Page 1

2013ko irailaren 9an/ 1.zenbakia

2018ko azaroaren 9an 9. zenbakia

www.azpeitikoikastola.eus

ikasberri@azpeitikoikastola.eus

@azpeitiikastola

XXXVI. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK Gure ikasleek, aurtengo Euskal Antzerki Topaketez gozatzeko aukera izango dute. Era berean, gure artistek, Ikastolako antzerki tailerreko ikasleek, hiru obra ANTZEZTUko dituzte azaroaren 13an arratsaldeko 15:30ean Soreasu Antzokian: “ZER DA HAU!”

“HAU KOMERIA”

“BASOA”

BAIMEN eta DATU TRATAERA (DBEG) Datu Babeserako (DBEG) legedira egokitzeko bidean bidean bi zatitan egingo da gure Ikastolan datu eta baimen trataera, irudi baimenak batetik eta datu kontrasteak bestetik. 1/ IRUDI BAIMENAK (datorren astean jasoko duzue etxeko gazteenaren bitartez). Sinatu eta Idazkaritzara itzuli beharko da. 2/ DATU KONTRASTEAK aurrerago.

IKASTOLAKO BARNE BEKA SISTEMA 18-19 Martxan da aurten ere ikastolako barne beka sistema. Honi buruzko informazio eta eskaera orriak Idazkaritzan ditugu (goizez 10:00etatik 13:00etara).

Telefonoz ere hitzordua eska daiteke. Dokumentazioa aurkezteko epea azaroak 23 da.

UDAZKENA IKASTOLAN LH 2ko neska mutilak udazkenaren inguruan aritu gara hainbat jarduera egiten. Inguruko ibilalditxoetan gaztainak, hurrak, ezkurrak eta hosto koloretsuak biltzen. Sakona baratzetan udazkeneko uzta ikusi genuen.Inguruko gure basoak aztertuz koloreak,fruituak,hostoak...ikusi eta bildu genituen. Denon artean ikasitakoa laburtuz erakusketa antolatu dugu ikastolaren sarreran.


AZPEITIKO HERRIARTEKO IX. KROSS MISTOA Larunbatean ospatu zen Ikastolak antolatutako Herriarteko Kross Mistoa. IX. urtez jarraian antolatzen den lasterketa herrikoi honetan, aurten ere parte hartzea bikaina izan zen eta giro ederra somatu zen ibilbide osoan. Maite Arraiza (Barakaldo) eta Urtzi Murgia (Lazkao) izan dira aurrenak. Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona berriz lehen azpeitiarrak. Zorionak guztioi!

LOTERIA (97340) DAGOENEKO SALGAI Ikastolako idazkaritzan 15:00etatik 17:00etara Beste salmenta puntu batzuk: - Aratz Erreka, Kantoi, Niza eta “Berdie” tabernetan - Inaxita eta Kimetz ileapaindegietan - Jone eta Maikar estetika zentruan - Agirre Opari-dendan - Arrospide Oinetako-dendan - Arrate Okindegian.

ERRIGORA: OTARREN KANPAINA

ESKATU AZAROAREN 13a baino lehen 50€ren TRUKE JASO ABENDUAREN 4 edo 5ean. (Ikastolako Idazkaritzan)

IKASTOLAREN URTEURRENAK Azarokoak dira ikastolan gogoan ditugun bi urteurrenak: - Azaroak 11: Itxialdia bukatu zenetik HOGEITA BOST urte bete dira. - Azaroak 17: Ikastola inauguratu genuenetik HOGEITA BI urte beteko dira.

KLIKAZETA 9  
KLIKAZETA 9  
Advertisement