Issuu on Google+

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beroa eta tenperatura

Beroa eta tenperatura Tenperatura sentsorea 1.- Oinarri teorikoa. Irakurri ondoko testua, beroa eta tenperatura kontzeptuak argitu eta bereizteko

Beroa eta tenperatura Beroa tenperatura desberdintasunaren kausaz bi gorputzen artean transferitutako energia da. Tenperatura gorputzen egoerari buruz informazioa ematen digun magnitudea da.Zehazki, tenperatura gorputz hori osatzen duten korpuskuluen abiadurarekin erlazionatuta dago. Horregatik gorputzaren tenperatura zenbat eta handiagoa izan, barne-energia handiagoa du, korpuskuluen abiadura (eta energia zinetikoa, beraz) handiagoa delako. Barne-energiak, dena den, gorputzaren masarekin eta bere izaerarekin (hau da, korpuskuluen arteko loturekin) ere zerikusia du. Gorputzen tenperatura neurtzeko erabiltzen diren tresnak termometroak dira. Erabilienak merkurio edo koloredun alkoholezko termometroak dira eta substantzia horien dilatazioan oinarritzen dira. Tenperatura handitzean merkurioak (edo alkoholak) bolumena handitzen du eta tenperatura jaistean, aldiz, uzkurtu egiten da.

2.-Aztertuko den galderaren planteamendua Etxean zaude lagunekin, eta sukaldera joan zara esnea eta tea prestatzeko ura berotzera. Esnea eta ura sutan jarri dituzue bi ontzi desberdinetan. Eztabaidan hasi zarete. Zuk esnea azkarrago berotuko dela diozu, ur-kantitatea handiagoa baita eta tea prestatzeko urak tenperatura altuagoa behar baitu. Zure lagunak , berriz, kontrakoa dio, hau da, ura azkarrago berotuko dela, esnea ura baino mantsoago berotzen dela-eta.

ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI 1


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beroa eta tenperatura

1) Zer uste duzu zuk? Hau da, zein aldagairen menpe dago gorputz bat berotzeko transferitu behar zaion energia, bero moduan kasu honetan? Eta nola eragingo dute aldagai horiek?Saia zaitez hipotesi bat ematen, gorputzari transferitutako energia eta aurreko aldagaiak erlazionatuz. ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________

2) Nola egiazta dezakezu aipatu dituzun faktoreak direla benetan eragiten dutenak? ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________________

Hurrengo saiakuntzan, eman duzun hipotesia egiaztatzen saiatuko gara. Kontuan hartu behar duzu beroa ezin dugula zuzenean neurtu, eta erregailu gainean egondako denborak emango digula transferitutako energiaren neurria. Neurri hori zuzena izateko, noski, denbora osoan erregailua su berdinean eduki behar duzu.!!!

3.- Saiakuntza: BEROAN ERAGINA DUTEN ALDAGAIAK MATERIALA: - Hauspeakin-ontzia - Erregailua - Termometroa/ Tenperatura sentsorea - Ura - Olioa - Balantza ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI 2


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beroa eta tenperatura

1.PROZEDURA 1.- Hauspeakin ontzian 100 g ur jarri. 2.- Neurtu termometroaren bidez uraren hasierako tenperatura. 3.- Ontzia sutan jarri, eta tenperatura 20 s-ero behatuz, neurtu 60ºC-tara iristeko behar duen denbora (denbora honek , esan bezala, transferitu zaion energiaren neurria ematen digu.

Osatu ondoko taula: Denbora (s)

0

20

40

60

80

100

120

140

160

180

200

220

Tenperatura (ºC)

4.- Hartu 100 g ur hotz eta neurtu 80ºC-tara iristeko behar duen denbora, berriro ere neurriak 20 segundoko tartearekin hartuz. Gehitu zutabe gehiago taulari behar izanez gero. Denbora 0 (s) Tenperatu ra (ºC)

20

40

60

80

100

120

140

160

180

200

220

240

260

5.- Hartu 200 g ur hotz eta neurtu 60ºC-tara iristeko behar duen denbora. Gehitu zutabe gehiago taulari behar izanez gero. Denbora 0 (s) Tenperatu ra (ºC)

20

40

60

80

100

120

140

160

180

200

220

240

260

6.- Hartu 100 g olio eta neurtu 60ºC-tara iristeko behar duen denbora. . Gehitu zutabe gehiago taulari behar izanez gero.

Denbora (s) Tenperatura (ºC)

0

20

40

60

80

100

120

140

160

180

200

Irudika itzazu batera eta kolore desberdinez goiko tauletan dituzun datuak ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI 3


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beroa eta tenperatura

Baieztatuta gelditu al da eman duzun hipotesia ? 2. PROZEDURA Orain, saiakuntza bera egingo dugu, baina termometroaren ordez tenperatura-sentsore bat eta datu-bilketa egiteko DataStudio programa erabiliz. 1. Hauspeakin ontzian 100 g ur jarri. 2.- Sartu tenperatura-sentsorea, programatu saiakuntza tenperatura neurketak 10 segunduero egiteko, eta sakatu programako “inicio� botoia. Utzi datuak jasotzeari 5 minutu pasatu direnean. 3.- Atera sentsorea hauspeakin-ontzitik eta utzi hozten txorroteko ura daukan beste hauspeakinontzi batetan minutu batzuk. Pauso hau beti errepikatu behar da saiakuntza berri bat hasi aurretik. Errepikatu 1. prozeduran azaltzen diren 4.-, 5.- eta 6.- ataletan emandako pausoak Behekoaren antzeko grafikoa lortuko duzu. Kendu grafiko hau eta txertatu zuk lortutakoa.

ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI 4


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beroa eta tenperatura

4.- LORTUTAKO EMAITZEN INTERPRETAZIOA

1.- MATERIA KANTITATEA BIKOIZTEN DENEAN, TENPERATURA ALDAKETA BERA LORTZEKO BEHAR DEN DENBORA EDO ENERGIA ______________________________________________________________________________ ______________________________________________________________________________

2.- SUSTANTZIA DESBERDINEN KANTITATE BERDINEI BERO KANTITATE BERDINA EMATEAN SUSTANTZIA HAUEN TENPERATURA ALDAKETAK ______________________________________________________________________________

3.- BEROTZEN EDUKITAKO DENBORA HANDITZEAN TENPERATURA ALDAKETA ______________________________________________________________________________

4.- BAIEZTATUA GELDITU AL DA HIPOTESIA? ______________________________________________________________________________ BERO ESPEZIFIKOA Aurreko saiakuntzan ikusi dugunez,energia desberdina eman behar zaie 100g ur eta 100 g oliori 20ºCtatik 60ºCtara igotzeko. Hau izaera desberdina dutelako gertatzen da. Hau da beroaren adierazpenean azaltzen den “c” konstanteak jasotzen duena. Hau da bere definizio operatiboa:

Bero espezifikoa substantzia baten gramo bati bere tenperatura Celsius gradu bat igotzeko beroaren bitartez eman behar zaion energia da. Bero espezifikoaren unitatea J/kg.ºC da. 5.- Prozedurako 4.- atalean 100 g ur 80ºC-taraino berotu dira. Lortutako datuekin ondorio batzuk ateratzen saiatuko gara. Lehendabizi, erabili duzun bero iturriak segundoko zenbat bero ematen duen kalkulatuko dugu. ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI 5


Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beroa eta tenperatura

Horretarako gogoratu beroa Joule-tan neurtzen dela. ¿ Zenbat Joule behar dira gramo bat uraren tenperatura 40ºCtik 80ºCtaraino igotzeko? ______________________________________________________________________________

¿Zein izan da uraren masa zure saiakuntzan? ______________________________________________________________________________

Zenbat Joule behar izan dira ur masa horren tenperatura 40ºCtik 80ºCtaraino igotzeko? ______________________________________________________________________________ ¿Zenbat denbora pasa da tenperatura 40 ºC izatetik 80 ºC izatera pasa arte? ______________________________________________________________________________ Bero

iturriak

__________Joule

eman

baditu

ura

40ºC-tik

80ºC-tara

igotzeko

eta

hau_______segundotan egin badu, zenbat Joule ematen ditu bero iturri honek segundoko? ____________ 6.- Zertarako erabili daiteke datu hau? ______________________________________________________________________________

7.- Aurreko datua erabiliz, kalkula ezazu olioaren bero espezifikoa

ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI 6


BEROA/TENPERATURA