Page 1

Praktika

Kurtsoa: 2007-2008

Etiketarik gabeko ontzien ikerketa B.H.I. Aniturri

Ikasgaia: Kimika

2. Batx

Gaia: Azido-base

1. HELBURUA: Substantzia batzuen azido-base propietateetan oinarrituta etiketarik gabeko ontzietan dauden konposatuak identifikatzea 2. LABURPEN TEORIKOA: (Osatu) 3. MATERIALA ETA ERREAKTIBOAK - pH-metroa (pH sentsorea eta data-base programa) - Tornasol papera

- Irakasleak emandako laginak

4. SEGURTASUNERAKO JAKIN BEHARREKOAK

!

Ezer egin aurretik, irakurri arretaz erabiltzen diren substantzien segurtasun fitxak.

5. PROZEDURA pH-metroaren kalibrazioa Jarraitu pH sentsorearen kalibraziorako txostena. Datuen bilketa 1.- Neurtu lagin bakoitzaren pH-a. 2.- Busti tornasol papera lagin bakoitzaren tanta batzuekin eta konparatu lortzen den kolorea pH eskalarekin. Saiakuntza 1.- Irakasleak hiru ontzi emango dizkizu. Disoluzioan dauden substantziak hauexek dira: HCl, NaOH eta ur distilatua. Identifikatu ontzi bakoitza. 2.- Irakasleak hiru ontzi emango dizkizu. Disoluzioan dauden substantziak hauexek dira: azido azetiko, ura eta amoniakoa. Identifikatu ontzi bakoitza. 3.- Irakasleak hiru ontzi emango dizkizu. Disoluzioan dauden substantziak hauexek dira: NaCl, amonio kloruro eta sodio azetato. Identifikatu ontzi bakoitza.


6. EMAITZAK ETA KALKULUAK 1.- Bete ondoko taula: 1A

1B

1C

2A

2B

2C

3A

3B

3C

Tornasol PH-metro Substantzia * Kolorea eta pH balioa 2.- Idatzi aurreko substantzia bakoitza uretan ematen dituen azido-base erreakzioak eta ondorioztatu izango duen pH-a.

ONTZIEN IKERKETA  

Aniturrik utzitako materiala

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you