Issuu on Google+

PARIS-en EPAIKETA

τὸ μῆλον τῇ καλλίστῃ

pasadizo mitologikoa koadroetan irudikatuta. Tetis hilezkor eta Peleoren hilkorraren

erabakitzeko. Jainkosa bakoitzak

arteko ezteietan Diskordia jainkosa ez

berariazko saria eskaini zion artzainari:

zegoen gonbidaturik. Minduta, jainkosa

Afroditak Helena, munduko emakume

oturuntzan agertu eta mahaiaren gainera

ederrenaren maitasuna emango ziola

bota zuen sagar bat hitz hauek esaten

prometitu zion eta Parisek maitasunaren

zituela: “ederrenarentzat”. Atenak, Herak

jainkosari eman zion sagarra.

eta Afroditak nork beretzat eskatu zuen saria eta izugarrizko eztabadaida sortu zen

Ikus dezagun, grekoko batxilergoko

haien artean.

ikasleen eskutik nola irudikatu duten

Zeusek, jainkosen etsaitasuna ekidin asmotan, Parisi agindu zion auzia .

pasadizο mitiko hori garai ezberdinetako hainbat margolarik


1. François-Xabier Fabré

Titulua: Parisen epaiketa/ El juicio de Paris.

Autorea:

François-Xavier Fabre. Autore heterogeneoa zela esan daiteke berak landutako gaiei dagokienez. Historiako, mitologiako, erlijioko etabarreko gaiak landu zituen, eta erretratu eta paisajeen margotze ugari gauzatu zituen. Arte bildumazale eta grabatzaile oso famatu bat izan zen. Bere estiloak Poussin-en Klasizismoaren eta David-en Neoklasizismoaren artekoak dira. Azken hau bordeen eta silueta guztien lanketan ageri da, eta bere argitasunaren erabilera handian. ●

Modalitate artistikoa: Oleoz egindako margoa da.

Iturri literarioak:


Parisen epaiketaren kontakizuna Greziar garaiko autore batzuek transmititu digute, Samosako Luziano, Apolodo, etabar. â—?

Garaia eta estiloa: 1808an margotutako koadroa da. Estiloari dagokionez Neoklasizismoan sartu daiteke, baita Klasizismoan ere. Neoklasizismoa XVIII. mendean sortu zen estiloa da, greziar eta erromatar antzinari bueltatzea suposatu zuena. 1750 aldean jaio zen estilo hau, Erroman, bertan mundu osoko artistak zebiltzalako Pompeyako eta Herkulanoko aurkikuntza zela eta. Horrela, greziar garaiko grabatu eta obra guztiak aurrera atera ziren eta estilo oroko artistek erabili zituzten beraien obretarako inspirazio bezala.

â—?

Deskripzio eta ezaugarri orokorrak: Koadroan 3 jainkosa ageri dira irudiaren eskuinaldean. Hauek Hera, Atenea eta Afrodita dira (hau jakin dezakegu beraien ezaugarri komunak dituztelako: Heraren kasuan, koroa, eta Atenearen kasuan, armak eta armadura). Paris ezkerraldean ageri da, Afroditaren eskua hartuta. Honek adierazten du Parisek Afrodita aukeratu duela, zeren eta beste bi jainkosak mezpresuzko keinuak egiten ari dira. Afrodita, ordea, irribarre eginez ateratzen da, oso pozik ageri da, Parisek bera aukeratu duelako. Afroditaren beheko aldean Eros ageri da, pozik baita ere, honen soinekoari helduta. Kuadroa oso paisaje eta bista eder baten erdian margotuta dago, eta atzeko aldeko zuhaitzek jainkoen eta Parisen irudi argitsuarekin kontrastatzen dute. Atzeko aldean, hodeiez inguraturik, Hermes ageri da pegaso baten gainean, eszenari begira. Hau jakin dezakegu bere zetroa eskuan duelako. BeĂąat Huartemendia


2. Peter Paul Rubens

路Titulua: Pariseko epaiketa - El juicio de Paris 路Autorea: Peter Paul Rubens

路Modalitate artistikoa: ohial pintura (oleoa) 路Iturri literarioak: Apolodo eta Samosatako Luziano izan dira.


路Garaia eta estiloa: 1577-1640, XVI-XVII mendekoa, Barroko. 路Deskripzio eta ezaugarri orokorrak: Koadro honetan hiru emakume ikusten dira; Atenea (armak inguruan dituena), Afrodita ( zeinekin Kupido agertzen da) eta Hera (bere parean hegazterrena agertzen dena). Irudian egoera berezi bat ikus daiteke: nola hiru emakume hauetako bat emakume ederrena bezala aukeratuko duten. Erabakia hartzen duena Paris da, Troiako erregearen semea, eta eskuan sagar bat dauka, emakume ederrenari emango diona. Hau da, Afroditari. Afrodita emakume ederrena bezala aukeratzen baitu, horren truke Helena emango diolako Menelaoren emazte polita. Parisen ondoan Merkurio agertzen da, hegadun kasku bat eramaten eta zuhaitz batean eskuak jarriz, eta Parisi erabakia hartzen lagundu zion. Paisaian, hainbat zuhaitz eta landare ikusten dira. Horrez gain, Parisen ardiak atzealdean ikus daitezke eta Parisen oinetan ardi hauek zuzenduko dituen txakurra. Zeruan murgilduta Erinia bat ikusten da, eta honen irudiaren bidez epaiketaren ondoren tragedia bat gertatuko dela adierazten da. Troiako guda, hain zuzen.

Ana Ekiza


3. Enrique Simonet

• Titulua: Pariseko-epaiketa- El juicio de Paris • Autorea: Enrique Simonet • Modalitate artistikoa:modernismo • Iturri literarioak:ohial gaineko pintura • Garaia eta estiloa: 1904 XX.mendeko hasiera,eklektikoaren barnean art nouveau eta modernismo eragina.


SIMONETTEN ESTILOA: Hasiera batean Simonet naturalismoan aritu zen. KOADROAREN DESKRIPZIOA: Koadroak mitologiako pasarte bat ezagutzera laguntzen digu non Parisek, Priamo Troiako erregearen semeak, Merkurioren aginduz, Hera, Athenea eta Venusen artean, ederrena dena aukeratu behar du sagarra emanez edertasunaren sinbolo gisa. Hemen Parisek hiruak biluztera deitzen ditu eta adi-adi begiratzen ditu (koadroan agertzen den modura). Azkenenan Venus ateratzen da irabazle, honek Helena (Menelaoren emazte ederra) eskaintzen baitio. Honek gerora,Troiako guda piztearen arrazoia izango da: izan ere, Menelao haserretuko da eta Menelao, Espartako erregearen anaia denez eta paktu antzeko bat dutenez, beste Greziako probintzietako erregeekin Troiari guda deklaratuko diote. Koadroaren atzeko aldean kostalde bateko paisaia agertzen da eta kostaldearen belarran ahuntz mordoa. Aurreko ezker aldean hiru jainkosak ditugu: Hera, Atenea eta Venus. Hera jantzita dago bere indioilarra duelarik -eta bere ondoan; Atenea agertzen da erdi biluzirik bera izango baita bigarrena biluzten. Aurrerago indioilar bat bere lumak esekituta dituela dugu (Heraren sinbolo gisa) eta bere aurrean lotsa gutxi duen Venus, guztiz biluzturik suge formako eskumuturrak ditu besoen inguruan(sensualitate sinbololo gisa). Atenearen ondoan Hera dago. Parisen eta hiru emakumeen artean Cupido dugu (maitasunaren erakartzearen jainkoa). Ezkerrean Paris dugu harri baten gainean hiru emakumeei adi-adi begiratzen diela eta ahuntz bat laztantzen duela. Saioa Azpiroz


4. Angelica Kauffman

○ Titulua: Parisen epaiketa – El juicio de Paris ○ Autorea: Angelica Kauffmann ○ Modalitate artistikoa: Oleo margoekin egindako oihal-pintura (oihalean margoak erabiliz sortutako konposizio artistikoa, objektu erreal edo asmatuak irudikatzen dituena). ○ Iturri literarioak: Antzinaroko hainbat idazlek idatzitako greziar mito baten irudikapen artistikoa da. Mitoa idatzi zuten autore garrantzitsuenetariko bi Apolodo (Biblioteka mitologiko lanean) eta Samosatako Luziano dira.


â—‹ Garaia eta estiloa: XVIII mendea, Barrokoa. Barrokoa XVII. mendetik XVIII-ra Europan eta Hego Amerikan ospea irabazi zuen korronte artistiko bat izan zen. Aurreko korrontearekiko (Errenazimendua) kontrajarritasuna zuen oinarritzat, izan ere, Errenazimenduak ordena, oreka, sinplizitatea eta edertasun naturala lantzen zituen. Barrokoak printzipio horiek alboratu eta edertasun artifiziala eta gehiegikeria sustatu zituen. Margolanetan hau era desberdinetan isladatuta ikus dezakegu. Kolore eta forma dinamikoak, biziak, lerro kurbatuak, kontrastekotasuna, elementu apaingarri ugari, etab. aurkituko ditugu. â—‹ Deskripzio eta ezaugarri orokorrak: Esan bezala, margolana greziar mitologiako pasarte batean oinarrituta dago, Parisen epaiketan, hain zuzen ere. Beraz, koadroa ulertzeko mitoak dioena jakitea beharrezkoa da. Bertan Paris artzainak diskordiaren sagarra Afrodita jainkosari eman zion momentua irudikatzen da. Afroditak, sagarra irabazi nahian, bera irabazle aukeratu ostean Helena, greziar mitologiako emakume ederrena, Parisi emango ziola esan zion gazteari. Berak, beste jainkosek eskainitako sariei uko eginiz, Afroditari eman zion sagarra. Atzeko aldean Hera eta Atenea ikus ditzakegu, unea suminduta eta besoak altxatuta begiratuz, eszena gelgiarazi nahiko balute bezala. Atenea armekin eta gudari kaskoarekin dago irudikatuta, Hera bere urrezko tiararekin, eta Afrodita, pozik eta harro, Eros haurtxoa ondoan duela. Barrokoko idealak errespetatuta, margolaneko objektuen arteko kolore kontrastea nabarmena da. Hiru jainkosen azala zurbila den arren, Afroditarena bereziki zuria da, berak protagonismoa izan dezan. Bai paisaian bai pertsonai nagusietan lerroen kurbadura nabaritu dezakegu, beriziki daramazten arropetan, dinamismo eta sakontasun sentsatzio hori lortuz. Leire MorrĂĄs


Parisen epaiketa