Issuu on Google+


93

juan Belmonte, 29 behea tel.: 943 86 15 45 faxa: 943 86 17 42 email: baleike@topagunea.com Argitaratzailea B ALEIKE K ULTUR

. zenb.

aurkibidea

herri aldizkaria

E LKARTEA

Administrazio batzordea Esther Etxeberria Xabier Azkue Erredakzioa batzordea Esther Aizpurua Eguzki Agirrezabalaga Antxoka Agirre Juan Luis Romatet Josu Wali単o Gorka Zabaleta

6

ze berri?

9

ze berri?

Eztabaida Taldea eta Bake Jardunaldiak

Koordinatzailea Juan Luis Romatet Kazetariak Antxoka Agirre Xabier Aizpurua Oikialdean orriaren arduraduna Xabier Aizpurua Marrazkigilea Jon Manzisidor Kolaboratzaileak Miriam Romatet, Xabier Aranguren, Jon Maia, Jon Sudupe, Esti Esteibar, Dani Carballo, Joxe Mari Llavori, Inaxio Tolosa, Inaxio Manterola, Belen Golmaio, Izaga Garzia, Haize Galarraga, Koldo Landaluze, Be単at Fernandez de Arroyabe, Luis Mari Aizpurua, Ihintz Linazisoro, Jose Manuel Gonzalez Aramendi, Ludoteka, Natur Taldea Argazkiak Baleike. Diseinua eta maketazioa Argi Aizpurua Hizkuntz zuzenketa Imanol Azkue eta Baleike Banaketa Andoni Ormazuri Publizitatea 943 86 15 45 tel. (Esther) Inprimategia Antza Inprimategia (Lasarte-Oria) Tirada 1.000 ale Lege gordailua SS-405/94 ISSN 1136-8594

Baleike k

ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Bizilagunen kexak San Jose kalean

13

Bazterbide Zumaia-Getaria

20 kirolak

Esku pilota eskola

22 kirolak 24 literatura

Kayak-surf taxpelketa

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO

2001eko azaroak 2/93.zenb.

3


iritzia Buzoiko sorpresak Garai batean Eguberri inguruan sikiera postalen bat jasotzen nuen, "Urte berri zoriontsua" opatuz alaba zaharrenaren ezkontzaren gonbite-zerrenda amaigabea erabiliz Beasaingo izebak fotokopiak bailiran barra-barra baina ahalik eta letra txukunenez idazten zituen haietakoren bat. Txikitan Igeldo inguruko kolonietan –udalekuak zer ziren ere ez genekien oraindik– ezagutu nituen biki bergararren azken Eguzki Agirrezabalaga berri telegrafiko bezain estimagarriak ere iristen zitzaizkidan urtetan puntual-puntual uztail hasieran, ikasturtea bukatu eta udako oporraldiak hasi bezain laster. Mojak oraindik ere beloak zeramaten garaian pena handiz ikasturte erdian Mexikora bizitzera joan behar izan zuen ikasmahaikidearen lerro gazi-gozoak ere jasotzen nituen urtean behin gutxienez koloretako gutun-azal exotikoetan bilduta milaka kilometro egin ondoren. Baina horiek oso aspaldiko kontuak dira. Baserrian telefonoa jarri zuenetik, Beasaingo izebak ez du ez Errege Magoen ez ardiz inguratutako artzainen postal bukolikoak bidaltzen; etxetik kanpo igarotako lehen udaldiko gaueroko zotin eta malko ezkutuen zein goizeroko kloro usaineko barre-algaren konplize bilakatu ziren bikien berri ere ez dut azken urteotan jaso, ezta munduko beste puntarantz abiatu aurretik malkoak ezin eutsirik agurtu ninduen lagunaren notiziarik ere. Egia esan, etxe azpiko buzoiak egun oparitzen dizkidan sorpresa bakarrak trafiko isuna itxurako kartazalak, telefono eta argiaren faktura luzeak eta hipotekaren kuotaren gorabeherei buruz bankuak bidalitako zenbaki eta portzentaje hotz bezain beldurgarriak izaten dira. Eta azken hauek ere, gainera, hasi dira dagoeneko sustoak e-mailen bidez bidaltzen, publizitate enpresa nekagarri askok bezalaxe. Pozten naiz, hala ere, zorrak euroz mozorrotuta jasotzea, kalkuladora erabiltzen ohitu bitartean biderketak buruz egiteko praktika faltak ezusteak leuntzen laguntzen duelako. Hala ere, buzoia egunero zabaltzen jarraituko dut, eta inolako beldurrik eta maskarilarik gabe gainera. Akaso egunen batean, gutxien espero dudanean, iritsiko zait berririk Beasain, Bergara edo Mexiko aldetik. Bien bitartean, e-maila kontrolatu beharko, birusak albiste txar bihur ez daitezen.

Erribera kalea, 6 Tel. 861155

4

2001eko azaroak 2/93.zenb.


ze berri? ematerakoan ez dugu-eta lagunen artean bezala hitz egingo; txosten bat idazteko eta lagun bati posta elektronikoz mezu bat idazteko ere ez dugu erregistro edo hizkera bera erabiliko, noski. Hizkera bereziak landu eta bultzatzeko ahaleginak ere gutxi izan dira eta horren ondorioz, esate baterako, haurren eta gazteen hizkera ihartu egin da.

Zumaiako hizkeratik euskararen herrira Xabier Azkue

Izenburu horixe zeukan hitzaldia eman zuen Koldo Zuazok hilaren 25ean Oxford aretoan, Alondeixa deitzen zaion horretan (Alondegia, batuan). Propaganda handirik egin ez zen arren, lagun mordoxka joan zen, irakasle jendea batez ere. Zuazok orain dela urtebete inguru argitaratu zuen "Euskararen sendabelarrak" izeneko liburua eta lan hartan euskara batuaren gaitzak sendatzeko sendabelarrik egokienak euskalkiak direla proposatzen du. Alegia, herriko hizkerak bereziki zaindu eta bultzatu beharrekoak dira, herriaren altxor eta ondare izateaz gain, askotan hain martzianoa eta ulertezina ematen duen euskara batu hori osatu eta aberasteko ezinbesteko osagaiak direlako.

hitz egiteko eta horrek eten bat eragin du. Irakaskuntzan larriagoa da kontua. Batetik, euskaltegietan orain artean ez da ahalegin handirik egin herriko hizkera irakasteko, ezta hizkera horretara hurbiltzeko ere, eta horren ondorioz, euskaldun berriek arazo handiak izan dituzte herriko euskaldunen artean behar den bezala integratzeko. Bestetik, ikastetxeetan ere ez da euskalkia babesteko eta bultzatzeko ahalegin berezirik egin urte askoan; okerrago, oraindik: euskara zuzena batua bakarrik dela sinetsarazi nahi izan dute irakasle askok eta askok.

Faktore garrantzitsuen artean behin baino gehiagotan aitatu zuen transmisioa. Bakoitzak bere hizkerari eutsi beharrean, askotan guraso askok batura jo izan dute beren seme-alabei

Sena da beste gakoetako bat, Zuazoren ustez (ez Paris zeharkatzen duen ibaia, noski). Zeinen aurrean nola hitz egin behar dugun jakitea garrantzitsua da oso, hitzaldi bat

Basadi, 12 behea

Zumaiako Udalak egoera hau hobetzeko eta arazoa bideratzeko saio bat egin nahi izan du eta horretarako herriko hizkera aztertzeko beka sortu du. Milioi bateko dirulaguntza izendatu du lan hori egiteko eta laster jakinaraziko dute beka hori zeinek jasoko duen. Koldo Zuazok esan zuen moduan, horrekin ez da nahikoa, ordea, eta derrigorrean bestelako neurriak hartu beharko dira erabilera eta "bizitasuna" mantendu nahi badira. Bukatzeko, Baleike bera ere behin baino gehiagotan ekarri zuen harira Eibarko idazleak. Herri aldizkaria izanda, herriko hizkerari ere tratu berezia eman beharko geniokeela adierazi zuen, edadetuei egindako elkarrizketak eta beste atal jakin batzuk zumaieraz jarri beharko genituzkeela, alegia. Orain artean euskara errazean idazten ahalegindu gara; aurrerantzean, herriko hizkera liburu batean jasotzen denean endemas, geure euskarari zintzoago eusten saiatuko garela agintzen dugu.

Tel. 943 861018

Erloju eta bitxidenda E. Gurrutxaga plazan

2001eko azaroak 2/93.zenb.

5


ze berri?

Eztabaida Taldea eta Bake Jardunaldiak Gizartea politikarien aurretik dabilela esaten da, eta politikariak ikusita litekeena dirudi. Urriaren 18an Eztabaida Taldeak antolatutako hitzaldi bat izan genuen herrian eta

Eztabaida taldeak antolatutako hitzaldiak jende dexente erakarri zuen.

23, 24 eta 25ean Zarauzko hiru ikastetxe eta Zumaiako Maria eta Josek antolatutako bake jardunaldiak. Gizarte zibilekoak deritzen talde hauek zer eskaintzen duten ikustera azaldu gara.

Udaberrian Lizarra-Garaziren inguruan eman zen hitzaldi batetatik sortu zen Eztabaida Taldea. Joxerra Gartzia eta Emilio Lopez Adan ‘Beltza’ ziren hizlariak eta tregua nahiz LizarraGarazi duela hilabete batzuk joandako kontuak izan arren atzeko hormaraino bete zen Oxford aretoa. Arrakasta ikusita bertan zeuden batzuk talde bat egitea erabaki zuten, gutxienez Lizarra-Garaziren formak, hau da, alderdi abertzale ezberdinetako jendearen hurbiltasuna eta eztabaida, berreskuratuko zituen topagune bat ireki nahian.

6

2001eko azaroak 2/93.zenb.

Ordutik hona hainbat bilera burutu dituzte eta tartean, noizbehinka, hitzaldi irekiak antolatzea erabaki dute. Urriaren 18an Aralarreko Patxi Zabaleta eta EAJ-ko Markel Olano ekarri zituzten, hauteskunde osteko egoera eta etorkizunerako asmoen inguruan hitz egiteko. Biak ere espainolisten estrategia polizialaren eta ETAren estrategia militarraren hauteskundeetako porrota eta posizio hauen hauteskunde ondorengo blokeoa seinalatzerakoan bat etorri ziren. Aurrera begira Markel Olanok Gobernuak desblokeoa bilatzen duela esan zuen eta horretarako tresna politikoak indartu nahi dituztela. Joko arauen inguruko gutxiengo akordio zabal bat bilatuko duen elkarrizketa aipatu zuen, eta herri kontsulta, autodeterminazioaz gain, ETAren inguruan ere burutu zezaketela.

Zabaletak Estatuaren neurriak eta ETAren tregua eskatu zituen, eta prozesuaren ondorioen artean presoen amnistia eskatu behar dela defendatu zuen. Baikortasuna ere azaldu zuen proposamenak (eurak prestatzen ari diren bat tartean) eta eztabaidak (PSE-ko kongresua adibidez) ugariak direlako. Entzuleen galderei erantzunaz Aralarren nondik norakoak ere azaldu zituen. Prozesu eratzailea irekita dagoela esan zuen eta hainbat herritan taldeak sortzen ari direla. Alderdia sortzearena ez dela erabaki koiuntural bat, Batasunarekiko hainbat ezberdintasun dituztela (borroka armatua, parte hartze instituzionala, lurraldetasuna garrantzitsuenak), eta etorkizunean ezker abertzaleko alderdi bakarra egongo bada ere bakea lortu bitartean euren bidea egingo dutela.

Bake Jardunaldiak. Zarauzko Antoniano, La Salle eta Maria Inmaculada eta Zumaiako Maria


ze berri?

Txema Ramirez de la Piscina eta Antoni Batista Bake Jardunaldietan.

eta Jose ikastetxeak bake jardunaldiak antolatu dituzte bizi dugun gatazkaren aurrean bakearen kulturari kristau ikuspegi batetik ekarpena egiteko. Joan den ikasturtean antolatu zituzten lehenengoz, arrakasta handiarekin, eta urtean zehar elkarrizketarako talde irekien bidez egin dute lan. Lehenengo egunean Maixabel Lasa, Juan Mari Jauregiren alarguna, eta Gorka Landaburu, ETAk erasotako kazetaria, ekarri zituzten, gatazkak sorturiko sufrimenduari buruz hitz egitera. Marixabelek bere senarraren ibilbide politikoa azaldu zuen: Trantsizioan abertzale munduan, CC.OO-n, PTE-n eta azken urteetan PSOE-n Estatu terrorismoko erantzukizunak garbitzen eta abertzaleekin zubi lanak egiten... Hilketaren ondoren senarraren ideiek aurrera egiteko indarra eman omen diote, elkarrizketa eta kontzentzuaren aldeko borrokak. Gorka Landaburuk gizartean eztabaida falta sumatzen duela salatu zuen.

Ikastetxeetan, herrian eta abar guztion artean eztabaidatu behar dela eta Gobernuaren aldetik eztabaida horiek bultzatu behar direla. Bigarren egunean Pako Garmendia soziologoa eta Pako Etxebeste elizgizona izan ziren hizlariak. Garmendiak identitate nazionalaren arazoa, demokraziaren definizioa eta agente politiko ezberdinek egiten dituzten eskaintzak aztertu zituen; Etxebestek, berriz, elizaren papera. Euren eginkizuna guztien eskubide guztiak babestea dela esan zuen, baina lan zaila dela azpimarratuaz. Trantsizio garaikoarekin alderatuaz elizak indar gutxiago duela aitortu zuen eta bere baitan zatiketa handia (ezker-eskuin, abertzale-espainolista) dagoela. Hala ere baketzean buru-belarri murgiltzeko prest dagoela esan zuen eta espainolismoa eta ezker abertzalearen kritikak ukatu. Hirugarren egunean Txema Ramirez EHUko kazetaritza irakaslea eta Antoni Batista ‘La Vanguardia’-ko

kazetari eta ‘Euskadi sin prejuicios’ liburuaren egilea euskal gatazka eta komunikabideen arteko harremanaz aritu ziren. Txemak bederatzi irakasletako talde batek 11 egunkari (1567 ale) eta CIESaren inkesten bidez azken hiru urtetan burutu duten ikerketaren ondorioak azaldu zituen. Lehenengoa euskal gatazka megaespektakulu bat bihurtu dela: hamar egunetik zazpitan lehen orrialdean azaltzen da, lautan notizia garrantzitsuena da eta lautan baita editoriala eskaintzen zaio. Bestetik prentsa espainolista antiterrorismo mediatikoan murgilduta dagoela (abertzaletasuna erasotu, gatazkaren zergatiak isildu) eta honen ondoan, prentsa abertzalea neutralagoa eta pluralagoa dela. Iritzi publikoari dagokionean hemengoa kritikoagoa dela esan zuen eta editorialekiko identifikazioa baxuagoa dela. Azkenik etika profesionala eta Irlandan egin zen bezalako tregua bat eskatu zien kazetariei. Antonik PPk komunikabide publikoez gain pribatuak ere inbertsio eta koakzioen bidez bere menpe dauzkala salatu zuen. Pentsamendu bakarra lortzeko iturri bakarra (Barne Ministeriorena) inposatzen duela, eta ondorioz errugabetasun presuntzioa ez dela errespetatzen (atxilotuen %60a kargurik gabe kalean, baina medioek kondenatuta). Lizarra-Garazi estatuarentzat ostikada bat izan zela aipatu zuen eta honen aurrean Euskadi birtuala sortu eta abertzaletasunaren kriminalizazioan sakontzeko makinaria guztiak martxan nola ezarri ziren esplikatu zuen. Estatuari borroka politikoa baino borroka antiterrorista erosoagoa zaionez abertzaleak terroristatzat hartzea omen da haien bidea.

2001eko azaroak 2/93.zenb.

7


ze berri?

Txiringitoa, zurrumurruen miran

Gernika parkeko txiringitoa eraiki zen unetik, aurkako iritzi ugari entzun dira. Estetikoki itsusia dela, orain dagoen lekuan, parke batean, ez lukeela egon behar, etab. Udala osatzen duten zenbait alderdi ere eraikin horren aurka agertu da, eta parketik kentzeko eskaera behin baino gehiagotan aurkeztu dute. Antzematen den bezala, txiringitoa ez da denen gustukoa eta iritzi kontrajarri asko sortu ditu. Azken aste hauetan zurrumurru berria entzun da. Horren arabera, Udalak txiringitoaren emakida duen jendea kalera botako luke eta eraitsi egingo luke. Luxiano Pagaegi udal arkitektoak argitu digunez, ez dago egi izpirik zurrumurru horretan. Egia da une

hauetan txiringitoa itxita dagoela, baina horrek badu arrazoi bat: bost urteko kontzesioa orain gutxi amaitu da eta lehiaketa berria eratu da kontzesio berria nori emango zaion jakiteko. Hala ere, mugimenduak egon dira txiringitoaren inguruan. Parke erdian txiringitoa eraiki zenean, asmo xume bat zuen honek: buelta bat ematen ari den edonori edari bat hartu eta pintxo bat jateko aukera ematea. Hasiera batean ez zuen komunik; eginbeharrak egiteko anbulatorioko komunetara joan behar zen. Denbora aurrera joan hala, ordea, txiringitoa aldatuz joan zen. Komunak jarri ziren, jangela itsatsi zitzaion. Hasiera batean

txiringito hutsa zena, jatetxe bihurtu zen. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik bidalitako mezu batek arazo berriak sortu ditu. Izan ere, Osasun Sailekoen esanetan, jatetxe izateko, txiringitoak ez ditu osasun arauak betetzen. Jatetxe izaten jarraitzeko, produktu galkor eta ez-galkorrentzako biltegiak jarri beharko lirateke, kanpoaldean dagoen parrillari sabaia jarri, etab. Hitz gutxitan, eraikina handitu egin beharko litzateke, eta Udala horren aurka azaldu da, txiringito berriak ez bailuke hasieran pentsatutako taberna txikiarekin zerikusirik izango. Gainera, badirudi, kontzesioa lortu zuen jendea jatetxea ixtearen aldekoak dela, obra berriak gastu handiegiak sortuko bailizkieke. Aipatu digutenez, jangela inguratzen duen kristalera, toldoa eta makineria guztiaren jabea orain arte kontzesioa jaso duen jendea da, eta txiringitoa jatetxe bihurtzearen arrazoia bakarra izan zen: errentagarri izatea. Lehiaketan irabazle suertatzen denak tabernarekin konformatuko beharko du. Hirigintza sailean bueltaka dabilen aukeretako bat txiringitoa pixkanaka desegitea da. Horretarako, lehiaketaren irabazleari kontzesio laburragoa emango litzaioke, hiru bat urtekoa, eta denbora horretan desegite lanei ekingo liokete. Desegite horretan zerikusi handia izan lezake Kantauri plazako etxabetan zer nolako negozioak jartzen diren martxan. Parkera begira taberna bat jarriz gero, txiringitoak ez luke inolako zentzurik. Txiringitoari zer irtenbide ematen zaion etorkizunean ikusiko dugu. Ordura arte zurrumurruen miran jarraituko du.

Alai auzategia, 2 Tel. 943 14 33 24

8

2001eko azaroak 2/93.zenb.

Juan Belmonte, 6


ze berri?

San Jose kaleko errepidea geldirik

Tatatatatatata‌ Uda osoan zehar San Jose kaleko bizilagunek zulatzeko makina batek ateratako zarata jasan behar izan dute. Goizean goiz hasi, eta arratsalde amaiera arte egoten zen lanean makina erraldoia. Bizilagunen kexak, noski, ugariak izan ziren, bizimodua zeharo aztoratzen baitzieten errepide berriaren lanek. Uda pasa da eta neguaren atarian gauden honetan, errepide berriko lanak geldirik daude kaleko bizilagunen kexen ondorioz. Proiektuaren arabera bide berriaren euskarri izan beharko lukeen horma handia eraikitzearen aurka agertu dira bizilagunak. Onartutako proiektuaren agertzen denez, etxebizitzen alboan, metro bete eskasera, bizilagunek horma berria aurkituko dute, eta

horrek bizilagunak sutu egin ditu. Izan ere, beraien ustez ez da zilegi leihora irten eta horma itsusia ikustea, lehen mendia zutenean. Errepide berria San Juan Egoitza eta San Jose kalean eraiki diren etxebizitza berrien artean egin da. Bide horrek orain duena baino irteera erosoagoa eskainiko lioke egoitzari. Errepidearen beharra 1993an onartutako arau subsidiarioetan agertzen zen. Etxebizitza berrien plan urbanistikoa (Sestra enpresak egina) azaldu zenean, errepidearen proiektua ere bertan agertzen zen. Orain, lan erdia eginda dagoenean sortu dira arazoak. Hirigintza sailean aipatu digutenez, normaltzat jotzen dute bizilagunak

kexu agertzea eta eraikitzaileari lanak geldiaraztea. Egoera konpontzeko edo, estudio geologiko berria eskatu da, etxebizitzen atzean hilerria baitago. Baliteke irtenbidea hau izatea: mendiari zati bat kendu eta errepidea pixka bat mugitu. Horma, noski, eraiki egin beharko da, baina behintzat ez lioke hainbeste eragingo bizilagunei. Ikusi beharko irtenbide horren aldekoak diren bizilagunak. Baliteke, hala ere, arazoak izatea, lursail horiek bere jabeak dituzte-eta. Izan ere, jabeei lursailak erosi egin beharko zaizkie, eta ikusi egin beharko da nork ordaindu behar dituen, Udalak edo eraikitzaileak. Errepide berriko obrak bien artean ordaintzeko prest agertu dira Udala eta etxebizitza berrien eraikitzailea. Azken horrek errepidea zulatu, ireki eta azpiegitura guztia jartzeko hitzarmena sinatu zuen eta Udalak errepidea asfaltatuko du. Lursail berriak erosteak tirabira sor ditzake bien artean. Halaber, aldaketa honek errepideak egitura desberdina izatea ere ekar dezake. Hasieran, autoentzako bideaz gain, espaloia eta aparkalekuak izango lituzke. Orain, aldaketak onartzen badira, baliteke errepidea estutu behar izatea eta horrekin espaloia eta aparkalekuak kendu behar izatea. Kontuak kontu, lanak geldituta daude eta ez dakigu noiz jarraituko duten. San Jose kaleko bizilagunak, berriz, obren zaratarik gabe, lo lasai egiten ari dira.

2001eko azaroak 2/93.zenb.

9


elkarrizketa

“Erromantikotasunez eta konstantziaz inguratutako filmatze bat izan da� "Dama eta Kardinala" antzezlanean Ane Gabarainekin oholtza konpartitu eta gero, Kandido Uranga zumaiarrak abitu purpura utzi zuen, Mexikora hegan egin eta Beto Gomez errealizadorearen agindupean, "Kaimanaren ametsa" filmatzeko. Magia, bizipoz eta surrealismo mexikarrera burututako hurbilpena da eta igaro berri den Zinemaldian, Zabaltegi sailean harrera beroa jaso zuen filmak. Hurrengo hitzordua Valentziako Mostran izango du. Koldo Landaluze

Zerk bultzatzen zaitu proiektu batean parte hartzera? Proiektu guztiak elkarren oso desberdinak dira. Bakoitza istorio berezi bat da. Batez ere, interesa piztuko dizuten gidoia, parte hartzaileak eta diru kontuak (ala ez) bilatzen duzu beti. Zerbait egiteko, proiektu horretan murgiltzera bultzatzen zaituen pizgarri hori behar duzu. Motibazio hori bilatzea beharrezkoa da lan honetan jarduteko. Telebistaren hurbiltasuna, antzoki bateko ikuslegoarekin kontaktu zuzena edo zinema ekoizpen baten makineria zitala. Non aritzen zara erosoen? Aktoreak duen lan egiteko oinarria gutxi gorabehera bera da hiruetan, medioak dira desberdinak. Ezin da esan, batean ala bestean, norbera non dagoen erosoen, dena proiektuaren izaeraren arabera dago eta. Orain dela gutxi "Kaimanaren ametsa" ikusi ahal izan genuen Zabaltegin, Beto GĂłmezek zuzendutako filma mexikarra. Nola sortu zen esperientzia hori? Betok hitz egiteko deitu zidan eta berehala jarri ginen ados. Urte eta erdi egon nintzen Betok filma horri noiz

10

2001eko azaroak 2/93.zenb.

ekin ahal izango zain. Azkenean, berriz ere nirekin kontaktuan jarri zen eta Mexikora joan nintzen. Nolakoa izan zen filmaketa? Guadalajaran filmatu zen, Jalisco estatuan, baina batez ere Analco izeneko auzo batean kokatzen da. Filmean egin behar nuen lanak iraun zuen bitartean, hilabete inguru, auzo horretan sartuta egon nintzen, hango jendearekin kalea konpartituz. Kontraste kulturala eta soziala oso gogorra da han, noski, baina lan

metodoak oso antzekoak dira han eta hemen. Oso esperientzia ona izan zen, lehen esan dudan bezala, proiektu bakoitza istorio zehatz bat delako eta profesionalki istorio bakoitzak beti zerbait berria ematen dizulako. Filmatze gerrillari bat izan al zen? Bai, erromantikotasunez eta konstantziaz inguratutako filmatze bat izan zelako. Beto borrokalari hutsa da. Nik badakit nola lortu duen filma aurrera ateratzea eta etengabeko borroka izan da. Arazo bat gainditu orduko beste


bat agertzen zen beti. Ez da prozesu erraza izan, ekoizpena arriskuan jartzen zuten arazo berriak etengabe sortzen ziren-eta. Betok gogo eta adore handia jarri ditu, baina hori ez da nahikoa izaten ordea. Mota honetako lan bat ondo bukatzeko hori eta gehiago behar izaten da, batez ere dirua. Sabeletik egindako zinema da. Bai horixe! filmatzea oso bizkor joan zen, bi hartualdi egitea bakarra egitea baino garestiagoa da-eta. Goizero, gure lana ahalik eta ondoen egiteko prest joaten ginen, baina diru arazoez kanpo egoten saiatzen ginen arren, azkenean beti bukatzen duzu ditxosozko ekonomiaren menpe egoten. Egia esan, filma bat egitean gehien eragiten duen baldintzetako bat da. Norekin eta nola egiten duzun, hori da zinema niretzat. Gainerakoak definizio hutsak dira. Paco Rabal eta Asunci贸n Balagueren moduan, Patricia Reyes Sp铆ndola aktoresa mexikarra ere nahastu zen "Kaimanaren ametsean". Zer eragin zizun hantxe lanean ikusteak? Zoritxarrez, berarekin eszena bat konpartitzeko aukerarik ez nuen izan, gozamena izango litzateke hori, baina Rafael Velascorekin ikusten egon nintzen, hartualdi pare batean. Bera asteburu batean etorri zen filmatzera, bi egun horietan bakarrik etor zitekeelako. Zalantzarik gabe, onenetako bat

da. Berarengana hurbildu eta nirekin elkarrizketa bat konpartitzeko gustura eskatuko niokeen. Hori da aktorearen benetako plazerra. Zure papera Mexikoko bazter ahaztu batean bizirautera behartutako euskal ibiltariarena zen. Identifikatuta sentitu al zinen? Bai. Nik zinemaldira etorri aurretik ez nuen filma ikusi eta ikusi nuenean harritu egin ninduen. Nola landu duzun gogoratzen duzu, zein abiaduratan eraikitzen duzun pertsonaia eta hori guztia pantaila handian islatuta ikusi nuenean, Betorengana hurbildu eta zoriondu egin nuen, oso film interesgarria egin zuela iruditu zitzaidalako. Une hartan ikusle izan nintzen eta han film bat zegoela sentitu nuen. Pertsonaiak lantzerakoan, zuzendaria eta aktoreen artean konfiantza erabatekoa al zen? Bai. Nik uste dut zuzendarien artean beti egoten den zerbait dela. Pertsonaiak nondik nora doazen lehendabizi gidoiak esaten dizu, eta ondoren zuzendariak. Ezer berririk eskaini dezakeen ideia bat duzula uste baduzu, normalean errespetatu egiten dizute. Gutxi dira sujerentziak gordetzeraino inposatzen dizuten zuzendariak. Nik lan egin dudan jendea behintzat beti egon izan da horrelakoetara zabalik... Gero azken erabakia bere esku dago, noski.

Zuloaga plaza, 1 Tel. 943862309

Aita-Mari auzategia, 17 Tel. 943 861569

Zumbillo, 4

Tel. 943 861407


Beharrezkoa al da aktore eta zuzendariaren arteko komunikazio hori? Kontxo, beharrezkoa da, baina nik ez dut uste beste jarrerak ezin duenik funtzionatu. Gauzak honela eta horrela direla esan eta gero zu ezertarako kontuan hartu gabe zerbait zoragarria egin arazi dizun pertsona hori nor den zer dakit nik? Hasteko, erabat sinistuta egon behar zara horrelako proposamen definitiboaren aurrean. Zalantzarik gabe komunikazioa atseginagoa da, baina beno, bakoitza den bezalakoa da eta horretara ohitu beharra duzu. Zure interprete lanetan laburmetraietan ere aritu zara. Bai, esan dezagun Euskal Herriko aktoreentzat oso lan ohikoa dela, Euskal Herrikoez hitz egiten dut hobeto ezagutzen ditugulako. Noski, jendeak zinema egin nahi du, zinema egitea garestia da eta honetan lan egin nahi baduzu harritu beharra daukazu, zure profesionaltasunarekin balio duzula erakutsi behar duzu. Normala denez, aktoreen gremiokoak gara laburmetraien ekoizleek gehien

eskatzen dituztenak. Errebelatzeak dirua balio du eta dirurik gabe ez dute filma errebelatzen eta, orduan, aktoreei gure kolaborazioa eskatzen digute. Istorioa interesatzen bazaigu eta ezer berririk eskaintzen badigu, bada, kolaboratu egiten dugu. Nola zaude une hauetan ? Ez dakit horri erantzuten, nire adinak agintzen duen etapan nago. 46 urte dira eta urte horietan nire bizitza eta lanbidea batera doaz. Beti nago eskaintzak jasotzeko prest, egia esan non nagoen ere ez dakit eta. Hori bai, lanean emandako hogei urte dauzkat nirekin eta horiek segurtasuna ematen dizute zein lan berriri ekin behar diozun eta zerk motibatuko zaituen gehiago ala gutxiago jakiteko. Hori gure lanbidearen parte da. Nire helburua modu horretan lan egiten jarraitzea da. Zein da zure lan metodoa? Ez daukat oso argi. Batez ere argumentua behin eta berriz

Kale nagusia, 2

12

2001eko azaroak 2/93.zenb.

Tel. 943 861521

irakurtzea, aztertzea, memoriaz ikastea, eszenei aurre egitea, nire zalantzak galdetzea, begiratzea eta berriz ere, behin eta berriz irakurtzea. Azkenik, datorrena datorrela, pertsonaia erlaxatu eta intuizio handia. Ez daukat abc bat, lanbide honetan eta hainbat irakaslerekin ikasten emandako 20 urte horietako esperientzian oinarritzen dudalako dena. Interpretazioaren ohikerian erortzeko beldurra al daukazu? Ez. Hori gertatu daiteke pertsonaia batean sartuta denbora luzea daramazunean. Arrisku hori dauka. Baina, kontxo, ohikerian erortzeko adina denbora irauten duten pertsonaiarik ere ez dugu egiten! Eta "Kaimanaren ametsa"-ren ondoren, zer? Orain filma Valentziako jaialdian promozionatzea, baina bestela, lanen bat eskaini zain egoten gara eta proiektu baten zain gauden bitartean ekoizle bihurtzen gara. Orain arte bezalaxe: zer etorriko zain.


inkesta al dituzu k a o k i x t e r r e p

Ezagutzen

Arantxa Uranga it Ondo iruditzen zaizk a iko log Asteburu Miko , bezalako ekitaldiak it izk za ez baina niri asko interesatzen.

Joseba Osa gu Jatea statu bai, txi. ina ba entenditu gu k oa dd on k na Gustokoe eta txanpi単oiak batzuia eta perrejilakin.

Joxu Aizpurua Zeoze entenditzen diat eta jarduten gattuk bila. Lenguuk. suakin ateatzen na be ro a Onddoak et zen lloiak labian gustat . na hie ge zitek

Be単at Ibaieta Gustatzen zaizkit n. baina ettut ezautze kin dia jen Dakin n. ibiltzen naiz jasotze a. en on da Kuletua

?

Pil it za n ze at st gu ko As , ea jat a et li bila ibi a uz ga kit da ez ina ba ? handirik. Gustokoa Ez dakit, denak oso it onak iruditzen zaizk

ua Jose Antonio Aizpur Lehen asko ibiltzen ginan baina orain gutxiago. Parean an tokatzen zaizkigune hartzen ditugu. Kuletoa asko gustatzen zait.

2001eko azaroak 2/93.zenb.

17


olarro zopa Belen Golmaio. Euskara teknikaria

Herri euskara

18

Zumaiako tokien izenak

xelako.

Egun hauetako batean, herriko tokien izenei buruz hitz

"Arbus" ori ezta neretzako itzen asiera euskarazkoa”.

egiten aritu gara Gillermo Urbieta Etxaberekin, eta

Aspaldi entzun ez dezun beste leku izenen bat?

galdetu diogu ea ondo iruditzen zaion herriko tokien

"Ba, Laskarraga, Santa Klara atzeko aldeko bizkar ori

izenak jasotzea. Hona hemen berak emandako erantzuna:

dana. Bertakuak Laskarra deitze xue eta Zumaiko udale-

"Askotan pentsatzen deu, orrek ez takala orrelako inpor-

rrixen barruan dao. Ur deposituen gañeko aldian dagon

tantzik eta pertsona bat ikusi eta esaten deu, orrek ze

ordekatxo orretatik asi eta Ardantzako itxurri gaña eta

jakingo dik ba, baña askotan lengo gauzakin lotzeko arixa

Andikarrekako bizkar ori dana Laskarra da. Beste izen

lotzeko balixo du. Toponimia asunto auetan ere berdiña

bat, Ezkaizto da. Ezkaiztogaña da izen bat emen eta

da, eon litake pertsona bat beak bakarrik Euskalerrixan

Arruan gexenak ez teuna asko ezautzen, baña Ezkaizto

izen baten berri dakixena".

Azkoingogaña da, Sanloentekogaña. Beste izen bat,

Ba al dakizu Errotako izkina non dagoen ahazten ari

Ollaostagaña, batzuetan Ollaortzagaña bezela ere

zaigula?

azaltzen da, eta ori Pikotekogaña da. Eta Oizto, baña ori

"Ori neretzako penagarrixa da, ze itzegiten asten

Debako partian sartzen da. Oizto eta Oiztoerreka

zeazenian toki baten izenik ez padakizu nola eman biar

arraldian goitik bera zuzenian ura itxasoa dijuana,

dezu ango berri? Errotako izkiña zein dan ez jakintzia, ori,

barrenian bai, erreka orren barrenian Zumaia sartzen da

eske gaurko egunez tristia ori da, Donostiko kalien berri

ta ez barrenian bakarrik, gorauntzo ere muga Batzaza-

badakiu eta erriko tokixen izenik ez dakiu. Ta ez nua

rretako aurreaño sartzen da".

esatea erriko sail bakoitzen izena jakin bearko litzakela.

Ba al dakizu arraldia esaten ere ahazten ari zaigula?

Oxe danak jasota eotia oso ondo ikusten det eta aurretik

"Bueno, guaiñ Algorriri ere labarra deitze zaio eta nik

in izan baldin bazan lan ori, gaundikan obia izango zan".

itxian beti ikasi nun: Aitzea jungo al gea? Eta arraldea

Zumaian orain dela gutxi egin da herriko mapa topogra-

jungo al gea? Guretzat arraldia zan arri biribilletatik asi

fikoa, baina leku ezagunen izenak falta dira: Amabirjina-

eta lana eiteko lurra edo zelaia astezaneko tarte ori. Eta

bista, Arrangoleta, Errotako izkina. Baina Arbustain jaso

geo zu lapetan edo olarrutan arrantzan

da.

ibiltze ziñan tokixa, orrei deitze zitzaion

"Nik Arbustainen izen orrekin naiko duda badazkat, nere

arrantza jutia, eta geo noski, aitzian

iritziz seguruasko Arbustainen ordez orren benetako izena

toki bakoitzian zeben bere izenak

izango da Arbestain. Eta Arbestain Elkano aldeko baserri

Algorritik

baten izenatik aparte errixan bazan familixa Arbestain

taraño”.

abizena zuena. Nere ustez arbustain ori izango zan izena

Jarraituko dugu gai honetaz

jasotzian aldatu intzala jaso zuanak euskaraz ez tzaki-

hitz egiten.

Ortega y Gasset, 2

Alai Auzategia, 14 behea

Tel: 943 86 22 06

Tel: 943 14 31 12

2001eko azaroak 2/93.zenb.

Arbestaingo aitza bazala ere irakurrita dakat.

asi

eta

Sakone-


Izaga Garcia. Dietista

Medikuntza naturala Gripeak eta neguko gaixotasunak Negu garaian edo eguraldi aldaketa dagoenean, gure defentsak birus eta bakteriei aurre egiteko prest ez baldin baditugu, errazago izango zaie guregan infekzioa eragitea, eta horrela azalduko dira gripeak, katarroak, eztula edota biriketako arazoak. Garrantzitsua da gorputzeko defentsa sistemak erasoei aurre egiteko prest egotea; horretarako, batez ere elikadura orekatua eta bizimodu osasuntsua oso garrantzitsua da, baina sendabelarrek lagunduta errazagoa izango da. Izan ere, sendabelarren artean, badaude batzuk inmuno-

Josu Waliño. Informatikaria

estimulanteak direnak, hau da, defentsa sistemak indartu

Olarrua amaraunean

eta gaitzei aurre egiteko defentsak aktibatuko dituztenak: • Etxinazea: sendabelar hau oso eraginkorra da bai preben-

Ordenagailu berria erosi (II)

tzioan, baita sendaketarako ere. Bere sustraiak infusioetan,

Utzi genuen toki berean jarraitu beharko, hau da,

tantetan, piluletan… har daitezke.

ordenagailua

• Arrosondo basatia (arkakaratsa): inmunoestimulante

Etxerako diren ordenagailuen % 95 hiru gauzetarako

garrantzitsua da; batez ere gaixotasuna infekziosoen

erabiltzen dira: testuak idazteko, Interneten nabiga-

prebentzio eta sendaketarako erabilia. Infusio edo tantetan

tzeko eta jolasteko. Lehen bi lanetarako nahikoa duzue

har daiteke.

edozein ordenagailu, ez azken belaunaldikoa, zaharren

• Baratxuria: antibiotiko natural hau oso eraginkorra da

bat baizik. Azken belaunaldiko ordenagailua, berriz,

defentsak areagotu eta infekzioei aurre egiteko.

jokoek eskatuko dizuete (ez bazarete bideo digitali-

• Ezkaia: desinfektagarri eraginkorra, defentsa sistemak

zazioa bezalako lanetan aritzen, behintzat). Nik testu

aktibatzen ditu. Infusioan edo tantetan har daiteke.

hau idatzi eta Internetetik bidali Pentium 133 zahar

Prebentzioa nahiko eraginkorra izan ez bada, baturak beste

batekin egingo dut. Horrekin ez dizuet ordenagailu

hainbat sendabelar eta substantzia eskaintzen dizkigu,

zaharra erosteko esan nahi, punta-puntakoa erostea

infekzioa ahal den azkarren eta ondorio gutxienekin jasan

alferrik dela baizik. Zuen helburua jolastea baldin bada,

ahal izateko:

orduan bai, azken aurrerapenak dituen ordenagailua

• Plantaina edo zain belarra: landare xume honekin

eskatzen dute jokoek etengabe.

egindako infusio eta xarabeak oso eraginkorrak dira eztul eta

Askok uste dute azken belaunaldiko ordenagailua erosiz

biriketako infekzioei aurre egiteko.

gero, beranduago zahartuko zaiola: gezurra! Ordena-

zer tarako

behar

dugun

definitzen.

• Eukaliptoa: birikak garbitu, eztula lasaitu eta sinusitisa

gailua 1500 Mhz.takoa izan edo 800ekoa izan berdin-

uxatzen lagunduko digu bere hostoekin egindako lurrunak.

berdin zahartuko zaizue. Esaterako, duela lau urte

• Intsusa: izerdi sorrarazle hau lagungarri izango zaigu gripe

ordenagailua erosiz gero, Pentium 66 edo Pentium 75

edo kalentura dagoen infekzioetarako.

bat izango nituen aukeran. Pentsatuko nuen 75a erosita

• Propolia: erleek egindako substantzia hau antibiotiko eta

gehiago iraungo zidala. Gaur egun dauden abiadurekin

infekzioei aurre egiteko eraginkorra da. Prebentzioan eta

alderatuta, ordea, hori barregarria da. Beraz, ez jo inoiz

sendaketarako erabilia, lagungarri izango zaigu eztarriko eta

azken belaunaldiko ordenagailura, oso garbi ez baduzue,

belarriko mina dagoenean. Piluletan, xarabeetan edo beste

behintzat. Erosten duzuen ordenagailua erosten

sendabelarrekin nahastuta, hainbat produktutan har daiteke.

duzuela, hiru urte barru kafetera hutsa izango da.

Bestalde, gogoratu behar da, gaixotasun infekziosoen

Hurrengoan gehiago.

aurrean, gorputzak atseden eta garbiketa prozesua jasan behar duela, gomendagarria da digestio aparatuari lan gehiegi ez ematea: zukuak, infusioak, saldak eta elikagai garbiak hartu. Ahal den heinean, atseden fisikoa egingo dugu, baina garrantzitsua da gorputzak izerditzea.

Basadi Auzategia, 9-A 2-B 2001eko azaroak 2/93.zenb.

19


kirolak

Esku pilota eskola

Duela bederatzi urte jarri zuten martxan Zumaiako Esku Pilota Eskola. Euren helburua eskola herrikoi bat antolatzea izan da, hau da, ahal den haur eta gaztetxo gehienei esku pilota ezagutu eta kirol honekin ondo pasatzeko aukera ematea. Gaur arte ez da figura entzutetsurik irten bertatik eta eskolak ez du arreta handirik piztu, baina egin duten lanak merezi du tarte hau.

Errebotean, ezker horma guztian zehar eta frontisaren kontra haurrak pilotarekin jolasean dabiltza lauko taldeetan banatuta. Beheko eserlekuetan ama ilara berriketan, lehen txanda bukatu eta haurrak etxeratzeko zain. Ikusle gehiago eta artekaririk ez dagoen arren, partidu garrantzitsuenetan baino iskanbila handiagoa entzuten da frontoian. "Zazpi urtetik hamar urtera bitartekoak dauzkagu orain. Hurrengo orduan datozenak handixeagoak dira eta lasaiagoak", esan digu haur artetik erreskatatu berri dugun Luis Mari Alberdik. Bera eta Karmelo Larburuk jarri zuten martxan eskola, eta duela bi urtetik hona Inaxio Manterola eta Aitor Leizaren laguntza ere badute, baina gaur bakarrik dago. "Ez dago arazorik. Haurrak bakarrik ere ederki moldatzen dira", dio. Esku pilota eskola ikastetxeetako ikasturteak dirauen bitartean

Amaiako plaza z/g

20

Tel. 943 860959

2001eko azaroak 2/93.zenb.

astelehen eta asteazkenero seietatik bederatzi eta erdiak arte izaten dutela esplikatu digu, eta zazpi urtetik gorako haur eta gaztetxoak hartzen dituztela. "Ikastetxeetako kirola adin honekin hasten da eta geuk ere minimo hori ezarri genuen. Hortik gora, berriz, ez dago mugarik, baina egia da ikasketen eta beste kirolen presioa dezente nabaritzen dela. Hamalau urtetik gorakoak bi jubenil eta lau heldu bakarrik ibiltzen dira hemen", dio. Neskak ere badituzte. "Paletarekin eta erraketarekin beti hartu izan dute parte neskek Mundialetan, eta duela 30 bat urte erraketista profesionalak ere bazeuden Madril eta Bartzelonan jokatzen zutenak eta oso ospetsuak egin zirenak. Esku pilotan inoiz ez da ohiturarik izan, nik behintzat ez dut nesken arteko partidurik ikusi, baina hortik zehar ibiliko ziren batzuen batzuk ziurrenik. Guk urtero izan ditugu eta aurten ere badauzkagu bi. Bat, gainera, oso ona da. Bere adineko mutil denei irabazten die eta hiru urte zaharragoak direnekin ibiltzen da", kontatu digu Luis Marik. Guztira 60-70 bat lagun izaten dituzte urtero. Hainbeste jende frontoi batean moldatzeko antolakuntza sistemaren bat behar da. "Seiak eta laurdenetatik zazpiak arte zazpitik hamar urtera bitartekoak etortzen dira. Zazpietatik zortziak laurden gutxi arte infantilak. Zortziak laurden gutxitatik zortzi eta erdiak arte kadete eta jubenilak. Eta zortzi eta erdietatik bederatziak edo bederatzi eta erdiak arte helduak. Gero, batik bat lehen bi orduetan asko etortzen direnez, mailaren arabera taldeak egiten ditugu. Maila gutxiena duten taldeak frontoiaren erdian hasten dira piloteatzen, ezker

San Telmo, 12 Tel. 943 860760


kirolak hormarik gabe, gehixeago dakitenak atzealdean, errebotea ezker horma bezala erabiliaz, hurrengoak frontoi txikian eta azkenik frontoi handiko frontisean", esplikatu du.

Guztira 60-70 bat lagun izaten dituzte urtero. Hainbeste jende frontoi batean moldatzeko antolakuntza sistemaren bat behar da Lehenengo kantxan kolokatzen erakusten diete. Hankak ezartzen, banaka eta binaka jokatzen eta abar. Perfekzionamendua, berriz, postura ezberdinetan eta bi eskuekin gogor jotzen ikastea, hamabi-hamairu urterekin hasten dira. Takoak ere ez dituzte erabiltzen ordura arte. "Material berezia, oso pilota goxoak erabiltzen ditugu. Beti garbi eduki dugu ikasteko gozatu egin behar dela eta pilota gogorrekin sufritu egiten da gozatu baino gehiago", dio Luis Marik. Azken hiru hilabeteetan sei taldetan banatzen dira eta liga luzea egiten dute eskolaren baitan. "Lehenengo urtean ez genuen horrelako asmorik, baina haurrek eurak eskatzen ziguten, ea noiz hasi behar zuten benetako partiduak jokatzen eta abar. Gero galtzen dutenek negar pixka bat ere egiten dute, baina badakizu, kirola lehiaketa da", dio. Ekaineko lehen larunbatean jokatzen dira finalak eta parte hartzaile guztiek irabazten dute domina bat.

dira. "Onentsuenak apuntatzen ditugu. Eskolan urte batzuk ibili eta jokatzen badakiten mutilak", komentatu digu. Herrian esku pilotari bizitza pixka bat emateko jarri ziren martxan, eta eskola herrikoi bat egin nahi izan dute. "Ahal den haur gehienei esku pilota ezagutzeko tokia eskaintzea izan da beti gure helburua", dio Luis Marik. Kalitatea baino, kantitatea hobe, beraz. "Badago hamalau urte inguru dituzten mutil talde bat hasieratik gurekin dabilena eta maila polita daukana. Norbaitek aurrera egiten badu, gure laguntza guztia izango du, baina oso zaila da puntako pilotariak sortzea eta horretarako beste bide batzuk daude", komentatu digu. Futbola eta gainerako kirol konbentzionalek indar handia duten arren, pilota pixkanaka ari da bere tokia egiten. Zarautz, Azpeitia, Azkoitia, AĂąorga eta inguruko herrietan eskolak sortu dira eta ikastetxeetan ere ari da txertatzen, oso gutxinaka bada ere. "Ikastetxeek taldekako kirolak bultzatu izan dituzte, pilota bezalako kirol indibidualen antolaketak askozaz ere lan gehiago ematen baitu. Hala ere

multikirolaren filosofia indarra hartzen ari da. Filosofia horren arabera, haurrei ahalik eta kirol eskaintza zabalena egin behar zaie, batean espezializatu ordez. Horrela, kirol gehiago egiten da eta haur gehiago ‘engantxatzen’ dira", dio. Aldundiak ere, bide honi jarraituz, pilotaren promozioa bere gain hartu du eta bi hilabete eskaintzen dizkio urtean txapelketak eta ikastaroak antolatuz. Esku pilotaren etorkizuna baikortasunez ikusten du Luis Marik. "Telebistan partiduak botatzen dituzten bitartean afizioa eta etorkizuna ziurtatuta daude. Agian beste modalitate batzuk baztertu egin ditu, eta horri konponbide bat eman beharko zaio, baina esku pilotari mesede ederra egin dio", esan digu. Federazioa ere azpiegitura onak antolatzen ari omen da hainbat tokitan. Frontoian dauden amak, ordea, zain daude alde egiteko, eta bigarren txandako neska-mutikoek ere kantxara sartu nahi dute. Hurrengo batean kontatu beharko dizkigu falta direnak.

Txapelketa ofizialetan ere parte hartzen dute. Joan den urtean jubeniletan eta kadeteetan bikote bana aritu zen Gipuzkoako Txapelketan. Aurten infantil, jubenil eta helduen bikote bana eta kadeteetan bi bikote arituko

taberna

JUSTA eguneroko bazkariak

Urumea kalea z/g Tel. 943 143058

Erribera kalea, 20 2001eko azaroak 2/93.zenb.

21


kirolak Urriaren 20an, Itzurun hondartzan ikuskizun paregabea ikusteko aukera izan genuen, izan ere, bertan Euskadiko I. Kayak-Surf Txapelketa burutu zen. Goizeko 10:00tatik arratsalderaino hondartza eta inguruak surf giroak estali zituen erabat. Itsas Gain elkarteak antolatu du Euskal Herriko lehen jardunaldi hau, eta gu guztien arduradun zebilen Gatxi-rekin izan ginen. Lehenbizi Kayak-Surf modalitatea zertan datzan galdetu genion, eta honakoa esan zigun, "surfa eta slalompiraguismoaren arteko nahasketa modukoa da, itsasoko olatuak hartzen dituzte piragua moduko batekin eta bertan maniobrak egin. Badago antzeko beste era bat ere, ibaikoa, "rodeo" deitzen zaiona". Gatxi hizketan ari zen bitartean Aitor megafoniatik giroa animatzen ari zen. Euskal Herrian sei urte besterik ez daramatza kayak-surfak, eta Zumaiarrei buruz galdetzean hasi berriak direla esan zigun, "orain dela hiru urte hasi ginen honetan eta besteen mailara iristen ari gara pixkanaka."

Kayak-surfa, Euskadiko lehen txapelketa Itzurunen

22

2001eko azaroak 2/93.zenb.

Esan bezala Itzurun borborka zegoen, guztira 74 partehartzaile izan ziren (60 mutil eta 14 neska), gehiengoa euskal herritarra baina bazen Katalunya, Madril edo eta Brasildarrik ere. Zumaiarrak 11, guztiak ere mutilak. Hamar minutu irauten zitĂşen 4 pertsonako txanda bana egin zuten denek hasieran. Hemendik sailkapena eginda finalerdiak eta finala datoz, bakoitza

15 minutukoa. Puntuaketa zeren arabera doan galdetzean hiru faktore daudela esan zigun, "lehenik harturiko olatuaren tamaina dago, gero eginiko maniobrak, eta azkenik olatu gainean irauten duten denbora. Guztira 5 epaile daude, batek ohartarazi egiten ditu besteak norbait olatua hartzera doala, eta besteek puntuatu egiten dute, azkenean puntu guztiak batzen direlarik." Euskadiko I. Kayak-Surf Txapelketako irabazleak, mutiletan Edu Etxeberria eta nesketan Dorleta Tolosa izan ziren. Aipatzekoa da baita, final laurdenetara hiru zumaiar sartu zirela: Daniel Gonzalez, Haize Galarraga eta Juan Mari Azpillaga. Hala ere inor gutxi itzuli zen esku hutsik etxera, sari banaketan sekulako opari piloa banatu baitzuten. Gatxik azpimarratu zigunez laguntzaile eta babesleen papera oso ona izan da, eta eskerrak eman nahi dizkie guztiei: E.K.F., Shore Break, Riot, Perception, Roc-Roi eta Americano-Joe. Bukatzeko balantzea egitea, oso gustura daudela adierazi digu, "jendea ere pozik dago, bai giro eta bai antolakuntzarekin, eta datorren edizioa ere hemen antolatzeko gogoa dute batzuk." Beraz esan genezake kayaksurfa indarrez sartu dela herrira; albiste freskagarria nolanahi.


kultura

Flauta magikoa, Mozart eta haurrak Fiigaro, Fiiiigaroo, Fiiiiiigaroooooo‌ Nor ez da aritu, bizitzan behin bada ere, operetan hain gustukoak diren oihu horietako batzuk botatzen. Aitor ezazu: dutxa beroa hartzen ari zara, eguneko zikinkeriak kentzen eta garrasika hasten zara, Fiiiigarooo!!! Pavarotti bagina bezala eta etxeko komuna Arriaga antzokia bihurtuz. Nahiz eta garrasi batzuk egin, nahiz eta opera batzuk ezagun

izan, gutako gehienok ez dugu inoiz opera bat entzuteko eta ikusteko aukera izan. Herriko haurrek, ordea, zorte hori izango dute datorren hilean, azaroaren 17an, Mozarten "Flauta magikoa" opera antzeztuko baita Maria eta Josen. "Betizu" eta halakoak ikusten ohituta dauden haurrek opera dastatzeko pazientzia izango al dute?

Flauta magikoak ez du aurkezpenik behar‌ musika mota hau ezagutzen dutenen artean, behintzat. Mozart handiak "singpiel" izeneko estiloa erabili zuen lan hau egiteko. Vaudeville bat balitz bezala dago eraikita opera: gaizki ulertuetan oinarritutako argumentuak, musika eta elkarrizketen nahasketa eta efektu eszeniko ikusgarriak. Opera honen lehen bertsioak eta orain antzezten diren produkzioek ez dute zerikusirik. Garai hartan aktore komikoak ikusleengana zuzentzen

ziren, eta ikusleak barrez lehertzen ziren aktoreen txantxa eta hitz jarioarekin. Giro horretan espiritualtasun handiko uneak aurki zitezkeen eta ikusleak sentimendu handiz hartzen zituen une horiek. Hori da flauta magikoaren sekretu handiena. Opera honek ikuslea mimatu egiten du, eskutik eramaten du. Musikagileak jakituna ez den entzuleari erraztasunak ematen dizkio opera miragarri baten bitartez. Oso gutxi izan dira hori egiteko prest egon direnak. Ă“pera Oberta taldeak aurkezten digun Flauta magikoaren bertsio honek Mozarten lana erraztu egiten du. Gainera "singpiel" originalaren giroa berreskuratu nahi da: ikuslearen parte hartzea eta konplizitatea bultzatu nahi dute. Bere garaian alemaniarra erabili zen bezala (italiera erabiltzea moda zen momentuan), bertsio honetan gaztelaniara itzulita eskainiko da. Jendeak obra ulergarri izateko aldatu da hizkuntza. Schikaneder (operaren libretoaren egilea) eta Mozarten obra originalak nahiko une ilunak zituen eta talde katalanaren bertsioan argumentua erraztu egin da. Horrela, ipuin bat balitz bezala aurkezten digute Flauta magikoa, ipuin maitekor eta alaia, poetikoa eta ederra.

Baltasar Etxabe, 5 Tel. 943 14 31 35

2001eko azaroak 2/93.zenb.

23


literatura

Desobedientzia denez, ikusten ez duzuna errepikatzea ezinezkoa da.

Lehen aldiz gauza berriak egiteak urduritasuna sortarazi ohi du eta horrexegatik oso goiz jaiki nintzen egun hartan. Gauza guztiak ongi prestatu nituen eta kaleak ilun eta kotxeen zaratak soilik beterik zeudenean egin nuen bertarainoko bidea. Bidean pertsona bakarra topatu nuen, oraindik ere begietako makarrak kentzeke, ni bezala bizikleta zahar batetan motel-motel lanera zihoana, iristeko gogo handirik gabe.

Nik gauzak gaizki egitearen errurik ez nuenez berriz ere animatu egin nintzen. Irakaslea ikusi ahal izateko bide bat topatu behar nuela erabaki nuen eta baita topatu ere. Han zegoen nire irtenbidea: ispilua. Ispiluaren bidez irakaslea ikus nezakeen eta ispiluak erakusten zidan imajinaren pausoak jarraitu nituen, baina berehala geratu behar izan nuen, pausoen norabidea aldatzea ahaztu eta albokoarekin tupust egin bainuen. Uste dut ez niola minik eman, baina aurpegian nabari zitzaion nire baldarkeriaz ohartua zela.

Lehen egunean goiz iristea gustatzen zait eta egun hartan ere goiz iritsi nintzen. Gelara sartu eta ni baino esnatuago zegoen jendea topatu nuen bertan, guztiak berriketan, oilategi bat irudikatu nahian edo. Halako batean musikak oilategia isilarazi zuen eta ni ezertaz ohartu baino lehen oilategi gisa irudikatu nuen gela militarren entrenamendu base bihurtu zitzaidan bat-batean. Nagusia guztien aurrean aginduak ematen ari zen eta gainerako guztiak bere aginduak zuzen eta ongi betetzen. Baina ni ez, ni intsumiso bihurtu nintzen, ez nik hala nahi nuelako, nire hankek eta eskuek agintzen niena ongi egiten ez zutelako baizik. Ez zidaten kasurik egiten eta goizeko ordu horietan halako aginduak zuzen eta zorrotz betetzera ohitu ez nituelako ezinezkoa zitzaiela nire aginduak zuzen eta ongi betetzea adierazi zidaten. Azkenean, behintzat, konbentzitu nituen egiten nuena beren onerako zela esan nienean eta hankak eta eskuak mugitzen hasi ziren.

24

2001eko azaroak 2/93.zenb.

Ikasi genituen, bada, pausoetariko batzuk. Beste guztiek egiten zutena egin nahian hasi ginen, baina ez zuen funtzionatzen. Guztiak ezkerretara joaten zirenean nire hankek eskuinetarako bidea hartzen zuten eta gero denak, nik oraindik ere nolaz gertatzen zer argitu ezin izan badut ere, niri begira geratzen ziren batbatean. Nola egiten ote zuten bira hori? Dena gaizki egiten nuenez aspertu egin nintzen eta gela hura aztertzen hasi nintzen, edo gelari nire baldarkerien errua egozten. Lehenik gelaren erdi-erdian zeuden posteengan pausatu nuen nire begirada eta orduantxe ulertu nuen guztia: ni ez nintzen baldarra, erru guztia posteek zuten, gela erdian egotean, gainera baten faltan lau zeuden, ez baitzidaten irakaslea ikusten uzten eta, agerikoa

Denbora asko geratzen zen oraindik ere lehen eguna amaitzeko eta azken saiakera egitea erabaki nuen. Oraingoan ere ispilua izango nuen laguna, baina irakaslearen eta nire imajinak kontrolatu beharko nituen gauzak ongi egin nahi banituen. Irakaslearen imajinari begiratu nion lehenik eta gero nireari, baina hura sorpresa nirea! Ispiluak nire imajina itzuli zidan, bai, baina altuera gutxiago eta kilo gehiagorekin. Baina nola da posible halako gela batean horrelako ispilua jartzea anorexia eta bulimia bezalako gaixotasunek buruhauste bat baino gehiago ematen duten garaian. Baldar halakoak! Azkenean amaitu zen klasea eta baldintza horietan aerobic egitea onartezina dela argudiatuz erreklamazio orria eskatu nuen. Baldintza egokirik ez dagoen artean nire hankek eta eskuek desobedientziaren bidea aldarrikatzen jarraituko dute.


kultura

Fitxa-teknikoa Liburua: En el coraz贸n del mar Egilea: Nathaniel Philbrick Argitaletxea: Mondadori Urtea: 2000

Azaroak 8, osteguna Granujas de medio pelo

Woody Allen Zuz: Akt: Woody Allen, Tracey Ullman, Hugh Grant.

Kaxaloteen arrantza Herman Melvillek Moby Dick liburuan balea batek arrantza ontzi baten aurkako erasoa kontatzen zuenean, bere hitzak benetan pasatako gertaera batean oinarritu ziren: 1819ko abuztuan Essex izeneko baleontzi bat Nantucket uharteko portutik atera zen baleak ehizatzeko asmoarekin. Pare bat urte ondoren bueltan egongo zirelakoan zeuden. Tripulazioa osatzen zuen jendeak bazekien zer nolako lana zen baleak ehizatzea. Bazekiten animali horren haragi eta koipearen usain garratzak beren gorputzak blaituko zituela eta horrela hilabeteetan bizi beharko zutela. Hala ere, ez zuten espero zer gertatuko zen. Ontziratu eta 15 hilabetera, Essex ontzia, Ozeano Barean zebilela, kaxalote erraldoi batek suntsitu zuen. Tripulazioa hiru bateletan sartu eta portu baten bila hasi zen. Orduan hasi zen benetako tragedia: kondairetan aipatzen ziren tribu basatien beldur zirenez, gizonek ekialderako bidea har tu zuten, Txileko kostalderantz heltzeko asmoarekin. Bidaiak hiru hilabete iraun zuen, eta bizirik atera ziren pertsonek pasa zuten gosea, egarria eta batak bestea jan beharra nabigazioaren historiara pasa dira. Garaiko kronikak ere bete zituen bidaia honek. Idazleak urteak pasa ditu liburuan kontatzen den historiarako dokumentu bila. Emaitza liburu bikain

Manhattan. Ray Winkler izeneko gaizkile batek (Woody Allen) banku bat lapurtzeko asmoa erakutsi die lagun batzuei. Lehenik eta behin, bankuaren aldameneko lokala alokatuko dute eta tunel baten bitartez bankura pasako dira. Bitartean, Rayren emazteak gaileta denda irekiko du alokatutako lokalean. Dendak sekulako arrakasta du eta Ray eta emazteak egindako plan guztiak ahaztuko dituzte aberatsak bihurtu baitira. Ondorioz, New Yorkeko giro aberatsean murgildu nahiko dute. Woody Allen maisuaren lan berriaren aurrean gaude. Komedia barregarria, New Yorkeko judu ezagunenetakoaren talentua agortezina dela erakusten duena. Bi zatitan banatu du Allenek pelikula. Lehen zatia komedia hutsa da. Bere filmografia luzeko lehen lanetan bezala, Allenen asmoa barrea eragitea da. Eta nola lortu, gainera! Horretarako, komedia munduan primeran aritzen diren aktoreen laguntza paregabea du. Bigarren zatia, berriz, kritikoagoa da. Celebrity bezalako pelikulen antzera amerikar gizartearen kritika egin nahi du Allenek bigarren zatian: negozioak, dirua, "aberats berriek" maila gorenetan murgiltzeko duten gogoa, nahiz eta horrela barregarri geratu, maitasunari egindako traizioa, etab. Allen gazte eta heldu agertzen zaigu aldi berean. Gagak egiteko gaitasuna ez du galdu, baina bere barruan zerbait ozpindu dela dirudi. Kontuak kontu, jeinu baten lan berria. Ez da gutxi.

hau da. Abentura maite duen edonorentzat egokia.

2001eko azaroak 2/93.zenb.

25


azaroa

agenda

DIRU LAGUNTZAK MUSIKA TALDEEI Aurreko urtean bezala dirulaguntza berezia sortu du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Ekimen honekin herriko musika taldeei grabazioak egiteko laguntza eman nahi zaio. 2001 urtean zehar, Zumaiako musika talderen batek maketaren bat grabatu baldin badu, dirulaguntza bat jasotzeko aukera izango du. Dirulaguntza hau 2001eko aurrekontuetatik aterako da, eta horretarako 300.000 pezetatako partida bat egokituko da. Diru kopuru hau jasotzen diren eskeren artean banatuko da. Musika talde bakoitzak, gehienez, grabaketa kostuaren %30a jaso ahal izango du. Dirulagutnza jasotzeko aurkeztu beharrezko agiriak honakoak dira: taldearen izena, taldekideen datuak (izen-abizenak, etab.), taldeko ordezkariaren datuak, maketaren kopia bat eta grabaketaren ordainagiria. Eskaerak Forondan aurkeztuko dira abenduaren 4a baino lehen. Aurreko urtean hiru taldek jaso zituzten laguntzak: Bellum9, Nidel eta Azken Taupadak. Hiru taldeei emandako dirua 168.977 pezeta izan zen. Geratzen zen dirua (131.023 pezeta) San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzari eman zaio.

26

2001eko azaroak 2/93.zenb.

10 17

larunbata

larunbata

KULTUR IRTEERA CHILLIDALEKURA

HAURRENTZAT OPERA SAIOA “La flauta mágica”

22:00etan

18.00etan Maria eta Jose aretoan

22 22 osteguna

osteguna

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN AUDIZIOA Ubillos musika etxean

ZINE FORUM SAIOA “Tinta roja”

arratsaldean

22.15etan Aita Mari zinean

ERAKUSKETAK Hiru erakusketa izango ditugu hasi berri dugun hilabete honetan. Oxford aretoan, hilaren 8tik 18ra bitartean argazki erakusketa bat izango da. Pulpo Elkartearen 50. urteurrena dela eta, elkartearen historiaren berri izango da argazkien bitartez. Azaroaren 9tik 22ra, baina Foronda Kultur Etxean, Eusko Trenen 100. urteurrena dela-eta, erakusketa ibiltaria ikusi ahal izango da. Ez da izango hau trena hizpide duen erakusketa bakarra, azaroaren 22tik abenduaren 10era bitartean Oxford aretoan Urolako Trenaren 75 urteren erakusketa izango baita. Hainbeste maite izan dugun tren zaharra orain erakusgeletan... Hau da hau paraderua!



093 (2001eko azaroa)