Page 1

baketik

Bertsio laburtua

bihotzetik Modulu didaktikoa

Izan Proposamena, euskal auzian izandako giza eskubideen urraketen biktimei eskolan adierazi beharreko elkartasunari aplikatua


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Aurkezpen orokorra

Bihotzetik modulu didaktikoa euskal auzian izandako giza eskubideen urraketen biktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-proposamena da. Izan Hezkuntza Proposamenetik eta haren pedagogiaren muinetik, bizizikasi pedagogiatik, sortua da Bihotzetik.

Zortzi tresnadun kaxa da Izan Proposamena, gizaki izaten ikasteko eta irakasteko baliabide teorikoz eta praktikoz betea. Hezkuntza-proposamen hau 2010eko maiatzean aurkeztu zen. Ordutik, Baketik irakasleei eta familiei formakuntza eskaintzen ari da aplikazioaren inguruan eta hezitzaile-talde bat praktikan jartzen ari da ikastetxe desberdinetan (www.izanproposamena.org) Izan proposamena eta modulu didaktiko hau bizizikasi pedagogian oinarritzen dira. Pedagogia honek bi balio hauen uztartzea bilatzen du: esperientzia eta ikaskuntza. Hau planteatzen digu: geure kasa hobetzen ikas dezakegu, geure esperientziez jabetuz; bereziki, oinarrizko ikaskuntzen itxura hartzen duten lau esperientzien oinarrian: izaera mugatua, esker ona, kontzientziari entzutea eta giza duintasuna. Ikusiko dugun bezala, modulu didaktiko honek ikaskuntza lau esperientzia horiek batzen ditu. Bihotzetik izenburua jarri diogu moduluari. Hainbat alderditatik azter dezakegu izenburua (etimologikoa, tipografikoa, hitzez hitzezko esanahia...). Hitzez hitzezko esanahiari begiratuta,

«elkartasunaren bihotzetik» adierazten digu; etimologikoki, dirudienez, bi hotsetik edo bihozkadatik esan nahiko luke; tipografikoki, berriz, «bihotz» eta «etika»ren arteko hitz-joko modukoa da. Modulu didaktiko hau bi txosten daramatzan karpeta batean aurkezten dira. Lehenbizikoan, modulu didaktiko honetako esparru teorikoa ageri da, irakasleei eta familiei zuzendua; bigarrengoan, berriz, aplikazio praktikoak daude, irakasleek ikasleekin erabil ditzaten. DBHko 4. urterako dira, batez ere, ariketa-iradokizun hauek, baina hirugarren ikasturtean eta Batxilergoan ere erabil daitezke. Hemendik aurrera datorrena web gune honetan aurkezteko laburpena da. Bihotzetik modulu didaktikoaren bi txostenak ez dira osorik agertzen hemen. Material guztia eskuratu edo formakuntza-proposamenen inguruan informazio jaso nahi duten pertsonak, ikastetxeak, edo irakasleak geurekin harremanetan jar daitezke 943251005 telefonoa edo info@baketik.org helbide elektronikoa erabilita. 2


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Lehen atala

Esparru teorikoa

1 Edozein bidegaberiaren aurrean elkartasunaren pedagogia zabaldu nahi duen proposamen oro abiapuntu bat hartu behar du oinarri bezala: zergatik, zertarako eta nondik. Bihotzetik moduluaren kasuan, giza eskubibideen urraketak jasan dituzten biktimen gaian eskolan lantzeak «zergati» bat dauka, pertsonal mailan hezigarria delako, heziketa etikoa da; «zertarako» bat, mundu hobe bat eraikitzen laguntzeko, bizikidetzaren berradiskidetzea; eta «nondik» bat, bihotzetik, elkartasuna. Bihotzetik modulu didaktikoaren hasierako hipotesiak, beraz, hiru oinarri ditu: heziketa, berradiskidetzea eta elkartasuna. Esparru teorikoak bi atal ditu: lehenengoak hiru oinarrizko kontzeptuak garatzen ditu; eta bigarrenak proposamenaren hezikettarako hiru ardatzak definitzen ditu. 3


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

A. Oinarrizko kontzeptuak 1. Heziketa Biktimekiko elkartasuna ez da gai isolatua, hezkuntzatik kanpokoa: hezkuntza-proiektu orokor batean txerta daitekeen eta txertatu behar den gaia da.

Azpiko koadroan agertzen diren zazpi ataletan laburbilduko ditugu horretarako heziketa-premisak:

1. koadroa. Biktimekiko elkartasunari buruzko Zazpi heziketa-premisa 1. Hezkuntza-gaitasunak izatea gaiaren testuingurua

Ez da era isolatuan jorratu behar. Izateko gaitasunari, elkarrekin bizitzekoari, elkarrizketatzeko gaitasunari eta sentimendu edo iritzi kritiko bat adieraztekoari lotu behar zaio.

2. Biz iki detza ri buruzko sendoa izatea elkartasunak

o in ar r i

Ez da landu behar bat-batean. Kontakizun erabat konstruktiboa behar ditu bere edukiari buruz eta hari lotutako kontzeptuei buruz.

3. Bizipen pertsonalei lotzea ikaskuntza-prozesu hori

Gizaki orok izaten dituen hiru esperientziaren bidez gara daiteke: enpatia bizitzea, giza duintasunaren esperientzia eta izaera mugatuaz jabetzea.

4. Taldeko heziketa-lan batean txertatzea

Eskolako errealitate pluralagatik gomendagarria da ikaskuntza komunitatean ekitea gai horri. Hiru faktore hauek laguntzen dute: unibertsaltasunak, aniztasunak eta adostasunak.

5. Patxada eta sosegua lehenestea, bat-bateko eta berehalako lorpenen gainetik

Hausnartutakoak eta adostutakoak iritsi behar du eskolara; alde batera utzita presa eta alderdikoia. Gune bakoitzean gizartean lortzen diren adostasunek ahalbidetzen dutenarekin egokitu behar dira hezkuntza-alorrera.

6. Baliabide artistikoak eta sormenari lotuak erabiltzea

Biktimekiko elkartasunaren gaiari ekitean, askoz era eraginkortasun didaktiko eta pedagogiko handiagoa izango dugu honako baliabideak erabiltzen baditugu: zinema, antzerkia, literatura, kantuak, ipuinak...

7. Zuhurtzi az era bil tzea zuz eneko lekukotasuna

Baliabide pedagogiko egokia da. Zuhurtziaz erabili behar da, neurriz eta aniztasunez, eta bizikidetzarako hezkuntza-gaitasunen esparruan kokatua.

2. Berradiskidetzea: baldintza etikoak Eskolan biktimekiko elkartasuna ezin da landu emozioetatik, grinetatik ezta ideologiatik ere. Berariaz babestu behar da alde baten ikuspegi hutsa, edo mendeku-nahia, begia begi truk ikuspegia, etsaiaren irudia edo justizia edo beste zeinahi joera antisozial nahasteko arrisku-

tik. Eskolan, eduki konstruktiboa behar du, aldez aurretik, biktimekiko elkartasunaren esanahiak. Indarkeriazko gatazka suntsitzaile baten ondoren bizikidetza berreraikitzea, berradiskidetzea, horra eduki horiei zentzu osoa ematen diena, enpatiarako eta elkartasunerako hezkuntza-ahaleginari. Demokraziaren helbururik gorena eta azkena bakezko bizikidetza da, edo hori berreskuratzea, berradiskide4


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

tzea, baldin eta bizikidetza hondatu bada. Heziketak helburu honi laguntzen dio: mundu hobeago bat egitea orokorrean zein herri mailan. Horrez gain, berradiskidetzeak berez eskatzen ditu oinarrizko adostasun sozialak. Adostasun horiei esker, eskolatik kanpora uzten dira muturreko jarrerak edo sufrimenduaren erabilera alderdikoiak.

Berradiskidetzeak badu ezaugarri edo baldintza oso zorrotz bat: partekatua izan behar du, nahitaez. Partekatzeko, lehenbizi, berradiskidetze-ideia bat azaldu behar zaie alde guztiei. Horretaz jardungo gara, hain justu, modulu didaktikoaren atal honetan. Kontzeptu horrek hamar baldintza etiko ditu (berradiskidetzeari buruzkoak guztiak), eta kontuan hartu behar dira eskolan biktimekiko elkartasuna jorratzean.

2. koadroa. Berradiskidetzea: baldintza etikoak

A. Oinarriak 1. Definizioa

Elkar errespetatzea eta onartzea Elkarrenganako errespetuan oinarritutako bizikidetza berreskuratzea ahalbidetzen duen prozesua da. Ez du esan nahi aurkari zirenak orain adiskide izango direnik, baizik eta elkar errespetatzea eta onartzea.

2. Subjektua

Gizartea Gizartea eta haren ordezkariak dira berradiskidetzearen subjektuak. Berradiskidetzea ez da biktimen eginkizuna, gizartearena baizik. Biktimek prozesu horren onuradun izan behar dute.

3. Helburuak

4. Estrategia

Ordaintzea

Humanizatzea

Adiskidetzea

Biktimei dagokienez, premiazko helburua da. Biktimei eragindako kaltea aitortu, arindu eta ordaindu egin behar da.

Gizarteari dagokionez, premiazko helburua da. Gizartean sortutako hausturak eta zatiketak konpondu egin behar dira.

Helburu politikoa eta estrategikoa da. Bere oinarriei eta funtzionamenduari buruzko adostasun nahikoa duen bizikidetza lortu.

Begirada berria orainari, iraganari eta geroari Ikuspegi kritikoarekin aztertzea iragana, ikuspegi konstruktiboarekin oraina, eta ikuspegi prebentiboarekin geroa. Hiru denbora horiek ditugu berradiskidetze-prozesuaren ardatzak.

5


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

B. Ardatzak 5. Lehen ardatza. Iragana: begiratu kritikoa eta ordaina

Iraganera begiratzeak bi gauza eskatzen ditu: biktimei egindako kaltea ezagutzea eta aitortzea, eta iraganaren berrikuspen kritikoa. («Egiaren txostena»). Oharrak: ·Sufrimendu guztiak hartu behar dira aintzat. ·Zorrotza izan behar du iraganaren berrikuspen kritikoak. ·Adostasunak eta desadostasunak egon daitezke iraganari buruzko diagnostikoan gutxieneko adostasun batekin: -Giza duintasunaren aurretik beren kausa edo helburua jarri zuelako zenbaitek gertatu zen gertatu zena.

6. Bigarren ardatza. Oraina: begirada konstruktiboa eta enpatia

Bizikidetza berri baten abiapuntuak: desberdintasuna onartzea eta giza duintasunaren bortxaezintasuna errespetatzea. Oharrak: ·Barkamenak borondatezkoa izan behar du. ·Ezinbestekoa: berriro ez gertatzeko konpromisoa. ·Indibiduala izan behar du iraganaren kritikak edo autokritikak.

7 . H ir u g ar r e n ar d at z a . Geroa: begirada prebentiboa eta heziketa

Geroari begirada prebentiboak behar du: gizatasuna, eskuzabaltasuna eta apaltasuna eskariei dagokienez. Edukiak: ·Elkarrekin bizitzeko hezi. Zaindu beharreko baliorik gorena bakezko bizikidetza balitz bezala hezi ditzagun beti ikasleak. ·Hezteko, elkarrekin bizi. Helbururik gorena azken heziketa-herentzia uztea balitz bezala jardun gaitezen gatazka guztietan.

C. Gakoak 8. Epeak

Noiz hasi zen dena; noiz amaitu behar du berradiskidetze-lanak? Irizpide orokorra: entzutea, aurrez ezer ez finkatzea. Bi irizpide: ·Abiapuntu irekia: historiako 50 urte. ·Garaiz hasi, baina presaka ez amaitu itxiera interesatuak saihesteko.

9. Biktimak

Biktimei laguntzea, kalterik ez egitea, lantegi delikatua da, eta zenbait gauza azpimarratzea eskatzen du. ·Inor baztertzen eta ezkutatzen ez duen deitura erabili. (Iradokizuna: euskal gatazkako giza eskubideen urraketen biktimak. ETAren terrorismoaren biktimak, estatuaren inguruko terrorismoaren biktimak, eskuin muturrekoak eta beste urraketa batzuenak integratzen eta bereizten ditu). ·Garrantzitsuenean laguntzea: biktimizazioa eta biktimismoa gainditzea. ·Biktimen eskubideei buruzko iguripen faltsurik ez elikatu. ·Adostu, ez manipulatu.

10. Konpromisoa

Eginkizun kolektiboa da berradiskidetzea, baina norberaren konpromisoa eskatzen du batez ere. Gutako bakoitzari dagokigu tentsio horiei norabidea ematea: ·«Gutarrak» bakarrik, edo «gutarrak» «besteekin». ·Sufrimenduari buruzko egia: alde bakarrekoa edo alde ugarikoa. ·Nortasuna eta adostasuna. ·Motibazioa: etika edo alderdikeria? Helburua: bizikidetza edo mendekua? 6


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

3. Elkartasuna: sufrimendua ulertzeko zenbait kontzeptu Gizakion izatearen alderik delikatuenarekin —sufrimendua— harremanetan jartzen gaitu biktimekiko elkartasunak. Oinaze horrek, batez ere injustizia batek eraginak, sorrarazten ditu enpatia eta elkartasuna. Enpatiarako prestatuta gaude, genetikoki; hari esker, nolabait geurea balitz bezala sentitzen dugu besteen sufrimendua, besteez arduratzen eta kezkatzen gara. Enpatia dugu, beraz, geure elkartasun- eta altruismo-gaitasunaren oinarria. Egoismo-bulkada hutsa baino zerbait gehiago gara gizakiok, izan ere: solidario izatea hauta dezake-

gu. Horregatik, hain zuzen ere, dira bideragarriak gizartea eta bizikidetza. Sufrimendua ulertzeko gutxieneko ardatz batzuk menderatzea ezinbestekoa da sufrimenduari ekiteko, sufritzen duenari laguntzeko eta elkartasunez jarduteko. Atal honetan, labur azalduko ditugu ardatz horietako batzuk, lau multzotan ordenatuta: aurkezpena, gailurra, amaiera eta post-data. Lehenbiziko hirurak Sufrimendua ulertzea: aure egiteko eta laguntzeko (2010, Baketik argit.) laburpena dira; post-data, berriz, Boluntariotzan edo elkartasunean norberaren konpromisoa nola hobetu (2010, Baketik argit.) lanaren laburpentxoa. Aipatutako bi argitalpenak modulu didaktiko honen osagarri teorikoa dira, batez ere bloke honenak.

3. koadroa. Elkartasuna, sufrimendua ulertzeko oinarrizko ezagutzak

A. Aurkezpena. Abiapuntuak ·Definizioa

Oinazea eta prozesua. Sufrimendua pairamena, oinazea, pena da; eta zerbait jasateko konformidadea, tolerantzia.

·Kontzeptua

Ez-desiragarria eta saihestezina. Sufrimenduak ez du zentzurik esperientzia desiragarri gisara. Bizitzako esperientzia saihestezin modura izan lezake zentzurik sufrimenduak.

·Oinarrizko hautapenak

Suntsipena edo aukera. Suntsipena oinazea, mina, pena besterik ez bada. Aukera, horrez gain, pazientzia, konformidadea, sufritzeko gaitasuna ere baldin bada.

·Hasiera

Jatorrizko sufrimendua. Bakarrik uzten gaitu sufrimenduak. Geure erabateko bakardadearekin harremanetan jartzen eta amaikortasunaren jatorrizko sufrimenduarekin lotzen gaitu.

·Sailkapena

Lau sailkapen (1) amaikortasunagatiko sufrimendua: bizitzaren eta heriotzaren ezinegona; (2) iraganagatiko sufrimendua: zauriek eta errudun-usteak eragiten duten ezinegona; (3) etorkizunagatiko sufrimendua: bizitza kontrolatu ezinak eragiten duen antsietatea; eta (4) orainagatiko sufrimendua: menderatzen gaituzten sentimenduek eragiten diguten ezinegona.

7


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

B. Gailurra. Alderdirik erabakigarrienak ·Funtsezkoena: dolua onartzea

Trantsizio kontraesankorra eta beharrezkoa da dolua: asaldura biktimista (erresumina, gorrotoa, herra, nostalgia edo mendeku-nahia) eta galdutakoa onartzea uztartzen ditu.

·Larriena eta garrantzitsuena

Larriena biktimazioa edo biktimizazioa da: sufrimenduak gizakiari eragiten dion suntsipen-blokeoa. Garrantzitsuena biktimizazioa gainditzea da: erasoak lapurtu zion burujabetza berreskuratzea.

·Oztoporik handiena: biktimismoa

Geure bizitzako beste edozein alderdiren aurretik biktima-izaera jartzeko joera da biktimismoa. Atsekabearen aurkako aukera onena eta bakarra balitz bezala agertzen den iguripen faltsua da.

·Biktimismoaren larritasuna: arrazoiak eta mezuak

Bizitzatik isolatzen eta deskonektazten du. Iguripen faltsua aurkezten eta autonomia lapurtu egiten du. Bost mezu: —«Bizitzako ahaleginetatik salbuetsita zaude». —«Deprimituta egoteko eskubidea duzu». —«Aprobetxatu zure abantailak erantzukizunak saihesteko». —«Egon lasai, protagonista zara eta». —«Ez duzu zertan jarraitu bizitzaren zentzuaren bila; aurkitu duzu».

·Tresnarik garrantzitsuena, pazientzia

Tresna nagusia pazientzia du gizakiak ezinbestekoa baitu sufrimenduen (heriotzaren beldurra, iraganaren ezinegona, geroaren antsietatea edo orainaren frustrazioak) bulkada hutsaz bestelako bideak bilatzeko.

C. Amaiera: sufrimendua tratatzeko erreferentziak ·Baldintza: prozesu pertsonala

Pertsonala eta besterenezina da sufrimendua jorratzeko prozesua. Bizitzaren lema berreskuratzeko borondatea, erabakimena eta pazientzia bilatu behar dira, norberaren barruan.

·Suf ri menduaren tra tam endu k ons- -Galera onartzea: gizakion izaera mugatua. Onartzen ez dena ezin da aldatu, truktiborako lau ardatz nagusi ezta tratatu ere. Onartzea ez da ahaztea: onartzea da pairatzen ari garen sufrimendu-egoera berria aitortzea baizik. -Bizitza bizi izanaren zentzua: esker onaren zentzua. Erabat menderatzen gaitu galerak. Gurpil itxi horretatik irteteko erabakigarria da bizitakoaren zentzua eta daukagun guztia bereiztea, aitortzea, balioestea eta eskertzea. -Pentsamendu zuzenak: kontzientziari entzutea. Sufritzen ari denak pentsamendu zuzenak behar ditu erabakiak hartzeko. Sakon eta zintzo entzun behar dugu geure kontzientzia. -Proiektu-zentzua: giza duintasunaren esanahia. Proiektuak edukitzea eta haien alde egitea hautatzeko gaitasuna erabiltzea da: biktima izatearen lotsakizunaren aurretik bizitzan izan eta eman nahi dena hautatzea. ·Azken aukera: bizitzaren oxigenoa

Baldintzarik gabe lasaituz, entregatuz, konfiantza izanez eta maitatuz aurki dezake gizakiak sufrimenduaren zentzugabekeriari aurre egiteko zentzuaren dohaina, oxigenoa. Hori du azken aukera. 8


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

D. Post-data, elkartasuna dela eta Bi gogoeta

路Berezkoa du gizakion izaerak kausarik nobleenagatik borrokatzea eta, aldi berean, jarrerarik berekoiena hartzea. 路Elkartasunak, gizakiaren alderik ederrenak eta nobleenak ez ezik, haren alderik lausoenak ere ukitzen ditu.

Bi galdera

Norberak bere buruari egin beharreko galdera nagusia da: 芦Zein dira neure elkartasunaren motibazioak? Zein dira iguripenak?禄 -Motibazioak, nondik. Doakotasuna edo interesa. -Iguripenak, zertarako. Desjabetzea edo saria.

Iradokizun bat

Gizakion izaerak berezkoa duen gatazka hori kudeatu egin behar da. Aitortu egin behar da geure elkartasunean ez dela dena distiratsua eta jabetu behar du elkartasunak hausnarketa-prozesu bat eskatzen duela.

9


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

B. Heziketarako hiru ardatz Kontzeptuei buruzko aurreko atalaren eginkizuna izan da biktimen gaia hezkuntza-alorrera eramatea, betiere bizikidetza konpontzeko prozesuaren barruan eta elkartasuna abiapuntu harturik. Jakina, ikasleei ezin diegu hor esandako guztia helarazi, baina komeni da ikasgelan gai hau jorratu nahi duen irakasleak kontzeptu horiek ezagutzea eta menderatzea. Hona, bada, euskal gatazkako giza eskubideen urra-

keten biktimekiko elkartasunari buruzko modulu didaktiko batek ardatz izan behar dituen edukiak. Hiru ardatz dituzte eduki didaktiko horiek: iragana, oraina eta geroa. Horien garapenak, berriz, errazak, trinkoak, zorrotzak eta unibertsalak dira. Sufrimendu-historia honetatik atera beharreko ikasbideak ez dira asko; gutxi dira, eta oso argiak. Beraz, balio handikoak dira, hezkuntza-aldetik.

4. koadroa. Heziketarako hiru ardatz A. Iragana eta giza duintasuna

·Zer gertatu zen. 1960 eta 2010 bitartean, bizikidetza-politikoaren arazoak indarkeria erabiltzearekin, terrorismoarekin eta giza eskubideen urraketekin nahastu eta larriagotu ziren. Ondorioa: biktimen eta sufrimenduen zerrenda luzea eta mingarria. (*) (Ikus 5. koadroa) ·Zergatik gertatu zen. Hau gertatu ahal izan zen taldeen eta gizon-emakumeen arrazoiketan beren ideiei edo besteei buruzko epaiketei lehentasuna eman zietelako giza duintasunaren balio nagusiaren eta unibertsalaren gainetik. ·Zer ikas dezakegu. Inongo ideia politikok, estatu-arrazoik, zapaldutako eskubideren aldarrikapenek..., ezta injustiziaren aurkako borrokak ere ez dute balio absoluturik, bizitzari eta gizakiari zor zaien errespetuaren gainetik dagoenik.

(*)5. koadroa. Sufrimenduaren datuak •Barne Ministerioko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, 829 lagun (486, segurtasun-indarretako kideak; 343, herritar zibilak) hil dituzte ETAko adar guztiek eta Komando Autonomo Antikapitalistek (KAA). ETAk, guztira, 3.600 atentatu egin ditu, non, hildakoez gain, 3.500etik 5.500era bitarte zauritu eta kalte material zenbatezinak utzi ditu. AVT taldearen arabera, 84 lagun bahitu dituzte aipatutako taldeek, eta haietatik 10, hil. Bestalde, 2.000 lagun baino gehiagok eskoltarekin bizi behar izan dute azken urteotan, mehatxatuta daudelako. Horri guztiari, bereziki azken hamarkadan, «kale borroka» bezala ezagutu den ondasunen eta pertsonen aurkako sabotaje eta etxean egindako lehergailuekin burututako atentatu ugari gehitu behar zaizkio. •Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren datuen arabera, 175 dira hildakoak eta 600 zaurituak tarte horretan eskuin muturreko elkarteek, poliziaren edo estatuaren inguruko taldeek (BVE, ATE, GAL...) edo giza eskubideak bortxatu dituzten polizia-ekitzek eragindakoak. Zenbait iturriren arabera, 30.000 lagunetik gora atxilotu dituzte, 5.000 famili inguruk izan dute senideren bat atxilotua eta 6.000-10.000 tortura-salaketa inguru jarri dira. CPT delakoa, Nazio Batuen Torturaren aurkako Kontalaritza edo Amnesty International bezalako nazioarteko erakundeen txostenak bat etorri dira euskal auzian torturaren erabilpena ezin dela hartu sistematikotzat ezta soilik noizbehinkakotzat. •Horrez gain, beste 200 bat lagun hil dira zeharkako ekintzetan: beren buruez beste egindako poliziak edo ETAko militanteak, polizia-erakunde batzuen eta besteen arteko nahigabeko tiroketak, senideak espetxera ikustera zihoazela zirkulazio-istripuz hildako presoen senitartekoak, enfrentamenduetan edo eurek zeramatzaten bonbak lehertuta hildakoak, deskarga elektrikoengatik hildakoak... •Hori guztia dela eta, ehunka haur geratu dira umezurtz; jende askok ondorio fisiko eta psikiko larriak ditu, muturreko indarkeriak eraginak; familia ugari geratu dira suntsituta; bizitza asko kendu dira... Milaka sufrimendu-istorio anonimo eta konponezin eman ditu geure herriaren azken 50 urteko historiak. 10


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

B. Oraina eta enpatia

·Nola sentitzen ote dira gaur egun biktimak. Ezin jakin. Baina entzun dezakegu esateko dutena. Hori da lehen urratsa, funtsezkoa. Bihotzetik entzun behar ditugu. Bi biktimaren zuzeneko bi lekukotasun ditugu. ·Zer egin dezakegu eskolatik. Ikasleengan konpromisoa eta enpatia sakonena susta dezakegu bi helbururekin: -Biktimek jasan duten bidegabekeria bihotzetik, elkartasunaren ikuspegitik, ezagutzea. -Sufrimenduaren ezagutza hori mundua humanizatzeko eta gerora berriro horrelakorik ez gertatzeko erabiltzea. ·Zer ikas dezakegu. ·Besteez arduratzea eta kezkatzea da enpatia, besteen sufrimendua norberarena balitz bezala sentitzea, nolabait, haren zergatiei edo eraginei ekiteko. Bizitzaren eta giza duintasunaren balio sakratuaz ohartzen eta hura sentitzen irakasten digu. ·Elkartasuna biktima guztiei heldu behar zaie. Gizatasun- eta unibertsaltasun-pedagogia oinarrizkoa da, inolako sektarismorekin edo salbuespen-justifikaziorekin bateraezina.

C. Geroa eta eta erreferentzia etikoko esparru

·Aurreikuspenak: hiru datu etorkizuna dela-eta. 1. Elkarrekin biziko gara. 2. Gatazkak izango ditugu. 3. Elkarrekin bizitzen jarraitu beharko dugu. ·Abiapuntu nagusia. Gizakion izaera mugatuaren norberaren bizipena. Inor ez da egia edo arrazoi absolutuaren jabe. Izan ere, mugatuak gara gizakiok. ·Zer ikas dezakegu. Indarkeria prebenitzeko eta bizikidetza baketsua eta berradiskidetua bultzatzeko erreferentzia esparru etikoa behar dugu. Esparru horretarako lau oinarri edo erreferentzia ditugu: -Mugatuak gara, ez dugu arrazoi osoa. Besteekin bizitzea eta elkarrizketatzea da neure ikuspegiak beti osatugabeak direla onartzea. -Alde positiboak bereizteko gaitasunak erakusten digu indarkeria baino aukera hobea dela beti elkarrizketa. -Dogmatismo-bulkada hutsa baino zerbait gehiago izateko, hor dugu kontzientzia. -Norberaren kausa baino goragoko bat (giza duintasuna) aurkitzea da indarkeriaren prebentzio-txertorik onena.

11


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Bigarren atala

Aplikazioak

2 12


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

A. Jarduteko oinarriak

1. Izan Proposamena eta Bihotzetik modulu didaktikoa 1. Izan Proposamenaren erreferentzia Izan Proposamenetik sortu zen Bihotzetik modulu didaktikoa, eta bat egiten du haren diagnostikoarekin, helburu orokorrekin, espero diren emaitzekin, estrategiarekin, didaktikarekin, ezaugarri pedagogiko nagusiekin eta ikaskuntzekin (ikus aurkezpen-txostena: www.izanproposamena.org). Izan Proposamenaren programazio-irizpidea hau da: ziklo bakoitzean behin lantzea, gutxienez, zortzi ikaskuntzak, Lehen Hezkuntzan hasi eta Batxilergora arte. Kontuan harturik ikasturte batean lau ikaskuntza jorra daitezkeela, elkarren segidako bi ikasturte-serietan lantzen dira zortziak: Lehen Hezkuntzako 2.ean eta 3.ean, batetik, eta 5.ean eta 6.ean, bestetik; Bigarren Hezkuntzako 5.ean eta 6.ean, eta Batxilergoko 1.ean eta 2.ean. Beraz, kiribil-formako ibilbidea egiten du programazio honek: zortzi ikaskuntzak bi ikasturtetan jorratu ondoren, ikasturte bateko etenaldia egiten da. Hurrengo urtean, berriz, hasieratik ekiten zaie, berriro, ikaskuntzei, haien ahalmen didaktikoa jorratzen jarraitzeko. Jakina, baliabide

didaktiko berriak erabiltzen dira, adin-tarte bakoitzari egokituak. Atsedenaldi horien helburua da beste gai batzuk tartekatzeko lekua uztea, horretarako aukera ematea edo, zenbaitetan, horretara bultzatzea. Ikasturte bakoitzeko ikaskuntza bakoitza 4-6 astetan egitea da geure iradokizuna, proposamen honek denbora guztia beregana ez dezan.

Testuinguru egokia Programazio-estrategia horretan, Izan Proposamenaren edukiak eta epeak egokiak zaizkio Bihotzetik modulu didaktikoari, Izan proposamenaren ikaskuntzak erabiltzen baititu hezkuntza-lanerako, haietako bost batez ere. Bestalde Bigarren Hezkuntzako 4. ikasturtean ere aplika daiteke modulu hau, hau da, tarteko ikasturtean, azpiko koadroan ikusten den legez. Izan Proposamena lehendik lantzen ari bazarete, bereziki gomendagarria da DBHko 4. ikasturtean modulu hau txertatzea: lan pedagogikoa osatu eta atzeraelikatu egingo da aplikatu aurretik, aplikatzerakoan eta aplikatu ondoren, behin eta berriro kontsulta daitezkeen ikaskuntza- eta esperientzia-erreferentzietan eta -guneetan oinarrituko baita noiznahi. Hartara, ez da unean uneko lana bakarrik

6. koadroa. Bihotzetik modulu didaktikoa, Izan Proposamenaren programazioan txertatua Lehen Hezkuntza

2. mailan

·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

3. mailan 5. mailan

·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak ·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

6. mailan Bigarren Hezkuntza

Batxilergoa

·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak

2. mailan

·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

3. mailan 4. mailan

·el módulo didáctico Bihotzetik

·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak

1. mailan 2. mailan

·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak ·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak 13


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

izango giza eskubideen urraketen biktimekiko eskolako elkartasuna, baizik eta hezkuntza-prozesu osoan aplikatzen den curriculumean erabat txertatua.

Modulu didaktiko autonomoa Komeni da, ezinbestekoa ez bada ere, Bihotzetik modulu didaktikoa abiarazi aurretik Izan Proposamena aplikatzea. Bereiz aplikatzeko ere balio du Bihotzetik-en esparru teorikoak eta praktikoak. Autonomoa da txosten hau, eta irakasleari lan hau bere kabuz egiteko behar adina tresna eskaintzea du xede. Dagokigun kasuan, trebakuntza- eta dokumentazio-tresna erantsi baliagarria izango dugu Izan Proposamena, lanaren alde teorikoan eta praktikoan.

2. Bihotzetik modulu didaktikoaren programazioa Berez, Bigarren Hezkuntzako 4. ikasturterako dago pentsatua modulu didaktiko hau, baina, ikastetxe edo ikasgela bakoitzeko premien, eskakizunen edo egoeraren arabera, 3. ikasturtera aise egokitu daitezke aplikazio-iradokizunak, baita Batxilergoko bi ikasturteetara ere. Hona hemen Bihotzetik modulu didaktikoaren programazioa planifikatzeko kontuan izan beharreko irizpide nagusiak.

7. koadroa. Modulu didaktiko honen aplikazio programatuaren prestakuntza Plangintza

-Lehenik eta behin, 8-10 asteko lan-egutegia prestatu.

Esparru teorikoa

-Aplikazio praktikoei ekin aurretik, nahitaez irakurri behar da esparru teorikoa (dokumentazio honen lehen atalean dago).

Lan praktikoa

—Euskarriak. Hauek dira euskarri didaktikoak: film bat, bi lekukotasun eta entzute-metodo bat. —Ariketak. Hamabi ariketa, launako hiru serietan banatuak: iragana, oraina eta geroa. —Gehigarriak. Ebaluazio-eredua.

8 koadroa. Bihotzetik-en estrategia didaktikoa ulertzeko Hiru erreferentzia dituen ibilbide pedagogikoa

-Begiratzea. Gai hau kanpoko sormen-erreferentzia (lekukotasun bat, film bat...) baten bidez ikustea eta aztertzea. -Pertsonalizatzea. Zenbait bitartekoren bidez, saiatu gaia norberari jorrarazten. -Partekatzea. Aurreko faseetan ikusi, sentitu eta ikasi dugun guztiaz hitz egiten eta elkarri adierazten ahalegintzea.

Oztopo bat eta aukera bat

-Oztopoa: emaitza ikusgarriak lortzeko geure nahia. Ez dago ikasleak birprogramatzeko formula magikorik. -Aukera. Egin dezakegun gauza bakarra bidea irekitzea da, beti ardatz berberetara itzultzen diren hezkuntza-ekintza xumeen eta etengabeen bidez. 14


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

9. koadroa. Bihotzetik-en ezaugarri bereziak Ez da aurrez prestatutako platera Proposamen honek irakaslearen partaidetza eta sormena behar ditu. Haren pedagogia lantzeko tresna-kutxa bat da Bihotzetik; lanabesak hor daude, baina ez produktu bukatua.. Irakatsi nahi den hura aurrez norberak bizitzea eskatzen du Proposamen hau ez da buruz ikasteko gai bat, hizkuntza edo matematika bezala irakastekoa: lehenbizi, irakasleak berak sentitu behar du iradoki behar duen bizipen hori. Ez da aplikazio programaturako bakarrik Modulu hau edozein ikasgaitan eta unetan aplika dezakeela ikusiko du irakasleak, eta, gainera, programatutako ikasgariari ez diola batere kalterik egingo, sendotu eta osatu baizik.

15


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

B. Abiapuntuak Giza eskubideen urraketen biktimekiko elkartasunari buruz ikasleek egin beharreko ariketak deskribatu aurretik, ibilbide honetako abiapuntuak aztertuko ditugu une batez: helburuak, funtsezko edukiak, erabiliko ditugun euskarri didaktikoak eta, azkenik, bi biktimaren idatzizko lekukotasunak.

1. Helburuak Helburu orokorra 路Baliorik gorenak giza duintasuna, elkartasuna eta, indarkeriaren aurrean, bizikidetzaren aldeko konpromiso etikoa direla irakatsi behar zaie. Berariazko helburuak 路Iragana berrikusi egin behar da, ikuspegi kritikoarekin, giza eskubideen urraketen zergatia ezagut dezaten (jakintza prebentiboa). 路Biktimekiko enpatia eta elkartasuna (irekia, aurreiritzirik gabea) bultzatu behar da. 路Geure ikasleen mundua humanizatzen, hobetzen eta berradiskidetzen lagundu behar dugu.

2. Garatu eta erabili beharreko funtsezko edukiak Bihotzetik modulu didaktikoaren eduki didaktikoak hiru multzotan daude banatuak: iragana, oraina eta geroa. Garapenak, berriz, errazak, zorrotzak eta balio unibertsalekoak dira, ahalmen didaktiko handikoak. Eduki horiek (atal honetan laburbilduak) Bigarren Hezkuntzako 4. ikasturteko gazteen (15-16 urte) adinera eta hizkerara egokitu ditugu (ikus 5. koadroa).

Iragana eta giza duintasuna 1960tik 2010era bitartean, geure herrian, bizikidetzari buruzko zailtasunak, eztabaidak, zatiketak, interpretazioak eta irizpideak bitarteko ez-etikoen eta ez-demokratikoen erabilerarekin nahastu eta larriagotu ziren. Ondorioa: indarkeriaren, terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktima-zerrenda luzea (datu zehatzak azalduko ditugu). Honegatik gertatu ziren giza eskubideen urraketa horiek: taldeen eta gizon-emakumeen arrazoiketan lehentasuna eman zietelako beren ideiei, kausei edo helburuei, balio nagusia eta unibertsala den giza duintasunaren gainetik.

Oraina eta enpatia Biktimek jasandako sufrimenduari eta injustiziari dagokionez, enpatiari lotu behar zaio oraina, hots, besteen sufrimendua geurea balitz bezala sentitzeko gaitasunari, sufrimendu horren eragileei eta ondorioei ekiteko. Hurkoaren sufrimenduekiko geure enpatia-gaitasunaz ohartzeak bizitza

eta giza duintasuna sakratuak direla erakusten eta sentiarazten digu. Hezkuntzari dagokionez, biktima guztiei adierazi behar zaie elkartasuna, salbuespenik gabe. Plurala eta doakoa izan behar du elkartasunak, eta erasotzaileen zein biktimen arrazoi nahiz jarrera politikoetatik aparte hedatu behar da, gizatasun- eta unibertsaltasun-pedagogia oinarrizkoa baita, inolako sektarismorekin edo salbuespen-justifikaziorekin bateraezina.

Geroa eta bizikidetzarako erreferentziaesparru etikoa Geure gatazkei ekitean, aurkariari etiketa jartzea eta etsaitzat jotzea izan da joera hedatuena. Gizaki baino lehen, deskalifikazioa da geure aurkaria. Diagnostiko horrek erabat baldintzatzen du gatazka ikusteko geure era. Muturrera eramanda, etiketaren paradigmak etsaiaren irudia ekarri ohi du; hots, etsai-etiketa jartzen diogu aurkariari. Hain handia egiten dugu etiketa hori, ezen aurkaria ez dugun jada ikusten gizaki legez, kendu egiten diogun gizaki izaera. Geure dogmaren segurtasunaren eta hura gauzatzeko gogoaren artean ipini zaigun txorimalo modura ikusten dugu. Hortik aurrera, indarra erabiltzeko justifikatua ikusten dugu geure burua. Indarkeria prebenitzeko eta bizikidetza berreraikitzeko, erreferentzia-esparru etiko bat jorratu behar du hezkuntzak. Erreferentzia-esparru horrek lau ikaskuntza-esperientzia hauek ditu oinarri: izaera mugatua, esker ona, kontzientziari entzutea eta giza duintasuna. 16


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

-Mugatuak gara, ez dugu arrazoi osoa. Besteekin bizitzea eta elkarrizketatzea da neure ikuspegiak beti osatugabeak direla onartzea. Indarkeriaren prebentzioa zuzenki loturik dago geure izaera mugatua etengabe gogoratzen digun heziketarekin. -Gai gara alde positiboak, batzen gaituena edo aukerak bereizteko, ikusteko edo eskertzeko. Ikaskuntza hau, beraz, indarkeria baino aukera hobea da, beti. «Zer eginik ez dago» ikuspegiari loturik ibili ohi da bitarteko ez-etikoen erabilera. -Dogmatismo-bulkada hutsa baino zerbait gehiago izateko, hor dugu kontzientzia. Mailarik sakonenean, geure kontzientziak beti du indarkeriaren ordezko proposamen etikoren bat. -Gizaki guztiok dugu giza duintasun bera, errespetatu eta sustatu beharrekoa. Ez dago ideiarik edo proiekturik duintasun horren gainetik. Norberaren kausa baino goragoko bat (giza duintasuna) aurkitzea da fanatismoaren prebentzio-txertorik onena.

3. Euskarri didaktikoak Materialak hiru ariketa multzo dauzka. Lehenengoak iraganeko heziketa-lana giza duintasunarekin lotzen du; bigarrenak, oraina enpatiarekin; eta hirugarrenak, etorkizuna bizikidetzarekin. Lau ariketa-iradokizuneko multzo bakoitza euskarri didaktiko nagusi eta sortzaile batekin hasten da. Euskarri horren bidez, landu behar dugun gaia geure burutik kanpo ikusten dugu, lehenbizi; ondoren, geureganatu egiten dugu, eta, azkenik, partekatu.

Oinarrizko euskarriak eta ibilbide didaktikoa ·Lehenbiziko ariketa-multzoa Iragana eta giza duintasuna ditu ardatz lehenbiziko ariketa-multzoak. «Zergatik kentzen ote dio bizia norbaitek beste bati?», galdetu ohi diogu geure buruari. Pena de muerte filma dugu hausnarketa horretarako atarikoa. Ondoren, galdera-sorta batekin, norberarentzat giza duintasunak duen esanahia

sakon aztertuko dugu. Atariko lan honekin galdetuko diegu ikasleei zer gertatu den, beren ustez, geure herrian azkeneko hamarkadetan giza eskubideei dagokienez. Gertatutakoari buruzko benetako datuak dituen koadro batekin alderatuko ditugu ikasleen iritziak. Azkenik, denon artean, iraganari buruzko ondorio partekatu bat ateratzen saiatuko gara. Euskarri osagarria Hiru begiratu giza duintasunari antzerkidinamika da. ·Bigarren ariketa-multzoa Oraina eta enpatia ditu ardatz bigarren ariketamultzoak. Ariketa horien abiapuntua, berriz, anaia bana hil zieten bi pertsonen benetako lekukotasunak dira. Bi pertsona horiek azaltzen dutena eta kontakizunak ikasleei eragiten dien erreakzioa dira lanaren oinarria. Galdera-sorta batekin jarraituko dugu, lekukotasunen erreakzioak banan-banan ezagutzeko. Ondoren, gizakion enpatia- eta elkartasun-gaitasuna aztertuko ditugu. Azkenik, bi biktima horiei testu bana idatzi beharko diete ikasleek. Euskarri osagarria eskolan bertan lekukotasunak ematea da. ·Hirugarren ariketa-multzoa Hirugarren ariketa-multzoak ardatz hauek ditu: geroa, eta indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren, bizikidetzaren eta berradiskidetzearen aldeko konpromiso etikoa. Entzutea oinarri duen elkarrizketa-metodo batekin (Hiru txanden metodoa) hasiko gara, sortzen diren desadostasunak aztertzeko. Metodo horrekin, bestea hobeto entzuten, harekin hobeto hitz egiten eta hura hobeto errespetatzen ikasten da, erantzuna atzeratuz. Hori abiapuntu harturik, izaera mugatuaren bizipena pertsonalizatua egin behar da, dogmatismoaren antidoto gisara. Osagabeak dira, izan ere, geure ikuspegiak; ez dugu ez arrazoi ez egia osorik. Gero, bizikidetza baketsuak behar dituen lau oinarri etikoei buruzko lan teoriko bat egingo dugu. Azkenik, ondorioak ateratzen saiatuko gara, banaka eta taldeka. Euskarri osagarria Antzerki partehartzailearen baliabidea txertatzea da. 17


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

11. koadroa. Euskarriak eta ibilbide didaktikoa ·Lehenbiziko ariketa-multzoa ·Gaia: iragana eta giza duintasuna. ·Euskarria: Pena de muerte filma. ·Ibilbidea: giza duintasunaren esanahiari buruzko galdera-sorta. Gertatutakoari buruz norberak duen ikuspegia datu errealekin alderatu behar da. Denen artean, lehenbiziko ondorio bat atera behar dute. ·Euskarri osagarria: Hiru begiratu giza duintasunari antzerki-dinamika. ·Bigarren ariketa-multzoa ·Gaia: oraina eta enpatia. ·Euskarria: bi biktimaren idatzizko lekukotasunak. ·Ibilbidea: bi lekukotasunei buruzko galdera-sorta. Enpatiaren esanahia sakon aztertu behar da, teorian eta praktikan. Testu bana idatzi behar diete bi biktimei. ·Euskarri osagarria: zuzeneko lekukotasunak. ·Hirugarren ariketa-multzoa ·Gaia: geroa eta erreferentzia-esparru etiko bat. ·Euskarria: hiru txanden metodoa (elkarrizketa eta entzutea jorratzeko). ·Ibilbidea: izaera mugatuaren bizipen pertsonala. Lau oinarri etikoak erabili behar dira lan teorikorako. Ondorioak atera behar dira, banaka eta taldeka. ·Euskarri osagarria: Antzerki partehartzailea.

4. Bi lekukotasunen edukia Biktima da indarkeriaren ondorioen giza aurpegia, indarraren estrategia eta gizakia elkarrekin gurutzatzen diren gune tragikoa. Indarkeriaren, terrorismoaren edo giza eskubideen edozein urraketaren alderdi benetakoena sufrimenduaren aurpegia da. Beste guztia eztabaidagarria da, zehaztugabea; sufrimendua, aldiz, ez: egitate eztabaidaezina da. Bihotzetik modulu didaktikoak atal honetan bi biktimaren bi lekukotasun aipatzen ditu. Bigarren ariketa-multzoaren oinarrizko euskarria dira. Bi testuak 2008an, antzerki partehartzailearen bidez, eskolan biktimekiko elkartasuna lantzeko

egitasmo pilotuan erabilitako lekukotasun egokituak dira. Lekukotasun hauen bertsio zabala 2008an aurkeztutako «Bakerako urratsak - Dando pasos hacia la paz» CDan dago. Gelako lanerako bertsio bat zein bestea erabili ahal izango da. Anaiaren hilketa nola bizi izan zuten kontatzen duten bi lagunenak dira bi lekukotasunak. Kasu batean, ETAk hildako pertsona baten anaia; eta bestean, GALek hildako pertsona baten arreba. Xehetasunei dagokienez, bi kasu bereizi dira, baina jasandakoaren sakontasuna eta galdutakoaren itzulezintasuna ikusirik, giza sufrimenduaren irudikapen unibertsala dira. 18


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

C. Ariketa-iradokizunak 1. Aplikazio programatua egiteko iradokizunak Atal honetan, hamabi ariketa iradokitzen ditu Bihotzetik modulu didaktikoak, eta hautazko beste hirurekin osa daitezke. Batez ere tutoretzako, etikako edo Etika eta gizarte hezkuntzako orduetarako daude pentsatuak, horietarako bakarrik ez badira ere. Laburpen gisako dokumentu honetan ariketa bakoitzaren tituluak bakarrik jarri ditugu. Bihotzetik modulu didaktikoaren dokumentu osoan jarduteko proposamen bakoitzak bere azalpena du, xehetasunez, eta testuak, galdeketak eta aplikatzeko beharrezkoak diren ohar guztiak ere daude jasoak.

1.1. Lehen ariketa-multzoa. Iragana eta giza duintasuna ·Lehen ariketa. Ikus dezagun Pena de muerte filma. ·B i ga rren a ri keta . Giza duintasunaren esanahiean sakontzen. ·Hirugarren ariketa. Geure herrian azkeneko hamarkadetan izandako sufrimendura hurbil gaitezen. ·Laugarren ariketa. Ea lehen ondorio adostu batera iristen garen. ·Ariketa osaga rria . Hiru begiratu giza duintasunari antzerki-dinamika.

·Hamaikagarren ariketa. Bakezko bizikidetzarako oinarri batzuen bila. ·Hamabigarren ariketa. Ondorioak aterako ditugu. ·Ariketa osagarria. Antzerki partehartzailea.

2. Programatu gabe aplikatzeko iradokizunak Tutoretzako, etikako edo Etika eta gizarte hezkuntzako orduetan ez ezik, eskolako edo familiako edozein ikasgaik edo egoerak eskaintzen digun beste zeinahi aukera didaktikotan ere aplika daiteke modulu didaktiko hau. Gogoan izan bizizikasi metodoa dela proposamenaren oinarri pedagogikoa, hots, norberak bizitzen dituen esperientziak ikaskuntza bihurtzea. Bizi dugun guztiak du, izan ere, balio pedagogikoa. Edozein gertakari, istripu, jazoera edo bizipen aprobetxa daiteke jorratutakoa ikuspegi anitzetatik aztertzekoLaburpen gisako dokumentu honetan atal bakoitzaren enuntziatuak bakarrik jaso ditugu. Bihotzetik modulu didaktikoaren dokumentu osoan xehetasunez garatu ditugu iradokizunak eta adibideak. ·Lehena: gerrari, terrorismoari, indarkeriari edo giza eskubideen urraketei buruzko informazioak ·Bigarrena: enpatia-, elkartasun-, altruismo-kasuak…

1.2. Bigarren ariketa-multzoa. Oraina eta enpatia

·Hirugarrena: urteurrenak, data seinalatuak, hurbileko edo urrutiko biktimen istorioak edo lekukotasunak…

·Bosgarren ariketa. Bi lekukotasun irakurriko ditugu, zer sentimendu eragiten diguten ikusteko. ·Seigarren ariketa. Zenbait galdera. ·Zazpigarren ariketa. Azter dezagun zer den enpatia. ·Zortzigarren ariketa. Bi gutun idatzi behar ditugu. ·Ariketa osagarria. Zuzeneko lekukotasunak.

·Laugarrena: hizkuntza, historia, geografia... ikasgaiak ·Bosgarrena: muturreko mugek eragiten dituzten sufrimenduak

1.3. Hirugarren ariketa-multzoa. Etorkizuna eta bakezko bizikidetzaren oinarriak ·Bederatzigarren ariketa. Elkar entzuteko, «Hiru txanden metodoa». ·Hamargarren ariketa. Gizakion izaera mugatuari buruzko hausnarketa, norberaren ikuspegitik.

· Sei ga r ren a: jazarpen- edo diskriminazio-egoerek eragiten duten sufrimendua ·Za zpigarrena: zenbait bazterketa-egoerak eragiten duten sufrimendua ·Zortzigarrena: konpromisoa ·Bederatzigarrena: elkarrizketa- eta berradiskidetzeesperientziak ·Hamargarrena: filmak, antzerki-obrak, komikiak, liburuak, telebista-programak…

19


Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

1. eranskina. Ebaluazio-jarraibideak Ebaluazioari dagokio modulu didaktiko honen azken zatia. Ebaluazio bi aukera eskaintzen dira. Lehenak, A atalean jasoa, galdera baten inguruko ebaluazio-eredu oso kontzentratua planteatzen du. B atalean, ebaluazio hau beste galdeketa batzuekin osatzeko aukera eskaintzen da. Laburpen gisako dokumentu honetan atal bakoitzaren enuntziatuak bakarrik jaso ditugu.

A. Bost irizpide eta lanerako ondorio bat A.1. Denbora eta ikuspegi egokia eskatzen ditu aldaketa pertsonaleko prozesuen ebaluazio fidagarriak

B. Ebaluazio zehatzak egiteko beste iradokizun batzuk B.1. Hezitzaileak ebaluazioa egiteko iradokizunak 路Ika ste-esperientzia. Geure ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioa 路Irakaste-esperientzia. Ikasleekin egin dugun lanaren ebaluazioa

B.2. Ariketak ebaluatzeko iradokizunak B.3. Ikasleekin ebaluazioa egiteko iradokizunak

A.2. Bihotzetik modulu didaktikoaren ebaluazioak norberari egokitua behar du izan; bestela, ez du zentzurik

Edonola ere, honako materiala proposamen irekia da, jardunak eta egindako ekarriek hobetuko eta zabalduko dutena.

A.3. Hezitzaileari baliagarri zaion eta hark erraz gauza dezakeen ebaluazioa da errealista eta bideragarria A.4. Ikasleak ez ezik, irakasleak, familiak eta edukiak ere ebaluatu behar dira A.5. Bihotzetik ebaluatzeko modurik egokiena galdera bakarra ondo zuzendua egitea da A.6. Lanerako ondorio gisara

20


Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena  

Bihotzetik modulu didaktikoa euskal auzian izandakogiza eskubideen urraketen biktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-propo...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you