Page 1

2018ko maiatzaren 18a

2013ko irailaren 9an/ 1.zenbakia

28. zenbakia

www.azpeitikoikastola.eus

ikasberri@azpeitikoikastola.eus

@azpeitiikastola

GELAKO BILERA ETA HITZALDIEN EGUTEGIA Maiatzak 23, asteazkena

IREKIA

19:00

“KiVa Ikastola gara” SAIO IREKIA GURASOENTZAT

Maiatzak 28, astelehena

HH 0,1

19:00

HITZALDIA eta ondoren, GELAKO BILERAk

(*) SAIOA

“KiVa Ikastola gara”

Gidariak: Ikastolako KiVa taldea Edukia: Bigarren urtez jarraian, eskola jazarpenaren aurkako KiVa programarekin

ari gara lanean gure ikastolan. Iaz eman genituen programa ezagutu eta ezartzeko lehen pausoak, eta gaian sendotzeko aukera izan dugu bigarren ikasturte honetan. Eskola jazarpenari izena jartzen dio Kiva programak, eta zehazki lantzen du modu sistematiko eta progresiboan, txikitatik hasita, ikastetxe osoa inplikatuz. Ikasleekin egiten den lana indartzea ezinbestekoa da, gurasoen parte hartzearekin. Jazarpena bizi izan duten lagunek, hazten direnean, erasotzailearen mehatxu eta irainak baino gehiago gogoratzen dituzte sarritan ingurukoen isiltasuna eta pasibotasuna. Helburu honekin antolatu dugu gurasoentzako saioa. Ikastolako KiVa taldeak gidatuta, programaren oinarrizko ezaugarri teorikoak berrikusteaz gain, kasu errealen inguruko hausnarketa bideratuko da saio parte hartzaile eta dinamiko batean.

HOMO-TRANS-BI FOBIAREN KONTRAKO EGUNA Atzo, maiatzak 17, Homofobia- transfobialesbofobiaren kontrako eguna ospatu genuen. Hori dela eta, gure ikastolan honen inguruko hainbat ekintza burutu ditugu. DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak autoantolaketa taldeko partaide izanik hainbat ekintza burutu dituzte astean zehar, bai DBHko gelatan eta bai jolas orduetan LH 5 eta LH 6ko ikasleekin ere bai.

AZPEITIKO UDALAREKIN HITZARMENA Maiatzaren 15ean izandako udalbatzarrean onartu zen Azpeitiko Udala eta ikastolaren arteko hitzarmen berria. Aurrekoa bere muga egunera iritsita, pozgarria da hitzarmena aho batez onartu zela adieraztea.


MENDIMETROAK XOXOTETIK (maiatzak 27an) Iazko Kilometrotan abian jarritako Mendimetroak ekimenaren 2. edizioa ospatuko dugu aurten. Lehiakortasuna alde batera utzi eta haur eta gazteen artean mendizaletasuna bultzatzea du helburu. Bide batez, mendiak komunitatea sendotzeko duen indarra azpimarratu nahi da. Iaz bezala, Ikastola bakoitzak bere mendi irteera bat aprobetxatuz taldeko argazkia egingo du, eta irudi guztiekin egindako muntaia Kilometroak 2018ko webgunean jarriko da ekainaren hasieran. Gure kasuan, maiatzaren 27an Lagun Onak MBrekin elkarlanean, Xoxoteko egunaz baliatuz familia argazkia aterako dugu, KILOMETROAK 18ko IKURRA eskuetan, beste ikastoletako argazki guztiekin batera bilduma bikaina osatzeko erabiliko dena Urretxu Zumarragan.

HERRI KIROLETAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN AZPITXAPELDUN Pasa den larunbatean, maiatzak 12, Tolosako Uzturpe frontoian jokatu zen eskolarteko herri kiroletako Gipuzkoako txapelketa. Bertan, ikastolako ordezkaritza izan genuen, LH 6ko neska-mutilak. Final oso polita jokatu ostean, gure ikasleek, 2.postua lortu zuten. ZORIONAK DENOI !!!!

IBILALDIAra AUTOBUSA IKASTOLATIK IRTEERA: 09:00etan anbulategi aurretik

maiatzak 27

ITZULERA: arratsaldeko 18:00etan Santurtzitik

SANTURTZIN

IZEN EMATEA eta ORDAINKETA Idazkaritzan, maiatzaren 25erako, 13:00 aurretik PREZIOA: 6 euro gure ikasleentzat // 12 euro gainontzeko guztientzat

ORIENTAZIO SAIOAK Azken astean bi zentrotako eskaintza ezagutzeko aukera izan dugu ikasle eta gurasook lanbide heziketaren inguruan: Elgoibarko MEKA lanbide heziketa eskola eta Zarauzko OTEITZA lanbide heziketa eskola.

MAIATZAK 25:

Ekainak 1etik 22rako JANGELAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA (Maiatzaren 31an bukatzen da ikasturteko ohiko JANGELA ZERBITZUA)

Klikazeta 28  

GELAKO BILERA/HITZALDIAK HOMO-TRANS-BI FOBIAREN KONTRAKO EGUNA AZPEITIKO UDALAREKIN HITZARMENA MENDIMETROAK XOXOTETIK (maiatzak 27) HERRI KI...

Klikazeta 28  

GELAKO BILERA/HITZALDIAK HOMO-TRANS-BI FOBIAREN KONTRAKO EGUNA AZPEITIKO UDALAREKIN HITZARMENA MENDIMETROAK XOXOTETIK (maiatzak 27) HERRI KI...

Advertisement