Page 1

Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

4

2008ko uztaila

baketik

2â‚Ź

Gizartearen eta gizarte mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan 2008ko apirilaren 11a eta 12a

Egungo lehentasun etikoen inguruko II. jardunaldiei buruzko monografikoa


Instituzio laguntzaileak

Baketik 4 Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 O単ati) Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte) Lege Gordailua: 2008ko uztaila


Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

Joan den apirilaren 11 eta 12an egungo lehentasun etikoei buruzko gogoeta jardunaldien bigarren edizioa antolatu zen Arantzazun. Joan den urteko esperientzia ona ikusirik, metodologia berbera erabili zen: ateak itxitako lau saio (hauetara gonbidatuak zeuden Bake Zentro honetako Aholku Batzordeko eta Aginte Kontseiluko partaideak eta beste zenbait laguntzaile eta adiskide), hedabideekin tartea eta jendaurreko mahai-ingurua. Metereologia aldeko genuen, iazko elurteekiko kontrapuntu bikaina. Gogoetarako abiapuntua ondorengoa zen: «azken hamarkadetan, gizarte-mugimenduek eta gizarteak zeregin nabarmena izan dute bakearen eta elkarbizitzaren normalizazioaren bidean. Hala ere, azken urteotan, lan honen eragina gutxitu ala ikusezinezko bihurtu da. Gizartearen kritika ahotsa, eszenatokitik desagertu da, praktikan. Honen arrazoi, ondorio eta alternatiben diagnostikoa egitea komeni da, eta baita egun eta etorkizunean gizartemugimenduek eta gizarteak berak izan lezaketen zeregina baloratzea ere». Elkarrizketa eta gogoeta sustatzeko hiru ardatz mahaigaineratu ziren, bakoitza bere hizlariekin eta moderatzaile Mariano Ferrer zelarik: ·Gizartea. Zein da gaur gizartearen zeregina bakea bilatzerakoan? XXI. mendean, forma berriak pentsatu behar al dira herritarrek parte har dezaten? ·Gizarte-mugimenduak. Zein da gaur gizarte-mugimenduen zeregina? Zergatik ez dira ezartzen beren proposamenak gehiengo baten babesarekin? ·Akordioa. Posible al da bakearen aldeko gizarte akordio zabal bat? Nola artikulatuko litzateke, zein oinarriren eta zein jarduera-egitasmoen gainean?

4

2008ko uztaila

baketik

Gonbidatuak goizean zehar Baketik-eko bulegoetara iritsi ziren eta 13.00etan Asis Topagunean bazkaria zerbitzatu zen. Bazen berri txar bat, lehen ardatzari zegokion lehen saioko hizlariak, Daniel Innerarity-k, ezingo zuen bertaratu. Bazkariak haserako isiluneak uxatu ondoren taldea Gandiaga Topaguneko Oiza aretoan bildu zen 15.00etan lehen saioari hasera emateko. Lehen hizlariaren ordez, moderatzaileak, gizartearen zereginari buruzko txostenaren laburpen motz bat egin zuen eta parte-hartzaileek beren iritzi eta zalantzak aurkeztu zituzten. Bigarren saioa 16.15ean hasi zen, Mario Zubiagaren bidez, gizarte mugimenduen zereginari buruzko bigarren ardatza garatzeaz arduradun eta parte-hartze zabalagoa ahalbidetu zuen. 17.30etatik 18.00etara atsedenaldi baten ondoren, Itziar Aspuru, Paul Ríos eta Gemma Zabaleta hizlari zituen saioa hasi zen. Inpresio eta jarrerak elkarbanatu ziren eta lehentasunei buruzko eztabaida 20.00ak arte luzatu zen, 20.30ean afaltzera joateko. Larunbat goizean 9.00etatik 10.30era adostasun eta desadostasun puntuak identifikatu ziren. Mahai-ingurura, 11.30ean, jende asko hurbildu zen, 150 bat lagun inguru. Bertaratuek beren ikuspuntua aurkezteko aukera izan zuten, baita hizlariei mintzaldiei buruzko azalpenak eskatzeko ere. Saioa 13.00etan amaitu zen, jardunaldiei amaiera emanez. Hurrengo orrialdeetan hizlarien txostenak eta Baketikek ateratako ondorioak jasotzen dira.

3


Txostenak

Gizarte-mugimenduak, lanik g Daniel Innerarity

Gizarteak ez du begi onez ikusten ez herritarren partaidetzari mugak jartzea, ez gizarte-mugimenduen jarduera murriztea, ez erakunde horien jarduera-eremua zedarritzea. Horrelakorik egiten duena susmagarri bihurtzen da, gizarte autonomoaren mugatzaile, erakunde sozialen ibilera askearen etsai. Eta, horrez gain, politika eta demokrazia ordezkatzailearen aldekoa baldin bada, susmagarria izateari utzi eta errudun aitortu bihurtzen da behin betiko. Politikoki zuzena zera da, partaidetza gorestea, gizartea haren ordezkariak baino hobea dela uste izatea, gizarte-mugimenduak lausengatzea. Zer dela-eta erakartzen ote dute horrenbeste jende topiko horiek, zeinak zalantzan jartzea segituan dakarren ‘elitismo demokratikoa’ deritzonaren akusazioa. Bada, seguru aski, topiko bihurtua delako «hain gaizki egiten da politika, ezen beste edozein gauzak derrigor izan behar hobea» ustea. Maiz aipatu izan da gaur egungo gizarteak erlijio ezarrietatik proiektu politikoetara aldatu duela sakraltasuna. Sakraltasun-transferentzia horren ondoren beste aro bat etorri da, ene ustez, non politikaren forma ezkonbentzionalak bihurtu diren sakratu eta ‘alter-politika’ (nolabait deitzearren) sortu den. Bitxia da gizartearen itxaropenen lekualdatze hori, politika konbentzionaletik jada espero ez dugun hori politikaren modu alternatiboetatik jasoko dugulakoan baikaude. Bestalde, hainbat energia gabi biziberritu dira, osorik zeudenak, nonbait, gizarte despolitizatuaren eremuan –nahi duzuen bezala deitu: ‘gizarte zibila’, ‘herritar aktiboak’, ‘gizarte-mugimenduak’ edo ‘kontrademokrazia’ (Pierre Rosanvallonek asmatua da hitza). Nire ustez, lehen politikatik espero zuten zer hura bera ez-politikatik espero dutenek ez dituzte ulertu gizartean izan diren aldaketak. ‘Postheroikoa’ deitura ondo datorkion gizarte batean bizi gara, non gero eta oihartzun eskasagoa duten deialdi epikoek eta erresistentziako pentsaerek. Politika ez da, jada, lehen zen hura, eta ez-politika ere ez. Politika-era alternatiboetan ere (partaidetza, protesta, gizarte-

4 baketik 2

mugimenduak...) ez dugu ikusten jada politika instituzionaletik ezkutatua den heroismo hura. Daukagun politikak desengainatutakoentzako aterpea da ‘alter-heroismoa’, baina, nostalgia-modu oro bezala, nahiko marjinala. Jada heroismoa ardatz ez duen, semantika hori ulertzen ez duen gizarte hau konprenitu nahi badugu eta bertan jardun, nahitaez berrikusi beharra dauzkagu normaltasun eta salbuespen politikoaz ditugun iritziak. Ñabarduraz betea dago demokrazia ordezkatzailearen aldeko nire jarrera, eta ez dio ez ikusiarena egiten gure kultura politikoaren krisiari. Jakina badagoela, bide instituzionaletatik at, bestelako adierazpide politikorik, baita jarduera politikoko modurik ere. Era askotara egiten da politika, baita erosiz, protesta eginez, epaitegietara joz, edo, besterik gabe, baita ezaxolaz eta aihergatasunez ere. ‘Ofiziala’ deitzen diogun politikak badu inguruan eremu instituzionala baldintzatzen duen sekulako prozesu-magma bat. Bizikidetza horrek sortzen dituen tirabirei esker aberastu egiten da sistema politikoa, edo haren ikusmen-moztasuna zuzendu edo handitu, beste zenbait onuraz gain. Ez ditugu profesionalen esku bakarrik utzi behar aurrerapen politikoak. Politikak ekarri dituen aurrerabideetatik askok zio exogenoak izan dituzte: lorpen sozial gehienak edo kontzientzia ekologikoa, adibidez, ez ziren politikarien asmakizun izan, segur aski, baizik eta presio sozial oso jakin batzuen emaitza. Gizarteak badu energia bat (sistema politikoak bere lana egiteko behar duena), baditu hainbat baliabide, haien erabateko jabe ez den arren, batzuetan ezarritako ordena asaldarazten dutenak (baita iraultzen ere, zenbaitetan), baina baita ezarritako botere horren erabilera baldintzatzen ere.


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

gabe?

Ezarritako demokrazia ororen barruan edo ingurumarian dauden mugimendu eta ekimen sozialek gauza askotarako balio dute, guztiak ere bazterrera ez uzteko modukoak: zenbait gai (nazioarteko gatazkak, kasu) iritzi publikoaren begiradapetik ez kentzeko zaintza-lana egitea, ez baitugu nahi diplomaziaren ilunpetik maneiatzea, edo eztabaida publikoko prozesuetatik kanpo; bestalde, gizarteak bazterrera uzten duenari begira jarrarazten gaituzte, eta, gure munduaren alderdi desatseginak erakusten salaketa bidez; horrez gain, agenda politikoa berrikusten ere laguntzen dute, gai berriak eta bestelako lehentasunak tartekatzen baitituzte eta, hala, aberastu egiten dute botere instituzionalak bere ardurapean hartu beharreko gaien multzoa. Euskadin, adibidez, ez biktimen aintzatespena, ez hitzarmen politikoari buruzko hausnarketak ez lirateke egun direna izango Gesto eta/edo Elkarriren lanagatik ez balitz. Horrexegatik bakarrik, ÂŤexistituko ez balira, asmatu egin behar genituzkeÂť, Voltairen esaldi hain errepikatu hark zioenez. Horregatik, bada, demokrazia aurreratu guztiek garatu dute kontzeptuhausnarketa zabala eta esperientzia praktiko aberatsa herritarren partaidetzari bideak, informazio- eta komunikaziosistemak, eztabaida-eremuak eta parte hartzeko ekimenak eskaintzeko. Prozedura horiek guztiak, bestalde, teknologia berrien baliabideak erabiltzen saiatzen dira.

Nolanahi dela ere, esku artean tresna on bat daukanak jakin behar du bai zertarako balio duen, bai zertarako ez, arrakastak behar bezala interpretatu eta alferrik gal ez ditzan, hain baliagarria ez den beste eginkizun batzuetarako erabilgarri delakoan. Zein ditugu muga horiek, herritarren mobilizazioari dagokionez? Lehenik eta behin, gizarte-mugimendu gehienak ez dira proiektu jakin baten inguruan sortutako zer bat, baizik eta zerbaiten aurka sortutakoak; protesta- edo erresistentzia-mugimenduak izan ohi dira. Material horiekin, jakina, horixe egin daiteke: protestatu edo eutsi (eginkizun txalogarria, batzuetan, baina ez proiekzio positiboa). Beste ezaugarri bat ere izan ohi dute gizarte-mugimenduek, agian ideologien krisiaren eraginez: gai bakar bati ekiten diote (honelako edo halako biktimak, bakea, emakumeak, naturaren babesa, baita ehiztari edo automobilzaleen elkarteak ere). Gai jakin bati ekite horrek ematen die indarra, baina horretantxe datza haien ahulezia ere, antolatutako ekintza sozial orok behar baitu nolabaiteko koherentzia, gaikako elkarte horiek ez dutena, hain justu ere. Ez dezagun ahantzi, bestalde, gizartea bera bezain plurala dela gizarte-mugimenduen mundua ere, eta energia sozialetatik gauza bat eta haren aurkakoa etor dakiz-

5


Txostenak

kigukeela, aurrerapenak eta atzerapenak; ez dezagun ahantzi badirela ezkerrekoak eta eskuinekoak. Zenbaitek, gizartearen partaidetza aipatzean, komeni zaion indar hori bakarrik du buruan. Baina denetik dago gizartean, noski. Gizarte-mugimenduak dira Gesto eta Lokarri, baina halaxe dira AVT eta eliza katolikoa; lobbieak eta koordinakundeak, kontsumitzaile-elkarteak eta AHTren aurkako plataformak. Politikaren eremuko alde bietan dago demokrazia ordezkatzailearen esparrua gainditzearen aldeko jendea: 1960ko hamarkadako gizarte-mugimenduek ezkerraren iruditerian eragin zuten hura 1990eko hamarkadan neoliberalek gizarte zibilari egiten zizkioten deialdietan ere ageri zen. Zer pentsa eman behar liguke bat-etortze horrek. Eraginkor izateko, beren mugak eta benetako irismena aitortu egin behar dituzte gizarte-mugimenduek; ez diote traizio egin behar beren berezitasunari. Zerbaitetarako balio duenak, izan ere, ez du zertan denetarako balio; eta probetxuzko zerbait hondatzeko modurik onena da edozertarako erabiltzea: adibidez, ahalegintzea auzo-elkarte bat, alderdi politiko bat, futbol-talde bat... familia bat ere izanarazten, edo gizarte-mugimendu bat sistema politikoaren salbatzaile bihurtzen. Eginkizun handia dute gizarte-mugimenduek, partaidetza sozial ez-konbentzionalak edo alderdietatik kanpokoak, baina alferrik galduko litzateke demokrazia ordezkatzailearen ordezko bihurtzen saiatuz gero. Zuzenketa asko behar ditu demokrazia ordezkatzaile honek, baina ez dago, oraingoz, haren ordezko izateko hautagairik. Nire ustez, logika politikotik (hau da, jarduera pluraletik eta konpromisotik) ihes egiteko ahalegina adierazten du, funtsean, ekintza sozialeko modu alternatiboen aldeko jarrera horrek, gure izate politikoaren muga guztiak behin betikoz gaindituak lituzkeen gizarte baten ametsa. Hemen, Euskadin, erakunde eta alderdien oinordeko ditugun mahai eta koalizioak osatzeko joeran nabaritzen da jarrera hori.

6 baketik 2

Gure askatasunaren bermerik onena hortxe dago, hain justu ere, gehiegi agintzen ez duen eta grina handirik sortzen ez duen tamaina horretan, elkarren aurkako posizioen arteko orekan, ordezkaritzaren eta partaidetzaren arteko tentsioan. Ordezkaritza politikotik kanpo, ez dago jarduera politiko koherente, egonkor, egituratu, eraginkor eta arduratsurik. Seguru aski, horretatik gutxi dago egungo alderdi politiko eta jarduera instituzionaletan, baina are gutxiago haietatik kanpo. Horregatik, alderdiak ere asmatu egin beharko genituzke..., eta gizarte-mugimenduetan bor-bor diharduten energietako batzuekin hornitu. Zer ondorio duen horrek guztiak Euskadiko gizartemugimenduetan, bakearen alde jardun direnetan batez ere? Nire iritziz, mugimendu horiek pairatzen dituzten zailtasunak honen ondorio dira: desheroitu egin da gure gizartea, hots, ez da lehen bezain erraz mobilizatzen, zerbait traumatikorik gertatzen ez bada behintzat. Horrelakoetan, mobilizazio gune jakin horietan, berriro adierazten du gizarteak non dauden onargarria eta onartezina denaren arteko mugak. Hobe inoiz gehiago erakutsi beharrik ez balute mobilizazio-gaitasuna badutela. Izan ere, mobilizazio horien esanahia gehiago da etikoa politikoa baino. Baina euskal gizartea ez da gai hitzarmen politikoaren zehazte-lana egiteko, zeina, demokrazia ordezkatzailearen logikari jarraiki, erakunde eta alderdi politikoei baitagokie. Horregatik, ez du zentzurik desmobilizazioa dela-eta penaturik egoteak, normala baita hori gertatzea, interpretatzen jakin behar dugun esanahi politikoa baitauka. Heldutasun demokratikora iritsia den gizarte batean, jendea ez dago prest beste batzuei dagozkien ardurak bereganatzeko; horrenbestez, gogaitak eta mobilizazioen urritasunak eta noizbehinkakotasunak adierazten dute ordezkatzen gaituzten eragileengandik akordioaren aldeko ahalegina nahi duela gizarteak. Mugimendu bakezaleen ustezko ahultzea haien arrakasta izugarriaren ondorio da, ez dezagun ahantzi. Haiei


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

zor dizkiegu zenbait lorpen atzeraezin: biktimen aintzatespena, torturaren arbuioa, Eginoko elkarrizketak (hausnarketa bateratuaren eredu). Pilota ez dago jada mugimendu horien teilatuan, eta horretan datza arrakasta. Beraz, gaur egun, haien eginkizuna da, agian, alderdiak behartzea akordio sozial integratzaile zabal bat lortzera. Jabier Muguruzaren kantu batek («Berritzea, horixe») istorio arrunt bat kontatzen digu, baina indar poetiko handikoa. Burutazio askoren ondoren, gizon batek erabaki du, azkenik, aspaldi egin beharrekoa egitea: jertse berri bat erostea, eta zaharra botatzea. Bazekien, funtsean, erosi beharra zeukala; hain zen nabarmena, ezen ez baitzen konturatzen. Emaztea, irribarretsu, pozik da erabakiarekin. Bila zebilen hori, espero zuen albistea, berri desiratua, gauza xume-xume hori besterik ez zen. Zein ote gure gizartearen «jertsea», egin beharra daukagula badakigun baina egin nahi ez dugun zer hori, mila aitzakia medio? Hitzarmen zabal eta integratzailea, aritmetika parlamentarioak noizbait guri arrazoia emateko taktika zaharren ordez. Mila aitzakia ditugu egin behar duguna ez egiteko: batzuek betoa erabiltzen dutela, terrorismoaren iraupenak luzamendu politikoa eskatzen duela... Euskal gizarteak eskubidea du argi jakiteko nork ez duen nahi akordioa. Eta ziur naiz hautesleek horren arabera banatuko dituztela sariak eta zigorrak.

3. Jakitea erritu, topiko bihur daitekeela noizbait berritzaile izan zen hura, eta, beharbada, arrakasta-seinale dela hori, ez porrotarena. 4. Mugak jartzea geure buruari gaitasun handirik ez dugun beste gai batzuetan muturrik ez sartzeko, eta begiratzea egon ote den mobilizazioaren gunea ahultzen duen jarduera ‘inbaditzailerik’. 5. Galdetzea badugun gaitasunik geure buruaz eta dihardugun ingurune sozialaz hausnarketa egiteko, aldaketa sozialak eta geure ikuspegiak zein jokabideak aztertzeko eta, behar izanez gero, aldatzeko. 6. Ezer aldatu beharrik baldin badago, jakitea mobilizazio-prozedurak edo edukiak diren aldaketa behar dutenak.

Gizarte-mugimenduak biziberritzeko zenbait hausnarketa eta proposamen 1. Ohartzea inork ez daukala iraupena ziurtatuta, are gutxiago gizarte-mugimendu batek. Onartzea hilkorrak direla mugimenduak, hipotesi gisara bederen. 2. Ongi jakitea zein diren norberaren gaitasunak, aldian aldiko jarduerekin nahasi ez ditzagun, eta gizarte-mugimendua baino zerbait gehiago izateko presioari eustea.

7


Txostenak

Porrot-garaipenak direla eta Mario Zubiaga

Benetako hurbilketa egin behar dugu bakerantz eta berradiskidetzerantz, baina ez gure gizarteko inongo zatirik konbertitzea edo zokoratzea helburu duen hurbilketa, baizik eta herri honetako gehiengoak nahi duena adierazteko xedearekin, zentzuz, betiere atea zabalik utziz gerora beste gehiengo batzuk sortu eta beren helburuak (besteak bezain zentzuzkoak) gauza ditzaten. Azken batean, bakea eta berradiskidetzea honela ikusten dituena: aurkakotasunaren behin-behineko birformulazioa forma agonistikoetara, ez-belikoetara (formulazio itzulgarriak, gizakion neurrira eginak). ‘Zentzu-eremu’ horretako sektore sozialen partaidetza aktiboak bakarrik ekar dezake birformulazio hori. Izan ere, zer zentzuzko oztopo jar dakioke garai jakin batean eratzen diren gehiengo politikoek beren proiektu politikoa gauzatzeari? Maquiavelok esan zuen legez, «herri libreen nahiak ia inoiz ez dira izaten kaltegarri askatasunarentzat, zapalduak sentitzetik edo egon daitezkeela ustetik sortzen baitira». Alde horretatik, gizabidezko errepublikanismoa du sorburu gure hurbiltze etikoak; herritartasun aktiboaren eta konpromiso kolektiboaren aldekoa da. Gizarte zibila, herritarrak mobilizatzea sustatu beharreko balioa da, beraz, partaidetza aktibo hori baitugu askatasun politikoaren bermerik onena. Gizarte-mugimenduak ditu adierazpiderik egokiena partaidetza indibidual eta kolektibo horrek. Beraz, oso arazo larria da gizartearen desmobilizazioa eta, zehazki, sufrimendua sortzen jarraitzen duen gatazkaren kapsulatze gero eta itxiagoa. ‘Inflazio kapsulatuaren’ paradoxa jasaten ari gara. Gatazkak zuzenean eragiten ez dion euskal gizartearen zatia gero eta sorgorragoa da eskubide-urraketarekiko eta sufrimenduarekiko, nahiz eta hedatzen, hazten ari den. Sortasunak eta gogaitak gero eta kapsulatuago dago biktima, preso eta arrazoi ideologikoengatik soilik jazartuen zerrenda hazkorra, bai sistemaz kanpoko indarkeriak bai sistemarenak jazartuena. Ispiluzko horma zeharrargiak ditu kapsulatzeak: ikusten ditugu jazarpena edo bidegabekeriak jasaten dituztenak, era batekoak nahiz bestekoak; errukitu ere egiten gara, agian, baina, batez ere, geure burua ikusteko joera dugu, pozik ataka horretan ez gaudelako. Konpromiso sozialak, eginkizun kolektiboetarako grinak ez du garai batean adina tiratzen. 8 baketik 4

Zein diren desmobilizazioaren arrazoiak? Aipa dezagun, lehenik eta behin, gizartemugimenduen egoeraren –antolakuntzari eta mobilizazioari dagokienez (minoritarioak)– eta haien proposamenen oihartzunaren (zabala) arteko desoreka, nahiz eta politika aldetik garrantzi handikoak ez izan, sarritan, proposamenak. Argibideren bat behar du paradoxa horrek. Saiatu behintzat egingo gara bilatzen. Hiru arrazoi aipatuko nituzke: 1. Mundu osoko (des)mobilizazio ziklo handiak. K.W. Brandek dioenez, modernizazioaren ezegonkortasunekiko erantzun ziklikotzat jo daitezke gizarte-mugimenduak. Hortaz, indibidualismo- eta elkartasun-prozesu sozial ziklikoen mende daude. Gaur egun, une indibidualista da nagusi. Horrez gain, Beckek zioen modernizazio bihurkaria dela eta, alde batera ari gara uzten antzinako zenbait mobilizazio fronte, modernitate sinpleari dagozkionak –nazioa, klasea...–, baina fronte berriak ez zaizkigu behar bezain argi ageri, oraindik. Baieztapen eztabaidagarria da. Dena den, arrazoi orokor horiek gainditu egiten dute gure jarduera politikoko eremua, eta, denboran, egungo espirituan kokarazten gaituzten arren, agian pasibotasunera, etsipen historikora ere eramaten gaituzte. Gaurko mundua den bezalakoa da, konforme; baina, horrelakoa izan behar luke? 2. Protestaren euskal zikloaren amaiera. Gure testuingurura etorriz, iragan mendeko 60ko hamarkadan hasitako protesta-zikloari agortzen ari zaio erregai soziala, itxura denez. Gure post Euskal Herri honetan, proiektu hegemonikoen legitimotasunen (ez, nahitaez, nortasunena) alderaketa historikoa ez da jada ikusten dilema nagusitzat; beraz, ez du mobilizazio-konpromisoa aktibarazteko adina polarizatzen gizartea, ez gatazkaren zuzenean edo zeharka lotura duena, ez beste inguru batzuk.


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

3. Mobilizazio/demokratizazio ziklo sektorialen amaiera. Nolanahi dela ere, zergati unibertsal edo partikular horiek ukatu gabe, garrantzizkoagoa deritzogu gizartemugimenduen berezko izaerari dagozkion arrazoiak aztertzeari, egintza sozial zehatzari ez baitiote bizkarra ematen. Zein den izaera hori? Definizio klasiko batetik abiatuko gara, Charles Tillyrenetik: interakzio liskartsuak dira gizartemugimenduak, non boterearen banaketa, edukia edo erabilera dagoen jokoan. Bi aukera ditugu: liskar neurrizkoa –desafiatzaile aitortua eta araututako moduak– eta liskar urratzailea –desafiatzaile ez-aitortua eta berritzailea formei dagokienez. Aktore modernoak dira gizarte-mugimenduak, printzipio liberalaren eta demokratikoaren arteko zauri beti irekian loratzen direnak, alderdi sozialaren ezinezko itxieran, une demokratikoaren alde, batzuetan, liberalaren alde, beste batzuetan. Gizarte-mugimenduek badakite (sumatzen dute) berradiskidetzea (itxiera soziala) ezinezkoa dela, baina lortzea balego bezala jarduten dute. Ez dira zinikoak, baina inozoak ere ez. Eragile liskartiak dira, mobilizazioa prozesu liskartsua baita, bere burua mugatzen badu ere (nahita ote?). Mugimendua izaki bere eginkizuna, nola mugitzen dira gizarte-mugimenduak? Ekintza kolektiboaren hiru paradigmen arabera: emozioak edo nortasun-politikak mugiarazten ditu, arrazoiak edo botere-politikak, zentzuak edo eragin politikoak. Hiru paradigma horiek jarduten dute ekintza kolektiboan, baina ez dute denek garrantzi bera izaten une edo egoera bakoitzean. Paradigmen oreka eta bilakaera da mobilizazioaren gakoa. Euskal Herriko gizartemugimendu gehienen desmobilizazioa orokorra den arren, kasu bakoitzeko paradigma nagusiak desberdinak izanik, diagnostikoak ere askotarikoa behar luke izan: 1. Azken 40 urteotan indarrean izan den botere/protesta paradigma jakin baten inguruan eratutako gizarte-mugimenduen multzoak –egituraketa nagusia alternatiboa, abangoardista eta hauslea duena, baliabide konbentzionalak (botoa/indarkeria) eta ez-konbentzionalak erabiltzen dituena– akidura-sintomak ageri ditu. Horra hor zergatik dirudien azken hatsa ematear dela euskal protesta-zikloa, parametro historikoei dagokienez. Egungo polarizazio-parametroetako ‘arrazoi alternatiboa’ ikusirik –indarkeriaren aldekoa/demokrata binomioak bazterrera utzi ditu gainerako binomioak– eta protesta-sistema tradizionalak erabiliz ezinezkoa da itzaltzen ari den protestazikloa elikatzea. 2. Aipatutako ardatz horren aurreko edo inguruko gizarte-mugimendu gehienek –euskara, feminismoa, ekologia...– botere-paradigma batetik eragin-paradigma batera igaro dira, eragile nagusiak aintzat hartuak izan baitira, eta onartuak proposamenetako batzuk. Bakearen aldeko mugimendua, adibidez, botere-paradigma (ahul) batetik (90eko hamarkadara arte nagusi zen gatazkari buruzko ikuspegiaz bestelako era batean oinarritua) eragin-paradigma batera igaro da, zeinak politikan eragin nahi duen beste zer bat bihurtzen duen, baina ez politikaren ‘lekua’. Zatikatze horrek nortasun-paradigmaren ahul-

tzea ere ekarri du, mobilizaziora bultzatzen duen emozio kolektibo horrena alegia. Paradigma-aldaketa horren prozesua –boteretik eraginera– demokratizazio-prozesuaren ondorio da, eskaeren integrazio sistematikoarena. Arrakasta ari da hiltzen gizarte-mugimenduak; botereparadigmatik eta protestatik abiatu eta interes-talde bihurtu dira, eta presio-bide bakarra –mobilizazioa– bihurtze horren unean bertan agortu zaie. Horregatik ari dira gainbehera. Horregatik diogu egungo desmobilizazioa (mugimendu feministarena, bakezaleena, euskararen aldekoena...) arrakastaren sintoma dela, arrakasta mugatuarena betiere. Hortik aurrera, protestarik gabe, eraginaren politika zentzuzko hori besterik ez da geratzen, eragin-politika aspergarri, errutinazko eta mobilizaziorik gabea (kooptatua ere, batzuetan). Beste mobilizazio-ziklo bat hasterik bai ote? Zer parametrorekin; zer sektoretan? Gatazka hausle historikoa –botere-paradigma– ez da gai izan eremu sozial zabalak egituratzeko; interes-talde bihurtu diren mugimenduen borroka neurritsuak, berriz, ez du ilusiorik sortzen, alderdi eta erakundeen mendekoegia baita. Baina motor soziala ez da inoiz gelditzen. Ez dakigu noiz eta nola jarriko den berriro martxan, baina badakigu, nire ustez, zer baldintzen arabera. Egungoaz bestelako botere-paradigma bat oinarri duen mobilizazio-ziklo berri baten mende dago (bir)mobilizazioa (demokraziaren etengabeko sakontze alderantz betiere). Elkarrekin harremanik ez duten edo desmobilizatutako eremu sozialak elkarrekin konektatu eta alternatiba sozial eta politiko berria proposatu beharko du egituraketa alternatibo hegemonikoak. Izan ere, mobilizazioa (jarduera heroiko kolektiboa) beti oinarritzen da agintarien aurkako desafioan, legitimitate sozial alternatibo baten izenean egina, duintasun-, batasun-, kopuru- eta konpromiso-adierazle berriekin azalduak (Tilly). Mobilizaziorik izango bada, beharrezko baldintza dira (baina ez nahikoak) artekaritza sozial zabala, polarizazioa (dikotomia itxirik gabea) eta berrikuntza (ekintza eta diskurtsoari dagokienez). Hiru gai horietatik gabiltza eskas kezka-garai hauetan. Soberanismoari dagokionez, ezinbestekoa da mobilizazioa berritzeko proposamena; orain aztertzen ari garenari dagokionez (mugimendu bakezalea), berriz, polarizazioa sortu behar luke bi alderen artean (gatazkaren berrirakurketa bateratua egiteko zentzuzko akordioa nahi dugunok, batetik; horren aurka direnak, bestetik) prozedura-hurbilketak (elkarrizketa), hurbiltze politikoak (Loiolako edukiak) eta etikoak (eskubide-urratze ororen aurkako jarrera) bat egiteak. Diskurtso eta jarduera sozial berriak ekarri behar lituzke polarizazioak, mobilizatzeko adina ilusio, bederen, itzul diezaguten, jakinik gizarte-mugimenduentzat txanpon beraren bi aurpegiak direla garaipena eta porrota, bertute politikoarenak alegia.

9


Txostenak

Gizarte-mugimenduak euskal Gemma Zabaleta,

Ahotsak

1. Esan dezadan, lehenik eta behin, ez naizela aditua gizarte-mugimenduetan, haien fenomenologian eta jardueran. Dagoeneko diktadura frankista baino gehiago irauten ari den indarkeria amaiarazteko zerbait egitea –alderdi politiko bateko kide izateaz gain– erabaki duen euskal herritar xume horietako bat naiz. Hona hemen erabaki horretan eragin duten hiru faktore: ·Nire emakumetasuna. ·Elkarrizketa hautatzea besteen egia ezagutzeko baliabidetzat. ·Elkarrekin partekatzen duguna bilatzen saiatzea, ez zatikatzen eta bereizten gaituena. Nire ametsa da irizpide eta ideologia desberdinetako emakumezko bakezalez osatutako ‘armada’ batek kausa beraren alde egitea, bakearen alde alegia, estrategia berarekin, bake bidetik betiere, indarkeria iraunarazten saiatzen direnak baino kementsuago. 2. Garrantzi handia dute gizarte-mugimenduek gizartean. Ongi asko jabetzen da gure gizartea zer egoeratan gauden, eta eginkizun erabakigarria du jarduera politiko gero eta demoskopikoago honetan. Gobernuak hautatu edo agintetik kentzen ditu gure gizarteak, estrategia politikoak baldintzatzen ditu, eta, une jakin batean, bere ahotsa entzunarazi behar die aditu nahi duten guztiei. Ekiteko gai den gizarteak ekiteko borondatea ere izan behar du, baina, batzuetan, ez du adierazten borondate hori, izugarrizko etsipenak jota baitago gizartearen bizkarrezurra, zeina, gainera, indarkeriak eremu askotan barreiatu duen kutsadura jasaten ari den. Hori dela eta, errezeloz begiratzen diote elkarri herritarrek. Bakearen aldeko Euskadiko mugimenduek honetan lagundu dute, nire ustez: -indarkeriaren deslegitimazioan oinarritutako agenda

10 baketik 4

politiko berria eratzen; elkarrizketa aldarrikatzen, horren alde egitea ongi ikusia ez zegoen garaietan; zeharkakotasunaren premia hedatzen, fronte baztertzaileak nagusi zirenean. Horregatik, aitortu behar zaie aitzindari izan direla. -lengoaia berri bat erabili dute horretarako, lengoaiak berak errezeloak sortzen zituen garaietan gainera, non hitzak hitzen kartzela moduko bat ziren eta, konponbideak bilatzen lagundu beharrean, hesitu egiten gintuzten. -estrategia berriak erabili dituzte, eta ezinbesteko bidelagun bihurtu dute parapolitika egoerari konponbidea bilatzeko bidean. Halaber, erabakigarriak izan dira gizarte-mugimenduak honetarako: ·Elkarrizketaren premia plazaratzeko. ·Konponbiderik lor daitekeelako itxaropena zabaltzeko. ·Elkarrekiko errezeloak eta mugak hausteko eta konfiantza sorrarazteko. ·Aniztasuna sendotzeko; ohartarazteko aniztasuna ez dela bakarrik ikuspegi desberdinetako jendea egotea, baizik eta norbera ere gauza desberdinak esateko gauza izatea, sailkatzen gaituzten etiketa horiek apurtzea. ·Ñabarduraren garrantzia aldarrikatzeko, dena zuri edo beltz ageri zen garaian. ·Zeharkakotasuna erabiltzen hasteko. Inoiz baino garrantzitsuagoa da printzipio eta prozedura


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

bake-prozesuaren aurrean horiei eustea, prozesuak atzeraka egin duen egungo egoera dramatiko honetan.

riaren estrategiari bakarrik egiten dio mesede gutxieneko adostasunik ez egoteak kasu batean zein bestean.

Aldarrikatu nahi ditut, lerro hauen bidez, nire iritziz iragan hurbiletik berreskuratu beharreko bi gai garrantzitsuenak, bake-prozesuaren euskarri izan zirenak. Gaur egun ere baliagarri direlakoan nago, uste baitut euskal gizartearen gehiengo ia erabatekoa biltzen dutela. Hauek dira bi gaiak:

Horregatik, antidoto hau behar du gizarteak: erne egon behar du, antolaturik; denon arteko bide hori aldarrikatu behar du, eta ondo aztertu zerk hurbiltzen gaituen bakera eta zerk urruntzen. Gutxieneko adostasun politiko eta soziala egituratzen lagundu behar du antidoto horrek, armen estrategia isolatu eta haren kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.

1. Ezker abertzalearen Anoetako proposamena. 2. Diputatuen Kongresuan alderdi guztiek (PPk izan ezik) ETAk armak utziz gero elkarrizketa-bideari ekitearen alde sinatu zuten hitzarmena. Bi proposamen horiek ez dira bateragarri indarkeriarekin, biak dira bateraezin bide militarrarekin, terrorismoarekin. Bide militar-terroristaren helburuetako batzuk hauek dira: 路Dena kutsatzea, legitimotasuna bereganatzearren. 路Elkarrenganako hurbilketak, zubiak, topaguneak... haustea.

Armen estrategiak egun dituen hiru fronteak ahuldu behar ditu politikak: komandoen ekintzak; presoen frontea (erakunde armatuaren bahituak dira presoak); eta gatazka politikoa deritzonaren aitzakiapean ekintza terroristak zuritzen saiatzen den koartada politikoa. Badago zer egina, izugarri, eta gizarte-mugimenduok ekarpen eskuzabala egin behar dugu. Hori izan daiteke, nire iritziz, itxaropena eta konpromisoa berreskuratzeko bidea: legearen bidea, horrek ematen baitizkio bermeak gizarteari, eta moralaren bidea, horrek egiten baikaitu gizaki.

路Leherketen eta atentatuen ondorioak barreiatzea, haien hedatze-uhina handiagotzea. 路Politika egiteko eremuak ezabatzea, eta bere adar politikoa bera ere indargetzea. Inon diren estrategia paramilitar guztiak, jatorri askotakoak, erabiltzen ditu terrorismoak borroka armatua indartzeko. Estrategia horiek ez gaituzte bakera hurbiltzen, baizik eta gerra legitimatzen, eta bide armatua indartzen dute, politika ahuldu egiten dute eta. Su-etena aldarrikatu zenean, halako adostasun politiko eta etiko bat zegoen alderdien eta eragile sozialen artean. Gaur egun ere behar dugu, inoiz baino gehiago gainera, gutxieneko adostasun etiko eta politikoa, su-etena hautsi eta armak berriro ekinean diren garai honetarako. Indarke-

11


Txostenak

Bakea eta bizikidetza. Gizarte Itziar Aspuru,

Gesto por la Paz

Gure ustean, gizarte-mugimenduen eginkizun nagusia da saiatzea gizarte zibilak dagokion erantzukizuna har dezan ETAren indarkeria amaiarazteko, indarkeriaren ondorioak gutxiagotzeko eta bizikidetza berreskuratzeko. Egungo egoeran, gehien kezkatzen gaituena da oso erantzun eskasa eman diola gizarteak ETAk su-etena hautsi eta atentatuei, indarkeriari berrekin izanari. Hona hemen Gesto por la Pazen lehentasunak: 1. Indarkeria deslegitimatzea, ez baita egon eta ez baitago inongo justifikaziorik indarkeria terrorista erabiltzeko. Gure ustez, gogorarazi beharra dago indarkeriak honegatik irauten duela: jende jakin batek beren borondatez erabaki dutelako hartaz baliatzea, eta beste batzuek hura justifikatu, testuinguru jakin batean kokatu edo arrazoitu egiten dutelako. 2. Indarkeria eta arazo politikoak bereiztea. Indarkeria eta politika bereiziz bakarrik deslegitimatu daiteke indarkeria. Hutsegitea da indarkeriaren zergatia egungo egoera politikoan aurkitu nahi izatea, partzialki bada ere, eta, ikuspegi horretatik, ÂŤzer edo zerÂť egiten saiatzea, horrela terroristak ÂŤkonbentzitukoÂť ditugulakoan armak utz ditzaten. ETArena eta hari laguntzen diotenena da indarkeriaren erantzukizuna, eta, hori amaiarazteko, ETAren borondatea da baldintza funtsezko eta ezinbestekoa. Ez dugu ukatzen gatazka politikoei aurre egiten jarraitu eta eztabaidan aurrera egin beharra dagoenik, nahiz eta ETAren indarkeriak bere horretan segitu, baina, aldi berean, gogoan izan behar da indarkeria dela politika normalizatua egiteko eragozpenik handiena; gogoan izan behar da, halaber, politikagintza demokratikoak elkarrizketaren alde tinko egitea eta indarkeria arbuiatzea eskatzen duela, eta, beraz, indarkeriatik eta haren justifikaziotik urruntzeko gai ez denak eztabaida eta kudeaketa politikoan parte hartzeko aukeratik kanpo uzten duela bere burua. Eta uste dugu indarkeriaren deslegitimazioak baduela beste adar bat ere: indarkeriak irauten duen bitartean, adostasunahalegin handiagoak egin beharko dira gai politiko nagusiei dagokienez. 12 baketik 4

3. Biktimak aintzat hartu eta gogoratzea. Gizarte osoak hartu behar du bere gain biktimen egoera, eta arduratu behar du dagokien elkartasuna (benetakoa) eta herritarren berotasuna jaso dezaten. 4. Hauek dira gure lanaren oinarri nagusi eta iraunkorrak: herritar guztien eskubideen babesa eta bakearen aldeko heziketa. Bakearen aldeko hitzarmen zabal bat egingarri ote? Gure iritzian, hitzarmen horren helburu bakarra terrorismoari eta haren ondorioei buruzko planteamendu etiko-politiko bateratua bultzatzea behar du izan. Eraginkorra izateko, gure gizarte plural honetako korronte guztiak, indarkeriarekin bat ez datozenak, bildu behar ditu hitzarmenak: 1. Denak terrorismoaren aurkakoak direla azpimarratzeko eta azaltzeko; 2. Planteamendu hau desberdintasun politikoen gainetik (zilegiak, betiere) dagoela; 3. Gizartearentzako erreferentzia argia izan daitekeelako; 4. Euskal nortasun esklusibista eta itxiari (minoritarioa) kontrajartzeko. Egungo egoerari erantzuteko gizarte-mugimenduok dugun premiak ekarri gaitu jardunaldi hauetara, terrorismoaren babes soziala, justifikazioa edo harekiko tolerantzia ez baitira murriztu. Gure ustez, ezinbestekoa da babes hori murriztea, bai indarkeria eta ETA amaiarazteko, bai etorkizunean gizarte berradiskidetuan bizitzeko. Bistakoa da hori dela terrorismoaren amaiera iristeko gakoetako bat, jakin badakigun arren negoziazio bidezko indarkeria-amaierak ez lukeela eskatuko indarkeriaren aldeko oinarri soziala murrizterik. Baina bizikidetza baketsua eta gizarte berradiskidetua nahi baditugu, GAKOA da gainditzea desitxuratze etikoa, intolerantzia eta deshumanizazioa, zeinek


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

e-mugimenduak gure gizarteko gizon-emakumeen aurkako indarkeriaren legitimatzaile diren. Baina, nola bultzatu edo asmatu indarkeriatik urruntzeko ekimen berriak? ·Urteak daramatzagu aurkarien arteko dinamika eta sufrimendua (hain onuragarriak ETA justifikatzen dutenentzat) saihesten ahalegintzen; ahal izan dugun eta dagokigun neurrian, atxilotu eta presoen egoeraz arduratu gara, eta adierazpen-askatasunaren aurkako eta partaidetza politikoa murrizteko ekimen judizialen aurka egin dugu. Arrazoi etikoengatik, ez estrategikoengatik, egin dugu hori guztia, baina aitortu beharra dugu ez dugula emaitza handirik lortu aurkarien/aldeen arteko dinamika gainditzeari dagokionez. Hala ere, saiatzen jarraituko dugu, giza eskubideen alorrean egoera eta planteamendu bidegabeak dauden bitartean, uste baitugu ez duela denak balio ETAren aurkako borrokan. Giza eskubideen eta demokraziaren aurkako urraketak salatzearekin batera, ordea, uste dugu salatu egin behar dela bidegabekeriengatiko oinazea eta protesta mehatxuak eta hilketak justifikatzeko erabiltzeko saioak. Eta irmoki diogu badagoela, gainera, oinarrizko hesi etikoa, zeinaren arabera gure gizarteari ezin dion inongo ekarpen positiborik egin indarkeriatik aldentzeko gai ez denak.

Baina kezkagarria litzateke prozesu pertsonal horiek jarrera hutsal eta erosoetan gelditzea, gisa honetako planteamenduetan: ·Indarkeria eta ETA gaitzetsi arren, beste gai batzuk jotzea funtsezkotzat, hau da, uste izatea gure gizartearen arazo nagusia ez dela ETA, baizik eta eskakizun politiko batzuk asetzeko ezintasuna. ·Zehaztasun gutxiko elkarrizketa- eta negoziaziokonponbidea proposatzea bai gatazka politikoari bai indarkeriaren amaierari dagokienez, gehiago edo gutxiago bereziz bata bestetik. ·Politikariei eta erakundeei leporatzea, ia erabat, erantzukizuna, eta ez ETAri. ·Indarkeria amaitzeko gizarteak duen nahiari immobilismo politikoa kontrajartzea. Jarrera horien arazoa hau da: gerta liteke ez izatea indarkeria deslegitimatzeko prozesu baten faseak, baizik eta jarrera hausnartu eta finkatuak. Jarrera horiek ez dute oinarri soziala indarkeriaren erantzule egiten, ez dute aldaketaren aldeko premiazko mezurik aldarrikatzen eta ez dute laguntzen ETAren deslegitimazio-prozesua abiarazteko behar den babes soziala lortzen. Gogora dezadan, azkenik, jarrera horiek kalte handia egiten dietela biktima gehienei.

·Garaia da, agian, nabarmenago eta ozenago adierazteko ETAren aurkako gaitzespena, gizartearen gehiengoarena, tabuak hautsi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta beste eskakizun batzuen aldean oso maila bereizian ipintzeko. ·Jakina, badakigu indarkeriari babesa ematen uzteko prozesu bat behar dela, gutariko askok egin baitute bide hori, norberak bere unean. Honetan datza prozesua: indarkeriaren justifikazio estrategikotik aldendu eta, agian, horrenbeste oinaze eragiteko aitzakia eta justifikaziorik ez zegoela, ez dagoela aitortzean. ETAren gaitzespen biziagoa baldin badakar, egokia deritzogu prozesu horri. 13


Txostenak

Bakearen eta giza eskubideen Paul RĂ­os,

Lokarri

1. Hitzaurrea Egoera berri baten aurrean gaude gizarte-mugimenduok, non areagotu egin diren bakearen alde jarduteko zailtasunak. Gure mezua ez da iristen gizartera orain hamar urteko indar berarekin, eta, pixkanaka, galtzen ari da bakea erdiesteko alderdi baliotsuenetako bat: gizartearen mobilizazioa. 2. Lokarriren ibilbidea Lokarriren ibilbidea dugu bakearen aldeko mugimenduek pairatzen duten egoera horren adibide. 2006ko martxoan sortu zen Lokarri, Elkarriren eraldatze-prozesua eta gero. Bide luzea egin zuen gure aurreko mugimenduak bakea, elkarrizketa eta akordioa oinarrizko printzipio harturik, euskal gizartea aspalditik jasaten ari den indarkeria eta gatazka gainditzen saiatzeko. Elkarriren eraldatzearen arrazoi nagusietako bat izan zen helburu, egoera politiko eta egoera sozial berrietara egokitu beharra zeukala. Bi une azpimarratuko nituzke Lokarriren ibilbidetik: 1. Bake-prozesuan, hura atzeraezinezko bihurtzen saiatu zen. Bistakoa da ez zela lortu helburua, Lokarriren esku ez bazegoen ere bere indar eta ahalmenekin soilik egitea. Guri zegokigun lana zen ‘segurtasun-sare’ moduko bat sortzea gizartean, prozesuak atzeraka egitea zailagoa izan zedin. Helburu hori ere ez zen bete. Mugimendu bakezale bakoitza bere kasa jardun zen, ez zen apenas elkarlanik egon, eta herritarrei ez zitzaien erreferentzia argirik helarazi. Emaitza, Lokarriri dagokionez, hau izan zen: gutxi agertu ginen gizartearen eta komunikabideen aurrera, eta ez genuen ahalmenik izan gertakarien noranzkoa aldarazteko. 2. Bake-prozesuak porrot egin eta gero, egoera desblokeatzea hartu zuen helburutzat Lokarrik. Herrikontsultaren deialdia izan zen gure aldarrikapen nagusia, bakearen eta normalizazioaren bidean oinarriak jartzeko aukera izan dezan euskal gizarteak. Paradoxikoa izan da ekimen horren emaitza; izan ere, politika14 baketik 4

ren erdi-erdian jarri zen kontsultari buruzko eztabaida (halaxe dago gaur egun), baina aurreko garaietan baino mobilizazio-ahalmen askoz txikiagoarekin. Ekonomian adituek diotenez, krisiaren lehen aztarna izan ohi da jaitsi egiten dela enpresaburuek etorkizunaz duten itxaropen-maila. Beharbada, erakunde sozialen (Lokarri tartean dela) mobilizaziogaitasunaren jaitsiera krisi sozial sakon baten adierazle da. Alderdi politikoetan ez da hain nabaria krisia, komunikabideetan etengabe agertzeko duten ahalmena dela eta. Ez da zer negatibotzat hartu behar krisi sozial hori, hobetzeko aukeratzat baizik, bakearen aldeko herritarren partaidetzak eta mobilizazioak eskaintzen dituzten aukerak alferrik galdu behar ez den zertzat. Kontua da krisiari irtenbide desegokia emanez gero izugarri urrunduko litzatekeela gizartea bake-prozesuari dagokion orotik. 3. Kontraesanak bakearen eta giza eskubideen aldeko gizarte-mugimenduen jardunean Hiru kontraesan nagusi ageri dira bakearen aldeko gizarte-mugimenduen diskurtsoaren eta haien eguneroko jardueraren artean. Komeni da gogoratzea, gizarteak, zeharka bada ere, atzematen dituela kontraesan horiek, eta murriztu egiten dela erakundeen ekimen eta proposamenen sinesgarritasuna. a) Hitzarmenak aldarrikatzen ditugu, baina ez ditugu martxan jartzen Horra gizarte-mugimendu guztion kontraesan nagusia: alderdiei eskatzen diete akordioetara iristeko indarkeriaren aurka eta giza eskubideen eta bizikidetzaren alde batera jarduteko, baina mugimenduek zailtasun eta oztopo ugari izaten dituzte gure herriko zenbait egoera larriri konponbide bateratua eskaintzeko.


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

b) Ados gaude, oro har, baina ez dugu hala adierazten Agian, ausarkeria da esatea erabat ados gaudela. ETAren atentatu bat, mehatxuak, torturak edo presoen egoera gaitzesten direnean, oso antzeko hitzak erabiltzen ditugu erakunde gehienok. Badira ñabardurak ere giza eskubideen urraketak direla eta hartu beharreko jarrerari

n aldeko aliantza

d) Bakearen eta giza eskubideen aldeko borondateak batu Bakearen aldeko gizarte-borondateak bateratzeko helburuak elkartzen ditu lehentasun horiek guztiak. Ez da zenbaki-kontu hutsa; izan ere, ziur naiz azkeneko bakeprozesua (2006) mugimendu bakezaleok urte luzez egindako lanaren emaitza izan zela. Gizartearen partaidetzarik gabe ez zatekeen prozesurik izango, eta berriro, epe laburrera, horrelakorik izatea nahi badugu, ezin dugu gizartearen bultzada gutxietsi. Hortaz, berriro ere borondate indibidual eta kolektiboak batzeko gai izan behar dugu, bakea eta denon giza eskubideak aintzat hartzea lortzeko. Desafio bat

dagokionez, baina gizartearen gehiengoak ez die hainbeste begiratzen xehetasunei: mezu nagusiei begiratzen die. Mezu horietan, handia izaten da bat-etortzearen maila. Kontua da mezu bera zenbait erakundek plazaratzen dutela, aldi berean, bakoitzak bere aldetik, dauzkan bitartekoekin. Errepikapen horrek nekatu egin du gizartea. c) Iraganeko baliabideekin ari gara erantzuten egoera berriei Bakeari eta giza eskubideei dagokienez, duela 20 urte gizarteari eskaintzen zitzaizkion parte hartzeko eta erantzuteko modu berberak ari gatzaizkio eskaintzen gaur egun. Oro har, iraganeko mobilizazio eta kanpainen oso antzekoak egiten ditugu gizarte-mugimendu denok. Jarduteko era berriak, ilusionagarriak, behar dira. 4. Bakearen eta giza eskubideen aldeko gizarte-mugimenduen lehentasunak a) Etsenplu eman Indar politikoen eta erakundeen arteko akordioak eskatzeko modurik eraginkorrena da erakunde sozialok akordioak hitzartzea gure artean, zeren eta: 1) elkarrekin ados jartzea ez dela ezinezkoa frogatuko genuke, 2) bidea erraztuko genuke alderdi politikoen artean ere hitzarmenak egiteko, eta 3) erreferentzia bateratua eskainiko genioke gizarteari.

Hausnarketa-multzo bat da orain arte azaldu dudana, eta guztiek galdera berera garamatzate: ¿Zergatik ez lan egin elkarrekin lehentasun horiei erantzuteko? Zergatik ez saiatu bakearen eta giza eskubideen aldeko akordioa lortzen gizartean? Bakearen eta giza eskubideen aldeko aliantza sozial bat eraikitzeko hitzarmena lortzen saiatu behar dugu gizarte-mugimendu bakezaleok, aurreiritzirik gabe, konplexurik gabe, ausardiaz eta kemenez, partekatzeko borondatearekin, erantzukizunez, herritarren partaidetza sustatzeko helburuarekin. Proposamen zehatz bat Hona hemen Lokarrik jardunaldi hauetara ekarri duen proposamen zehatza: 1. Bakearen eta bizikidetzaren aldeko hitzarmen sozial zabala zehazteko prozesua bultzatzeko konpromisoa hartzen du bere gain Lokarrik. 2. Euskal gizartean helburu horrekin diharduten beste erakunde batzuei zabalik dago prozesua. 3. Aurtengo urrian emango du Lokarrik emandako pausoen berri, eta orduan jakinaraziko du akordiorik lortu den, edo zerk galarazi duen hura iristea.

b) Berritasunaren indarraz baliatu Berritu beharra daukagu partaidetza- eta mobilizazioeskaintza, bakearen aldeko dinamismo soziala berreskuratzeko. Ilusioa eta itxaropena gordetzen lagundu behar diote gizarteari gizarte-mugimenduek. Proposamen berriak, ongi aurkeztuak eta bultzatuak, baliagarri izan daitezke gizartearen partaidetza areagotzeko. c) Mezu positiboak zabaldu Mezu negatiboez asperturik dago, nire ustez, euskal gizartea. Beharrezkoak izaten dira mezu horiek gizarteak krisi-egoerarik sumatzen badu, baina nekagarri eta gogaikarri bihur daitezke. Konponbideak eta proposamen positiboak nahi ditu gizarteak, arazoak gainditzeko lagungarri direnak. Honenbestez, heldua da, beharbada, ‘indarkeriarik ez’ mezua alde batera utzi eta beste bat, positiboagoa (‘bai bakeari, bai giza eskubideei, bai giza duintasunari’) zabaltzen hasteko eta ideal horren aldeko ekimenez hornitzeko. 15


Moderatzailearen ikuspegia Mariano Ferrer

Ez zirudien unerik egokiena gizarte-mugimenduen konklabe batek bere buruari galdetzeko zer eginkizun duen gizarteak eta zein mugimenduek eurek bakearen aldeko jardunean. Daniel Innerarityk dio gizarte postheroiko eta desheroitu batean bizitzea egokitu zaigula, non gero eta oihartzun eskasagoa izaten duten mobilizaziorako deialdi epikoek, errazago biltzen dena haserrearen inguruan itxaropenarenean baino. Beste batzuek diotenez, ez dugu oraindik gainditu azkeneko bake-prozesuaren amaiera triste hark ekarri zuen etsipena. Arrazoi horiek edo beste batzuk direla medio, kontua da gizarte-mugimenduen mezuak ez zaizkiola iristen gizarteari garai bateko indarrarekin. Besterik pentsatzea ilusionismo-ariketa hutsa litzateke. Krisiak aukera bihurtzeko duen ohiturari jarraiki, Baketik-ek erabaki zuen gizarte-mugimenduen makalaldia zela, hain zuzen ere, une egokia mugimenduak elkartu eta hausnarketa eginarazteko bakea erdiesteko hitzarmen sozial handi bati buruz, hitzarmena egiteko eta egituratzeko moduei buruz. Luzea menua, luzeegia –agian– postrera ez zirela iritsiko sinetsita Arantzazun elkartzen zirenentzat, are gutxiago azken brindisera. Dena den, nahikoa eta sobera justifikatua zegoen bakearen alde urte hauetan guztietan ahalegindu diren mugimenduak elkartzea, lehen baino gutxiago plazaratzen diren honetan. Desmobilizazio sozialak galerarik badakar, are handiagoa une kritikoetan (gaur egun, adibidez), non beste blokeo-egoera luze bat datorkigula baitirudi. Topaketak balio izan du, lehenik eta behin, gizartemugimenduen egoerari buruzko diagnostikoa doitzeko, aztertzeko haien lanak gizartean zenbateko arrastoa utzi duen, agenda politikoa mugiarazi duen, lengoaia berri bat martxan ipinarazi, estrategia berririk sorrarazi, elkarrizketaren premia finkarazi, indarkeria deslegitimatu, hesiak hautsi eta bakea premiazkoa eta lorgarria delako itxaropenari eutsi dion. Balio izan du, halaber, egungo desmobilizazioaren zergatiak aztertzeko, eta neurtzeko zer ondorio dakarren sakabanatuta jarduteak (ekimenen eragina ahuldu egiten du, mendekotasun politikoaren susmoak direla

16 baketik 4

eta). Ohartu behar dugu, bestalde, eskasia-garai hauetan erantzun desegokia emateak urrundu egin dezakeela gizartea hitzarmen zabal eta integratzaile baten bilaketatik. Arriskutsua litzateke, ene ustez, hori gertatzea. Denbora-urritasunak behartuta, iraganari buruzko azterketa teoriko sakonak alde batera utzi eta egungo egoeraz jardun ginen. Bakearen aldeko gizarte-mugimenduek jorratu izan dituzten hiru lerro nagusiak bateratzeko leudekeen formulei buruz aritu ginen batik bat: prozedura nagusitzat elkarrizketa duen formula, zentzuzko hitzarmen politikoa aldarrikatzen duena eta, azkenik, irizpide moral bat lehenesten duena, ETAren indarkeria arbuiatzearena alegia. Planteamenduen arteko kontzeptu-desberdintasunak gainditzeko testu bateratua adosteko nahia, berriz, bazterrera utzi genuen, teoriko baino praktikoago izan behar horrek bultzatuta, eta solaskidetza-mekanismoak bihurtu genituen topaketaren ardatz. Denok gentozen bat bakearen aldeko ahaleginak jarraipena behar duela, desberdintasunek ez dituztela ezkutarazi behar adostasunak; beraz, borondateak elkartzen eta sinergiak egituratzen dituzten ekimenak behar ditugu gizarte-mugimenduok, gizarteari ilusioa itzultzeko. Saioaren amaieran, baziren mahai gainean sarean lan egiteko proposamenak, partaidetza-bide berriak bilatzeko formulak, diskurtsoa berritzeko proposamenak, indarkeriaren deslegitimazioarekin bat egiteko eskariak, higatutako dinamikak berrikustekoak... Proposamen hutsak ziren, baina, baita bermapuntuak ere hausnarketari ekiteko eta etorkizunean ere hausnartzen jarraitzeko, gizarte-mugimenduek hala nahi badute.


Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan

Baketik-en ondorioak

Azken hamarkadetan, gizarte-mugimenduek eta gizarteak zeregin nabarmena izan dute bakea eta elkarbizitzaren normalizazioa bilatzerakoan. Hala ere, azken urteotan, lan honen eragina gutxitu ala ikusezinezko bihurtu da. Gizartearen ahots kritikoa, eszenatokitik desagertu da, praktikan. Honen arrazoi, ondorio eta alternatiben diagnostikoa egitea komeni da, eta baita egun eta etorkizunean gizarte-mugimenduek eta gizarteak berak izan dezaketen zeregina baloratzea ere.

bezala ulertua, herritarren eguneroko bizitzarekin bateragarria ez den anakronismo bilakatu delako. Testuinguru honetan, gizarte mugimenduek babes- eta mobilizaziomasa kritikoa galdu dute, eta baita gizartea motibatzeko gaitasuna ere baliabide kreatibo eta eraginkor ezagatik. Gainera, bai politikaren eta bai hedabideen aldetik, bakearen aldeko eta elkarbizitzaren aldeko borroka, erakunde eta politika-eliteei bakarrik dagokien auzi bat bezala proiektatu da azkenaldi honetan.

Gizartearen eta gizarte-mugimenduen zeregina

路Ondorioak. Eraginkortasun galera honek ez du positiboki lagundu gertaeren bilakaera hobearen garapenean. Alderantziz, bakerako eta elkarbizitzarako eraldaketa prozesu bat errazteko eta suspertzeko gizartearen babesa, bultzada eta presioa galdu dira. Galdu egin da baita, etikaren ikuspuntutik, giza eskubideak urratzen diren edozein testuingurutan beharrezko diren gizartearen premia eta lehentasuna ere.

Gaur, atzo bezala, eta gure herrian nahiz antzeko baldintzetan dagoen beste edozeinetan, gizarteak eta beronen eragileek funtzio anitz eta baliagarriak dituzte. Hauetatik lau bereizten ditugu: (1) elkarbizitza demokratiko parte-hartzailea bermatzen dute, eta ez ordezkatua bakarrik; (2) gizartearen eta politikaren eraldaketaprozesuetan zati aktibo izatea, hauek goitik bakarrik eraikiak izan ez daitezen; (3) gizartearen lehentasunen eta larrialdien ahots kritiko izatea erakunde eta politikaren esparruan eragina izateko; eta (4) egoera bidegabeen aldaketa salatzea, bultzatzea, azkartzea, behartzea eta erraztea.

路Alternatibak. Baketik-en ustez, egoera honi buelta ematea posible da, ondorengo lau baldintzak betez gero:

Diagnosia

1. Gizarteari akordio argi eta erraz baten erreferentzia eskaintzea: gizarte-ahalegin ezberdinak bakearen premiarekin konprometitutako ildo sendo eta bakarrean uztartuko dituena.

路Zerga ti ak. Gizartearen desmobilizazio garrantzitsu baten aurrean gaude: batetik, etengabeko frustrazioek eragindako aspertzeagatik eta, bestetik, euskal gatazka, indarkeriaren eta krispazio politikoaren arteko nahaste

2. Akordio honen oinarriek irmoak eta euskalduna bezalako XXI. mendeko gizarte europar baten adierazle izan behar dute. Oinarri hauek, gutxienez, ondorengoak izan litezke:

17


Ondorioak

·Giza duintasunaren, bizitzarako eskubidearen eta oinarrizko eskubideen babesa. ·Bakearen lorpena eta gatazka politikoaren konponketaren arteko disoziazioa. ·Elkarrizketa, aniztasuna eta printzipio demokratikoekiko konpromisoa. ·Giza eskubideetan eta bakean gizartea hezitzearen aldeko apustua. ·Elkarbizitza berradiskidetua prestatzeko eta bultzatzeko erabakia. ·Biktimekiko elkartasuna eta iraganaren memoria kritiko baterako konpromisoa. ·Bakea eta elkarbizitza lortzeko gizartearen partehartzea bultzatzeko borondatea. 3. Akordio hau egun lanean ari diren bakearen aldeko gizarte-mugimendu nagusien inguruan biltzea eta herrieragileen ahalik eta esparru zabalenera hedatzea. 4. Gizartearen akordio honetatik eratorritako ekintzaproiektu bat definitu, baliabide sortzaile eta aktiboekin, gizarteari parte hartzen uzten diona eta horrek ordezkatuko duela sentiaraziko diona.

18 baketik 4

Ondorioa Baketik-en iritziz, oso garrantzitsua litzateke bakearen, giza eskubideen eta elkarbizitzaren alde lan egiten duten gizarte-mugimenduek elkarrizketa-prozesu bat hastea. Prozesu honen helburu argia eta gardena akordio bat lortzea da, non: -guztiek bat egiten duten oinarriak eta guztien elkarlanerako esparruak definitzen diren, -ordezkatzen duten aniztasunarekin bateragarri den, bakoitzak bere ekarpen berezia garatzen jarrai ahal izan dezan. Ezaugarri hauek dituen akordio batek gizarteari erreferentzia argia, motibatzailea eta itxaropentsua eskaintzeko aukera emango luke, gizarte zibilaren zeregina suspertu eta modu erabakiorrean bakearen, giza eskubideen, aniztasunaren eta elkarbizitzaren kausari lagunduko lioke.


Baketik-4_eu  

Laugarren zenbakia, Gizartearen eta gizarte mugimenduen zeregina bakearen eraikuntzan 2008ko apirilaren 11an eta 12an burututako Hausnarketa...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you