Issuu on Google+

arantzazu

buletina-baketik 3. zba. Iraila

gertatu dena...

...uztaileko, abuztuko eta iraileko berriak Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroak Ikasturtearen hasiera. Irailaren 12an 2009-10 ikasturtearen hasiera-ekitaldia izan zen. 250 lagun inguru gerturatu ziren ikastaro-programako nobedadeak eta 2009-10 ikasturterako ekintzak ezagutarazi zituen aurkezpenera. Ondoren, Javier Sádaba filosofoak eta idazleak hitzaldia eman zuen «La vida buena» izenburupean. Hitzaldia hemen dago ikusgai.

Ikastaroa Ruandan. Irailaren 17an eta 18an Jonan Fernandezek Baketik-eko programako lehen bi ikastaroak eskaini zituen Ruandan. Ruandako, Burundiko, Ugandako eta Kongoko Errepublikako bertako 50 komunitatemonitorek hartu zuten parte horietan. Monitore horiek Laku Handien eskualdean adiskidetzea lortzeko egiten dute lan.

Antzerki Forum-a

Hiru ikastaro berri. Aurtengo programak ohiko formazioeskaintzari beste hiru ikastaro gehitu dizkio: «Baketikeko hezkuntza-proposamena», «Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea» eta «Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko».

Udalekuak. Uztailean eta abuztuan Antzerki Forum-eko «Jarrera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioa eskolan» programak Bizkaiko 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei eskainitako zenbait udalekuetan parte hartu zuen.

Udako ikastaroa. Abuztuaren 25ean, 26an eta 27an eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Udako Ikastaroen barruan, Arantzazun «Gatazken lantze etikoa» ikastaroa eskaini zen.

Antzerki Forum-eko teknikaren gaineko formazioa. Irailaren 18an eta 19an metodologia horren gaineko ikastaro trinkoa izan zen.

Arantzazuko programatik kanpoko ikastaroak. Baketikek Burgosen, Irunen, Zestoan eta Ermuan eman ditu ikastaroak. Ikastaroak Arantzazun eta eskatzen dituzten lekuetan eskaintzen dira.

Zinema-zerbitzua Uztailean bideotekari beste 15 pelikula berri gehitu zitzaizkion, bakoitza gida didaktiko banarekin. 1

2

4 3

5 6

7

8

9

10

10

Proposamen gisa… Zergatik gomendatuko zenioke norbaiti ikastaroak egitea, zer izan dira zeuretzat eta zertarako balio izan dizute? Horixe izan da Baketik-eko ikastaroetan parte hartu duten 5.000 lagunei egin diegun galdera. Bildutako testigantzak iruditzen zaizkigu beste batzuk ikastaroetan parte hartzera animatzeko argudiorik onenak. Beren erantzunak ikusteko, hemen sakatu.

testigantza arantzazu

Ikastaroen programa 2009-10

baketik

Bake zentroa Gatazken lantze etikoa

943-251005

www.baketik.org


arantzazu

buletina-baketik 3. zba. Iraila

datorrena…

...urriko, azaroko eta abenduko berriak Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroak

gidatua egiteko tartea barne. Egun bakoitzean 30 eta 50 lagun bitarteko taldea etorriko da dagokion eskolatik.

Lehen eta bigarren ikastaroak. 2009-10 ikastaroari hasiera emateko lehen bi ikastaroak eskainiko dira: «Gatazken lantze etikoa» eta «Zeurekin eta besteekin hobeto bizitzea. Oinarrizko lau ikaskuntza». Datak ikusteko hemen sakatu. Baketik-eko hirugarren ikastaroa. Abenduaren 5ean, 6an eta 7an (larunbata, igandea eta astelehena, hurrenez hurren) «Nork bere buruarengandik ikastea» Baketik-eko hirugarren ikastaroa izango da.

Antzerki Forum-ean komodina izateko gaineko formazioa. Abenduaren 11n eta 12an metodologia horren gaineko ikastaro trinkoa izango da, Orla Hassonen eskutik.

Dohain egitasmoa Hurkoa Fundazioak, Gizaide Fundazioak eta Ibaiondo adin txikiko Zentroak hartuko dute parte egitasmo honetan datozen hilabeetan. Proiektu honen xedea egoera zailean dauden kolektiboentzat hiru eguneko atseden- eta aisiegonaldiak antolatzea da.

Antzerki Forum-a Jarrera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioa eskolan. Urriaren 13tik abenduaren 3a bitartean Antzerki Forum-eko lehen programa garatuko da Arantzazun, eskolaegutegiko astelehenetik ostegunera, jaiegunak kenduta. 8 eta 12 urte arteko ikasleei zuzendua dago, eta honako gaia landuko da: «Eskolan indarkeria eta jazarpen jarreren prebentzioa». Saio bakoitzaren ordutegia 10.00etatik 15.30era izango da, bazkaltzeko eta Arantzazun bisita

Zinema-zerbitzua Bideoteka. Abenduan Bideotekari beste 15 pelikula berri gehituko zaizkio, gida didaktiko banarekin. Bideoklub-a. Zerbitzua horretan izena eman duten lagunek urrian jasoko dute 2009ko bilduma.

Proposamen gisa… Eskuragarri duzu Baketik-ek «Fanatismoa eta bitartekaritza» izenburupean argitaratutako zortzigarren monografikoa. Baketik-eko zuzendariak Hiru Kulturen XI. Seminarioaren baitan «Fanatismoa hiru kulturetan» gaiari buruz Sevillako Unibertsitateko Filosofia Fakultatean 2009ko apirilean eman zuen hitzaldia jasotzen du horrek.

Baketik-en buletina jaso nahi izanez gero, boletin@baketik.org Ez baduzu jaso nahi, hemen sakatu Buletin hau lagun bati bidali nahi badiozu, hemen sakatu


Buletina 3. zka