Issuu on Google+

Gaurtik aurrera sakandarrek parte hartu dezakete beraien hondakinen bilketa sistema selektibo berriaren ezarpenean Erabiltzaileak izango dira Sakanako Mankomunitateak datorren martxoan martxan jarriko duen hondakinen bilketa sistema selektibo berriaren ezaugarriak adostuko dituztenak. Zergatik aldatu oraingo sistema? Europan legez derrigortuta egongo delako egun berezita biltzen ditugun hondakinen portzentajea %25etik baino askoz gehiagora pasatzea. Sakanako Mankomunitatean 27 urte hauetan sakandarrekin batera egindako lanari esker, ziur gaude erronka hau aurrera eramateko prest gaudela. Beste batzuk egiten ari diren moduan, guk ezin dugulako aukera hau pasatzen utzi. Nafarroan bertan ez dira gutxi antzeko sistema aztertzen ari diren herriak, eta Gipuzkoan batzuk martxan daude jada. Gure bideragarritasun planaren arabera, kostuetan aurreztuko dugu, eta horrek aukera emango digu tasak orain arte bezala mantentzeko (deskontuak eta hobariak ere egongo dira), eta bilketa selektiboaren eraginkortasuna hirukoiztuko dugu. Gutxi izango balitz, beste herrietan sistemak lanpostuak sortuko dituela egiaztatu dugu. Horregatik uste dugu sistema honek gutxiagorekin gehiago lortzea onartzen gaituela, momentu larri batean Sakanan bertan lanaren eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Nolakoa izango da sistema berria? Sistema propioa izango da zein ezaugarri adierazgarriena herri, biztaleen kopuru eta abarren araberako BILKETA SISTEMA EGOKITUA da Gaikako beste bilketa sistema batzuetatik hartutako elementuak izango ditu: autokonpostajea (egunero ahalik eta ezagutuago eta erabiliago Sakanan), komunitateko konpostajea (etxebizitzaren arabera) eta etxez etxeko bilketa, “Atez Ate�. Gaurtik aurrera erabiltzaileek eurek egunero erabiliko duten sistemaren ezaugarriak adostuko dituzte. Besteen abantailak eta desabantailetatik ikasi dugu, aukerak azalduko ditugu eta bizilagunek eurek erababiko dituzte bilketaren egutegia, ordutegia, formatua eta abar. Modu honetan Mankomunitateak zerbitzua egokitu ahal egingo du kalitatea herritarron asebetetzea lortuz.


Ezarpen prozesuaren zein momentutan gaude? Gaur sakandarrei parte-hartze prozesua irekitzen diegu. Hurrengo egunetan beraien etxeetan gutun informatibo bat jasoko dute non eskuragarri dituzten tresna guztiak eskaintzen dizkiegu haien proposamenak jaso eta argitu ditzagun. Hain zuzen ere, Lakuntzan daukagun egoitza ofizialaz aparte, Interneten bidez, webgunean, sare sozialetan eta hondakinei buruzko blog zehatz batean parte hartu dezakete. Honekin batera, hiru herri desberdinetan informaziorako hiru bulego berri irekiko ditugu hil honetan eta beste bulego ibiltari bat (autobus bat) martxan jarriko dugu herri guztietara ailegatzeko. Hauen kokapena eta irekitze datak aurrerantzean argitaratuko ditugu. Denbora berean 6 informatzailek proposamenak azaldu eta bilerak dinamizatuko dituzte..


Hondakin bilketa selektibo berriaren ezarpena Sakanan