Page 17

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

-Mugatuak gara, ez dugu arrazoi osoa. Besteekin bizitzea eta elkarrizketatzea da neure ikuspegiak beti osatugabeak direla onartzea. Indarkeriaren prebentzioa zuzenki loturik dago geure izaera mugatua etengabe gogoratzen digun heziketarekin. -Gai gara alde positiboak, batzen gaituena edo aukerak bereizteko, ikusteko edo eskertzeko. Ikaskuntza hau, beraz, indarkeria baino aukera hobea da, beti. «Zer eginik ez dago» ikuspegiari loturik ibili ohi da bitarteko ez-etikoen erabilera. -Dogmatismo-bulkada hutsa baino zerbait gehiago izateko, hor dugu kontzientzia. Mailarik sakonenean, geure kontzientziak beti du indarkeriaren ordezko proposamen etikoren bat. -Gizaki guztiok dugu giza duintasun bera, errespetatu eta sustatu beharrekoa. Ez dago ideiarik edo proiekturik duintasun horren gainetik. Norberaren kausa baino goragoko bat (giza duintasuna) aurkitzea da fanatismoaren prebentzio-txertorik onena.

3. Euskarri didaktikoak Materialak hiru ariketa multzo dauzka. Lehenengoak iraganeko heziketa-lana giza duintasunarekin lotzen du; bigarrenak, oraina enpatiarekin; eta hirugarrenak, etorkizuna bizikidetzarekin. Lau ariketa-iradokizuneko multzo bakoitza euskarri didaktiko nagusi eta sortzaile batekin hasten da. Euskarri horren bidez, landu behar dugun gaia geure burutik kanpo ikusten dugu, lehenbizi; ondoren, geureganatu egiten dugu, eta, azkenik, partekatu.

Oinarrizko euskarriak eta ibilbide didaktikoa ·Lehenbiziko ariketa-multzoa Iragana eta giza duintasuna ditu ardatz lehenbiziko ariketa-multzoak. «Zergatik kentzen ote dio bizia norbaitek beste bati?», galdetu ohi diogu geure buruari. Pena de muerte filma dugu hausnarketa horretarako atarikoa. Ondoren, galdera-sorta batekin, norberarentzat giza duintasunak duen esanahia

sakon aztertuko dugu. Atariko lan honekin galdetuko diegu ikasleei zer gertatu den, beren ustez, geure herrian azkeneko hamarkadetan giza eskubideei dagokienez. Gertatutakoari buruzko benetako datuak dituen koadro batekin alderatuko ditugu ikasleen iritziak. Azkenik, denon artean, iraganari buruzko ondorio partekatu bat ateratzen saiatuko gara. Euskarri osagarria Hiru begiratu giza duintasunari antzerkidinamika da. ·Bigarren ariketa-multzoa Oraina eta enpatia ditu ardatz bigarren ariketamultzoak. Ariketa horien abiapuntua, berriz, anaia bana hil zieten bi pertsonen benetako lekukotasunak dira. Bi pertsona horiek azaltzen dutena eta kontakizunak ikasleei eragiten dien erreakzioa dira lanaren oinarria. Galdera-sorta batekin jarraituko dugu, lekukotasunen erreakzioak banan-banan ezagutzeko. Ondoren, gizakion enpatia- eta elkartasun-gaitasuna aztertuko ditugu. Azkenik, bi biktima horiei testu bana idatzi beharko diete ikasleek. Euskarri osagarria eskolan bertan lekukotasunak ematea da. ·Hirugarren ariketa-multzoa Hirugarren ariketa-multzoak ardatz hauek ditu: geroa, eta indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren, bizikidetzaren eta berradiskidetzearen aldeko konpromiso etikoa. Entzutea oinarri duen elkarrizketa-metodo batekin (Hiru txanden metodoa) hasiko gara, sortzen diren desadostasunak aztertzeko. Metodo horrekin, bestea hobeto entzuten, harekin hobeto hitz egiten eta hura hobeto errespetatzen ikasten da, erantzuna atzeratuz. Hori abiapuntu harturik, izaera mugatuaren bizipena pertsonalizatua egin behar da, dogmatismoaren antidoto gisara. Osagabeak dira, izan ere, geure ikuspegiak; ez dugu ez arrazoi ez egia osorik. Gero, bizikidetza baketsuak behar dituen lau oinarri etikoei buruzko lan teoriko bat egingo dugu. Azkenik, ondorioak ateratzen saiatuko gara, banaka eta taldeka. Euskarri osagarria Antzerki partehartzailearen baliabidea txertatzea da. 17

Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena  

Bihotzetik modulu didaktikoa euskal auzian izandakogiza eskubideen urraketen biktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-propo...

Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena  

Bihotzetik modulu didaktikoa euskal auzian izandakogiza eskubideen urraketen biktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-propo...