Issuu on Google+

arantzazu

buletina-baketik 7. zba. Iraila

gertatu dena...

...uztaileko, abuztuko eta iraileko berriak 2010-11 ikasturtearen inaugurazioa Irailaren 18an 2010-11 ikasturtearen hasiera-ekitaldia izan zen. Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak bizizikasi pedagogia ardatz duen ikasturte honetako programa aurkeztu zuen. Ondoren, Anjel Lertxundi idazleak inaugurazio-hitzaldia eskaini zuen «Bizitza, zalantzen eremu» izenburupean. Hitzaldia hemen dago ikusgai.

Nobedadeak 2010-11 ikasturterako ·Gurasoen eta irakasleen Eskolako ikastaroak. Pertsona izaten geure burua eta besteak hezten ikasteko hiru ikastaro berezi: «Izan Proposamena irakasleentzat», «Izan Proposamena gurasoentzat eta hezitzaileentzat» eta «Zinema hezkuntzatresna gisa». ·Berrikuntzarako etika: hastapena. Berrikuntzarako etikari buruz ikastaro berria eskainiko da otsailean. ·Bederatzi ikastaro programan. Bederatzi ikastaro eskaintzen dituen programa sendotu eta zabaldu da.

Arantzazutik kanpoko ikastaroak ·Udako Ikastaroa. Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan, «Gatazken lantze etikoa» ikastaroa izango zen.

·Izan Proposamena. Oñatiko, Lazkaoko eta Bilboko hainbat eskoletan Izan Proposamena aurkeztera eta formakuntza ematera hurbildu da Baketik. ·Beste ikastaroak. Uda honetan zentroak Madrilgo El Escorialen eta El Pardon eman ditu. Ikastaroak Arantzazun eta eskatzen dituzten lekuetan eskaintzen dira.

Antzerki Forum-a ·Udalekuak. Aurreko udaran bezala, Antzerki Forum-eko Jokaera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioa programak Bizkaiko 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei eskainitako zenbait udalekuetan parte hartu zuen. ·Arantzazuko programa. Irailaren 27an Arantzazuko Antzerki Forum-aren programari ekin zitzaion. Hiru gai lantzen ditu: (1) eskolan jazarpen-jarreren prebentzioa, (2) errespetua afektibitateeta bizikidetza-harremanetan eta (3) berdintasun-balioak kultur aniztasunarekin eta inmigrazioarekin lotuak.

Zinema-zerbitzua ·Bideoteka. Uztailean bideotekari beste 10 pelikula berri gehitu zitzaizkion, bakoitza gida didaktiko banarekin.

2010-11 Baketik-eko ikastaroen programa. Bizizikasi ezagutu ezazu Baketik-ek 2010-11 ikasturterako prestatu duen ikastaroen programa berriak 9 ikastaro desberdin eskaintzen ditu. Guztiok bizizikasi pedagogia garatzen duten. Bizizikasi pedagogia Baketik-en eskaintza formatiboaren muina da, eta bizitza hobetzeko pedagogia da. Bi kontzeptu integraturen sinergiaren emaitza da: bizipena eta ikaskuntza. Geure bizipenaren kontzientziatik ikasiz geure burua hobe dezakegula esan nahi du. Programaren xehetasun guztiak hemen sakatuz gero aurkitu ditzakezu.


arantzazu

Baketik ofrece un curso en julio que brinda la posibilidad añadida de disfrutar de tres días de descanso

buletina-baketik 7. zba. Iraila

datorrena…

...urriko, azaroko eta abenduko aurreikuspenak Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroak Arantzazun ·Gurasoen eta irakasleen Eskolako ikastaroez gain, Baketik-ek bere ikastaro orokorren eskaintza mantentzen du: «Gatazken lantze etikoa», «Zeure buruarekin eta besteekin bizitzea. Oinarrizko lau ikaskuntza» eta «Nork bere buruarengandik ikastea». Programa urriaren 2an hasiko da.

Programatik kanpoko ikastaroak ·Ikastaroak Bilbon eta Gasteizen. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzarekin, Baketik-ek boluntarioei zuzendutako doako ikastaro bana eskainiko du Bilbon eta Gasteizen: «Gizartegintzaren bi gako: elkartasunaren esperientzia eta sufrimendua ulertzea». Gizartegintzaren eremuan aritzen diren boluntarioen lanak elkartasunaren eta sufrimenduaren esperientziaren eragin zuzena dauka. Ikastaro honek lan horri lagundu asmoz formakuntza eskaintzea du helburu.

·Izan Proposamenari buruzko ikastaroak eta aurkezpenak. eskolekin eta interesa duten taldeekin Izan Proposamenari buruzko aurkezpen-hitzaldiak eta ikastaroak kudeatzen ari da Baketik.

Dohain egitasmoa Ibaiondo adin txikikoen zentroak eta San Antonio jantoki sozialak hartuko dute parte egitasmo honetan datozen hilabeetan. Proiektu honen xedea egoera zailean dauden kolektiboentzat hiru eguneko atseden- eta aisi-egonaldiak antolatzea da.

Antzerki Forum-a Jokaera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioa eskolan. Irailaren 27tik azaroaren 29ra Antzerki Forum-eko lehen programa gauzatuko da Arantzazun, eskola-egutegiko astelehenetik ostegunera, jaiegunak kenduta. 8 eta 12 urte arteko ikasleei zuzendua dago.

Ikastaroa Bilbon: azaroaren 6an eta 13an Ikastaroa Gasteizen: azaroaren 13an eta 27an Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko 943-251005 – info@baketik.org

Gurasoen eta irakasleen Eskolako ikastaroak Baketik-ek pertsona izaten geure burua eta besteak hezten ikasteko gurasoen eta irakasleen Eskola jarri du abian. Egitasmoak bizizikasi pedagogia du oinarrian, eta Izan Hezkuntza-Proposamena gauzatzen du. Hiru ikastaro eskaintzen ditu aurten: ·Izan Proposamena irakasleentzat. Ikastaro-multzo hau urriaren 29ko eta 30eko astebukaeran hasiko da. ·Izan Proposamena gurasoentzat eta hezitzaileentzat. Azaroaren 20an, larunbata, hasiko da. ·Zinema hezkuntza-tresna gisa. Otsailean izango da. Izena emateko sakatu hemen


Buletina 7