Issuu on Google+

2014ko urtarrilaren 31n 17. zenbakia

2014-2015 MATRIKULAZIO KANPAINA ABIAN DA (otsailak 3-14)

ZATOZ IKASTOLARA Aurreko KLIKazetan azaldu bezala martxan da matrikulazio kanpaina. Azken urteetan denon artean egiten ari garen lana, ari da bere fruituak ematen eta ikastola hazten ari da. Hazkuntza horren ondorio da ikastolak dituen plazak gero eta lehenago betetzen zaizkigula. Hori dela eta, plaza gordetzeko gomendioa egiten dugu. Nahiz oraindik ikastolan oraindik ez hasi behar komenigarria da izena eman eta lekua gordetzea. Horretarako nahikoa da ikastolara deitu edo bertaratzea eta zuen asmoen berri ematea. Bestetik, zuen ingurukoek ikastolan hasteko asmoa badute eta oraindik izena eman ez badute jakinean jartzea eskertuko genuke. Eta jakin IKASTOLA EZAGUTZEKO AUKERA dagoela bertatik bertara. Bakarkako elkarrizketarako hitzordua hartzeko deitu dezatela 943 15 12 46 ikastolako telefono zenbakira eta beraiei ondoen datorkien ordu eta egunetan elkartuko ginateke. DENON AHALEGINA EZINBESTEKOA DA

Matrikulazioa dela eta… plaza gorde!

BATZARREKO ERABAKIAK 2013ko abenduaren 12an ikastolan egin zen Ohiko Batzar Orokorrean ondorengo erabakiak hartu ziren. - Aurreko ikasturteko kontuak onartzea (12/13) - 13/14 ikasturteko aurrekontua onartzea. - Estatutuen 47. artikuluaren aldaketa. - Barne beka sistema martxan jartzea. - Artezkaritza Kontseiluaren berritzea. – Utzi dutenak: Modesto Martija, Larraitz Alkorta, Olatz Legarda-Ereño, Oskar Ibarguren, Aitor Larrañaga eta Aitor Unanue. – Aukeratuak: Josu Azpillaga, Maitane Etxeberria, Jon Aurrekoetxea, Ainara Betegi, Aitor Larrañaga eta Anjel Sarasua. – Jarraitzen dutenak: Luis Astigarraga, Gurutze Aldalur, Arantxi Isart, Mikel Agirre, Mikel Belar eta Marijo Urkizu Lerro hauen bitartez eskertu utzi dutenei egindako lana eta ongi etorria eman nahi diegu sartu berri direnei. Bestalde, urtarrilaren 22an egindako lehenengo Artezkaritzaren bileran, karguen izendapena egin zen. - Lehendakaria: Maitane Etxeberria - Lehendakariorde: Josu Azpillaga - Idazkaria: Ainara Betegi - Diruzaina: Mikel Belar

OHARRAK Ikastolako barne beka sistema Dakizuen bezala ikastolak martxan jarri duen ekimen berri bat da barne bekena. Gaur amaituko dela eskaerak egiteko epea eta eskaera egin dutenekin ondorengo egunetan jarriko gara harremanetan. Jakin informazioa nahi duenak idazkaritzan duela eskuragarri. Birziklaketa – DENON ARDURA Organikoentzat dagoen ontzi marroian denetarik aurkitzen dugu. Zalantza dagoenean errefuxara bota !!! Ikastolako arropa erosteko aukera – Txandala, ekipazioa, mallak, sudadera edo motxila Noiz: otsailak 3 eta 6, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara Non: Idazkaritza ondoko gela txikian


SANTAESKEA 2014 arratsaldez

Otsailak

4 ASTEARTEA

Bertsolari eta trikitilariekin batera LOIOLA INGURUAN hasi eta IKASTOLAKO ATARIAN emango diogu amaiera

15:00etan DBH-4 16:30ean HHtik DBH-4ra

LOIOLA inguruan IKASTOLAKO ATARIAN

gauez BERTSOLARI ETA TRIKITILARIEKIN KALEAK KANTUZ ALAITZERA

19:00etan AMETSA TABERNA aurreko plazan elkartu eta koplak abestuaz ibiliko gara herriko kaleetatik. ANIMATU!!!! Parte hartuaz bultza ditzagun gure ohiturak

OHARRA: egun horretan kolore biziko zapia eta makila ekartzea eskatzen da. HIZKAMIZKA LEHIAKETA ETBn ETBtik gonbidapena jaso dugu bertan partehartzeko. 18 urtetik gorakoa izatea da balditza eta trivial-eko galderak izan ohi dira bertan. Ekonomia azpibatzordetik eskaera egiten zaizue bolondresak aurkezteko bertan partehartu eta ikastolarentzat dirutxo bat lortzeko. Interesatuok jakinarazi idazkaritzan.

ERAKUSKETA BERRIA: EGIPTO (LH3) LH 3ko ikasleok, 2. Unitate Didaktikoan, “Aintzinako Egipto” gaia jorratu dugu. Bertan, Nilo ibaiak izan duen eta duen garrantziaz jabetu gara: -Urtaroak, Niloren egoerak finkatzen zituela. -Hilabete batzutan, Nilo ertzeko baratza guztiak, Nilok “hartzen” zituela, guztiak desagertu araziz. Baina ibaia behera joaten zenean, baratzetan lur oso aberatsa uzten zuela ondoren erein eta uzta ederrak jaso ahal izateko. -Faraoi, obelisko eta piramiden “sekretuaz” ere aritu gara. -Baratzetara ura igotzeko egiptoarrek zuten makina bat ezagutu eta eraiki dugu. Azken batean, proiektu bezala eta talde lanean, maketa bat eraiki dugu. Ikastolako sarreran, ikusgai duzue. ANIMATU! Oso politak geratu zaizkigu eta!

JOSEBA ERREKONDOREN HITZALDIA Aurreko astean, Joseba Errekaldek, Ikastolako DBH01eko ikasle taldeari eskaini zion hitzaldia. Harri Beltza (Gib birusaz afektatuta daudenei eta beraien gertukoei laguntza emozionala ematen die) elkarteko kidea denak, birusaren transmisio eta prebentzio bideak azaldu zizkien ikasleei, bere bizipen pertsonalak agertzeaz gain.


Klikazeta 17