Issuu on Google+

2013ko irailaren 9an/ 1.zenbakia

2017ko urtarrilaren 13an 13. zenbakia

www.azpeitikoikastola.eus

ikasberri@azpeitikoikastola.eus

@azpeitiikastola

KiVa PROGRAMA ABIAN GURE IKASTOLAN !!! Abian da jada, gurean ere, eskola-jazarpena prebenitzea eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egitea xede duen KiVa proiektua. Eskolan jazarpen egoerak murriztu eta ongizatea hobetzen duela ondo frogaturiko programa da berau, horren testigu izanik Finlandiako Lehen Hezkuntzako eskoletako esperientzia. KLIKazeta honekin batera gutun bat iritsiko zaizue etxeetara programari buruzko azalpen gehiago eta gure ikastolan emango diren lehen urratsen berri emanez. Lehenengo ekintzen artean, gurasoentzako aurkezpen bilerak aurreikusten ditugu. Bileren antolaketa egoki bat egin ahal izateko izen ematea eskatzen denez, begiratu, mesedez, arretaz datak.

KiVa ikastola gara !!!

SEASKAKO EGUTEGIA 2017 LAGUNDU IPARRALDEKO IKASTOLAK Urtero bezala, Seaskako lagunek 2017ko egutegia atera dute eta idazkaritzan dituzue salgai 5â‚Źtan

IKASLEEN (DBH2 / DBH4) OTARRA IKASLEEN OTARRAko ZENBAKI SARIDUNA

1267

IĂąaki Azpillaga ikastolako DBH2ko ikaslea izan da sariduna. ZORIONAK!!

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu Santo Tomas egunean lanean laguntzen fin-fin ibili zineten guztioi.


urtarrilak 19 osteguna

DANBORRADA IKASTOLAN SOINEAN ERAMATEKOAK:

arratsaldeko 16:00etan

LEHEN HEZKUNTZA LH 1 (NAPOLEON) Praka bakeroak edo urdinak Jertse gorria Oinetako ilunak KANTINER@K/BANDERADUNA guztiek: Blusa edo jertse zuria Oinetako ilunak neskak: Leotardo zuriak mutilak: Praka bakero edo urdinak eta baserritar txapela

LH 3 (SOLDADUAK) Praka bakeroak edo urdinak Alkandora zuria Deportiba zuriak

KANTINER@K/BANDERADUNA Blusa edo jertse zuria Leotardo zuriak Oinetako ilunak

LH 5 (BASERRITARRAK) Baserritar jantzia: - Bururako, neskak zapia, mutilak txapel beltza - Oinetan abarkak Kaleko danborradan erabiliko duten gerriko iluna KANTINER@K/BANDERADUNA/ZUZENDARIA

Baserritar jantzita

LH 2 (EUSKAL PIRATAK) Praka edo malla beltzak edo ilunak Kamiseta marraduna edo alkandora bizia Bota altuak edo, galtzeta biziak eta zapata ilunak Gerriko zabala Bururako kolore bakarreko zapia

LH 4

(ARRANTZALE)

Praka bakeroak edo urdinak Alkandora edo jertse urdina Oinetako ilunak (kantiner@k katiuska ilunak) Lepoan, zapi koadratu urdina Bururako baserritar txapela Kaleko danborradan erabiliko duten gerriko iluna

LH 6 (PELOTARIAK) Baserritar txapela Praka zuriak Pelotari kamiseta (urdina edo gorria) Barrutik kamiseta mangaluze zuria Zapatila zuriak Kaleko danborradan erabiliko duten gerriko iluna KANTINER@K/BANDERADUNA/ZUZENDARIA

Alkandora zuria Galtza/Gona zuriak Oinetako zuriak Baserritar txapela

HAUR HEZKUNTZA KANTINER@K/BANDERADUNAK Blusa edo jertse zuria Leotardo zuriak ZUZENDARIAK Praka zuriak Alkandora, blusa, niki... zuria DANBORJOLEAK Praka ilunak Alkandora, blusa, niki... zuria

nahiz eta gurasoak haurren inguruan ibili, mesedez 17:00etan gelatik irtendakoan jaso.


Klikazeta 13