Issuu on Google+

Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

7

2009ko ekaina

baketik

2â‚Ź

Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak 2009ko martxoaren 24a eta 25a

Egungo lehentasun etikoen inguruko III. Jardunaldiei buruzko monografikoa


Instituzio laguntzaileak

Baketik 7 Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 O単ati) Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte) Lege Gordailua: SS-789-2007 2009ko ekaina

Argitalpen honek erakunde honen laguntza jaso du:


Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

Martxoaren 24ean eta 25ean Arantzazun egungo lehentasun etikoen inguruko hirugarren Jardunaldiak ospatu ziren Baketik-ek antolatuak. Aurtengo ekitaldiko gaia eta titulua «Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak» izan zen, eta aurreko urteetako formatu berdina izan zuten, bi saio ateak itxita eta beste saio bat jendeari irekia. Erlijio, kultura eta uste desberdinen arteko elkar-aditze etiko eta gizatiar batean aurrera egitea mundu mailako lehentasun globala da bake bidean eta geure auzoetan, herrietan, ikastetxeetan, lantokietan eta abarretan eguneroko elkarbizitzari begira tokian tokiko lehentasuna. Jardunaldien «Asisetik Arantzazura» azpitituluak 1986an, 1993an eta 1996an Asisen leku izan zuten erlijioarteko elkarrizketak hartu zituen erreferentzia-puntu bezala. Asiseko topaketa haietako espiritua Arantzazura ekarri nahi izan zen, apaltasun osoz. Horrez gain, azpititulua estu lotzen zitzaion erlijioen, kulturen eta uste desberdinen arteko ulermenari laguntzeko Baketikek «Asisetik Arantzazura» izenpean egindako proposamenari. Jardunaldiek identitate erlijioso desberdineko lagunak elkartu zituzten, eta gai zerrendan bi aztergai nagusi zeuden: mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak eta Baketik-en «Asisetik Arantzazura» proposamenaren azterketa. Gonbidatuak Monier Mahmoud Ali El Messery, Madrilgo Meskitako Imana; Carlos López Lozano, Espaniako Eliza Berriztu Episkopaleko Gotzaina; Demetrio Artximandrita, Espainiako eta Portugaleko Artzapezpikutza Ortodoxoko Kantzilerra; Gaspar Martínez, Bilboko Gotzaindegiko Idazkari Orokorra; eta Moshé Bendahan, Madrilgo Errabinoburua, izan ziren. Ateak itxitako lana bi saio berdinetan antolatu zen: lehenik, aztertzeko gaiaren inguruan hizlariek mintzaldi laburrak egin zituzten, eta, bigarrenik, parte-hartzaile guztiek iritzia eman zezaten solasaldia ireki zen. Jardunaldietan erlijio eta sinesmen desberdineko pertsonak eta erlijioarteko elkarrizketarekin zerikusia duten lanetan ari diren zenbait lagun bildu ziren. 30 lagun inguru guztira. Martxoaren 24an parte-hartzaileei Arantzazuko Santutegiko Hotelean harrera eginez eman zitzaien hasiera Jardunaldiei. Elkarrekin bazkaldu genuen ateak itxitako lehenengo saioari hasiera eman aurretik.

7

2009ko ekaina

baketik

Lehenengo saioa 16.00etan hasi zen, eta gonbidatutako hizlariek hartu zuten hitza, eta bakoitzak «Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak» gaiari buruzko gogoeta egin zuen. Ondoren solasaldia ireki zen gonbidatutako pertsona guztien artean. Saioa 19.30ean amaitu zen lehenengo adostasunak eta desadostasunak partekatu eta jaso ondoren. Bigarren saioa martxoaren 25ean goizeko 9.30ean hasi zen. Moshé Bendahan Errabinoa, Madrilgo Errabinoburua, izan zen geure artean. Bezperan ezin izan zen bertaratu, eta, aurreko egunean gainontzekoek egin bezalaxe, aztergaiari haren ekarria egin zion. Segidan, Baketik-ek aurkeztutako «Asisetik Arantzazura» proposamenari heldu zitzaion. Aurkezpena zentroko zuzendari Jonan Fernandezek egin zuen. Ondoren, Mariano Ferrer moderatzaileak hitza eman zien beste gonbidatu guztiei, entzundako proposamenari beren ekarria egiteko. Saioa 12.45ean amaitu eta Arantzazuko Santutegira bisita gidatu bat izan genuen, Juan Ignacio Larrearen eskutik. Bazkari eder batekin eman genion amaiera Arantzazun ateak itxita egindako aldiari. Atseden pixka bat hartu ondoren Donostiara abiatu ziren hizlariak, mahai-ingurua antolatua baitzegoen bertan. Bertara hurbildu ziren 200 lagunek, hizlarien ahoetatik entzun zuten Arantzazun ateak itxita egin ziren bi saioetan landutakoaren laburpena. Arantzazuko bi egun hauek, erlijio eta sinesmen desberdineko pertsonek erlijioarteko elkarrizketaz hitz egiteko antolatutako jardunaldiak baino gehiago izan ziren. Akordio zabaletara iristeko zailtasunaz jabetzeaz gain, aldez aurretik espero zitekeen zerbait, bi egun hauetan, bazkariak, paseoak, anekdotak eta erlazioak partekatzeko aukera izan zen. Jardunaldi hauek erlijio eta sinesmen desberdineko lagunak elkarrekin bizi gaitezkela erakutsi ziguten: katolikoak, anglikanoak, judutarrak, budistak, musulmanak, bahaiak, taoismozaleak, Zen maisu bat… Erlijioarteko elkarbizitza izan zen. Ondorengo ataletan hizlariek ateak itxitako lehenengo egunean egindako mintzaldiak, Baketik-en ondorioak eta «Asisetik Arantzazura» proposamenaren laburpena jaso dira. 3


Txostenak

MoshĂŠ Bendahanen agiria Madrilgo Errabinoburua

Oraindik ere iritsi gabeko helburua dugu (eta urruti samar bide dago) gizakion elkargunearen xede den elkarrizketa izatea elkar-ulertzearen, komunikazioaren, bakearen eta anaitasunaren topagune. Izan ere, oraindik ere ez du gidatzen errespetuzko topaketaren metodologiak gizakion arteko elkarrizketa. XXI. mendean ere borroka, mendekotasuna, bizirik irauteko ondasunen suntsipena oroitzapen oso hurbilekoak ditu gizakion arteko elkarrizketak. Gizaki gehienen elkarrizketaren heldutasun-mailari begiratuz gero, gehiago arduratzen gara bestea menderatzeaz elkarrekiko gunea lasai bilatzeaz edo kidetasunik gabeko alderdiak egokitu eta onartzeaz baino. Elkarlanaren onurak (gizalegea, tolerantzia, maitasuna, berdintasuna, elkarrizketa topagune gisara...) sustatu behar dituzte erakunde eta elkarte erlijioso guztiek, premiaz sustatu ere, hizkuntza argientzat eta garbientzat, interes komun bat lortzeko jarrerak horiek eragin baititzakete. Besteaganako ardura eta zabaltasuna haren arazoetara, gatazketara eta sufrimenduetara hurbiltzeko berariazko borondate bilakatu behar ditugu; bestearen bizitzak, zoriontasunak eta ongizateak geu ere arduratzen gaituztela argiro adierazi behar dugu.

4 baketik 7

Neure izatearen parte da bestea, denok baikara sortzaile berak eginak, haren irudikoak eta itxurakoak, denok baikara guraso berberen (Adan eta Eba) seme-alabak. Neure nortasuna osoki garatzeko bide bakarra elkarbizitza da, eta emateak behar du izan neure arimaren funtsa: ematen dudanean bakarrik hazten bainaiz. Horretarako, baina, bestearen beharra dut. Beraz, gizakion osotasunak besteen premia du. Elkarrizketaren aldeko izatea benetako heldutasunerako bidea egitea da, bizitza besteak, geure buruak eta bizitzea suertatu zaizkigun jazoerak onartzeko eta ulertzeko etengabeko bilaketa gisara bizitzeko gizatasun osoago baterako bidea. Besteekiko elkarrizketan aurkitzen ditugu geure buruaz harago jotzeko, saiatzeko eta geure bizitzaren zentzua bilatzeko zergatiak. Besteak aintzat hartu gabe ezin dugu geure burua garatu. Gizakia morala da, eta gizaki guztiekiko komunikazioan, adiskidetasunean eta maitasunean aurrera egin ahala gizatiartzen da. Gizakirik gabe, gizakia ez da gizaki. ÂŤZuÂťrik gabe, ÂŤniÂťaren aukerak hutsaren parekoak dira. Zer egoera dira, baina, aproposenak elkarrizketa sustatzeko?


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

>>

路Besteaganako begirune-, ardura- eta konfiantza-giroa sortzea. 路Entzuteko gogoa ezinbestekoa da. Entzutea eta aditzea ez dira gauza bera. 路Elkarrekiko bizipen bat sortzea, elkar ulertzeko konpromiso zintzoa alde bietatik. Guztion ongia, bake unibertsala eta oreka lortzeko bide bakarra egunetik egunera gero eta gizatiarrago izatea da, elkar onartuz eta komunitate erlijioso guztietako kide guztien arteko elkarrizketa lasaiaren eta helduaren bidez elkarbizitzen ikastea.

Besteenganako tratu errespetuzkoak, naturalak, zintzoak eta beroak egiten gaitu gizakiok gizakiago eta ehuntzen dugu geure eta besteen zoriontasuna. Benetako elkarrizketarekin eraikitzen dut neure burua eta besteenganako bidea; horrela egiten naiz gizaki, komunikazioaren eta maitasunaren bidez. Aniztasuna, iritzi- eta uste-pluraltasuna ezinbestekoa du elkarrizketak. Tolerantzia da elkarrizketaren ardatz nagusia, bestea eta haren balioak aintzat hartzea, geureekin bat ez etorri arren. Jainkoak libre egin gintuela, eta ez digula nahitaez jarraitu beharreko biderik ezartzen onartzeak berekin dakar bestearen askatasuna errespetatzea, hark geurea errespetatzen baldin badu.

Entzuten jakitea da errespetu-, apaltasun- eta urguritasun-ariketa bat egitea, hitza hartzeko besteari lehentasuna ematen baitiogu, geu bigarren mailan geratuta. Bizikidetzak ezinbestekoa du elkarrizketa hartzea komunikazio-, bake- eta anaitasun-tresnatzat, betiere gizaki guztion arteko anaitasuna xede dugula. Begikotasunak sortzen du ezberdintasunak leuntzeko eta elkarrengana ireki eta hurbiltzeko jarrerak bultzatzeko giroa.

5


Txostenak

Archimadrita Demetrioren ag Espainiako eta Portugalgo Artzapezpikutza Ortodoxoko Kantzilerra

Eliza ortodoxoak ez du moralaren eremu pribilegiozkotzat jo daitekeen etika autonomorik, eliza katolikoan ez bezala, edo berariazko dohain espiritualik, eliza protestanteak ez bezala. Ortodoxiaren iritziz, erlijiosoa da morala, gizakiaren salbazioaren alderdi bat, aszesi bidez zertzen dena; gailurra, berriz, monasterio-bizitza du, hots, Kristoren perfekziozko jarraipena. Jakina, monjeek egiten dituzten promesak (botoak, Mendebaldean) ezin zaizkie gainerakoei exijitu, baina bai haien bidez lortu nahi diren helburuak. Ortodoxook ez daukagu balio moralen eskala bat baino gehiago: eskala bera erabiltzen dugu bizitzako alderdi guztietan. Halaber, ez dago monjeen eta laikoen arteko berezitasunik; mailak edo zenbatekoak bereizten ditu, ez nolakotasunak. Monasterioko idealaren zorroztasun maximalista hori dela-eta, zenbaitek usteko du munduaren gorabeherei bizkarra emanda diharduela moral ortodoxoak, ez duela erantzunik bizimoduak sorrarazten dizkigun arazo ugari horientzat. Balirudike, beraz, abantaila gehiago duela katolizismo enpiriko eta malgu batek, manamenduak eta aholkuak bereizirik (hau da, moral bat perfektuentzat eta beste bat ez-perfektuentzat) edo protestantismoak, eguneroko bizimodurako etika ardatz duela. Dudarik gabe, zailagoak dira maximalismo guztiak minimalismoak baino, eta haren hutsegite eta okertzeek ondorio oso txarrak ekar ditzaketela. Alabaina, egia ez da malgua eta, gainera, maximalista da: onartzen du ez dela, agian, erabat gauzatuko, baina ezin da baliogabetu eta ez da konformatzen erdizkako egiekin. Estua da kristautasunaren bidea, eta ezin da zabaldu. Oinarrizko printzipioei dagokienez, ez dago transakziorik eta amoreematerik onartzerik konpromisoak direla eta, printzipio eta oinarrizko izateari utziko bailiokete. Dena den, ez da onartu behar ortodoxiari egozten zaiona, hau da, munduari bizkar emanik diharduela. Ortodoxiaren alderdi historiko jakin bati, agian, balegoke hori egozterik, monakotza primitibo haren eragin gehiegizko eta berezia zela medio, munduarekiko ezkortasun dualista eta eskatologikoa tarteko. Ez zaio ortodoxia osoari

6 baketik 7

hedatu behar ikuspegi hori. Izan ere, bi ardatz argi ditu ortodoxiaren jarduera espiritualak: antzaldatzea eta berpizkundea. Moralaren ikuspegitik, arimaren oreka eta osasuna da ortodoxia, nolabait adieraztearren. Mundu honetako tragedia ororen eraginpean egon arren arima, ortodoxiak ez du baztertzen bizitzarekiko jarrera baikorra eta alaia, ezta lurreko bizitzaren muturretara iritsitakoan ere. Ez da monakotza Kristoren aginduak betetzeko modu bakarra, ezta —jakina— zailena ere. Nabarmena da hori Elizaren ustez benetako kristau bezala bizi izan zirenen kalitateari begiratuz gero; santuei, alegia. Bada, monakotzan, heroiez gain laikorik ere: gerlari jainkozaleak, errege-erreginak, nekazariak, emazte eta ama santuak. Horrek erakusten du balio bera izan lezaketela desberdin diren bideek ere. Norberak bere bihotzetik izan behar du monje eta aszeta, eta zilegi bada monakotza kristau ororen egoeratzat jotzea, zilegi da, baita ere, argitzea zein den xedea: mundua eta norberaren bizia baino gehiago maitatzea Kristo. Munduari aurre egitea ez da hari uko egitea, aurkaritza aszetikoa baizik, San Paulok zioen hura lortzeko: «Dena dutenak ezer ez balute bezala jardun daitezen». Aszetika ortodoxoan, «arte espirituala» deitzen zaio, analogiaz, barne-lan horri, bere barne-bizitzako eguzkitzat Kristo jartzearren gizakiak egiten duenari, alegia. Horretara bideratzen ditu, hain zuzen ere, bere ahalegin guztiak gizakiak. Horrela egiten du, bada, ortodoxiak munduarekiko eta haren izaerarekiko hurbilpena; lan aszetikoa eta sortzailea da, azken batean. Bizitzaren inongo alderdirik ez da ez kondenatzen ez baliogabetzen, berez. «Jarrai dezala norberak Jainkoaren deiak aurkitu zuen bezalaxe» (1 Kor. 7,20), orotan kristau izateari utzi gabe, jakina. Lan espiritual honek kristautasunaren balioak hedatu ditu estatuan, ekonomian, kulturan... «Bizitzaren espiritua» deritzonari atxikiz, ongi asko erakutsi du ortodoxiak bere eraginkortasuna Ekialdeko


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

iria

>> herrien heziketa-lanean (Bizantzio, Balkanak, Errusia...), horietako bakoitzaren historia kontuan hartuta. Hala ere, ez dira ortodoxiaren indarrak ahitu; aitzitik, desafio berriei aurre egiten diete. Oro har, etika ortodoxoak erabiltzen dituen baliabideak aztertuz gero, halako erlatibismo historiko bat atzematen da; baina helburuak, printzipioak eta kristozentrismoa ukiezinak ditu. Munduan eta historian bizi da gizakia, bere premia larrien mende, baina badaki, era berean, ez dela mundu honetakoa eta gai dela gorago jotzeko. Gizakiaren existentzia, une jakin batean, diagonal historiko batean kokatu behar da, bi koordenatuk mugaturik: munduko indarrak eta jarduera espirituala. Geure etikaren beste zailtasun bat lehen aipatu dugun alderdi batean datza: ortodoxiaren ideal nagusia gehiago da estetika erlijioso bat etika baino, hau da, «edertasun poetikoa» du xede. Horra iristeko «arte poetikoa» behar da, inspirazio sortzailea. Oso jende gutxi iristen da horra; gainerakook, berriz, berez gusturik ez duen, inspirazioiturri ez den eta gehienera ere diziplinatu egiten gaituen moral batekin konformatzen gara. Moralismoa —zeinaren apotesia Kanten, protestantismoaren filosofoaren, etika zorrotza eta autonomoa dugun— eta sarritan katolizismoaren eragile den probabilismo praktikoa arrotz zaizkio ortodoxiari. Alabaina, ez dugu ukatuko ortodoxiaren etika espirituala, batzuetan, beharrizan praktikoekiko entzungor agertzen dela, batez ere borondate erlijiosoaren heziketa metodikoarekiko. Krisi historikoetan, tamalez, nabarmen ikusi izan da hori. Baina «gauza txikietan leial jokatzen duenak handietan ere hala egiten du» dioen araua aplikatu behar genuke hemen, hots, goi-helburuen garrantziak ez du gutxietsi behar eguneroko eginkizunena.

tasuna, zintzotasuna eta lañotasuna beste anaia kristau batzuen proselitismo-nahiarekin edo botere-gosearekin. Ortodoxiak ez du inor behartzen, erakarri baizik. Horixe du munduan jarduteko era. Ortodoxiak bihotza hezten du batez ere. Ezaugarri hori du, hain justu ere, bere indarrik eta ahuldaderik handiena, eta borondate erlijiosoaren sorreran ikusten da batik bat. Etika kristauaren oinarriak partekatzen dituzte kristausineste guztiek, baina horiek gauzatzeko moduan bada alderik, herrien eta haien historiaren izaera zein den. Batzuetan, printzipio horiek lausotu egin ditu erlijioaren egoera sozialekiko eta historikoekiko egokitzapenak eta printzipio etikoen aplikazioan erabiltzen den laxokeriak, pentsaera laizistaren aurkako borroka dialektikoaren ondorio hori ere. Ondorio gisara, sineste batzuetako eta besteetako herri kristauek elkarrengandik ikas dezakete truke hauen bidez. Mendebaldeak, batez ere, Ekialdeko izaera inspiratuarekin konpentsa dezake bere lehortasuna; Ekialdeak, berriz, gauza asko du ikasteko Mendebaldeko eguneroko bizimoduaren antolakuntza erlijiosoaz. Azken batean, ezberdinak baziren ere, Jainkoak beti maitatu zituen Marta eta Maria.

Dena dela, ortodoxia eta gainerako kristau-sinesteak elkarrekin konparatuz gero, arimaren eta bihotzaren halako berotasun bat sumatzen zaio ortodoxiari funtsezko ezaugarritzat. Horregatik, bateraezinak dira ortodoxiaren apal

7


Txostenak

Gaspar Martínezen agiria Bilboko Gotzaindegiko Idazkari Nagusia

Adostasun handia dago etika global bat eraikitzeko behar den printzipio etiko komunari buruz. «Urrezko araua» deritzoguna da printzipio hori:

ondorio soziopolitikorik dinamika horrek, eta behartu egiten ditu erlijioak beren buruaz duten ikuspegia eta beste erlijioekiko portaera goitik behera aldatzera.

«Ez egin besteari besteak zuri egiterik nahi ez duzunik». Adierazpide negatiboa izan ohi du, gehienetan, arau horrek, baina badu positiboa ere: «Trata itzazu besteak haiek zu zeu tratatzea nahi duzun bezala». Bertsio batean nahiz bestean, geure munduko kultura eta partaidetzakomunitate gehienek oinarri dituzten tradizio filosofiko eta erlijioso guztietan ageri da hori. Kantek, arauaren zenbait alderdi kritikatu zituen arren, berrinterpretatu egin zuen eta modernitate ilustratuaren eskakizunetara egokitu, gizaki ororen portaera etikoaren giltzarri izan zedin. Mundu osorako etika bati buruzko deklarazioan aipatu zuen 1993ko Erlijioen Parlamentuak:

Aurrekari horiek (positiboak, zalantzarik gabe) ikusirik, galdera hau egin behar genuke: zein dira herrien, erlijioen eta tradizio kulturalen arteko bakezko eta bidezko bizikidetzarako zailtasunak? Denak ez ditugu aipatuko, jakina, baina hauek bederen azpimarratuko nituzke:

Benetan gizalegez jarduteko, tradizio etiko eta erlijioso askotan milaka urtean sustraitu den urrezko arau honek Ez egin besteari hark zuri egiterik nahi balio du, batez ere: «E ez duzunik». Badu alde positiboa ere printzipio horrek: Egin besteari hark zuri egitea nahi duzun hura». Horrek «E behar luke izan arau baldintzagabea, absolutua, bizitzaren alor guztietan, familian, komunitateetan; arraza, nazio eta erlijio ororen gidari. Parlamentu hark gizakiaren duintasun absolutua aldarrikatu zuen, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren antzera. Nolabait adieraztearren, estatuen Deklarazio Unibertsalaren erlijio-ifrentzua dugu Parlamentuaren aldarrikapena. Zalantzarik gabe, urrats garrantzitsua da, bi arrazoi hauengatik: 1. Bake eta justizia unibertsalaren aldeko erlijioen konpromiso bateratuaren oihartzun publikoagatik. 2. Elkarrizketaren, elkar onartzearen eta jenderik ahulenaren aldeko dinamika bat abiarazten duelako. Badu

8 baketik 7

1. Gizaki eta talde orok baduen arren unibertsaltasunaren halako intuiziozko ikuspegi bat, «urrezko arauak» frogatzen duenez, pertsona eta talde bakoitza kultura, erlijio eta tradizio jakin batzuetan osatzen da. Beraz, badago halako eraketa-tentsio bat (antropologikoa, kulturala, erlijiosoa eta politikoa) zer partikularraren eta unibertsalaren artean. Erlijio gehienetan garbi ikusten da egitate hori. 2. Unibertsaltasuna «intuiziozko horizontea» deritzon horretan sartzen da, eta kultura eta erlijio guztien irudimen kolektiboetan daude, baina testuinguru jakin batzuetan garatzen dira kulturak eta erlijioak, eta horiek ematen diete nortasun berezia, izaera eta kontzientzia indibidualaren eta kolektiboaren oinarri. 3. Nortasunak ez dira sortzen berez, elkarrekiko loturarik gabe, baizik eta bereizte-prozesu gatazkatsu batean lehendik zeuden nortasunekiko. Budismoa, adibidez, hinduismotik bereizi zen, eta judaismoak, kristautasunak eta islamak ere bereizte-prozesu liskartsu bera izan dute. 4. Bereizte gatazkatsu eta, gehienetan, mingarri horren eratze-prozesua tradizio guztietako oroimen indibidualetako eta kolektiboetako parte da. Erlijioei dagokienez, gatazkaren oroitzapena bera sorrera-testu sakratuetako osagaietako bat da. 5. Tradizio bakoitzaren barruan dugu bereizte gatazka-


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

>>

tsuko prozesu hori, non ugariak diren zatiketak eta interpretazio-borrokak. Horrela sortu izan dira anaia arteko zenbait gatazka odoltsu. Horregatik, ez du ez koherentziarik ez zilegitasunik erlijio bakoitzaren barruko elkarrizketarik gabeko erlijio arteko elkarrizketak. Testuinguru horretan, borondate oneko keinu hustzat ikusi dute askok, lorpen esperantzagarria izan arren, edo, kasurik txarrenean, adierazpen hutsalentzat eta zinikotzat. Aurrera egiteko, hona hemen zenbait iradokizun: 1. Egungo globalizazio-testuinguru hau, askok nortasunen arteko gatazka-iturritzat dakusaten arren, desafiotzat eta aukeratzat ikusi behar da. Denboraren eta espazioaren konpresio-prozesua da: lehendik zeuden orekak desegonkor bihurtzen ditu, eta behar bezala arautu gabeko testuinguru global batean elkarrekin jardutera behartzen ditu herrialdeak, erlijioak eta kulturak. Gatazka berriak dakartza horrek, baina aukera historiko apartak ere bai. Erlijioen arteko topaketa- eta hausnarketa-prozesu bat hasi da eragiten aukera hori, baita kontzientzia komun bat ere, egungo desafio globalei erantzuteko asmoz.

nez: bizitzaren elkarrizketa, ekintzaren elkarrizketa, elkarrizketa teologikoa eta esperientzia erlijioen artekoa. Egungo migrazio-prozesuak aukera paregabea dira bizitzaren elkarrizketa abiarazteko, hori baita oinarrizkoena, beharrezkoena eta irismen sozial handienekoa. Hori gabe, gainerako etapek ez dute euskarri sendorik izango.

2. Erlijioen arteko elkarrizketa-bide horretan aurrera egiteko modua ez da bereizten dituzten alderdiak gutxietsi eta ÂŤesperanto etiko-erlijiosoÂť moduko bat sortzea, baizik eta tradizio bakoitzaren oroimenaren arazte-prozesuari ekitea eta konbertsio indibidualeko eta kolektiboko ibilbide espirituala hastea, benetakotasun erlijiosoaren (etikoa eta gizalegezkoa ere, zalantzarik gabe) mailarik gorena, santutasuna, iristearren. Alde horretatik, alderdi traszendentea da erlijioen baliorik nagusiena, eragotzi egiten baitigu geure buruarekiko idolatria eta manipulazioa, gauzak erlatibizatzera behartzen baikaitu, eta etengabeko konbertsiora. 3. Pazientziaz eta prozesu gisara egin behar da erlijioen arteko elkarrizketa-lana, zenbait idazlek jada esana dute-

9


Txostenak

Moneir Mahmoud Ali El Mess Madrilgo Meskitako Imana

Espainiara etorri nintzenean, Madrilgo M30eko meskitako iman-lana egitera, neure pentsaera aldatzeko aukera izan nuen. Zer dela eta aldaketa hori? Zer aldarazi zuen? Islamaren dogmak edo jurisprudentziak aldatu beharra dauka, unean uneko egoeraren arabera, musulmanen egoerara (inguruan duen jendea, denbora, lekua...) egokitu behar du. Hitz bitan, malgua izan behar du. Bi helburu argi hauek nituen Espianiarekiko neure harremana zela eta: Lehenbizikoa: Terrorismoaren jarraitzaile itsu diren musulman batzuen uste okerra zuzentzea. Pertsona horiek ez dute pentsatzen, ez dira ulemak, ez dira Islamean trebatuak. Arazo larria dugu hori. Honenbestez, musulmanak zuzeneko bidera erakartzera da neure lehenbiziko helburua. Bigarrena: Komunikabideetan entzuten eta ikusten dudanez, benetako Islama ez dute ezagutzen hemen, ez dute ulertzen, eta batzuek musulmanenganako gorrotoa sustatu nahi dute. Oztopo handia da hori, batez ere musulmanen, kristauen eta judutarren arteko harremanetarako. Horregatik, komunikazio-bide ugari ireki ditugu: institutuak, unibertsitateak... Espainiako eta atzerriko hiri askotan izan naiz, I-11ko atentatua eta gero, Islamean bakeak duen garrantziari eta Korana ongi ezagutzen ez dutenen eta musulman ez direnen harremanei buruz. Erlijioei buruz hitz egiten hasi aurretik, «erlijioa» hitzak zer adierazten duen zehaztu behar genuke. Arabieraz, esanahi bat baino gehiago ditu hitz honek. Hona hemen batzuk: Lehenbiziko esanahia da «gertakarien berri ematea», eta Koraneko lehen surako 3. aleiatik dator, non «Ordainaren eguneko erregea» irakurtzen den, hots, Epaiketaren egunekoa. Argiaren suran, 25. aleian ere nabari da esanahi hori, Jainkoak hau baitio: «Egun horretan, benetako kontua ordainduko die Alak eta jakingo dute Ala dela egia nabarmena». 10 baketik 7

«Erlijio» hitzaren beste esanahi bat obedientziarena dugu. Horren adibide da Abroy ibn Khaltoumen poema baten bertso hau: «Eta egun luzeak genituen / eta obedientzia agindu genion erregeari». Azkeneko adiera horretan (obedientzia/mendekotasuna), hain justu ere, aurkituko dugu «erlijio» hitzaren zuzeneko esanahia. Erlijio monoteista guztiak bat datoz bi gai funtsezkoetan eta garrantzizkoetan (fedea eta etika), horiengatik bidali baitzituen Jainkoak bere mezulariak eta profetak bere liburu sakratuekin eta legeekin. Jardun gaitezen horretaz. 1. a . Fe de a : Fedea jainko bakarrarengan, gurtu behar den bakar harengan. Alak, Profeten surako 25. aleian, hau dio: «Zeure aurretik ez genuen bidali mezularirik hau esan ez zitzaionik: Ez dago Jainkorik, ni izan ezik. Gurtu nazazue!» Sura bereko 56. aleia ere («Zurrunbilo bat altxatzen dutenak») bat dator aleia horrekin: «Eta ni neu gurtzeko, ez beste ezertarako, sortu ditut neuk jenioak eta gizakiak». 2.a. Etika: Profeta orok eraman zuen etikarik onena bidali zuten herri hartara. Muhammadek —Jainkoak bedeinka dezala— honela laburbildu zuen mezua: «Etikarik onena osatzera bidali ninduen Jainkoak». Jainkoarekin harremanetan nola jarri eta lagun hurkoa nola tratatu erakustea da erlijioaren eginkizuna. Alabaina, herrien egoera eta arazoak desberdinak izaten dira garai batzuetan ala besteetan; beraz, profeta eta nazio bakoitzari garaiari egokitutako arau etikoak eman zaizkio, eta hurrengo nazioetarako oinarri dira horiek. Esan dugunetik hau ondoriozta genezake: ez daude hainbat erlijio, baizik eta bat bakarra, Jainko bakar batetiko mendekotasuna agintzen diguna. Beraz, hiru erlijioen arteko elkar-ulertzea posible da, sinesmena eta etika bera baitituzte, jurisprudentzia-desberdintasuna aintzat hartu behar bada ere.


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

seryren agiria

>>

Sinesmenean nahiz etikan desadostasunen bat ageri bada, gizakiek zerbait aldatu dutelako da, ezinbestekoa baita Jainkoak, Munduen Sortzaileak, hutsegiterik egitea. Hona hemen zer dioen Jainkoak Koraneko Al-Imram Familiaren suran, 19. aleian: «Egiazki, Ala gurtzea da Islama»; Mateoren Ebanjelioan, 5. kapituluko 17. txatalean, berriz: «Ez pentsa Legea edo profetak kentzera etorria naizenik; ez naiz Legea kentzera etorri, betearaztera baizik». Hona hemen erlijioak bat datozen zenbait alderdi: Jainkoan sinestea, bakarra dela sinestea «Goi-zeruetan dagoen horren eskultura eta irudirik ez duzu egin behar, ezta behean, lurraren gainean, eta lur azpiko uretan dagoenarenik ere. Ez duzu haien aurrean belaunikatu behar, ez dituzu zerbitzatu behar…». Exodoa 20: 4-5 Mekaren inguruan zeuden idoloak desegin egin zituen Muhamad profetak —harekin bitez bakea eta bedeinkapenak— eta debekatu egin zuen haiek gurtzea. Islamak zorrotz debekatzen du Jainkoa ez den inoren aurrean belaunikatzea, baita profeta handia bada ere. Honela dio Testamentu Zaharrak: «Ez duzu Jainkoaren aurka biraorik esan behar …». Exodoa, 22:27 Islamak sinesgabetzat jotzen du Jainkoa laidotzen duena, eta hori egiten duenak berehalakoan uzten dio musulman izateari. Etika «Ondratu itzazu aita eta ama, urte luzez bizi zaitezen Jabeh zeure Jainkoak emandako lurrean». Exodoa, 20:12

19:15); eta Profetak —harekin bitez bakea eta bedeinkapenak—, berriz: «O, neure zerbitzariok, debekatu egin diot bidegabekeria neure buruari, eta zuei ere debekatu egiten dizuet». -Behartsuei eman beharreko laguntza dela eta: Mateoren Ebanjelioak (5:42) agintzen du: «Eskatzen dizunari, eman, eta ez bizkarrik eman zugandik zerbait maileguan hartu nahi duenari». (Kristautasunean bezala, Islamean ere obligazioa da behartsuei laguntzea, haien eskubide bat gauzatzen baita horrela); horregatik, Koraneko «Goratze-mailak» surak dio (24-25 aleiak): «Eta beren aberastasunetatik eskaleari eta behartsuari ematen dizkiete dagozkien zatiak». Jakintsu orok (musulmana, kristaua edo judua) ausarta izan behar du, Jainkoa ikusi behar du, beldurra galdu eta egiari leiala izan arima edo bizitza galdu arte. Terroristei aurre egin behar zaie, nonahi daudela ere, betekizun erlijiosoa eta etikoa izateaz gain hartu zaituzten herriari hala zor diozuelako.

Koraneko «Gaueko bidaia» deritzon suraren 23. aleiak honela dio: «Zeure Jaunak agindu du bera bakarrik gurtzeko, eta gurasoekin ongia egiteko». -Epaietan bidegabekeriak debekatzeari dagokionez, berriz: «Ez ezazu bidegabeko epairik eman» (Lebitikoa, 11


Txostenak

Carlos L贸pez Lozanoren agiria Espainiako Eliza Berritu Episkopaleko Gotzaina

Lehenik eta behin, mila esker Jonan Fernandezi eta Baketik Fundazioari geure garaiko lehentasun etikoei buruzko hirugarren hausnarketa-saio hauek antolatzeagatik Arantzazun. Bereziki motibagarria deritzot erlijioen arteko hitzarmen etiko global baterako zailtasunak aztertzen eman izana aurten jardunaldiak. Bake-etika baten bila ziharduten buruzagi erlijiosoen ahaleginagatik gainditu den kristauelizen arteko gatazka bati buruz hitz egitera natorkizue ni. 1169a aldera abiatu zen kolonizazio-prozesua Ipar Irlandan, eta hor hasi ziren Ingalaterra eta Irlandaren arteko gorabeherak. Feudalismoa ekarri zuten ingelesek, eta Elizak gogotik lagundu zien horretan. XVI. mendean, tentsioa eragin zuen herritarren artean Irlandako Elizaren Berrikuntzak. 1609an, britainiarren kolonizazio-legeek areagotu egin zituzten katolikoen eta protestanteen arteko gatazkak. Izan ere, lege haien babespean kendu zizkieten lurrak irlandarrei eta protestante eskoziarrei eta ingelesei eman zizkieten. Bertako herritar katolikoen eta protestante iritsi berrien arteko liskarrek bi gatazka etniko-erlijioso ekarri zituzten 1641-53 eta 1689-91 garaietan. Britainiar protestanteak garaile izan ziren bi gerra haietan, eta areagotu egin zen haien agintea. Handik aurrera plazaratu zituzten lege penalek murriztu egin zituzten askatasun erlijiosoak eta politikoak, eta eliza ofizialarekin (Irlandako eliza) bat ez zetozenen eskubide legalak ezabatu. XIX. mendearen hasieran, katoliko eta protestante askok egin zuten bat Irlandar Batuen Elkartean (Iraultza Frantsesak sustatutako mugimendu abertzalea), Irlandaren zatiketa sektario hura gainditzeko eta irlandar errepublika bat, Erresuma Batutik independentea, eratzen saiatzeko. Elkartearen helburuak, ordea, ezin izan ziren iritsi. Irlandako Parlamentua ezeztatu eta Irlanda Erresuma Batuari lotzeak (1800eko Batasun Akta) testuinguru politiko berria sortu zuen, non bi aldeen arteko borrokek bere horretan jarraitu zuten.

12 baketik 7

Protestanteak beldur ziren gehiengo katolikoaren mendeko gutxiengo ez ote ziren bihurtuko, eta, horregatik, britainiar aginteak jarraitzearen aldeko azaldu ziren. Batasun Aktaren aldekoen eta aurkakoen artekoa bihurtu zen, handik aurrera, gatazka. 1886an, gatazka politiko moderno izateko trantsizioa osatua zen jada, eta bi komunitateak alderdi abertzaleen eta unionisten inguruan antolatuak zeuden.

Irlandako uhartearen zatiketa 1920an sinatu zen Irlanda bi zatitan (Ipar Irlanda eta Hego Irlanda) banatu zuen Akta. 1921eko Itun AngloIrlandarrak berretsi egin zuen zatiketa. Itun haren arabera, Estatu Irlandar Libre bat ere sortu zen, Irlandako Errepublika aldarrikatu zen arte (1949) erabateko burujabetzarik izan ez bazuen ere. Itun Anglo-Irlandarra bakeituna izan zen, de facto. Alabaina, itunarekin eta, batez ere, Irlandaren zatiketarekin, bat ez zetorren zenbait jende (Sinn F茅in) aurka azaldu ziren. IRA bihurtu zen Itunaren aurkako jendearen erakunde armatua, eta Irlandako Estatu Libre eta legitimoko armadaren aurkako borrokari ekin zioten. Horrela hasi zen, bada, Irlandako gerra zibila, eta 1923an amaitu zen. Matxinatuek galdu zuten. Dena den, IRAko borrokalaririk geratu zen gerora ere, legez kanpo Irlanda bietan. Ideologikoki, biak zituen aurkako, bi Irlandak batzea baitzuen helburu IRAk, armen indarrez bazen ere. Ipar Irlandak Erresuma Batuan jarraitu zuen, bertako parlamentuak egituratutako gobernusistema propioarekin.

Gatazka eztalia Uhartea bitan banatzeak areagotu egin zuen bi kulturen arteko banaketa soziala. Gizartea batzeko izan behar luketen elementuek zatitu egiten zuten: kirol desberdinak zituzten katolikoek eta protestanteek, janari desberdinak, festa desberdinak, eskola desberdinak... Garrantzi berezia zuen eskolaren gaiak, txikitatik eragiten baitzuen bereizketa soziala eta kulturala.


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

>>

Desberdintasun sozialetan eta kulturaletan oinarritutako gatazka Ipar Irlandako aro modernoko gatazka 1968an hasi zela jotzen da, istiluak eta desordena publikoak hedatzen hasi zirenean. Ipar Irlandako gobernuak britainiarrari eskatu zion armada hedatzeko, ordena berriro ezartzearren. Abertzaleak ez ziren neurri horren oso aurkako azaldu, ez baitziren fido Ipar Irlandako poliziaz. 1970-1972 epean nabarmen hedatu zen indarkeria politikoa Ipar Irlandan. 1972a izan zen urterik gogorrena (479 hildako). Britainiako gobernuak, ikusirik Ipar Irlandako administrazioa ez zela gauza egoera kontrolatzeko, ezeztatu egin zuen Stormonteko parlamentuaren autonomia, unionisten kontrolpean zegoen arren, eta zuzenean Londrestik hasi ziren gobernatzen Ipar Irlanda. Gobernu berriak aintzat hartu zituen eskubide zibilen aldeko mugimenduaren zenbait eskakizun; besteak beste, hauteskunde-barrutiak aldatzea, hobeto isla zezaten benetako egoera; herritar guztiei ematea bozkatzeko eskubidea, eta etxebizitza publikoen administrazioa erakunde independente baten esku uztea. Londrestik zuzenean agintzea epe laburreko neurritzat jo zen, eta, epe ertainera, Ipar Irlandari autonomia itzultzea zen asmoa,bai unionistek bai abertzaleek onartzeko moduko baldintzekin. Ezinezkoa izan zen, baina, aldeak ados jartzea, eta bere horretan jarraitu zuen gatazkak 1970eko eta 80ko hamarkadetan, eta ez aurrera ez atzera zegoen egoera politikoa.

elkarrizketa haietan, Roy Magee apaiz presbiterianoaren eta Robin Eames artzapezpiku anglikarraren bitartez. Luzaro iraun zuten elkarrizketa haien ondoren, unionisten eta errepublikarren erakunde paramilitarrek su-etena aldarrikatu zuten 1994an. Paramilitarren su-etena eta gero, Ipar Irlandako alderdi politiko nagusien arteko elkarrizketak hasi ziren, betiere hitzarmen politiko baten bila. Belfasteko Ituna (edo Ostiral Santuko Ituna) izan zen elkarrizketa haien emaitza. 1998ko apirilaren 10ean izenpetu zuten Ostiral Santuko ituna (Good Friday Agreement, ingelesez) Britainiako eta Irlandako gobernuek, Ipar Irlandako alderdi politiko gehienen onespenarekin. Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako herritarrek ere berretsi egin zuten ituna, referendum bidez. Itunaren xedapen nagusien helburua zen egoera orekatu eta bidegabekeriak gainditzea alde bietan. Dezenteko arrakasta izan du hitzarmenak, eta lagundu egin du ingurune horretan bakea eta egonkortasuna hedatzen.

1980ko hamarkadaren amaieratik, Sinn Feinek —1983tik Gerry Adams buru zuela— gatazkari konponbide politikoa bilatzeko ahalegina egin zuen, IRAk jarduera armatuarekin jarraitu bazuen ere. Bilerak egiten hasi ziren, ezkutuan, John Hume (SDLP alderdiko burua) eta Britainiako gobernuko ordezkariak. Unionistek ere izan zuten ordezkaririk

13


Baketik-en ondorioak Bakea eta mundu mailako bidezko bizikidetza-erronka premiazkoak bezain korapilotsuak dira. Nazioarteko politikan eta gai hori jorratzen duten pentsalarien eta analisten artean, onartua dago mundu mailako bakea erlijioen arteko elkarrizketarekin eta akordioarekin erabat sendotuko litzatekeela, eta prozesu horrek mundu mailako akordio etikoa definitu behar duela.

Erlijioen, kulturen eta ideologien arteko elkargune etikoa bilatzeak ez du eragiten nazioarteko politikan soilik, geure herrietan, auzoetan, eskoletan, komunitateetan eta baita familietan ere daukagun beharra ere bada; erlijio, kultura eta identitate desberdinak elkarrekin bizi baitira eremu horietan.

katua sortu (1) mundu mailako akordio etikorako zailtasunei eta iradokizunei buruz eta (2) «Asisetik Arantzazura» proposamenari buruz. Horrela, Arantzazun, bi egunetan bost erlijiotako ordezkariak bildu ditugu, hizlari gisa, sentikortasun erlijioso, espiritual eta agnostiko desberdineko beste 25 gonbidaturekin batera.

Azken hamarkadetan ahaleginak egin dira norabide horretan: Asiseko erlijioarteko topaketak, Erlijioen Parlamentuaren bilerak, Hans Küng-en Etika Unibertsalaren proiektua, Zibilizazioen Aliantza edo herri mailako hainbat eta hainbat oinarrizko ekimen adibide batzuk baino ez dira. Baketik-ek 2007an prozesu horrekin bat egin nahi izan zuen ekarri zehatz batekin: «Asisetik Arantzura» proposamena, elkar-ulertze hori bilatzeko oinarrizko eta partekatutako lau ikaskuntzatan oinarritzen dena.

Esperientzia oso positiboa izan da arrazoi askorengatik. Ez akordio zehatzik lortu delako —hori ez zelako izan Jardunaldien helburua, gogoeta partekatzea zen asmoa—, baizik eta, batez ere, 48 ordutan eta zuzenean, erlijioarteko bizikidetzaren errealitate anitza bizi ahal izan dugulako. Bertan egiaztatu ahal izan dugu zein erraza izan daitekeen horren sentikortasun desberdinen artean bizitzea eta zein zaila ados jartzea etika partekatu baten inguruan.

Abiapuntu horrekin, Baketik-ek 2009ko egungo lehentasun etikoei buruzko Jardunaldiek erlijioarteko elkarrizketa izan dute mintzagai. Bi helburu zituzten: gogoeta parte-

Pertsona bakoitza eta erlijio-, kultura- edo ideologianortasun bakoitza munduan zehar motxila astun batekin dabil. Motxila horretan bere historiaren pisua, biografia

14 baketik 7


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

pertsonala eta familiako eta gizarte mailako baldintzak, bere mugak eta kontraesanak, bere sufrimenduak, irainak, metatutako bidegabekeriak edo hisiak, eta bere duintasuna, aukeratzeko gaitasuna, uste sendoak edo sinesmenak daramatza. Zuzeneko harremanean, ohartzen gara funtsezkoan oso antzekoak garela, ia-ia berdinak; baina, era berean, ohartzen gara errealitate erabat konplexuen eta desberdinen parte garela. Horrela, bizikidetzaren, justiziaren eta bakearen helburuaren zailtasuna ulertzen

dugu. Horren premiazkoak eta lehentasunezkoak, eta horren zailak eta urrutikoak. Hori horrela izan arren, esperientziak zenbait ondorio ateratzea ahalbidetu digu: abiapuntu komuna, desadostasunak eta adostasunak. Hauek Baketik-en ondorioak dira, eta bere ardurapean hartzen ditu. Ez dituzte Jardunaldietako parte-hartzaileen iritziak ordezkatzen; baina esan behar da saioen amaieran ahozgora azaldu zirela, baiezko orokorra jaso zutela, eta beren edukiarekin inork ez zuela desadostasunik azaldu.

1. Abiapuntu komuna Erlijioarteko elkarrizketaren eta mundu mailako akordio etikoaren beharraren eta borondatearen beharrari buruz adostasun orokorra nabaritu da Jardunaldietan. Hala ere, zalantzazko adostasunaz hitz egin dezakegu modu desberdinetan interpretatzen delako, eta bere erronkak gogo

desberdinak eragiten dituelako. Erlijioek erlijioen arteko ulermenaren aldeko jarrera erakusten dute, baina, aldi berean, helburu hori beren jarduera-lehentasun premiazkoenetan ez dagoela erakusten dute. Laburbilduz: oso jarrera ona dute, baina hori garatzeko defizita.

2. Desadostasunak Desadostasun hauek ez dira esplizituak izan. Jardunal-

dietan solasaldia kontu eta errespetu handiz egin dute parte hartu dutenek; hauek giroan nabari izan diren desadostasunak direla esan dezakegu. 路Nortasunaren eta adostasunaren arteko tentsio ezkutua nabaritu zen, lehen-lehenik. Alde batetik, adostasuna minimo etiko komun batean bildu eta erlijio-nortasun desberdinekin konpartitu behar dela esaten dutenak, horiek sendoak izan behar dutela defendatuz; eta, bestetik, erlijiotasun- edo espiritualtasun-forma berriekin bat egiten dutenak, erlijioen zeharkakotasun edo mundu mailako espiritualtasuna asmatzera bideratuz (saioetako uneren batean 芦esperanto禄 erlijioso bezala azaldu zen). 路Eztabaidetan zehar beste zailtasun batekin egin genuen topo. Guztiok pluralismoa onartu arren, solasaldi anitzetan parte hartzeko dugun esperientzia faltagatik, askotan konpartitzearen eta konbentzitzearen 15


Ondorioak

arteko desberdintasuna praktikan aplikatzea kosta izaten zaigu. Askotan, elkarrizketa erabiltzen dugu ez konpartitzen duguna aurkitzeko geure ikuspegi desberdinak onartuz baizik eta besteak geure ikuspegiaz konbentzitzeko. Konbentzitzeari uko egitea kosta egiten zaigu, barru-barruan arrazoi guztia daukagula pentsatzen jarraitzen dugu. Larritu egiten gaitu besteek bizitzaren beste ikuspegi bat izatea, geurearekin bat ez datorrena. ·Beste tentsioa erakundearen eta komunitatearen artekoa izan da, hierarkiaren eta oinarriaren artekoa. Batzuen iritziz, erakunde eta hierarkia erlijiosoak erlijioen eta kulturen arteko ulermenerako traba nagusia dira, eta prozesua nortasun erlijioso eta espiritual desberdinen oinarritik proiektu partekatuak eraikitzetik igarotzen da. Besteen iritziz, erakunde erlijiosoak, euren akats guztiekin, konponbidearen ezinbesteko parte

dira errealitatearen eta nortasun erlijioso desberdinen parte direlako. ·Ulermen etikoa bilatzeak metodoko bi aukera dakartza. Nortasun guztiek konpartitutako eremua definituko duen akordio esplizitua edo kode arau-emailea lortzen saiatzea edo ulermen horren itxaropena prozesu pertsonaletan jartzea norbanako bakoitzarengandik abiaturik; beste batekin ez dut bakerik izango neure buruarekin ez badaukat. (Baketik-en «Asisetik Arantzura» proposamenak erdibideko eta mailakako aukera dakar aditzera akordio esplizituari uko egin gabe)

16 baketik 7

3. Adostasunak Jardunaldiek, era berean, gutxienez, bost adostasun ehuntzea ahalbidetu zuten, ibilbidea, etorkizuna eta itxaropena duen bidea definitzen dutenak. ·Bada erlijio guztiek onartzen duten adostasun etikoa, «Urrezko araua» izenarekin ezagutzen dena, eta duela 2.000 urte Kristo aurretik Hammurabiren kodean, Konfuzioren pentsamoldean, judaismoan, kristautasunean idatzia agertzen dena, eta Kant-ek eta beste hainbat pentsalarik edo teologok eguneratu zutena. Elkarrekikotasunaren etika da: «Ez egin inori, zeuri egiterik nahi ez duzunik» edo positiboan adierazita «ahaleginak egin besteek zuk zeure buruarentzat nahi duzuna izan dezaten». Printzipio hori Jardunaldietan berretsi zen mundu mailako ulermenaren oinarrizko puntu bezala.

·Jardunaldietan parte hartu genuen guztiok ados ginen desberdinaren aurrean dugun ezjakintasunak beldurra sortzen duela, eta hori bizikidetasunerako etsairik gaiztoena dela baieztatzean. Bestetik, ezagutzea ezinbesteko irizpidea da nortasun desberdinen arteko hurbiltze-prozesurako. Praktikan, elkarren ezagutza zuzenaren eta pertsonalaren esperientzia ahalbidetzeko edozein ekimen erlijioen arteko ulermenari lagunduko dio. Bestetik, «bestearen» giza duintasuna eta historia ezagutzea saihesten duten usteen, kalifikazioen eta etiketen lubakian babesteak gatazka eta bizikidetasun bidegabea elikatuko du.


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

·Elkar ezagutzeaz gain, proiektuak konpartitu eta ekimen desberdinetan elkarlanean aritu behar dugu. Ez du axola geure lurraldearen txoko batean egindako gauza txikiak edo nazioartean oihartzuna duten programa handiak izatea. Erlijioen arteko ulermenean aurrera egiteko garrantzitsua dena da lankidetzarako eremu errealak, zehatzak eta praktikoak sortzea. Irizpide horrek Jardunaldietan parte hartu zutenen artean onarpen zabala izan zuen, bi konpromiso zehatzekin osa daitekeena: ·Zintzotasun- eta benetakotasun-konpromisoa. Hitz onak ez ezik horiek bizitzako esparru sozialetan, kulturaletan eta politikoetan aplikatzeko erabakiak ere elkarrekin batu gaitzan. ·Erlijio guztien konpromisoa beste edozein nortasun erlijioso edo espiritual defenditzeko, hori modu

bidegabean erasotzen denean; argi eta garbi bereiziz eta onartuz zilegizko kritika eta baztertuz benetako erasoa edo jazarpena. ·Jardunaldietan egiaztatu ahal izan genuen han bildutako sentikortasun erlijioso desberdinek lau puntutan laburbil daitezkeen asmo etikoak partekatzen dituztela: (1) bakea, indarkeriarik eza, beste edozer gauzaren gainetik pertsona guztien bizitza eta duintasuna errespetatzea; (2) lagun hurkoa eta behar gehiena dutenak kontuan izango dituen bidezko mundua egiteko elkartasuna; (3) aniztasunaren eta pluralismoaren errespetuarekin lotutako elkarrizketa; eta (4) berdintasunaren

defentsa. Asmo partekatu guztien ikuspegitik begiratuta konturatu ginen ez garela hutsetik abiatzen. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala hobe daitekeen oinarri osatugabea da, baina, aldi berean, historikoa eta positiboa bide horretan. ·Arantzazuko Jardunaldietan jasotako iritzien arabera, «Asisetik Arantzazura» proposamena eta bere oinarrizko lau ikaskuntzak bertan bildutako sentikortasun erlijiosoen artean arbuiorik eta bateraezintasunik sortzen ez duen oinarria da. Hortaz, mundu mailako akordio etikorako aurrera egiten jarraitzeko adostasun-tresna gisa duen birtualtasunean sakontzen jarraitzeak merezi duela. Horren guztiaren arabera, Baketik-en erabakia da erlijio- kultura- edo ideologia-nortasunen arteko, sinestunen, sinesgabeen eta erlijio desberdinetako sinestunen arteko

ezagutza-, elkarrizketa-, ulermen-, (eta ahal izango balitz) akordio-prozesu hori areagotzen laguntzea. «Asisetik Arantzazura» proposamena hobetzen eta garatzen lan egingo dugu, jardunaldiei jarraipena emango dieten proiektuen eta ekimenen, argitalpenen, topaketa berrien, hezkuntza-iradokizunen eta jarduera sozialen bidez.

17


«Asisetik Arantzazura»

«Asisetik Arantzazura» proposamenare

1. Abiapuntua Erlijioen, kulturen eta uste sendoen arteko izaera duen mundu mailako akordio etikoa bakerako eta mundu mailako bizikidetasunerako beharrezkoa da, nazioarteko eta planeta mailan zein herri mailan. Ez gara zerotik hasten. Orain arte emandako urratsak garrantzitsuak dira. Asiseko erlijioarteko topaketak, Erlijioen Parlamentuaren bilerak, Hans Küng-en Etika Unibertsalaren proiektua, Zibilizazioen Aliantza edo herri mailako hainbat eta hainbat oinarrizko ekimen adibide batzuk baino ez dira. Prozesu hauek erakutsi dute, abiapuntu gisa, elkarrekikotasun-etikaren «Urrezko araua» konpartitzen dutela erlijio guztiek: «Ez egin inori, zeuri egiterik nahi ez duzun ezer». Nortasun desberdinekiko mundu mailako eta zeharkako akordio etiko horrek zenbait helburu humanisten arteko nagusitasun arau-emailearen inguruko ulermena adierazi behar du. Helburu humanista horiek ondorengoak dira: (1) bakea, indarkeriarik eza eta pertsona guztien bizitza eta duintasuna errespetatzea; (2) lagun hurkoa eta behar gehiena dutenak kontuan izango dituen bidezko mundua egiteko elkartasuna; (3) aniztasuna eta pluralismoa errespetatzea; eta (4) berdintasunaren defentsa. Horrekin batera, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, dudarik gabe, aurrerapen historikoa da, nahikoa ez izan arren. Horiek dira mundu mailako akordio hori bilatzeko aktiboak. Mota guztietako arazoak eta zailtasunak handiak dira. Heburua lortzea ez da erraza; baina horrek ez du esan nahi norabide horretan aurrera egin ezin daitekeenik. Guztioi dagokigu egun ezinezkoa dirudiena posible egite18 baketik 7

ko baldintzak sortzea. Ez dakigu lortu ahal izango dugun. Bitartekoak jar ditzakegula badakigu, ordea. Baldintzak sortzeko itxaropen xumeaz, Baketik-ek mundu mailako ulermen etikorako baldintza hobeak sortzeko saihes daitezkeen bi oztopo ikusten ditu. Hemen kokatzen da «Asisetik Arantzazura» proposamena. Proposamenak oztopo horiek gainditzeko aurkezten dituen moduak proposamenaren zentzua eta helburua ulertzeko bi lehen gakoak definitzen ditu.

2. «Asisetik Arantzazura» proposamenaren lehen gakoa Lehen arazoa bilatzen den akordioaren izaera arauemaileak planteatzen duen zailtasun handia da. Kontuan izan behar dugu erlijioen, kulturen edo uste sendoen nortasun bakoitzak bere historia, biografia eta baldintzak, bere mugak eta kontraesanak, urteetan zehar gehitutako sufrimenduak, irainak, bidegabekeriak edo hisiak, bete gabeko bere pontentzialtasunak, ametsak, helburuak eta eskubideak, eta bere uste sendoak edo sinesmenak daramatzala motxilan. Harreman zuzenekoan eta pertsonalean, senti dezakegu zeinen erraza izan daitekeen sentikortasun desberdinen artean bizitzea, funtsezkoan denok oso antzekoak garelako; baina, era berean, konturatu gaitezke zeinen zaila izan daitekeen ados jartzea konpartitutako etika baten inguruan, kontraesanez betetako errealitate konplexuen parte garelako. Helburua beharrezkoa da; baina lortzeko oso zaila.


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

en laburpena

Mundu mailako etika arau-emaile baten inguruko akordioa lortzea konplexua dirudien arren, uko egin behar ez zaion helburua da; baina, planteatzen dituen zailtasunak handiak direla jakinik, agian egokiagoa izango da bitarteko helburu bat bilatzen hastea, listoi baxuago batekin, anbizio handiko helburu horretara hurbiltzeko baldintza hobeak sortzea ahalbidetuko duena.

tzea da. Haurrek, herritarrek, erakundeek, erlijioek, komunikabideek eta gizarte osoak onar eta bete ditzaten ahalegintzen gara; horrela, mundu mailako eremu etikoa, arauemailea eta partekatua osatzeko. Azken finean, aginduen ikaskuntza batzuetan hezitzen saiatzen gara. Hori, zalantzarik gabe, beharrezkoa eta positiboa da. Kontua da era egokia eta eragingarria ote den.

Hau da «Asisetik Arantzazura» proposamenaren zentzua ulertzeko lehen gakoa: hasiera batean ez du bilatzen akordio arau-emaile bat, gizakiaren berezkoena eta unibertsalena biltzen duten lau oinarrizko ikaskuntzen garapenaren inguruko oinarrizko adostasuna baizik.

Gizartea bere osotasunean proiektu horren ikaslea da. Agindu hauek betetzea nahi dugu. «Hobea da solidarioa izatea indibidualista baino», esate baterako. Baina ikasleak galde dezake: zergatik, batek esaten didalako bakarrik? Nahi horren bultzatzaileak bata bestea baino hobea dela erakusten saiatuko gara etika-, zilegitasun-, ondorio- edo erabilgarritasun-argudioak baliatuz.

3. Bigarren gakoa Bigarren oztopoak lortu nahi den akordio arau-emailearen hezkuntza-eraginkortasunarekin zerikusia du, hain zuzen ere. Pertsonak, gizarteak, eskolak, gizarte-eragileek, erlijioak, politikak edo erakundeak, esate baterako, bakea gerra baino hobea, elkarrizketa inposaketa baino hobea, elkartasuna egoismoa baino hobea, berdintasuna diskriminazioa baino hobea direla… onartzea nahi dugu. Funtsean nahi dena bakean eta justizian bizitzeko arau minimoak ezarriko dituen hezkuntza-lan handia da. Galdera da: nola ekin hezkuntza-erronka horri asmo humanista horien nagusitasun arau-emailea frogatzeko eta hori sinestarazteko. Normalean egiten duguna, baita mundu mailako akordio etiko hori bilatzerakoan ere, bakearen, elkarrizketaren, berdintasunaren edo giza duintasunaren errespetuaren gaineko nagusitasunari buruzko aginduen multzoa ezar-

Ikasleak eskaintzen zaion aginduaz fidatu behar du. Askotan, konfiantza-kreditu hori eragingarritasunez gauzatuko da, beste batzuetan agian ez. Hala ere, ikaskuntza horien hartzaileak bizitzan kontrakoa sendotuko duten baldintza boteretsuei egin beharko die aurre, eta baita eragingarritasunez kontrakoa adieraziko duten gertaerei eta ahotsei ere: bizitzarako eta biziraupenerako gehiago balio du inposatzailea, berekoia, bortitza, diskriminatzailea eta abar izatea. Egin beharko genukeen galdera da ba ote dagoen modurik gizarteari helburu humanista hauen balio arauemaile eta nagusia adierazteko aginduetan bakarrik oinarritu gabe. Ba al dago hezkuntza-modurik pertsona bati, bere esperientzia pertsonalaren bidez, elkarrizketa inposaketa baino hobea dela edo elkartasuna egoismoa baino hobea dela egiaztatu dezan? Baketik-en ustez hori zilegi 19


«Asisetik Arantzazura»

da. Posible da aginduen ikaskuntzei erlijio-, kultura- eta uste sendoen nortasun desberdinek partekatu ahalko genituzkeen oinarrizko lau ikaskuntza gehituko bagenizkie.

convivir, Cuatro aprendizajes básicos (2008. Alianza Argitalpenak) liburuan. 5.1. Gizakion izaera mugatuaren ikaskuntza

Oinarrizko ikaskuntzak agindu humanisten edo humanizatzaileen ikaskuntzak funtsatzen dituzten ikaskuntzak dira, euren galderei norbere esperientziatik erantzutea ahalbidetzen dutenak, elkarrizketa inposaketa baino hobea, bakea gerra baino hobea edo elkartasuna egoismoa baino hobea dela ulerrarazten digutenak. «Elkarrizketa inposaketa baino hobea dela aginte moral batek esaten didalako ulertu ez ezik, neure barnean, neure esperientziatik eta bizipenetik frogatu dezakedalako ere ulertzen dut». Hori da oinarrizko ikaskuntzen helburua, eta hori «Asisietik Arantzazura» proposamena ulertzeko bigarren gakoa.

4. Zertan datza «Asisetik Arantzazura» proposamena «Asisetik Arantzazura» proposamenak erlijioen, kulturen eta uste sendoen arteko akordio bat bultzatzea proposatzen du oinarrizko lau ikaskuntzen inguruan: gizakion izaera mugatuaren ikaskuntza, esker onaren ikaskuntza, kontzientziari entzuteko ikaskuntza eta giza duintasunaren ikaskuntza. Lau ikaskuntza horiek gizaki guztion lau ezaugarri berdinetan oinarritzen dira: geure izaera mugatua, geure gainditzeko ahalmena, geure kontzientzia eta geure giza duintasuna. Potentzial izugarria daukate maila pertsonaleko esperientzian geuregan agindu humanisten eta humanizatzaileen nagusitasun arau-emailea konfirmatzeko; besteak beste, bizitza-eskubidea, elkartasun soziala, giza duintasunaren errespetua edo berdintasuna. Proposamen hori etorkizunean etika arau-emaile eta partekatua ahalbidetzeko erdi-bideko akordioa errazten saiatzen da. Erlijio- edo kultura-aukera bakoitzak bereberezko nortasunari uko egin gabe egin dezakeen bidea iradokitzen du bere adierazpen zabalenean. Elkarrekin bidea egiten hasteko lagun dezake. Partekatutako etika baten, bakearen, berdintasunaren, elkartasunaren edo justiziaren alde elkarrekin lan egiteko gutako bakoitzak geure eremuan oinarrizko lau ikaskuntza hauek bultza ditzakegu.

5. Oinarrizko lau ikaskuntzen edukiaren laburpena Oinarrizko lau ikaskuntza horien edukiaren bertsio laburtua eskainiko dugu ondoren. www.baketik.org web gunean bertsio zabalagoa aurki daiteke eta osoa Vivir y

20 baketik 7

Geure izaera mugatuaren gaineko kontzientzia izanik geure buruak heztea eta besteak ere horrela heztea esan nahi du. Pertsona guztiak aldi batez bakarrik bizi gara, inperfektuak gara, ez dakigu dena, eta ez gara ahalguztidunak. Neure mugak ulerrarazten dit «bestearena». Neure izaera horixe oinarri zait elkartasunaren eta giza duintasunaren esanahi sakonera heltzeko. Norberaren mugaren apaltasunik gabe, enpatia, maitasuna edota eskuzabaltasuna harrokeriaren edo handitasun-sentimenduaren espresioa dira. Mugaren umiltasuna enpatiaren ezinbesteko baldintza da. Segidako adibideek ikaskuntza honen zentzu praktikoa ulertzen lagunduko digute: ·Nor da beste bati bizitza lapurtzeko gai? Bere burua egia osoaren jabetzat duena bakarrik, haren izaera mugatuaren kontzientzia hartu ez duena. Nola egin aurre dogmatismoari mugaren kontzientzian sakondu gabe? ·Nola bizi naiteke ez badut neure izaera mugatuan oinarriturik besteena ulertzen? Zergatik da beharrezkoa elkarrizketa? Elkarrizketak neure ikuspegiak osatugabeak direla ulertarazten didalako. Zergatik dira osatugabeak? Neure izaera mugatua delako. ·Zergatik izan behar dut solidarioa, eskuzabala eta barkatzeko edota berradiskidetzeko prest egon? Neure izaera mugatuaren kontzientziak gogorarazten didalako askotan behar izan dudala besteak neurekin solidarioak edo eskuzabalak izan daitezen, barkatu nazaten edota neurekin berradiskidetu daitezen. ·Nola zabaldu diezaioket bizitza espiritualtasunari, haratago dagoenari, neure burua askitzat badut, dena neuregan eta kontrolatzen dudan horretan dudala uste badut? Neure mugen jabe izateak gainditzen nauen horretara bideratzen nau, espiritualtasunaren baldintza da. 5.2. Esker onaren ikaskuntza Geure gainditzeko ahalmenaren gaineko kontzientzia izanik geure buruak heztea eta besteak ere horrela heztea esan nahi du. Izaera mugatua dugu, baina gainditzeko ahalmena ere bagara, sortzeko gaitasun mugagabea.


Erlijioarteko elkarrizketa. Mundu mailako akordio etikorako zailtasunak eta iradokizunak

Besteak beste, maitasun-, laguntasun-, elkartasun-, eta kreazio-gaitasuna gara, baita bizitza emateko eta naturaren eta artearen edertasuna baloratzeko gaitasuna ere. Dohainez inguraturik bizi gara, eta gainditzen gaituzten opari horiek merezi dute geure esker oneko adierazpen kontzientea. Ez gara giza duintasunaren etika ulertzera helduko, baldin eta ez badugu inguratzen gaituen horretan eta inguratzen gaituztenengan giza izaeraren onena bilatzeko borondaterik. ·Nola lortu bizitza zoriontsua inguratzen gaituen ona baloratzeko gaitasunik gabe? Esker onak maila pertsonalean nahiz psikologikoan osatzen gaitu. ·Nola bizi besteekin beren akatsak eta mugak bakarrik ikusten baditugu, eta gordetzen duten on dena identifikatzeko eta eskertzeko gai ez bagara? ·Nola konpondu bizikidetzako edozein gatazka ez badugu ona eta elkartzen gaituena non dagoen identifikatzeko gaitasunik? ·Nola bizi espiritualtasuneko edozein modu gainditzen nauten dohainak antzemateko eta eskertzeko sentsibilitaterik gabe? Nola bizi dena lortutako edota debalde irabazitako eskubidetzat jotzen badut? 5.3. Kontzientziari entzuteko ikaskuntza Gizakiok etikoki jokatzea erabaki dezakegulako kontzientzia izanik geure buruak heztea eta besteak ere horrela heztea esan nahi du. Patologiaren bat izan ezean, jakin beharrekoa da geure kontzientziak beti duela, edozein egoeratan, proposamen etiko bat. Kontzientziamaila desberdinak ditugu, eta erantzun etikoa maila sakonenean dago. Askotan geure buruari tranpa egiten diogu kontzientziari entzuterako orduan, eta azaleko mailetan aurkitzen dugunarekin konformatzen gara. Ezinbestekoa da geure kontzientziari zuhurki entzuten ikas dezakegula jakitea. ·Egunean zehar hamaika aldiz erabaki behar izaten dugu modu solidarioan edo berekoian jokatzea. Erabakia hartu aurreko azken unean bakar-bakarrik gelditu ohi gara geure kontzientziarekin. Nola jardun modu etikoan geure buruari zuhurki entzun gabe? ·Nola liteke atentatuak edota ankerkeria larriak egitea kontzientzia ona izanik? Kontzientziako azaleko mailetan geure taldearenganako edo kausarenganako fidel-

tasun-sentimendua dago, eta horrek kontzientzia ona ematen digu. ·Erlazioa gara, eta, horrenbestez, gatazka. Geure bizitza tentsio-zurrumurrua da. Nola erantzun modu etikoan bizikidetzaren erronkei, nola erdietsi berdintasuna, justizia, elkartasuna geure kontzientziari bene-benetan entzun gabe? ·Ez Jainkoa, ezta beste espiritualtasun-moduak ere, dira hutsezinezko etikaren bermea. Etikoki jokatzea geure askatasunaren eta erantzukizunaren parte da. Nola egin geure kontzientziari zorroztasunez entzun gabe? 5.4. Giza duintasunaren ikaskuntza Gizaki guztiok giza duintasun berbera daukagulako kontzientzia izanik geure buruak heztea eta besteak ere horrela heztea esan nahi du. Geure burua bitarteko gisa ikusi ordez helburu gisa ikustea ahalbidetzen digu, aukeratzeko ahalmena daukagulako. Errespetua merezi dugu, eta eskubide berberak ditugu. Giza duintasunaren ikaskuntzak neure duintasun propioaren esperientziaren eta gainontzeko gizakien arteko harreman sakonaren ulertzea dakar. Giza duintasunak pertsonaren onena antzematea ahalbidetzen digu, eta bere errealitate transzendentera hurbiltzen gaitu, geure nortasunaren zentzu sakona ulertarazten digu, eta besteena errespetatzen erakusten. ·Nola mantendu itxaropena gizakiaren onenean giza duintasuna albora uzten duten behin betiko epaiketa moralak egiten baditugu? Nola jarri pertsonaren errespetua edozein etiketaren aurretik bere duintasuna kontuan hartzen ez badugu? ·Nola borrokatu arrazakeriaren, bereizketaren, desberdintasunaren edo bazterketaren kontra pertsona guztien giza duintasunaz sakon jabetu eta esperientzia hori bizi gabe? ·Nola ulertu bakearen, indarkeriarik ezaren, justizia sozialaren edo lagun hurkoarekiko edo behar gehiena dutenekiko elkartasunaren nagusitasun arau-emailea etengabeko giza duintasunaren ikaskuntzarik gabe? ·Jainkoaren espiritua gizaki bakoitzarengan baldin badago, nola topatu pertsona bakoitzaren errealitate transzendentea gizaki guztiek konpartitzen dugun giza duintasunaren kontzientzarik gabe?

21


«Asisetik Arantzazura»

5. Azken iruzkinak Pentsa dezakegu zergatik hauek eta ez beste ikaskuntza batzuk. Baketik-ek iradokizun ireki bezala proposatzen ditu hobetuak, aldatuak, mugatuak edota zabalduak izan daitezen. Hala ere, ikaskuntza hauek oinarrizkoak direla uste dugu ondorengo arrazoi hauengatik, gutxienez: Argitzen dute. Pertsona bakoitzak bere barnean atze·A man ditzakeen ikaskuntzak dira. Ez dira kanpoko ikasgaiak edo aginduak. Dagoeneko geure barruan dauden errealitateak dira. Hauekin ez dugu ezer irakasten edo asmatzen, pertsona bakoitzarengan dagoena argitzen dugu. Gainerakoak sortzen dituzte. Margolanetan oinarrizko ·G koloreen funtzio bera bete dezakete, gainerakoei oinarria ematen dietelako. Nola ulertu bakearen, elkartasunaren, enpatiaren, errespetuaren, berradiskidetzearen eta abarren beharra horrek ez badu oinarri gisa mugatu sentitzearen, gainditzen nauenaren, neure kontzientziaren edo neure giza duintasunaren esperientzia? Zorua eta zorupea dira. Oinarrizko ikaskuntzak gainon·Z tzekoen zorua dira. Zoru horren azpian, sinestunek fede-zorupea dute; baina, kasu honetan ere, existentziaren zentzu etikoa bilatzeko oinarrizko lau ikaskuntza horien zorua zeharkatu behar da. Partekagarriak dira. Guztiok parteka ditzakegu. Horie·P tan, gizakiaren berezkoena dena dago. Ez dira bateraezinak norberaren nortasunekin. Akordio etikoa nortasun propiotik besteen nortasunera zabalik eraikitzen da. Adostasun etikoa eta nortasuna ez dira etsaiak, elkarri aukera ematen dioten aliatuak dira. ·IIraunkorrak dira. Ez dira une bakar batean ikasten, ez dira agortzen. Behin eta berriz eurengana itzuli behar gara. Bere irakaskuntzak esperientziarekin egiten du aurrera. Bizipen berri bakoitzak ikaskuntza horietara eta norbere buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko esperientziara, itxaropenera eta bide berrietara itzultzea ahalbidetzen digu.

22 baketik 7

Azkenik, proposamen hau eta bere oinarrizko lau ikaskuntzek erlijioetako, kulturetako eta uste sendoetako nortasunen artean mundu mailako adostasuna prestatzeko balio dezaten, beharrezkoa da baldintza bat kontuan hartzea. Giza duintasunaren etika gizatasun- eta espiritualtasun-balio goren bezala goraipatu behar da, gizakiaren bizitza soziala eta komunitarioa bideratzeko proiektu nagusi gisa. Etikak geure espiritualtasun-gaitasunetik bizia izan ahal izateak merezi du. «Asisetik Arantzazura» proposamenaren arabera etika egungo espiritualtasun konpartitua izan daiteke. Etika aurre-erlijiosoa eta aurre-ideologikoa da. Espiritualtasun aurrekoa, laikoa, erlijioartekoa eta osagarria da aukera espiritual edo erlijioso desberdinekin. Laburbilduz, Baketik-en ustez etika eta espiritualtasuna elkartzea, lau ikaskuntzen bidez, norbere buruarekin hobeto bizitzeko, besteekin hobeto bizitzeko, hobeto hezteko eta pertsonaren eta bizikidetzaren aldeko akordio sozial humanista ahalbidetzeko modua izan daiteke, tokian tokiko mailan zein nazioartean edota mundu mailan.

Baketik


Baketik-7_eus