Issuu on Google+

2013ko urriaren 24an/ 7. zenbakia

erribera – ERRIGORA - herrigara Iazko esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren bigarren urtea. Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa da; nekazariek ekoitzitako produktuak erosiz, lortutako irabazien bidez euskarak irauteko eta garatzeko arazoak dituen lurraldeetako hainbat ekimeni bultzada ematen zaio. ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascófona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

50 €-ren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Olio botila bi (bat ekolojikoa) 3 piper poto (bat ekologikoa) Potxak Kardoa Borraja Orburuak 2 zainzuri lata Tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) Barazki krema (ekologikoa Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari esker. Aurten bilduko den dirua hiru proiektu zehatz laguntzeko erabiliko da: Egoera larrian den Lodosako ikastola “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimena Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzea ERRIGORA ekimenean parte hartzen duten eragileek edo haien bitartez saldutako produktuen irabaziak eragile bakoitzak bultzatutako proiektura bideratuko dira. Ikastolen kasuan, ikastolek eta haien bitartez saldutako produktuen irabaziak Lodosako ikastolara bideratuko dira.

ESKAERA Idazkaritzan: urriaren 28tik azaroaren 15ra, 50 €-ren truke Jaso: idazkaritzan (abenduaren 9tik 12ra)


Larunbatean, 5. KROS MIXTOA antolaketan lanera datozenentzat OHARRA

larunbatean arratsaldeko 16:30ean elkartuko gara enparantza nagusian.

IKASTOLAKO ARROPA ESKAERA Eskaera berriak egiteko urtean bi aukera egongo dira. Ikasturte hasieran, urria bueltan lehenengoa eta bigarrena aste santu inguruan.

ESKAERA BERRIAK - Urriaren 29 eta 31an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara ikastolan, idazkaritza ondoko gela txikian. (Arropa ikusi eta probatzeko aukera egongo da. )

ESKAINTZA BERRIA!!! Ikusgai idazkaritzan

OHARRAK BEKA (0-18 urte) ESKATZEKO EPEA martxan da eta azaroak 5ean bukatuko da EGONALDIAK ATZERRIAN programa (DBH3tik BATX2ra) datorren astean jarriko dugu martxan. izena emateko epea: azaroaren 1etik 20ra NAFARROA OINEZ ZOZKETA: zenbaki saritua 4125 (ordezkoa: 19173)

AGENDA Urriak 28, astelehena

21:00etan

LH-5 eta 6ko GELAKO BILERAk

Urriak 29, asteartea

21:00etan

LH-3 eta 4ko GELAKO BILERAk

Urriak 30, asteazkena

21:00etan

LH-2ko GELAKO BILERA


Klikazeta 7