez? Ez. Mutilekin mando-mandoka ibiltzen

ginan, baina neskaak alkarrekin bakarrikan hobeto konpontzen ginan. Mutilak astokilote xamarrak zian-da. Eta gero, han Goikotorreko mutilak apenas ikusi ere eiten genitun. Gure itxian, badakizu, mutil asko zan eta haiekin ez ginan ibiltzen, trastiak zian-da. Mutilak alkarrekin eta gu neskaak ere bai. Bakoitza bere aldetik. Gero koskortu ginanean, bai, alkartzen ginan. Koskortu zinetenean mutilekin nola eta non ibiltzen zineten, ba? Goiko Plazan bertan kanikaka-eta. Be-

rriketan ere ba eiten giñun. Hamasei urtekin dantzan hasi ginanean, mutilak azkeneko pieza jo zai eoten zian gero guri etxera laguntzeko. Neska laguntza deitzen zioten mutilak. Eskolan noiz hasi zinen? Lau-bat urtekin Tuntuxenian. Geo, Goiko Plazan bizi ginala Kolegiuan hasi nitzan. Monjetan. Sei urtekin-edo. Monjetan behetik, Erribera kaletik, mutilak sartzen zian eta neskaak goitik, Goiko Plaza aldetik. Internak sarrera jeneraletik sartzen zian, monjak-eta sartzen zian tokitik eta gu eskubitik. Gero, eskola ikasteko, Xanti Zapateroneko Jontxuk denda zekan horretan monjak zekaten etxe haundi batera juten ginan. Hor eskola batzuek debaldekoak zeben eta bestiak pagokuak eta behian internak. Gu han behian ez ginan behin ere ibili. Gu beti Goiko Plazako horretan. Debaldekuak zinta urdina ibiltzen zuten, pagokuak zinta gorrixa eta internak zurixa. Garai hartan zenbat urterekin egiten zen komunio txikia? Zazpi urtekin. Baina ez pentsatu oain bezelako festik egiten zanik, e? Orduan ez zeon erregalurik, festarik eta ezer. Komunixua egin, itxian bazkari on bat eta kitto. Baina komunixo txikiko konturik ez nax asko akordatzen. Komunixo haundikuak, bai. Hamaika urtekin eiten zan. Neskaak eta mutilak aparte. Hamaika urterekin berdin jarraitzen al zenuten jolasean? Bai, neska mutilak berdin jarraitu gendun. Kukuka ibiltzen ginanean, etxetako ganbetan ixkutatzen ginan. Zenbat etxetako ganbeta jun ote ginan ixkutatzera! Izan, e, orduan dana libre zeon. Entra-

(1) Zumaian gerra aurrean, eta gerra ondorengo belaunaldikook ere bai, A itsatsia duten zenbait hitzi A bikoitza jartzen genion hitz egiterakoan eta oraindik askok jartzen diogu: Neskaa, udaa, eta abar, baina hitzaren ondoren erakusleren bat edo kalifikatzaile bat egonez gero, eta zenbatzailea berdin zen aurrean edo atzean egotea, A bakarra erabiltzen genuen. Adibidez: Neska ederra, neska hau, neska bat, hiru neska, eta, ederra neskaa! Hau neskaa! Neskaak, neskaakin. Uda beroa, uda hau, hiru uda jarraian, eta, Hau udaa!, ederra udaa! udaa da, udaan etorriko da, udaan gertatu zan, eta abar.

28

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


Ba al dakizu nola eiten giñun mandatuak? Gure amak balkoian eskoba bat jartzen zun, aurrian Karlota Sanchez eta hauek bizi zian, eta eskoba ikusten zunian gurera etortzen zan

detako atiak ez zian ixten. Askotan Iñaki Esteibarreneko entrada horreta juten ginan. Han nunbait, ixkutatzeko toki ona eongo zan. Gu, gainea, berandu arte ibili ginan jolasian, e? Nik hamaika edo hamabi urte nittunian… Gerra 1936an izan

zen… Nik orduan 12 urte eukiko nittun, eta bi urte leheno gure aitta hil zan. Nola hil zen zuen aitta? Tifusa harrapatu zun. Ostra batekin. Badakizu, tailerra zeken eta mariñelen

batek, nunbait, bi ostra eman zizkon. Etxea jun zan eta gure Josuk jan nahi zula-ta, amak txapa gainean ostra bat erre zion eta bestia gordinik aittak jan zun. Haren ondoren tifusa harrapatu zun. Tifus gogorra gainea. B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

29


PUBLIZITATEA

amaiako plaza, 2 Tel. 943 143278

amaiako plaza

Jose MÂŞ korta industrigunea a1 - 4. Pabilioia tel.: 943 86 50 68 fax: 943 86 13 45 e-mail: denda@ostolaza.com www.ostolaza.com

30

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A


Garai hartan tailerra txikia izango zen oraindik, ezta? Bai. Artian txikia. Gure aittaren anai batek, Zautzen bizi zana, eta honen kuñauak jarri zuten tailerra martxan Otto Holke-neko hortan. Yeregi y Cía. uste det zala. Hauek lanian ondo hasi zianian, anai danak ekarri zituzten. Euxebio, artian mutil gaztia, Xebero, Anastasio, Ladis eta guria, Jexux. Danen artian jarri zuten tailerra. Itsasoko motorrak eiteko. Estrenengo gasolinerentzat eta gero motor haundiak. Nola moldatu zineten aittarik gabe? Ba, aitta hil ondoren Mirentxu, Garbiñe eta Edurne Plentzira jun zian. Guk izeko bat gendukan han, monja, eta hark eraman zitun. Ni gaixotu ein nitzan. Akordatzen nax aittaren entierruan, Andre Maira zihoazela, ni ohean neola. Amak ere gaixotasuna harrapatu zun eta sendatu ginanian, denbora luzera, ba, beste danak kolegiuan zeben eta ni gaztiak zaitzen geatu behar izan non. Joxeba-ta, Xabin-da. Zigortuena ni izan nitzan. Gaixotasun hori aittaren tifusaren ondorioa izan al zen? Bai. Kontajiatuta. Gure itxia dana kariaz desinfektatu ein behar izan zuten, e? Aitta hil eta berehala Abel, Joxeba eta Xabin, hau oaindik mantuxetakua, Oikira eraman zituzten, gurekin gendukan neskame batekin, zauztarra. Eta neskamiak Oikian tifusa harrapatu eta hil ein zan. Itxura danez Oikira jun zanian gaixotasuna barruan eraman zun. Eta baserriko inork ez zun tifusik harrapatu, baina Abelek bai, gaixki egon zan hura. Joxeba ere gaixotu zan eta Zumaira ekarri zuten, baina harena ez zan tifusa izan, pulmonixa zekan. Etxe dana garbi-garbi geatu zanian, danak etorri zian. Bueno, danak ez. Plentzira eamandakoak han geatu zian orduan. Oikitik etorri zianian Xabinek zortzi hilabete-edo izango zitun. Ez dakit zenbat denbora pasa zuten Oikian.

Ba al dakizu nola eiten giñun mandatuak? Gure amak balkoian eskoba bat jartzen zun, aurrian Karlota Sánchez-eta hauek bizi zian eta honek eiten zizkon mandatu danak. Eskoba jartzen giñun eta Karlotak eskoba ikusten zunian gurera etortzen zan, baina beak ekartzen zun kapazua, e? Orduan gu zaitzen izeko Pakita, amaren ahizpa eta Karlotaren izeko bat ibili zian. Hauek ere ez zian gaixotu.

Akordatzen nax gizonezkuak aurrera jun zialako beren familikoak nola bialdu zituzten herritik. Egun hartan oso egualdi txarra zeon. Euria etengabe. Eta fielatoko hortatik ikusi nun dana. (…) hura paraerua! Jende dana euritan guardasol azpian… negarrez…

Esan dezu gerra baino bi urte lehenago hil zela zuen aitta, gerra Zumaiara etorri zeneko hura akordatzen al zera? Nik orduan hamabi urte nizkan, tropak sartu zianian, nazionalak deitzen zianak, gu neska koskorrak, soldau tartian eta danian ibiltzen ginan. Hamen, matadei atzeko antxoa fabrikan, bakailuak ziben. Fabrikako nausiak tropak zetozela-ta ihes eingo zuten, nunbait, Frankistak oaindik etortzeko zeuden eta inor gabe geatu zan fabrika. Ateak irekita. Bakailo pila zeon eta jende dana bakailao bila jun ginan. Nik bi bakailao hartu nittun, pozik, etxera eamateko. Han zebilen Eustakio Karrakolok, hau Joxun laguna zan, esan zian: “Aizan, ba al dakin zer eingo denen? Hamendik asko hartuko diñau eta hoa etxera zaku bila. Etorri zakuakin eta bitartean nik gordeko ditiñat”. Etxera jun eta zakuakin bueltatu nintzanian, zea!, fabrikako atea itxita eta jendia alde eginda! Akabo nere poza! Bien bitartian karlistak-edo azalduko zian eta jendiak ospa. Baina jendeak bakailao dexente eraman zun, e? Molaren tropak, edo Francorenak, herriak hartu ahala kanpandorreko bueltako kanpaiak jotzen zituztela eta horrelako kontuez akordatzen al zera? Bai, bai. Tropak herriak hartu eta kanpaiak beti jotzen zituzten. Beti. Akordatzen nax frankistak sartu zianian emakume karlista danak nola ibili zian txapel gorrixa jantzita harro-harro einda. Bueno! Guk dana etxetikan ikusten giñun. Pasakalian ibiltzen zian danak harro-harro beren txapel gorrixekin eta borla horixekin. Besterik gogoratzen al duzu? Akordatzen nax gizonezkuak aurrera jun zialako beren familikoak nola bialdu zituzten herritik. Bazan famili haundi bat, kondienekuak esaten giñun, ume askoekin, ba, haiek danak ere eraman

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

31


zituzten. Egun hartan oso egualdi txarra zeon. Euria etengabe. Eta Fielatoko hortatik ikusi nun dana. Koadrilan joan zinen ikustera ala bakarrik? Koadrilan ez. Ni bakarrik edozein tokitan sartzen nitzan. Ikusmiran. Bezperatik bagenekien zer ein behar zuten eta eerki akordatzen nax nola jun nitzan ikustea. Gure izeko ere herritik bialtzeko lista horretan zeon, gure amaren anai gaztiena, Primitibo, gerratik ihes kanpora jun zalako edo ez dakit zeatik, baina kontua da gure izeko ere herritik bialtzekua zala. Baina gure izeko hau aginte haundia zekan karlista baten arrebaren laguna zan eta honen bidez listatik borratu zuten. Karlota eta hauek danak ere herritik bialdu ein

32

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

zituzten. Hura paraerua! Jende dana euritan guardasol azpian, negarrez‌ Besterik? Ba, bi emakumeei ilea zero moztu zioten. Bat Jexuxa Rapa zan eta bestia Paxiegoenekoa. Ilea zero moztu eta kalian ibiliazi ein zituzten.

Nik bi bakailao hartu nittun, pozik, etxera eamateko. (‌) zakuakin bueltatu nintzanian, zea!, fabrikako atea itxita eta jendia alde eginga! Akabo nere poza!

Ba al dakizu zergatik? Ez. Bat behintzat, Paxiegoenekoa, ez zan sekula ezertan sartu eta Jexuxa uste det alabari balkoitik kalera, Josune, euskaldun izenez deitu ziolako. Nik uste abertzaliak zialako bengantzak ziala. Ilea zero moztu eta pasian ibiliazteko gehixo ere bazian, lista luzia omen zan, baina agintea zun baten batek hori ebaki ein zun eta bi hauekin bukatu zan dana. Jarraituko du.


PUBLIZITATEA

Trenbide kalea, 1

Tel. 943143505

Basadi, 12 behea

Tel. 943 861018

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

33


AGENDA

otsaila-martxoa Irteera Musikala

Deialdiak

Otsailaren 15 eta 16an Bilboko Arriaga antzokira, Lucia

- MENDI ASTEA 2007: Martxoaren 19tik 23ra, Forondan,

Lacarraren “Pasión por la danza” ikuskizuna ikustera. 943-861056 foronda@zumaia.net

Mendiko Ikus-entzunezkoak. - SANTELMOAK 2007: Bilera irekia, otsailaren 23an, 18:30ean Turismo bulegoan.

Ikastaroak Ikasturtean zehar matrikula zabalik: Informazioa 943-861056 - BI ARRI: Eskulanak, Tifany, Patchwork eta josteko lan txikiak - PINTURA TAILERRA: Astelehenetik ostegunera. - YOGA: astearte eta ostegunetan 18:30ean

Irteerak TURISMO BULEGOAK ANTOLATUTA (943-143396) Txangoa: martxoak 3: Gasteiz Izen-emateko azken eguna: otsailak

antolatuta Mozorro Kalejira, eta astelehenean, Pirritx eta Porrotx pailazoen “Mari Motots” ikuskizuna.

Otsaila Astelehena, 19: Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna, “Mari Motots”. Asteartea, 20: 17:30ean Haur liburutegian, Ipuin Kontaketa Amaia Zinkunegirekin. 18:30ean euskararen kale erabileraren neurketako datuen aurkezpena. Osteguna, 22: 22:15ean zine forum saioa “La noche de los girasoles” Ostirala 23: 22:00etan, antzerkia, Maskaradaren “Picasso 1937, historia del Gernika”.

Larunbata, 10: 18:30ean Forondan, Emakumearen Eguna dela eta, Kontzertua Igandea, 11: 11:00etan eta 12:30etan haur antzerkia “Einstein” Ostirala, 16: 22:00etan Alondegian, Xabier Amurizaren “Bertso berriak eta kopla zaharrak” emanaldia Asteazkena, 21: 17:30ean Haur liburutegian, ipuin kontaketa Miriam Mendozarekin. Osteguna, 22: 22:15ean zine forum saioa “Matar a un ruiseñor ” Ostirala, 23: 22:00etan Aita Marin, Ruper Ordorikaren kontzertua disko berria aurkezteko.

28. Bisita gidatuak: Kulturala+ txalupa: otsailak 24 eta martxoak 17. Irteera turismo bulegotik, 16:30ean

- SABEL DANTZA: Ikastaro berria otsailetik maiatzera. - KZ Gunea: ikastaro eta mintegiak. 943-862866 OTSAILA: Internet Kzgunea (20 ordu). 5etik 16ra eta 19tik martxoren 2ra; 18:00etatik 20:00tara. MARTXOA: Internet Kzgunea (20 ordu); 5etik 16ra, 9:00etatik 11:00etara eta 19tik 30era,11:00etatik 13:00era.

34

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

Geologikoa + txalupa: otsailak 17 eta martxoak 10 eta 24. Irteera Algorri Naturaren Ezagutza etxetik, 10:00etan Trekkinga: martxoak 4. Irteera turismo bulegotik, 9:00etan Itsaslabarrak – marearteko zabalgunea: martxoak 18. Irteera: Algorri Naturaren Ezagutza etxetik, 10:00etan.

Inauteriak Otsailaren 16tik 19ra. Eskolako festa, Mozorro lehiaketak, Musika Banda eta Musika Eskolak

Gaztetxolako txokoa Martxoa Igandea, 4: Zumaiako herri lasterketa, 09:30etik - 10:30era haurrak. 11:00etan helduak. Osteguna, 8: 22:15ean zine forum saioa “Nueve vidas” Ostirala, 9: 22:00etan Emakumearen eguna dela eta antzezlana Oihulari Clown taldearen “Zai, beti zai”

Otsailak 17: Mozorro festa gaztetxolan Otsailak 24: Zine forum saioa Martxoak 9: Gore panpinen tailerra Martxoak 17: Play station topaketa Martxoak 23: Zentzumen tailerra Martxoak 31: Zine forum saioa.


B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

35



152 (2007ko otsaila)