Issuu on Google+

2014ko apirilaren 30ean 26. zenbakia

GELAKO BILERA Bigarren hiruhilabeteari bukaera emanez DBH4ko gelako bilera izango da datorren astean. Bertan, besteak beste ibilaldiko gaia landuko da.

maiatzak 6, asteleartea

DBH4

Iluntzeko 21:00etan beraien gelan

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA ZABALIK ETORKIZUNERAKO JANTZITA lelopean ikastolan Batxilergoko aurrematrikula zabalik da maiatzaren 5tik 15era. Zure inguruan batxilergoa egitea nahi duen ikasleren bat baduzu esan ikastolara etortzeko maiatzaren 7an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egingo diren ATE IREKIetara. LUZATU GONBITEA!! ANIMATU!! Bertara etorri behar dutenek dei dezatela 943151246 telefonora.

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO 34. BERTSOLARI TXAPELKETA Gipuzkoako Eskolarteko 34. Bertsolari Txapelketan parte hartu dute gure ikasleek: LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko ikasle batzuk idatzizkoan, apirilaren 10ean Azkoitian. DBH 4ko Jon Ander Iriondok bat-batekoan Mutrikun, apirilaren 4an. Bertan 2. postua lortu zuen. ZORIONAK DENOI!!!

HERRI URRATSera AUTOBUSA IKASTOLATIK IRTEERA: 9:00etan Anbulategi aurrean

maiatzak 11

ITZULERA: arratsaldeko 18:00etan

SENPEREN

IZEN EMATEA eta ORDAINKETA: Idazkaritzan, maiatzaren 9rako, 13:00 aurretik PREZIOA: 6 euro gure ikasleentzat 12 euro gainontzeko guztientzat


PALETAKO FINAL ERDIAK Gipuzkoako Txapelketa Paletan Gipuzkoako Txapelketeako final erdietara iritsi dira gure ikasleak. Hona datuak: IKASBERRI A – IMAZ BERTSOLARIA 1 (Altzo) Larunbatean, maiatzak 3 16:00etan Altzoko pilotalekuan IKASBERRI A : Maddi Balerdi , Araitz Unanue eta Ilazki Odriozola (LH 6) IKASBERRI C – OIARTZUN 1 (Oiartzun) Larunbatean, maiatzak 3 16:00etan

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan

IKASBERRI C: Iñaki Azpillaga eta Oñatz Martija (LH 5)

Aldiz, finalera zuzenean sailkatu dira : - Alebin mutiletan Ikasberri E taldea: - Infantil mutiletan Ikasberri taldea:

Aimar Egiguren eta Unax Elizondo (LH 5) Eneko Martija eta Oier Alkorta (DBH 2)

IKASBERRI KIROL ELKARTEKO ZOZKETA Ordezko zenbakiarentzat (71953) izan da saria Bi lagunentzat 8 egun pentsio erdian Tenerifen eta 500€ diru saritan. Irabazlea kirol elkarteko futbolari dugun Xabier Agirrezabal Jauregi izan da. Zorionak eta disfrutatu sariaz !!

SAGARTZAZU FUTBOL TXAPELKETA (apirilak 19/20) Azpeitiko eta Azkoitiko lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbolean. Partiduak larunbatean eta igandean goizez jokatu ziren. Bi egunetan eguraldi ona izan zuten lagun. Giro bikaina egon zen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak. LH 6ko neskak izan genituen Ikastolako ordezkari eta Karmelo Etxegarairen aurka finala jolastu zuten. Gure neskak partidu bikaina jolastu zuten eta zoriondu nahi ditugu TXAPELDUN izan ditugulako. ZORIONAK GUZTIOI!!!!


Klikazeta 26