Page 1

Orkoien U D A L

65. Z kia .

I N F O R M A Z I O A R I

B U R U Z K O

A L D I Z K A R I A

2019 A pirila

Argitaratzailea

Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z 31160 Orkoien - Nafarroa Tel. 948 32 11 11 D. L.: NA2322/2004

Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak: Posta elektronikoz

administracion@orkoien.com

eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.

Aurkibidea

Lanak

Berdintazun zerbitzua

Musika eskola

Kaleko liburutegi askea eta denon eskura Orkoienen Orkoiengo Udalak kaleko liburutegi bat paratu berri du autobus-geraleku batean; era horretako lehena da estatuan. Joan den otsailaren 27an, udalaren eta San Migel Ikastetxearen ordezkariek ekimena aurkezteko ekitaldian parte hartu zuten.

I

rakurtzeak eragiten duen plazera bizilagun guztiengana hurbildu nahian eta kulturaren truke askea sustatzeko asmoz, Orkoiengo Udalak kaleko liburutegi bat jarri du herriko autobus-geraleku batean, eta zabalik dago joan den otsailaren 27tik hona. Lehenbiziko aldiz egin da hori estatuan. Liburuak,

aldizkariak, egunkariak eta CDak askatasunez trukatzeko gune bat da, Ipertegi industrialdeko markesinan kokatua (Andia Hotelaren ondoan), berritu egin baita liburutegia para-tzeko. Zehazki, markesinaren estalkia aldatu, erabiltzaileendako eremua handitu eta metalezko apalategi bat jarri da materialak paratzeko. Horrez gain, turismo-plano bat ere jarri da, herriko gunerik garrantzitsuenak non dauden jakiteko. Aurrekontua, guztira, 32.000 eurokoa izan da.

Dohaintzak Gaztelaniazko eta euskarazko lehen aleak zinegotziek eta udal taldeek berek eman dituzte. Edonork har ditzake irakurtzeko, bai eta eramateko ere. Eta edonork

ere bere liburuak utz ditzake, jendeak irakur ditzan. Mundu osoan, 75.000 kale-liburutegi daude. Hura, hasieran, jendea alfabetatzeko ekimena izan zen, baina orain bestelako helburuak ditu, eta ederki zabaldu da. Jesús Mari Unzué zinegotziak bultzatu du ekimena. Haren esanetan, “gure kale-liburutegiak, zehazki, erabilerarik gabeko liburuak biziberritu nahi ditu, eta horrekin batera, irakurzaletasuna sustatu, jendearen arteko harremanak bultzatu, eta birziklapena nahiz berrerabilpena sendotu, eraikina berritu baitugu”. Ekimenak aurrera egin ahala, tailerrak antolatu eta guneari bestelako erabilerak emanen zaizkio, herritarrek proiektuan are gehiago parte har dezaten.


OSOKO BILKURAN

Orkoien eta IruĂąea lotzeko zaldaina, aurrera

Orkoien, Aratzuri eta Argaren Paseoa ere oinezkoendako pasabide baten bidez lotuko dira Orkoiengo eta IruĂąeko Udalek akordioa egin dute zaldaina egiteko, eta Nafarroako Gobernuak diru-laguntza emanen du. Beraz, aurten bertan hasi beharko lirateke hiriburua eta gure herria lotzeko zaldaina egiteko lanak.

O

inezkoendako pasabidea, zehazki, PA-30 errepidearen gainean eginen da (herrira etortzeko errotondatik hurbil). Udal bakoitzak 130.000 euro emanen ditu, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 450.000 euroko diru-laguntza. Gobernuaren dirua IruĂąeak jasoko du, hiriburuko udala arduratuko baita lanak esleitu eta egiteaz. Bestalde, Orkoiengo Udalak eta Nasuvinsa enpresa publikoak sinatutako

Ehun zuhaitz gehiago Orkoienen

2

Udaleko lorezaintza zerbitzuak txostena egin du azken lau urte honetan zenbat zuhaitz moztu eta landatu diren jakiteko. Txostenean esaten da zuhaitz gehiago landatu direla moztu baino, kontuan hartuta ere Etxauriko errepidean eta Euskalherria plazan eginiko obrek eragindako mozketak eta landaketak. Zehazki, 76 zuhaitz bota eta 174 landatu dira. Bertako espezieak dira, berdeguneetan arazorik gabe hazten baitira. Txostenean ere aitortzen da herriko espaloi gehienak meharregiak direla kalitatezko zuhaitzak hazteko, eta zerbait ere egin beharko dela behar bezala hazi ez daitezkeen zuhaitz horiekin, aterabideren bat eman-edo.

ORKOIEN

hitzarmenari esker, oinezkoendako pasabide bat eginen da Orkoien, Aratzuri eta Argaren paseoa lotzeko. Zubia, zehazki, saihesbidearen gainean eginen da, auzokideek eskatutakoari erantzuna emateko: beraz, ibilbide seguru bat izanen dugu herriaren, ibai-

parkearen eta Oltza Zendearen artean, oinez eta bizikletaz egiteko. Obrak Nasuvinsak eginen ditu, eta gainera, 75.000 euro emanen dizkio Orkoieni Etxauriko errepidearen urbanizazioa osatzeko. Udala azpiegitura berriaren mantentze-lanez arduratuko da.

Areto berria erretiratuendako

Guria Arquitectura enpresak idatziko du Orkoiengo erretiratuendako areto berria egiteko proiektua, eta obra zuzendaritzaz ere arduratuko da. Udalak bilera bat egin nahi du erretiratuekin eta enpresarekin, proiektua erretiratuen benetako beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Lanak urtea bukatu baino lehen hasteko asmoa dago.

Inbertsioak ikastetxeetan Udalak txosten bat aurkeztu du herriko ikastetxeetan egin diren inbertsioez. Bi dira, biak ere kontzentrazio eskolak, inguruko herrietako haurrak ere etortzen baitira. Horrela, Auzalar ikastetxean, guztira 152.693 euro inbertitu dira 2014tik hona, hainbat obra egiteko eta materiala erosteko. Partidarik handiena, 100.000 euro, haur jostalekua estali eta hornitzeko erabili da. San Miguel ikastetxean, berriz, 693.116 euro inbertitu dira; 384.189, zehazki, patioa zolatzeko eta estaltzeko, eta 154.777 euro, bainugelak berritzeko.

Laster bukatuko dira Etxauriko errepideko lanak Etxauriko errepidea moldatzeko lanak duela hainbat urte hasi ziren, eta orain badakigu noiz bukatuko diren. Izan ere, enpresak hirugarren aldiz luzapena eskatu ondoren, laugarren eta azken fasea maiatz hasieran bukatuko da. Zehazki, saneamendu eta argiztapen sareak aldatu, tarte osoa zolatu, eta espaloiak egin eta zabaldu dira. Halaber, hobekuntza garrantzitsuak egin dira errepidean segurtasunez ibiltzeko; esate baterako, erdibitzaileak eta errotondak egiteaz gain, bidegorria moldatu, eta zenbait tartetan, erreiak zabaldu dira.


ZURE ZERBITZUAN

Berdintasun zerbitzua indartu da Sara San Julián Caso da zerbitzuaren arduradun berria Orkoiengo Udalak berdintasun zerbitzua sendotu berri du otsailean, berdintasun arloko teknikari bat kontratatu baitu.

O

tsailaren 11z geroztik, Sara San Julián da berdintasun teknikaria, Orkoiengo Udalak kontratatua, Berdintasun Alorra kudeatzeko. Zerbitzua, Gizarte Etxean kokatua, asteartetik ostiralera dago zabalik, 9:00etatik 14:00etara. Berdintasun teknikaria kontratatuz, Orkoiengo Udalak berdintasunaren aldeko apustua indartu du. Urteak dira Udala bide hori jorratzen hasi zenetik. 2018an, Orkoiengo Udalak bere berdintasun plana egin zuen, 2019 honetan garatzen hasiko dena.

Zerbitzuaren helburuak Zerbitzuaren helburu nagusia berdintasunaren aldeko politikak udalean bertan zeharkakotasunez ezartzea da, hau da, udal alor guztietan. Horretarako, Sarak berak azaldu digunez, “teknikariak eta politikariak gaitu behar ditugu, generoikuspegia Udalaren zerbitzu guztietan txertatzeko”. Zerbitzuak, gainera, bestelako eginkizunak ditu, hala nola jendea berdintasunaren arloan aholkatu eta orientatzea, edota zalantza oro argitzea, bai eta herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzea ere. Horretarako, hitzaldiak eta prestakuntza-saioak eginen dira, herritarrek eskaturik. Bestalde, oso garrantzitsua da Zerbitzua koordinatzea bai Berdintasuneko Teknikarien Sarearekin, bai INAIrekin, hau da, Nafarroako Berdintasunaren aldeko Institutuarekin. Aipatu koordinazioari esker, Orkoien, aurten, M8ko kanpainari atxiki zaio.

Egin beharreko lanak Aurten, egin beharreko ekintzak Berdintasun Planaren 2019ko ekintza planaren baitan kokatuko dira. Zehazki, bi Berdintasun Batzorde osatuko dira; politikoa bata, Berdintasun Planaren bultzatzailea; teknikoa, bestea. Halaber,

SARA SAN JULIÁN, BERDINTASUN TEKNIKARI BERRIA

Orkoiengo Udalak Berdintasunaren aldeko apustua indartu du

prestakuntza plana eginen da, udaleko politikarientzat nahiz teknikarientzat, bai eta, oro har, herritarrentzat ere. Era berean, emakumeen kontrako indarkeriari aurrea hartzeko ekintzak eginen dira, eta halaber, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa bultzatzeko, eta emakumeen ahalduntzea eta partaidetza soziopolitikoa sustatzeko.

Udalaren beharrak Zerbitzua abian jarri zenetik hona, bi hilabetean, Sara San Juliánek hainbat

bilera egin ditu herriko taldeekin, bai eta udal alorrekin ere. Horrela, orain badaki herriaren egoera zertan den eta zer premia diren. “Orkoienek hainbat urte daramatza Berdintasunean inbertitzen; beraz, ez gara berritik hasi. Aurretik, arras lan garrantzitsua egina dago” , esan digu Sarak. “Orain arte, Guraso Elkartearen eskutik ikusi dut badirela premiak prestakuntza arloan, eta halaber, hezkuntza komunitateak aholkularitza eta laguntza behar dituela Skolaeri buruz”, gehitu du Sarak. Bukatzeko, hauxe esan digu: “Berdintasun Zerbitzuak lana zeharkakotasunez egiten du, udal alor guztiak barne hartuta. Prest dago herritarrek eskatzen dituzten jarduerak egiteko”.

Datozen jarduerak Berdintasun Alorra lanean hasia da jai aurreko kanpaina prestatzeko. Horretarako, informazioa eta materiala tabernaz taberna eta dendaz denda banatuko dira. Ekainean, bestalde, autodefentsa feministari buruzko tailer bat eginen da, emakumeen arteko ahalduntzea indartze aldera. 3 ORKOIEN


ZURE ZERBITZUAN

Berritasunak musika eskolan, heldu den ikasturterako Matrikulazio egunak maiatzaren 13an hasiko dira Orkoiengo musika eskolak bi berritasun garrantzitsu eskainiko ditu 2019-2020 ikasturtean.

O

rkoiengo musika eskolako ikasleek maiatzaren 13tik 17ra egin beharko dute matrikula, 2019-2020 ikasturterako. Ikasle berriendako epea, berriz, ekainaren 3tik 5era bitartekoa izanen da. Matrikulak bi gauza berri ekarriko ditu, biak ere garrantzitsuak. Izan ere, ikasleak bi instrumentutan matrikulatzen ahalko dira, baldintzak betetzen badira, betiere. Horrela, musika eskolak bete eginen du azken urteotan hainbestetan eskatu dena. “Arras aldaketa garrantzitsua da, eta hori azkenean eskaintzeko moduan

gara, Orkoiengo Udalari esker�, esan digu Ana Sarobek, eskolako zuzendariak, alegia. Bestalde, instrumentuetako eskaintza zabalduko da, klarinetea ikasteko aukera ere izanen baita.

Areto-futboleko torneoa apirilaren 24an jokatuko da Gazteriaren jaiak maiatzaren 10ean eta 11n ospatuko dira Areto-futboleko torneoa apirilaren 24an hasiko da. Partidak Orkoiengo Gizarte Etxearen ondoko kantxetan jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera, egun osoan. 10:00etatik 14:00etara, zehazki, ligaxkari dagozkion partidak, multzo fasearen barnean. Partiden ondotik, jokalariek gaztelekua izanen dute eskura, 14:00etatik 16:00etara, indarberritzeko. Finalaurrekoak eta finalak 16:30etik 19:30era eginen dira. Talde irabazleak salting saio bat irabaziko du.

Gazteriaren jaiak Gazteriaren jaiak maiatzaren 10ean eta 11n ospatuko dira; dena den, ekitaldi gehienak hilaren 11n eginen dira, larunbatean. Jaiak ostiral gauez hasiko dira, afaria eginen baita, nork bere janaria eramanda, eta musika ere izanen 4 ORKOIEN

da San Migel ikastetxeko jostalekuan. Larunbat goizean, berriz, herri kiroletako erakustaldi bat eginen da. Ondotik, bazkaria, mus txapelketa, karaokea eta abentura anitzeko ekitaldiak. Hori guztia txarangak girotutik. Gauez, musika, DJ baten eskutik.

Ikasturte bukaerako kontzertua Maiatzean musika eskolako ikasleek entsegu gehiago eginen dituzte, ikasturte bukaerako kontzertua ongi prestatzeko; ekainaren 16an eginen da, Udaletxe plazan.

Izen-ematea doakoa Mendikur Kirolgunerako

Mendikur Kirolguneak bazkide berriak egiteko kanpaina abiarazi du, apirilaren 30aren aurretik lehen aldiz izena ematen dutenentzat, izen-ematea doakoa izanen baita. Joan den urtarrilaz geroztik, igerilekuak berrituak daude. Martxoan, bestalde, ate zabaleko bi egun egin ziren Kirolgunean, igerilekuetan egindako berrikuntzak erakusteko.


ZURE ZERBITZUAN

Haur Eskola, bada lekurik ikasturte honetarako

Maiatzean, aurreinskripziorako epe berria, datorren ikasturterako Oraindik ere, bada lekurik 2018/2019 ikasturte honetarako. Beraz, zure seme-alaba Haur Eskolara uztailaren 18ra arte eraman nahi baduzu (egun horretan ikasturtea bukatuko baita), emazu haren izena ikastetxean edozein unetan.

B

estalde, maiatzaren 24an irekiko da bigarren aurreinskripzio epea 2019/2020 ikasturterako, martxoan zabaldutako epean eskaerarik egin ez zuten familientzat. Joan den otsailean, arduradunek ate zabaleko eguna antolatu zuten, eta familia asko joan ziren eskola ikustera. Izena eman beharra dago, heldu den ikasturtean Ostadar Haur Eskolan sartzeko aukera izateko. Beraz, orain arte izenik eman ez bada, orain izanen da aukera, ikastetxean bertan, maiatzaren

24ra arte. Martxoan lehen aurreinskripzio epea ireki zen, eta hemendik gutxira, behin-behineko zerrendak atera eta zenbat leku dauden jakinaraziko da.

Eskola Ostadar ikastetxea 4 eta 32 hilabete

arteko haurrendako da. Hizkuntza-ereduetan, euskarazkoa ate gaztelaniazkoa eskaintzen ditu. Haurra gehienez 7 orduz egon daiteke eskolan eguneko, baina ordutegia aukeratu behar da goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko laurak bitarte; hori bai, haurren otordu eta lo-kuluxka orduak hartu behar dira kontuan. Familiek beren errenta per capitaren arabera ordainduko dute zerbitzua. 19/20 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak tarifak % 15 jaitsi ditu. Eskolako instalazioak handiak dira: sukaldea, jantokia, gela bat taldeko, logela bat gelako, psikomotrizitate gela, tailer bat eta patioak, administrazio eta lentzeria eremuez gainera. Ostadar 2002ko irailean hasi zen, Orkoiengo Udalaren ekimenez, eta Nafarroako Gobernuak diru-laguntza emanda. 18/19 ikasturte honetan, Orkoiengo Udalak bere gain hartu du eskolaren kudeaketa, Iturgain enpresa publikoaren bidez.

Euskararen Eguna

Igandean antzerkia

Heldu den maiatzaren 4an, Euskararen Eguna ospatuko da Aratzurin, Orkoiengo, Etxauriko eta Oltza Zendeako Udalek antolaturik. Ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira, dianak joko baitira; gero, haurrendako tailerrak, herri kirolak, zura motozerrarekin lantzeko erakustaldia eta Baietz Dantza Taldearen emanaldia. Eguerdian, berriz, herri bazkaria. Txartelak ohiko lekuetan dituzu salgai, apirilaren 30era arte. Bestela, nahi izanez gero, eraman bazkaria etxetik eta erreserbatu mahaia. Erreserba Zendeako Udalean egin beharko duzu. Bazkalondoren, Bocabeats Comedia taldea arituko da. Arratsaldea, berriz, Oharkabe taldearen musikak girotuko du, eta haurrendako ekitaldiez gain, talo eta txalaparta tailerrak eginen dira.

“Orkoien 3/4 de hora” antzerki taldeak antzezlan ziklo bat antolatu du, Udalarekin elkarlanean, antzerki talde amateurrentzat, “Igandean antzerkia” izenburupean. Maiatzean eta ekainean eginen da, hain zuzen. Ekimenaren bidez, antzerkia publikoarengana hurbildu nahi dute eta taldeen arteko harremanak egin. Etxauriko antzerki tailerrak emanen du lehen antzezpena, hots, “Muerte accidental de un inmigrante”, heldu den maiatzaren 19an. Ondotik, ekainaren 2an, elkar batere ezagutzen ez zuten amen antzerki talde espontaneoaren txanda izanen da, “Las cuñadas” lana taularatzeko. Eta ekainaren 9an, zikloa bukatzeko, Gayarre Antzokiko tailerrek “60 velas” eta “Cervantinova” lanak antzeztuko dituzte. Saio guztiak Gizarte Etxeko auditorioan izanen dira, arratsaldeko 7etan hasita. Sarrerek 2 euro balio dute.

Jaietako kartel lehiaketa Orkoiengo Udalak jaiak iragartzeko XVI. kartel lehiaketarako deialdia egin du. Oinarriak webgunean daude eskura. 250 €-ko saria emanen da helduen kategorian, eta 100 €-koa, gazteenean (15-17 urte). Haur kategoria guztietako saria, berriz, marrazki eta pintura materiala izanen da. Pertsona bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake. Lanak aurkezteko epea heldu den maiatzaren 15ean bukatuko da. 5 ORKOIEN


INFORMAZIOIA

AGENDA ETA JARDUERAK

Udaletxea 948 32 11 11

KULTURA Naturorkoien Jaia (elebitan) Apirilak 26, ostirala, 12:00etan Non: Gizarte Etxea Orkoiengo haur guztiak daude gonbidatuta. Igandeetan antzerkia Non: Gizarte Etxeko auditorioa. Ordua: 19:00 Prezioa: 2 €. Maiatzak 19 “Muerte accidental de un inmigrante”. Etxauriko antzerki tailerra. Ekainak 2 “Las cuñadas”. Elkar batere ezagutzen ez zuten amen antzerki tailer espontaneoa. Ekainak 9 “60 velas” eta “Cervantinova”. Gayarre Antzokiko tailerrak. Solasaldia Maiatzak 8, asteazkena, 17:30ean Nola jarri mugak gure haurrei errespetuz? Pilar Seminario. Ur Tanta eskola. Antolatzailea: TXIKITEKA Laguntzailea: Orkoiengo Udala Non: Gizarte Etxeko 2. gela. Sarrera dohainik.

EUSKARA Euskararen Jaia Maiatzak 4, larunbata, Aratzurin. 11:00

Goiz osoan, haur tailerrak, ludoteka, dantza emanaldia, herri kirolak, musika, bazkaria, etab. Antolatzailea: Orkoiengo, Oltza Zendeako eta Etxauriko Udalak

KIROLA Udako campusa: padela eta kirol anitza Ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era 9:00etatik 14:00etara 8 eta 14 urte areko haurrentzat. Prezioa: 50 euro (40 euro, abonatuek). Non: Mendikur Kirolgunea. Izen-ematea, maiatzaren 1etik: dalefactory@gmail.com Campusa: sormena eta dantza Ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era 9:00etatik 14:00etara 6 eta 14 urte areko haurrentzat. Prezioa: 60 euro (40 euro, abonatuek). Non: Mendikur Kirolgunea. administración.mendikur@orkoien.com eta Mendikur Kirolgunean bertan. Areto-futboleko torneoa Apirilaren 24tan, 10:00etatik.

GAZTERIA Gazteriaren Jaiak Maiatzak 10 eta 11

Maiatzak 1, asteazkena 10:00 Txokolate-jana Erretiratuen Elkartearen egoitzan.* 11:00 Erraldoi Konpartsaren ateraldia, Gernika Plazatik. 12:00 Meza San Jose Langilearen ohoretan, Parrokiak antolatua. 13:00 S. Migel Abesbatzaren kontzertua S. Jose elizan. 13:00 Eskulanak tailerra.

Euskara Zerbitzua 948 32 10 31 Kultura eta Kiroletako Zerbitzua 948 32 11 10 Gazte programa 948 321021 - 697 57 80 45 Oinarrizko Gizarte Zerbitzua 948 32 10 31 Berdintasun Zerbitzua 948 32 10 31 San Migel Ikastetxea 948 32 10 19 Auzalar Ikastetxea 948 32 67 32 Ostadar Haur Eskola 948 32 66 55 Orkoien Musika Eskola 948 34 36 64 Ororbia Musika Eskola 948 32 25 49 Kiroldegia 948 32 11 23 Pilotalekua 948 32 11 23 Osasun Etxea 948 32 10 11

KUPUETAKO FESTAK 2019 Apirilak 30, asteartea 11:00 - 12:00 Osagai banaketa kaldereteak egiteko: Juanjo Harategia eta Eroski city, Saramago P. 12:00 Jai hasierako suziria, Gernika Plazan. 17:30 Haur ikuskizuna: ““Tururu tu tú Payasete Tu””. Elebiduna 19:30 Ur eta gurpildun zezenak Konpartsaren eskutik.* 20:00 - 22:00 Dantzaldiak Niagara taldearekin.* 00:00 - 03:00 Dantzaldiak Niagara taldearekin.*

Gizarte Etxea (arratsaldez) 948 34 36 64

12:00 - 13:00 Haur parkea eta puzgarriak kiroldegiko pistan. 13:00 Euskal dantzak Baietz Dantza Taldearen eta Txistularien eskutik.* 14:00 Kaldereteak. 17:00 Mus txapelketa Jubilatuen Elkartean. 16:30 - 18:30 Haur parkea eta puzgarriak kiroldegiko pistan. 17:30 - 18:30 Jotak eta Mariatxi “Roberto Urrutia&Amanecer Ranchero”. 18:30 Disko mugikorra-Haur karaokea. * * GERNIKA PLAZA Aurrekontuak Putzgarriak eta haur ikuskizuna 2.000 € Kaldereterako osagaiak - 500 € Txokolate-jana -150 € Musika taldea -1.900 € Mus txapelketa - 250 € Suziriak - 50 € SGAE -120 € Disko mugikorra - 500 € Jotak eta mariatxia - 500 € Osotara: 5.996 €

www.orkoien.com

Farmaziak 948 32 50 82 - 948 32 11 88 948 32 14 28 Taxiak 689 70 11 02- 629 85 01 07 AUTOBUSAK

10. Linea. lanegunak: 30 minutuero. Orkoiendik hamar gutxietan eta hogeietan abiatzen da, lehena izan ezik, 6:30ean ateratzen baita. Iruñetik, berriz, hogeita hamabostean eta bostean abiatzen da. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 6:45etik aurrera, bi norabideetan, 35 minutuero.

Jai eguna. N9. Iruñetik 23:00, 1:00 eta 3:00etan, eta Orkoiendik 23:30, 1:30 eta 3:30ean. Larunbatetan: Iruñetik 23:00, 1:00, 3:00 eta 5:00etan, eta Orkoiendik 22:30, 23:30, 1:30, 3:30 eta 5:30ean.

Profile for Ayuntamiento de Orkoien - Orkoiengo Udaletxea

Orkoiengo Udal buletina 65zk  

Apirila 2019

Orkoiengo Udal buletina 65zk  

Apirila 2019

Advertisement