Issuu on Google+

2013ko azaroaren 8an/ 9. zenbakia

“GALERIA DE ARTE” ERAKUSKETA IKASTOLAKO SARRERAN

Haur Hezkuntza 5 urtekoen eta Lehen Hezkuntza 6. mailako ARTISTEK egindako ARTElanak ikusgai daude ikastolako sarreran. Etorri ikustera!! LAN POLITAK BENETAN!!

ISTRIPUAK EKIDITEKO AHOLKUAK hitzaldia Mikel Aramendik (AESLEME, Bizkarrezurreko lesioak ikertzeko Elkarteko kidea) pasa den asteazkenean, istripuak ekiditeko aholku praktikoak eman zizkien DBH4 eta DBHO 1ko ikasleei. Neurri eta babes (kasko homologatua, segurtasun uhala, umeen segurtasun - aulkia) egokirik gabe, edonori gerta dakiokeela istripua.

ZATOZ…OINEZ IKASTOLARA !! ALDAKETAK Ikusita eguerdiko taldea osatzeko nahiko ikasle ez zegoela berau bertan behera geratzen da. Hala ere adierazi nahi da taldetxo bat osatuko balitz aurrera eramango litzatekeela.

ANIMATU goizetan parte-hartzera eta Arantxa Olazabalek lagunduta Ikastolara OINEZ etortzera. EMAN IZENA idazkaritzan!!

IKASTOLAREN URTEURRENAK azarokoak dira ikastolan gogoan ditugun bi urteurren: - azaroak 11: Itxialdia bukatu zenetik HOGEI urte bete dira - azaroak 17: Ikastola inauguratu genuenetik HAMAZAZPI urte beteko dira.


IKASTOLAKO ARROPA BERRIA!!! Orain bi asteko KLIKazetan agertu bezala ikastolako txandal eta ekipazioaz gain mallak eta kirol elkartearen kirolerako poltsa gehitu ditugu eskeintzara. Jendea galdezka dabilenez ia aukera egongo den berau ikusi, probatu eta eskaerak egiteko beste bi egun jarriko dira hurrengo astean. ESKAERA BERRIAK EGITEKO AUKERA: - Azaroaren txikian.

12 eta 14an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara ikastolan, idazkaritza ondoko gela

25€

30€

OHARRA: ESKAERAK EGITEKO HURRENGO AUKERA MARTXO INGURUAN IZANGO DA. EZ GALDU AUKERA!

OHARRAK EGONALDIAK ATZERRIAN programa (DBH3tik BATX2ra) interesatuok zaindu datak izena emateko epea: azaroaren 20an bukatzen da ERRIGORA ekimena “hegoaldeko uzta, euskari puzka” saski bikaina erosi eta %25 lagundu azaroaren 15ean bukatzen da LOTERIA SALGAI (12302) Oharra: NIZA tabernan ez da egongo aldiz KANTOI tabernan egongo da, aurreko astean aipatutako lekuez gain. - Ikastolan (dendan): astearte eta ostegunetan 17:15etik 18:00etara - Aratz Erreka eta Ametsa tabernetan - Inaxita eta Maria Luisa Salegi (Kortatxo) ileapaindegietan - Jone eta Maikar estetika zentruan - Agirre Oparidenda eta Arrospide Oinetako dendan - Barrenetxe Harategian eta Arrate Okindegian.

TAILER KUOTAK

datorren astean, lehenengo hiruhilabeteko tailer kuotak pasako ditugu.


Klikazeta 9