Page 1

2019ko azaroaren 8an 9. zenbakia

www.azpeitikoikastola.eus

ikasberri@azpeitikoikastola.eus

ARTEZKARITZA BERRITZEA Datorren Ohiko Batzar Orokorrean, ARTEZKARITZA BATZORDEKO kideak berriztatzeko lehenengo fasea (hautagaia proposatzeko aukera) bukatuta, gogoratu norbere burua aurkezteko aukera zabalik dagoela eta interesatuok izena eman dezakezuela Idazkaritzan, ostirala, azaroak 15, arratsaldeko 17:00ak baino lehen. Artezkaritza Batzordea

GELAKO BILERA (HH2) Ohiko HH2ko 1. GELAKO BILERA azaroaren 20an izango da. Beraien gelan, arratsaldeko 19:00etan

X. KROS MISTOA (azaroak 16) Berrikuntzaz beterik datorren aurtengo X. edizioari buruzko xehetasun gehiagorekin gatoz. Enparantza Nagusitik abiatu, Zelai Luzea zeharkatu eta Erdi Kalean gora berriro ere Enparantzara iristen den 1,1 Km-tako zirkuitoari itzuli bat, hiru edo sei egiteko aukera izango da. Topatu bikotea eta erabaki zein duzuen neurriko ibilbidea.

azaroaren 16an ENPARANTZA NAGUSIAN

EGITARAUA 09:00-12:00

Ikastolako Idazkaritzan ere izen-ematea martxan

Eskola kirola (atletismoa)

16:00

Kroserako izen-ematea, jolasak Marea Urdinaren eskutik eta musika izango dira

17:00

Kros mistoaren irteera

18:00

Jan edana eta oparien zozketa

ESPERIENTZIA BERRIETAZ GOZATZEN Opus Liricak, OPERA genero musikala ikasleei ezagutarazi eta hurbildu asmoz, sei urtetik hamabi urte bitarteko ikasleei zuzendutako emanaldia antolatu du. Aukera hau aprobetxatuz, aurten gu ere han izango gara. Gaur, azaroak 8, Donostiako Victoria Eugenia antzokian “La serva padrona� izenburua duen opera emanaldira joan dira gure Ikastolako LH1etik LH5era bitarteko ikasleak. Goza dezatela!!


XXXVII. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK Gure ikasleek, aurtengo Euskal Antzerki Topaketez gozatzeko aukera izango dute. Era berean, gure artistek, Ikastolako antzerki tailerreko ikasleek, bi obra ANTZEZTUko dituzte azaroaren 13an arratsaldeko 15:30ean Soreasu Antzokian: “ONGI ETORRI”

“ETXEPEAN SORPRESA”

IKASTOLAREN URTEURRENAK Azarokoak dira ikastolan gogoan ditugun bi urteurrenak: - Azaroak 11: Itxialdia bukatu zenetik HOGEITA SEI urte bete dira. - Azaroak 17: Ikastola inauguratu genuenetik HOGEITA HIRU urte beteko dira.

LOTERIA (90680) DAGOENEKO SALGAI Ikastolako Idazkaritzan 15:30etik 17:30era Beste salmenta puntu batzuk: - Aratz Erreka, Kantoi, Niza eta “Berdie” tabernetan - Inaxita eta Kimetz ileapaindegietan - Jone eta Maikar estetika zentruan - Agirre Opari-dendan - Arrospide Oinetako-dendan

OTARREN KANPAINA

ESKATU IKASTOLAKO IDAZKARITZAN AZAROAREN 19a baino lehen Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da ERRIGORA. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Profile for Azpeitiko Ikastola

KLIKAZETA 9  

KLIKAZETA 9