Page 1

www.bai euskal herri ari .org

UDALBILTZA berriz osatzeko tenorea heldu da BAI EUSKAL HERRIARI ekimena 2000. urteko ekainaren 10ean sortu zen. Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen alde egiteko helburuarekin.

Abiapuntu gisa, euskal herritarron nortasuna eta identitatea jasoko zuen agiri ofizial bat eskatuz 125.000 sinadura jaso genituen. Eskaera guzti hauek Euskal Herriko lehen instituzio jaio berriari luzatu genizkion.

Urtebete beranduago, 2001. urteko martxoan UDALBILTZAk, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena, EHNA bideratzea erabaki zuen. Agiri honen bidez “euskal herritarrek libre eta demokratikoki, euskal nazioaren partaide izan nahi dutela adierazteko eskubidea izango dute”. Aipatutako eskubidea “norbanakoena eta kolektiboena da eta gure kasuan ukatua izan zaigu” adierazi zuen UDALBILTZAk, hori bideratzeko konpromisoa berretsiz.

Gure ustez, EHNA tresna garrantzitsua izateaz gain, berebiziko garrantzia hartzen du Euskal Herriak aro modernoan ezagutu duen instituzio nazional bakarrak , Udalbiltzak zuzenean herritarroi eskaini digun agiri ofizial bakarra baita. Agiri ofiziala baino tresna izaera duena, gure eskubide ukatuak aintzat hartu eta aldarrikatzeko tresna hain zuzen.

Bide horretan BAI EUSKAL HERRIARI eta UDALBILTZAk hitzarmena sinatu genuen 2005eko maiatzean. Ondorengo puntuen gainean elkarlana abiatzeko adostasuna jaso zuen hitzarmenak:

-

Euskal Herriaren naziotasun Aitormena gizarteratzea.

eskubidea

eta

Euskal

Herriko

Naziotasun

-

Sustapen lana egitea, euskal herritarrek Euskal Herriko Naziotasun Aitormena egin dezaten.

-

Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren inguruko onarpen eta erabilera esparrua garatzea.

Udalbiltzak Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren egitasmoa diasporara zabaldu zuen 2005.urtean. Hitzarmenak sinatu zituen Hego Ameriketako hainbat eta hainbat Euskal Etxetako arduradunekin. Euskal Herriko diasporan berebiziko ikusioz hartua da Udalbiltza. Euskal Herrian ez bezala eguneroko dematik aparteko interesik gabeko nortasun eta asmo zintzoak jasotzen dira diasporan. Daniel C. BILBAO euskal jatorria duen idazle argentinarra da eta Asociación Diaspora Vasca elkarteko sortzailea besteak beste. Udalbiltzari esker, berarekin egoteko eta diasporaren berri izateko aukera izan genuen BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko kideok.

1.orrialdea

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena


www.bai euskal herri ari .org

Herrien arteko senidetzea bezalako egitasmo garrantzitsuak bideratu izan ditu Udalbiltzak. Euskal Herriak bizi duen zatiketa administratibo juridikoa gainditu eta harremantze naturalak sustatu izan ditu euskal instituzio nazionalak. Bide horretan Euskal Herriaren nazio izatea azaleratu eta aldarrikatu izan dituen hainbat eta hainbat egitasmoren artean: Euskal Herriko mapa kartografikoa, Euskal Curriculuma, Euskal Herria ezagutu datu talaia, Aberri egunerako egitasmo bateratuak, behatokiak, interpretazio zentroak, Zuberoa Garatzen, ‌

Azken finean, Udalbiltzak nazio gisa dagozkigun eskubideen inguruko aitormena eta batasuna lortu du. Hortik Euskal Herriko Eskubideen karta, Euskal Herriko eragile sozial eta politikoekin adosturiko oinarri paregabea.

Udalbiltza, Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra izateaz gain, zazpi herrialdetako euskal herritarron ordezkariez osaturiko instituzio nazional bakarra da. Bide horretan hainbat eta hainbat euskaldunek urteetan amesturiko errealitaterantz abiaturiko zuhaixka da. Horregatik ebaki nahi izan dute horregatik auziperatu zuten Udalbiltza, gure hitza eta erabakia errealitate bihurtzeagatik, etorkizuna gure esku dagoela erakusteagatik. Orain inoiz baino baldintza hobeak sumatzen ditugu Udalbiltza berriz osatu eta nazio eraikuntzaren baratza ereiten jarraitzeko. Bide horretan dei ozen bat egin nahi diegu Euskal Herri osoko udal ordezkari eta hautetsiei Udalbiltza berriz osatu eta abian jar dezaten. BAI EUSKAL HERRRIARI ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok bidelagun izango gaituzte.

Euskal Herrian, 2011ko urriaren 3an.

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena

2.orrialdea

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena

UDALBILTZA berriz osatzeko tenorea heldu da  

UDALBILTZA berriz osatzeko tenorea heldu da. BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak 2011ko urriaren 3an plazaraturiko adierazpena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you