Arbela_43

Page 11

GURUTZETAKO INSTITUTUA ZIENTZIAREN KUTXAGUNEAN M.ª JESÚS FERRER Fisika eta Kimika irakaslea Ilargi, Julen y Haizea junto con su profesora Mª Jesús Ferrer participaron a principios de curso en el encuentro de escolares que tuvo lugar en KutxaEspacio de la Ciencia con los investigadores Juan Ignacio Cirac, Príncipe de Asturias 2006, Frank Wilczek, Premio Nobel de Física en 2004 y Jean-Marie Lehn, Premio Nobel de Química en 1987, el acto fue moderado por el Profesor Pedro M. Etxenike.

Ilargi, Julen eta Haizea, Gurutzetako institutuko ikasleak, aurtengo “Passion for knowledge” emanaldiaren partaide izateko aukeratuta izan ziren. Hona hemen, hiruren artean, jarduera honi buruzko informazioa prestatu dutena. Goiz hartan, institutura oinez joan ordez, Termibus geltokira metroz joan ginen, handik autobusez Donostiara eta Kutxagunera ailegatzeko taxiz. Kutxagunera heldu bezain laster, entzungailuak eman zizkiguten, baita opariak ere. Presaka sar-

tu ginen, hitzaldia hastear zegoen eta. Aretoa, nahiz eta oso zabala izan, jendez beterik zegoen. Eseri eta berehala hasi zen jardunaldiaren aurkezpena. Lehenengo atalean Juan Ignacio Cirac fisika kuantikoan aritzen den ikertzaileak eta Frank Wilcze eta Jean Marie Lehn zientzialari saridunek gaur egun dauden egoerara nola ailegatu ziren jakinarazi ziguten, bai gazteetako gustuko ekintzak eta ikasgaiak bai ikerketako lehenengo urratsak azalduz. Harrigarria izan zen jakitea nola fisikaren goren mailako hauek guk bezalako hasiera izan zutela, pertsona “arruntak” direla, haragi-hezurrezkoak alegia. Emanaldiaren lehen atal hau erabilgarria izan zen ikasle gazteok zientziatik hurbilago sentiarazteko. Izan ere, Cirac 2006ko “Principe de Asturias” saria jasotzen telebistan ikusteak ez du zerikusirik geure aurrean, taulagainean eserita, bere gurasoen aholkuei uko egin ziela aitortzen entzutearekin. Telebistan agertzen zena sari inportante hartzen zuen pertsona zen, Kutxaguneko aretoan zegoena, berriz, nola borrokatzen zen bere grina betetzeko azaltzen zuen gizona zen. Zientzialariek haien bizitzetako bitxikeriak, pasadizoak, gorabeherak eta oroimenak aipatzen ari ziren bitartean, Etxenikek,

Arbela n.º 43

Año 2011

Gure Ikastetxeak 9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.