Page 1


2

BILTZEKO GARAIA DA, EGOERA BERRIA SENDOTZEKO BULTZA EGITEKO GARAIA!

euskal herria

Ilusio eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbiderako eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak eszenatoki politiko berria azeleratu dezake. Herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini dezake. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!


bilduazkoitia ALDAKETARAKO AZKOITIARROK BILDU Euskal Herriak udaberri garaiak bizi ditu, garai berriak, itxaropentsuak. Euskal Herria eta Azkoitia aurrera doaz, aurrera goaz, poliki, baina aurrera. Aurrera goaz eta iniziatibaz ari gara, ameslarien herri honek merezi duen etorkizuna lortzeko helburuz. Horregatik bildu gara, horregatik osatu dugu Bildu koalizioa, azken denboratan elkarrekin lortutako adostasunak eta akordioek herritarren babes zabala behar dutelako hauteskundeetan ere. Herritarrak, azkoitiarrak, bildu gara, familia ezberdinetatik gatoz, ibilbide diferenteak egin ditugu, gure artean ere hainbat talka izan ditugu arestian, baina horren guztiaren gainetik gauza bat izan dugu argi: une honetan, hauteskundeetan, eta hauteskundeen ondotik ere, ekintza batasuna beharrezkoa da, eta izango da. Koalizio eredu berri bat da gurea, berritzailea, bizi ditugun garai berriekin erabat lotzen, batzen dena. Badakigu herritarrak asper-asper eginda daudela alderdien arteko zatiketekin, interes alderdikoiak herri interesen gainetik jartzen dituztenekin, asper-asper eginda daudela herri gisa eta eguneroko bizitzan ditugun arazo larriei erantzuteko gaitasunik erakusten ez duen klase politikoarekin. Guk beste muturrean kokatzen ditugu geure buruak. Argi dugu ekintza batasuna beharrezko dela Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa eskuratu dezan. Argi dugu ekintza batasuna beharrezkoa dela gure Udaletako funtzionamendua aldatu eta herritarroz osatuko den udalak martxan jarri nahi baditugu. Horregatik guztiagatik, harrokeriarik gabe, baina harrotasunez diogu Ezkerrekoak eta soberanistak garenok Azkoitiko kaleetan irabazi dugun lekua Udalean ere ispilu bihurtuko dela. Konpromisoz, seriotasun osoz eta ilusioz betetako herritarrez osatutako zerrenda osatu dugu datozen Udal hauteskundeetarako. Eta herri honetako abertzale eta ezkertiar guztiei gurekin biltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, gaurtik hasi eta Azkoitian ireki nahi dugun aro berri guztian zehar.

azkoitiarentzat

3


4

bilduazkoitia

GURE JENDEA KONPROMISOAN OINARRITZEN DA...

Pello Bastarrika

Inixio Gorosabel

Esther Lizarralde

Ainhoa Lopez

Jon Juaristi

Agurtzane Epelde

Urrategi Alberdi

Jakes Uranga

Ibon Arrieta

Naroa Altuna


5

bilduazkoitia ...HORREGATIK BALIO DUTE HORRENBESTE!

Belen Zabala

Jokin Landa

Ana Areta

Adelina Izagirre

I単igo Alberdi

Jose Luis Telleria

Jexus Mari Oteiza

Juan Inazio Larra単aga

Maite Goikoetxea

Leire Barrena


NEKAZARITZA

6

bilduazkoitia

LURRAK ZIURTATU ETA PRODUKTUAK MERKATURATZEA ERRAZTU Nekazal lur on gehienak izorratu dira beste sektoreetan bakarrik oinarritutako politiken ondorioz. Beraz, nekazal lurrek begirune eta babes maila handiagoa behar dute. Produktuak merkaturatzeko garaian dauden oztopoak gainditzeko ahalegina egin behar da, nekazari eta erosleen arteko bitartekariak ekiditeko bideak urratuz eta nekazariei jartzen zaizkien baldintzek eskatzen dituzten inbertsioak egiteko laguntzak eskainiz.

www.bildu.info

LURRAK BABESTU - Urteroko aurrekontuetatik diru partida bat bideratuko dugu nekazal lurren udal bankua osatzeko. - Nekazal lur egokiak babesteko neurriak hartuko ditugu arau lagungarrietan

botoa eman

MERKATURATZEA ERRAZTU - Nekazariekin harreman iraunkorra izango dugu. - Merkatu plazako azpiegiturak hobetu eta erabilera bultzatzeko neurriak hartuko ditugu. - URKOMEren bidez produktuak merkaturatzeko neurriak hartuko ditugu. - Nekazaritza jarduera duten baserritarrei obren zergak itzuliko dizkiegu. - Zuhaitz hostozabalen landatzea bultzatzeko neurriak hartuko ditugu. - Haragi-hiltegien koordinaziorako partzuergoan parte hartuko dugu.


7

MIGRAZIO POLITIKA

bilduazkoitia

ELKARBIZITZA OINARRITUTAKO MIGRAZIO POLITIKA Munduan ezarria den eredu neoliberalak gero eta injustizia gehiago sorrarazten du. Horregatik bizimodua aurrera ateratzeko bere herritik irten eta beste herrialde batzuetara mugitu beharrean milioika pertsona aurkitzen dira. Migrazioak toki behartsuenetatik herrialde aberatsenetara gertatzen dira, Europara kasu. Egoerak behartuta etorri diren etorkinei babesa emateko, bizi modu duin bat antolatzeko eta integrazioa lortzeko, euskalduntzeko... politika aktiboak bultzatu behar dituzte instituzio eta eragileek. Udaletik gure artean bizi diren eta jendartzeko parte diren pertsona eta kolektiboen elkarbizitza eta integrazioa lortu behar da. Euskal herritartasuna bultzatu eta herritar gisa dagozkien eskubide eta beharrak bermatuz.

- Integrazio kontseilua indartuko dugu herritar, etorkin eta eragileen partaidetza sustatuz. - Migrazio plana egokitu eta martxan jarriko dugu.

- Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren aldeko politika iraunkorrak garatuko ditugu. - Sentsibilizazio planak martxan jarriko ditugu.

www.bildu.info

- Etorkinen integraziorako euskararen ezagutza ezinbestekoa denez, euskalduntzeko egitasmoak bultzatuko ditugu.

botoa eman


www.bildu.info

GAZTERIA

botoa eman

8

bilduazkoitia

GAZTERIA PARTE-HARTZAILE ETA BIZIA Gaur egun gazteek dituzten proiektuak garatzeko ez da bitarteko egokirik jartzen, are gehiago, oztopatu egiten dira. Instituzioetatik bideratzen dituzten gazte planak ez dira gazteen beharrak asetzeko adinakoak, arazoak modu isolatuan ulertzen dituztelako. Gazteen arazoak gizarte osoaren arazo bezala ulertu behar dira eta erabaki guneetan horien presentzia egotea ezinbestekoa da. Gazteriaren auto-askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz eta bultzatuz, instituzioak gazteriaren zerbitzura jartzeko erantzukizuna dugu. Gazteriak pairatzen dituen arazoei aurre egiteko (prekarietatea, errepresioa, kontsumismoa aisialdiko eredu, etxebizitza arazoa, drogak, sexua...) gazte plan integral eta iraunkorrak bultzatu behar dira, gazteekin eta gazteentzat.

- Gazteen parte-hartzeaz Azkoitiko gazte plana egin eta martxan jarriko dugu. - Gazteek beraien beharretara egokitutako aisialdi eredua garatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditugu. - Gazteek dituzten etxebizitza arazoei aurre egiteko, alternatiba errealak sustatuko ditugu: etxebizitza sozialak, kooperatibak egiteko informazioa e.a. - Langabeziari erantzuteko lan poltsa publikoa osatuko dugu.


9

HIRIGINTZA

bilduazkoitia

AZKOITIARRON BEHARRETAN OINARRITUTAKO GUZTIONTZAKO HERRIA Espekulazioan oinarritutako hirigintza politika batetik herritarren beharrei erantzungo dien politika batera jauzi egin behar da. Azkoitia bezalako herri batek dituen zerbitzuen beharrei erantzutea lehentasunezko bihutuz. Herri bizia eta oinezkoek lehentasuna izango dutena dugu helburu. Herria antolatzeko modu ekologikoak bultzatuz, ahal den gutxien pabimentatu eta berdeguneak ikusiko diren Azkoitia batean bizi nahi dugu.

- Herriaren hazkunde orekatua bultzatuko dugu, biztanleriaren beharren araberako eraikuntza bultzatuz. - Gune beltzak identifikatu eta konponbidea emango diegu. - Oztopo arkitektonikoak kenduko ditugu. - San Martin ezkerrera eta Floreagara irisgarritasuna hobetzeko modoak aztertuko ditugu (arrapala mekanikoak, igogailua...). - Herri barruan eta Intsausti parkean komun publikoak jarriko ditugu.

- Herri barruko eta eskualdeko garraio publikoa sustatuko dugu. - Udal etxebizitza parkea osatzeko baliabideak jarriko ditugu. - Etxe hutsak egokitu eta merkaturatzeko neurriak hartuko

ditugu.

- Lehentasunez etxebizitza publikoak eraikitzea sustatuko dugu. - Auzoz auzo dauden zerbitzuen beharrak aztertu eta konponbideak ematen saiatuko gara. - Teknologia berriak herritar guztion eskura egon daitezen WIMAX zerbitzua jarriko dugu.

www.bildu.info

- Liburutegia eta Elkargune sarreraren artean haur parke estalia egingo dugu.


EUSKARA

10

bilduazkoitia

EUSKARAZ BIZIKO DEN AZKOITIA BATEN ALDE Herri euskalduna da Azkoitia. Euskararen arnasgunea. Egunerokoan euskara hutsez bizitzako oraindik arazoak badira ere, Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera aintzat hartzen badugu, toki pribilejiatuan bizi gara azkoitiarrok. Horren jakitun, euskararen biziraupenerako hain garrantzitsuak diren gureak bezalako guneen babes politikak sustatu eta egoerak exigitzen duen hizkuntza politika aurrerakoiak martxan jartzea dagokigu.

- Euskararen normalizazioan udala eredu izan dadin Udaleko euskara plana diseinatu eta martxan jarriko dugu. - Eragileen parte-hartzeaz herrira begirako esparruz esparruko plana osatuko dugu. - Udaleko euskara kontseilua indartuko dugu, aholku batzorde izatetik erabakigune izatera pasatuz.

www.bildu.info

- Azkoitiar guztion euskalduntze eta alfabetatzea sustatzeko doako zerbitzua sustatuko dugu AEKrekin elkarlanean. - Etorkinak euskarara gerturatzeko plana diseinatuko dugu. - Herriko etxe guztietara euskara hutsean iritsiko den argitalpena berreskuratzeko laguntza emango diogu Maxixatzen euskara elkarteari.

botoa eman

- Azkoitiko Udala UEMAn sartuko dugu.


11

GIZARTE ONGIZATEA

bilduazkoitia

AZKOITIAR GUZTION ONGIZATEARI BEGIRA Gure herriak lortutako bizi mailak edo estatusak ez du inolaz ere gure bizi maila islatzen. Pobrezia eta gizarte bazterketa suspertzen dituen munduan murgilduta gaude. Zerbitzu sozialek ez dute irtenbide egokirik eskaintzen. Egoera horrek eta bizi dugun krisi larriak derrigorrezko norabide aldaketa eskatzen du. Horren guztiaren aurrean, prebentzio politiken garapenaren garrantzia eta arreta-zerbitzuen sendotzea landu behar dira udaletik, sentsibilizazioa eta partaidetza kontutan hartuta. Nerabeek, hirugarren adinekoek, ezinduek, drogomenpekotasuna jasaten dutenek, iraupen luzeko langabetuek, sarrera ekonomiko urriak dituztenek, tratu txarrak jasandakoek, guztiek merezi dute arreta berezia eta baliabideen banaketa justua.

- San Jose egoitzako langileen eskubideak errespeta daitezen lan egingo dugu. - San Jose egoitza herrira jaisteko aukera aztertuko dugu. - San Jose egoitzatik etxe tutelatuak kendu eta psikogeriatrikoa handitzen ahaleginduko gara. - Etxe tutelatuen beharra aztertuko dugu. - Zaintzarako gune estaliak egokituko ditugu. - Beste erakundeetatik kudeatzen diren gutxiengo laguntzak osatuko ditugu. - Diru sarrera urriak dituztenei udal tasa eta zergak ordaintzeko hobariak eskainiko dizkiegu. - Etxean senide gaixo edo adinekoak zaintzen dituztenei formazioa eta laguntza eskainiko diegu. - Etxez etxeko zerbitzuaren eta egoitzaren kontratazioak aztertuko ditugu.

www.bildu.info

- San Jose egoitzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko neurriak sustatuko ditugu.


KULTURA

12

bilduazkoitia

IKUSKIZUNETIK HARATAGO, KULTURA SORTZAILE ETA BIZIA Kulturak aitortzen zaiona baino garrantzia handiagoa du. Kulturak jendearen baloreengan, bizi ereduarengan eta eguneroko jarrerengan ere sakon eragiten du. Kultura, berez, bizia eta aurrerakoia da, eraldatzailea. Jendearen arteko komunikaziorako eta sormenerako giltza behar du izan, elkar ezagutza eta iritzi trukaketa ahalbideratuko duena, eta ez ikuskizun hutsa.

- Herriko Udal kultur kontseilua eratuko dugu. - Herriko kultur eragileekin elkarlanean eta koordinazioan lan egingo dugu. - Kultur kontseiluaren bidez epe luzerako kultur programazioa osatuko dugu. - Herrian dauden kultura ezberdinak ezagutarazteko eta elkarbizitza bultzatzeko programak osatuko ditugu.

www.bildu.info

- Kulturaren kontsumoaz haratago, kultur eredu sortzailea eta parte-hartzailea bultzatuko dugu. - Euskarazko kulturaren sortzaileak izan diren eta diren azkotiarrak ezagutarazteko bidea jorratuko dugu. - Festa parte-hartzaileak izateko bidea jorratuko dugu. - Liburutegi zerbitzuan hobekuntzak egingo ditugu (instalazioetan, ordutegian eta eskaintzan). - Matadexe bizirik mantentzeko ahalegin guztia egingo dugu.


13

POLITIKA FEMINISTA

bilduazkoitia

GIZON ETA EMAKUMEON BERDINTASUNA BULTZATZEKO Urteak aurrera joan arren, emakumeen inguruko arazoek eguneroko ogia izaten jarraitzen dute. Diskriminazioak aurrera darrai, eta horren aurrean neurri eraginkorragoak hartu behar dira. Benetako parekidetasuna lortu ahal izateko lan munduan, elkarren arteko harremanetan... hau da, arlo guztietan. Administraziotik emandako erantzuna ez da nahikoa izan, orain arte, arazoa zuzentzeko. Pausu sakonagoak eta eratzukizun handiagoak eskatzen ditu irtenbideak. Aukera horietan guztietan, bai emakumeen bai gizonezkoen elkarlana ezinbestekoa izanda ere, aldi berean udalak laguntza, babesa eta bultzada emanaz, gauzatu behar du parekidetasun edo berdintasun plana.

- Udalean arlo hau lantzeko sail propioa eratuko dugu. - Lanaldi osoz arituko den teknikaria jarriko dugu. - Emakumeen kontseilua martxan jarriko dugu. - Berdintasun plana garatuko dugu. - Hezkidetza egitasmoa indartuko dugu, haurrak dauden eremu guztietara zabalduz. - Indarkeria sexista pairatu duten emakumeei arreta hobetzeko udal protokola diseinatu eta martxan jarriko dugu. - Indarkeriari aurre hartzeko prebentzio lan iraunkorra egingo dugu eremu guztietan. - Emakumeen ahalduntzea edo jabetzea bultzatzeko egitasmoak martxan jarriko ditugu.

www.bildu.info

botoa eman


INGURUMENA

14

bilduazkotia

GUZTION KONPROMISOAZ HERRI OSASUNTSUAGOA Gure gizarteak izan duen bilakaera eta garapen ereduaren ondorioz, ingurugiroa aldatu egin da, baina ez onerako. Horrela jarraitzen badugu, datozen belaunaldiei etorkizun beltza utziko diegu. Hori gerta ez dadin, gizartearen garapen jasangarria bultzatu behar da, eta garapen hori aurrera eraman ahal izateko nahitaezkoak dira guzti guztion kontzientzia hartzea eta konpromisoa. Bide hori egiteko ezinbestekoa da udalaren aldetik ingurugiro arazoen aurrean, prebentzio eta kontzientziazio politikak bultzatzea.

Oinederko zabortegiaren itxieran, enpresa eta instituzioen erantzukizunaz baliatuko gara, segurtasuna eta lurren berreskuratzea ziurtatuko dugu. - Errauskailu kutsatzailea ekiditeko helburuz, zabor bilketa eredu ezberdinak aztertuko eta aproposena gurean jartzeko saiakera egingo dugu. www.bildu.info

- Enpresetako hondakin industrialak zerbitzu publikoa eskainiko dugu.

jasotzeko

- Ipintzako ur fekalak araztegira jasotzeko kolektorea jarriko dugu.

botoa eman

- Airearen kalitatea hobetzeko helburuz, kutsadura murrizteko neurriak hartuko ditugu.


15

KIROLA

bilduazkoitia

AZKOITIA OSASUNTSU ETA KIROLARI Bizi dugun gizarte sedentarioari aurre egiteko, gaixotasun kronikoak ekiditeko, denok nahi dugu “zerbait� egin, lehiarako kirol moduan edo aisialdirako jarduera moduan. Osasuna mantentzea eta bizi kalitatea hobetzea helburu dugun honetan, Udalak jarduera fisikoak eta kirola praktikatzeko eskaintza anitza egin behar du, adin guztiak kontutan izanda, emakume nahiz gizonentzat.

- Elkargunea herritar guztiok kirola egiteko gune izan dadin prezioak jaisteko saiakera egingo dugu. - Ikastetxeetako kirol guneak zabalik edukitzeko akordioak lortuko ditugu. - Auzoetako kirol instalazioen mantentze lanak egingo ditugu. - Kirol aniztasuna bermatzeko, gune berriak sortuko ditugu: patinetan aritzeko arrapalak...

- Gazteei aisialdirako alternatibak eskainiko dizkiegu, kirol elkarteekin elkarlanean. - Aisialdian jarduera fisiko anitzak eskaintzeko programak praktikan jarriko ditugu; leiharik gabe, federatu gabe, talde konkretuetako partaide izan gabe... - Emakumeen kirola eta jarduera fisikoa bultzatuko ditugu. - Adinekoentzako urteko kirol eskaintza egingo dugu - Herri kirolak sustatzeko jarduerak antolatuko ditugu.

www.bildu.info

- Herriko kirol kontseilua osatuko dugu, herriko kirol talde eta banakoen elkarlana bultzatzeko.

botoa eman


HEZKUNTZA

16

bilduazkoitia

KALITATEZKO HEZKUNTZA BERMATUZ Udalaren zeregina ere bada, herrian hezkuntza eredu sendo eta euskalduna bermatzea. Eta hezkuntza hori emateko baliabideak egokiak direla bermatu behar du Udalak. Hezkuntzaz ari garenean, ordea, ez gara hezkuntza formalaz bakarrik ari. Gure bizitzaren eremu guztietan ari gara hezten, beraz, hezkuntza formala eta ez formalaren arteko uztarketan eragitea ere beharrezkoa da.

- Instalazioekin eta hezkuntza eskaintzarekin daduen arazoak lehenbailehen konpontze bidean jarri ahal izateko gestioak egingo ditugu (haurreskola handitzea, Xabier Munibeko eraikin berria egitea...)

www.bildu.info

- Profen formazio ikastaro berria eskaintzen ahaleginduko gara. - Hezkuntza gaiak modu koordinatuan eraman ahal izateko, udaleko hezkuntza kontseilua eratuko dugu, herriko ikastetxe eta hezkuntza ez formaleko beste eragileekin batera.

botoa eman

- Aniztasunaren eta etorkinen onarpen eta kudeaketa egokirako programak garatzeko hitzarmenak sinatuko ditugu. - EPAko eskaintza herrian bertan indartzeko ahalegina egingo dugu.


17

LANA ETA INDUSTRIA

bilduazkoitia

EREDU JUSTUA ETA LAN BALDINTZA DUINAK Urte luzez bultzatu den pribatizazio politikak instituzioetatik lan prekarioak sortzera, lanaren banaketa alde batera uztera eta enpresa handien kontropean dagoen ekonomia eredu batera eraman gaitu.

botoa

Krisi ekonomikoak markatutako garai hauetan, lana sortzea ezinbestekoa bilakatu da. Horretarako sektore publikoan inbertsioak egitearen aldeko apustua egin beharra dugu, eta noski, lana sortuko duten politikak sustatzeko laguntzak bideratu behar dira.

- Merkatari txikiek bizirik irauteko bitartekoak jarriko ditugu beraiekin elkarlanean. -Udalean kontseilu sozio-ekonomikoa eratuko dugu langabetuen elkartearekin, sindikatuekin, enpresa txiki eta ertainetako ordezkariekin, Iraurgi lantzen eta Loiola berrikuntza fundazioarekin. - Azkoitiko diagnostiko sozioekonomikoa egin eta horren araberako lan eta industria plana bideratuko dugu. - Obra eta lan publikoen adjudikazioan neurriak hartuko ditugu: gardentasuna, herriko autonomo eta langabetuei lan horietara aurkezteko bideak erraztu... - Formakuntza profesionala bultzatuko dugu, bereziki langabetuentzat. - Lan istripuei aurre egiteko protokoloa zehaztuko dugu. - Industriari bultzada emateko ahalegina egingo dugu: enpresa txiki eta ertainen aldeko politikak bultzatuz, enpresa berriak erakartzeko erraztasunak eskainiz, enpresen eskura jartzeko lan poltsa publikoak osatuz...

www.bildu.info

eman


18


19

bilduazkoitia


Udal programa  

Azkoitiko Bilduren udal Programa