Issuu on Google+

ZUMAIAKO HILABETEKARIA

BALEIKE www.baleike.com

222. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko EKAINA

cabareta!

Astindu dantza taldearen Broadway Cabaret musikala argazkitan

L U D O T E K A K

H O G E I

U R T E

B E T E

D I T U


Gastronomia eta natura iraunkorraren IV.jardunaldiak

ZUMAIA - EKAINAREN 15ETIK 23RA Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza Elkartea


AZALA A. Rubio Aprea

BALEIKE222 9

baleike +

Ludoteka: jolastu, hezi, integratu

herri aldizkaria Foronda Kultur Etxea Odieta, 2 tel.: 943 86 15 45 e-maila: aldizkaria@baleike.com Argitaratzailea Baleike Kultur Elkartea e-maila: elkartea@baleike.com Administrazio batzordea: Agustin Zubimendi eta Xabier Azkue. Erredakzio taldea: Imanol Azkue, Ainara Lozano Lasa, Aitor Manterola, Juan Luis Romatet, Miriam Romatet, Peio Romatet, Arnaitz Rubio, Jon Urbieta, Izaskun Urbieta eta Gorka Zabaleta Diseinua eta maketazioa: Roberto Gutierrez Hizkuntz zuzenketa: Imanol Azkue Publizitatea tel. 943 86 15 45 azubimendi@baleike.com Inprimategia Antza Inprimategia

4

23

LOMCE: Hezkuntza erreforma

Joxe Mari Gorostola

iritzia

6

28

cabareta

EKAINA

argazkitan

30

Pertsonengandik ikasten

MADDI GALLASTEGI

erreportajea

Tirada

Lege gordailua: SS-405/94 ISSN: 1136-8594 Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

agenda

16

(Lasarte-Oria)

800 ale

elkarrizketa

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

bertso xorta


IRITZIA

LOMCE: Hezkuntza erreforma Maria eta Jose Ikastetxea

Wert hezkuntza ministro espainiarrak berriki atera du Espainiar Estatuko Hezkuntza erreformatzeko lege proposamena; Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoa, hain zuzen ere (LOMCE, gaztelaniaz). Azter ditzagun gure ikuspegitik hain pil-pilean eta ezaguna egin den hezkuntza erreforma honen alderdi eztabaidagarri eta ez onargarriak. 1970. urtean onartu zen Hezkuntza Lege Orokorraren (LGE) ondoren, Espainian Hezkuntza arloan beste zazpi lege organiko onartu dira, Espainian gobernatzen egon diren bi alderdi politikoen eskutik. Lege organiko hauetatik, derrigorrezko hezkuntzak lau erreforma pasa ditu 2006. urtera arte. Boterera iritsi ahala, irakaskuntza eredua nahieran aldatu ohi du gobernu bakoitzak, garbi ikusten denez politikariak ez baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxieneko akordiorik adosteko.

Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa, muina eta arrazoia dira. Eskolan irakaskuntza pertsona autonomoak, kritikoak, pentsamendu propioa dutenak formatzera bideratu behar da. Ikasle guztiak amets bat dute, pertsona gazte guztiak talentua dute”. Gure ustez, Legearen hitzaurre hau irakurrita inor ezin da Hezkuntza lege berriaren kontra egon, baina arretaz irakurtzen bada aurreproiektua kritika, kontrako iritzi eta errefusa asko sortzen ditu. Ondorioz, ibilbidea hasi berri duen Legearen aurreproiektuari Autonomia-erkidegoko hezkuntza agente eta eragile guztiek elkartu eta ezezkoa eman diote. Zergatiak aztertzerakoan, hasteko, Werten erreformak gaur egungo hezkuntza helburuen kontrako norabidea hartu du, irakaskuntza tresna neoliberal bilakatuz. Hezkuntza zentzu utilitaristan planteatzen da. Adibidez, Lege proiektuan “kalitate” hitza 101 aldiz azaltzen da, eta “ekitate” hitza, berriz, 20 aldiz. Ekonomia, lehiakortasuna eta enpleabilitatearekin erlazionaturiko hitzak 50 aldiz baino gehiago errepikatzen dira, eta, berez, ekonomia hitza ekitate hitza baino gehiagotan aipatzen da. Beraz, Hezkuntza lege berri honek ez ditu batzen kalitatea eta ekitatea, ikasleen aukera-berdintasuna. LOMCE legean “Hezkuntza berez ez da helburua bitartekoa baizik”. Beraz, hezkuntza lege hau planteamentu guztiz ekonomizista batean du abiapuntua. Egiten den hezkuntzaren definizioa guztiz merkantilista eta utilitarista da. EUROSTAT-ek (Statistical Office of the European Communities) zabaldutako 2011 emaitzak, Europa Estrategia 2020 txostenaren hezkuntza adierazleak kontuan izanik, Espainiako hezkuntza sistemaren ahultasunik handienetako bezala eskola porrota azpimarratzen dute. Eskola porrotaren tasa 2011. urtean % 26,5 izan zen; gaur egun Europako bataz 4

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

mahaingurua Hezkuntza Legeari buruz hitz egiteko mahaingurua antolatu zuen Maria eta Josek, Argia eta Baleike aldizkarien laguntzarekin. Hizlariak Jone Berriozabal (EAJ-PNV), Juanjo Agirrezabala (EH Bildu) eta Juanma Aramendi (PSE-EE) izan ziren.

besteko balioa % 13,5 da eta helburua da 2020rako eskola porrotaren tasa % 10 izatea. Esan behar da Euskadiko Autonomia Erkidegoan gaur egun ia %12 dela. Beraz, Europan 2020rako ezarri den helburutik oso gertu dago Euskadiko hezkuntza sistema. Hezkuntza lege berdinarekin, gaur egun indarrean dagoen LOE legearekin, Autonomia Erkidegoko emaitzak Europakoen bataz bestekoen balioen azpitik daude eta Estatu mailan guztiz kontrakoak ematen da. Daukagun lege organikoarekin Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan horrelako emaitzak lortu baldin badira, arazoa legearena edo bere aplikazioarena da? Datu hauek ikusita, denok, baita LOMCE legea ere, ados gaude eskola hobetu behar dugula eta ikasleen garapen osoa eta integrala lortu behar dela eta beharrezkoa den hobekuntza hau ekitatea, berdintasuna eta kalitatea lantzearen ondorioz etorriko da. Denok daude horrekin ados, LOMCE izan ezik. Bestalde, garbi da eredu pedagogikoa falta duela LOMCE legeak. Ez ditu helburu zehatzak eta espezifikoak aipatzen, ez da metodologia edo zein baliabide izango diren ere ezertxo ere esaten. Ezta ere ez du irakaskuntzaz hitz egiten baizik eta ikaskuntzaz edo aprendizaiaz bakarrik, edukiak bakarrik dira ebaluagarriak. 2002ko LOCE legean konpetentziak eta zehar-lerroak lantzeaz hitz egiten zen, eta 2006ko LOE-n gaitasunak landu eta ebaluatzeaz hitz egiten zen. LOMCE lege berriak bakarrik edukietan tematu eta zentratzen da. Eduki kontzeptualen ezagutza izango da nagusi, beraz, oinarrizko konpetentziak edo gaitasunak alboratuz. Egungo hezkuntzan ezinbestekotzat jotzen dira oinarrizko gaitasunak eta norabide horretan ari dira Europako hezkuntza sistemetan, hau da, edozein pertsonak bere osotasunean gure gizartean mugitzeko eta garatzeko behar dituen gaitasunak dira landu beharrak: ikasten eta pentsatzen jakitea, komunikazio eraginkorra izatea, elkar bizitzen eta elkarrekin lan egiten jakitea … Funtsa da buruz ikastetik egiten ikastera igarotzea, transmisioan oinarritutako ikas-prozesuak bultzatzetik proiektuak eta arazoak aztertzera … LOMCEn ez da horren inguruan ezer agertzen, beste norabidean doa sistema, pertsona bere osotasunean erabat baztertuta geratzen da, biga-


Zentralismo gorena Autonomia-erkidegoek erabakion ahalmena galduko dute hezkuntza gai eta arloetan. Hizkuntza propioa duten erkidegoetan Espainiar Gobernuak oinarrizko curriculumaren %65 ezarri dezake eta beste autonomia-erkidegoetan %75a. Beraz, ondorioz, esan dezakegu, haur eta gazteek Espainiako Gobernuak finkatutako edukiak ikasiko dituzte batik bat -guztira curriculumaren %65, baina %65 horri eskainiko diote ordu eta ahalegin gehien, ikasgaien hierarkizazioak baldintzatuta. Ebaluaketa froga kanpokoak Ebaluaketa frogak kanpoko espezialisten eginak izango dira, froga indibidualak, estandarrak, eta nazionalak (Gobernu Zentralak diseinatutakoak hein handi batean eta Hizkuntza propioa duten erkidegoetan Espainiar Gobernuak oinarrizko curriculumaren %65 ezarri dezake).Lehen Hezkuntzan ikasleak behin bakarrik errepikatu ahal izango du. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ebaluazioek arreta berezia izango dute. Lehen Hezkuntzako etapa amaierako ebaluazioak, errebalidak, ez du ondorio akademikorik izango. DBH amaierako ebaluazio nazionala izango da, eta DBHko titulua eskuratzeko, etapa amaierako kanpo ebaluazioa gainditu beharko da. Titulua osatzeko nota ponderatua honela osatuko da: %70a eta %30a. Kanpoko ebaluazioen bidez edukiak neurtuko dira; kanpoko ebaluazioak publikoak izango direnez, ikastetxeen arteko lehia bultzatuko da; ikastetxeei duten autonomia eskasa murriztuko zaie; planteatzen dituen ebaluazio aldiekin, ikastetxeak horri begira ipiniko ditu, metodologia eta didaktika moduak aldaraziz...

gure iritziz baztertzailea eta diskriminatzailea da, ikasleek hainbat ebaluaketa gainditu behar izango dituzte eta horren arabera bide batetik edo bestetik joango dira; ezin dugu ahaztu emaitzak askotan oso lotuta daudela maila sozio-ekonomikoarekin, eta hortaz ikasle guztiek ez dituzte eskubide berberak izango.

Euskararen tratamendua Benetan kezkatzen gaitu, LOMCEK euskara hirugarren mailako hizkuntzatzat hartzen duela, espezialitateko ikasgai gisa, hirugarren mailakoa, ikasgai ardatzen eta aukerazkoen atzetik, gaztelania izango da nagusi, indartu beharrekoa, eta eleaniztasunari ematen zaion definizioa erabat lotuta dago atzerriko hizkuntzarekin. Gure aburuz euskararen kontrako eraso zuzena da, hizkuntzen arteko balizko oreka baten bilaketa aitzaki, “gaztelaniaren sakontzea eta euskara baztertzea” bilatzen baitu. Non geratzen da gure D eredua? Argi dago LOMCE-k gure Hezkuntza Sistema Propioaren zutabe izango diren curriculuma eta hizkuntza erabat baldintzatu eta euskaldunon asimilazio eta doktrinamendurako erabiliko dituela.

IRITZIA BALEIKE +

rren mailan, eta profesional hitza errepikatzen da behin eta berriz, profesionalki prestatzea, enplegurako. Azken finean, hezkuntza merkantilizatu eta “baliagarri” diren ikasgaiak, ikasgai ardatzak, indartuko ditu LOMCEk eta bere gain hartuko du Madrilek ikasgai horien edukia zehaztea. Lege honek hezkuntzaren zentralizazioa eta asimilazioa bultzatzen du. Estatu Espainolak eskumenak bereganatu egiten ditu berriro ere, eta ia ezerezean uzten du Estatu Autonomikoaren ustezko izaera. Estatuak curriculumaren gaineko erabateko kontrola berreskuratu nahi du. Wert ministroaren Lege honek baditu guretzako eztabaidagarriak diren proposamenak.

Erlijioa irakasgai espezifikoa Erlijio klaseak direla-eta gauza asko esan da azken bolada honetan. Maria eta Jose Ikastetxea itunpeko ikastetxe erlijiosoa izanik, erlijio eta moral heziketa ikasgaia maila guztietan eskaintzen dugu Hezkuntzarako Lege Organikoak Ikastetxeak behartzen baititu beren ikasketa egitarauak osterakoan erlijio ikasketak nahitaez eskaintzera, eta gurasoak dira erabakitzen dutenak erlijio ikasgaia euren seme-alabek jaso dezaten edo ez; gurasoen erabakia izaten da, euren eskubideetako bat delako. Edukira murgilduz, botere publikoek gurasoei bermatzen dien eskubide bat da. Gure Ikastetxean erlijioa eman izan da eta ikasgai bezala hautatzen duten ikasleak ebaluatu egin izan dira, Hiritartasun ikasgaia ebaluatu den bezala. Orain, LOMCE legearen arabera, erlijioa edo Gizarte eta Kultur Balioak irakasgai espezifiko gisa landuko ditugu Ikastetxean bai Lehen Hezkuntzan eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Baina izugarrizko zalantza eta kezka sortzen digu erlijio ikasgaiaren helburu eta edukiak nork ezarri eta finkatuko dituen, zein ikuspegitik ezarriko diren eta zein balore landu eta ebaluatuko diren, hau da, Espainiako Gotzainen elkarteak finkatuko dituen beti ere Estatuaren ikuspegi zentralista eta asimilazioa bultzatuz?

Benetan kezkatzen gaitu LOMCEk euskara hirugarren mailako hizkuntzatzat hartzen duela

Dibertsitatearen tratamendua Ikasleak banatu eta bereizteko erabili dira frogak eta notak. Orain, DBH amaitu arte -16 urtera arte- ikasle denak elkarrekin daude, baina lege berriak 14 urterekin banatuko ditu: horregatik errendimendu akademiko baxuagoa dutenak – nota okerragoak ateratzen dituztenak- Lanbide Heziketara zuzendu edo bideratu nahi ditu, eta gainerakoak Batxilergora – unibertsitatera-. Beraz,

Partaidetza Ikastetxeari autonomia emango zaiola dio LOMCEk, baina autonomia hori zuzendariaren menera egongo da. Ikastetxeko zuzendaria da arduradun gorena edo maximoa, eta, ondorioz, Ikastetxeko Eskola Kontseiluari eta Guraso Elkarteei boterea eta ahalmena kentzen zaie. BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

5


6

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA


ARGAZKITAN Astinduren cabareta Astindu dantza taldeak Broadwayeko cabaretetara eraman gintuen Maiatza Dantzan ekimenerako prestatutako ikuskizunean. 1920ko eta 30eko cabaretetan entzuten zen jazz musika, koreografia ikusgarria eta antzerki zatiak ikusteko aukera izan zen Torreberrin prestatutako night clubean. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea. Argazki gehiago eta bideoa: baleike.com

TESTUA: erredakzioa ARGAZKIAK: ELHUYAR

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

7


8

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

PUBLIZITATEA IRITZIA BALEIKE +


Ludoteka

jolastu, hezi, integratu TESTUA: juan luis romatet argazkiak: arnaitz rubio aprea

Zumaiako Ludotekak 20 urte bete ditu ikasturte honetan. Arduradunak kurtso amaierara arte egon dira zain urteurrena ospatzeko. Bi hamarkada hauetan ateratako argazkien erakusketa eta kurtso amaierako festa izango dira ospakizunen artean. Egun handia, baina, ekainaren 22a izango da. Ludotekako iragana eta oraina mahai baten inguruan bilduko da egun horretan.

BALEIKE +

...

Plastikozko edalontziekin eta material berrerabilgarriekin egindako armiarma erraldoi batek eman digu ongietorria Ludotekan, itsas kiroldegiko ate batetik sartuta. “Etortzen diren guztiek ateratzen dizkiote argazkiak armiarmari”, dio Araika Arrona hezitzaileak. 2005etik egiten du Araikak lan Ludotekan. Goiza da eta ez da haurren zalapartarik entzuten kolorez betetako gela zabalean. Arratsaldean erabiliko dituzten jokoak eta jostailuak beraien lekuan daude, eta ez dabil inor futbolinean. Isiltasun eta bake horretaz baliatu gara hitz egiteko. Jostailu ugari aurki daitezke ludotekako baldetan. Puzzleak eta mahai jokoak, panpinak eta karta jokoak. Jolasak eta haurren irribarreak nagusi badira ere, Ludoteka ez da jolastoki soila. “Jolastokia baino gehiago da”, dio Josune Herrartek, Zumaiako Udaleko euskara teknikariak. “Proiektu hezitzaile bat da Ludoteka”, azpimarratu du. Iritzi berekoa da Araika. “Ludotekaren helburua aisialdian oinarritutako heziketa eskaintzea da, eta aisialdi horren barruan familietan edo eskoletan eman den heziketaren jarraipena egitea erregulatu gabeko espazio batean. Proiektu hezitzaile bat jartzen da hemen abian, haurren abilezia sustatu eta integrazioa lantzeko, betiere aisialdian oinarrituta”.

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

9


BALEIKE +

Erregulatu gabeko zerbitzua da hau, baita bazkideentzako espazio neutroa ere. “Maria eta Joseko eta Herri Eskolako haurrentzako bilgune neutro bakarrenetakoa izango da Ludoteka, Musika Eskolarekin batera. Beraien eskoletan edo patioetan beti talde txikitan egoten dira, baina hona etortzen direnean nahastu egiten dira eta lagun berriak egiten dituzte. Eta ez hemen bakarrik; parkeetan, hondartzan edo beste leku neutroetan ere hemen egiten dituzten lagunekin elkartzen direla azaldu digute gurasoek”. Espazio askea bezala ere ikusten dute haurrek Ludoteka. “Gurasorik gabeko, irakaslerik gabeko eta kontrolik gabeko espazioa da umeentzat. Ludotekan daudenean ez dute egon behar mahaian eserita arbelari begira. Hemen libre izateko eta jolasteko aukera dute. Hezitzaileok jolasak eta eskulanak dinamizatzen ditugu eta gure laguntzarekin beste mundu bat ezagutzeko aukera dute”, dio Araikak. Adin mugak ere ezabatu egiten dira lau horma hauen artean. 6tik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da Ludoteka eta adin tarte horretako haurrak denak batera izaten dira. “Ez ditugu banatzen adinaren arabera. Belaunaldi desberdinetako haurren harremanak ere sustatzen dira hemen. Eskolan beti beraien adinekoekin dabiltza, baina hemen nahastu egiten ditugu. Txikienentzat aberasgarria izan daiteke helduagoekin egotea”. 1992-93 ikasturtean jarri zen martxan Zumaiako Ludoteka. Gaur egun EAJ-PNVko udal taldeko bozeramailea den Montse Arana zen garai hartan Hezkuntzako batzordeburua eta prozesua martxan jarri zuena. “1991. urtean hasi ginen gai honekin. Ordurako, guraso talde bat mugitzen hasia zen gaztetxoentzako aisialdirako leku bat eskatzen. Ideia ondo hartu genuen eta Udaleko sail batzuk martxan jarri genituen: hezkuntza, euskara, kultura eta gizarte zerbitzuak”. Sail horietako teknikariak hainbat herritan izan ziren ludoteketan jorratzen ziren proiektuak ezagutzeko. Aukera batzuk aztertu eta gero, itsas kiroldegian zegoen lokala aukeratu zen zerbitzu berria ezartzeko. “Garai hartan Gurutze Gorriak erabiltzen zuen lokal hau, baina jarduera handirik ez zuen. Itsas kiroldegia erabiltzen zuten kirol taldeei ez zitzaien gustatu haurrak hara eramateko ideia, baina, hala ere, han hasi ginen”, gogoratu du Aranak. “Lana eman zigun, baina oso gustura geratu ginen emaitzarekin”, onartu du zinegotziak. Aukeratutako kokapenak hainbat eztabaida piztu zituela du gogoan. “Ez zen toki egokiena. Errepidea hurbil zegoen

eta trafikoa ere handiagoa zen, orduan ez zegoen-eta saihesbiderik. Ikusten zen egokiagoa zela herri aldera ekartzea eta babes handiagoa zuen leku batean jartzea. Baina, momentu hartan, ez zegoen beste aukerarik”. Hasieratik helburua Zumaiako “haur eta gaztetxoentzako aisialdirako aukera bat ematea” zela gogoratu du Montsek. “Kultura eta kirol aldetik eskaintza zabala zegoen Zumaian, baina hortik kanpora sumatzen genuen behar hori”. Guraso talde haren hasierako asmoa, ordea, bolera antzeko bat prestatzea zela dio prozesua bere hasieratik ezagutu duten herritar batzuk. “Ez dut gogoan, baina esango nuke gure asmoa hasieratik hezkuntzarekin erlazionatuta egin zela. Ildo nagusia zehaztu zenean, honelako lekuetan aditua zen enpresa batekin harremanetan jarri ginen”. Urte askotan zerbitzua Urtxintxa enpresari azpikontratatu zion Udalak. Bildu alkatetzara heldu zen arte. “Pasa den legealdian, Iñaki Agirrezabalaga alkate eta Andoni Etxaniz Pertsonaleko batzordeburu zirela, azpikontratak kendu eta Ludotekako hezitzaileak Udaleko langile propioak egitea erabaki zen, hau da, zerbitzua Udaletik zuzenean kudeatzea”, aipatu du Josune Herrartek. Horrekin batera, Foru Aldundiko Gaztedia Zuzendaritza Nagusiarekin hitzarmena sinatu zen. Horri esker, aholkularitza zerbitzua eskaini zion Foru Aldundiak. “Beraien parametrotan sartu ginen eta Ludoteka batek zer izan behar zuen jarraibide batzuk eman zizkiguten. Ludoketa batek zerbitzu integrala eman behar du, baina ez bakarrik haurrei, baita gurasoei eta familiei ere. Herrian txertatu behar duela ere esaten du”. Ildo horretan, Ludoteka Zumaiako gizartean ondo txertatuta dagoela uste dute bai Montse Aranak, baita Josune Herrartek ere. “Herriari begira, orain 20 urte, oso garrantzitsua izan zen udalekuak antolatzen hastea. Ordura arte, eskola bakoitzak bere udalekuak antolatzen zituen, baina orain 20 urte Udalak hartu zuen horren ardura Ludotekaren bitartez, eta hori oso ondo hartua izan zen herrian”. Ludoteka herrian txertatzeko lan horretan, elkarlanean aritu da merkatariekin jostailuen erakusketa muntatzen, baita Musika eta Dantza Eskolarekin jaialdi batzuetan ere, Inauterietan, adibidez. “Hitzarmen puntual hauek interesgarriak dira haurrak txikitatik ohitzeko gizarte partaidetzan eta elkarlanean”, Herrarteren ustetan. Ludotekaren harremana Zumaiako gizartearen beste esparruetara ere zabaltzen da. “Gizarte Zerbitzutatik haur ba-

“Gurasorik gabeko, irakaslerik gabeko eta kontrolik gabeko espazioa umeentzat. Hemen libre izateko aukera dute”

10

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA


BALEIKE + espazio neutroa Ikastetxeetako haurrentzako bilgune neutro bakarrenetakoa da Ludoteka

tzuk bideratzen dizkigute, horien gizarteratze prozesuan laguntzeko eta erremintak emateko. Munduan edo gizartean aurki ditzaketen eredu desberdinak ezagutarazten dizkiegu eta aukera horiek izatea bermatu ere bai”, dio Araika Arronak. Etorkinen integrazioa lortzeko, irakasleekin hitz egiten da horien prozesua zein den jakiteko eta Ludotekan bide beretik joateko. Integrazio horretan, Ludoteka baliagarria dela uste du hezitzaileak. “Etortzen zaizkigun etorkinak askotan beraien familietan eta ingurune seguruan ixten dira. Hemen beraien adineko, gela desberdinetako eta familia oso ezberdinetako haurrekin egiten dute topo”. Euskararen ezagutzan errefortzua ere eskaintzen zaie etorkinei. Hori puntu estrategikoa da Josune Herrarterentzat. “Erreminta egokia da kanpotik etortzen den jendearentzat. Horrela, euskara jolasarekin, lagunak egitearekin edo leku aske batekin lotzen dute”. Ludoteka haurraren hezkuntza eta hazkuntzarako tresna aberasgarria dela uste du Araikak. “Hona etortzea librea da, beraiek erabakitzen dute etorri edo ez, eta haurrak etortzen badira, ondo pasatzen dutelako da. Garapenerako aukera bezala ikusten dutelako”. Umeekin lan egiten dute, baina baita gurasoekin ere. “Hasteko, gurasoak konbentzitu behar izaten ditugu, esanaz beraien umeentzat ona dela hona etortzea eta hona ekarrita aldaketak

sumatuko dituztela. Hori, kasuen arabera, errazagoa edo zailagoa da. Pertsona bakoitza mundu bat da eta mundu horretan sartzea ez da erraza. Ume horren konfiantza irabazi behar duzu eta hortik abiatuta aurrerapausoak eman ditzakezu”. Arazoak dituzten haurrei segimendua egiten zaie. “Badaude umeak eskolan beti zigortuta daudenak eta hemen ere zalapartan aritzen direnak. Haur horien kasuan, ebaluazio jarraitua egiten dugu, betiere gurasoekin adostuta. Arazoak areagotzen bada, umea beti gaizki badago, arazoa kanpotik datorren seinale da eta hori konpontzeko arazo hori non sortzen den jakin behar da. Liskar gehienak eskolako patioetan sortzen dira eta hemen amaitzen dute”. Halako kasuak gutxi direla azpimarratu du. “Gehienera jota, bost kasu izango ditugu. Hasieratik mozten ditugu okerreko jarrerak eta arazoa konpontzen ez bada, beste metodo batzuk erabiltzen ditugu. Atetik sartzen den momentuan ikusten duzu ume bat egun txarrarekin dagoela eta metodo desberdinak erabili behar direla kasu horretan”. Sei urterekin joaten dira haurrak lehen aldiz Ludotekara. “Ikastetxeetatik etortzen dira, beraien eskola ordutan eta irakaslearekin batera. Normalean arratsaldeko bi ordu pasatzen dituzte hemen. Eraikina ezagutzen dute , baita hemen zer egiten den ere”.

“Ludotekak zerbitzu integrala eman behar du, baina ez bakarrik haurrei, baita gurasoei eta familiei ere”

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

11


PUBLIZITATEA BALEIKE + 12

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA


BALEIKE +

Zerbitzua astelehenetik ostiralera dago zabalik, 17:00etatik 19:30era. “Zabaldu zenean libre zuten nahi zuten egunetan etortzea, baina gaur egun ume kopurua oso handia da (170 haur daude apuntatuta) eta dugun tokia mugatua. Astelehenetan libre dute etortzea, baina asteartetik ostiralera bi egun aukeratu behar dituzte. Guztira astean hiru egunetan daukate etortzea. Egunero 60 umeren bueltan ditugu. Ume asko dira…”, dio Araikak hasperen batekin. Orain 20 urte zabaldu zenean, Ludoteka larunbat arratsaldeetan ere zabalik izaten zen. Lide Amilibia (EAJ-PNV) Hezkuntza batzordeburua izan zenean (2003-2007 legealdian) larunbatetan itxi eta astegunetan soilik irekitzeko erabakia hartu zuen Udal Gobernuak. Neurri hori ez zen Montse Aranaren gustukoa izan. “Bere garaian, asteburutan zabaltzeko behar hori ikusi zen. Astegunetan haurrek bazituzten hainbat betebehar: Musika Eskola, ingelesa, katekesia… baina larunbatetan eta igandetan ez zegoen ezer ere, eta haien aisialdia betetzeko sortu zen zerbitzu hau. Asteburutan ixteko planteamendua ezagutu nuenean sorpresa handia hartu nuen eta nire ustetan hasierako helburuekin alderatuta atzerapausoa izan zen. Halako eskaera zegoen garai hartan… Bidezkoa iruditzen zait larunbat arratsaldeetan irekitzea”. Josune Herrarteren ustetan, “demanda gutxitu zelako” erabaki zen larunbatetan ez irekitzea. “Ostera, astegunetan demanda zegoen. Eta halako demanda dago gaur egun, umeek hiru egun aukeratu behar dituzte. Gainera, asteburuetan gurasoak libre daude eta pentsatzekoa da umeek gurasoekin egon behar dutela. Hau ez da umeak aparkatzeko leku bat”. 6 eta 12 urteko haurrei zuzenduta dago Ludoteka. Urteak aurrera joan ahala, nerabetasunetik hurbil dauden gaztetxoak Ludotekara ez agertzen hasi ziren. “10 eta 12 urte bitarteko haurrak ez ziren etortzen. Eskolen bidez bildu genituen hemen eta inkesta antzerako jolas baten bidez ondorioztatu genuen ez zirela etortzen eskolatik kanpoko jarduera asko zituztelako eta denborarik ez zutelako”. “Hori, eta jada bizi izandako zerbaiten irudia bazuten, hau da, txikientzako zerbitzu bat bezala ikusten zuten Ludoteka. Baina, espazio propio bat eskatzen zuten”, gaineratu du Herrartek. Horri erantzun nahian, Ludoketa izeneko ekimena jarri zen abian. Hamabostean behin, ostiraletan, 19:30etik 20:30era, Ludoteka beraientzat bakarrik irekitzen da. “Erantzuna ikusita, nabarmena da arazoa ordutegia zela; orain 40 bat gaztetxo etortzen dira”, nabarmendu du Araikak.

ludoteka eta udalekuak Ludotekako hezitzaileek Udalekuak ere antolatzen dituzte.

Gaztetxoak teknologia berriekin jaio direla esan daiteke. Azken belaunaldiko telefono mugikorrak, sare sozialak eta bideojoko aurreratuenak erosotasun guztiarekin maneiatzen dituzte. Ludotekan, baina, ez dituzte halakorik aurkitzen eta ez du ematen faltan sumatzen dituztenik: “Hona ezin dituzte telefono mugikorrak ekarri eta oraingoz ondo eramaten dute. Bideojokorik, Wii edo Playstationik ez dugu hemen, ezta Internetik ere. Bere garaian planteatu zen jartzea, baina ezezkoa erabaki zen, haurrek barneratuta dutelako hemen ez dagoela Internetik. Bideojoko batzuk ere ekarri genituen, baina ez zuten harrera oso ona izan. Esan ziguten joko horiek bazituztela etxean eta hemen beste zerbait eskatzen zutela. Ikusi genuen ez zutela ezer berezirik behar. Batzuetan mahaian eseri eta asteburuan zer egin duten kontatzen dizute. Atentzioa eskaintzen badiezu, horrekin nahikoa dute”. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztedia Zuzendaritza Nagusiarekin sinatutako hitzarmenari esker, aholkularitza zerbitzua jaso du pare bat urtez Zumaiako Ludotekak. “Bi urtetan jarraibideak markatu dizkigu. Zumaiako Ludoteka eredugarria dela adierazi du orain”, dio Udaleko euskara teknikariak. Ludotekak “zerbitzu integrala” eskaini behar zuela zioen Gaztedia Zuzendaritzak, eta “ez bakarrik haurrentzat, baita guraso eta familientzat ere”. Horren harira, zenbait ekimen TESTUA: erredakzioa antolatu dira azken urteetan familiei begira. ARGAZKIAK: ELHUYAR asteburu batean, jostailuen erakusGabonen bezperan, keta egiten da. “Erakusketara sartzeko baldintza bakarra da haurrak gurasoarekin joan behar duela. Jostailuak haur eta helduen eskuetan uzten ditugu haiekin jolastu dezaten”. Beraien haurrek zer jostailu dituzten gogokoen jakiteko aukera

“Ikusi genuen haurrek ez zutela ezer berezirik behar. Atentzioa eskaintzen badiezu, horrekin nahikoa dute”

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

13


14

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

PUBLIZITATEA ERRETRATUA ELKARRIZKETA BALEIKE +


BALEIKE +

ezin hobea izaten da guraso batzuentzat. “Aholkularitza zerbitzu antzerakoa eskaintzen da. Esan daiteke kasu askotan hezitzaileek hobeto ezagutzen dituztela haurrak gurasoek baino. Etxean ez dituzten jostailuekin ibiltzen dira hemen eta gurasoak gomendio bila etortzen dira”, azaldu du Josune Herrartek. Urtean zehar familientzat hiru irteera ere antolatzen dira. Ekimen horren helburua, Araika Arronaren esanetan, “familia osoari aisialdi bideratu bat eskaintzea da, familiak ezagutzeko, umeak ezagutzen diren bezala”. Familia ez da ‘gurasojokoak eta jolasak haurra’-ra mugatzen. “Edozein konBideojokoak eraman izan badira ere, ez dute arrakastarik izan Ludotekako bazkideen artean binazio egin daiteke: amona-haurra, osaba-haurra… Ulertzen dugu guraso batzuek lan egiten dutela asteburutan eta nean ume gehiago ez dela etorriko, 50 gehiago apuntatzen haurrak beste familiarteko batekin joatea duela”. dira”, dio irribarretsu Josune Herrartek. “Bere garaian, UdalaJosune Herrarteren ustetan, gurasoen irteera horiekin rekin hitz egin genuen aurrera begira beste lokal baten behahelburu asko betetzen dira. “Alde batetik, detektatu izan da rra aztertzeko. Torreberrira joan behar genuen, baina… Egia familien aisialdia oso pobrea dela eta merkataritza zentroetara dena da lokal honek ez duela gehiagorako ematen”, azaltzen joatea besterik ez duela egiten. Inguruaren ezagutza ere oso du Araika Arronak. “Zumaiako umeentzat egokitzen diren urria da. Jendea oso urrutira joaten da eta hurbil duena ez programak egiten ari gara. Argi dagoena da hemendik aurredu ezagutzen. Hainbeste baliabide eskaintzen ditu gure in- ra funtzionatzen duten heziketa programak martxan jartzen guruneak, hainbeste zentro daude… Zer ikusi eta zer ikasi baditugu eta arrakasta izaten badute, beste metodo batzuk asko dago inguruan. Irteera hauek ere asko laguntzen dute bilatu beharko direla. Agian jende gehiago beharko da. Orain gurasoen eta hezitzaileen arteko harremanak lotzeko. Azke- bertan, hiru langile gaude, eta Ludotekaz gain, udalekuez ere nik, familia batzuei laguntzen die gu arduratzen gara”, gaineratu ikusteko ondo pasa daitekeela fadu. “Beti ari gara hobetzen, milia artean”. etengabeko hobekuntzan ari Museo edo zentro batera egingara, baina baliabideak ere didako bisitekin hasten dira irteerak. tugunak dira eta ezin da askoz “Bisitaren ondoren, denon artean, gehiago egin”. informazio elkartrukea egiten Etorkizun hurbilago batera dugu. Ondoren denok batera joaetorrita, ekainean izango dira ten gara bazkaltzera eta arratsaldeeLudotekaren 20. urteurreneko tan familientzako jolasak egiten diekitaldiak. Ekainaren 13an urtugu. Gurasoei ez zaie derrigortzen teurreneko argazki erakusketa parte hartzera, baina bai gomenzabalduko da Oxford aretoan. datu. Eta gehienetan parte hartzen Erakusketa hilaren 22ra arte dute jolasetan. Beraien haurrekin egongo da zabalik. Ekainaren beste ume bat balitz bezala jolasten 14an, 19:30etik 22:15era ikasdira, eta ez guraso bezala, eta hori turte amaierako festa egingo da umeentzat oso positiboa da”. Esperientzia arrakastatsua dela beheko plazan; jolasak, afaria eta ikuskizuna izango dituzte. dio Araikak. “Ebaluaketa oso positiboa jasotzen dugu. Irtee- Ospakizunetako egun handia ekainaren 22a izango da. Goira bat bukatu aurretik hurrengoa noiz izango den galdezka zean jolasak izango dira haur eta gurasoentzat. Ondoren, bazizaten dira”. kari herrikoia egingo da; bi hamarkada hauetan Ludotekatik Etorkizunera begira, espazio falta izan daiteke Ludote- pasatako 200 lagun inguru biltzea espero dute antolatzaileek. kak paira dezakeen arazoetako bat. Are gehiago izena ematen Musikak ere izango du bere txanda: Jon Urbieta izango da duen haurren kopuruak gora egiten badu. “Pentsatzen duzu- dj lanetan eta Ludotekako haur baten gurasoa partaide duen nean goia jo duzula, gehiago etortzen dira; pentsatzen duzu- rock talde batek kontzertua emango du.

“Esan daiteke kasu askotan hezitzaileek hobeto ezagutzen dituztela haurrak gurasoek baino”

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

15


ERREPORTAJEA

Pertsonengandik ikasten TESTUA: IZASKUN URBIETA 16

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

Urtero moduan, Lourdeserako harrera ekitaldiaren ekimenean hartu dute parte boluntario joandako hainbat zumaiarrek. Hori aurrera eramaten duen taldea “Donostiako Lourdeseko Ama Birjinaren harrera� izenekoa da, eta maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte, Pirinioetan, Frantzian, kokatuta dagoen pelegrinazio-herria otoitzerako, elkar laguntzeko eta, batez ere, ongi pasatzeko tokia izan dute.


EHUNKA PERTSONA Meza internazionala deitzen dena ospatzen dute Lourdesen. Hizkuntza askotan ematen da elizkizuna eta tartean euskaraz ere mintzo dira.

Hemen ere krisia Maria Nievesek aipatu duenez, krisiaren eragina pairatu dute aurtengo edizioan. “Boluntario gisa joaten gara, baina hara joateko bidaia eta hango egonaldia bakoitzak bere poltsikotik ordaintzen du. Gainera, jende askok bere lanetik jaiegunak eskatu behar izaten ditu eta hori arazoa izaten da batzuentzat”. Erromesaldiari laguntzeko aurretik egin zuten diru bilketa ona izan zela aitortu du Maria Nievesek. “Bai, iazkoaren antzekoa izan da, baina boluntario aldetik nahiko larri joan gara”. Langabezia izan da horren arrazoi nagusienetako bat. “Normala da, dena norberak ordaindu behar du eta zaila da, baina, hala eta guztiz ere, lagundu egin zaio benetan joan nahi izan duenari”. Horrez gain, boluntario joaten diren gazte batzuei selektibitatearekin batera tokatu zaie eta ikasten geratu dira etxean. Guztira gaixotasunak dituzten edo elbarrituak diren 284 pertsona eta 358 boluntario joan dira aurten. Pertsonen zailtasunen arabera, boluntario batek edo gehiagok zaindu behar dituzte; hori dela eta, aurtengo boluntario kopurua nahiko justua izan dute. Lourdeseko ospitaleak hiru solairu ditu eta ezintasunak dituzten pertsonak bi multzotan jartzen dituzte. Alde batetik, helduak direnak; eta, beste aldetik, gazte moduan hartzen direnak. “Azken horietan ez dira soilik adinez gazteak direnak sartzen, pertsona heldu asko ere hemen kokatzen ditugu, beJarraipena 21. orrialdean

ERREPORTAJEA

Gipuzkoako Elizbarrutiaren barnean dagoen elkartea da “Donostiako Lourdeseko Ama Birjinaren harrera” taldea, nahiz eta izaeraz independentea izan. Irabazi asmorik gabekoa, Lourdesera bidaiatzen dutenean, beraien lana, batez ere, bertan boluntario eginkizunak betetzea da. Guztira lau egunetarako joaten dira Gipuzkoa osotik elkartutako ehunka pertsona; horietatik, batzuk ezinduak izaten dira eta besteak boluntarioak. “Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu Zumaian eta Gipuzkoa osoan, baina Lourdeserako erromesaldia izaten da gure ekimenik garrantzitsuenetako bat”, adierazi du Maria Nieves Saenzek, elkarteko lehendakariak. Hain zuzen, Zumaia izaten da urtero, Azpeitiarekin batera, boluntario gehien eramaten dituen herria. “Guztira 55-60 bat pertsona inguru joan gara hemendik: erizainak, kamilleroak, gazte jendea…”. Esanguratsuena gazte jendearen parte hartzea da. Hamar-hamabi artean joan dira eta horietatik gehienak aurrez joanak dira. 16 urte behar dira hara boluntario joateko eta 18 urtera bitartean, gurasoen baimena behar dute. Edozein elkartetan bezala funtzionatzen du talde honek. “Elkarte gastronomiko batera bazkaltzera joan naiteke bazkide izan gabe. Hemen boluntario izan naiteke, harreragile izan gabe”. Hortaz, boluntario soila izatetik harreragile izatera pasatzeko lau urtez joan behar da erromesaldi honetara, eta, ondoren, eskakizuna bete. Hori egin eta gero, zeremonia baten bidez, harreragile bihurtzen da horretarako prestatu den pertsona hori.


ERREPORTAJEA

Josune Ruiz, Mikel Arrieta eta Ane Castro

Gazte boluntarioen esperientzia

GAZTE BOLUNTARIOAK Entrenitzea, dibertitzea eta ondo pasatzea dira beraien helburuak

Aisialdiaz arduratzen diren koadrilako partaide dira Josune Ruiz, Mikel Arrieta eta Ane Castro gazteak. Beste taldekideekin batera, hara joaten direnei laguntzera eta, batez ere, dibertitzera joaten dira. Beraiek ere ederki pasatzen dute, izugarrizko esperientzia dela aitortu dute eta edonor animatu nahi dute. Josune bederatzigarren urtez joan da eta Mikelek eta Anek, berriz, laugarren esperientzia izan dute. Zerbait izango du, beraz! Nolatan hasi zineten erromesaldi honetan parte hartzen? Josune Ruiz: Gaur egun dudan mutilarekin hasi nintzenean, bere ohitura Lourdesera joatea zen. Pare bat aldiz hara joandakoa zen eta urte hartan berriro zihoala komentatu zidan. Hango lagunez hitz egiten zidan, zer gauza eta ekintza egiten zituzten… eta, egia esan, niri ere kuriositatea sortu zitzaidan. Gainera, laguntzeko aukera paregabea zela pentsatu nuen eta horrelako esperientzia bat bizi nahi nuela. Hala, animatu egin nintzen eta, ordutik, urtero joan izan naiz. Ane Castro: Ni txiki-txikitatik joan izan naiz. Nire gurasoak beti joan izan dira eta nik ikusi egiten nuen han zer egiten zen, nola bizitzen zen… Gazte talde boluntarioekin joateko aukera izan nuenean, hau da, beharrezko urteak egin nituenean, zalantzarik gabe beraiekin hasi nintzen joaten. Mikel Arrieta: Nire neska hasi zen joaten, haren aita ere hango partaide zelako aurretik. Orduan, ni ere animatu egin ninduen. Egia esan, ez zidan ezer ere kontatu. Bakarrik gustatu egingo zitzaidala esan zidan, eta horrelaxe hasi nintzen. Zein izaten da zuen lana han? A.C.: Gu gazteak garenez, behar bereziak dituzten gazteenen ardura hartzen dugu. Beraiekin jolastea, dibertitzea, entretenitzea… da gure funtzioa. Azken finean, antolatzen ditugun ekintzetan ongi pasatzea. Udalekuak izango balira bezala. J.R.: Gure lana bitan bereizi daiteke. Alde batetik, zaintza lana eta bestetik aisialdiko monitoreak. Zuzenean gure lana ez baldin bada ere, goizetan logeletan dauden lantaldeko lagunei laguntzera joaten gara. Izan ere, lan asko daude egiteko: pertsonak jantzi, garbitu, ohea egin… A.C.: Ez da gure lana izaten berez, baina gu laguntzera joaten gara. J.R.: Gazte batzuei, esaterako, erreparoa ematen die beste pertsonak, helduak gainera, garbitzea; orduan, niri ez zaidanez axola, lan hori egiten dut eta nire lagunak, berriz, orraztu

18

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

eta kolonia bota, edo gosaltzera jaitsi… Antolaketa ona izaten dugu. Behin gosalduta, guk gure ekintzak martxan hasten ditugu. Aurten, larunbatean, adibidez, goizeko 08:00etako zumba ikastaroa eman genuen. Eszenatokia prestatu, arropaz aldatu… Gero beste ekintza bat etortzen da: zirkoa, eskulanak…, eta horrela egun guztietan. Gure denbora libre bakarra beraiek bazkaltzen daudenean izaten dugu, eta, hala ere, guk txandaka jaten dugu. Gaueko 22:00etan bukatzen da gure lana eta orduan balorazioetan hasten gara. A.C.: Eta hurrengo egunean, goizeko 5:20rako berriro martxan gaude! M.A.: Lan horiez guztiez gain, niri batzuetan “asto” lana egitea tokatzen zait; hau da, maletak alde batetik bestera eraman, ezinduak autobusetan sartzen lagundu… Eta taldeko DJa ere banaiz. Musika ekipoa alde batetik bestera eramaten dut; izan ere, ekintza guztiak ez ditugu leku berean egiten. Musika jartzea ere nire zereginetako bat izaten da. Nolako sentipenarekin bueltatzen zarete? A.C.: Poztasun handi batekin etortzen gara etxera. Laguntzera joaten gara, baina, era berean, asko ikasten dugu hango esperientziarekin. Gure izena badakite, gurekin gogoratzen dira… Erreferentzia moduko bat gara beraientzat. Guk kariñoa hartzen diegu eta beraiek ere bai guri. Gainera, transmititu egiten dute maitasun hori, ez dute lotsarik hori azaltzeko. Eguneroko bizitzan maite gaituzten eta ditugun jendearekin bizi gara, baina beharbada ez dugu maitasun hori erakusten edo guri ematen, eta han guztiz kontrakoa pasatzen da. J.R.: Handik bueltan, egun horietako esperientziak besterik ez ditugu kontatzen eta inguruko jendea ere nazkatu egiten da gurekin! Bakoitzaren egoa hazita etortzen da; baina ez egiten dugun lanarengatik soilik, baizik eta haiek erakutsi eta eman digutenagatik, sentitzen dugunagatik, bakoitzari esaten


ERREPORTAJEA

dizkiguten hitzengatik… Agurra, oso sentitua izaten da. Oso gu eta zer dakarren horrek. Baina ni ez naiz Lourdes horretara maitatuak eta oso pozik sentitzen gara. joaten, hau da, jendeak pentsatzen duenera, komunikabideek M.A.: Niregatik, beste bi aste pasako nituzke bertan, erakusten dutenera edo Elizak saldu nahi duenera. Ni leku nahiz eta oso nekaturik amaitzen dugun. Beste mundu ba- batera joatean naiz laguntzera eta esperientzia berriak bizitzetean sartzen gara, ez duena zerikusirik bakoitzak duen bizitza- ra eta berdin zait toki hori non dagoen. rekin. Handik lasai eta zerbait ona egin izanaren sentipenareA.C.: Nire familia hara joaten da, eta, beno, beraiek ez kin etortzen gara. Baina ez egin dugunagatik, baizik eta hara didate ezer esaten, baina egia da lagunek galdetu egin izan dijoaten direnek ematen diguten denagatik. datela. Batzuek arraro begiratzen dute, eta azaltzen hasi behar Zer behar da boluntario izateko? izaten dut. Badakitela zer den esaten dute askok, baina ez, J.R.: Gogoa, batez ere. benetan ez dakite zer den. M.A.: Gogorik gabe joanda ere, han jarri egiten zaizu. J.R.: Eta jendeak pentsatzea gu errezatzera bakarrik goaJ.R.: Batzuek pentsa dezakete boluntario lan hau egiteko zela…, horrek inpotentzia ematen dizu. Batzuk bai, joaten mundu hau gustatu egin behar zaizula, pertsona irekia izan, dira erlijioa edo fedearengatik, hori horrela da. Baina gure oso dinamikoa… Eta ez da egia. Gu hirurok perfil bat dau- taldeak beste helburu batzuk ditu eta egiten ditugun ekintza kagu, zeharo ezberdinak elkarren artean, eta bakoitzak ahal guztiak ez dira erlijioarekin erlazionatuak izaten. duena egiten du. M.A.: Mundu hau ezagutzen duen oso jende gutxi dago M.A.: Denontzat dago nire inguruan. Gurasoen lana, eta gauza jakin bat egialdetik ondo ikusten dute, tea ez bazaizu gustatzen, beseta egia da koadrilako late lan batzuk badaude. gunek esan izan didatela Adinean aurrera zoazea zertara joaten naizen. ten heinean, esperientzia Baina, beno, ez du inork hartzen zoazte. Igartzen da gaizki hartu. hori? Nola animatuko zeA.C.: Bai. Nire lauganukete jende gaztea herren urtea izan da boluntamen parte har dezan? rio, baina txikitatik joan naiJ.R.: Aurreiritzi hanzenez, badakit nola bizitzen diak daude eta horiek kendiren egun horiek han. Egia tzen saiatu behar dugu. da, hala ere, aurreneko urJendea nazkatuta dago altean beti joaten zarela isilago biste txarrak entzuten eta edo lotsatuago, konfiantzaguk, berriz, lau egun pasa AISIALDIKO GAZTEAK rik gabe… Baina bigarren ditugu barrez, txoroarena Gazte asko joaten dira aisialdiko monitore gisa eta lagun talde urterako gauzak aldatu egiegiten, abesten, dantzaederra osatzen dute ten dira. Esperientzia hartzen, jolasten, marraztzen duzu, hango jendea ere ten… eta ikaragarri ondo zurekin gogoratzen da eta errazago pasatzen. izaten da dena. A.C.: Jendearen kezka baldin J.R.: Urteak pasa ahala, ardubada hara joanda erlijioarekin ra gehiago hartzen dituzu eta esnahastuko dutela, ez da horrela. perientzia handitzen doa. J.R.: Guk eskaintzen duguM.A.: Edozertarako da ona na zera da: gazte koadrila bateko esperientzia izatea. Hasierako urparte izatea, izugarrizko espeteetan mugatuta zaude, ez dakirientzia bat bizitzea eta, batez zulako gauza asko egiten. Baina, ere, berezia, bakarra eta baliapixkanaka, arlo gehiago ezagutzen garria zarela sentiaraztea. Azken dituzu eta hobeto moldatzen hashori, adibidez, orain bizi dugun ten zara, lan gehiago egin eta lagizartean ez da jasotzen. Eta han guntza handiagoa ematen duzu. aldiz, egunero! Zuen inguruko jendeak, familiak, lagunak... Zer esaM.A.: Norberaren izaeraren araberakoa ere bada hein ten dizuete? Ez dira harritzen hain gazte eta horrelako eki- handi batean animatzea edo ez. Baina erakutsi egin behar menetan parte hartzea? da zer egiten dugun. Hau da, gure taldeak benetan nola paJ.R.: Hasieran, jendeak izugarrizko aurreiritziak ditu satzen dugun, zer ekintza antolatzen ditugun, zein den gure Lourdesen inguruan, eta, beno, ez gara engainatuko badaki- lana. Eta ez soilik mezetako momentuak.

Josune Ruiz: “Gure lana bitan bereizi daiteke. Alde batetik, zaintza lana eta bestetik aisialdiko monitoreak”

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

19


ERREPORTAJEA

Maria Nieves Saenz: bizitza bat lankidetzari emana

LEIALTASUNA Maitasuna, senidetasuna eta adiskidetasuna dira oinarrizko baloreak.

“Donostiako Lourdeseko Ama Birjinaren harrera” taldea duela 58 urte hasi zen Lourdeserako erromesaldia prestatzen. “Hala ere, ba omen daude 1914ko dokumentu batzuk erromesaldi honen berri ematen dutenak”, azaldu du Maria Nievesek. Bera duela 34 urte hasi zen hara joaten boluntario gisa. Hala ere, aurretik beste hainbat erakunderentzat egin izan du lan; Gurutze Gorriarentzat eta Gaixoen Senidetasun taldearentzat, esaterako. Hor zebilela, Lourdesera boluntario gisa joatera animatu zuen Juani Aizpuru zumaiarrak eta hala egin zuen. Ordutik beti joan da eta urtero esperientzia eta sentipen berriekin bustitzen dela aitortu du. “Inoiz ez da izaten aurrekoaren berdina”. Hala, pixkanaka, beste erantzukizun eta betebehar gehiago hartzen hasi zen. “Herriko kontuak ni eramaten hasi nintzen; izena emateko orriak, ekintzak antolatzen… Pixkanaka zeregin gehiago nituen eta egun batean lehendakaritzarako botazioa egin zen eta ni atera nintzen. Lau legealdi beteko ditut laster”. Kontseilu bat dutela aipatu du eta lantalde bikaina osatzen dutela, “laguntza asko jasotzen dut”, eta horregatik aldaketarik ez da izan karguan. Baina jadanik nekatuta dago eta hara joaten jarraitzea pentsatzen badu ere, aurten lehendakari azken urtea izango duela dio . “Lehendakaritzaren kargua izan da beharbada niri desatseginen egin zaidana; nahiago dut, adibidez, egarria duen edonori ura ematea. Zerbitzu erraza da, baina erabat polita eta asegarria”. Familiako belaunaldi gazteagoek ere bere bidea jarraitu dute. Semeez gain, ilobak eta bilobak ere joaten hasi dira dagoeneko. “Horrek poztu egiten nau. Nik ez ditut inoiz derrigortu, beraiek hartu dute erabakia beraien kasa eta niretzat poz handia da”. Ibilaldi honetan zehar hainbat sari jaso ditu Maria Nievesek talde modura. Iaz, Donostiako Herritarren Merezimendu Saria irabazi zuten eta, orain, sanpedroetako jaietan omenaldia egingo die Zumaiako danborradak. “Norberak emandakoa baino gehiago jasotzen da han”, esanda amaitu bere hizketaldia.


ERREPORTAJEA

ren izaera edo gustuak direla-eta: down sindromea duten batzuk, buruko paralisia dutenak… Pertsona helduak dira, baina gazte bezala pentsatzen eta gozatzen dute”. Hala, zenbait erritu erlijiosotan ez dute parte hartzen. “Ekintza bereziak egiten dituzte eta boluntario gazteenen laguntzarekin erlijiosoak ez diren bestelako ekintzak antolatzen dituzte. Beraiek bihurtzen dira protagonista”.

Boluntario leialak “Lourdesera joaten diren boluntarioen ezaugarri bereizgarriena leialtasuna da”, aipatu du Maria Nievesek. Egunero goizeko 06:30erako ezinduak esnatu, garbitu eta gosaltzera eramaten dituzte eta gaueko 22:00ak arte beraiekin egoten dira. Gauean ere zaintzak egiten dituzte. “Boluntarioen artean denetarik ditugu: medikuak, erizainak, suhiltzaileak, etxekoandreak, ikasleak…”. Hara iritsitakoan, bakoitzari lan mota bat jartzen zaio eta hori izaten da bere zeregina lau egunetan. Batzuek jantokia izaten dute ardura, beste batzuek behar duten pertsonak garbitzea, gelak txukuntzea, esku oheak eta gurpildun aulkiak prest izatea… Eguna programaturik izaten dute hainbat ekintzarekin. “Gazteenek izaten dute hemen hitza, aisialdiko denbora beraiek antolatzen dute. Horrez gain, kutsu erlijiosoa duten ekintzak ere badaude eta horietara ere eraman egin behar dira”. Denetariko lanak egiten dituzte: oheak egin, komunak garbitu... Baina, batez ere, beharra duten pertsonekin egoteari eta horiei entzuteari ematen dio garrantzia Maria Nievesek. “Batzuk bakardadean bizi dira eta horregatik beraien gauzak kontatzea gustatzen zaie; horregatik, entzuten jakitea oso garrantzitsua da”. Hala, leialtasuna eta entzuten jakiteaz gain, diskrezioak izan behar du boluntarioen beste ezaugarri printzipalena. “Beraiek kontatzen dutena zuretzat gorde behar duzu; izan ere, batzuek gauza oso gogorrak esaten dizkizute”. Hitzekin ere kontuz ibili behar izaten dute boluntarioek: “Pertsona guztiak errespetu handiz tratatu behar dira, penarik gabe, paternalismorik gabe. Enpatia izan eta maitasunarekin jokatu”. Boluntarioak laguntzera joaten dira, “eta hala da, baina ezin da pentsatu dena guri esker egiten dutenik. Beraiek ematen duten ikasgaia oso handia da”. Bizitzaz ikasten dute boluntarioek, gauza txikiei balioa ematen eta dugunarekin konformatzen. “Asko ikasten da pertsona horiekin lan eginez, eta etxera bueltan, lasai eta sentipen onekin bueltatzen gara”. Anekdota modura, Maria Nieves bere lehenengo aldi hartan elbarri zegoen pertsona batekin gertatu zitzaionarekin akordatu da. “Gurpildun aulkian zegoen mutil batek galdetu zidan ea zertarako joan nintzen eta nik ‘laguntzera’ esan nion. Berak orduan galdetu zidan ea nik ba al nekien bera zertarako etorri zen. Nik ezetz esan nion eta ‘laguntzera’ esan zidan. Ez zuela mirarietan sinesten, baina burua

ondo zuela eta beste batzuei laguntzeko gai zela. Txunditurik utzi ninduen”.

Dena ez da erlijioa Lau egun horietan zehar meza nagusi bat, internazionala deitzen dena, izaten dute eta han dauden pertsonen hizkuntza ofizialean ematen da; tartean, euskaraz ere mintzatzen dira. “Bertakoek antolatzen duten zerbait da, guztiontzat, eta gure taldea bakarrik dagoenean egiten da meza hori euskaraz eta amaieran Agur Jesusen ama abesten dugu”. Milaka pertsona egoten dira meza horretan; izan ere, gipuzkoarrez gain, beste lurraldeetatik datorren jendea ere egoten da. Baina guztia ez da erlijioa izaten; hor ikusten da, adibidez, aisialdiko gazteen lana. “Urtero zenbait ekintza antolatzen dituzte gazte hauek. Aurten zumba klasea eskaini dute, zirkoa antolatu dute… Eta ezinduek ikaragarri ondo pasatzen dute horietan parte hartuz”. Denbora libre asko izaten dute eta hori guztia gazteen taldeak beraien ekintzekin betetzen dute. Horrez gain, kanpotik ere ekartzen dituzte hainbat talde. “Donostiako Orfeoia etorri izan da, baita Verdiniak ere (balleta dantzatzen duten down sindromeko neskak), magia ikuskizuna…”. Erromesaldi honen kutsu erlijioaz galdetzean, Maria Nievesen erantzuna argia da: “Egia da Elizbarrutiaren barruko talde bat garela, baina guk ez dugu fededuna izatera derrigortzen. Boluntario batzuk altruismoagatik joaten dira, beste batzuk kuriositateagatik, fedeagatik ere bai, bizitza zerbaitekin betetzeagatik… Bakoitzak bere arrazoiak ditu eta guk denak errespetatzen ditugu. Taldea guztiz akonfesionala eta apolitikoa da; hori bai, ordezkatzen dugunari errespetua izatea eskatzen dugu”.

Pertsona guztiak errespetu handiz tratatu behar dira, penarik gabe, paternalismorik gabe

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

21


PUBLIZITATEA BALEIKE + 22

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA


Joxe Mari Gorostola

Arraunlari ohia

“Traineruari buelta emateko jendearen laguntza behar izaten genuen”

TESTUA: AITOR MANTEROLA ARGAZKIAK: ARNAITZ RUBIO APREA eta UTZITAKOAK

Hastera doa traineru denboraldia, eta hor izango da Telmo Deun traineru berria. Duela urte batzuk, bestelako kontuak ibiltzen zituzten; materiala, esaterako, zeharo ezberdina izaten zen. Duela 60 urteko arrauneko istorioak kontatu dizkigu Joxe Mari Gorostolak, orduko arraunlarietako batek.

ELKARRIZKETA

...

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

23


ELKARRIZKETA

40 urte geroago... 1953an eta 54ean Kontxan aritutako arraunlariak, Beduan, 1994an.

Mahai gainean, Orrua aldizkariaren ale bat dauka, 1987koa. Arraunlariei eta Aita Mari Arraun Elkarteari eskainitako zenbakia da. Kontxako Bandera irabazi berri baitzuen Zumaiak. Asko estimatzen du ale hori. Bigarren orrialdean, boligrafoz idatzia dagoen zerbaitegatik, batez ere: “Joxe Mari Gorostolari; zuek botatako azillari ezker orain ari gara fruituak biltzen”. Eta sinadura bat du azpian: Edu Aristi. 1987ko Telmo Deun hartako patroia zen Aristi, eta herriko arraunlari zaharrez oroitu zen. Haietako bat da Joxe Mari Gorostola (Zumaia, 1925). Lehengoek botatako haziak gogoan, ezin ahaztu Gorostolak eta kideek egindako lanaz. Hastera doa traineruen beste denboraldi bat, 2013koa, eta jarraitzaile fina izango da Gorostola, urtero bezala: “Asko maite dut arrauna”. Etxetik atera gabe darama hainbat urte, baina ederki ezagutzen ditu kontu guztiak; arrauna ez dauka ahazteko. “Platanito berri hori herriak ekarri duela-eta, lehen ere egin zen antzeko zerbait herrian. Koadrila bat ibili zen dirua biltzen Zumaiak trainerua erosteko”. Buruan dauzka gordeta kontu guztiak... eta dotore asko kontatu ditu. Trainerua erosten ibili aurretik, batel bat erosi zuten beste batzuek: beraiek. Arraunean ibiltzen ziren, arrantzako bateletan-eta, baina lehian ibiltzeko zerbait falta: “1951n izan zen. Zazpi lagunek erosi genuen, geure patrikatik dirua jarrita, eta urte hartan bertan,

Espainiako Batel Txapelketara azaldu ginen. Irunen jokatu genuen estropada”. Hirugarren egin zutela dio, Iberiaren eta Orioren atzetik, eta berehala bota du hau, serio jarrita: “Oriotarrek tranpa egin zuten. Beti izan dira tranposoak”. Azalpena ondoren: “Beruna jarri zioten batelari pisatzerakoan, legeak zehazten zuen pisua eman zezan. Baina gero, estropada jokatu aurretik, ezkutura joan ziren, berun zakua bateletik kentzera. Harrapatu egin zituzten, tranpetan zebiltzalako susmoa zabaldu baitzen. Azkenean, pabilioi batera eraman, eta berunezko gainkarga guztiak prezintatu egin zizkieten, ken ez zitzaten. Estropada Iberiak irabazi zuen, Orioren eta gure aurretik”. Bistan da ez diola estimazio berezirik Oriori, baina haien laguntza ere izan zuten behin: “Laguntza baino gehiago, aholku tekniko bat eman zigun Batista Oliden handiak. Ez zen edozein hura. Kontua da, gure arraunen tabortak (arraunari eskuarekin heltzeko lekua) oso motzak zirela; palanka gehiago egiteko hala behar omen zuen. Gu metroarekin joaten ginen estropadetara, eta Orioren ontzian hasi ginen begira, neurriak-eta hartzen. Ikusi genituen beraien arraunetako tabortak, eta luzeak zirela konturatu ginen”. Zumaiarren taldearen inguruan ibiltzen ziren batzuek, ordea, beraienari eusten, motzekin segituko zutela: “Batista Olideni galdetu genion zertarako zeuzkaten taborta luzeak, eta esan zigun bularra gehiago irekitzeko zela. Taborta txikiei heltzeko, arraunlariaren gorputzak estutu egin behar zuen, eskuak elkarren alboan jartzearen ondorioz, eta handiekin, berriz, zabaldu. Bularraldea aurrerago botatzeko ere bazela esan zigun. Azkenean, jarri zituzten taborta handiak guretzat ere, arotzak egundoko lana egin eta gero”. Oriorekin izandako kontuekin amaitzeko, batel baten inguruan gertatua kontatu du Gorostolak: “Guk erositako batelaz gain, beste bat ere erosi zuten Joxe Inaxio Apestegik-eta. Harekin ibili ginen urte batean, eta oriotarrak harrituta: ‘Zumaiar hauek gainean dizkiagu beti, eta gu baino gehiago ez dituk, ba!’ esaten zuten. Batelagatik izan behar zuela pentsatu zuten, eta erosi egin zieten ontzia Apestegi eta horiei. Joan ziren Espainiako Txapelketara, Donostiara, eta kale handia egin zuten. Batela egokia zen ibairako, baina ez itsasorako, eta oriotarrak batere probatu gabe atera ziren txapelketan. Hautsi egin zuten ontzia”.

“Gabonetan eta dena entrenatzen genuen. Izotza zuri-zuri eta Beduara joaten ginen. Menbrilloa eta azukre koskorra ematen ziguten eta gu pozik!”

24

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

Kontxako esperientziak Bateletan ez ezik, traineruan ere ibili zen Gorostola. Osatu zuten taldea trainerurako, eta Kontxako estropadetan izan ziren, urte gutxi batzuetan: “Orduan ez zen orain bezala izaten. Donostiako estropaden antolatzaileak zortzi ontzi egin zituen, eta berak


beste garai bat Batelak, traineruak, ongi etorriak. Beheko argazkian, 1952an Irungo batel estropadako bandera irabaztean egindako ongi etorria.

ELKARRIZKETA

utzitakoarekin aritu ginen lehian”. Ondo gogoan dauka ontzi hura, “ontzi astun hura”: “Sekulako pisua zeukan, 400 kiloren bueltan. Egin kontu, entrenamenduak bukatu eta gero, begira zeudenek lagundu behar izaten ziguten ontziari buelta ematen”. Beste garai batzuk ziren. Orduan ez zegoen oraingo platanitorik, ez horixe: “Ez genuen berehala pentsatuko orain halako ontziak izango zirenik”. Bakoitzari bere garaian bizitzea tokatzen zaio, eta orduko materialak aje horiek zituen. Arraunak ere astunak izaten ziren: “Duela urte batzuk, semeetako batekin joan nintzen arraun elkartera, eta Goikok esan zidan hartzeko arraunetako bat. Ezin nuen sinetsi. Ze arina! Horrelako


GIZARTEA Kalitatezko produktuak Gipuzkoako Okelaren Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIA Basadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621 26

ZARAUTZ BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA Salegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

Juanjo Larra単aga harategia


lauen pisua zeukan gureetako batek”. Baina material astun harekin ibili behar izan zuten, eta ez da izan laneko tresnena aldaketa bakarra: “Entrenatzeko erak aldatu egin dira. Instalazioak-eta dituzte orain. Gu Kofradian aldatzen ginen, eta dutxatu ere bai, ur hotzarekin dutxatu ere. Gimnasia han kanpoan egiten genuen; nolako gimnasia, gainera! Bedua aldera ere joaten ziren entrenamenduak egitera: “Manuel Galarraga Proes patroi genuenean, Gabonetan eta dena entrenatzen genuen. Izotza zuri-zuri eta Beduara joaten ginen. Menbrilloa eta azukre koskorra ematen ziguten eta gu pozik!”. Foronda inguruan ere ibiltzen omen ziren: “Korrika egitera hara joaten ginen, bertako markesak txanpon batzuk botatzen zizkigun-eta noizean behin”. Entrenamenduen harira, arraunean jakinduria izatearekin lotu du gaia: “Ulertzeko arraunean ibilia izan behar du. Ez du balio lehorretik begira egon eta dena ulertzen dela esatea. Nik behin, entrenamendu batean, eskuak odoletan nuela bukatu nuen. Kontrankean joaten nintzen ni, eta hankekoari bizkarrean jotzen nion egun hartan, paladaren bila joaten nintzen bakoitzean. Toletak gaizki jarrita zeuden. Haserretu nintzen ustez ulertzen zuten horiekin, eta haiek ezetz, horrela behar zuela. Faborez! Arraunean gozatu egin behar dela esan nien, minik hartu gabe ibili. Hurrengo egunerako gauzak ondo jarrita zeuzkaten”.

Madrileko estropada Bospasei urtean ibili zen arraunean Gorostola, eta 30 urte bete aurretik utzi zuen. Pena du, talde on askoa hautsi egin zelako: “Zerbait gertatu zen, eta ez genuen aurrera segitu ahal izan gure taldeak. Jarraitu izan bagenu, Kontxako bandera ekarriko genuela uste dut”. Kontxa ez, bandera preziatua ezin izan zuten ekarri (hirugarren egin zuten 1954an), baina arraunak ezuste handi bat zien gordea: estropada batera Madrilera joatea. “Realean atezaina izan zen Eizagirrek egin zigun gonbitea. Casa de Campon izan zen, eta irabazi egin genuen. Zumaian, erongi etorria eta dena egin ziguten. Kamioian joan ginen, eta bidaia bi pusketatan egin genuen; Zaragozan pasatu genuen gaua”. Arrauneko bidaia hark beste aukera bat ere eman zion: “Santiago Bernabeu zelaia ezagutu genuen. Eizagirrek Kopako finalerako sarrerak eman zizkigun”. Joan dira urte mordoa ordutik, eta arraunak hor segitzen du. Zumaiak, Telmo Deun berriak, jarraitzaile fina izango du. Gorostolak estropada guztiak ikusiko ditu telebistaz: “Ea zer egiten duten aurten”. Arraun elkarteko pin bat jertsean jarria duela kontatu ditu kontu hauek guztiak. “Jertse denetan dauka bat jarrita”, bota du emazteak, atzetik. Arrauna barrubarruan dauka, bai, Gorostolak. Edu Aristik idatzi zion bezala, hauengatik izan ez balitz...

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

27


PUBLIZITATEA 28

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA


ekaina DEIALDIAK ZUMAIAKO XXV. ARGAZKI LEHIAKETA: Txuri beltzekoa, gaia “Ura”. Lanak aurkezteko epea: uztailaren 12an. Informazioa: Alondegia kultur etxean 943861056 kultura@zumaiakoudala.net Ekainaren 17tik 23ra, SLOW ZUMAIA: dastaketak, pintxo bereziak hainbat tabernatan, slow menuak aukeran…. Ekainaren 1etik 8ra ZUMAIAKO MERKATARITZA ASTEA: puzgarriak, braderie, kontzertuak,.. Ekainaren 17tik 23ra NAGUSIEN ASTEA . Ekainaren 23an 89 urte dituzten zumaiarrei omenaldia. Ekainaren 3tik uztailaren bukaerara 7KO FUTBOL TXAPELKETA.

ERAKUSKETAK OXFORD ARETOAN Maiatzaren 23tik ekainaren 9ra: Forondako Pintura tailerraren ikasturteko lanak.

Ekainaren 14tik 23ra LUDOTEKAren urteurren erakusketa. Uztailaren 4tik 21era: DORA SALAZAR

EKAINA 8, larunbata 11:00-13:00 Geoparkea eta Biotopoaren mugak ezagutuz doako irteera Algorri Interpretazio Zentroan (Izen-ematea 943 143100) eta ATE IREKIAK. 9, igandea 17:00etan Ondartxo plazan, Céline Illarramendiren dantza ikasleen esku: “21 dance Street” 10, astelehena 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan, “Errezildarren ateraldiak” liburuaren aurkezpena, Imanol Lazkano eta Laxaro Azkuneren eskutik. Antolatzailea: Zumaiako Bertso eskola. 12, asteazkena 18:30ean Aita Marin, Musika Eskolakoen entzunaldiak

14, ostirala 19:00etan hasita Eusebio Gurrutxaga plazan Ludotekako ikasturte amaierako festa. 14tik 16ra ALAI Auzategiko jaiak. (ikusi egitaraua) 20, osteguna 19:00etan Maria eta Josen, Musika Eskolaren ikasturte amaierako Jaialdia. 21, ostirala 19:30ean Komentuan, akordeoi kontzertua. 22:30ean Mari kalean BIG BOY taldearen kontzertua. 22, larunbata Egun osoan zehar: Ludotekaren urteurrena dena eta hainbat ekitaldi. 22:00etan Mari kalean, kontzertua: San Pedro eta Beheko Plaza abesbatzak. 23, igandea 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Eusebio Gurrutxaga plazan: ARTISAU AZOKA. 19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, Melissa &The Jacks taldearen kontzertua

22:30ean San Juan iturrian, San Juan dantzak Musika Eskolako dantzarien eta Txistulari Bandaren eskutik. Jarraian, Eki egunaren barne, ekitaldiak. Ekainaren 28tik 30era SAN PEDRO JAIAK 2013 28, ostirala 18:00etan Txupinazoa jaiei hasiera emanaz. 18:45ean hasita tanborrada. 22:30ean, Kiroldegian: BOXEO IKUSKIZUNA 29, larunbata Prozesioa, Musika Bandaren kontzertua, Su artifizialak, Musika Bandaren dantzaldia diskoteka,.. (Ikusi jai egitaraua) 18:00etan, Odieta frontoian, Eskuzko pilota txapelketa. 30, igandea 11:00-13.00 Haurrentzat antolatutako doako jolasak Algorri Interpretazio Zentroan (Izen-ematea 943 143100) eta ATE IREKIAK

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

29


BERTSO XORTA

Maddi GALLASTEGI

Zumaiatik Zero Zabor Argia astekariko 2369. zenbakitik hartutako sorta Doinua: “Arratsalde on ta aupa zuek”

2. Kontsumo eredu basati bat

3. Egungo Hernani ezin zuen

bota, ta zein den ordena”, “zaborra nik sortzen dudan arren, hau ezta nire problema!”. “Erosoa bada bost axola nola biltzen duten dena”, jendartea da zabortegi bat gainezka egin duena, zein da bidea, sistema? Zaborrik onena izan dadin inoiz sortuko ez dena!

eskuinaren eskuetan, interes, negozioak nonahi, kontzientziak errautsetan, ez dugu nahi soilik birziklatu zaborra bere horretan, jar dezagun eredu oso bat zintzilikarioetan, ez gaitezen egon bertan, iraganetik jasoa hustuz, geroarekin zorretan.

irudikatu Txirritak: asteartetan organikoa, asteazkenetan brikak, aldaketek beldurtzen gaituzte nahiz izan moderno, chic-ak, har dezagun arnas, aire garbiz bete ditzagun birikak, gaur akabo polemikak, emaitza positibo berberak markatzen baditu txipak.

ander hormazuri

1. Nik erabakiko dut zer-nora

30

BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA


ZURIA• 200 x 60 SIEMENS

BOSCH

WM12Q488EE GARBIGAILUA • 8 kg • 1.200 bira/min

SMS57E22EU ONTZI GARBIGAILUA • 3. bandeja • A++

479 € -125 € Berritze plana

374€

529 € -105 € Berritze plana

424€

INOX

BALAY 3TS885X GARBIGAILUA • 8 kg • 1.200 bira/min • A++

549 € -105 € Berritze plana

444€

PANASONIC NA127VB4 GARBIGAILUA • 7 kg • 1.200 bira/min • A+++

369 € -125 € Berritze plana

244€

FAGOR LVF13X ONTZI GARBIGAILUA • INOX • 6 garbitze prozesu • A++

439 € -105 € Berritze plana

334€

ENDAÑETA ZUMAIA ELEKTROGAILUAK Erribera, 8 Tel. 943 861 694 www.endanetazumaia.com BA L EIKE 2 0 1 3 EKAINA

31



222 (2013ko ekaina)