Issuu on Google+

2014ko martxoaren 7an 21. zenbakia

XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK (EHIren eskutik datorren astean)

Euskal Herriko Ikastolak antolatuta. Informazio gehiago ikastolako webgunean.

LAN POLTSA OSATZEKO DEIALDIA BEHARREZKO TITULAZIOA: - Majisteritza titulua (Atzerriko Hizkuntza edo Musika arlokoa) eta - EGA edo baliokidea interesatuak curriculum-ak martxoaren 14rako ikastolara helarazi AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI KOOP. E. Loiolako Inazio hiribidea 26 20730-AZPEITIA e. maila: ikasberri@azpeitikoikastola.net tel:943-151246 (faxa:943.151776) OHARRA: Deialdi honi erantzunez bidalitakoak soilik hartuko dira kontutan !! Mesedez erreferentzia ipini: 2014 martxoa


UDALEKU IREKIETARAKO BEGIRALEEN DEIALDIA Ikastolan antolatzen ditugun udalekuetan begirale/zuzendari izateko izena eman nahi duenak datorren martxoaren 21erako egin dezala idazkaritzan curriculuma ekarriaz. Ezinbestekoa: begirale titulua izatea (zuzendari izateko zuzendari titulua) Kontutan izango ditugu: - esperientzia - adina - ikastolarekiko hurbiltasuna Ekintza honetan praktikak egin nahi izanez gero jakinarazi idazkaritzan epe horretan

IKASTOLAKO OPOR LEKU eta UDALEKUAK Gaurko KLIKazetarekin batera ikastolako oporleku eta udalekuen inguruko informazio diptikoa doakizue. Bertan aste santu, udaleku ireki eta Enjoy Englishen inguruko informazioa doakizue. Azpimarratu nahi genuke ENJOY ENGLISH udalekuen eskeintza. Ikastolan bertan antolatzen diren ingeles udalekuak dira. 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat antolatzen diren udalekuak dira, eleanitz ikastolako hizkuntza proiektuan oinarrituta dago. Jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatzen duten programa da. Udalekuak eta ingelesa uztartzen ditu. Informazio gehiago apirilaren 2an egingo den bileran emango da. Bestetik ikastolen elkartearen eskaintza ere eskura duzue gaur jaso duzuen IKASTOLA aldizkariarekin batera. Hala ere informazio gehiago www.aisialdia.net eta ikastolako webgunean. Adi izen emate epeekin!!!!

IKASTOLAKO ARROPA ESKATZEKO EGUNAK Dakizuen bezala ikasturtean zehar ikastolako arropa eskaera bideratzeko hainbat egun jartzen dira. Ikasturte bukaerari begira hemen hurrengo eskaera egunak. NOIZ: martxoaren 13 eta 20 ORDUA: arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara

IKASBERRI KIROL ELKARTEKO ZOZKETA

Zozketaren zenbaki saritua

75295

izan da.

SARIA: Bi lagunentzat 8 egun pentsio erdian Tenerifen eta 500â‚Ź diru saritan da. (Hilabeteko epea du zenbakiak agertzeko) Denbora hori igaro eta agertu ez bada ordezko zenbakia 71953 izan da.


Klikazeta 21