Issuu on Google+

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Ozpinaren balorazioa

Ozpinaren balorazioa pH sentsorea Materiala pH sentsorea (PS-2102) Balantza Oinarria, euskarria, Hauspeontzia, 100 ml Bureta, 50 ml Matxardak Inbutua Probeta Irabiagailu eta barra magnetikoa

Kant. Materiala 1 1 1 5 1 2 1 1 1

Kant.

Ur flaskoa Bata

1

Erreaktiboak

Kant.

pH altuko tanpoia (pH= 10) pH baxuko tanpoia (pH= 4) NaOH 1 M Ozpina Ur distilatua

100 ml 100 ml 50 ml 25 ml

HELBURUA Saiakuntzaren helburu nagusia, azido ahul baten kontzentrazioa determinatzea da (ozpinak azido azetikoa dauka, azido ahula)..

OINARRI TEORIKOA Oro har, ur-disoluzioan azido baten eta base baten arteko erreakzio osoari neutralizazioerreakzioa deritzo, eta gatz baten eta, orokorrean, uraren eraketa dakar. Azido-base balorazio bat disoluzio batean dagoen azidoaren kontzentrazioaren determinazioa da, base baten kontzentrazio ezagunetik abiatuta, edota alderantziz ere, neutralizazio erreakzioan oinarrituta, alegia.

Balorazio-kurbak pH/ml baloratzaile grafikoa, baloratzailea gehitu ahala, pH-metro eta ordenadore bat erabiliz lortu daiteke. Azido-base balorazio-prozesuan zehar lortzen den disoluzioaren pH-a etengabe aldatzen da, baina aldaketa horren forma zehatza azidoaren edo basearen izaeraren menpe dago, hots, sendoa edo ahula izatearen menpe. Edozein kasutan ere, pH-a astiro aldatzen da, baliokidetza-puntuaren inguruan izan ezik, puntu horren inguruan pH aldaketa bat-batekoa gertatzen baita. Gertaera hori da, hain zuzen ere, balorazioaren bukaera-puntua zehaztea ahalbidetzen duena. Bestalde, baliokidetza-puntuan kontsumitutako disoluzioaren kontzentrazioa atera daiteke.

baloratzaile

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI

bolumenarekin

baloratutako

1


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Ozpinaren balorazioa

GOGORATU •

Bata janztea.

Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea.

Erreaktiboak erabiltzean eta hondakinak botatzean hartu beharreko arretak.

PROZEDURA Erabili pH sentsorea azido azetikoari sodio hidroxidoa modu erregularrean gehitzen joan ahala ematen den pH-aldaketa neurtzeko. Erabili DataStudio datuak jaso eta aurkezteko. Lortutako datuekin determinatu azidoaren kontzentrazioa (M, %m/m), ozpinaren pH-a eta baliokidetzapuntuko pH-a.

I ZATIA : ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA 1. Konektatu USB LINK kablea ordenagailuko USB portuan . 2. Konektatu pH elektrodoa sentsoreari. 3.

Lotu pH sentsorea USB kableari.

4. Sentsorea konektatzean, programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio"

5. Arrastatu pH-a “medidor digital”-era. Modu honetan grafikoa ikusteaz gain, unean uneko pH-a ikusiko duzu.

II ZATIA: SENTSOREA KALIBRATZEA Jarraitu pH sentsorearen kalibraziorako txostena. III ZATIA : MUNTAIA

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI

2


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Ozpinaren balorazioa

Zati honetarako zera beharko da: balantza, sodio hidroxido disoluzioa, ura, bi hauspeakin ontzi, 50 ml-ko bureta, pH-sentsorea, bi matxarda, oinarria eta euskarria, irabiagailu magnetikoa, ozpina.

1.

Zintzilikatu bureta eustoina eta matxarda erabiliz eta egiaztatu giltza itxita dagoela.

2.

Busti 50 ml-ko buretaren paretak sodio hidroxidozko disoluzio pixka batekin eta bota soberakina. Ondoren bete bureta sodio hidroxidoaren 50 ml-rekin.

3.

Jarri 25 ml ozpin 100 ml hauspeakin ontzi batean eta sartu irabiagailu magnetikoa ontzian. Jarri irabiagailu magnetikoaren gainean.

4.

Sartu pH elektrodoa disoluzio azidoan (ozpinean) eta lotu matxardaren bidez euskarriari. Elektrodoak ez du ukitu behar barra magnetikoa.

5.

Jarri disoluzio azidoa buretaren azpian.

6.

Piztu irabiagailu magnetikoa. (Honen ezean nahastu disoluzioa eskuz)

IV ZATIA : DATU BILKETA

1. Dena prest dagoenean, hasi datu-bilketa, “Inicio”

botoia sakatuz.

Hasierako neurketak ozpinaren pHa adieraziko du ( Baloratzailerik gehitu ez denekoa) 2. Ireki buretako giltza eta gehitu NaOH poliki-poliki. 3. pHa 6ra iristen denean mantsotu NaOH-ren jarioa. FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI

3


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Ozpinaren balorazioa

4. pHaren saltua gertatzen denean, itxi bureta. 5. Datu bilketa amaitzean, gelditu irabiagailu magnetikoa eta atera pH sentsorea disoluziotik. Garbitu pH sentsorea eta lehortu arretaz.

DATUEN AZTERKETA Aurkitu: •

Baliokidetza puntuko pHa (baliokidetza puntua kurbaren erdiko tartearen inflexio puntuari dagokiona da).

Kalkulatu ozpinaren kontzentrazioa molaritatean eta Horretarako suposatu bere dentsitatea 1000 kg/m3 dela.

Kalkulatu kontzentrazio horren azido azetiko disoluzio bati dagokion pH-a eta alderatu grafikoki lortutakoarekin. Ka (CH3-COOH ) = 1,8.10-5

masa

portzentaian

neurtuta.

Idatzi zure emaitzak Laborategiko Txostenean.

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI

4


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Ozpinaren balorazioa

LABORATEGIKO INFORMEA

Saiakuntza : Neutralizazioa

DATU-TAULA Neurketa

Balioa

Hasierako pH-a Baliokidetza-puntuko pH-a Baliokidetza puntuan kontsumitutako basearen bolumena Basearen molaritatea Azidoaren bolumena ONDORIOAK ETA APLIKAZIOAK 1.

Zein da ozpinaren disoluzioaren hasierako pH-a?

2.

Nolakoa da neutralizazio-puntuko pH-a? Zergatik?

3.

Zein da ozpinaren kontzentrazioa (%m/m eta M)?

4.

Kalkulatu kontzentrazio horren azido azetiko disoluzio bati dagokion pH-a eta alderatu grafikoki lortutakoarekin. Ka (CH3-COOH ) = 1,8.10-5

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI

5


OZPINAREN BALORAZIOA 2